Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 368

2000
‎Lehen aldia da Zubizarretaren ipuin bat zinemaratzen dena. Aurretik ahalegin bat egina zuen ordiziarrak" Jentzi" ipuina Montxo Armendariz zuzendariari bidali zionean. Montxoren interesa piztu bazuen ere, azkenean ezerezean geratu zen, kontakizuna Himalayan kokatua egoteak ekoizpena oztopatzen zuelako.
‎Plazerraren printzipioaren menpe dagoen irudimenezko gidoi bat adierazten du, eta defentsazko prozesuek gehiago edo gutxiago itxuragabetutako hurbilketen ondorioz bakarrik lortuko da horren errekonozimendua(...) Fantaseatutako jarduerahorrek desira inkontziente bat egitea du helburu. (Basquin eta kideak, 1977, 131 or.).
‎Ttipiren ordenagailuarekin izandako joan etorriak azaldu nizkion laburzki, niri zegokidakeen fitxategia —" karpeta" zaharraren bertsio eguneratua eta, tamalez, irakurrri gabea— ekarri gabe solasera. Unitateak nirekin batean egina zuen komisaldegiko bidea —horixe, nonbait, Ramirezen eta bertzearen agerpenaren helburua— eta ez nuen nire bizitza utzi nahi Potzolo bezalako morroi baten jakin nahikeriaren menturan.
‎irudipena dut honetan ere Dabidekiko konplexua izan dudala. Bera, uniber  tsitate ikasketaduna; ni, aldiz, Adelak lau haizetara aldarrikatu duen bezala, idazkari xume bat, gehienez ere ingeles eta informatika ikastaroren bat egina duena.
‎Holandan, Neurathek Zientzia Bateratuaren Nazioarteko Institutua sortu zuen. Eraginkortasun pedagogikoa igotzeko, ilustrazio grafikoekin osaturiko Entziklopedia bat egitea zuen xede. Baina naziek Holanda indarrez hartu zutenez, Neurathek ospa egin behar izan zuen berriro, oraingo honetan Ingalaterrara.
‎Tarte batez isilik geratu nintzen, pentsaketan, Lauaxetarekin nuen solasaldia etenda. Bidearen puska eder bat egina genuen ordurako eta ez nuen atzera gora igotzeko gogorik. Margak lasai porrot egiteko esan zidala ekarri nuen gogora gainera.
‎" Bai... nekatuta nago", aitortu zuen Xanek. " Beharra baduzu, lo pixka bat egitea duzu... hortxe", esan zion Elik, kamantza erakutsiz. Tentazio bat zen; alabaina, bere situazioa zein zen kontsideraturik, ez zitzaion egokia iruditu.
2001
‎Horrela, RWE talde alemaniarra kontuan hartu beharrean gara, dagoeneko Hidrocantabrico erosteko eskaintza bat egina baitu. EON enpresa ere ezin dugu ahaztu, hau ere Alemaniakoa, Endesa Iberdrolako aktiboak erosteko gogoa erakutsi zuela kontuan izanik.
‎Bere lagun horrek, Anartzek, ez dela joango esanez deitu baitio telefonoz. Lantegian egun gogorra izan dutela, arratsalde guztian burdinazko kaxak pulitzen jarduteaz gerria kristo bat egina duela, eta gainera leihotik begiratzean euri pittin bat hasi duela iruditu omen zaio. Eskerrak, Arantzazuko Ama Birjina.
‎Oso nekatuta. Eta ideiak nahaspila bat eginik ditu gainera, entsalada baten moduan iraulita. Ez da gramatikako ariketak egiteko umorean sentitzen.
‎Emakumearen bizkarra zuen alde batean eta gizonaren hankak bertzean. Loaldi luze bat egina zuela adierazten zion gorputzaren ongiak. Ahoa idorra zuen.
‎Urduritasun puntua igartzen zitzaion mintzoan. Bekain biak ia bat eginik zituen eta kopeta zimurturik. Estreinako aldiz nolabaiteko onberatasun arrastorik zerion, eta edonork, Steve aldez aurretik ezagutu ezean bederen, akaso pentsa zezakeen pertsona ahul eta errukigarri baten aurrean zegoela.
2002
‎Nazioartetik etorritako irakasleen aholkuak entzun eta, azken astean, Hego Euskal Herriko lau hiriburutan eta herri batzuetan kontzertuak eskaintzen dituzte. Espainia aldera ere osteraren bat egina dute, Ciudad Realera, hain zuzen. Guridi, Garbizu eta Wagnerren zenbait obra taularatu dute dagoeneko.
‎Hala izan bazen edo ez bazen, gauza da, gertakari miragarri frankoren egiletzat hartua dela geure Aztia, bere garaikideen ustez deabruarekin itunen bat egina zuen gizona. Baina hemen ezin ditugu denak aipatu, eta beraz, haren berri zabal jakin nahi duenak, Fultxo Crespo, Mikel Fernandez eta Josu Jimenezek Txalaparta argitaletxearen bidez plazaratu duten" Johanes, Bargotako Aztia" liburura eta CDra jo du, edo bestela, Interneten murgildu eta www.pnte.cfnavarra/bargotakoaztia/ orrialdeak dioena kontuan hartu.
‎musika. Dagoeneko pieza bat egina du, San Bizente elizan ikusgai dagoena
2003
‎Gizabanakoen autonomia ahalbideratzen duen marko juridiko politikoa osatzeko eskubide multzoa da. Bestela esa  teko,  oinarrizko etika laiko eta unibertsalaren proposamen gorena da, jainkozko inolako erreferentziarik ez duena, hain zuzen ere, fede kontuak banakoaren arlo pribatura pasatzen dituelako, eta munduko erlijio ezberdinetako sinestunak nahiz fedegabeak oinarriz  ko printzipio horietan bat egitea duelako helburu.
2004
‎Uste dut EAJk jadanik erabakia duela ez hurbiltzea ez bata ez bestearengana. Nire iritziz, denborarekin ibilbide bat egina du, bere diskurtso politikoaren zutabeak eraikiak ditu, eta zutabe horietan badira alderdi sozialistak onartu ezin dituen gauzak.
‎Batzuentzat, hori guztia izugarrizko amore ematea zen baina, UCDren haustura ekarri zuen. Egun, batzuk hasi dira kezkatzen entzun dutelako Nafarroak eta gainontzeko euskal lurraldeek bat egiteko dugun lanabes konstituzional hori desager daitekeela. Xedapen hori negoziatu genuenok neurri batean kontsola gaitezke, zeren errealitate nafarra ez genuen oso aldekoa eta boluntarismoa oso ongi dago, baina politikan zaila dena ez da zer egin beharra dagoen esatea, hori bera nola lortzen den baizik.
‎—Jan nahi duzun guztia —erantzun nion azalean ezin kabituz. Senaz edo, garrantzi handiko deskubrimendu bat egina nuela konprenitu nuen. Zergatik zen garrantzi handiko, hori zen une hartan burura etortzen ez zitzaidana.
2005
‎Nire kasuan behintzat, informatzea eta denei ahotsa ematea. Horretarako gai bagina bidearen parte handi bat egina genuke. Baina medio asko jarrera batean, biren artean, edo momentuan ongien doakienean finkatuak daude, eta horrek asko oztopatzen du konfliktoa.
‎Hori guztia, gainera, hein handi batean, kristautasunaren izenean, diruak eta josulagunek bat eginda zuten botere izugarriaren babesean gertatu zen, politika kontuak ere zipriztinduz. Loiolatarren itzalak milaka hildako eragin zituen, eta hori ere primeran islatzen du El intruso liburuak.
‎Antunez ek (1993), berriz, ikerketa bat egina du ikastetxeko zuzendariarenlanak identifikatzeko eta haren ondorioak hemen azalduko ditugu. Zuzendariaridagozkion 127 lan identifikatzen ditu honako 16 esparru hauetan:
‎Inoiz ez nuen usteko hala ikusterik, hondoa jota. Haren bestelako irudi bat egina nuen, Juana de Arco bat, gogorra, edo Buda eme bat, barea. Orain aurrean neukan, hauskortasuna agerian zuela, piltzar egina.
‎Lydiek bizitza paralelo bat egingo balu bezala zen. Egia esan, Inezek, haren maitalea edo idazkaria baino gehiago, neskamea balitz bezala hitz egiten zuen hari buruz.
‎Birao egin zuen Barbeitok. Bazkalondoan, ikastetxeko Yellow Submarine zaharrak ekarri zituenean ez zegoen halakorik, Florenzio txoferrak ziaboga oso bat egina zuen erdiko masta luze haren inguruan gelditu baino lehen, eta han ez zegoen orain ageri zen piperpotoa. Haren orpoan utziak zituzten motxilak, Queiruga muturreraino igana zen zangoak gurutzatu gabe, zatar hura gero biratu zuen norbaitek, orientazio ikastaroa ematen ari ziren bitartean.
2006
‎Zigor konpainiara bidali ninduten. Diru gorabehera narratzen bat egina zuten han teniente koronel eta kapitain batek. Agintariek nire fitxa ikusi, egindako ekonomia ikasketak, eta galdera egin zidaten:
‎Arrak aise ematen du amore. Jatordu bat egina du dagoeneko.
‎Ameriketako Estatu Batuetan badira koniferoen familiako hainbat zuhaitz, altuera eta zuhaitz enbor harrigarriak dituztenak. Zuhaitz horien erraldoitasuna sumatzeko nahikoa da gogoratzea bazela horietako bat beheko partean tunel antzeko bat egina zuena, eta tunel horretatik pasatzen zela errepidea –bide batez gogoratu nahiko nuke norbaiten ideia miresgarri horrekin zuhaitza ihartu egin zela, baina tira, turismoa erakartzeko eta iragarkiak egiteko balio izan zuen, baita Alfred Hitchcocken film batean agertzeko ere, oker ez banago.
2007
‎Dena den Frantzia ez da bide horretan abian den lehen estatua, AEBak, Suediak, Alemaniak eta Poloniak jada bide puska bat eginda baitute. Hala ere Brasil da guztien artean aitzindaria, bertako erregai kontsumoan, diesela kanpo, %40koa baita bioetanolarena.
‎Egia ote liteke PSE, EAJ eta Batasunak bat egina zutela EAE eta Nabarrak izan behar zuten estatutuaz, ez baita guti. Bat egin eta, ondoko bilkuran, Batasunak hitza jan duela?
‎Paddockean zaldiaren entrenatzailearekin elkartzen gara, eta gero zaldiaren gainean jartzen gara. Beroketa egitera joan, eta denbora tartetxo horixe baino ez da zaldiarekin komunikatzeko eta bat egiteko duguna.
‎Argi dago artikulu hori interpretatzerakoan ezin dela pentsatu edozein herritarrek administrazio publikora jo dezakeela etxebizitza eskatzeko, EKren 35 artikuluko lanerako eskubidearekin gertatzen den bezala, horretan ere herritar bakoitzari ez baitzaio enplegu bat bermatzen. 47 artikulura bildutako eskubidearen edukiak botere publikoek etxebizitza politika bat egiteko duten beharrizanari aipamen egiten dio. Konstituzioak bi helburu ezartzen ditu horren inguruan:
‎Inguru guztiak, deprimitzeko modukoa izanagatik, bazuen xarma berezi, zirraragarria. Esploratzaileak ginen, Stanley txikiak Kongoan behera, eta mundu birjinal, guztiz helezin batekin egina genuen topo. Gure deskubrimenduaren berri eman baino lehen, paradisu horretaz disfrutatu genezakeen bolada batez, bakarka:
‎20.55 Ezin dut hitzekin azaldu zeinen etsigarria den hau guztiau. Baina aurrera noa, ea Australian taldearekin bat egiterik dudan.
‎Autobusak entzuten zituen kalean, eta autoen tutuak. Goizak jada bide puska bat egina zuen. Erlojuari begiratu zion:
2008
‎Sonia De Santillana Hernández espezialistak ikerketa bat egina du galdera horri erantzun nahian; urteetan erori eta ospitalera eraman zituzten 1.000 adineko erabili zituen lan hori egiteko, eta bakoitza nola erori zen galdetu zien.
‎Hona hemen lekuaren ezaugarriak: ur garbiko iturbegi bat sortzen zen muino txiki baten ia kaskoan, eta, iturbegia barruan zela, etxe sendo bat egina zuten enborrez, estutasun batean berrogei lagunentzako tokia bazuena, eta lau aldeetan mosketeentzako saieterez hornitua. Tarte zabal samarra garbitua zuten haren inguruan, eta sei oin luze zen oholesi bat zegoen gero, aterik nahiz tarterik gabea, behera botatzeko gogorregia, ez bazen denbora eta lan asko kostata, eta irekiegia, aldiz, setiatzaileei babesa emateko.
‎Kontsulta. «Ozenki salatzen dugu Ibarretxek gidatzen duen Gobernu autonomikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan parodia moduko kontsulta bat egiteko duen egitasmoa. (...) Gatazkaren jatorria ezkutatu, autodeterminazio eskubidea hutsaldu eta Euskal Herria desitxuratu besterik ez du egiten.
‎Oso eraikin berezia zegoen aurreikusita ipuinaren etxea hartzeko. Lamitegiko ertz batean, lursailaren muino batean egitekoa zuten eraikina. Kobazulo bat bailitzan, belarrezko estalkiaren azpialdean zen kokatzekoa gune berezia.
‎Zuhaitz okerretan gora egin duzu, baina bide zuzena hartu duzula dirudi. Halako disko bat egitea duela urte batzuk zuretzat pentsaezina zela esan duzu.
‎Ikusiz bozak goraxko altxatzen hasi zirela, Joanes, etxeko nagusiak ez ditu utzi bazterrak samintzera. Hitza hartuz erraiten deie: Ikusteko zein eskualdek daukan gizon andana bizkorrena, nik uste dut elkarren arteko kondaketa baten egitea zenuketen hoberena.
‎Iduri leporik ez duela. Garkolak bizkarrarekin bat egiten balu bezala, dena ilepean. Berinazko ate horretan eman ditu bi kaxka, doa barnealdera eta hemen, eskuin aldean da lan alkua bere axtur, orraze, motztresna, bizarnabal eta beste, mirail edo ispilu zabal batek isladatzen dituela.
2009
‎ZAJ taldearekin harremana Jose Antonio Sistiaga pintorearen bitartez egin nuen. Sistiagarekin haurrentzat espresio libreko tailer bat egina nuen Donostian. Berak esan zidan ZAJ ekoek Donostiara etorri nahi zutela zerbait egitera, eta ni parte hartzeko prest agertu nintzen.
‎Europako Kontseiluak hitzarmen bat egina du gizon emakumeen eskubideei eta biomedikuntzari buruz, eta 2000.
‎Guillermo del Torok ekoitzi du Cosas insignificantes filmaGuillermo del Toro zinegile mexikar entzutetsuak ekoitzi du Andrea Martinez zuzendariaren lehen film luzea. Cosas insignificantes filmak hiru pertsonek dituzten komunikazio arazoez eta maite dituztenekin bat egiteko dituzten arazoez dihardu. Aktoreen zerrendan daude, besteak beste, Paulina Gaitan, Fernando Lujan, Carmelo Gomez eta Lucia Jimenez.
‎Anai arrebetan Gabino geratzen zen, beraz, askotan burbuila batean bezala bizi zena, Nazario bera sarri askotan nora ezean utziz; Gabinok ere, baina, molde bereko begirada erakusten zuen, burbuila zulatu, nola pintatuko zituen globoak eta aingeruak, ikusi ez zuèn anaiatxoa hilzorian imajinatzen bazuen, sufritzen eta sufritzen!? eta etxekoekin bat egin balu bezala behingoz; baldin eta Nazariori zalantzaren bat geratzen bazitzaion, halere, Gabinok emango zion okasio hartan informazio zehatza, orbetarren egoera ezin hobeto definitzen zuena eta Nazario bere iritzian berresten zuena: informazio hura ez zen, haatik, Gabinoren begirada batetik jasotakoa izan, haren marrazki batetik baizik, anai arrebak beren koadernoetan marrazkiak egiten ari zirèn beste egun haietako batean:
‎Bazekiten Nafarroako erregeren taldekoa nintzela, eta horrek izaera zehaztu gabeko egiten ninduen, ez arras armada bereko, ez guztiz arerio. Su tiki bat egina zuten elizaren sarreraren ondoan. Egur puskak aldaretik atereak ziren hainbat.
‎Amaigabeko istorioa liburuan bezala gertatzen dira gauzak eleberri baten aurrean aurkitzen garenean. Liburuan, Bastian izeneko ume batek liburu bat irekitzen duenean, bat batean, jauzi bat egingo balu bezala, mundu irreal batean agertzen da, eta bera pertsonaia garrantzitsuenen artean dago. Nik ere, Bastianek egiten duen bezala, liburu azala altxa, eta jauzi batez, beste mundu batean aurkitzen naiz.
‎Horretaz gain, enpresek abantaila fiskalak eta lanekoak lor ditzakete langile ezinduak erabiltzen badituzte. Hala ere, enpresaburu askok zalantzak dituzte oraindik pertsona ezgaitu bat kontratatzearen egokitasunari buruz, eta zalantzak dituzte lan jakin bat egiteko dituzten aukerez, eta, beraz, ez diete lanik eskaintzen. Eta hori, nahiz eta Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko 13/ 1982 Legea (LISMI), 50 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiek %2 langile ezgaituak izatera behartzen duena (ehuneko hori %5era iristen da enpresa publikoen kasuan).
‎Birusak asimilatu ondoren, azkar garatzen dira eta eraldatu egiten dira, gizakiari egokitzeko gaitasuna hobetzeko eta defentsa organikoen aurrean sendotzeko. “Proceedings of the National Academy o Sciences” aldizkariaren edizio digitalean argitaratu den azterlan honek hegazkin birusek giza zelulekin bat egiteko duten joera azaltzen laguntzen du, eta onuragarria izan daiteke etorkizuneko gripe pandemiak hobetzeko eta prebenitzeko.
‎Zer erremedio, ezta? Jada ibilbide bat egina duzu txapelketan bezala, plazetan. Bertso mailan, heldutasunera iritsi zarela esango al zenuke. Inoiz baino erosoago nabil bertsotan, baina nire bertso mailaren gorenera ezin iritsi nabilela sumatzen dut askotan.
‎Mementoan horren jartzeko lurra erosten ari da Luhusoko Udala. Bertan, lantegi bat egitekoa dute, baita errepika leku bat. Gaur egun sala erregularki erabiltzen baitute Luhusoko elkarteek.
‎RRVaren monopolio hartan Itoizen arrakasta zen salbuespena. Baina Mutrikuko taldeak 70eko hamarralditik zekarren eskarmentua, leku bat egina zuen Euskal Herriko musika panoraman. Pop ari heldu nahi izan zioten gainerako taldeek eremu antzua zuten begien aurrean.
‎Eta Maria Bibianari eta Adari begiratzen zien, eta berdin gertatzen zitzaion Nazariori, bi alabek ere antzeko begirada erakusten baitzuten, itzalak neskak mutilengandik bereizten ez baleki bezala. Anai arrebetan Gabino geratzen zen, beraz, askotan burbuila batean bezala bizi zena, Nazario bera sarri askotan nora ezean utziz; Gabinok ere, baina, molde bereko begirada erakusten zuen, burbuila zulatu –nola pintatuko zituen globoak eta aingeruak, ikusi ez zuèn anaiatxoa hilzorian imajinatzen bazuen, sufritzen eta sufritzen! – eta etxekoekin bat egin balu bezala behingoz; baldin eta Nazariori zalantzaren bat geratzen bazitzaion, halere, Gabinok emango zion okasio hartan informazio zehatza, orbetarren egoera ezin hobeto definitzen zuena eta Nazario bere iritzian berresten zuena: informazio hura ez zen, haatik, Gabinoren begirada batetik jasotakoa izan, haren marrazki batetik baizik, anai arrebak beren koadernoetan marrazkiak egiten ari zirèn beste egun haietako batean:
2010
‎Pastorala orai show bat bezala da. Behar da kanbiatu… Lan bat egina dut, pastoralarendako, zer den, ereduak zein diren, nola idazten den… Egina dut, baina ez dakit noiz agertuko den.
‎Oso ejenplo ona da esateko, kartzela terroristen etorkizuna dela. Poliziak aurkitu duen materiala aztertu behar da orain baina, orain arteko frogek bahiketa bat egitekoa zutela pentsatzera daramatzala esan du.
‎Eragileek, bata bestearen atzetik, lehen eskuko informazioa eman zioten diputatuari Iruña Okako aztarnategiari buruz, eta hurrengo egunean, Félix López Ondarearen Zerbitzuko buruak azaldu zion zertan zen Eliseo Gilen asmoa. Aurreko arduradun politikoek iradokitakoaren bide beretik, Lópezek jakinarazi zion Lurmeneko zuzendariak fundazio bat egitea zuela amets, Andra Mariaren katedralekoaren ereduari jarraituz, eta grafitoen gainean argitalpen instituzionala kaleratu nahi zuela. López de Lacallek orduan zehaztu zuen harrezkeroztik beti izan duen jarrera:
‎ANDONI. Ez zuan kontuan hartu hilketaren aukera. Beraz, beste autopsia bat egitea duk holangorik izan ei zen jakiteko modu bakarra. Oingoan aurrekoan baino sakonagoa, jakina.
‎Nicolas Castagna pintorea Daniela baino lau urte zaharragoa zen eta kritikoek, galeriek nahiz arte erosleek goraka bultzatzen zuten balorea. Hainbat museo eta erakusketa leku publikoetatik pasatu eta gero, Buenos Aireseko galeria ezagun batean egina zuen lehenengo erakusketa eta bigarrena prestatzen ari zen Zulueta gobernadorearen Patricia alabak ireki berria zuen beste baterako. Fama eta arrakastaren gailurrera iristeko pausoak bide egokitik ematen ari zela zirudien.
‎Zaila duk jakitea. Berak dioenez, bere asmo bakarra Kubako tximeletei buruzko liburu bat egitea duk. Baina auskalo."
‎Bere erritoak eta maisuak baditu, baina ez dira ministerio bati lotuak. Hortik dator, Hegoaldean euskal gastronomiarekin lortu den bezala, establishmentaren kultura litzatekeen baten egitean dituzten zailtasunak, trikitixa txapelketa eta beste. Bada Tapiak duen zerbait eta beste batzuek ez dutena.
‎Haren luma tipienetarik izanagatik, desertuko zoruan landatuz gero Ohod eko mendiak baino gorago zen, eta zilar kolorekoa, are ñir ñir zuriagoak egiten zituena. Israfil Kavir-era jaitsi zen luma biltzera, bada, zorutik erauztearekin, zulo hartatik sortu zen iturri bat, hain ur franko zeriona, non zazpi egunetan aintzira bat egina baitzuen ordura arte harea besterik ez zegoen lekuan. Denboraren buruan haren inguruan palmondo oihanak sortu ziren, datilondoak, ihiak, eta halako beste landare zuhaitz anitz, bada, oasiak harea gaineko esmeralda iduri zuen.
‎Naski, ruyandar zaldizkoak ere ez ziren bortuotan gaindi iragan galerarik gabe. Haiek ere akiturik zeuden eta zamariek larrua hezurrekin bat egina zuten.
‎Ondotik, Le Petit Theatre de Pain antzerki taldearekin aritu zen, eta bai Garazi Soul System taldean ere, Beñat Axiari, Pierre Visler eta David Arriolarekin. Martine Caplanne frantses kantari poetarekin ere bide bat egina du. 2002tik Garazi Philanthropic Orkestran ari da, eta bi disko grabatu ditu.
2011
‎Zer esaten ari diren arrastorik gabe.Argia eta Rikardo Arregi sariek, irribarre bat lapurtzeaz gain, zer ematen dute. Pentsatzen dut izena ematen dutela. Inoiz egindako lana norbaiti txukuna iruditu zaiola pentsatzea.Sakelako telefonotik mezu bat bidaltzea edo dei bat egitea duzu nahiago. Telefonoa nire pasioa da. Berdin dei edo mezu.
‎" bertso afariek arrakasta zutenez, afariak aitzakia erabiliz sariketa bat egitea erabaki zen. Plaza gutxi dituztenei txoko bat egitea genuenez helburu, beteranoak eta gazteak elkarren" aurka" jartzea aukera polita izan zitekeela iruditu zitzaigun, utzita dutenak edo uzten ari direnak eta plazan orain hasi direnak. Gainera, ziur aski gazteek gutxitan kantatu izango zuten, inoiz kantatu badute, beterano hauekin eta alderantziz".
‎«Brofwè o ti baulè o!», «Zuriak gure mintzaira badaki!». Lagun batek eginak zituen hiztegia eta gramatika baliatu zituen, hasteko, baina laster zen, hitz hutsez beste, erran aldi bila, eta lagunak hainbatetan ematen zituen atsotitzak hartu zituen makila. Eta, horretara itsu zaleturik, atsotitzetik heldu zitzaion Arbelbideri ere Klokloma izen berria:
‎Galderak30 Adierazi kasu bakoitzean zer modalitate diren egokiak prebentzio jarduera antolatzeko.a) 750 langileko enpresa.b) 3 langileko denda. Beste denda batean lan egiten du enpresariak.c) 275 langileko enpresa kimikoa (I. eranskinean jasotako jarduera). d) Autoen osagaien lantegia, 100 langilekoa.e) Langile batek lan arriskuen prebentziorako ikastaro bat egina duen ile apaindegi bat.31 Esan zer egin dezakeen ETE bateko enpresari batek enpresako prebentzioa antolatzeko.. Zer gomendatuko zenioke? 32 Ikertu prebentzioaren zer antolaketa modalitate darabilten zure hezkuntza zentroan.a) Esan zer metodo aukeratu duten.b) Prebentzio jardueraren bat egiteko kanpoko prebentzio zerbitzu batera jotzea erabaki badute, azaldu erabaki hori hartzeko arrazoia.33... Adierazi zenbat ordezkari izan behar dituzten kasu bakoitzean.a) Elikagaiak banatzen dituen biltegia, 248 langilekoa.b) 7 langileko edergintza zentroa.c) Bi lan zentrotan 75 langile dituen eraikuntza enpresa.
‎emakumea, migrazioa, terrorismoa, memoria historikoa...". Gainera, altsasuarrak" gaiak tratatzean duen modu sentibera eta oraindik gizonek menderatzen duten lanbide batean tarte bat egiteko duen adorea" goraipatu zuten. Helena Tabernarekin batera, Frank Gehry arkitektoa, Pedro Migel Etxenike zientzialaria, Iberdrola energia konpainia, Gureak taldea eta Virginia Berasategi triatleta saritu zituzten.
‎Zerk atxiki ote zituen ezer ez egitera? Telefono dei bat egitea bazuten euren bizitzak arriskuan jarri gabe. Ez zuten halakorik egin, ordea.
‎Beharbada lehendik ezagutzen du lekua haietarik batek. Lan lohiren bat egina du lehen ere hemen. Zer lan lohi, ezin jakin zer lan lohi.
2012
‎Ikasle batzuek liburutegira jo zuten; gehienek, ordea, tabernaren aldeko hautua egin zuten. Erdialderako bidea oinez egin zuten beste kuadrilla batzuek; bidean batu zitzaizkien hainbat irakasle eta langile, hitzordua baitzuten Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian, manifestazioaren aurretik zutabe bat egitekoa zuten eta. Hezurretaraino sartzen zen hotza, baina, hala ere, jendetza batu zen.
‎«Kanpaina autonomoa» egin nahi duela jakinarazi du Clementine Autain ek, FGko bozeramaileak. Heldu den ortziralean ekitaldi handi bat egitekoa du FGk Parisko Stalingrad plazan. Izan ere, bigarren itzulitik kanpo gelditu arren, Sarkozyren aurka kanpaina aktiboa egiten ari da Melenchon.
‎Euskal Herrian hainbat hiztegi egiten dira. Batean, talde batek, bestean beste batek eginak ditugu. Bazoaz halako hitz baten bila, eta batean ez dator, bestean bai, hurrengoan nork jakin nolako ordainak… Gehienetan, neologismoak ez dira batere konbintzenteak.
‎Bilgune Feministako koordinatzaile izan berria, orain Emagin Dokumentazio Zentroan dihardu, formakuntza feminista emanaz. Euskal Herriko mugimendu feministaren historiari buruzko lan bat egina du.
‎Kontratua baliogabetu edo eten nahi zutela adierazi zuten auzi eskean, eta ordu arte ordaindutako kuotak itzul ziezazkiotela ere eskatu zuten (8.250 euro), baita mailegu atxikia baliorik gabe uzteko ere, enpresak eta aurrezki kutxak akordio bat egina zutela-eta operazioa gauzatzeko.
‎Lehendakariak 95 enpresatako ordezkariekin Indian egiten ari den bidaia komertzialean akordio horren garrantzia azpimarratu du, beste modu batera, Indiako merkatuan sartzeko oztopo asko saihestu lituzkete enpresek eta akordioak salto hori indarrez gauzatzen lagunduko duela erantsi du. MCCri esker bidearen zati handi bat egina dutela adierazi du lehendakariak eta Mondragon Taldea Euskadik atzerrian duen enbaxadorerik onenetakoa dela azpimarratu du.
‎Horien inguruan azala tenk eta hanpaturik ageri zen, morea kolorez. Aditua izan ez arren, lehen sorospenetako ikastaro bat egina nuen aspaldian, eta hangoa infekzioak hartua zuela zirudien. Ur oxigenatu txorrotada bat bota eta pitzadurak amorruz zuritu ziren; mutila kexu.
‎Sartu zirenean PowerPoint baten lehenengo orrialdea ikusi zuen ordenagailuko pantailan. Andreas harrituta gelditu zen, aurkezpen oso bat egina zuen jada. 10 minutuz Johannesen azalpenak entzuten eta PowerPointeko orrialdeei so egon zen, isilik.
‎Itsasalde horretara lehenago ere bidaldi bat egina nuenez gero, oso ongi nekien Kanariar uharteak, eta baita Cabo Verdeko uharteak ere, ez zeudela itsasertzetik oso urrun. Baina zein latitudetan ginen neurtzeko tresnarik ez nuen, eta uharte horiek non ziren zehazki ere ez nekien, edo ez nuen gogoratzen, eta ez nekien nola aurkituko nituen, ez eta noiz hasi behar nuen itsasertzetik urruntzen, uharte horietara iristeko; bestela erraz aurkituko nukeen bietakoren bat.
‎Harkaitzak ikusi nituenean, eginkizuna bertan behera utzi eta itzultzeko zorian egon nintzen, ez bainekien itsasoan barrena noraino joan nuen; batez ere, zalantza egiten nuelako itzultzerik izango nuen, eta horregatik aingura bota nuen; izan ere, aingura moduko bat egina bainuen ontzitik ateratako arpoi apurtu baten zatiarekin.
‎Nork aldentzen ote zituen ba, elkarrengandik hain urrun, herenegungo goiza eta gaurko arratsaldea? Vaubyessarderako bere bidaiak bere bizitzan zulo bat egina zuen, ekaitz batek, gau bakar batean, mendietan noizbehinka irekitzen dituen arraildura handi horiek bezala. Halere, etsi egin zuen:
‎Nola? Festa bat antolatzen bada eta proiektuari ekarpen bat egiteak dituen abantailen berri ematen bazaie. Crowdfundingak pertsona behartsuei laguntzen die, proiektuak abian jartzeko dirua biltzeari esker.
‎Tira, lehen ere baserriari buruz datuak banituen; ondo ezagutzen nuen, Altzagaz lantxoren bat egina nuelako. Orain, eraikinaren deskribapen zehatza egin behar izan dut, eraikuntza aldetik eta
‎Harresiko ate nagusira ematen duen hareazko lur mihi estua gainditzea baizik ez zaio falta, eta, pasatzen hasi eta berehala, frantses txakurrak segika dituela, bat batean eta aztikeriaz bezala marea goiti hasi da, halatan non zaldiak bere azazkalekin ematen duen takatako bakoitza itsasoetako jainkoarentzako agindu bihurtzen dela baitirudi, zeren, haren atzetik, olatu ikaragarriak heldu baitira, zeinek, Itsaso Gorriko olatuek faraoi burgoiaren gizonak irentsi zituzten bezalaxe, Duguesclin madarikatuaren gizonak tragatu baitituzte amorruz. Ez, ordea, zoritxarrez, Duguesclin bera, ematen baitu paktu bat egina duela Beeltzebubekin, arrisku guztietatik libratzen baita beti. Hondartza aldera ikusi du igeri egiten, eta bera da, inolako dudarik gabe, zeren hain itsusia da ezen ez baitaiteke beste inorekin nahas.
‎Eta jendeketa burrunbatsu hark sortzen duen builan, hiruk baizik ez dute aditu bi txanpon aratzek lurrezko katilura erortzean egindako tintin hotsa, hots, erregeak, morroiak eta neskatoak, zeinak irribarre egin baitu ongi dakielakoz bereizten, belarri hutsez, zein diren metal zirtzilak, kobrea konparaziora, eta balio handikoak, urrea adibidez. Eta harrizko ama birjina bat ere badago, neskatoa esertzeko duen kantoian, eta, ikus ez badezake ere, behatzekin ukitzen du irudi santuaren mantua, zerikusia biekin baizik ez duen otoitz mutu bat egin balu bezala...
‎Ingles agintaritzak saristatu ere zuen balentria heroiko bat eginik. Sari horren hartzea hautu baten egitea zuen: edo bere biziko arranda bat, edo, zortean tiratzekoa, Kanada iparreko lur eremu bat.
‎Mezatik kanporatzean Bouriton, galdaragileari, bertz egileari, dei egin zioten, ikusi nahiz, heian gai zenez asmatua zuten arno irakitarazteko kobrezko ontzien egiteko. De La Croix Marron jaun gazteak berak paper batean egina zuen plan bat erakutsi zion galdetuz heian gai zenez gisa hortako ontzi arnesa baten moldatzeko. Bouriton, bulta on bat, mustatzak bihurdikatuz, Piarres Trounday planari behaka egon ondoren ihardetsi omen zuen:
2013
‎Xabi Prietok eduki zuen uztartzea egin osteko kolpe gehigarria gauzatzeko ardura eta 17 0eko markagailua lortua zuten dagoeneko.Lehen zatia bikain amaituko zela zirudienean, azken jokaldian Baztanek Beltzaken defentsa lerroak hautsi eta uztartzea gauzatu zuen, kolpe gehigarriaren bi puntuak gehituta, 17 joan ziren aldageletara mutil guztiak.Ander Rekondo Beltzak taldeko jokalaria baloia eskutan duela, entsegua gauzatzear.Bigarren zatian kamutsBaztandarren nagusitasuna bigarren zatiko lehen jokaldietan azaleratu zen. Bosgarren minutua betetzerako uztartze bat egina zuten eta nafarren moralak aparra bezala egin zuen gorantz hortik aurrera. Hurrengo jokaldian berdinketa ezarri zuten baztango mutilek, 17 17.Etxekoak ez ziren kikildu ordea.
‎Ekologiara hurbiltzeko gonbidapena: gizartearekin bat eginez du izenburu ekitaldiak. Leloari jarraikiz, ahalegin berezia egin dute, ikertzaileak ez ezik, zientziarekin lotura berezirik ez duten herritarrak ere erakartzeko.
‎Aldatsa amaiturik, basoan barrena zehar zehar jarraituko dugu. Kilometro pare bat eginak ditugula, ezkerrera hartuko dugu bidebanatzean. Hala, ezti ezti minutu batzuk eman ostean, bide sarda batera iritsiko gara.
‎Mondragonek jakinarazi du ahaleginak egingo dituela kalean geratuko diren langileak beste lante gietan kokatzen, edo erretiro aurreratua edo kalte ordainak ematen. Hain zuzen, lanpostuak salbatzeko bideragarritasun plan bat egina du enpresak; besteak beste, hamahiru lantegietatik zortzi ixteko. Berregituratze planaren oinarrian ekoizpena Poloniara leku aldatzea egongo litzateke, kostu apalagoen bila; lanpostu galera handia jasotzen du aukera horrek ere, 2.600 enplegu galduko bailirateke, herena Euskal Herrian.
‎Intolerantzia test bat egina badugu, alergologiako adituarengana joan behar da emaitzak azter ditzan eta balio duten edo ez esan dezan.
‎Eguerdia zen, bero egiten zuen eta Martinek hurbil zeukan Harlem tabernan bazkaltzea erabaki zuen, baina tabernara heltzean mahai guztiak okupatuta zeuden eta itxaron beharra zeukan. Edozer gauza bazkaldu eta siesta bat egitea zuen pentsatuta, baina tabernatik atera eta etxera joan zen. Baziren beste taberna batzuk, baina bururatzen zitzaizkion aukera guztiak urruti zeuden oinez joateko, eta egiten zuen beroarekin ez zuen batetik bestera ibili nahi.
‎Juxtu juxtu iragaten zen bi aldeetako saltzaileen postuak zanpatu gabe. Gelditu zelarik, uste izan nuen horietariko baten kontra egina zuela talka. Ez nuen ikusten ahal ardo barrikaz beteriko orga bat zuela bide moztaile.
‎Ahantzi gabe haren begiak, munduko gauzetarik urrundurik bere baitara bildua dagoen norbaitenak. Nik barride bat egina nuen. Lau aste nituen Auzo Berriko Karrika Nagusian, eta urrun nuen guztien ezagutza.
‎Nahita jarraitu zien hirira izeko osabei, eta halako bilaketa bati lotutako arazo eta gordintasun guztiak bere bizkar hartu; lan horretan beharrezkoa izan zelarik Darcy jaunak higuindu eta mespretxatu behar zuen emakume bati arrenka ibiltzea, eta berak beti gehien saihestu nahi izan zuen gizona ikusi, sarritan ikusi, harekin arrazoitu, haren gogoa bigundu eta azkenean diruz erostea, nor eta gizon hori, haren izena ahoskatze hutsa zigor zitzaiona. Hori guztia ez bere interesetan ez estimazioan ez zegoen neska batengatik egina zuen. Bihotzak beragatik egin zuela xuxurlatzen zion Elizabethi.
‎Bertze nunbeit atzeman behar igandetako aterbea, lurpe, harroka zilho, edo etche zahar, aberetegi eta holakoetan. [?] Aurthengo eguberriak hei zahar batean eginak ditut. Badut beldurra ez dela luzaz egonen chutik:
‎Abiapuntu horietan gehiago sakonduz, gogora genezake antologiak edozein literatura nazionaletako historien osagarri direla, eta elkarren menpekotasun bat agertzen dutela biek: literaturaren historia bat osatzeko historiagileak idazle eta idazlan hautapen bat egina du eta haien arteko harremanak deskribatzen ditu bere historian, hari kronologiko batean ezarririko gertakari literarioen arteko koherentzia eraikiz. Beste alde batetik, egia da antologia bat egin ahal izateko historia literarioaren aldien eta urraspide nagusienen ideia bat beharrezkoa dela.
‎– Turismoak barne hartzen ditu jendeak ohikoa ez duen ingurune batera egiten dituen bidaietako eta hango egonaldietako jarduerak, baldin eta urtebete baino gutxiagorako joaten badira eta aisialdi edo negoziohelburuak badituzte, edo joaten diren tokian ordaintzen ez den jardueraren bat egitea badute xede.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia