Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2008
‎Musika Eskola berrirako finantzaketa Madrilen eginiko gestioei esker lortu zen. Eta oso pozik gaude. Beste batean ere, herritarrentzat onuragarria den ezen egitasmo sustatzeko baliabide bila Madrilera, Bartzelonara, edo Bruselara joan behar bada , joango gara.
‎«Inora» ez daraman bidea hartu du. «Bileratik ulertu behar bada Zapaterok adostutakoa Ajuria Eneko hitzarmenaren 10 puntua-indarkeriaren amaiera elkarrizketatua lortzea-ahaztea bada, Eusko Jaurlaritza ez dator bat horrekin».
‎Festarekin, gainera, mezua helarazi nahi diete gasteiztarrei. «Jaia erabili nahi dugu, Gasteizko jendeari zuzenduta batez ere, aktibatzea beharrezkoa dela esateko, hiria aurrera atera behar bada . Eta bakoitzak zerbait eginez gero gauza handiak egin daitezkeela gogoratzeko».
‎Esaterako, eszena zuzendariak zaborrez bete zituen eszena tokiaren aurrekoa eta atzekoa bi plano okertuetan-larregi behar bada aktoreak mugitzeko-. Bien artean eta alderantzizko planoan eta okerturik ere jarri zuen eszenaren kaxa, umeen antzerkitxoa balitz bezala, apenas, atrezzorik gabe ate altu-altuak salbu.
‎Polizia ohia da; terrorismoaren biktima, izendapen ofizialen arabera. Baina badaki biziak salbatzea dela garrantzitsuena, diskurtso faltsuak ahaztu eta horretarako deabruarekin hitz egin behar bada ere.
‎Ikuskizunarentzat joko hori agian ez da egokiena, baina behar izanez gero, guk ere badakigu eremu txikian jokatzen. Jokatu behar bada , jokatuko dugu, eta irabazteko egin behar dena eginen. Hala ere, espero dut joko irekia ikusteko moduan izatea.
‎Beltz bat ikusten du. Agian, nik Kaolack gisa gauza baikor bat egiten badut, behar bada zuriak nire haurridearen baitan ere zerbait baikorra ikusiko du?.
‎Aipatu dugu «Los recursos humanos». Angelo Ferracuti ez da oso idazle ezaguna eta, dena aitortu behar bada , esango dut ez nuela bere lana aurretiaz ezagutzen. Hala, eskertu dut Meettok-en ahalegina:
‎Hor dago koska. Irtenbidea behar bada ez delakoz hain sinplea. Lurraldetasuna bizi dugun arazo politikoaren muinean dagoelakoz, ezin dugu sinplekerietan erori.
‎Irudiak editatzeko softwareen artean ezagunena Photoshop dela ukatzerik ez dago. Sona handia duen aplikazioa da, eta, dena esan behar bada , aukera asko ematen ditu. Baina inork ordaindu al du lizentziarik aplikazioa eskuratzeko?
‎Edizio-lana egiteko garaian, geruza batekin baino gehiagorekin lan egiten uzten du. Egiten den lan bakoitza aparteko geruza batean egin daiteke, eta, horrela, ondoren zerbait aldatu behar bada askoz ere errazagoa izaten da.
‎Zertarako kutxa handiagoa, baldin bezero xumeenak, beharrizan gehien dutenak, izango badira kaltetuenak, guztiagatik ordaindu behar eta maileguen interesak ez badizkiete jaitsi behar? Zertarako dimentsio handiagoa hartu, baldin gure gazteriak entitate berrirako prekaritatean lan egin behar badu, subkontratatzen jarraitu behar bada –Zertarako, ez bada alokairuzko etxebizitzen parke publiko baten beharrizan larria kontuan hartu behar, gazteak gurasoen etxebizitzatik independizatu ahal izateko?
‎Haien ingurua eta bizimodua errespetatu behar dira. Diskriminazio positiboa egin behar bada , egin egiten da.
‎ELAk bere hautua guztiz konbentzituta egin zuen 2004an: Iparraldean sindikalismo abertzalea sortu behar bada , hango abertzaleek erabaki beharko dute noiz eta nola. Gure erronka horretan laguntzea da, eta horretan ari gara.
2009
‎Familietan egiten den gauza bera egin behar dela azaldu du Ibarretxek, alegia, garai oparoetan aurreztutakoa gehien behar duenari eman egoera okertzen denean: Itsulapikoa puskatu behar bada , puskatu egingo dugu, esan du. Kezkatuta agertu da langabeziaren datuekin.
‎Eta balantzea positiboa da Perez Nievasen ustez, baita aditu batzordeari Nafarroan euskararen alorrean lanean ari diren erakundeen txostenak negatiboak izanik ere. Erakunde horien eta gure arteko lankidetza zerotik hamarrera neurtu behar bada , zero da erantzuna. Erakunde horiek dena gaizki dagoela esan arren, nabarmendu zuen Europatik egoera aztertzera etorritako aditu batzordeak adierazi duela gomendioak betetzen ari direla.
‎Ordenagailuak eskaintzen duen babes fisikoa faktore garrantzitsua izan liteke erosketa bat egiteko garaian. Etxeko gelan, goxo-goxo jarduteko erositako ordenagailu eramangarrietan ez du hainbesteko garrantzia, baina bai kanpoan jardun behar bada , hauts asko edo zipriztinak egon litezkeen tokian. Behar horiek dituzten erabiltzaileengan pentsatuta merkaturatu ditu Panasonic etxeak Thoughbook eramangarriak.
‎Ez, azken jardunaldia arte sufritu beharrik ez da izango, nire ustez. Halere, iaz bezala azken partidako azken minutua arte sufritu behar bada ere, ez da arazorik izango, baldin eta orduan bezala mailari eusten diogu.
‎Arriskua da gauzak ez hobetzea, eta, euskaraz mintzo garelarik, nahasketa egiten segitzea [Pirinio Atlantikoetako] Laborantza Ganberaren eta Euskal Herriko Laborantza Ganberaren artean, eta bataren eta bestearen izateari buruz. Gauza horretan ez gara aitzinatu, eta hola behar bada bizi, hola biziko gara. Beste gune batzuetan ere badira biziki argi ez diren gauzak, baina jendea hala ere bizi da.
‎Manikeismoan ez jausteko ahalegina egin dut, inor ez da ona ez txarra mundu honetan. Badakit batzuek ez dutela ulertu nahiko, eta behar bada polemikatxoa egongo dela, baina egin egin nahi nuen.
‎Hala ere, Iniziatiba Internazionalistak jakinarazi zuen inpugnazioen bidea azkeneraino eramango duela. Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko asmoa dute, eta joan behar bada , baita Europara joatekoa ere.
‎Babelgo dorrearen irudi bizirik behar bada , Baiona da toki hauta. Besten karietara turista anitz eta karriketan hizkuntzen nahaste-borraste galanta.
‎Saio guztiek izan dute Udalaren aldetik erantzuna, gaur egun dugun Aste Nagusiko jai eredura ekarri gaituen, laguntza prestua?. ?(...) Festarik behar bada / bego Donostian bai, bai(...)?, dio kanta herrikoiak. Eta orain urtebete, BERRIA egunkarian Zakilixutek erantzun:
‎Hala, sistema eragilean arazoak edukiz gero-birus bat sartzen bada, esaterako, edo sistema eragilea hondatzen bada-edo, besterik gabe, sistema eragilearen partizioa formateatu behar bada garbitzeko edo sistema eragilearen bertsio berri bat instalatzeko, datuak aparte gelditzea lortzen da eta ez dira ezabatuko. Alegia, sistema eragilea ostatatzen duen partizioa formateatu edo ezabatu behar bada , datu partizioa ez da ukitu behar eta datuak ez dira ezabatuko. Datu partizio hau, gainera, konfigurazioaren arabera, hainbat sistema eragilerekin erabil daiteke, eta horrela, sistema eragile horietan datu berak eskuragarri egon ahal dira.
‎Datuak eta sistema eragileak banatzeko, oso komenigarria da partizioak egitea. Hala, sistema eragilean arazoak edukiz gero-birus bat sartzen bada, esaterako, edo sistema eragilea hondatzen bada-edo, besterik gabe, sistema eragilearen partizioa formateatu behar bada garbitzeko edo sistema eragilearen bertsio berri bat instalatzeko, datuak aparte gelditzea lortzen da eta ez dira ezabatuko. Alegia, sistema eragilea ostatatzen duen partizioa formateatu edo ezabatu behar bada, datu partizioa ez da ukitu behar eta datuak ez dira ezabatuko.
2010
‎Eta ez dut hau egiten legezko agindu on bat betzearren, baizik eta gizateriari eman dakiokeen saririk handientzat daukadalako bakearen saria; asmo bikainegia da, politikari ezgai batzuek alferrik gal dezaten. Bere garaiaz harago joan zen Nobel; behar bada , gaurko egungo orainaz baino askoz ere harago. Sari garrantzitsua zen haren garaian; gaur egun, hil edo biziko kontu bat da.
‎Gonzalezen arabera, proposamen demagogoa da, Gipuzkoaren kasuan bi milioi euro soilik ekarriko lituzkeelako. Zergaren bat aldatu behar bada , izan dadila [diru bilketa] eragina daukan zerbait, esan du, eta ondarearen gaineko zerga berreskuratzea proposatu du. 2009an Bizkaiak eta Arabak egin bezalaxe, aurten Gipuzkoak ere kendu du zerga hori, Gonzalezen H1!
2012
‎Bankuek estatuari eta estatuak Europari dirua itzuli ahala jaitsiko da. Baina kostua izango du, batez ere Itun Fiskalaren ondorioz %60ko zorraren muga zorrotzago bete behar bada : urte gehiagotan superabita izan beharko du Espainiak muga horretara iristeko.
‎Kide guztiek arrazoia dute, bakoitzak berea, bakoitzak bere sentipenarekin, pentsaerarekin eta ekintzekin gauzatzen duelako harremana. Zaila da ezer aldatzea aldaketa soilik lagunaren eskutik etorri behar bada . Gaurko jokoan jokalari bakarra dago:
‎Memoria digitaletan pila genitzakeen filmoteka, liburutegi eta diskotekak osatzeak sortzen digun stress/ plazer sentsazio horrek bultzaturik, bi edo hiru bizitzatarakoa gordetzen dugu obsesiboki. Berez, gaiztakeria pixar batez erran behar bada ere, kultura kontsumitzea ez da txarra. Jakina, kultura zer den eta kontsumoa zer den eztabaidatzen has gaitezke.
‎Eta mezua ere laburra izan zen, baina edukiz betea. Aieteko Adierazpena izenpetu zutenek, eta behar bada nazioarteko izen handiko besteren batzuek, jarraipen batzordea osatuko dute, Euskal Herriko eragileek abiatu beharreko bidean laguntzaile izateko. Powellek ikusi ahal izan du Aieten bildutakoak itxaropentsu daudela, eta, Aieteko Konferentziaz geroztik, ETAren jardun armatuaren amaierarekin aukera berriak ireki direla adierazi diote.
‎Pozik nago, baina horrek ez du esan nahi eskaintzak dinamikoa izan behar ez duenik: gradu gehiago ipini behar badira, ipiniko dira, eta zerbait kendu behar bada , kenduko da. Hiru urte barru graduek akreditazioa lortu beharko dute berriro.
‎Kantuak gainezka egiten duen garaia ere bai, esana dugu, atzo, osteguna, oraindik jarraitzen zuen matrakak?. Eta, dena esan behar bada , zuzentasun politikoa eta kantua, ETBk ulertzen duen moduan behintzat, ez ote doazen behar baino eskutik helduago, zergatik hartzen dituzte beti, bestela, Xalbadorren heriotzean, Txoria txori eta abar??. Tira, baina gaur da eguna, zuzentasun politikoarena, hitz zatar hori, beste hobeagorik ezean?.
2013
‎Egin ahala, behin eta berriz entzutera behartzen gaituena, eta, ondorioz, behin eta berriz egitera. Baina gure garaiotan (turbokapitalismo bezalako hitz zatarrak idazteko tentazioari eutsi ezinean...) inposatzen zaigun eta, dena erran behar bada , itxura batean arazo handirik gabe onartzen dugun abiaduraren kulturak ez du denborarik uzten horretarako. Gure bizitzako fase ia guztiak azkartzeko eta automatizatzeko asmatu eta erabiltzen ditugu teknologiak.
‎Baina, betiere, malgutasun apur batez. Hau da, aurreko egunetako janaria sobera badugu eta horiek aprobetxatu ahal izateko beste modu batera antolatu eta gure planifikazioa egokitu behar bada (irudimena eta sormena oso garrantzizkoak dira), edo norbaitekin elkartzeko aukera sortu zaigula-eta, egokitu behar badugu, horretarako malgutasuna ere osasuntsua da.
‎Une hunkigarriak anitz izan ziren. Berezia behar bada , Eñaut Elorrietaren musika lagun, Amets Arzallus bertsolariak Joseba Sarrionaindia idazle eta iheslari politikoaren gutuna irakurri zuen unea. «Besteen eskubideak ez dira hasten gureak bukatzen diren tokian.
‎«Zizek XX. mendeko filosofoa da, eta gure errealitatea konplexuagoa da». Galfarsororen ustez, berriz, eztabaidatu egin behar bada ere, zientziazale-espekulatzaile salaketa intelektuala, «ni zientziazalea naiz, zu espekulatzailea», etekin politikoak ateratzeko gehiegitan erabiltzen da. «Biok gara ezkertiarrak, baina ni serioa naiz; zu, aldiz, berritsua».
2014
‎Kutxabank kapital pribatura zabaltzeko prozesua eskuz esku egitea hitzartu dute EAJk eta PSEk. «Legeak eta merkatuko baldintzek» ahalbidetzen duten partaidetza handiena gordeko dute bankuaren oraingo jabeentzat. BBK, Kutxa eta Vital?, baina Kutxabanken zati bat saldu behar bada , erosle horrek «Kutxabankek bere lurrarekin duen atxikimendua» ez hausten ahaleginduko dira. Ituna EAJren eta PSEren artekoa da, baina zerga erreforman gertatutako moduan, oso litekeena da PP ere batzea; alderdi harekin ari dira banku fundazioetako zuzendaritza organuen osaera lotzen, eta itunaren edukiarekin bat egiten dutela ziurtatu zuen atzo Anton Danboreneak, PPko legebiltzarkideak.
2015
‎Ez al litzateke egokiagoa izango garaiz begiratzea epaileek eta estropadako batzordeak eremua? Gero denbora izateko zuzentzeko, zuzendu behar bada . Zer aldatua badute Traineruen Kluben Elkarteak antolatzen dituen liga hauek, eta bat horixe da.
2017
‎«Ez naiz gai guraso gisara». Eta argi izan behar da seme-alabekin berriz lotura osatu behar bada gorabeherak izaten direla sarri askotan bidean. Halakoak erruduntasun handiarekin bizi dira, ordea; guztiz sozializatuta dago amatasun eredu bat, eta ez da aintzat hartzen umeak hazteko hainbat era egon daitezkeela.Badira aski baliabide familia horiei arreta egokia emateko?
‎Batzuetan besteetan baino leku gehiago eskaini zidaten, baina gehienek zekarten egilearen argazki bat ni eskuetan hartu eta kameraren objektiboari erakusten, irribarrez, lan luze eta gogor baten ondoren emaitza eskuratu duenaren poza agerian. Irratira eta telebistara ere joan zen egilea, nitaz hitz egiteko, eta hainbat webgunetan ere aipatu gintuzten, nahi zuenaren eskura liburu-dendetan nengoela gaztigu emanez.»Hurrengo asteetan hiruzpalau kritika agertu ziren egunkari-aldizkarietan, ez laudorio sutsuz beteak, dena esan behar bada , baina bai egilearen lana eta ahalmena aitortuz idatziak behintzat, baita iruzkin pare bat ere 111 Akademiako webgunean, bata ni irakurtzeko gomendioa eginez, bestea ez dudala irakurtzen hasterik ere merezi esateko. Hiru irakurle-klubetan izan nintzen mintzagai, eta elkarrizketa pare bat egin zizkioten egileari, ni aitzakiatzat hartuta.»Aste distiratsu eta zoriontsuak izan ziren haiek, esperantza handikoak, guretzat.»Gero, ordea, ia-ia oharkabean, une traumatikorik gabe, alegia deus ez, isiltasunak eta ahanzturak bereganatu gintuzten, mantso baina tinko, ezarian baina gupidagabe, egilea eta biok.»Beste asko bezala, liburu ahaztua naiz orain, literaturari buruzko eztabaida eta antologia guztietatik kanpo geratua betiko eta erremediorik gabe, liburu berrien ekoizpen zoro etengabeak bazterrean utzia eta berreskuratua izateko esperantzarik gabe, ez dudalako horretarako inongo helduleku egoki eta baliagarririk eskaintzen, eta egilea ere hasi da, ikaragarri kostata bada ere, horretaz ohartzen eta errealitate horrekin etsitzen eta bizitzen ikasten.»Ondo pentsatuta, ez gaude kexatzeko moduan.
2018
‎Haur indigenak, esaterako, oso abilak dira oihanean: egunez zein gauez ibiliko dira, oinutsik hala behar bada ; zailduta daude. Janari gutxirekin eta ibaitik zuzenean edanez molda daitezke.
‎Ez du pisurik, baina... ez zait gustatzen. Baina egin behar bada , egingo dute. Horrela ibiltzen dira orain denak.Lasai aritzen zineten kaskorik gabe, beraz. Nik pilotakadaren bat eman nuen, baina asko ez genuen ematen.
2019
‎Goazen ba berriak ere sortzera.Gauza berriak benetan aurkitzeko prest bazaude, zure herrian inoiz joan ez zaren auzo baztertu bateko tabernak ezagutu, herrira etorri berriak diren lagun berriak ezagutzeko bazkariak antolatu, edota harreman afektiboetan jende berriari ateak ireki, bikotetik harago. Hau algoritmo gabe ere egin liteke, baina aplikaziorik sortu behar bada , egingo dugu.
‎Heldu... nahiz gazte. Gaztetxoen erokeriak keinu irribarretsuz barkatu beharrean, haiek ulertu, behar bada txalotu, ez konpartituagatik ere aintzat hartu eta, batez ere, haietara batzeko gaitasuna dutenak. Oraindik erokeriak egiteko gai direnak (nahiz eta jendarte honetan daramagun desmartxa patetikoa ikusita, erokeriak egitea ere bizi-esperientzia turistiko edo kultural bihurtuko dugun, ingelesezko izen bat jarri, app bat inplementatu eta negozioa eginda). Azken urteetan hedatu diren zenbait paradigmaz ari naiz.
2020
‎Gure herriarentzat egiaz etorkizun hobeagoa nahi badugu, eskoletan eta unibertsitateetan, —komunikabideetan ere bai— gaitasun funtsezko horretan hezteari serio heldu beharko diogu; bestenaz, gure ondorengoak esanekoak izango dira agian, diruz eta aurrerapenez ere behar bada jantziak, baina nortasun eta kultura urrikoak, seguru.
‎Konstituzioaren salbuespenezko mekanismoak baliatuz, Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen martxoaren 14an, eta oraingoz apirilaren 26ra arte luzatu du. Madrilek aginte bakarra hartzeari «egoki» deritzo De Simonek, ekintza koordinatua behar bada ere «batek hartu behar duelako aginte makila». Alzorrizen irudiko, erronka honi aurre egiteko bide bakarra da «administrazioen arteko elkarlana, Espainiako eta Nafarroako gobernuek egiten duten bezala».
‎Bizitegi sozialak behar dira, eta lurrik ezin da erosi Angelun, garesti direlako. Bertikalera jo behar bada ; ez da arazo».
‎Eskaintzen dizkiguten kantu, liburu, film edo dena delakoak nahikoa ez, eta gainera, etxeko egongelan ere izan behar ditugu, gu entretenitzen. Dantza egin behar bada , dantza egiten, eta kapela barregarri bat jantzi behar badute, ba jantzi dezatela! Beraien lana da, ezta?
‎Frantziako mugak ixteari buruz ere galdetu diote Macroni: adierazi du konfinamendua ezarri baldin bada ez duela zentzu handirik mugak igarotzeak —hemen muga zeharkatzeko herritarrek bete behar duten agiria— Edozein moduz, lanera joateko, salgaiak garraiatzeko eta «ezinbesteko arrazoiengatik» muga igaro behar bada , horretarako aukera izango da, adierazi duenez.
‎Baina esprintean harekin lehiatu behar bada , erreparorik ez?
‎Naturak eskertuko al du! Berri ona, arnasten ahal denean maskaturik atera behar bada ere! Etxean egonik, beste erritmo bat hartu beharko dugu denok, naturak «geldi!» agindu izan baligu bezala.
2021
‎Baina ildo koherente bat gorde behar dugu. Kalearen ahots instituzionala izan behar du Ahal Dugu-k, eta noizbait belarritik tira egin behar bada , gai batzuetan kaleak eskatzen duen hori diferentea bada, hori azpimarratu beharko dugu. Aldarrikapen horien erreminta eta katebegia izan behar du Ahal Dugu-k.
‎Dena esan behar bada , Pepa Gamboa zuzendari lanetan zegoela jakiteak eraman nau antzezlan hau ikustera: Gamboak zuzendutako dantza lan batek Moskuko Bolshoik banatzen dituen Benois de la Danse bat eskuratu zuen —dantzaren Nobel sariak, labur esanda—, baina hiru antzezlan hauengatik aipatuko dugu hemen:
‎Tratua gozoa da, hartu-emana oso esker onekoa baita. Kritika egin behar bada , egiten dute, baina gehienetan eskerrak ematen dizkigute.
‎Auzi ideologikoa ez eze, pragmatikoa ere bada: nekez egingo duzu Espainiako telebistek baino hobeto Madrili buruzko kobertura, haiek Euskal Herrikoa zuk baino hobeto egingo ez duten bezala (non eta ez den Ipar Euskal Herriko edozein bozketa, dena esan behar bada ).
‎Tokioko abiadura probetan korrikalariren bat nabarmendu behar bada , hori Elaine Thompson-Herah jamaikarra da. Urrezko domina irabazi du 100 metrokoan, 200 metrokoan eta 4x100 metroko txandakakoan.
‎Noiz iritsiko da gizakia beste kontzientzia helduago batetara? Ikuspegi berria, behar bada , garatzen ari da, baina kontzientzia maila?
‎Hori izan da, behar bada , pandemiak eragin hezkuntzaren halabeharrezko eta berehalako digitalizazioak pasa den urtean utzitako lehen galdera. Hamaika galdera etorri dira gero, eta horietako batzuk aipatu nahi nituzke, irakurlea puntu honetara heldu bada, ezen eta gero eta gutxiago baikara irakurketa sakonerako gai.
‎Arraroa egiten da hau idaztea 2017ko udazken errepublikanoa ezagutu eta gero, izan ere, orain lau urte inork ez zukeen esango katalanen egoera politikoa hau izango zenik. Esaterik baldin badago, beste zerbait espero genuen, behar bada gure txandaren zain, gauzak nola egiten diren behingoz ikasita.
‎Hori ez dago jakiterik. Baina espezie exotiko bat sartu behar bada , izan dadila espezializatua, eta ez orokorra, bestela, arazo bat izan dezakegu».
‎Denboraldi honetan Realeko jokalari bat nabarmendu behar bada , hori Nerea Eizagirre da (Tolosa, Gipuzkoa, 2000). Tolosarrak kalitatea eta golak ekarri dizkio taldeari, eta txuri-urdinak erakusten ari diren maila onaren atzean dago haren jokoa eta abilezia.
‎Zera alegia, «hizkuntzetako bakoitzean eta gaztelanian gaitasun oso eta berdina izatea». Baina bigarren atal horretan hezurdura ideologikoa zoritxarrez beste esaldi batean dago; Katalunian edo Galizian behar bada nozitzen ez duten esaldi batean, baina hemen, Euskal Herrian, eta zehazkiago Iparraldean eta Nafarroan, samina, mingarria eta guztiz gogorra egiten zaigun esaldi edo konstatazio batean.
‎Erasoan, berriz, izen bat nabarmendu behar bada , Mikel Oiartzabalena nabarmendu behar da. Igandean ere hark sartu zuen garaipenaren gola, Igor Zubeldiaren pase on bat eta Elxen atzealdeko jokalari baten akatsa baliatuz.
‎Komeni da, bestalde, hartzen diren erabakiak koherenteak izatea, ez oso kontrajarriak: aste batean gauza bat esaten badizute, hurrengoan kontrakoa eta dena derrigor bete behar bada , neurriok zentzua galtzen dute. Komunitate zientifikoak lagundu dezake kontzeptuak argitzen eta erabakien atzean dauden arrazoiak azaltzen, denok argi izan dezagun neurri batzuk beharrezkoak direla onura publikoa ekarriko dutelako.
‎Eta gehitu du Osakidetzako ZIUak kontingentzia planaren lehen agertokian daudela oraindik, 218 ohe dituztela bideratuta. Oraingoz nahikoa diren arren, behar bada kopuru hori handitzeko aukera ematen du kontingentzia planak, Sagarduik azaldu bezala: «Aurrekoetan ere baliagarria izan da».
2022
‎Pentsa dezakegu, teknologia lagun, automatikoki arautuko diren bizi zikloak, herrigintza eta akaso eremu publikoaren arteko aliantzan. Publikotik eta ehun komunitariotik erantzungo duten ziklo kooperatiboagoak sortzeko teknologiak badira, buelta ematearekin, nahiko; buelta bainoago, txiribuelta egin behar bada ere.
‎Kanpaina nazionalean lehen aipatu diren aspektuetan jarri behar bada arreta, Aberdeenen oso bestelakoa da kanpainako estrategia. «Aberdeenen berezitasunagatik, ekonomiarengatik... bestelako mezu bat behar du.
‎abokatuak, senitartekoak, poliziak, kazetariak elkarrikezkatzen dituzte horretarako. Dena esan behar bada , faktura ezin finagoarekin eta gustuz osatzen dituzte atalak. Morboa da salgaia, baina bilgarriak ekoizpen handien distira du.
‎apo hontz pila bat ditugu», esan du Deanek. Oraindik datu zehatzekin frogatu behar bada ere, ornitologoak uste du hegazti horren dentsitate handia dagoela Nafarroako hiriburuan. «Ongi legoke beste hiri batzuekin alderaketa egitea».
‎Norbaitek beste estatu batera joan behar badu, garraioarekin laguntzen diogu: autobus txartela, hegazkina ere behar bada ... Aseguru medikorik ez badu ere, babesa ematen diogu, eta umeen zaintza bermatu.
‎Ez dut uste Xabier Letek Izarren hautsa idazterakoan, maitagarriek eskuetan darabilten makilatxoaren puntako izartxoari darion hautsarekin gogoratuko zenik; are gutxiago, hego-haizearekin batera Afrikatik datorren hautsaz. Xabierrek, behar bada bere senak eta hausnarketa sakonak bultzatuta, izarretatik gatozela esan zigun. XIII. mendean Asisko Frantziskorentzat izarrak, lurra, ilargia, animaliak eta landareak, denak gure anai-arrebak ziren.
‎Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, abandonatutako haurrak, baliabiderik ez duten adinekoak, dibertsitate funtzionalak (agerikoak edo ez) dituztenak, eskubiderik gabeko migratzaileak, paperik gabeko etxeko langileak... besteak beste. Gizarte baten kalitatea neurtu behar bada bertako kide eta sektore ahulenak nola tratatzen diren kontuan hartuta, agian hemen, oasien ordez, Zaldibarkoa bezain irristakorrak diren zabortegi sorta bat dugu.
‎Baldintza batzuk behar dituzte gazteek euren bizi proiektuak garatzeko. Gizarte heldu bat behar bada , ez ote da funtsezkoa gazteei beraien autonomia garatzeko aukerak eskaintzea, erraztea. Etxebizitza oinarri-oinarrizko baldintza da horretarako.
‎Biktimak zigorretatik harago babesten ditu legeak, dena den, askotariko alorretan, eta hori argi esan behar da, onespena jartzen duelako muinean. Hala ere, legea doitu behar bada , doituko da.
‎Memoria ehizatzeko jarraibideak: ...atean gorde, poltsikoan ezkutatu, inori ezer esan gabe, denbora bat hor mantendu eta bitartean lagunekin plazan geratu, familiarekin bildu, Gabonak ospatu, oporrez gozatu, urte berriari ongietorria eman, zoritxarrez lanera bueltatu, hau guztia oroitzapena praketan ezkuturik dugula, geroz eta hotzago baina bizirik oraindik, eta lana amaitu eta etxera bueltatzean, ehizaki maitea kaxoi batean paratu, behar bada lehenago lapurtu genituen beste hainbat oroitzapenekin batera, eta nahi dugun bakoitzean begiratu, nostalgian mozkortu, noizbait momentu hobeak bizi izan genituela geure burua konbentzitu.
‎Instagramera igo, eta, gainera, filtro polit bat jarriko digu. Azkar-azkar eta doan (trukean, behar bada gure informazio pertsonala enpresa erraldoiei eskainiko diegu musu truk, baina, hori kenduta, txollo hutsa da).
2023
‎Bai; denbora behar bada ere, administrazioek azkenean onartzen dituzte esaten dituzun gauza asko. Batzuek berehala dute eragina; besteetan pazientzia handia behar da.
‎Baina zergatik eta zertarako ikasi letra ederrarekin eta ondo osatutakoarekin idazten, gero dena teklatuan eta pantailan egin behar bada –Ibarrak dio lotura hori (ere) ez dela zuzena:
‎EH Bilduko diputatu Bel Pozuetak, ordea, legearen muina babestera deitu du, eta zalantzak agertu ditu bortxaren eta larderiaren baldintzen inguruan: «Indarkeria frogatu egin behar bada onespenaren ideia eraginkorra izan dadin eta epaileek biktimak sinets ditzaten, aurreko eredura itzuliko gara». Marra gorri berak ezarri ditu ERCko Gabriel Rufianek:
‎Hortik aurrera edozein bikote arruntaren bizimodua aletu digute dantzaren bidez, nahiko era didaktikoan, dena esan behar bada : bikotea nagusitzen joan da, emaztearen soinekoak adierazi digun bezala; ume bat eduki dute besoen artean, eraman duten izaratxo tolestuan antzeman dugun bezala; gero bikotearen haserrealdia etorri da, musikaren dramatismoan ulertu dugun bezala; eta azkenean zahartu egin zaigu bikotea, Aiguaderen azpikogona baldarrean igarri dugun bezala.
‎Estatua izango litzateke lanaldiaren murrizketaren beste onuradun bat, ogasunak eta Gizarte Segurantza bereziki. Izan ere, bete gabe geratutako lan denboraren zati bat kontratazio berriekin osatu behar bada , itsulapiko publikoek diru gehiago jasoko lukete PFEZagatik eta gizarte kotizazioengatik. Gainera, langabezia sari gutxiago ordaindu beharko luke administrazioak.
‎Denentzat lekua dago. Bakoitzak egin dezala egokien ikusten duen moduan, oinez edo korrika, baina anoa postuetan errespetuz joka dezala, eta itxaron behar bada , itxaron dezala. Normalean ez da arazorik izaten».
‎Narratibak ez dira nahikoak gauzak aldatzeko, baina narratiba berririk gabe zaila da etorkizun hobeagorik pentsatzea. Horregatik pozgarria da, izen berri bat asmatu behar bada ere, ildo horri tokia egitea.
‎Ondorioz, hautagaiek ez dute nahitaez aurkeztu beharko dokumentu hori. Horrela, Osakidetza arduratuko da oposizioak egiteko izena eman dutenei nortasun agiria aurkezteko eskatzeaz, dokumentazio hori egiaztatu behar bada .
‎Antolaketa honek ez baitu bakarrik irauten, ez baitaki bere kabuz eusten. Bera ere lan asko, behar bada gehiegi, egindakoa den Slavoj Zizekez akordatzen naiz: batzuetan ezer ez egitea izan daiteke-eta egin daitekeen gauzarik biolentoena.
‎Kontraerasoan are eta zitalagoak dira. Joko landua egin behar bada , Barella, Calhanoglu eta Mkhitarian erdilariek dute erantzukizuna. Teknikoko jokalari iaioak dira, eta gai dira taldea azkar eta zentzuz mugitzeko.
‎Esparzak ez dio uko egin eztabaidari eta zerbait aldatu behar bada aldatzeko prest direla gaineratu du. «Nafarroari zer eskumen falta zaizkion aztertuko dugu».
‎«Eskubide bat edukitzeko maritxu ona izan behar bada , ez da eskubidea»
‎Etorkizunarekiko jarrera desberdinak daude bi kontzeptu horietan: erabaki ezin dugun etorkizunak ekarriko digun horri egokitu, plastikotasunaren izenean nortasuna galduz behar bada , ala neurri batean gure esku dagoen etorkizuna malgutasunez marraztu, garena eta duguna bidean galdu gabe.
‎«Lan gehienak aparatuetatik egiten dira, teilatura igo beharrik gabe. Gainera, eraikin askotan ez da segurua teilatura igotzea, eta, batzuetan igo egin behar bada ere, behetik garbitu daiteke askotan», gehitu du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia