Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 474

2000
‎orriaren ertzean aho malmutz bat ikusten dut barreka.
‎Urte hartan ez dakit atzeratu egin ote zuten Francoren heriotzaren urtemuga edo zer gertatu zen, baina DGSn nengoen egun haietako batean ari ziren txakurrak haren oroitzapenetan, eta gogoan dut denak mozkor arraio eginda zeudela. Txakur haien artean buru egiten zuenetako bat ikusi nuen, ni ninderamanari esaten geroxeago ostera eraman nintzala hara, bere aurrera. Keinu adierazgarria egin zion buru egiten zuen hark, eta keinu hura geratu zitzaidan buruan.
‎Balkoi lerro handia zeukan etxeak; handik begiratzen nion ikuskizunari: itsasoan barratik atzerago zegoen itsasontzi bat ikusten nuen bonbak jaurtitzen. Cervera zen.
‎Agirre lehendakaria hil zenean, esate baterako, Artzain Onaren katedraleko hileta elizkizunean izan nintzen. Mundu bat ikusi nuen han, ikusterik uste ez nuen jendea. Paisanozko txakur pila bat ere bai, bide batez; liskar batzuk sortu zituzten txakurrek elizkizunaren ondoren, korrikaldiak izan ziren.
‎Orexatik aurrera kilometro bateko tartea edo egina genuela, Ertzaintzaren helikoptero bat ikusi genuen zeruan. Bakoitza pinu banaren ondoan geldirik egoteko agindu zigun neskak.
‎Polizia auto batzuen uluek moztu zuten bat batean Lauaxetak hasitako sermoia. Aulkietatik altxa, errezelak baztertu eta leihotik begira jarrita, auto berde bat ikusi genuen plaza nagusian etengabeko jira-biran, Goizederrek bezperan Orexara eramandako auto gorria hango plazan utzi zuen bezalaxe, eta Guardia Zibilaren bost lanrober plazara orduantxe puntuan Leitzako aldetik heltzen, uluka eta argi urdin birakariak piztuta. Guardia zibil batzuk autoetatik jaitsi eta mendi aldera abiatu ziren.
‎Kartak utzi genituenean Lauaxetak egunkarien irakurketan sakondu zuen eta ni, nahiz eta ostatukoek soinurik gabe jarria zuten –diskogailuan jarritako musika entzuten baitzen aretoan–, telebistari begira geratu nintzen. Ordura artean ikusi gabea nuen beste iragarki bat ikusi nuen, telebista marka batena. Negu giroa, elurra eta haizea zegoen hiri bateko kaleetan.
‎Iragarki batean etxe baten eraikuntzan lanean ari ziren neska gazte batzuk ikusten ziren, aldameneko kaletik pasatzen zen mutil lerden bati sexu irrikaz begira. Beste batean, kale batean exekutibo pila bat ikusten zen, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, guztiak dotore jantzita eta karteratxo bana aldean, alde batetik bestera lasterka eta elkar trebetasun handiz zangotrabatzen, horretan futbolarien neurriko teknika bikaina zutela erakutsiz. Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu.
‎Polizia auto baten uluak entzun ziren ondoren. Auto gorri bat ikusi genuen, ziztu bizian, guregana etortzen. Aurrera tinko begira zihoan txoferra, neska gazte bat.
‎Harrizko piramidea begien aurrean agertzearekin bat, gizon gazte bat ikusi nuen haren aurrean, eskuak gorputzaren aurrean lotuta, serio, tente eta itun, begirada beherantz, otoitz sakonean ariko balitz bezala... Arranopola!
‎Baina neuk ere neure herria baztertzea erabaki nuen gau hartan, Aizarnazabaldik ez pasatzea. Ez, trenak bezala, bidea arinago egin nahi nuelako, ezagunen bat ikusi eta hark, aitzitik, ni, ustez agerian izanagatik, ikusiko ez ninduen beldur nintzelako baizik. Neure buruari behin eta berriz esan arren hori gertatzea ezinezkoa zela, beldur irrazional hura uxatzea zen benetan ezinezko gertatzen zitzaidana.
‎Intxortatik jaitsi eta gero, beste harri bat ikusi nuen, Angiozarko errepideko bidegurutzearen parean: " Euzkadi’k emen geldi azo eban etsaiaren jazarraldia", zegoen idatzia harri hartan.
