Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Azkueren «Diccionario Vasco Español Frances»en argitalpena modu orijinalean kontatu duzu, Tours-eko moldiztegian kokatuz. Soissons Reimsetik «Gerla kronika bat» helarazi duzu, Gurs en gatibu zeuden sei mila bat euskal herritarren kronika ere bai eta horrela beste hainbat. Era horretan sortu dituzu kronika asko.
‎Iparraldean sortu zen nolabaiteko abertzaletasuna, XIX. mendean Sabino Arana eta horiek baino lehenago: hori gutxi aipatu izan da hemen, baina lehenengo abertzalea ziur aski izango zen Dominic Garat, donibane lohizundarra, iraultzan eta konbentzioan egon zena, erregeari burua mozteko bere botua eman zuena; eta horrek izango zuen ziurrenik lehen proiektu politiko bat Euskal Herria osatzeko Iparralde eta Hegoaldearekin. Han izan zen intelektualen mugimendu bat.
‎DAIMAKHAKAN Aznach izeneko txetxeniar emakume talde bat Euskal Herrira gonbidatu du Euskal Kultur Erakundeak, joan den astean Uztaritzen agertutakoaren arabera. Abenduaren 11tik 18a arte izango dira bertan hainbat kultur ekitaldi eskainiz.
2001
‎Hain zuzen Miren Azkaratek eta Patxi Altunak gaiaren ikuspegitik lan horiek bateratu eta euskaraz eman arte. " Euskal morfologiaren historia" batik bat euskal filologia irakasleei eta euskal morfologia lantzen dihardutenei zuzendurik dago, hobekien aprobetxa dezaketenak hauexek izango direnaren esperantzan. Ilusio horrekin egin dute lan hau bere egileek behintzat:
2002
‎Hori da erronka, baina kontsentsuak gaur egun seguruenik ez dira edukietan oinarrituko, printzipio eta prozeduretan baizik. Gure ustez, badago eremu komun bat Euskal Herrian, alderdi guztiek har dezaketena abiapuntu gisa, eta jakina, arazo politikoari heldu behar dio; hau da, gizarte anitz batek bere etorkizuna definitzeko unean zein printzipio eta zein prozeduretan oinarritzen den. Hor dago koxka.
‎" Gu nafarrak gara" erantzun genion gure buruari, eta nafar izatea Iruñea zen, euskara zen... Hor hasi ginen piska bat euskal mundua ezagutzen, hutsune bat betetzeko alde batean.
‎J. SAINZ PEZONAGA. Nire ustez akats handi bat euskal mugimenduan" baskongadismoa" edo" gipuzkoanismoa" nagusitzea izan da. Hala gertatu zitzaion EAJri eta hala gertatu zaio ezker abertzaleari ere.
‎Nire irudirako, Frantzian Parisen nahiz Alsazian, kasu, Euskal Herriaz hitz egiten dugunean, hemen bizi diren bizilagunez eta Euskal Herria toki geografikoki ondo zedarritu batez mintzatzen gara. Baina, gauza bat da euskal departamendu bat eta beste bat Euskal Herria departamendua. Bigarren hau egitura geografikoari atxikia dago.
‎Esan dezagun, aurrera baino lehen, armamentua, munizioak, hegazkin militarrak, tankeak, kanoiak eta obusak fabrikatzeari deritzogula produkzio militarra. Espainiako Defentsako Ministerioaren enpresen 2001eko katalogoan, dozena bat euskal enpresa ageri ziren. Zerrendan, hauexek ziren nagusiak:
‎ITP, Gamesa, Sener, Expal, Sapa, CAF eta Fabrinor. Horrez gainera, ehunen bat euskal enpresa txikik ere kolaboratu dute bi programa militarretan, aldian aldian edo noizean behin. Hala nola, Erisarri eta Suberbiolak, Novaltik, Grupo de Ingenieria Reconstruccion Y Recambios, S.A. enpresak, Larrañaga y Elorzak eta Siegelek.
‎Oraingoan, «Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak» hizpide izan ditu. «Intelligentsia» hitza zehaztetik abiatu gara: «Lehenik ere erabilia izan da hitz hau, Paulo Iztuetak badu liburu bat euskal intelligentsiaren inguruan. Paulok baina, Orixe eta beste garai bateko intelektualak izan zituen gogoan, nik, berriz, oraingoak izan ditut hizpide.
‎Baina bidean, EAJ bere estrategiara eraman gura badu, eta era berean, hegemonia diskutitu, orduan ez da posible ez Lizarra ez Garazirik. Noski, etorkizuneko ezker abertzale horrek ezin du egungoarekin antza haundiegirik eduki, egungo doktrina abertzale orokorra ez bat euskal gizarteko nahiekin, eta inoiz «herri bat eraiki egin behar» bada «egungo gizarteari» so egitetik etorri du.
2003
‎BERTSOLARITZA eta ahozkotasuna izango da apirilean Renon egingo den biltzarraren gaia. Izan ere, urtero antolatzen du Renoko Euskal Ikasketen zentroak honelako biltzarren bat euskal kulturaren alor ezberdinak gaitzat hartuta, adituak mahai baten inguruan biltzeko. Oraingoan, Euskal Herritik Renora Jon Sarasua, Joxerra Garzia eta Andoni Egaña joango dira.
‎Gure proiektuetako bat Euskal Herriko selekzio bat egitea da. Probintzia bakoitzetik 5 urteko pilotu bana aukeratu, eta kartingean prestatu, monoplazan hasteko punttuan jarri arte.
‎Iparraldean, beraz, hobeto iraun du sektoreak, batik bat belaunaldi gazteen segidaren berme handiagoa izan duelako. Alderdi horretatik, ez datoz bat Euskal Herriko Iparra eta Hegoa. Azterketaren arabera, 1988 urtean, Iparraldeko laborarien %41ek zioten bazutela nori utzi ustialeku familiarra.
‎Katalunian gauzak mugitzen hasten dira aurretik Euskal Herrian mugitu direnean. Uste dut badagoela halako pertzepzio bat euskal abertzaletasunean, gutxienez 36ko Gerratik hona. Egia al da?
‎Orain 20 urte euskal kantua programatzen zen besteekin batera. Orain emisoretan badute programa zehatz bat euskal munduari buruzkoa eta hor sartzen zaituzte. Beraz, ghettoan zaude, ez zaituzte programatzen, nolabait, zure estiloko batzuekin.
2004
‎Eusko Ikaskuntzak testu-liburuak sustatzeko lehiaketak antolatu zituen. " Haien kezketako bat euskal curriculuma sortzea zen", diosku Davilak," eta hala, irakurtzeko liburuxkak, euskara ikasteko gramatikak, Euskal Herriko historiari eta geografiari buruzko liburuak eta antzekoak argitaratzen hasi ziren. Aberriarekin harremana zeukatenak".
2005
‎Kuraia ukan behar du errateko «bai, proiektu hau interesgarria da eta %200ean lagunduko dugu, lehentasuna emanen diogu». Ni oraindik beha nago ea noiz izanen dugun dantzaren urte bat Euskal Herrian. Momentuz ez gara horretan.
‎Editoreak: Argitaletxeetako profesionalak, horietako 20 bat Euskal Editoreen Elkartearen baitan bildu dira. Elkarteak euskarazko liburuen produkzioaren alde egiten du lan eta oraindik ez du kanona ezartzearen inguruko jarrera bateraturik adostu.
‎Makina bat euskal gazte joana da munduko auskalo zein bazterretara pilotan jokatzera, han aurki dezakeenaz asko pentsatu gabe. Halere, baliteke hemendik aurrera joan aurretik hausnarketa zorrotzagorik egitea, Ramuntxo Etxeberriren Skyroom nobelan kontatzen dena irakurriz gero, hainbeste patrika husten dituen apustuen dirutza lekuz gain, heriotza, tortura eta emakumeen esklabutza leku ere izan baitaitezke Jai alai eder horiek.
‎Garai batean lehendakari izan nahi nuen eta gaur egun ere lehendakari ona izango nintzatekeela uste dut. Beti pentsatu izan nuen lehendakari sozialista bat euskal normalizazioaren seinale izango litzatekeela. Ramon Rubialen ondorengoa izan nahi nuen Euskal Gobernuaren lehendakaritzan.
‎Ez, ez dira beste garai bateko kontuak. Guk ideia berberekin jarraitzen dugu, baina gauza bat da Batasunak Bide Eginezen zer proiektu proposatzen duen, eta beste bat euskal herritarrok zer erabakitzen dugun. Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea aitortzen zaioenean beste marko berri batean izango gara, marko demokratikoan, eta orduan garatu ahal izango du Batasunak bere proiektua.
2006
‎Gauzak horrela egonda, bada ordua norbaitek esateko ozenki independentzia ez dela alternatiba bat Euskal Herriarentzat, independentziak ez duela etorkizunik baina ez esaten den moduan Frantziak eta Espainiak uzten ez dutelako, ez, euskaldun gehiengoak oso interes gutxi dugulako horrelako prozesu batean sartzeko eta are gutxiago geure bizitzak horrelako pelikula batean hipotekatzeko.
‎Sagardoa ekoizteko eta kontsumitzeko ohitura oso aspaldikoa da Euskal Herrian. Sagardoaren historia ikertu dutenek Euskal Herriko sagardoari buruz aurkitu dituzten lehenengo idatziak XI. mendekoak dira; hala ere, erromatarren garaian jada irasagarren antzeko jakiren bat Euskal Herrian egiten zela erakusten duten beste aipamen batzuk ere badira.
‎Hutsa litzateke idatzi horien atzean Angel Erro dagoela ikustea. Ez dadila gerta, behintzat, Jon Juaristiren jukutria bat euskal intelligentsia desprestigiatzeko makinatua.
2007
‎Bada beste aukera bat: " Jendeak nahi badu pago bat ukan, bere etxera eramateko, edo herriko etxe batek bere lurraldetan landatzeko, erran nahi baita gure oihanaren kume bat Euskal Herrian nonbait, hori ere posible izanen da". Hala egin nahi duenak, ordea, hamar euro eman ditu gutxienez.
‎Ikusita PNVk Gipuzkoan jasotako zigorra, Iñaki Galdos prest zegoen Miguel Buen sozialistarekin akordioa gauzatzeko eta Gipuzkoako Diputazioaren gobernua elkarrekin osatzeko. Baina beti dago bainaren bat euskal politikan, horrelako akordio batek arriskuan jarri zezakeen Lakuako hiruko gobernua, baita sostengatzen duen oreka jokoa ere, eta hau gai potoloetan sartzea da. Ondorioa, paradoxa baten antza handia du, PNV EA koalizioa apurtzeko apustua egin zutenek ikaragarrizko presioak egin dizkiote Galdoseri PNVrekin akordioa adosteko Gipuzkoan.
2008
‎Hau argi ikusi dute leku askotan. Izan ere, herrialde gehienek, salbuespenak salbuespen horietako bat Euskal Herria, errepide gehiago ez egitea erabaki dute.
‎Abertzaleak aberria du maite, aberria du zaintzen, aberriaren kultura eta hizkuntza erabili eta lantzen ditu. Hauek biak lotuak daude, abertzale ez da izaten ahal euskaltzale izan gabe, euskal aberriaren izaeraren eragile eta alderdi bat euskal hizkuntza baita. Abertzaleak, herriaren izatea eta herriak duena zaintzen, lantzen eta bizitzen du.
‎Argi dago liburu honen bidez hori guztia egiteko asmo garbia izan dela. Dona dona saila irakasle, guraso edo bibliotekarientzat, bitartekarientzat alegia, pentsatua izan da; batik bat euskal tradiziotik jasotako elementuen transmisio moderno eta berri baten bila. Eta hain zuzen transmisio moderno eta berri hori lortzeko, edo, beste modu batean esanda, lamien kontuak oraingo haurrei kontatzeko, idazlearen trebezia behar da.
2010
‎Aitzakia horren babesean," inolako konnotazio politikorik ez duen" bigarren ebazpen bat onartu zuen Eusko Legebiltzarrak iazko azaroan: PPko gazteek egin bezala, Unipublic erakundeari eskatu zion Espainiako Txirrindulari Itzuliko etapa bat Euskal Herrian hasi eta bukatzeko. " Ziklismoa eta politika nahastu nahi badituzte, ez gaituzte alboan izango", adierazi zuen Peio Iparragirre EAJko legebiltzarkideak.
‎Bada, niri gustatuko litzaidake egunen batean herri honetan dikotomia nazionalista alde batera uztea, eta dialektika politikoa ezartzea progresista eta kontserbadoreen artean. Denbora da noski, bi belaunaldi gutxienez, baina normala izango da batetik, EAJ eta PP alderdi eskuindarrak eta kontserbadoreak elkarrekin moldatzea, bat euskal nazionalismoaren joerakoak eta bestea espainol nazionalismoarenak, eta bestetik, eremu progresistan eta ezkerrekoan PSE, ezkerreko beste alderdi batzuekin akordioetara iristea, nazionalista izan edo ez... edo bere izaera nazionalista alde batera utzita.
2012
‎Denak boluntarioak. Saratik, Azkainetik... leku askotatik etortzen ziren, batik bat Euskal Herritik. Apezek asko lagundu zuten.
‎Ondorioz, Idiazabalgo talde handi bat, laurogei bat lagun, Eskoziara joan zen eta izugarrizko ekitaldia eta festa antolatu zuen politikariak eta herritarrak uztartuz. Gero, Eskoziako talde handi bat Euskal Herrira ekarri zuten jaialdi erraldoia antolatuz, herriaren eta politikarien presentziarekin hemen ere. Eta ederrena, bi herri zahar hauek beren folklorea, herri kirolak, musika, elkartasuna eta bizinahia azaldu zuten modu baketsu bezain ludikoan.
2013
‎Esaterako, Garaikoetxeak 1980an gerra osteko lehen Jaurlaritzara deitu eta Kulturako Sailburutza hartu zuenean" dena egiteko zegoela", eta lehendakari haren ausardiaz eta autoritateaz baliaturik Euskal Irrati Telebista sortu zutela ia ia klandestinoki. " Gobernu hartan zegoen entusiasmo handia, eta indar handia zeukan lehendakari bat; eta argi ikusten genuen gauza bat zela Espainiako legalitatea eta beste bat Euskal Herriaren legitimitatea".
2014
‎Hemengo argazkilaritzari erreparatu diogu, baina nazioarteko izaera garbia du jaialdiak. Aurtengo jaialdiaren zutabeetako bat euskal argazkilari gazteen lana da. Lan egin beharra dago, zintzoki, modu serio eta konprometituan.
2015
‎Victorio Vicuña lasartearra izan zen gerrila honetako buruetako bat eta Bidasoatik gertu kantonatutako brigada bateko komandante. UNEren asmoetako bat Euskal Herrian ekintza armatuak burutzea zen, eta horretarako gudari euskaldunak ezinbestekoak zituen. Horregatik jarri zen harremanetan Kepa Ordokirekin.
‎Eta, paradigmetara itzulita, geureak ez ezik, geurekiko aurreiritziak ere hausteko. " Euskal gaiak denak izan daitezke", azaldu du Colerak," baina badago iruditeria finkatu bat euskal gaiak zer diren, euskalduntasun bezatu bat, eta hori eteteko balio dezake zenbait literatur lan itzultzeak".
‎Gainerako kasuetan ez direlako benetako baliabideak jartzen. Nola liteke AEBetan estreinatzen den film bat Euskal Herrira urtebete geroago iristea. Film, aktore ala zuzendari konkretu baten zale amorratu batek zer egingo du kasu horretan?
2016
‎Urteekin, asko aniztu dira ARGIAk egiten dituen kazetaritza lanak, ordea: ...duki guztiak jartzen ditugu libre eta doan euskarazko lanak ahalik gehien zabaldu daitezen; sare sozialetan bizi ari gara eta hortik gazteak eta irakurle berriak etortzea lortzen ari gara; Interneten euskarazko ikus entzunezko lanen bildumarik handiena (2.100 bideotik gora) ari gara jartzen herritarrok erraz topatu ditzagun; bi astez behin ingelesera itzuli eta zabaltzen dugu gure erreportajeetako bat Euskal Herriaren berri Euskal Herritik eman dadin (agentzia handien menpekotasunik gabe)...
2018
‎Gazte antolakundeak Euskal Herriko historia liburuetan agertzen ez den zati garrantzitsu bat izan dira. 4.000 kide izatera heldu da Haika sortzeko Amaiur prozesuan kasu, eta egun 1.000 kide inguru dituzte Ernai eta Aitzinak, sindikatuen ostean, antolakunde politiko handienetako bat Euskal Herrian.
2019
‎Badu liburu bat, Otra maldita novela sobre la Guerra Civil (Beste nobela madarikatu bat Gerra Zibilari buruz) eta pentsatu nuen nireaz baten batek esango zuela: " Beste nobela madarikatu bat euskal gatazkari buruz". Gainera, gaztelaniazko bat famatua egin da eta badirudi hemen besterik ez dela idazten gai horretaz.
‎" Falta dira 50 bat euskal antzerki konpainia profesional eta 40 sorkuntza lan ikusi ahal izatea edozein herritan. Jendeak egin lituzke hautu kritikoak eta herri estetika sortuko litzateke.
2021
‎Pentsatu nuen: " Egongo dira zerrendak eta edukiko dute jendea, eta egingo dut pixka bat Euskal Herriko modura, ez Europakora". Ez nuen bidali ez curriculumik ez deus, eskutitza bidali nuen, esanez" ni hau naiz eta hau egin dut eta orain banator bueltan, eta nahi baduzue ni prest", eta ez dakit, ni sartu naiz.
‎Munduko muga guztiak gerrekin eta odolarekin eginda daude, eta, zer eta hemen gehiago jarri nahi dituzue? Oso ondo iruditzen zitzaidan atzetik neuzkan polizia haiek uxatzea, baina ez nentorren oso bat euskal ezkerraren dinamikekin. Kontra ere ez nengoen, eta lagundu behar bazen laguntzen nuen, nahiz eta funtsean askorik axola ez ekitaldietara gonbidatzen nindutenean esaten nien ni libretik nindoala.
2022
‎Beti egiten du ilusio berezia artista euskaldun bat Euskal Herritik kanpo ikusteak, beti dago urduritasun eta konplizitate puntu bat. Poesia i mes festibala ospatzen du urtero udan Palau fundazioak, Maresme eskualdeko herrietan emanaldiak antolatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia