Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2008
‎Baina, trebea omen euskal ikuslea, eta, antza, etengabe txapeldun ateratzen da marrazki bizidunen irudimenezko lehiaketan; azken urteotako ETBren joera horren lekuko (gabezia askoren seinale) da. Makina bat egun zenba genitzake ETBren ibilbidean zehar, ia marrazki bizidunak ematen bakarrik osatu direnak. Atzo, Betizu saioak 11 ordu pasatxo iraun zuen.
‎Planak besteei kontatu ahal izateko. 2 museo eta katedral bat egunean. 3 hiriburu bidaia bakarrean.
‎«Makinak esne pasteurizatua ematen du», azaldu zuen Aitorrek jendaurreko aurkezpenean. «Esne hau edateko prest dago, ez da egosi behar. eta bortz bat egunez irauten du, baina, betiere, hozkailuan izanik».
‎AB sei hilabeteko barne eztabaida prozesu batean sartua da. Duela hamabost bat egun bukatu zuten eztabaidaren lehen fasea. Orotara, 140 bat bazkidek parte hartu dute eztabaidan.
‎Ireki zutenetik hilabete batzuk baino ez dira igaro, baina nabari da dagoeneko beharra bazegoela. Abuztuan izan dira bisitari batzuk edo beste, asteburuetan batik bat, kostaldera eta Errioxa bidean beste batzuk, Gasteizko txokoak ezagutzeko pare bat egunez geldialdia egitea erabaki dutenak.
‎Madrilen egonda, ordea, ezin dut etxera joatearekin pentsatu. Astean pare bat egun pasatu izan ditut Madrilen. Horregatik nahiko eramangarria izan da esperientzia.
‎Atzo, laugarren aldiz azken urtean, erabaki zuten beste 180.000 milioi dolar uztea banku pribatuen esku. Horretatik, zati bat egun batetik besterako finantzaketarako izango da, eta epe luzerako bestea. Europako Banku Zentralak, AEBetako Erreserba Federalak, Suitzako Banku Nazionalak eta Ingalaterrako, Kanadako eta Japoniako bankuek agindu zuten «beharrezko urratsak» hartuko dituztela «presioei erantzuteko».
‎Oporretan nengoela, Alavesen deia jaso nuen, eta baietz esan nien. Handik hogei bat egunera deitu zidan Realak, ea zer asmo nuen jakiteko, baina berandu zen. Beste batzuekin askoz lehenago hitz egin zuten.
‎Gurutzetako ospitaleak adierazi du Ibarretxek «prozesu odontologiko akutua» duela. Gabriel Inclan Osasun sailburuaren esanetan, pare bat egunez egon du lehendakariak erietxean. Hortaz, ostiralean EAJko Batzar Nazionalak egingo duen batzarrean izateko moduan izango da Ibarretxe.
‎Aragoi ibaiko ertzari dagokionez, itxaron egin dute oraindik. Evenak dioenez, iazko uztarekiko 8 edo 10 bat egun beranduago onduko dira mahatsak aurten gune horretan.
‎Datorren azaroaren 9an itsasoratuko da. Les Sables d' Olonne portu frantsesetik irtengo da egun horretan, eta bertara itzuliko da, dena ondo bidean, 100 bat egunen buruan. Unai Basurko estropadalari portugaletetarrak Vendee Globe proban parte hartuko du aurrenekoz.
‎Aurpegian nabari zaio Llorenteri amorrua. Zuntz haustura dauka eskuineko izterrean, eta beste hamabost bat egun ditu osatzeko. «Manchester United, Glasgow Rangers...
‎Huraxe izan zen Medinaren eta Eibarren arteko lehen hartu emana. Bigarrena Eibarren kanporaketa hura galdu eta hamar bat egunera izan zen. Orduan esan zioten fitxatu nahi zutela.
‎Urte berriaren inguruan Chiapas-en egingo den Amorru Duinaren jardunaldirako ekarpena prestatzen pare bat egun eman ondoren, Aralarren ibili naiz ume kozkor bat baino alaitsuago, batzuetan irristaka jelagatik oreka ezin gordez, eta besteetan, elur bigunean gerriraino hondoratuz hanka hankari ezin emanez. Putxerriko basoaren sorgin giroak eta gailurreko parajeen lilurak mundu alu honen miseri eta atsekabeaz ahanztea eraman ninduen.
2009
‎Ura edan. Litro pare bat egunean gutxienez, urdaileko azidoak disolbatzen lagunduko dizute.
‎Ebakuntzaren egunean ez, baina handik pare bat egunera, deitzera ausartu zen Amaia. Zer moduz joan da dena, zer moduz joan da dena.
‎Ezer larria ez zela baieztatu zenean hasi zen jokatzen. Ez dago ikasgai hoberik kirol ibilbide bat egun batetik bestera okertu edo amaitu daitekeela jabetzeko.
‎Hiru familia hartu eta etxetik urrun eraman dituzte. Horietako bat Nabimiako Himba tribuarekin biziko da hogeita bat egunez; bigarrena Indonesiako Mendawai tribuaren herrixkara eraman dute; eta azkena Kalahariko basamortuan kokatu dute, Bushman tribua bizi den gunean. Hori da Cuatro telebista kateko azken programaren abiapuntua.
‎Emakumeen artean ere nahiko arrunta da hilekoaren aurreko aldiarekin lotua dagoen akne mota bat, hilekoa etorri baino hamar bat egun lehenago agertzen dena, aho inguruan, kokots aldean zehazkiago esateko. Egun horietako hormona jariatze handiagoa da faktore abiarazlea, eta horregatik, hilekoa amaitu eta hormonak bere onera etortzen direnean, azaleko lesioak ere desagertu egiten dira.
‎Iritzi korronte hori Olaizolak onarturiko erritmo faltak elikatu du, baina Irujo ez da fio. . Argi dago ez jokatzeak ez diola mesederik egingo Aimarri, baina finaletan hazi egiten da, eta bere bertuteetako bat egun handietan bere onena emateko gaitasuna da. Nik ez badut aurrekoetan baino hobeto jokatzen ez dut irabaziko?.
‎Eta hori bai, baliagarria. Gutxienez uso bat egunean jaten baitu. Urrixa bat aurkitzekotan ziren, ugaldu zedin.
‎Berako kaleei festa usaina darie. Pare bat egun daramate jada jai giroan, eta ostegunera arte sanestebanak ospatzen jarraituko dute. Programazio bete betea dute aurten ere.
‎Egokiena ura. Litro bat egunean gutxienez. Alkoholik ez, haurra behar bezala ez osatzea eragiten duelako.
‎Film bat egun bakoitzeko
‎Baina kanporaketa ezberdina da. Hogei bat egun izaten dira prestatzeko. Gaizki doanak denbora dauka hobetzeko, eta ondo dabilenari eten baten gisakoa egiten zaio bide onean.
‎Geroz eta hobeto nago. Ebakuntzaren ondoren, hamar bat egunean gaizki egon nintzen, min handiarekin. Eskafoidea hautsi nuen Ben Neviseko lasterketan, eta, halakoetan, hezurrak itsasteko torloju bat jarri ohi da.
‎neguak urtero dira hotzak Alpeetan eta urtero eskalatu dugu izotzean. Baina egia da azken urteotan hotz egunak gutxiago izan direla; duela 20 urte lau edo sei astez eskalatzen genuen eta azken urteetan hamabost bat egunez. Ez dakit, ordea, klima aldaketaren ondorioa den.
2010
‎Hiragana Japoniako hitzak idazteko erabiltzen duten sistema da, eta katakana, berriz, atzerritik datozen hitzak idazteko. Ez direla ideograma asko dio; bakoitzak 45 inguru ditu; hamar bat egunean ikasteko modukoak dira horiek. Beste guztiek, hau da, Txinako ideogramek, kanyi izena dute, eta horiek 6.000 inguru dira.
‎Badira aste batzuk erietxean dagoela, bainatzen ari zela aldaka hautsi zuenetik. Adindua den arren, nahiko ongi sendatzen ari da eta badaki pare bat egunetan etxera bidaliko dutela medikuek. Poz handiz esaten diote Gabonetan etxean izango dela, eta berak ez du espero zitekeen irribarrea erakutsi.
‎Uste nuen politikariek bilatzen zituztela dena baietz esaten dieten laguntzaileak, baina berehala konturatu nintzen Sabin ezberdina zela. Denei entzun, pare bat egunetan pentsatu, erabaki eta aurrera egiten zuen.
‎Gaur ere, mezu alarmistei erantzuteko aukera aprobetxatuko dut zutabe honetan. Duela 10 bat egun, asko saltzen den egunkari bati lotuta doakion astekarian agertutako txostenak piztu dit gaur zutabe honetara dakardan informazioa azaltzeko grina.
‎Hamaika aukera dituzte haurrek uda garairako. Lagun berriekin, hamar bat egunez, ondo pasatzeko aukera eskaintzen dute, adibidez, Urtxintxa moduko aisialdi taldeek. Aurten, adibidez, Tertanga (Araba) eta Aulesti (Bizkaia) bisitatuko dituzte.
2011
‎Athleticen kasuan ere hala da. Gauza askok egin behar izan dute bat egun erakusten ari den sendotasuna agertzeko. David Lopezen iritziz, San Mames da azken jardunaldietan eman duten aurrerapausoaren giltzetako bat.
‎Eta bestelako jardunetan ere paretsu dira: «Marmokekin pare bat egun gorabeheratsu izan ziren uztailean, baina ordutik ez dugu gertakaririk izan».
‎«Gipuzkoan ikaragarrizko beharra egiten ari da Afagi».Orain, «lasaiago» dago ama: «Hogei bat egunean behin izaten dituen haluzinazioak dira gogorrena. Baina orain beti ditu esker hitzak niretzat.
‎«Badago zinemetan antolatzen diren lau saioetariko bat euskaraz izatea lortzeko aukerarik». Saio bat eguneko. Ez da zenbaki handia, baina bada egungo eskaintza nabarmen gainditzeko bestekoa.
2012
‎Dominika bera ere «iaz azken hatsa eman arte» kantuan aritu omen da: «Bisitan joaten gintzaizkiolarik, beti egiten genuen kantuan, azken hiru bat egunetan salbu». Ostiral gauez zendu zen Dominika Etxart kantaria, Olorueko erietxean (Biarno, Frantzia), gaixoaldi luze baten ondorioz, 79 urte zituela.
‎Pentsamenduak asko aldatu zaizkit Voltan erori nintzenetik. Dezente aldrebestu dit prestaketa, zuntz hausturak eraginda hamabost bat egunez geldi egon behar izan dudalako. Horregatik, Giroari ez diot ekingo nahi nuen sasoi on horrekin.
‎Badira pare bat egun euria ari duena. Jende asko hasi da hileta jotzen «ai, uda amaitu da», «eguraldi txarra datorkigu», «euria, ze nazka».
2013
‎Andoaindarrari asko gustatzen zaio partida, zelai, talde eta giro bakoitza ondo aztertzea eta prestatzea, astero bizpahiru partida ikusten saiatzen da?. «Hamar bat egun lehenago esaten digute zein partida zuzenduko dugun, eta asteburu horretan saiatzen naiz bi taldeen lehiak aztertzen». Talde bakoitzaren jokamoldea, entrenatzaileen estrategiak, jokalarien jarrera, taldeen arteko tentsioak...
‎Beraz, uste dugu enpresari helarazi diotela webgunea ixteko agindua. Auzitegiak agindua eman eta hiru bat egunera webgunea bera bertan behera geratu zen. Zein zen antolakundearen asmoa webgunean Xabier Lopez Peñaren argazkia eta «agur eta ohore» esaldia jartzean?
2014
‎Juan Mari Atutxa politikaria, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria, Julian Retegi pilotaria eta Jone Goirizelaia abokatua. Goikoetxeak adierazi du protagonista bakoitzarekin pare bat egun grabatzen pasatu dutela. Hori dela eta, nabarmendu du esfortzu berezia egin behar izan dutela bai protagonistak eta bai horien ingurukoek.
‎«Eta Munduko Kopako lehen lau lasterketak dira horren erakusgarri, lau garaile eduki dituelako». Jokoena, pauso bat gehiago Kirol arloa alboratuta, arduratzen du pixka bat egunotan bolo bolo dabilen erasoen arriskuak. «Baina espero dezagun den dena kontrolpean edukitzea.
‎14 urteko neska bat zen haietako bat: hil aurreko bi egunetan hartu zuen edari energetikoa? bat egun bakoitzean?, eta, familiaren arabera, horrek eragin zion bihotzekoa. Lopezek uste du ikertu beharrekoak direla kasuak, baina ondo baieztatu behar dela guztia, heriotza edari horiei egotzi aurretik.
‎Gose greba gogorra da, baina, era berean, osasungarria, denbora batez, behintzat, ustel usaina pixka bat kentzeko. Geure buruzagi politiko zein sindikalek 30 bat egunez egingo balute, sekulako sinesgarritasuna lortuko lukete. Eta, zeu, orain zer?
2015
‎Baina Lehen Mailan ariko direla jakin berri du. Bidea ez da erraza izan, eta zoriona zoritxar bilakatu zaie, ia.Maila berrira igotzeko hainbat eskaera egiten ditu Espainiako Federazioak, eta Iraurgik eskarien gehiengoa aurkeztu bazuen ere, bankua pare bat egun atzeratu zen bermea lortzeko. Orduan hasi zen dena okertzen.
2018
‎Japoniarrak biziak eta langileak iruditu zitzaizkidan, arinak, bere zentzurik gardenenean. Haien aldeko gogoa piztu zitzaidala ohartu nintzen.Japoniak eguzkiaren sorrera esan nahi omen du; baina gurean maiz gertatzen den moduan, aski da laino bat eguna zapuzteko, eta itzalak argi egiteko. Mingarria iruditu zitzaidan norgehiagokak izan zuen amaiera.
‎Nola bizi dituzu sanferminak. Lanik ez dudanean, gehienetan atseden hartzen dut. Aprobetxatzen dut pare bat egun lagunekin parranda pixka bat egiteko, eta, azken urteetan, txikiarekin erraldoiak ikustera joateko. Baina lanera bideratzen ditut energia gehienak.Euskaldunek ezin dute huts egin?
2019
‎Drama humanoaz harago, bi istripuek zeruak eta lurrak astindu dituzte, eta astinduko dituzte oraindik ere, aeronautikaren sektorean.Ezbaian geratu da Boeing konpainiaren eta FAA aeronautika zibila arautzeko AEBetako Gobernuaren agentzia federalaren fidagarritasuna. Lurra jotako bi hegazkinen kutxa beltzek istripuen arrazoiak argitu bitartean, hilabeteak edo urtea igaro daitezke?, Boeing 737 Max 8 eta 9 modeloen hegaldiak debekatu dituzte bost kontinenteetako hogeitik gora herrialdek, tartean, eta pare bat egunez itzulinguruka ibili eta gero, AEBak. Boeingek 2017an sortu zituen modelo berriok, eta horietako 358 hegazkin zebiltzan hegan, asteon gehienak lurrean gelditu diren arte.
2020
‎Hiru egunetan egiten zen EGA azterketa: proba bat egun bakoitzean. 325 minutu denera.
‎urriaren amaieran, Enparantza Estremerako kartzelara (Madril) eta, azaroaren bigarren astean, Zulueta Picassentekora (Valentzia, Herrialde Katalanak). Enparantzaren kasuan, familiak «bahiketa» salatu zuen, lau bat egunez egon zirelako berririk izan gabe. Zuluetaren kasuan, abokatuak eskatu zuen ez lekualdatzeko, baina Madrilek ez zuen jaramonik egin.
‎Gero eta gazte gehiago dator. Euretako batzuk, etxean zortzi bat egun sukarrarekin eman ostean hobetzen ez zutela ikusita; eta birikak nahiko hartuta. Oro har, adineko jendea da datorrena, baina gaixoen profila aldatzen ari da pixkanaka.
‎Orain aste batzuk mugatu zuten bisitak egiteko kopurua: pertsona bat egun bakoitzeko. Baina orain ja ezin da bisitarik egin.
‎Elgetara jotzen zuenean... Pare bat egun oso txar egon ziren, kea etxean sartuta, leihoak erabat itxita. Egun horietan nabaritu dugu azkura eztarrian eta plastiko errearen usain sakona.
‎Hala ere, eta gezurra badirudi ere, ETBk gaitasun hori ere bere kontra erabili du (ETBk ere baditu superbotereak). Duela gutxi, ETB2ko arratsaldeetako errege izatetik kendu, eta hainbat kolaboratzailerekin hasi zuen inprobisazio saio bat egun batetik bestera. Eta ordutegi edo izenik aldatu gabe, lehiaketa batean bilakatu izana gutxi izan balitz (ez dakit horrelakorik ezagutu duen inork munduko beste telebista batean), orain, lehoietara bota dute asperdura amaigabe honen garaian, guztiaz eta ezerezaz eztabaidatzeko —aurrekoan ezkontzeko garai ona ote den eztabaidatzen ari ziren— Badirudi, ETBko eraikinaren goiko solairuetan badela Klaudio erre nahi duen norbait.
2021
‎Atzo [igandean] gogortasun pixka bat sentitzen nuen, eta gaur [atzo] gehixeago. Pare bat egunetara izaten da okerrena, eta pentsatzen dut aurki hobetzen hasiko naizela.
‎Durangoko Azokaren hastapena izaten da euskal literatura liburuak argitaratzeko azken eguna. Azokaren ondoren hamar bat egun besterik ez dira izaten dendetara liburuak helarazteko, Gabon egunak iritsi aitzin. Horrenbestez, irailean agertu dira plazara aurreneko titulu berriak; urrian eta azaroan etorriko dira gehienak; Euskararen Egunerako denek aurkeztuta edo dendetara bidean egon behar lukete, esku hutsik inor gera ez dadin abenduan edo Urteberri egunean.
‎Bortizkeriaren espirala bukatzea beharrezkoa zela erran du. «Ezagutzen duzu gatazka bat egun batetik bestera mundu guziak beste zerbaitetara pasatzea erabakitzen duena. Ez da existitzen.
‎Dagoeneko ikasleentzat ikasturtea amaitu den arren, automata gisa ari gara COVID errefortzu garen bi langileak, gure orduak betetzen. Egiari zor, ehun eta piko irakasle dituen zentroak hiru irakasle jaso dituenean errefortzu gisa, uste dut asmatu egin dutela baliabide hauek kudeatzen, ikasturte osoan izan baitira ikasleak olatuka, gehiago edo gutxiago etxean konfinaturik, hamar bat egunez. Pandemiak lehenago ezkutuago egon den afera azalera ekarri digu; nola bermatu hezkuntzarako eskubidea ez presentzialtasun egoera batean?
‎Baina hor geratu zen. Urtebetera edo, Mario Maruñeok, Kuartk Valley ren ekoizleetako bat egun, esan zidan Algo mas que morir en gaineko dokumental bat egitea nahi zutela egileek. Nik aurretik ere pentsatua nuenez, esan nion:
‎Beste kontu bat zen finalaren eguna gerturatzen zenean. Pare bat egun lehenago urduritzen hasten nintzen. Ardura handia geneukala sentitzen genuen.
‎Willis Drummond musika taldearekin mundu bira amaitu eta Euskal Herrira itzuli berritan kutsatu zen Xan Bidegain (Baiona, 1980) koronabirusarekin. Apiril hasieran hasi zen sintomak sumatzen, Euskal Herrira iritsi eta hamar bat egunera; ordurako, konfinamendua ezarrita zegoen Ipar Euskal Herri osoan. Susmoa dauka hegazkinean kutsatu zela, bidaiatik bueltan, nahiz eta ezin duen erabat ziurtatu.
‎Daviesen unibertsoa «zaharra» da, beste garai batekoa. Eszenaratzea, muntaia, aktoreen jarrera... ez datoz bat egun erabiltzen diren moduekin. Horren guztiaren erdian, filmak lortzen du aurrera egiteko oreka bat, bere garaiko korronteari jarraitu ez zion pertsona bat irudikatzeko bide bat.
2022
‎Gobernu zibileko sotoetan eduki ninduten. Han pare bat egun, eta Iruñeko kartzelara, «erakundekoa» nintzelako. Omen.
‎Ez nuen ezagutzen, baina haren atzetik zebiltzan, gero ohartu nintzenez. Hogeiren bat egun eduki ninduten kartzelan. Enpresak nire alde egin zuen, batarekin eta bestearekin hitz egin zuen, baita hemengo komandantziako kapitain nagusiarekin ere —Burgosen! —, eta, azkenean, libre irten nintzen, egiaz ez bainuen ezer egin.
‎Gezurra da kartzelak inor erridimitzen duela, sendotu egiten zaitu zure uste eta sinesteetan. Dozena erdi izango ginen gu kartzelan, ni hogeiren bat egun egon nintzen han, ez genuen eskolarik, ez hitzaldirik, ez gisakorik antolatu, baina barruko zaletasunak heltzera egin zuen. Handik irten eta hasi ginen andrea eta biok ikastola muntatzen Agurainen.
‎Hogei kasu ikertu ditut liburuan, baina nazioarteko legediaren arabera askoz gehiago izango lirateke. Adibidez, euskal deportatuak eta atxilotuak desagertuak egon dira hamar bat egunez, aste batez... Familiak tarte batez ez zekien ezer haiei buruz, nahiz eta gero agertu.
‎Bai. Oraindik pare bat egun falta dira, eta indarberritzen saiatuko naiz. Ahalik eta ondoen iritsi nahi dut azken partidara.
‎Nire alabak eta gelakideek jasotzen duten zeharkako mezua da euskarak eta Euskadik (ahaztu Euskal Herriari buruz hitz egitea) ez dutela baliorik, Euskararen Egun ofizialean eta beste pare bat egunetan ez bada. Bigarren mailako hizkuntza dugula eta bigarren mailako herria garela.
‎Benito Lertxundi arras lasai dago 17ari so: «Duela hamabost bat egun Olatz [Zugasti] egon da haiekin: ez da izanen arazo handirik, ikasiak dituzte ongi kantuak eta badakite noiz aritu».
‎Euskarari prestigioa eman diote. Zenbaitek garai batean ez zuten uste irrati bat egun osoz euskaraz ari zitekeenik, eta hori lortu dugu. Bestalde, Gure Irratiak ez dio inori aterik itxi:
2023
‎Hala ere, interesez jarraitu ditugu tarteka kaleratu dituzten adierazpen eta aldarrikapenak; baita kide ezagunenek hedabideetan sinatu izan dituzten gogoetak ere. Hitzaldi eta jardunaldiak ere antolatu izan dituzte, eta hogei bat egun barrurako Europako federalisten biltzar bat ere iragarria dute Bilbon.
‎Ehun eta bat egun falta dira Frantziako Tourra hasteko. Jakina denez, Bilbotik irtengo da aurtengo lasterketa, eta gisa horretako ekitaldi batek dituen albo ondorioek hirian izan ditzaketen eraginek sortu dute kezka.
‎Euskarazko bertsioaz gain, beste bi garatu dituzte. Cwis bob dydd (proba bat egunean) du izena galesezko bertsioak, eta iazko urrian abiatu zuten. Lehenengo sasoian 7.000 erabiltzaile lortu zituzten.
‎Hasieran, hedabide handiak lehenetsi zituzten: hamargarren egunerako, The New York Times ekoak batailaren lehen lerroan zeuden; nik 80 bat egun behar izan nituen horra heltzeko. Baina harreman horretan trebatu dira, profesionalizatu egin dira, eta azken bidaian askoz errazagoa egin zait kudeaketa; errusiarrengandik 500 metrora egon izan naiz, eta lubakietan lo egin izan dut.
‎Ez zitzaidan hain gogorra egin, baina uste dut liga hasieran nabaritu egin nuela gertatutakoaren zama; bereziki, arlo psikologikoan. Aurten, aldiz, sanferminez gozatu ahal izan dut pare bat egunez, eta jendeak kaletik asko eskertu digu eginiko denboraldia.
‎Borja Iglesias aurrelariak esan du arazo eta gatazka hauek konpondu arte Espainiako selekzioan egoteari uko egingo diola. Iscok, orain dela pare bat egun argi utzi zuen Rubialesen muxua «botere abusua» izan zela. Ruibalek eta Bellerinek Instagrametako istorietan igo dute Ruibalesen aurkako beraien iritzia.
‎Ez edozein estatubatuar, Barack Obamaren gobernuan Palestinar eta Israeldarren arteko Auzietarako Bulegoko zuzendari ordea. Erasoaldia beroaldi bati egotzi dio Seldowitzek, baina dozena bat egun zeramatzan eraso eta erasoka. Bideoak daude eta sare sozialetan barra barra dabiltza.
‎Ez dut gogoan noiz jan nuen haragi gorria azken aldiz. Duela hamar bat egun oilaskoa jan genuen, baina haragi gorririk ez. Faraji eskatu nion ekartzeko irin pixka bat.
‎Burgosi buruz beti asko hitz egiten zidan, lan egiteko modu oso ona zutelako. Pare bat egun geroago Urkori idatzi nion, taldeko entrenatzailearekin hitz egiten hasi nintzen, eta egun gutxiren buruan tratua itxi genuen». Zuzenbideko ikasteketak egiten ari da Aduriz, urrutiko hezkuntzarako unibertsitatean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia