2000
|
|
Eta ez zen harritzekoa jelosiazko sentimendu hura, zeren aitonak hondoratu untzia urgainerat ekarri
|
baitzuen
gure aitak denbora laburrean... eta, zihoan bidetik, hegan ere jar zezakeen, hegan jarriko zuen, segur, nola Eliasek jarri baitzuen bere suzko orga.
|
|
Zeren eta, ge hienbat, Gero n azaltzen diren anekdota bitxiak baitzizkigun irakurtzen eta diktatzen... edo jaun Marcelek berak euskararat traduzitu edo moldatu bertze hainbat, berak hango eta hemengo liburuetarik ikasiak. Horrekin ez dizut erran nahi ezen jaun Marcel ere isilpeko eta ezkutuko protestant bat zela edo izan zela, zeren katolikoa baitzen, baina bai gehiago sinesten zuela Jainko miserikordios bat Jain ko mendekos bat baino, eta sineste horrek gehiago bulkatzen zuela eskuaren luzatzerat, bertzeen eskuen hersteko, hatzaren luzatzerat baino, bertzeen seinalatzeko eta haien baztertzeko, nola luzatzen
|
baitzuen
gure aitak noiznahi den... eta gure amak ere bai, aldian behin.
|
|
Harri eta zur geratu zen aita, begiak zabal, zeren eta, bere bidaietarik itzultzen zen bakoitzean, beti edireiten
|
baitzuen
gure ama bere zerbitzurat, haren obligazinoetarik eta postutik den mendrenik ere higitu gabe, morroi neskameei bere manuak emaiten, txilina noiznahi eskuan —ekarri pitxer bat ur eta garbiontzia honat!, eraman etxeko jaunaren zaldia harat! —, bere senarrari deus ere falta ez zekion amoreakatik. Honek, halarik ere, ez zizkion amari argibideak eskatu, eta, etsiak hartua bezala, bi hitz haiek erraiterat mugatu zen:
|
|
Ordu arte, osaba Joanikotek irakatsi izan zizkigun aritmetika, geometria eta lehenengo letrak, denetik apur bat, batzuetan jostetan bezala, aitona Nikolas hartan ere lagun zuela, eta bertzeetan seriosago. Haatik, aitonak nahi zuen ezen latina eta erretorika ere behar bezala ikas genitzan, baita erlijionea ere, jakina, eta, nola aitona Nikolasek, arestian erran bezala, biziki estimatzen
|
baitzuen
gure apez don Frantzisko, hala izendatu zuen hura Mattin eta bion prezeptore, nik buruz harria jo eta handik gutirat, sei urte bete berri nituela eta Mattinek bederatzi.
|
|
—Bai, seme, gu zaldunak gaituk, nobleak, eta ez didak halakorik oroitarazi behar; izan ere, alde batetik, handitasunaren mendi gaina galdu duenak, nola galdu
|
baitzuen
gure familiak eta gure leinuak, Gaztelaren aurkako gerla maradikatu haien ondotik, ez dik mendi gaina baizik oroitzen; eta, bertzetik, umetarik ez diat bertzerik erakutsi... Baina ez diat uste horrek zer ikusirik duenik herriko apeza honat ekartzeko eta gure mutilei eskola batzuen emaiteko deliberamenduarekin...
|
|
ERRAN dizut nola aitak bere festen organizatzeko ohitura zuen noizik behin, festabururen baten aitzakian edo. Eta halakoetan, jakina, inguruko jauntxoak gonbidatzen zituen festa haietarat, zeinak profitatzen baitzituen, hala berean, haiekin zituen kontuen garbitzeko, zeren haietarik gehienak aitaren negozioei loturik baitzeuden nola edo hala, eta zeren halatan erdietsi
|
baitzuen
gure aitak meneko zituenak are menekoago izan zitezen. Abuztuko bigarren igande hartan —urbiaindarrok santaklarak ospatzen ari ginela, hain zuzen ere—, bazuen, gainerat, bertze estakuru bat, zeren eta Pedro Huizik akabatu berria baitzuen kaperako freskoa, zeinean nihaurk ere lagundu bainion, atsegin handiz, batik bat lehen eta azken egunetan —zeren gainerako egunetan, bertzenaz, aski eta sobera izan bainuen Elbiraren kontuari eta ondoko kontuei buru egiten—, eta zeinean agertzen baitziren Frantzisko Xabierkoa eta san Inazio Loio la koa, hau zutik eta hura belauniko, biak ere zirkulu batean:
|
|
Eta bere tokian ez dagoenak faltatzen du, eta bere faltaz lohitzen du bere burua, eta lohitzen ditu ondokoak ere. Eta hori ere aitortu beharra dago, eta bertze guztia gure burua engainatu nahi izaitea da, nola engainatu nahi izaiten
|
baitzuen
gure aita hil berriak, Jainkoak zeruan izan dezala. Eta Gaztela handi da eta Gaztelak handi egin gaitu; ez ote da, bada, Villagrandeko dukearekin egin tratua handitasun horren seinale eta aieru ere?
|
|
Haien aita Ezpeldoiko jauna zen —gure amaren anaia eta gure osaba—, zeinari Bernabe baitzeritzan eta zeinak gonbidatu baikintuen hiruzpalau urte haietan bere jauregirat, norat joaiten baikinen Mattin eta biok amarekin eta hiruzpalau morroi neskamerekin; baita aitarekin ere, negozioek bakean uzten zutenean... baina nola negozioek bakean uzten zutenean aitak ez zituen negozioak bakean uzten, uste dut ezen behin bakarrik etorri izan zela azkenean eta ez egonaldi osorako. Ama gogara joaiten zen, bere ahizparekin —zeina baitzen gure izeba Emiliani, bertze nonbait ere aipagai izan dudana, zeren eta amak osaba Joanikotekin ezkondu nahi izan
|
baitzuen
gure izeba hura— egoiteko gogoz, eta gurekin ere nehork ez zuen erreguka ibili beharrik harat joan gintezen, osaba izebek ongi tratatzen gintuztelako eta lehengusuekin gogaitzeko astirik izaiten ez genuelako.
|
2001
|
|
Eta laster heldu ziren, aitak esaten zuen guardia zibilak izango zirela, baina ez zituen ikusi, etxea zehatz errekistatzen hasi ziren eta kortako sardeak hartu zituzten sabaia begiratzeko. Sabaian, sardeak belarretan sartzen hasi ziren, hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten
|
baitzuen
gure aitak belarpetik, eta sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen, eta gerrian jo zuten. Aitak ez zuen garrasirik egin.
|
2002
|
|
Alferrik. Behin martxa hartuz gero, ez
|
baitzuen
gure aita inork geldiaraziko:
|
2004
|
|
Banekien egunen batean erabakia hartu nuela, baita Euskal Herrian nitaz kezkaturik egonen zirela ere, baina momentuz saihestu egiten nituen nire espioitza lanari buruzko pentsamendu guztiak. Horrek, bestalde, lagundu egiten zidan aitarekin harreman estuagoa, naturalagoa edukitzen, espioia nintzela gogoratze hutsak konfiantza guztiaz gabetzen
|
baitzuen
gu bion artekoa.
|
|
Elefantearen memoria
|
baitzuen
gure aitak!
|
2006
|
|
nondik norakoaz, eguraldiaz, kale batean edo bestean egiten ari ziren konponketa lanez... eta hitz juxtuekin normalean. Kalean geldiarazten zuten ezagunekin beste pixka bat hitz egingo zuen, baina jendetasunez beste ezer baino gehiago, aukeran nahiago izaten
|
baitzuen
gure joan etorria honelako topaldirik gabe burutzen bagenuen.
|
|
Itsasargiko biltegian ezer gutxi geratzen zen ordurako, osabak esku beteka bidaltzen
|
baitzuen
gurera eskean etortzen zen edonor.
|
2008
|
|
Herrixkara iritsi ginenerako kandelak pizteko ordua zen, eta ez dut behin ere ahaztuko ate eta leihoetako distira horia ikustean hartu nuen poza; baina, geroago garbi geratu zenez, toki hartan ez genuen beste laguntzarik jasoko. Zeren, edozein lotsatzeko modukoa izan arren, arima bakar batek ere ez
|
baitzuen
gurekin Admiral Benbowra itzuli nahi izan. Zenbat eta zehatzago adierazi gure arazoak, orduan eta irmoago heltzen zioten, gizon, andre eta umeek?
|
|
Hurbil geunden orain; beste hogeita hamar edo berrogei arraunkada eta hondartzan izango ginen, itsasbeherak harea zerrenda estu bat utzia baitzuen agerian, ertzeko zuhaitz multzoak baino beherago. Handik aurrera ez genuen piraten txaluparekin zertan beldurturik, punta txiki hark ezkutatu egiten
|
baitzuen
gure begi bistatik. Mareabeherak, hain errukigabe atzeratu gintuenak, saritu egiten gintuen orain gure erasotzaileak atzeratuz.
|
2010
|
|
Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen? itsututa behar
|
baitzuen
gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
|
|
Heinrich nora ezean gelditu zen, ez baietz eta ez ezetz esan gabe, besagainak altxatu zituen arte, keinu axolagabe batean. Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen... itsututa behar
|
baitzuen
gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
|
2012
|
|
Arintasun miragarria dute txikitatik; halere, hiru urteko ar gazte bat harrapatu nuen behin, eta lasaitzen ote zen saiatu nintzen samurtasun guztiz; baina hain bortizki hasi zenez deabrukume hura txilioka, atzaparka eta hozka, jaregin beharra izan nuen, eta eskerrak gainera, zeren eta haren zaratak zaharragoen talde oso bat erakarri
|
baitzuen
gure ingurura, baina kumea onik zegoela ikustean (korrika abiatu baitzen), eta nire moxal beilegia ondoan zegoenez, ez ziren ausartu guregana hurbiltzen. Animaliatxo gaztearen haragiak oso usain txarra zuela ohartu nintzen, eta hats hura erbinudearen eta azeriarenaren artekoa bezalakoa zen, baina askoz desatseginagoa.
|
2013
|
|
Urtebete edo dela, eskolatik atera genuen, eta egoitza atondu zitzaion Londresen; eta azken udan Ramsgatera joan zen egoitza horretako buru zen damarekin; eta haraxe joan zen Wickham jauna ere, beren beregi duda barik; izan ere, suertatu zen gizonak eta Younge andereak aurretiko ezaupidea zutela, eta dama horren omenaz, tamalez, guztiz oker egon ginela. Wickhamek begi argia egiten zion umetan gure arrebari, eta neskatilak horren aztarna sakona gordetzen zuen bere bihotz maitetsuan; eta gizonak, Younge anderearen ez ikusiaz eta urgaziaz, hain estimagarri egin zuen bere burua Georgianaren aurrean, non bultzatu egin
|
baitzuen
gure arreba berarekin maiteminduta zegoela sinetsi eta elkarrekin ihes egiteari amore ematera. Hamabost urte baino ez zuen orduan, eta hori izan dezake zuribide; eta bere buru arinkeria adierazita, pozik gehituko dut honen guztiaren ezaguera Georgianari berari zor diodala.
|
2014
|
|
Memelokeriaren eta horren ondorengo nire mailakako urruntzearen ostean berak ere ez zidan deitu, zinez serio hartu
|
baitzuen
gure arteko botere desoreka hauspotzen ez jarraitzearena eta niri baitzegokidan kasu zehatz hartan berari deitzea, ziur naiz halere ezin konta ahala aldiz estutu zituela hortz ilarak bata bestearen kontra soinu karraskaria atera arte eta lotu zituela eskumuturrak gerriaren atzean nire zenbakia ez sakatzeko, baina lortu zuen azkenean helburua, psikologoak bost puxtarri emango zizkion gutxienez, de... (eta gainera gaztelaniaz, gero esango du euskaltzalea dela) batekin amaitutzat eman nuenean elkarrizketa.
|
2015
|
|
Nahita ere ezin. Segur nintzen, gainera, Rita ikusitakoan ere ez zela inondik agertuko Hans Lauerren irudirik, ez zela agertuko sekula haren akordurik gure artean, nire baitako argi berriak estaliko baitzituen oroitzapen tristagarriak oro eta itsutuko
|
baitzuen
gure memoria, nola arratsaldeko eguzkiak porturako bidea.
|
2016
|
|
gazteagoak ziren azkena baino eta Adriana bera baino, lizeoan egongo ziren oraindik, beharbada, edo institutu teknikoan, eta horrexegatik erdi ezezagunak ziren niretzat, azken urtean «haziak» zirelako, ni neu hiriko giro guztietatik ezarian ezarian apartatu nintzen urtean, alegia; eta, azkenik, Brunori begiratu nion: nire aurrean zegoen, gero eta altu eta iharragoa, eta azal ilunekoa izanda, gero eta beltz gazte dardarti eta beldurti baten antz handiagoa zuen; egun hartan ere hain urduritasun handiz zegoen, non niri ere kutsatzea lortzen
|
baitzuen
gure bizikleten aurreko gurpilek elkar jotze hutsarekin.
|
|
Eta, hurbilketa horietako batean, ez dakit nongo enbaxadorearen emaztea hurbildu zaidanean matraila ferekatzeko eta ahots ezinago faltsuz esateko ezen bizitza ez dela agur mezan bukatzen?, konturatu naizenean nire atzeak gizonaren sabelpea ukitu eta hark erekzio nabarmena izan duela, Barandiren menbrua nire ipurmasailen txokoan egokitu delako halako perfekzioz non ematen
|
baitzuen
gure gorputzen zirrikitu ahur eta ganbilak horretarako sortuak zituela natura amak, lagunarengana itzuli eta umeei egiten zaien errietaren moduko bat egin diot, inork ez ikusteko moduan: –Barandi, Barandi...?.
|
2017
|
|
Kantari xaharrak pausatu zuen masaila bere eskuaren gainean, hainbeste lixibatan pitzatutako bere eskutxo pottoloan, eta begiak errendaturik jarri zitzaizkion. Garrasi urragarri bat bota zuen eta hor hasi zen kantatzen mila aldiz abestutako bere kanta kutuna, Zorbari, erabakia
|
baitzuen
gutako zein aukeratu, begi laño laño bat egiten ziola:
|
|
Tarrapataka oldartu ginen irteerarantz, baina ez ginen lehenbiziko arkura ere iritsi, noiz eta beste krak! ozenago batek eztanda egin
|
baitzuen
gure buruen gainean. Une horretan Zorba bere eginahal guztian ari zen enbor handi bat zutiarazten, zurkaitz gisa ezartzeko erortzera zihoan arkuari.
|
|
Haietako batzuek deklaratu zuten eta bi zigortuak izan ziren. Bat, Tuentiko txat batengatik, non esaten
|
baitzuen
gure semea frakasatua zela, ez zuela ezertarako balio eta etxera etorriko zirela bere ama bortxatzera. Bestea, telefonoz nire kontra bota zituen mehatxuengatik.
|
|
Gero, hortik abiatuta motoaren dohainak eta bertuteak aipatzera pasatuko zen, eta hor beste askok ere hartzen genuen parte, motorren munduak ez
|
baitzuen
guretzat sekreturik. Batak ducattia defendituko zuen; besteak lambretta goraipatuko; hurrenak, berriz hondaren abantailak azalduko, laugarrenak derbyaren alde egingo eta azkenak ossaren eta montesaren arteko aldeak argituko.
|
|
Abiatu ginen porturantz, anaia motxilarekin eta ni nire maletarekin. Goizeko euriaren ondorioz kalean hainbat putzu zeuden, eta haizeak putzuon azalera astintzen zuen, bai eta gu ere, portuaren zabaleran haizeak aske jolasten
|
baitzuen
gurekin. Moilara hurbildu ahala, zain zegoen itsasontziari begira joan beharrean, zorura begiratuz ibili behar izan genuen, putzuak ekidinez, noizean behin norabidea zuzena ote zen ziurtatzeko begiak altxatuz eta urratsak itsasontzirantz arteztuz.
|
2021
|
|
Hori da beti dagoena Arestiren obran. Haren testuak irakurtzerakoan, sarritan pentsatu dut ekibokatuta zebilela, eta momenturen batean neuk ere nahi izan dut bere mailuarekin egurtu, baina uste dut ezagutu zuten guztiei noiz edo noiz pasatu zitzaiela, sufritu
|
baitzuen
gure gizonak, eta, Joxe Azurmendik gogorarazi izan digun bezala, sufriarazi ere bai. Bere indar harrigarriak lagundu dit honaino iristen, potentzia sobrenatural eta presente hori sentitu dut ondoan, bere arestitasun solemne hori.
|