‎" Hala uste diat; badik denbora pixka bat hara kristorik sartzen ez dudala ikusi", esan zuen Lazarok, ja giltza bere atariko sarrailan sartzeko makurtuz. Xani, beti hara begira, parkean itzal iheskor bat ikustea begitandu zitzaion.
‎Orain berriz, paleta lagata, ez zuen bada atzera espatula hartu, eskailerara igo, ez zen bada berriz ere pareta goian arraspatzen hasi? Akatsen bat ikusi zukeen. Berriz ere nahi ta ezinean ari zen:
‎Mahai apal, zabal biribil batean kafeontziak, kikarak, pasta batzuk ere bazeuden platertxo batean. Bat batean bizkarrekoa bordatu lan batez estalia zuen besaulki batean emakume xahar xahar bat ikusi zuen Xanek. Ximur ximur egindako mahaspasa zirudien.
‎Xan, trenean, lau lagunentzako konpartimentu batean jarri zen, bakarrik. Bertatik bagoiaren parte handi bat ikusi zezakeen. Jende gutxi zegoen, guztiak isilik.
‎Korri korri gora egin eta, parke batean sartuta, bere burua zuhaixka batzuen atzean gorde zuen. Handik pixka batera, kale adokinatu hartan ñarroa eta beste gizon bat ikusi zituen; rubioa, zurpaila, perilla txiki bat zuena zen beste gizon hura. Beraz, bai; jarraitu egiten zioten.
‎" lasai, istripu bat da", esan zion Belek. Xan atzera jarri, bide ertzean buelta emanda, zeharo matxakatuta zegoen auto bat ikusi zuen, haren inguruan pertsona batzuk kusketan. Autobian kilometro batzuk egin eta gero, bertatik irtenda, autoz beteriko bide makurgunetsu batean sartu ziren.
‎" Zu zertara etorri zara?", galdetu zion. " Lagun bat ikustera etorri naiz", aitortu zuen Xanek;"... hala ere", erantsi zuen," hemen nagoela, zerbait izanez gero...". Noski, desorduko gogokeriak ziren:
‎" ikusi zaitudanean, pentsatu dut harengatik etorria zintezkeela...". " Ez behintzat", esan zuen Xanek; kafeari eraginik, begi erdiz Eliri begiratu, lepo zerrenda bat ikusi zion; apur bat aztoratu zen; zerbait esan nahi izan zuen; alta, bere ahotik berak espero ez zituen hitzak atera ziren: " lagun baten bila etorri naiz".
‎Teila zaharrak, zanpatutakoan bat apurtu zuen. Izkina batean teila berri meta txiki bat ikusiz, harantza zihoala, irrist egin zuen; oso gutxi egin zuen, ez baitzen amilka karrikaraino jausi. Euria bestalde, biziago ari zuen.
‎Xanek bista apaldu zuen. Aulkiaren azpian animaliaxka bat ikusi zuen. Molusko antzeko bat zen, itxuraz arnasa hartzeko problemak zituena.
‎Beragandik hurrago, pareta altuekiko eraikin handi bat. Hara heldu, pareta haren ondoan zebilela, ja ate nagusira iristen, hantxe, bizkar zorro gorri bat ikusi zuen. Ez ote...?
‎Gora begiratu zuen, garita batetik soldadu bat hoska ari zitzaion. Argi handi bat ikusi zuen.
2001
‎Fumatzen edo hasiak ginen denboran izan zen, eta, nahi gabe, nik biztu nuen sua, amak tomate eske baratzera bidali ninduen arratsalde batean. Ruizen fabrikaren parean pasatzean, bi automobil beltz eta jende multzo bat ikusi nuen. Jende aberatsa, zapela buruan eta ttattarra lepoan.
‎Bat batean berriz hasi ginen arrapaladan. Handik gutxira modu txit arraroan goldaturiko lur sail bat ikusi nuen nire aurrean, hogei urrats edo urrun. Garrasi lehor bat entzun nuen nire ondoan:
‎– Gure aurretik pasatu ziren bidelapur zarpail haiek. Ustez dena ondo ateratzen ari zen, baina taldearen atzealdean zihoanak ilargiaren bristada bat ikusi omen zuen jeeparen ispiluan islaturik. Horrexek galdu gintuen!
‎Taxi bat ikusi zen urrun samar, hilerri aldera zetorren baina geratzeko intentzio handirik gabe. Pablo, jauzi bizkor batez, errepidearen erdian paratu eta besoak nabarmenki astindu zituen taxistaren arreta bereganatzeko asmoz.
‎Zokomiran hasi nintzen kaxoi barrenetan, mesanotxean, perfume eta makillaje ontzien artean, armairuan, naftalina usain sarkorrari nekez eutsiz. Bitxiontzi batean barruan, argazki bat ikusi nuen. Itxura batera argazki arrunta zen.
2002
‎Puruari oratzearren erabilitako eskua buruarekin batera mugitzeari utzi zion, jantokian berton baina urrutiko bazter batean begiak finkatuta. Mentxuk eta Rafak ere alde hartara begiratu zuten, eta Luigik hasi berriak zituen imintzioei erantzuten zien emakume bat ikusi zuten urrutiko mahai batetik jaikitzen. Luigik egoteko adierazi zion urrutitik.
‎" Trufarako bada, tira..." titulu handiaren azpian beste azpititulu hau: " Portugaleten ere ikasle batek plater hegalari bat ikusi zuen astelehenean zazpiak aldera". Erredaktoreak idatzitako txantxazko lerro jostalari batzuen ondotik, ikasle bik idatzitako gutun luzea zekarren, eurek egindako marrazkiez hornituta.
‎Epaileak lau esan arte Joseluk lurrean itxaron zuen nahita. Burua oihaletik gertu zuenean aurpegi ezezagun bat ikusi zuen altura bertsuan, minutu eskas falta zela esan ziona. Laugarrena hasi aurretik, handituta zeukan ezkerreko bekaina eta haragi ponpatuak bekokia desitxuratzen zion zantarki.
‎Ez zen harekin gaizki moldatzen baina, azken batean, ailegatu berria zen. Agindu zion Chiki Jaira eramango zuela pilota partida bat ikustera.
‎Telebistaren menpe geratu da etxea. Politikari ezagun bat ikusi duzu aspaldiko partez. Abaildura nabaria zaio.
‎– Lagun bat ikustera joan gura diat –esan zion Emmak– Fernando dik izena.
2003
‎Bordeleko kartzelako ziega batean eduki zuten lehenbizi, ontzi hartan eraman zituzten gainerako preso guztiak bezala. Han zegoenean, zomorro harrigarri bat ikusi zuen lurzoruko harlauzen artetik irteten. Txikia zen, zentimetro erdi baino ez luze.
‎Ez dago beste biderik. Atxilotzeko unean zeu aurrean egotea ere nahi nuke, ea zure etxera bidali zituzten gizonkote haietakoren bat ikusten duzun inguruan.
‎Gezurra zen, bai. Falangista zerrikume haren eskutitzak zioena gogoratzen nengoelarik Portuan yatch dotore horietako bat ikusi nuen sartzen. Izenari erreparatu nion.
‎Ganbarara egin genuen. Sabaiko argi zuloan gora begiratuz ilargiaren adar bat ikusten zen.
‎edo animalia itsu bat ikusi duenarena,
‎itxuraz ezaguna den aurpegi bat ikusi duzula
2004
‎Ferminek Manoloren eta Feliperen aldera begiratu zuen. Harakini Ferminen ezpainetan mespretxu ia nabari ezin bat ikustea iruditu zitzaion. Gero bizkarra emanik Harakinengana jiratu eta ahotsa jaisteko keinua egin zion Manolo eta Felipe seinalatuz.
‎Handik ihes egiteko agintzen zion indarrari kontra eginez begiratu zuen atzera. Auto artetik arbolape ilunerantz zihoan gizon bat ikusi zuen. Gizona begira ari zitzaion.
‎Baina zertaz abisatu? Citroen Visa Gorri bat ikustea iruditu zitzaiola esanen zion. Eta zer zeukan horrek arraro, bi edo baziren herrian bertan; Guardia Zibila ikusi uste zuela esanen zion, baina non ikusi zuen ba?
‎Hesiaren gainetik salto egin eta Harakinen gelako leiho azpian kokatu ondoren, pissska hasi zen. Uluka baleki sikiera!, baina ez zekien eta pissska jarraitu zuen, harik eta harri bat ikusi zuen arte; harriak kaxk egin zuen kristalean, kaxk bigarrenak. Leihoak itxirik jarraitu zuen, eta hala ere zerbaitek esaten zion Harakin leihoaren zirrikitu batetik ari zitzaiola begira.
‎Kristalaren bestaldean galdu zuen begirada. Garraiagailuaren goma beltzaren kontra koadrozko maleta bat ikusi zuen. Istant batean sortu esperantza zapuztu zitzaion haien maleta ez zela ohartzean.
‎Pixa egin ondoren korridore beltzari so gelditu zen. Gizon talde bat ikusi zuen zirri mirrika galtzak belaunetan. Bazekien ez zuela hara egin behar, Marck espera izanen zuela goian, baina aspaldi sentitu gabeko irrika batek tira egiten zion.
‎Irribarre maltzur bat ikustea iruditu uste zitzaion Jexus Mariri neskaren aurpegian.
‎hilotz ibiltari bat ikusten duten putreak,
‎gorpu bat dakusat ahuspez
‎" Oiloak edozerekin aztoratzen dira, esan zuen Aldaik; lehengoan, gure lagun batek esaten, ardiak eta dortokak direla animaliarik inutilenak. Ba, oiloak ez dira oso urruti izango..." Saioak leihotik baten bat ikusi zuen edo, atea irekitzera pasillora joan zela: " Orain lumarik gabekoa asmatu ditek."
‎Ez gintuan goraino igo. Lehenengo pisuan ginela, toki bat ikusi genian. Jaitsi eta, aparkatu genian.
‎" Gero esnatu nintzen, trenbidean buru bat ikusi nuen. Komoaidios, bi burdinen artean buru bat...
‎Ez zen hala izango. Goizean etxe batean burdinazko kalefakzio bat ikusi zuen Kakok; halakoak orain Rocak bakarrik egiten zituen. Badira eta material hobeak.
‎Batere lorik egin gabe goizean lanera joan eta, elurra ari zuela aldamiotik aldamiora eta bigatik bigara saltoka ibili zen, hiru plantako etxe batean kanaloia jartzen, goitik begiratzen zuen eta: ‘Ba, gaur ez nauk eroriko... ’ esaten zuen eta, zera, teilatutik ez zela erori eta, orain, erreka ondoan jende pila bat eta haurrak eta ardoak eta arbolen gainean izurde bat ikusi zuen, zeruan, inolaz ere izurdea... Eta gora hura eta beragana bezala zetorren eta, bera begira, bera begira, atzera atzera egin zuen eta zera, goitik behera errekara erori zen, airean kanpanbuelta bat egin eta suerte ona izan zuen ez zuelako errekapea buruarekin jo, eta suerte txarra izan zuen ze, erreka bazterrean bazegoen haurkotxe zahar bat eta, harekin egin zuen orkatilan ebakia.
‎Bitartean atera zituen edatekoak Pepek, eta berak esan zuen orain astoak edonon eta Adunan asto talde koxkor bat ikusi zuela berak, Tolok esan zuen, Bordaberrin goiza arrantzan ematen zuen asto jator bat bizi zela, haren arrantzak Eguzki tabernatik entzuten zirela, eta polideportibotik ere, lagun batek esan ziola hori, eta Txonaren aitak ere erosi zuela astoa, eta Txemiñek: Astoa ez, mandoa zela Txonaren aitak erosi zuena, baina mando hark ama zuela astoa, eta horregatik zituela astoaren belarriak, eta indarra, berriz, aitarena zuela, eta bizkor eta gogorragoak izaten zirela mando haiek, amaren aldetik astoak zirenak.
‎" Han zer edo zer pasatu duk," esan zuen Kakok, eta Pepek esan zuen, bidean lapurrekin topo egina izango zela Pello, eta goizean poligonoan ibili zirela eta arratsaldean Ezekielek mendian behera zetorrela pelaje gaiztoko tipo bat ikusi zuela Tapategin, eta: " Ke ba!
‎Motel, orain ere gutxi egin dik ez baitit bihotzekoak eman: istripu bat ikusi diat hor..."
‎Garitatik polizia argal batek, beraiei begira, ahoa zabaldu zuen. Haren atzeko kontrol pantaila batean, tipo bizardun bat ikusten zen, farola batetik eskegita zegoela.
‎Heldu nauk ba hara eta, ni bazterretara begira, han kanpoan kutxillari sakatzeko palankaren bat ote zegoen; lehen izaten zuan ba. Eta... hor bazagok tubo handi bat, estoldara edo ez zakiat nora daraman horrek eta, han barruan, txerrikume bat ikusi diat. Fundi!
‎Malda zurian xarra xarra hankak elurretan ondo sarturik gaztainondo zaharrera heldu zen amona. Haren adar beso batean inoiz ikusi bako isats luzeko txori beltz bat ikusi zuen.
‎" Atzo joan behar zuen Billabonako enpresa batera, komertziala behar zutela anuntzio bat ikusi zuela eta... Ez dakit; horretarako kotxea da noski."
‎Uste nian ez hintzela hor. Lehen Etxarri aldean erraketekin zebilela hi lakoxe bat ikusi diat eta; ez baldin bada tximino bat Olentzeroz mozorrotu."
2005
‎Haga lurrean utzi eta eskuak gorritu arte jan dituzte bazterreko sasietatik matxurretak. Harantzago, orbelaren azpian, onddo bat ikusi du Martinek. Zapia poltsikotik atera eta bertan bildu du.
‎Kristala eskuz garbitu eta hotzikara lepotik irristatzen sentitu du Juliak. Errepidean auto bat ikusten du aldian behin. Argiei jarraitzen die begiradarekin, errebueltatik agertzen direnetik errebueltan desagertzen diren arte.
‎Txundituta geratu nintzen. Zinema areto bat ikusten dudan bakoitzean, kutxilloa eta pirataren eskua oroitzen ditut, besterik ez. Ez ditut oroitzen anaiak aipatzen dituen itsasoa, itsasontzia, ron upelak, kapitainaren begiko partxea.
‎Ez dakit zergatik, itotakoak gure aita izan behar duela pentsatu dut. Burua horretan nuela, neskatila bat ikusi dut errepide erdian. Edo ez dut ikusi.
‎Edo zorte handia izan nuen, beharbada. Hirira iritsi aurretik, bonbek txikitutako tren etxolako beheko solairuan, zutikako pertxero bat ikusi nuen gabardina bat eta kapelu bat zintzilik zituena. Zirrara eragin zidan irudi hark:
‎Noiz edo behin emakume txiki xamar eta beltzaran bat ikusten zen atzera aurrera, eta Senperen hileta egunean autoa gidatzen ikusitako hegoamerikarra ere ikusi zenuen, plastikozko zorro batean zekartzan erosketak sukaldera eramaten. Biek ala biek ez zuten zaratarik batere egiten harat honatean.
‎Aldaba eta erizainak joan diren unean, Elurrezko Dama guztiz zuri bat ikusi dut Antonen begietatik desagertzen, egin duen erdi lotik esnatu denean. Ikusi eta ez ikusi izan da.
‎Urrutira Foruzaingoaren auto nabarmen bat ikusi du eta balaztak zapalduz jaitsi du abiadura, kamioiz betetako ostatuaren parean. Bide zuzen bakan horrexetan ase nahi izaten dute gidariek bihurguneek eragotzitako abiadura.
‎Gezurra zirudien XXI. mendean Erdi Aroko halako egitura bat ikustea zutunik. Oker eta erortzear, basoak, sasiak eta errekako hezetasunak janda, baina zutunik.
‎Geroago Renault Vel Satis ilun bat ikusi zenuen bidean behera, gidari hegoamerikar bat bolantean zuela. Bizkar zabalekoa oso.
‎Jakin egin nahi zenuen hegaztiak inoiz itzultzen ote diren sortu dituen etxera. Halako gauza ezdeus bat ikusteko beranduegi ere izan zitekeen, ordea, uztailaren hastapenekoak ziren eta egun haiek. Ez zenuen birigarrorik itzultzen ikusi.
‎Ez nuen uste anestesiak halako amets biziak eragin zitzakeenik. Munstro bat ikusi dut zaborretan, neuri kendutako zatitik hasita gorpuzten. Badakit ezinezkoa dela, baina benetan gertatu balitz bezala bizi izan dut.
‎Eguberriko argiteria barregarri hari beha gelditu nintzen arnasa hartzen nuelarik gangiltzarraren posizio argi berdearen pean. Labana hortzen artean ipini nuen, largabistarekin kanoitzen baninduen ere pirata bat ikusia zela konta zezan. Zutitu nahi izan nuen, baina hondoratu egiten nintzen, ezin nuen uraren azalean oinez.
‎Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan, soslai bat ikusi uste izan zuen, enbarkaderora beha. Pasarela flotean edukitzen zuen gangil txipia kulunkan zerabilten uhinek, zakar jotzen zuten moilan.
‎– Helduen pelikularen bat ikusi ahal izateko jantziko zenituen noski inoren luzeak?
‎– Ez zaidak axola apeza izatea... Nik torturatu bat ikusi nian, ez duk ulertzen?
‎Inori begia kentzeko mokoa zaukak arranoak. ...renen esana, alferrik duk konprenitzen saiatzea, esaldi harrigarriren bat botako dik eta hik ez daukak eskarmenturik politikan, egon, garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean, Cara al Sol ari duk kantari, laster zabalduko ditek atea, hemen ez zagok graziako tirorik, hemen torturatu egiten ditek fusilatuta gero ere, kaperara aterako naitek eta nik ez diat torturatu bat ikusi nahi, ez zaidak ardura zer esan nahiko didan gizajo horrek hil aurretik, ez diat ikusi nahi garabitik zintzilik giltza ingelesa behatzetan estutua, gurutza ezak Atlantikoa gau honetan bertan Fermintxo, paper hauek hire eskura iristerako berandu izanen duk eta, ez diat ikusi nahi begia lurrean kerru, esaiok Juliari hurrengo bisitan azaltzen ez banaiz... Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan, heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.
‎Telegrafistak esana, lasai, aurreko solasa entzun ez hark nonbait. Lehen aldia genuen torpedo bat ikusirik, ez zen urrun. Txopa aldean jo zuen, instantean jarri zen brankaz gora zamako zaharra.
2006
‎Zabaleko Joxe izan zen nik ezagutu nuen lehen baserritarra, eta harrezkero Zabaleko Joxe izan dut beti buruan, ohartuki edo oharkabean, baserritar bat ikusi edo aintzat hartu dudan bakoitzean. Zabaleko Joxeren ereduaren arabera moldatutako kopiak iruditzen zaizkit, eta irudituko beti, baserritar guztiak; baserri guztiak Zabaleren kopiak iruditzen zaizkidan bezala, herri guztiak Azkoitiaren kopiak, familia guztiak neurearen kopiak, etxe guztiak gure orduko etxearen kopiak, haur guztiak neu izan nintzen haurraren kopiak.
‎Pixa egitera sartuta, armiarma bat ikusi dut komuneko ontziaren ondoko paretan. Komuneko paper puska bat hartu eskuan, babes gisa edo, eskuarekin harrapatu armiarma eta komuneko zuloan behera bota dut.
‎Beherakoan, Lolak buelta hartzea erabaki zuen lekura iristear nintzela, neurearen oso antzeko auto bat ikusi nuen behetik gora igotzen. Harri eta zur, neurea zela jabetu nintzen, eta eskuineko aulkian Lola zetorrela.
‎Eta, aitor dezadan, beldurra ere bai: 2001eko irailaren 12an, leihotik aeroplano txiki bat ikusi eta etxearen kontra jotzera etorriko zela pentsatu ez nuen ba, pilotu suizida batek gidatuta!
‎Ikara apur batez esnatu naiz amets ilun batetik. Lasterketa bat ikusi dut, Donostiako Bulebarrean akaso, ez dakit seguru. Zorua bustita zegoen.
‎Beste ezein emakumerengan egundo sumatu ere egin gabeko edertasunak ikusi, sentitu eta biziarazi zizkidanan hire adiskidetasunak. Hunkitu egiten naun hirearen antzeko irri bat ikusten dudan aldi bakanetan. Beti hunkituko naun.
‎esan dit, oraindik hor nago baina, denbora gutxiko!... Mendian, esan dit, Nafarroa aldean toki ederrean, eguzki begian, borda bat ikusi duela, horretan pentsatzen ari dela orain.
‎Mamenek bere alaba Sheylaren ikasgela erakutsi dit, haren pertxeroa, paretean zinta kolarekin itsatsita dagoen haren marrazki bat ere. Bertan etxe bat ikusten zen, laranja arbola bat, etxeko balkoian hiru neskatila, kanpoan emakume adats luze bat.
‎Ez nintzen esaten ari zenari oso adi, berari so nengoen. Ezin atzeman haren begietako misterioa, begi opakoak, behor begiak ditu ia, haien fondoan gaur, iruditu zait argi bat ikustea...
‎Tolosan galtzak soka batez lotuta, aurpegia hauts kolorekoa zuen pobre bat ikusi dut, bat batean sentitu dut nik tipo horrekin gauza asko neukala komunean, hura pobreagoa izatea, gainerantzean antz harrigarria genuen. Pobre hari begira ni, ohartu gabe beroki elegantea zeraman emakume baten kontra estropezu egin dut.
‎Zerbeza hartuta, jende artetik, barrurago jo du, leiho bat ikusi uste duen aldera.
‎Ohikoak ditu mespretxua eta burla. Coruñara heldu eta gutxira antzeko gertaera bat ikusi zuen Joxanek. Hilabete edo zeraman hirian, berak erabakitako erbeste hartan.
‎Garai haietan, ikusi ahal izan nuenez, txikitero koadrilaren ibilerak ia egunerokoak ziren, asterokoak seguru," kolgatu" batzuk zirelako, koadrilako bakarren batek esaten zuenez;" Sabigaingo jamoi bat baino kolgatuago gagoz" esan ohi zuen, bere hitz zehatzak errepikatzearren; baina ez zuten zerrenda pasatzen, eta batzuetan asteak pasatzen ziren kolgatu jakin bat ikusi barik, edozein arrazoi medio ez zelako etortzen; noiz edo behin igual batek galdetzen zuen norbaitez, ausentzia luzatzen bazen, eta hasierako okurrente horrek berak esan ohi zuen, horrelakoetan," haren jamoia erretiratu dabe". Ez da gauza bera, baina saskibaloi taldeko izarren kamisetekin horrela egiten omen dute Ameriketan, izarra erretiratzen denean kamiseta taldetik kendu eta kiroldegiko sabaitik eskegi, nik horrekin lotzen nuen hitz jokoa, bazitekeen txikiteroak ere bi ideia horiek hala edo nola elkartu izana.
‎Baina bat batean isildu da, eta hor goian dagoen arren, ñir ñir bat ikusi ahal izan dut bere ninietan.
‎Iritsi ziren. Handik hurbil etxola bat ikusten zen, huraxe omen zen Lezenborda. Ardia bidetik atera eta bordaranzko belardian zetzan, hilik, inolako zalantzarik gabe.
‎Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala. Ardia zegoen tokitik gertu, soka mutur bat ikusi zuen, odoleztatuta. Argazkia egin zion, eta galdetu:
‎Zuhaitzen gerizpeetan tartetxo batez zer egin pentsatu ostean kale nagusira egin nuen, campusean eguerdiko sargori ordu hartan inguruan zebilen bakarra nintzela oharturik. Eta hara non, Virginia Street kale nagusian gora, nonbaiten egina zuten gerra beteranoen desfiletik zetorren ibilgailu bat ikusi nuen. Jeep taxu horietakoa, metrailadore eta guzti.
‎Alabari opari eroateko erosi dut aldizkaria, beronen izenari begiratu barik. Beste bat ikusi dut, Antonio Banderas azalean dakarrena; hori ere erosi dut, oparitzako baita. Eta Idahoko historiaz liburu mardula ere, hau neuretzat.
‎Begira begiratu nion, eta gero bista begitik aldendu nuen, bera ere ohartu zen, ziur nago. Eta han beste aldean hiriko kasino nagusiak ikusi nituen, eta ezkerretara begiratuta ere beste kasino bat ikusi nuen, eta tailerraren atzean, Latino’s haren gertu gertuan, bideo x shopa, etxola moduko bat, dena beltzez pintatua, eta bandera amerikar itzel handia masta luze luze batean eskegia. Beti egoten ziren bost edo sei auto han.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia