2000
|
|
" Ez dut egundaino hauteman gaixtaginik ibili dela gauaz mendian. Gu iduri, behartsu batzu dira beti hor dabiltzanak." Hark bazekien horretaz, artzaina izaki maiz egin
|
baitzuen
lo mendian. " Beraz, Xalbadorri jarraituz, argi zaudek bi gauza", egin nuen neure kautan:
|
2002
|
|
Sehaska kantuak izugarri gustatzen zitzaizkidan, eta konturatu nintzen erritmoa ondo zaindu behar dela, alegia, alferrik zela kalera joateko irrikagatik sehaska azkar eragitea. Modu horretan umeak ez
|
baitzuen
lorik hartzen. Amari begira ikasi nuen hark nola kantatzen zuen, goxo, geldiro, sehaskaren erritmoa kantatzerakoan eramanez.
|
2004
|
|
Ohera sartu eta Estiren ondoan etzan zen; ez zuen han aurkitzea espero azken aldi hartan Estik haurraren logelan egiten
|
baitzuen
lo, haurrarekin egoteagatik bainoago berarekin lo ez egiteagatik susmatzen zuen Harakinek, eta eskertzen zion, izan ere, nahiago baitzuen bakarrik lo egin eta elkarrekikoak, gauez bazen ere, lasai uztea.
|
2008
|
|
Bestela, bere arrakastak sekretu bakarra izan zuen: orduak eta orduak sartzea, loaren biorritmoa lagun, Nazariok, deabruak bezala, ez
|
baitzuen
lo behar handirik izaten, esaera zaharrak zioen bezala; esan nahi baita Nazario mutil nekaezina zela, orain fabrika txiki eraiki berrian inork baino lan gehiago egiten zuena, lanik astunenei ere aurre egiteko ez zen nagi izaten?, orain aginduak ematen zituena, kanpora ateratzen ez zenean, lantzen zituztèn produktuei irteera emateko, bezero berrien bila:
|
|
Bestela, bere arrakastak sekretu bakarra izan zuen: orduak eta orduak sartzea, loaren biorritmoa lagun, Nazariok, deabruak bezala, ez
|
baitzuen
lo behar handirik izaten, esaera zaharrak zioen bezala; esan nahi baita Nazario mutil nekaezina zela, orain fabrika txiki eraiki berrian inork baino lan gehiago egiten zuena –lanik astunenei ere aurre egiteko ez zen nagi izaten–, orain aginduak ematen zituena... kanpora ateratzen ez zenean, lantzen zituztèn produktuei irteera emateko, bezero berrien bila: bezero euskaldunak edo erdaldunak, bertakoak nahiz kanpokoak –hizkuntza bigarren mailako bitartekotzat zuen, bezero berriak irabaztekotan–, ongi ohartzen bazen ere, bestalde –ikusten zuena ikusten zuen Nazariok, eta ikusten zuenaren arabera juzgatzen zuen mundua, bere buruari iruzurrik egin gabe–, klase industrial dominanteak gaztelania zuela nagusi.
|
2011
|
|
Azkenean logelara igo ginen eta ohean sartu nuen. Esparatrapua jarri zioten isilik egoteko eta J. Andonik, ondoan egiten
|
baitzuen
lo, esaten zion lo egiteko, hurrengo egunean lorategian ibiliko zirela jolasten, eta bazirudien ulertu zuela.
|
2012
|
|
Ez zen ohean asko mugitzekoa; hortaz, hantxe zegoen, geldi geldi, ezin
|
baitzuen
loak hartu. Ez zekien zehazki zer gertatzen zitzaion; galdetuz gero, nekatuta zegoela erantzungo zukeen, baita lehertuta ere, baina begirik bildu ezinik zebilen hala eta guztiz ere.
|
2015
|
|
Zigor eremu horretan, zurrumurruak eta gehiegikeriak nahasi egiten ziren agian egia edo gezurra izan zitezkeen albisteekin. Gehienbat errepikatzen zen zurrumurruak izurik sakonenean murgilduta mantentzen zuen Marcial Olaizola gaztea, halako ikara espantagarriarekin non gauetan ezin
|
baitzuen
lorik egin. Zurrumurru, esajerazio, gezur horrek, guztiz sinesgaitz bihurtu arte puzturikoak, kontatzen zuen Paulino Uzkudun noizbehinka azaltzen zela San Juan de Mozarrifarreko kontzentrazio esparruan.
|
2016
|
|
Zer zioen? Berriro ere oso berandu zela zioen, ergelkeria eta gaiztakeria zela aita horrela torturatzen jarraitzea, gau hartan ere ez
|
baitzuen
lo egitea lortuko, etxeratzen ez nintzelako kezkatuta; eta arimari bakea ekartzeko ordua zela. Seriotan.
|
2017
|
|
Fabrikak ateak ixten zituen abuztuan, eta huraxe zen nolabaiteko opor garaia denontzat. Gaueko lan txanda bazuen aitak, egunez isil isilik egoten ginen denok, eguerdira arte egin behar
|
baitzuen
lo. Arratsaldeko lan txanda egokitzen zitzaionean, berriz, baimena ematen ziguten beranduago oheratzeko, eta lantegitik etorri eta musu eman arte zain eusten genion.
|
|
bere egitasmoetan ez ziren sartzen arrastoak uzten dituzten jipoiak, baizik eta terrore psikologikoa, nekez demostra daitekeena. Gauean, normalean errieta baten ostean oheratzen zenean, Miren Lujanbio ez zen ausartzen esatera pertsianan argia sartzeko zirrikitu batzuk utzita lo egin nahi zuela, erabateko iluntasunean ezin
|
baitzuen
lo egin. Erabateko iluntasuna zela-eta lo egin ezinik irratia pizten zuen, berriro ere senarraren barruko deabru guztiak iratzarriz, hau ez baitzen lokartzen zarata minimoa baldin bazegoen inguruan, zarata hori urruneko burrunba elektroniko txiki txikia izan arren.
|
|
Anaiak egin beharrekoak egin zituen, artean bidaiari buruz hitz egiten zidala. Nekatuta zegoen, bezperan tren bidaia luzea izan baitzuen porturaino eta hartu zuen pentsioan ezin izan
|
baitzuen
lo askorik egin, beheko solairuko tabernan berandura arte egon ziren-eta zarataka.
|
2018
|
|
Esna egin genuen gauaren parterik luzeena. Atzarririk eman genuen gau erditik goiz albara bitarteko denbora, Grazibelek ez
|
baitzuen
lorik egin nahi. Jira eta buelta zebilen ohean; hotza zuela adierazten zidan batzuetan; estalkiak kendu, eta beroaren gehiegiaz kexatzen zitzaidan bestetzuetan; haserretik barealdira eta barealditik haserrera, hiraldietan Errege eta Aba Yakue zituen Grazibelen kolerak iraingai nagusi; barealdietan, berriz, burua nire bularrean babestu, eta negarrari ekiten zion.
|
2019
|
|
Bazekien gau hartan bakarrik sentituko zela. Ohea hain irudituko zitzaion handia eta hotza, non nekez lortuko
|
baitzuen
lo hartzea.
|
|
Jaka zorutik jaso eta badoa, estropezuka, aurrean dituen gizonen atzetik, adreiluzko eraikin handi batera, non hormen kontra aulki luzeak dauden. Pragako eskolako gimnasioa ekarri dio gogora, han egin
|
baitzuen
lo honako bidaia hasi baino lehen.
|
2020
|
|
–Atxiloaldi haren ondoren, dena aldatu zen. Idoia Bibora itzuli zen, gauetan ezin
|
baitzuen
lorik egin. Batetik eta bestetik poliziak ikusten zituen eta arnasarik gabe geratzen zen kale erdian.
|
2021
|
|
Gizona hain pozik geratu zen egindako mesedeaz, non gau osoan ez
|
baitzuen
lorik hartu, eta biharamunean goizean goizik joan zen atsoak esandako lekura. Txundituta geratu zen.
|
2022
|
|
Baina, nahikarien kontuan, zenbatenaz eta debeku handiagoa ezarri hainbatenaz desiratuagoak izaten direnez, emazteki gaixoak berehala ahantzi zituen senarraren mehatxuak eta bere promesak; izan ere, arrats hartan berean, bertze dama batzuekin eta haien zaintzaileekin lotara joana zelarik bertze ganbera batera, igorri zuen baten bat zaldunarengana gauez etor zekion galdeginez. Baina senarrak, zeinak ezin
|
baitzuen
lo egin, hain zegoen jelosiak arranguraturik, bertzea gauean jitekoa zela jakin orduko, soingaineko bat eta ganbera sehia berarekin hartuz, anderearen egoitzara joan eta ate joka hasi zen. Emaztea, ez baitzen bertze nehoren aiduru, bakar bakarrik jaiki zen eta ondoan zituen berokia eta bota motz forratuak hartu zituen; eta ikusiz berarekin ziren hiruzpalau dama lo zirela, ganberatik jalgi zen eta jotzen ari zirela entzun zuen aterantz jo zuen.
|
|
Gau hartan ez zion sexurik eskatu. Elkarrengandik aparte egon ziren, geldi, itzarrik, alemanaren arnasotsa eta haren ohearen krakatekoak entzuten, goian, juxtu euren parean egiten
|
baitzuen
lo. Ilunpean, Madeleinek, gizonaren eskua hartu eta indartsu estutu zuen.
|