2000
|
|
Ingalaterrako erregetzaren inguruan kargu garrantzitsuak eduki zituen Alexander Jardine zeritzanak Bergaran Xabier Munibe, Peñafloridako kondea, bisitatu zuenean, harriturik zegoen Bergarako Seminario hartan ematen zituzten irakaskintza gaiekin, baina harrituago Azkoitiko zaldunok herriarekin maila berdinean
|
bat
eginak ikusteaz. Goraipatzen du beren lana, baina aldi berean baita argi salatu ere horien aurka inkisidore eta gainerako beste askok bekaizkeriaz sortzen zizkieten eragozpen nagusiak.
|
|
Baionan Abertzaleen Batasunak, Berdeek, CFDT sindikatuak eta AEK k
|
bat
egin zuten ekimenarekin, Eurogutunaren sinatze, duina, galdegiteko.
|
|
Esleipenean, ordea, Gobernuak Kontseilu honi agindutakoa ez betetzeaz gainera, alderantzizkoa egin zuen, eta hori izan zen, hain zuzen ere, 1998ko azaroaren 20ko prentsaurrekoan salatu zuena. Eta horrekin batera, jakitera eman zuen Kontseiluaren gehiengoak 1998ko urrian beste bilera
|
bat
egitea eskatu zuela eta Gobernuaren erantzuna ezezkoa izan zela.
|
|
–Irina? –unetxo batez Txemari bururatu zitzaion txiste txar
|
bat
egitea, alegia titiak ukitu zizkionean taloa egiteko orea sentitu zuela esku artean, baina laster jakin zuen Europako ekialdeko neska hark ez zuela txistea ulertuko. Taloak zer diren jakingo balu sikiera..., baina txekiar hauek txistorra zer den ere ez dakite.
|
|
abesti typical en orkestrazio osoa Honner harmonika builatsu bat zen, eta berau jotzen zuen artista Txemaren ondoan zihoan eserita. Gainera, bost kilometrotik behin argazki
|
bat
egiteko gogoa sartzen zitzaien osaba Tom-en lobei, edo botaka egitekoa, edo pelutxezko gnomo bat erostekoa.
|
|
Laino mehe baten erdian gindoazen, bide estu eta amaigabe baten gainean, zelan azaldu... ...rrepidearen albo bietan ehun laku eta beste ehun gehiago etengabean, belar motza eta marroia, lurrari zohikatza ostu dioten seinaleak han eta hemengo zulo beltz sakonetan, ardiak bide erdian asfaltoaren arrakaletatik sortzen diren belartxoak janez, mendixken gailur borobilduak, eta Breschi jaunaren pianoa denaren gainetik, kaio harro baten hegaldi pausatuaren moduan, denaren gainetik eta denarekin
|
bat
eginik. Hau da Irlanda.
|
|
Itsaso bortitzak bidetxo bat aurkitu zuen, antza, lehorrean barneratzeko, eta orain hemen nago, bi itsasoen arteko lurmutur honetan eraikitako etxetxoan. " Itsasoa eta lurra
|
bat
egiten diren hartan, han urrutian, bakardadean, galdu Irlandan...", hauxe da Breschiren musikak eta Jose Anjel Irigarairen hitzek diotena, eta hortxe nago ni.
|
|
Connemara erdian galduta, ai inon zerurik bada! Connemaran, bai, eta kanpoan haizearen zaratak
|
bat
egiten du etxetxo hau inguratzen duten bi itsasoekin. Pozik nago, bai jauna.
|
|
gaur ez zegoen. Berarekin berba apur
|
bat
egiteko gogoa nuen, baina txabolako atean jo eta gero inoiz ikusi dudan emakumerik zaharrena agertu zaigu. Mesfidati aritu da, uzkur.
|
|
Eta are gehiago, ez dugula furgonetan Ipar Irlandan sartzerik, guztiz ezinezkoa dela eta, mesedez Eider, kasu apur
|
bat
egiteko: ezin dugu muga traste horrekin zeharkatu.
|
|
Askotan iruditu zitzaion hango hura Eider zela, eta gero beste hura. Zerbaiten bila?, galdetu zion neskak, eta Txemak keinu
|
bat
egin zion ezezkoan, edo ez zekiela, edo ez ziola galdera ulertu. " Sorry, are you all right?" galdetu zion berriro, Txemaren begi erneekin beldurtuta.
|
|
Ez pentsa, ordea, soilik pedalen errua izan denik, ez: aterpetxera heldu eta jende mordoa aurkitu nuen hizketan, ea parranda on
|
bat
egingo ote genuen denok batera. Gehienek baietz esan zuten, eta momentu batez ezezkoa eman zutenei begira geratu naiz, euren taldean sartzeko tentazioarekin, hain nekatuta bainengoen.
|
|
Eta Rocío sustengatzen zuen koltxoiaren azpialdeari begira nengoela, ba, momentu horretan albo batera utzi zaitut, Bitakora laguna, eta orduan bere aurpegia azaldu da ni aurkitzen nintzen beheko literara so eginez. Ile motots beltzek (Guinnessaren edo farolik gabeko gauaren parekoa, horren beltza da Rocíoren ilea) jauzi
|
bat
egin dute nigana handik goitik begiratu didanean, eta begi irribarretsuz eraso dit. Egia esateko, arin ulertu dut begirada horren atzean itaunen bat zegoela, begi horiek gupidarik gabe ari baitzitzaizkidan galderaz fusilatzen.
|
|
Arazo bakarra, esan dit, zenbait gidari obseso dira: neska bakarti
|
bat
egiten ikusten dutenean automatikoki pentsatzen dute neska horrek bidaiatzeko baino beste zerbaiterako gogo gehiago izan behar duela buruan. Ninfomaniatik beherako ezer ez zaie kabitzen astazakil horiei, baina hala ere lasaitzeko esan dit, oso gutxitan gertatzen dela.
|
|
Noski, ez nuke hain bizimodu hotzean jaio eta hazi nahi, eta familiarik ez izatea eta holan, baina Rocíok" eta zuri buruz, zer?" galdetu didanean berak beste eskarmentu izan nahi nukeela konturatu naiz, hori bai. Horregatik eztul txiki
|
bat
egin eta kontatuko niona pentsatzen hasi naizenean, berriz itaundu dit" zer?, ez al duzu ezer kontatzeko?", eta nik baietz, hain zuzen ere horrexegatik etorri naizela Irlandara, nazka nazka eginda nagoelako kontatzeko ditudan gauza gutxiekin.
|
|
Baina orain oso berandu da, eta gainera hortxe dabilkit Rocío orain ere ez dakit zer esaten. Hobe dut, hortaz, esaten ari zaidanari kasu pittin
|
bat
egitea. Gainera, ez zait txarto etorriko deskantsu hori," tell me" horren ostean aitortu dizkiodan guztiei buruz ez baitut orain idazteko gogorik.
|
|
Guk ideiarik ere ez geneukan, azken aldi honetan nahiko isolaturik bizi izan baikara, baina autobusean zihoan andre batek argitu digu militarren presentzia izugarriaren zergatia: egun batzuk lehenago IRAk atentatu
|
bat
egin omen du Errepublikan, Clare konderrian, eta egileen bila omen dabiltza. Uste dut Clare konderria Lahinch eta inguru hori dela, ez baitakit seguru.
|
|
Jabik eta Terek deitu dute Txemaren etxera, ea gauean parrandatxo
|
bat
egingo dugun.
|
|
Lanean, oso jende gutxi zegoela aprobetxatuz, dei
|
bat
egin dut Derryra.
|
|
Pertsianak igoko zituen argia sar zedin, eta oroitzapenez kutsatutako gelak berrituko zituen. Zerrendatxo
|
bat
egin zuen berekiko:
|
|
Rocío. Eiderrek ezagututako Rocío harekin, momentuz, salbuespen
|
bat
egingo zuen, izen horrek Rocío García de Mainueta gogorarazten baitzion, eta hori ez zen txarra. Alderantziz, izen horretaz oroitzen zenean, Euskal Herrira bueltatu nahi izaten zuen, Rocío García de Mainuetaren larrua behin eta berriz jotzeko.
|
|
Ez nuen horrelakorik espero eta barkatzeko esan nion, banindoala. Baina lurretik altxatu eta eskuarekin ezezko keinu
|
bat
egin zidan, ez zuela inporta adierazteko, edo bera zela joan beharra zuena esateko, ez dakit.
|
|
Harrigarria zen urtebete lehenago, 1993an, zenbat gauza gertatu zen Txemaren bizitzan. Urtarrilean postu
|
bat
egin zuen gora lanean, otsailean tumore bat kendu zioten bere aitari, martxoan pisua erosi zuen, apirilean Londres hankaz gora utzi zuen IRAren bonba batek, eta beraz Irlanda ernaldu zitzaion bihotzean Eiderri, eta garagardo botila altxatu zuen; maiatzean bakarrik, oso bakarrik sentitu zen; ekainaren 30ean Rocío García de Mainueta azaldu zen urte askoren ondoren; uztailean Eider hegazkinean des...
|
|
Baina hori hasiera baino ez da izan, azkar inguratu bainau bere hankekin, eta pubisaren korapiloetatik lotuta geratu gara, bakoitzak bere ondokoa besoekin ahoraino erakartzen zuen bitartean. Gure mingainek
|
bat
egin dute, eta hortik aurrera zurrunbiloa etorri da. Ordena gogoratzen ez badut ere, Rocíoren belaun batek igurtzi egin dit atseginaren okelan, eta nik haginka egin diot bere azala baino are ilunagoa den titiburuetako batean.
|
|
mendira eraman genituen, eta gero piraguaz ibiltzera. Zertarako eta begiraleok gauean parranda txiki
|
bat
egiteko, umeen lo sakonaz baliatuta. Gutariko baten urtebetetzea zen, eta izan ez balitz ere, aitzur on bat harrapatzeko gogoa belarrietatik irteten zitzaigun.
|
|
Musikaren atalean ere geldiune
|
bat
egin zuen. Honek ere oroitzearen kronika fidela eraiki zion minutu gutxitan, eta nostalgiaz gogoratu zituen jairik jai ibiltzen ziren denbora haiek, bafleen ondoan eurak ere rock radikal baskoaren parte zirela sinetsi nahirik; eta batez ere sinetsi nahirik eztarria urratu arte botatzen zituzten hitz eta mezu haiek beraien soinu banda osatuko zutela bizi ziren artean.
|
|
Ez dut denbora larregi izan hiria behar bezala ezagutzeko, etxetik ekarri dudan Irlandako gida honen arabera hamar mila leku interesgarri baitaude Dublinen, eta beraz, larrialdiko aukeraketa
|
bat
eginda, hiru edo lau tokirekin konformatu behar izan dut. O’Connel Street eko postetxe historikoa, Trinity College, Grafton kalea eta kantoiz kantoi egindako ibilbide ez oso zehatzean aurkitu dudan elizaren bat, horiek izan dira nire gidaren iritziz denboraz estu dabilen bidaiariak ikusi beharreko batzuk.
|
|
Paradisu txiki bat. Eta azkenik, zeru lurrak
|
bat
egin nahian, itsasoari atea zabaltzen dion hondartza. Karratua, harresiz inguratua, olatu ausarten batek ez dezan ardirik lapurtu.
|
|
Orain gutxiagotan entzuten ditugu horrelako salaketak, bestelakoak dira gure kexuak, eta hori ere esan beharra dago: atzera begiratu, eta bide puska
|
bat
egin dugu.
|
|
Gaur egun euskal idazle batek abenturazko eleberri bat idazten badu, seguru asko ez du egingo norbaitek horren falta azaldu eta gure literatura normalizatu nahi duelako: gogoak emanda egingo du, barruak horixe eskatzen ziolako, abenturazko kontakizun
|
bat
egin nahi edo behar zuelako, eta kitto. Eta hori da, hain zuzen ere, literatura ona egiteko bide normalena.
|
|
Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin
|
bat
egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketa poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe.
|
|
" Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe ikusten ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin
|
bat
eginik. Eta haren jarraikian erran zidan:
|
|
" Zeruan dagoela", bururatu zitzaidan; ordea, hala erran nion: " Komunionea egunoroz egiteko, bera bezala kondenatu nahi ez badut bederen..." Bertze
|
irriño
bat egin zidan aitak, aitzinekoa baino hagitzez ere sosegatuagoa eta beteagoa, ene aurkako lehia hartarik garaile jalgi balitz bezala. Baina enea zen garaitia...
|
|
Eta labana punta eskunaban sartu eta ebaki tipi
|
bat
egin, ebakia niri erakutsi, ezpainez miaztu, eta labana luzatu zidan:
|
|
Erran iezaiok hurrengoan arrazoin duela, zeren bart gauean ikusi baititut teleskopiotik ehun sorgin, aker beltza airean zeramatela... —eta irri maltzur
|
bat
egin zuen.
|
|
Zeren skribatzeak izugarri nekatzen bainau, eta irakurtzea laketagoa dut. Eta denborarik ez dut, bertzalde, zeren aski eta sobera baitut, bertzenaz ere, unibertsitatean eman beharreko gaiak prestatzen —eta, irri malizios
|
bat
egiten zenidala, erran zenidan—: Baina zuk bai, zuk beharbada skribatuko duzu noizbait libururen bat, euskaraz...
|
|
Eta, biharamunean, berriz, amari berari orro izugarri
|
bat
egin zion bertatik bertara eta ama hainbertzeraino izutu eta ikaratu zen, non aitak —ikusirik ama guztiz setatu zela eta erabaki zuela ezen ez zegoela prest harekin bizitzeko, abeldegiren batean edo bertze nonbait bakartzen ez bazuten bederen— oholezko txabola handi bat eginarazi baitzion zurginari, karratua eta handi handia, zeren eta ez baitzituen ahantziak, artean, tigre bezatzailera... Eta egin zuten, bada, etxe ondoan bertze txabola hura, egokitu zizkioten burdinazko lau leiho, eta hantxe sartu eta hertsi zuten.
|
|
Eta erran zuen segidan ezen biktoria haren oroitzeko eta sekula ere ez ahanzteko, prozesione
|
bat
eginen zutela urtero Pagabasoko leizerat, eta hala sortu zen ohitura hura, Pagabasorat prozesionean joaitekoa. Eta iristen zen prozesionea harat, eta apezak leizeari beha paratzen zuen eskuetan zeraman gurutzea mila orazinoren artean, bertze partaide guztiek harri jaurtikika ekiten zioten bitartean, munduko deabru guztien kontra.
|
|
Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: ...4Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun
|
bat
egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan orduan barrengo zainak eta barrenagokoak, eta halatan itzarri nintzen, hain bustirik eta hain xipaturik, non baitzirudien ezen Iruñan uholdeak izan genituela eta uholdeak betean harrapatu zuela, bere bidean, ene ohea.
|
|
—Zirkunstantzia bereziak dira eta, halatan, konfesione berezi
|
bat
egin dezakegu, konfesione jeneral bat, zeure bizitzako bekatu guztiak gogoan dituzula, baina haien etsaminatu gabe eta neuri erran gabe... —eta, ikusirik ezen aitak ez zuela ezetzik erraiten, segitu zuen—:
|
|
Zeren, bere garaiko astronomiari aterabide bat bilatu nahian, hala mintzatzen baitzen astronomo poloniarra, Ptolomeoren planeta sistemaz, haren zehazgabetasuna eta haren funsgabeko konplikazioneak gogoan: "(...) artista batek, bere koadrorako, eskuak, oinak, burua eta gainerako menbroak modelo diferentetarik hartu behar izanen balitu bezalakoa da, halako moldez, non zati bakoitza ezin hobeki marraztua egon daitekeen, baina gorputz osoarekiko eta haren osotasunarekiko loturarik gabe; eta nola zatiak ez datozen bat eta ez duten
|
bat
egiten, hala, munstro bat izanen da guztiaren emaitza, gizon bat baino gehiago". Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima!
|
|
Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan
|
bat
egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
|
|
Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen
|
bat
egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
|
|
Handik itzultzean erranen diat gurekin etortzea merezi duan ala ez —eta, behakoa zorrozten zuela, erran zion—: Eta, baldin gurekin bahator, igurikitzen dudan bezala, ez ahantz ezen koadro bat zor didaala —eta, nola Pedrok ez baitzion ulertu, osaba Joanikotek oroitarazi zion nola Urbiaindik adio egin baino lehen present
|
bat
egin zion, koadro bat, txakur batena, zeinari Leonardo baitzeritzan, eta nola orduantxe Pedrok promes egin zion ezen Urbiainerat itzultzean bertze koadro bat eginen ziola: erretratu bat —eta, behakoa are zorrotzenago zuela eta hatza goratzen, akabatu zuen—:
|
|
Handik itzultzean erranen diat gurekin etortzea merezi duan ala ez —eta, behakoa zorrozten zuela, erran zion—: Eta, baldin gurekin bahator, igurikitzen dudan bezala, ez ahantz ezen koadro bat zor didaala —eta, nola Pedrok ez baitzion ulertu, osaba Joanikotek oroitarazi zion nola Urbiaindik adio egin baino lehen present bat egin zion, koadro bat, txakur batena, zeinari Leonardo baitzeritzan, eta nola orduantxe Pedrok promes egin zion ezen Urbiainerat itzultzean bertze koadro
|
bat
eginen ziola: erretratu bat —eta, behakoa are zorrotzenago zuela eta hatza goratzen, akabatu zuen—:
|
|
Bada baldinba, paseoan gindoazen Pisako dorrerantz, batzuetan aitzina egiten genuela eta bertzeetan gelditzen, batik bat osaba bere esplikazione haietarik batean luzatzen zenean. Eta orduan ere, dorre okerraren parean geundela, geldialdi
|
bat
egin genuen, gorat igaiteko asmotan. Eta osabari erran nion:
|
|
Eta osabak bertze pausa
|
bat
egin zuen, eta pausatuki erran zidan:
|
|
Ostaturako bidean napolitar fina zela erran zigun, naturala eta egi egiazkoa, eta Donejakuerako bidean zihoala; eta guk ere geure berri eman genion, nafarrak ginela, eta lagun bat bisitatzeko asmotan etorri ginela Italiarat, Italian barrena bidaia
|
bat
egiten genuen bitartean, bide batez. Napolitarra bizkor mintzatzen zen, eta osabak piano, piano erraiten zion eta eni beha paratzen zen, ez dakit nik napolitarrari ulertzeko nituen zailtasunen berri zekielako, edo nihaur izan nintekeelako osabak berak izan zitzakeen zailtasunen desenkusa ezin hobea.
|
|
Eta, hats hartzeko betarik emaiten ez zigula, are xeheroago kontatu zigun bertze mirakulu hura, noiz eta egun batean sainduak izurritik libratu baitzuen Napoli, napolitarrek penitentzia egin ondoren eta katedralerat prozesione
|
bat
egin ondoren.
|
|
Eta orduan, ezpainak zabaltzeko keinu hautemangaitz
|
bat
egin zidan, irriño baten hatsarre izan zitekeena, eta urteak behar izan zituena guztiz hedatzerat egin zezan arte.
|
|
Aitona Nikolasek, lehenean, mesfidantzaz behatu zion; gero, berriz, irri etsi
|
bat
egin zion... bere erranahi ezkutua izan zezakeena, zeren eta oroitzen baitut ezen handik hiruzpalau egunetarat hartu zuela bere deliberamendua:
|
|
BARKATUKO ahal didazu, jaun André, baldin bertze etenaldi labur
|
bat
egiten badut hemen...! Zeren eta zure gutun berri bat iritsi baitzait orain berean —esker mila, bihotzez! —, eta hori ez da egunoroz gertatzen den pozgarria...
|
|
Turutak iragarri zuenean ezen Villagrandeko dukea tribunan azaltzeko puntuan zela, guztiak zutitu eta isildu ziren, eta kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa. Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu
|
bat
egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen.
|
|
Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu bat egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean
|
bat
egiten zutela, turutots bat aditu zen. Haren jarraikian, galaz jantzi bi algoazil tribunarantz abiatu ziren, emeki, gibeletik Mantillanako kondea zutela eta festa hartan parte hartu behar zuten bertze bi toreatzaileak, bakoitza bere zaldiarekin eta bere peoiekin eta morroiekin.
|
|
Derradan ezen orduantxe egon nintekeela, nehoiz egoitekotan, aitaz harro, zezen kontu harekin, iduriturik ezen Iliadako, Odiseako edo Greziako bertze edozein historiatako zeinahi heroiren ahaide izan nintekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia haietarik batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen arren, bertzalde. Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta
|
bat
eginik.
|
|
Solasari lotu baino lehen, osaba Joanikotek kopa ezpainetaratu eta arno kurka
|
bat
egin zuen. Eta, gero, hala mintzatu zen:
|
|
—eta, aitari beha paratzen zela, erran zuen—: Izan ere, aspaldi prometatu nioan Joanesi egunen batean bidaia luze
|
bat
eginen genuela, eta...
|
|
BEHIN geldialdi
|
bat
eginik, utziko ahal didazu bertze baten egiterat, jaun André!
|
|
Eta erranen dizut, gaiari xuxen natxekiola, ezen gure jauregia Urbiaindik iragaiten den errekaren edo latsaren albo batean zegoela, eta edifizioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin
|
bat
eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana.
|
|
Ba ote du esplikazionerik gertaki hark, jaun André? ...ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna —edo garunaren erdiko guruina, zehatzago— egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk —nerbioak—, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spirituen airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik meheenare kin
|
bat
egiten duten. Eta, batzuetan galdetzen diot neure buruari, Descartesen teoriak gogoan, ez ote nintzen ni, neure nerbioen aldetik denaz bezainbatean, akatsen batekin munduratu, hodi batzuek zerbaiten traba zutela, konparazione, eta ez ote ziren spiritu batzuk ere, ondorez, hantxe trabatuko... eta ez ote nintzen hargatik ez mutu baina kasik mutu jaio, harik eta, kolpearen eraginagatik, traba guztiak destrabatu eta spirituek beren bidea ediren zuten arte...
|
|
Eta, halarik ere, bertze keinu bat ekarri nahi nizuke honat. Izan ere, jakin nahi al duzu zer keinu egin zuen aita Bartolomek —zeina jauregiratu baitzitzaigun Iruñan aste pare
|
bat
egin ondoren, bere arreba hura onerako bidean utzirik—, noiz eta jabetu baitzen ezen osabak txakurrari izen hura ipini ziola?
|
|
—Aritmetika eta geometria dira, ordea, mirakuluen mirakulu den Mirakulua: horrela, maiuskulaz skribatua —erran zuen osaba Joanikotek, airean M
|
bat
egiten zuela—; eta haren aitzinean bertze mirakulu guztiak iraungi egiten dira, nola iraungitzen den izarren argia eguzkiarenaren parean. Edo, ezkoaren argiz argitu nahi ote duzu orain eguzkia...?
|
|
hartu nituen osabaren poltsatik bi erreal zilarrezko, beztitu nituen beztimenda erantzi berriak, eta jaitsi nintzen beheiti, ostatuko jangelarat. Eta napolitarra arraitu eta alegeratu egin zen ikusi ninduenean, zeren, kantatzen ari zelarik, keinu abegikor
|
bat
egin baitzidan. Eta, kanta akabatu zuenean, gitarra izterren gainean paratu — bularraren eta mahaiaren artean—, eta solasean hasi zitzaidan, gau hartan gertatuak argitu nahian edo.
|
|
—Donejakuerat zoaz, adiskide, eta eskertuko nizuke sainduari limosnatxo hau emanen bazenio, ene zalantzak... —eta, eskuz damuzko keinu
|
bat
egiten niola eta errana akabatu gabe uzten, bi errealak eman, eta zutitu egin nintzen.
|
|
Eta behako hura arteztu zidan, nehoiz ere ahantziko ez dudan behakoa, tristea eta arraia, aldi berean: tristea, ene barrengo tristurarekin
|
bat
egiten zuelako, berak ere bere zalantzak eta ezbaiak izan zituelako sasoin batean, benturaz; eta, arraia, esperantzazko mezu bat zabaldu nahi zidalako. Eta, haren jarraikian, berriro erran zidan:
|
|
gertatuaren berri osabari eman ez eman. Bertze asmo bat ere banuen buruan, zeren pentsatu bainuen ezen napolitarrari geure Na fa rroako jauregiaren direkzionea eman behar niola, bere Donejakuerako bidean ingurutik iragan zitekeenez gero, eta bisitatxoren
|
bat
egin, bidenabar.
|
|
Pena handia hartu nuen, bihotzean halako huts
|
bat
egin balitzait bezala.
|
|
" Zer nahi duk, egia erraitea edo gezurra?". Eta, hala, hitz haiek aditu ondoren so egin nion Pedrori eta irri urduri
|
bat
egiten sumatu nuen.
|
|
Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun
|
bat
egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena....
|
|
Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. ...n begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure buruari galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin
|
bat
eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
|
|
Zeren Jainkoaren baitarik datorren botereak bi aurpegi ditu, eta geurean ere, estatu eta erresuma ahaltsuetan bezala, geure eginen ditugu bi aurpegi horiek hemendik urte batzuetarat, Mattinen eta Joanesen eskutik... Urbiaingo markes jaunaren eta Urbiaingo apezpikuaren eskutik, alegia, biak
|
bat
eginik, Jainkoaren eta etxegoiendarren gero eta loria handiagorako!
|
|
—Gauzak horrela, uda iraganez gero, jesuiren Iruñako kolejiorat igorriko haugu. Baina gai hauetan gu baino adituagoa diagu aita Bartolome, hire aita spirituala —eta, pausa labur
|
bat
eginik eta aita Bartolomeganat jiraturik, segitu zuen—: Jakin nahi nuke, beraz, zure iritzia, aita Bartolome...
|
|
Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi baitzuten, hura hil hurran zegoela... baina ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin
|
bat
eginik! Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua?
|
|
Eta, ene hitzak aditu bezain fite, hurbildu zizkidan begietako bi erreka haiek, ipini zidan esku bat masailean, goratu zituen ezpainak, eta pot egin zidan bekokian. Eta, on zeriztanak eta hain maiteki maite ninduenak bertze irri
|
bat
egiten zidala, jiratu, eta lasterka alde egin zuen.
|
|
Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen, eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta
|
bat
eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak... Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak:
|
|
Eta bazkaldu, eta lo kuluska
|
bat
egin genuen... eta arratsaldean, ostatuko nagusiak kontseilatu bezala, elizarat joan, eta han berean ediren genuen don Anselmo. Eta jakin zuenean noren partetik gindoazen eta zertarat, bere etxerat gonbidatu gintuen.
|
|
—Eta zer gertatuko litzateke hala balitz eta, halatan, haien infernuan sartuko bagina eta handik ateratzen lagunduko bagenie...? Zeren Utopia, leku bat baino gehiago, arimaren behako hori izan baitaiteke, benturaz, munduko mesprezatuenekin
|
bat
egiterat bulkatzen gaituena, Joanes...
|
|
Eta Joxe Aberasturik ezpatarekin keinu
|
bat
egin zuen, eta gaztelauak irri egiteari utzi, eta bere ezpata atera zuen.
|
|
Eta joan ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean haietarik batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izanen zela eta bere lagun hil berriaren lekua. Eta, orduan, gaztelau hark keinu
|
bat
egin zien bere lagunei eta guztiek, supituki eta deblauki, jauzi batean ezpata biluztu eta bizkaitarra inguratu zuten. Eta, nola Kaligulak desiratu baitzuen, enperadore zenean, erromatar guztien buruak bakar baterat bil zitezen, ai nola desiratu nuen nihaurk ere ezen zaldun haien buruek bakarra osa zezaten, Joxe Aberasturik ezpata ukaldi bakarrez trenka ahal izan zezan buru hura, eta garait zitzan, halatan, zaldun guztiak baterat...!
|
|
" Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz baten emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun haietarik batek keinu
|
bat
egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta arrazoina. Eta gero erran nien:
|
|
JAUN André: skribatu dizkizudan orriokin fardel
|
bat
egiterat nindoan zuri igortzeko, baina bertze orri bat bete beharra dut: hauxe bai azkena, zin degizut!
|
|
Amaren solasa luze zihoan eta, hargatik edo, pausa
|
bat
egin zuen, laburra, haatik. Gero, berriz, halaxe mintzatu zitzaidan:
|
|
Izan ere, oroitzen al duzue iaz izan genuen konbertsazionea, noiz eta jakinarazi bainizuen ezen irakurri berriak nituela Lutherok indulgentzien kontra skribatu zituen 95 tesiak —egun Parisen bizi den ene lagun mami Joseph Elizanburuk ezkutuki igorriak—, eta irakurraldi hark Lutheroren zale eta gura egin ninduela guztiz? ...ulertu baitzenuten urte batzuk lehenagokoa, antzeko eztabaida izan genuenean, zeren eta ordukoa izan baitzen, hain zuzen ere, Erromari diodan mesfidantza, Julio II.ak aditzerat eman zituenean bere bi bulda haiek — Pastor ille coelestis eta Exigit contumatium—, Errege Faltsuari estakuru ezin hobeak gertatu zitzaizkionak Nafarroaren konkistari ekiteko, Pisako II. kontzilioko zismatikoekin
|
bat
egiten nuela, bide batez, eta Paulo II.aren aitasaindutza gaitzesten. Eta orain galdetzen dizuet:
|
|
...Eta justifikazino baten bila abiatu zen, hartaraz gero, zeren sinesten zuena sinetsi nahi baitzuen eta sinetsi beharra baitzuen, are gehiago zirkunstantzia haietan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak
|
bat
eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
|
|
Antoniok anitzetan aipatzen zituen lehen giristinoak elkar maitatzearen etsenplu gisa, eta nork erranen zuen ezen azkenean haiekin
|
bat
eginen zuela, zeren, nola lehen giristinoek beren burua eskaini baitzieten erromatarren lehoiei, hala, hark ere kaimanari eskaini baitzion berea.
|
|
Eta ez zen jada Potosiz ez hango eta hemengo etxaldeez mintzatzen, baina indiar gorri haiekin
|
bat
egiteaz, ez ordu arte bezala bortxaturik, baina bolondres.
|
|
Eta, bertze kurka
|
bat
egin zuen, eta, hatza luzatzen zidala, erran zidan:
|
|
Fardelak gure aitaren izenean zetozen, zeina ere hil berria baikenuen eta zeinak bertze hiru anaia baitzituen Indietan sakabanatuak: haietarik bat kakao saltzaile bat zen, aski aberatsa, Simón de Osorio zeritzana, Caracasen bizi zena eta bizpahiru urtetan behin bisitaren
|
bat
egiten ziguna. Baina, erraiten ari nintzaizun bezala, iritsi ziren, bada, fardelak; ekin genion haien irekitzeari, aitaren faltan, amak eta hiru ahizpok; edeki genion koadroa biltzen zuen fardelari estalkia... eta egia diotsut:
|
|
‘Nolakoa da ene lehengusua? Koadrokoa bezain segaila ote da? ’ Osabak keinu arraro
|
bat
egin zuen, deus ulertu ez balit bezala; eta ene ahizpetarik batek, hatza koadrorantz luzatutik, erran zuen segidan: ‘Rosak Espainiarat joaiteko asmoa du, zeren bere lehengusu horrekin ezkondu nahi bailuke... ’ Eta, orduan bai, osabak guztiz ulertu balu bezala, irri zabal bihurtu zen haren arestiko keinu estrainioa eta, eni beha, ihardetsi zidan:
|
|
Zeren, ilargi beteko gauetan, festa
|
bat
egiten baitzuten jende haiek, eta kanta eta dantza egiten zuten gau osoan.
|
|
Eta egun batean aita Bartolomeren hitz haiek etorri zitzaizkidan bururat, erran zuenean, dantzen debekatzeko argumentu eta justifikazino gisa, ezen dantza ez zela berez bekatu mortal, baina, aldi berean, bazela, zeren eta dantzak noiznahi den jar baikintzakeen bekatu mortalen
|
bat
egiteko arriskuan, eta arriskuaren hartzea eta perilean jartzea berez zen bekatu mortal.
|
|
Eta haren lepo luzeari so egin nion, eta zisne beltz bat iduritu zitzaidan, airos baino airosago... eta, neure zisne beltzari lepoan musu emaiten niola, elkar maitatu... eta munduko haize guztiak eta ur guztiak, su guztiak eta lur guztiak
|
bat
egin ziren eta bat izan ziren gure baitan.
|
|
...darrei baino; iritzirik, bertzalde, ezen, neure organoen eta neure menbroen alderakotzat, aspaldi ordaindu niola Jainko guztiahaldunari, giristino gisa, zor nion zerga, neure behatz ebakiaren sakrifizioarekin eta oblazinoarekin; eta deliberaturik, finean, ezen haiek guztiak arrazoin ezin arrazointsuagoak zirela aita Zacaríasen kontseiluari eta demandari baiezkoaren emaiteko, konformidadezko keinu
|
bat
egin nion gipuzkoarrari. Eta Antoniok, orduan, erran zuen:
|
|
Beraz, osaba Joanikotekin
|
bat
eginik nengoen arren eta bat egite hark marraz honat jartzen gintuen arren, nola, bertzalde, jaun Marcel ere biziki estimatzen hasia nintzen eta gero eta gehiago estimatuko nuen, hala, bien kontseiluak eta erranak aintzakotzat hartzen nituela, biekin sentitzen hasi nintzen ongi, marraren bi aldeetarat banengo bezala, marraz honat eta marraz harat. Eta, haien izaiteaz denaz bezainbatean ere, berdintsu eta orobatsu gertatzen zitzaidan, zeren atsegin bainituen biak ere, arras diferentak ziren arren:
|
|
Beraz, osaba Joanikotekin bat eginik nengoen arren eta
|
bat
egite hark marraz honat jartzen gintuen arren, nola, bertzalde, jaun Marcel ere biziki estimatzen hasia nintzen eta gero eta gehiago estimatuko nuen, hala, bien kontseiluak eta erranak aintzakotzat hartzen nituela, biekin sentitzen hasi nintzen ongi, marraren bi aldeetarat banengo bezala, marraz honat eta marraz harat. Eta, haien izaiteaz denaz bezainbatean ere, berdintsu eta orobatsu gertatzen zitzaidan, zeren atsegin bainituen biak ere, arras diferentak ziren arren:
|
|
Eta, miretsirik so egiten zidala, bi eskuak goiti, oihu isil
|
bat
egin zuen osabak:
|
|
Baina gaur erran diezazueket ezen hemendik urte guti batzuetarat Urbiaingo markesa izanen naizela, eta ez Nahinuke koa: izan ere, Villagrandeko dukeak promes egin dit ezen berak ere ahaleginak eginen dituela ene nahiaren eta ene gutiziaren betetzeko, Espainiako armadari lotuko nauen tratua eta engaiamendua akabatu bezain sarri —eta, pausa luze
|
bat
egiten zuela eta irri zabal batek begitartea guztiz hartzen ziola, erran zuen—: Eta orain dator onena, zeren eta, tratuaren sinatzeko eta neure esker onaren agertzeko, geure etxerat gonbidatu baitut dukea.
|
|
Eta nola oroitzen zen aita bere seme kuttun hartaz, hura kanpoan zegoenean!, mihian mila erran erabiltzen zituela: nola ote dago etxeko primua, nola nabaritzen dudan haren hutsa, datorrenean present
|
bat
egin behar zioat...
|
|
Zeren emazteki haren gorputza abaraska bat zen eta lepoa olioa baino leunagoa zuen, eta zeren, Mignon ez bezala, perfumatu egiten baitzen, joriki eta largoki, Sabako erregina iduri... Eta nik, jakina, presentzia haren aitzinean liluraturik, Sabarat egin nuen supituki eta deblauki, Sabako erreginarekin
|
bat
egiteko: erran na hi baita ezen gau osoa eman nuela emazteki hari itsatsirik, eskuak eskuetan eta zangoak zangoetan, begiak begietan eta ezpainak ezpainetan, gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala, perfume hura betean usaindurik...
|
|
Eta hire osaba Joanikotek ere bai... —eta, pipari hatsaldi luze
|
bat
egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea, aitona Nikolasek batzuetan egiten zuen moduan, ondotik aitzina segitzeko—: Joanes, aspaldi aipatu nian nola behin batean hire osaba eta biok Baionarat joan, eta zerbait gertatu zitzaigun, baina ez nian gertatuaren berri eman, zeren segur bainengoen ezen ez hidala ulertuko...
|