Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 297

2000
‎Bai, jakina, ikuskizun" zuri" bat eginda ere zure iritzia ematen ari zara. Behar hori dugu antzerkilariok, baina ez beti gustatzen ez zaiguna aldatzeko, kutsu poetikoa duten obrek ere bere lekua dute.
‎Luzemetraia bat eginda ere, industrian izan ezik, oharkabean pasatzen zara. Gainera, luzemetraiaren araberakoa da hori.
2001
‎Z: Euri pixka bat egitea ere ez legoke gaizki. Baserritarrek eskertuko lukete.
2002
‎Gaur egun, erabat familiarra eta arrunta iruditzen zaigu informazioa gune batetik beste batera igortzea. Igorpen hori berehalako batean egitea ere beste munduko meriturik ez duen egintza dela uste dugu. Informazioa sortzea, igortzea, deskodetzea eta ulertzea zerbait egunerokoa da gizarte aurreratuetan.
‎komunikatzea? ez da bakarrik esatea, ezpada gizartean leku bat egitea ere.
‎Honekin tortilla txatxar bat egiteko ere ez zaukaagu esan nion nire ogitartekoa eskuratuz. Hik ez al duk ezer jan behar?
‎Moteldua eta ahuldua dugu gure hizkuntza. Baina horrekin bat eginik ere, baditut beste gogoeta batzuk gai honen inguruan. Lehenbizikoa euskara batuarekin lotzen dut, bigarrena hiztunen komunitateekin.
2003
‎Herriak Zornotzako Boroako proiektuari erantzun dio gogorren: mobilizazio ugari egin dute udalerri horretan, eta erreferendum bat egitera ere iritsi dira. Jakina denez, biztanle gehienak proiektua gauzatzearen kontra azaldu dira.
‎Ondoren Madril eta Bartzelonara joan, eta bertan, antzerkiko jende asko ezagutu nuen, oso jende interesgarria. Oroitzen dut Adolfo Marsillachi ordezkapen bat egitea ere egokitu zitzaidala," Marat Sade" ezagun hura egiteko. Madrilen Los Galiardos taldearekin topo egin nuen gero, garai haietan Madrilen antzerki munduan asko mugitzen zen taldearekin.
‎Ez zuen zentzurik. Zentzurik ez zuen bezala gauza guztiz berri bat egiteak ere. Baldintza horietan, erdibide bat bilatu behar nuen, eta erdibide bat bilatzen saiatu naiz.
2004
‎53 urte ditu Mohammed Shagir ek, zerrategi bateko nagusia da, eta bera izan zen X Ray Campera iristen lehenetakoa. «Lehen hilabetea erabateko isiltasunean pasatua dut »dio Shagirrek» sei astez gure artean hitz bat egiten ere ez ziguten uzten, ezin genuen otoitz egin, are gutxiago otoitzerako deia».
‎Literaturak »idazleak alegia» errepikatzen baldin badu prentsak kontatzen duena, modu estetizatu batean eginda ere, gureak egin du. Orduan, idazleok beste zerbait idatzi behar dugu, edo beste gisa batez behintzat.
‎Zortzi urtez —1984.etik 1991.era— luzatu zituen laguntzak, eta haien ezaugarri garrantzitsua izan zen behartu egiten zirela onuradunak filmaren grabaketa Euskadin bertan burutzera eta ordainketen %75 gutxienez (aktore nagusiak kenduta) Euskadin egoitza edo bizilekua izango zuten pertsona eta enpresei egitera, baldintza hauek produkzioa Euskadira lotzea zutelarik helburu. Euskarara bikoiztutako bertsio bat egitera ere behartzen ziren ekoizleak, baina salbuespenak salbuespen, ez zen inoiz haien banaketa komertziala modu serioan hartu.
2005
‎edo garia, eta muxarra. Afrikako herrialde batzuetan, sorgoa erabiltzen da baita ziropetik abiatuta edari gozo bat egiteko ere. bere landaretik ateratzen da, eta Txinan, berriz, edari alkoholdunak prestatzea, besteak beste nabarmentzekoak dira pattarrak.
‎Sokatiraren inguruko bilduma bat ere badugu, argazkiz jantzia. Arlaukas errusiar zine zuzendariak, 1993an jarraipena egin zion Nuarberi, baita dokumental bat egin ere: film hori, gure harribitxia da.
2006
‎Ez. Gainera esaten dute goizaldeko orduetan, ikusirik emaitzen bilakaera, sandinistek putxerazo bat egitea ere pentsatu zutela. Frente Sandinistak barne ministerioak eta denak bereak zituen, bazituen beraz medioak putxerazo bat egiteko, baina ez, ez zuela merezi erabaki zuten.
‎Sare aldaketa berehalakoa da. eta dei bat egin bitartean ere funtzionatzen du komunikazioa etetea. Hau operadoreei ere mesede egiten die, erabiltzaileek WiFi bidez konektatuta, ez dira asetzen telefonia mugikorreko gelaxkak eta horiek estaldura handitu dezakete instalatu beharrik gabe antena berriak.
‎Ez baita nahikoa hipotesi zirraragarri eta hunkigarri bat eraikitzea. Ezta sinesteko moduko hipotesi bat egitea ere. Sinesteko modukoa izateaz gainera, frogatu egin behar da, eta azterketarik eta kritikarik zorrotzena gainditzeko moduko frogak ekarri behar dira.
‎Olatuen zarata entzun genuen iritsi bezain laster. Eta olatuen zarata entzun genuen musu luze eta gozoan bat egitean ere, olatuen zarata pixkana pixkanaka elkarri arropak eranztean, elkar besarkatu eta astiro laztantzean, olatuen zarata etengabea larrua jotzen ari ginen bitartean, aurrera eta atzera, alde batera eta bestera. Olatuen zarata pausatua entzunez hartu gintuen larrualdi nekagarriaren ondoko lo lasaiak.
2007
‎Ez dira landa errentamendutzat hartuko produktuen zati baten truk eta uzta biltzeko egindako kontratuak, ezta, oro har, nekazaritzako zeregin zehatz bat egitekoak ere, horiek produktuetan parte hartzearekin edo aprobetxamendu berezi batekin ordaindu edo konpentsatu arren.
‎Bestalde, garrantzitsua da diagnostiko errealista bat egitea ere. Eredu bikainbat ikus dezakezu, baina, agian, zure erakundean ez da posible momentu horretaneredu hori martxan jartzea, momentuak aukeratu eta baliabideak ere kontuan hartubehar direlako.
‎Gero ere jarraitu dut, baina gehiegi da, beharbada. Nire lanaren inguruan marketin pixka bat egiteko ere baliatu nituen. Funtzio hori ere badauka.
2008
‎Diagnostikora iritsi ahal izateko, beraz, beste bide batzuetatik egin behar da, eta maizenik, ohiko odol analisia eginda ikusten da arazoa, gibeleko adierazleek transaminasek ematen dituzten datuetan zerbait ongi ez dabilela ohartzen direnean; odol analisietan ez ezik, sabelaldeko ekografia bat eginda ere antzeman daiteke gaitza, irudi susmagarriren bat ikusita.
‎kolaborazionismoa erakusten zuena?. Gerardo niretzat ez bada, Nataliarentzat ere ez!?, halako zerbait bururatu ote zitzaion une hartan??; gero, irria ezabatuz? baita hondarrean beste keinu bat eginez ere, beheko ezpaina goikoaren gainean jarriz, besagainak mugitu zituen gora eta behera?, nola halako axolagabekeria bat adieraz zezakeena eta hartzera zihoàn erabakia zuritu?. Nataliak gure arteko tratua hautsi bazuen, nik zergatik ez?, bururatu ote zitzaion orduantxe??, esan zuen:
‎–El Cid, Cortés, Pizarro? ongi da, baina zuek uste al duzue emakume bat ezin daitekeela haiek adinakoa izan?, zer izan zen, bada, Agustina Aragoikoa????, lur arrasean zegoèn ohiko inertzien planotik suaren plano goitiarretara egin balu bezala, oinezkotasunetik hegaldira?, bat batean egin ere! Markesa anderea, beraz, biziaren zama alde batera utzi eta martiri izateko prest zegoen istant hartan, beharbada?
‎Belexennis> (gen.), Leherenn> eta Borienno> jainko izenak). Hitz zatiketa beste modu batera egitea ere zilegi da: * Itsacu > ren, esaterako, Nafarroan bertan agertu den Errensae> teonimoarekin bigarren osagaia parekatuz, edo euskarazko itsats> dela lehendabiziko osagaiaren iturburua.
‎Badago Azkueren bisigotuen aipuaz beste irakurketa bat egiterik ere. Menéndez Pidalen obra aztertu duen Pruden Gartziak dioenez, espainiar ikertzaileak Gaztela zaharreko mesetan europar jatorriko zenbait substratu heldu izana nabarmentzen zuen (zeltiarrak lehenik eta gero bisigotuak) horien arraza ariarrak bertako populazioa «ongarrituko» zuelarik, «europarrago» bihurtuz136 Baliteke Azkuek ere bisigotiar osagai baten presentzia aipatzean europar konexio hori nabarmendu nahi izatea.
‎Europako Batasuneko kide diren herrialdeen arteko tituluen aintzatespen profesionaleko sistema, bai eta Norvegia, Islandia, Liechtenstein eta Suitza ere, gure herrialdean araututako lanbide batean jardun nahi duten Europako herritarrek dituzten oztopoen erantzuna da, hau da, berariazko prestakuntza baten bidez eskuratutako lanbide kualifikazio jakin batzuk dituzten pertsonentzat gordetako sistema. Horrela, sistema honen bidez onartzen da jatorrizko herrialdean lanbide jakin bat betetzeko kualifikatuta daudenek lanbide hori beste batean egiteko ere gaituta daudela. Aintzatespen hori Europako zuzentarauei esker egin daiteke.
‎Ruizek bere sindikatuaren jarrera babestu zuen, 2005etik gaur arte «berdina izan delako». Vital Kutxa kanpoan gelditu izana deitoratu zuen, baina, Vitalik gabeko bat egitea ere «oso baikorra» dela gaineratu zuen.
‎Eta ez hori bakarrik: publikoari begira eskultura obra bat egiten ere ibili da, buru belarri. Elorrioko Eroskiren egoitza nagusian ipini du monumentua, hain zuzen.
‎Lehenengoa izanik egun bakarrekoa egitea pentsatu genuen, horrela iragarri genien herritarrei eta erabaki genuen domekako ideia hurrengorako uztea. Datozen egunetan bilera egingo dugu Bedelkarren azoka baloratzeko eta bigarren bat egitea ere eztabaidatuko dugu, ziurrenez. Aurtengoa ikusita, hurrengoa bi egunetakoa izango da, agian", dio Egurenek.
‎Azken zerrenda hori da hain zuzen luzeena, 80 izen ingururekin. Baina hiru zerrendak bat eginda ere ez dira 130 izenetara iristen onartutakoak.
‎XVIII. mendean gezurra errealitatearekin bat ez zetozena zen, eta Swift ek oso ongi zekien zaldiek bakarrik izango zutela horren hizkuntz zintasuna izateko gaitasuna. Gizakiok ez dakigu bakarrik gezurrak esaten, baita horrekin arte bat egiten ere. Eta horrekin pozik ez geundenez, urrutiago joan ginen eta irudikeria, jakitunek eufemismoa deritzotena, asmatu genuen.
‎Orduan ere bere denbora hartu zuen Natividadek, hasieran halako irri maleziatsu bat eginez, amarekiko maila bateko –maila osoko– kolaborazionismoa erakusten zuena –" Gerardo niretzat ez bada, Nataliarentzat ere ez!", halako zerbait bururatu ote zitzaion une hartan? –; gero, irria ezabatuz... baita hondarrean beste keinu bat eginez ere –beheko ezpaina goikoaren gainean jarriz, besagainak mugitu zituen gora eta behera–, nola halako axolagabekeria bat adieraz zezakeena eta hartzera zihoàn erabakia zuritu –" Nataliak gure arteko tratua hautsi bazuen, nik zergatik ez?" bururatu ote zitzaion orduantxe? –, esan zuen:
‎–inkontzientean ahots bat piztu ote zitzaion une hartan, senarraren eta gizon guztien nagusitasun ustezkoaren aurkakoa, urteetan isildutako argudioari bere adierazpidea ematen ziona: " El Cid, Cortés, Pizarro... ongi da, baina zuek uste al duzue emakume bat ezin daitekeela haiek adinakoa izan?, zer izan zen, bada, Agustina Aragoikoa...?" –, lur arrasean zegoèn ohiko inertzien planotik suaren plano goitiarretara egin balu bezala –oinezkotasunetik hegaldira–, bat batean egin ere! Markesa anderea, beraz, biziaren zama alde batera utzi eta martiri izateko prest zegoen istant hartan, beharbada... sua gero eta suagoa zen haren begietan bederen; zer besterik espero zitekeen, bada, markesa anderearengandik, zerutik mana hura erori bazitzaion –fede sutsu berri hura, alegia–, fede zaharraren eta betiko fedearen oinarriak zituena, bai, baina neurririk gabeko neurrian hazi zitzaiona?
‎Halako galdera txelo jole bati egitea ere!
‎Nekatuta egongo zara. Nahi baduzu, mokadutxo bat jan eta astia duzu baita siestatxo bat egiteko ere, diotso senarrari.
‎Alfonso Diaz de Ilundain, PSOEko kide; Iñaki Elustondo, mediku egibarzalea; Patxi Etxeberria apaiza, Alec Reid ezizenekoa; Xatur Zumalabe aralarkidea; Andoni," legez kanpoko gizalegez" (18 or.). Urteroko hitzorduetan politika gaiez hitz egin izan dute, nork bere bideari eutsiz. Urteren batean, argazki bat egindakoan ere Saturrarango Hitzarmena (17 or.) sinatzearekin aritu ziren txantxetan;" ai ene, guk hemen lortzen dugun komunikazioa, adostasun gogoa, konponbide grina, gizarte osoan zabaldurik balego, eta abar" (19 or.). Baina, nobelak aurrera egin ahala, argi ikusten da komunikazio eta elkar ulertze omen dena, itxurakeria baino ez dela: " eta urterokoa, ay, si nuestros respectivos se llevasen tan bien como nosotros, kaka zaharra, gezurra, dena antzerkia, dena asaskapen alkoholiko sabel, Jon..." (152 or.). Politika gaiez hitz egiterakoan ere, horixe baita nobela honetan zabaltzen den mezuetariko bat, nork bere esperientzia eta sufrimenduaren berri besteei ematea zein zaila den, eta zein zaila politikaz hitz egitea, arazo kolektiboez hitz egitea, gai horiek erabat pertsonalizatzeko ohitura zabaldu denean:
2009
‎Ohitura izan da, era berean, aitaren egitea armozua edo merienda hartu aurretik. Baita norberak bakarrik jango zuen kopauren bat egin aurretik ere.
‎Ikastaroren bat egiteko ere garai ona izan daiteke, gure lan prestakuntza hobetzeko, adibidez, eta lehengoa baino lan hobea bilatzeko ere erabil dezakegu denbora.
‎Musika tradizionalean, berriz, gorde izan dute beti hitz bakoitzaren doinua eta musikaren arteko harremana. Galdera bat egiterakoan ere, ezin denez esaldiaren tonuaren bitartez galdera adierazi, silaba bat gehitu behar zaio euskaraz al erabiltzen den bezala.
‎Gandiagak Naturarekin bat bat egiten zuen, esan izan den panteismo moduko bateraino egin ere, nahi bada. Baina Gandiagaren Natura ez da, jainkosa antzeko?
‎Denboraren gogoeta, berriz, ez Axularrek, fisiko matematikoak egiten digu. Gerta daiteke adiskide batek egitea ere: exilioko denbora biluz luzearen sufrimendua eta heriotza zer den ezagutzen duen adiskide batek.
‎Psikiatrek Robert bere ama agintzaileari oso loturik zegoela eta beharbada berak ere emakume izan nahi zuela esan zuten. Inoiz operazioren bat egitekotan ere ibili omen zen, gero asmo hori utzi bazuen ere.
‎hirurak inguruan, hasteko, sekulako goragalearekin jaiki, eta gelak zuen perrail batean egin zuen oka; gero, garbitu zituen ur azpil batean ezpain inguruak, eta berriro oheratu zen; goizeko zortzietan, berriz, katedralekoak izan zitezkeèn kanpai hotsak ere entzuteko moduan iristen zitzaizkion gelara?, berriro esnatu eta jaiki egin zen; logelak leiho bakarra zuen, eta kontraleihoak itxiak zituen, baina ez erabat, atsoak bezperan ez baitzien itxigailuei eragin; hala, bada, leihoen eta kontraleihoen artean bi zirrikitu bertikal zeuden, nondik kanpoko argia sartu eta hedatzen baitzen gelara; Ada, gelako espazio estuak estutzen zuelako edo, leihoa zabaltzera joan zen, espazio arnasgarriago baten bila: zabaldu orduko, ordea, itxi zuen, baita intziri mingarri bat egin ere, begiak itxi eta eskuak lokietara zeramatzan bitartean, leihotik bat batean sartutako eguzki printzak orratzen gisakoak gertatu balitzaizkio bezala, burmuinak zulatzen zizkiotenak; Adak, beraz, gaizki behar zuen, sekulako biharamuna zuen, egia esan, halako moldez, non ohean eseri eta negar batean hasi baitzen, bat batean; zergatik, bezperan bizitzaren aldeko hautua egin bazuen?; bazirudien, aldiz, Ana Kareninaren tesietatik hurbilago zegoela une hartan:
‎Gabinok ederki gogora zitzakeen, bai, Rodolfo eta Lorenzoren artean gertatutako pasadizo batzuk, baita, gogoratzearekin batera, irri zabal bat egin ere, ika mika haiek barre iturri gertatzen baitzitzaizkion usu; esan nahi baita Gabinok nekez ikus zezakeela, barre haietatik harat, beste ezer, bi gizonen arteko jardun haietan barrealdi bati beste barrealdi bat jarraitzen baitzitzaion, eta barrealdien azpian ezkutatuta geratzen baitziren psikeari lotutako beste mugimendu guztiak, bakoitzaren hizkuntz eskubideekin lotuta egon zitezkeenak, e...
‎Ordainean, Teofilo Mariak Damasori paparretik hiruzpalau segundotan heldu, begiradaz mehatxatu, eta halaxe eduki zuen, askatu arte; Damaso dar dar batean egongo zen, ziurrenik, baldintza normaletan, baina zegoèn puntuan zegoelako edo, bizitzaz ezaxola, bere begien begiradaz eutsi zion Teofilo Mariaren begiradari, baita, Teofilo Mariak paparretik askatu ahala, irri harro bat egin ere, anai arrebetan bigarren zena lehenengo sentitzen zen une hartan, ausaz?, irri harekin esan nahi balio bezala: –Behin ihes egingo diozu bizitzaren alderdi ilunari, eta mila aldiz egingo diozu ihes, baina mila eta batgarrenean iluntasunak harrapatu, eta auskalo orduan baziloen ziztuak eta danborrotsak entzun ez ote dituzun??; eta handik aurrera, jakina, jarrera fatalista hartan oinarrituta, zer axola zitzaion, bada, gauza bat edo aurkakoa egitea, baldin eta milioi bat bazilo bazituen zain, zernahi egin arren??, hatza sudur zuloan sartzeko ohiturari eutsiko zion.
‎Helburua lortzeko, baina, aita zuen ezin saihestuzko giltza. Egia zen honek, lehen berritasunaren ondotik, hegazkinekiko zaletasuna galdu zuela, baina egia zen, halaber, aireplano bat ikusten zuen bakoitzean begiak gora jasotzen zituela, baita inoiz harridurazko keinu bat egin ere, zuhaitza eta arranoaren hegaldia kontraesanik gabeko plano berean ikustetik zetorkiona; Nazariok bazuen, gainera, Hipikara biltzen zirèn gizonen artean lagun bat, hiriko erregimentuko teniente koronela, hegazkinetara zaletua, hegazkingintzaren berrikuntzen berri ematen ziona, ez baitago ahazterik, lehen mundu gerraren ondorioz, abiazioak aurrerapauso handiak egin zituela, bakealdian er... Horregatik, aita hain jarrera onarekin ikusi zuenean, buruan zuèn galdera egitera ausartu zen:
‎Lorategiko ezki enbor lodi baten atzean zegoen Domingo, zelatan, itxura batean, ezkiaren bestaldean zegokeen behatzaile balizko batek doi doi ikusiko zizkion eskuineko lokia eta alde bereko begia? etxeko ate nagusiari begira, bertatik Ada irteten eta eskua goratzen ikusi zuenean, baita goratzearekin batera halako mugimendu bat egiten ere, zera esan nahi balio bezala: –Arestian erabaki dugun planaren arabera, guztia prest dago, eta zatoz, Domingo?; eta Domingo zuhaitzaren gordelekutik atera eta aterantz abiatu zen; mutila urduri zegoen, egongo ez zen, bada!?, baita zalantzaren batek hartua ere, altxatu ere, altxatu ez zuen, bada, ate aurrean egin zuèn egonaldian, bizpahiru aldiz eskua, baita aldabari heldu ere, atean jotzera zihoalako keinuan, nahiz eta ahalegin bakoitza, azkenik, hutsean gelditu zen, damuaren indarrak edo eragotzita!?, harik eta, hurrengo saioan, atean bi bider jo zuen arte.
‎Ia gehienetan izaten zuten aroztegiko atea zabalik, han barruan egiten zen egur hautsarekin ez itotzeko, ziurrenik. Aldatsa igo bitartean hitz egiten genuen, Carmenek neuk baino gehiago beti, arnasestuka, baina jaisten hasi eta berehala isildu egiten ginen, ilea orrazten genuen atzamarrekin eta eztulen bat egin ere bai, urduri. Aroztegiaren aurretik igarotzean eskuinera begiratzen genuen, lotsati, han barruan Zabala anaiak ikusi arte, Isidro eta Santi, aitarekin batera lanean.
‎Eusko Jaurlaritzak ez zelaposible erantzuten zien. Hilarri bat egiteko ere diru-laguntza eskatu zuen. Azkenean, Celiak eta bere benetako senarrak, Morcillok, hilarri hori erosteko dirua bildu zuten.
‎Indar hartze handi bat izan zen. Hasieratik erantzun genion egoerari talde modura, eta manifaren tamainak eta manifan oso kolore desberdineko jendea ikusteak indarra eman zigun aurrera jarraitzeko, bai Egunkaria ren itxieraren kontra jarraitzeko eta baita egunkari berri bat egiteko ere.
‎Egoera horietan jarduten ohituta dauden aurreztaile esperimentatuenei zuzenduta dago estrategia hau. Nahiz eta aldi baxuetan egon, enpresen arteko mugimendu korporatiboak edo bat egiteak ere gertatzen dira, eta haien akzioen kotizazioa areagotu egin daiteke, errenta aldakorrean ziklo baxista bat gertatu den guztietan gertatu den bezala. Jendearentzako salmenta eragiketen berri izatea.
‎Auzia artxibatzeari uko egin, eta prozedura laburtuarekin aurrera segitzea erabaki du, eta akusazioei hamar eguneko epea eman die zigor eskaerak aurkeztu eta epaiketa hasteko eska dezaten. Auzia artxibatzea ere eska dezakete akusazioek, baita beste diligentziaren bat egiteko ere, zigor eskaerak egiteko beharrezkotzat jotzen baldin badute.
‎Nekez uler dezaket zer duten ikustekorik ekintza horrek eta Euskal Herriaren independentziak. Zentzugabea deritzot bake prozesu bat negoziatzeko ezezko espainolari; baina zentzurik gabekoa iruditzen zait atentatu bat egitea ere, horrek demokraziaren kontra jo eta zenbait alderdi legez kanpo uztea bakarrik ekarri baitu, eta Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak iruzurra gauzatzea oraindik oraingo hauteskundeetan, boterea eskuratzearren. Ezin dut ulertu, benetan; kontuak dauden bezala egonda, uste baitut barrenetik aritu beharra dagoela, sistemaren arauak erabilita, amarrutsuak badira ere, horixe izaki demokrazia totalitario espainola nabarmen uzteko modu bakarra.
‎Baina, eragozpenak eragozpen argi izan dute aurtengo Triku Festie egin egingo dutela. Udalari ahalegin bat egiteko ere eskatu zioten, baina ez dute nahi bezalako erantzunik jaso. Horregatik, ekarriko dituzten musikariekin hitzartutako baldintzak betetzeko Azkoitiko Matadeikoengana jo dute.
‎hirurak inguruan, hasteko, sekulako goragalearekin jaiki, eta gelak zuen perrail batean egin zuen oka; gero, garbitu zituen ur azpil batean ezpain inguruak, eta berriro oheratu zen; goizeko zortzietan, berriz –katedralekoak izan zitezkeèn kanpai hotsak ere entzuteko moduan iristen zitzaizkion gelara–, berriro esnatu eta jaiki egin zen; logelak leiho bakarra zuen, eta kontraleihoak itxiak zituen, baina ez erabat, atsoak bezperan ez baitzien itxigailuei eragin; hala, bada, leihoen eta kontraleihoen artean bi zirrikitu bertikal zeuden, nondik kanpoko argia sartu eta hedatzen baitzen gelara; Ada, gelako espazio estuak estutzen zuelako edo, leihoa zabaltzera joan zen, espazio arnasgarriago baten bila: zabaldu orduko, ordea, itxi zuen, baita intziri mingarri bat egin ere, begiak itxi eta eskuak lokietara zeramatzan bitartean, leihotik bat batean sartutako eguzki printzak orratzen gisakoak gertatu balitzaizkio bezala, burmuinak zulatzen zizkiotenak; Adak, beraz, gaizki behar zuen... sekulako biharamuna zuen, egia esan, halako moldez, non ohean eseri eta negar batean hasi baitzen, bat batean; zergatik, bezperan bizitzaren aldeko hautua egin bazuen?; baziru... " Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!" esan zuen bezperan, baina zer eguzki ibiltari eta zer arraio zen hura, baldin eta leihotik sartutako lehen eguzki hark suzko oinazearen zirkulu perfektuaren antza bazuen!;" Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!" esan zuen bezperan, baina ez al zen hobe bizitzarekin bukatu eta disgustu bakar bat eman, bizitzan mila disgustu eman baino?;" Eta egin beharreko urratsa emakume batentzat gehiegizkoa bada, birentzat agian ez..." esan zion Txarok noizbait, baina berak, pausoa bakarrik eman behar zuela eta, bakarrik eman zuen... eta zer?; non geratu ziren bezperako harrokeriak?; zertxobait lasaitu zenean –zigarreta bat ere piztu zuen ahalegin hartan–, gosaltzeko asmotan edo, jangelara jaitsi zen, non bezperako leku eta mahai berean aurkitu baitzuen atsoa, ikusi orduko honela mintzatu zitzaiona:
‎Lorategiko ezki enbor lodi baten atzean zegoen Domingo, zelatan, itxura batean –ezkiaren bestaldean zegokeen behatzaile balizko batek doi doi ikusiko zizkion eskuineko lokia eta alde bereko begia– etxeko ate nagusiari begira, bertatik Ada irteten eta eskua goratzen ikusi zuenean, baita goratzearekin batera halako mugimendu bat egiten ere, zera esan nahi balio bezala: " Arestian erabaki dugun planaren arabera, guztia prest dago, eta zatoz, Domingo"; eta Domingo zuhaitzaren gordelekutik atera eta aterantz abiatu zen; mutila urduri zegoen –egongo ez zen, bada! –, baita zalantzaren batek hartua ere –altxatu ere, altxatu ez zuen, bada, ate aurrean egin zuèn egonaldian, bizpahiru aldiz eskua, baita aldabari heldu ere, atean jotzera zihoalako keinuan, nahiz eta ahalegin bakoitza, azkenik, hutsean gelditu zen, damuaren indarrak edo eragotzita! –, harik eta, hurrengo saioan, atean bi bider jo zuen arte.
‎Ordainean, Teofilo Mariak Damasori paparretik hiruzpalau segundotan heldu, begiradaz mehatxatu, eta halaxe eduki zuen, askatu arte; Damaso dar dar batean egongo zen, ziurrenik, baldintza normaletan, baina zegoèn puntuan zegoelako edo, bizitzaz ezaxola, bere begien begiradaz eutsi zion Teofilo Mariaren begiradari, baita, Teofilo Mariak paparretik askatu ahala, irri harro bat egin ere –anai arrebetan bigarren zena lehenengo sentitzen zen une hartan, ausaz–, irri harekin esan nahi balio bezala: " Behin ihes egingo diozu bizitzaren alderdi ilunari, eta mila aldiz egingo diozu ihes, baina mila eta batgarrenean iluntasunak harrapatu, eta auskalo orduan baziloen ziztuak eta danborrotsak entzun ez ote dituzun..."; eta handik aurrera, jakina, jarrera fatalista hartan oinarrituta –zer axola zitzaion, bada, gauza bat edo aurkakoa egitea, baldin eta milioi bat bazilo bazituen zain, zernahi egin arren? –, hatza sudur zuloan sartzeko ohiturari eutsiko zion.
‎Helburua lortzeko, baina, aita zuen ezin saihestuzko giltza. Egia zen honek, lehen berritasunaren ondotik, hegazkinekiko zaletasuna galdu zuela, baina egia zen, halaber, aireplano bat ikusten zuen bakoitzean begiak gora jasotzen zituela, baita inoiz harridurazko keinu bat egin ere, zuhaitza eta arranoaren hegaldia kontraesanik gabeko plano berean ikustetik zetorkiona; Nazariok bazuen, gainera, Hipikara biltzen zirèn gizonen artean lagun bat, hiriko erregimentuko teniente koronela, hegazkinetara zaletua, hegazkingintzaren berrikuntzen berri ematen ziona, ez baitago ahazterik, lehen mundu gerraren ondorioz, abiazioak aurrerapauso handiak egin zituela, bakealdian er... Horregatik, aita hain jarrera onarekin ikusi zuenean, buruan zuèn galdera egitera ausartu zen:
‎Gabinok ederki gogora zitzakeen, bai, Rodolfo eta Lorenzoren artean gertatutako pasadizo batzuk, baita, gogoratzearekin batera, irri zabal bat egin ere, ika mika haiek barre iturri gertatzen baitzitzaizkion usu; esan nahi baita Gabinok nekez ikus zezakeela, barre haietatik harat, beste ezer, bi gizonen arteko jardun haietan barrealdi bati beste barrealdi bat jarraitzen baitzitzaion, eta barrealdien azpian ezkutatuta geratzen baitziren psikeari lotutako beste mugimendu guztiak, bakoitzaren hizkuntz eskubideekin lotuta egon zitezkeenak, e...
‎Dariok, hari begira eta marmarka?: Zer da, halako askapen sentipen bat, krimen bat egitera ere eramango zintuzkeena?
‎Zelten lurralde mahats gutxikoan estimurik bazioten, pentsa gurean! Hasi Iparraldeko Irulegitik, segi Getari aldeko kosta bazterretik, eta pasa Nafarroako Erribera aldera, Nafar Errioxa, Arabar Errioxa eta beste... horrenbeste zuztar eta zain dituen beste zuhaitzik ba ote gure baso guztiak bat eginda ere...?
2010
‎Bolinaga eta Etxabe X.a Arriaran III.aren eta Kortabitarteren aurka lehiatu ziren. Frontoiari agur esateko, baina, Durangoko pilotarien arteko partida bat egitea ere erabaki zuten. Dioni Gallastegik eta Koldo Irigorasek Karmelo Basozabalen eta Migelin Piedraren aurka jokatu zuten.
‎Jende gehiagoren inplikazioa lortze aldera ahots banku bat egitea ere euren asmoen artean dago, idazleena edo euren ahotsa jartzeko dutenena. " Nahi duen orok nahi duena egin dezan bilatzen dugu".
‎Atrakzioa Italiatik ekarri zuten 2006ko uztailaren 26an eta urte horretako abuztuan martxan jarri zuten. Egunero eta astero azterketak egiten zizkioten eta ekainean kanpoko enpresa batek egindakoa ere gainditu zuen.
‎Bi alderdien arteko koalizio gobernua dago, baina bi alderdi horiek bat eginda ere, ez dira gehiengora heltzen, ezta gutxiago ere. Horregatik, Askatasunaren Alderdiaren babesa onartu dute.
‎demokristauen eta liberalen artekoa. Baina bi alderdi horiek bat eginda ere, ez dira gehiengora heltzen, ezta gutxiago ere. Horregatik, Parlamentuan Askatasunaren Alderdiaren babesa onartu dute, Geert Wildersen eskuin muturreko alderdiarena hain zuzen ere.
‎Era berean, Deustuko hiritarren testigantzak eta oroimenak jasotzeko bideo bat egitea ere aurreikusi du Udalak, gerora bilbao.net webgunearen bitartez hedatzeko.
‎Catering zerbitzuak pintxo eta gozo batzuk ekarri ditu, baina ordubete geroago mahaiak beterik jarraitzen du. Kazetariek ez dute tarterik hartu atseden txiki bat egiteko ere. Gutxi batzuk dira altxatu direnak, baina mokadutxoa hartu orduko berriro eseri dira ordenagailu aurrean.
‎Eta, nolabait esateko, quarkak askatzeko adinako energia ematen du, baina ez quarkak puskatzeko adinakoa. Eta LHCa baino makina indartsuago bat eginda ere, ezin da iritsi quarkak puskatuko lituzkeen energia mailara. Magnitude ordena batzuk handiagoa da energia hori.
‎amets; gero, tuberkulosia harrapatu eta urte batzuk egin nituen hil edo bizi; gaixo nengoela, Felipe Gastaminza debozionisten ikastetxeko ikaskide ohiarekin harremanetan jarri eta haren bidez ezagutu nuen zer zen abertzaletasuna; gero, Helenaz maitemindu nintzen? baita, gauzak okertu zirenean, suizidio saio bat egin ere, hain sentitu nintzen une batez galduta, erabateko porrot existentzialaren mende; gero, Jainkoaren graziak ezustean ukitu, eta gauetik egunerako aldaketa izan nuen, apaiz edo fraide egiteko bokazioa orduantxe errotzen zitzaidala; gero, Pagoagako Ama Birjinaren agerketei buruzko gorabeherak bizi behar izan nituen, gorakakoak gertatu zitzaizkidanak hasieran, beherakakoak bukaeran; gero, fr... eta geroztik frantziskotar izan nauzu, berrogeita hamabost urteotan, azken berrogeiak Elorrietan.
‎Eta aipatu behar dizut, ondorioz, Pio Barojaren El árbol de la ciencia. Lehen ere aipatu dizut, egia esan, obra hau, baita kritika bat egin ere, nahiz eta aitortu beharrean nagoen, halaber, liburuak sekulako zirrara eragin zidala irakurri nuèn lehen aldian?
‎Kartzelan eta heriotzara zigortuta, euskal idazleak poemak eta gutunak idatzi zituen, baita marrazkiren bat egin ere, baliabide ezegonkorrez baina gogorrez, heriotzari damurik gabe begira. Horrela,. Azken oyua?
‎Euskal Herrian ere bazen aldaketarik: comunionekoak eta aberrianoak fusionatuak ziren Euzko Alderdi Jeltzale bateratuan eta, nahiz desberdinta­sunak jarraitu, 1932ko martxoaren 27an 1 Aberri Eguna ospatu zen, bateraturik, eta bertan iraindutako irlandar matxinatuekiko desagrabio gisako bat egitea ere erdietsi zen. Horrez gain, ingeles estatuaren Eireren aurkako «aduanen gerlan», blokeoan, Gallastegik beste bulego bat zabaldu zuen Bilbon, Euzkerin, Irlandarako esportazioak erraztu eta bideratzeko asmoz.
‎Besteak beste, gaitasuna onartzen diote esatariari mintzatzeko eta azaltzeko (bestela esanda: interpretatzeko eta erakusteko), zentzu juridiko batean egin ere. Haren pertsona eta diskurtsoa onartzen eta aitortzen dute publikoarekin duen hitzarmen gisa.
‎KLAUDIA. Lagun berri bat eginda ere... hura traizionatzen ari zarela iruditzen zaizu.
‎Azkenik, salneurriak kontrolatzeko edo lehia murrizteko enpresen arteko hitzarmenak kaltegarriak badira, enpresa horien arteko bat egiteak ere, derrigorrez, kaltegarriak izan lirateke.
‎Ahozko bilduma horrekin, DVD bat ateratzea pentsatu dute, gainera. Hori guztiaz gain, komiki bat egitea ere aztertu dute".
‎Bertsolari eta idazleari gorazarre egiteko lan taldea osatu dute Udalak eta Hernandorena kultur taldeak, besteren artean. Eta Otaño Zizurkilgo seme kutun izendatzeko asmoa daukate, baita omen ekitaldi bat egiteko ere, haren lanak bildu eta argitaratzeaz bat. Izan ere, bertsolari eskolatuen aitzindari izan zen Otaño.
‎Eta aipatu behar dizut, ondorioz, Pio Barojaren El árbol de la ciencia. Lehen ere aipatu dizut, egia esan, obra hau, baita kritika bat egin ere... nahiz eta aitortu beharrean nagoen, halaber, liburuak sekulako zirrara eragin zidala irakurri nuèn lehen aldian... hain sentitu nintzen Andrés Hurtadoren —nobelako mediku protagonista ezkor bezain malenkoniatsuaren— argazkiarekin bat eginda. Ez guztian, hori ere hala da... nobelaren azken aldean Andrés Hurtado Lulúrekin ezkontzen baita, eta nik ez bainuen ezkontzeko asmorik:
‎Nire berri badakizu, eta badakizu, ondorioz, nondik nora ibili naizen: ...na Ursulak sinbolizatzen zuèn iraganeko mundua —baserria, txistua eta euskara— amets; gero, tuberkulosia harrapatu eta urte batzuk egin nituen hil edo bizi; gaixo nengoela, Felipe Gastaminza debozionisten ikastetxeko ikaskide ohiarekin harremanetan jarri eta haren bidez ezagutu nuen zer zen abertzaletasuna; gero, Helenaz maitemindu nintzen... baita, gauzak okertu zirenean, suizidio saio bat egin ere, hain sentitu nintzen une batez galduta, erabateko porrot existentzialaren mende; gero, Jainkoaren graziak ezustean ukitu, eta gauetik egunerako aldaketa izan nuen, apaiz edo fraide egiteko bokazioa orduantxe errotzen zitzaidala; gero, Pagoagako Ama Birjinaren agerketei buruzko gorabeherak bizi behar izan nituen, gorakakoak gertatu zitzaizkidanak hasieran, beherakakoak bukaeran; gero, fr...
‎Laborari, bistan dena, etxeko jaun edo etxetiar, fortunen arabera, eta fortunak zenbait aldiz lagundu gaitu, izan baigira, paperen arabera kasik noble ere, erregearen zerbitzuko, bat prokuradore izan da, armadan beste andana bat, eta elizaren zerbitzuko, diakre, kalonje, beretter eta menturaz apezpiku, denetarik nihis nahas, nork erran liro. Ba ez naiz irri egiteko ari, ez eta disgresio literario baten egiteko ere, baliteke apezpiku edo grado hortako norbait izan dela gure odoleko, hori nehork ez du sekula aipatu gure etxen baina... (Mari eztulka hasten da Añamari trabatzera heltzeraino.
‎Ordurako, taldeko gazte batzuk urduri xamar zebiltzan protestaren bat egin nahian, bidaia behar bezain erosoa ez zelako nonbait. Pragan, egonaldia egin genuen Jean Pallach ek 1969an bere burua protesta gisan hil zuen lekuan, bai isilik baina baita irakurtzen eta otoitzen bat egiten ere. Handik Moskura joan ginen hegazkinez eta, azkenik, San Petersburgora.
‎Luzexko ez bada, zubiak zer nolako neurriak zituen, eta nolatsu egiten zen, irudipen bat egiteak ere, ez dut uste kalterik eginen dienik zure zentzu argizale jostari horiei:
‎Bestetan Mary Ann bakarrik. Poema bat egiten ere ahalegindu nintzen, baina alferrik. Zirriborroetan irudipen hori nuen, bere begiei eta bere ezpainei deitzeko modua bakarrik salbatzen zen:
‎Eta Oliveirak sinetsi egin zion, aberriagatik halako harrotasun batekin. Speedaren kilimak sentitu zituen, bizitzeko gogo berritua eta (zergatik ez) baita dantza pixka bat egitekoa ere. Eta supituan tximista irudi bat etorri zitzaion gogora:
2011
‎Bilboko Venezuelako kontulari egindako elkarrizketa bat ere badugu. Baita Hondurasko Emakumeen Zentroko abokatu bati egindakoa ere. Bestalde, argitalpenean herri kulturaren inguruko tarte bat izango da, eta bertan El Salvadorko musika talde bat azalduko da.
‎Orain, arkeologoek harpeetan aurkitutakoen azterketa orokorra eta argitaratze zientifikoak egin behar dituzte. Horrez gain, zientifikoek topografia baten egitea ere erabaki dute, harpeak errazkiago miatzeko. Ikerketek frogatu dute harpe horiek lehenbiziko Aurinaziar gizakien elkarretaratze gune bat izan zirela.
‎Batean eta bestean begiratu beharra dago, ea zer eskaintza dauden hoteletan (2x1 erako aukera asko izaten da edo haurrak doan joan litezkeenak), garraio zerbitzuen baldintzei erreparatu behar zaie, mediku aseguru bat egitea ere funtsezkoa izaten da Europatik kanpo joateko asmoa edukiz gero...
‎Zu saiatzen zara ezaugarri batzuk lortzen, eta batzuetan kasu egingo dizute; baina besteetan ez dute zurekin ezer jakin nahiko. Baina tira, azkenean lortzen dugu kasu pixka bat egitea ere, eta lortzen ditugu guk nahi ditugun ezaugarri elektrikoak, optikoak, kimikoak...
‎Atomoa oso jostalaria da; batzuetan lortzen dugu kasu pixka bat egitea ere
‎Elkarrekin jaio eta hazitako bi katarri banatu beharra eta, maiz, are etsaigoa ekarri ohi dien bizilegeak bezalaxe, aise antzematen ahal da amaiera ekarri diola adin nagusitasunak bi anaion arteko betiereko bat egiteari ere.
‎Mutilak, gero, limonadak akabatzeko asmotan, taberna barrura itzuli ziren. Don Jaimek eta Onofrek mahai gainean zuten koñak botila, don Jaimek eskuan hartu zuena, baita zurrutada luze bat egin ere, segidan. Ondoren, kantatzen hasi zen, Onofrek gibeletik zerraiola:
‎Zure etxera iritsi baino lehen, haatik, don Mariano farmazialaria ikusi genuen, baita harekin solasaldi labur bat egin ere.
‎baizik. Bizitza erabat maite duzunean heriotzari ez diozu ihes egiten, baina ez duzu heriotzaz fetitxe bat egiten ere. Horrela jokaturik, lehen heriotza iraultzaile baten gainetik, bigarren heriotza batekin aurkitzen zen Yoyes, ekintza etiko baten ondorio bezala, azken sublimazio bezala, ez inoren agindua jarraituz?
‎Gainera, fase horretan, 2007ko udan, Eitb.com eko erredakzioa Bilbokoegoitzara aldatu zen, hiru urtez Zamudioko Parke Teknologikoan egon ondoren.Aldaketa hori hurrengo fasean gauzatuko da edukiei eta web estrategiari dagokienez.Bilbora joatea konbergentzia lortzeko ezinbesteko lehen urratsa izan zen, baitaedukien kudeatzaileek bat egitea ere. Horri esker, aurrerantzean EITBko kazetariguztiek beste erredakzioetan sortutako baliabideak eta edukiak baliatzeko aukeraizango zuten:
‎Turnerek berak, nekazari komunitate (artzain, etab.) eta hiri komunitateen artean bereizketa bat egitea ere proposatzen digu. Nekazari komunitateetan erritua topatuko genuke, eta, aldiz, hiri komunitateetan performancea.
‎Askotan, dirua eskuratzeko ahalmena duten bakarrak dira. Adingabeak kontu korrontean eragiketak egiten baditu, aitaren, amaren edo tutorearen sinadurarekin bat egitea ere itundu daiteke. Aurrezki kontuaren etekina lortzen duten adingabeak PFEZren zergaduntzat hartuko dira.
‎Upainekoen kasuan, eurek egiten dute prozesu guztia, eta aurten gutxi gorabehera 50.000 litro ekoiztuko dituzte. Gainera, upategi edo bodega bat egiten ere badabiltza; noizko zabalduko duten, baina, oraindik ez dakitela esan digu Iñaki Gerekak, Upainen mahastiko arduradunak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia