Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 835

2000
‎Baina, informazio sistema berri hauek beste aldaketa batzuk ere ekarriko dituzte. Egia da, erakunde batek bere informazio sistema eratzen duenean bere" know how" zaindu nahi duela, baina ordura arte garatu ezin zituen hainbat produktu garatzeko posibilitatea zabaltzen zaiola ere bai. Hau ekonomiaren edozein alorretan gertatzen ari bada ere, euskal kulturan tentsio bereziak eragin ditzake, gure erakundeek, gutxi edo gehiago, bere laneko eremua izan baitute.
‎Kontuan hartzeko hirugarren faktorea gu geu, euskaltzaleok, izan gara. Lan asko egin da eta asmatu ere askotan, bistan da, baina ordua da erabili ditugun diskurtsoen kritika egiteko. Azken hiru hamarraldi honetan euskararen aldeko diskurtsoa mendearen lehen erdikoarekin alderatuta ia berdina izan da, eta proiektu politiko eta mitologia abertzaleei lotuegia.
‎II, 24 [1944], 153r [1952]; III, 15 [1955]). Vatikano II.ak ekarriko zituen, azkenik, planteamolde berriak, baina ordurako Egiako demografia erdarara askoz lerratuagoa zegoen, hiritartze fenomenoaren barruan.
‎Estatuak hartutako konpromisoak, edozein eratan, ez zuen iraun aldaketarik gabe. Esan daiteke 1868 arte oinarrizko printzipioek iraun zutela, baina ordutik aurrera laizismorako joera nabarmena izan zen Estatuaren aldetik, honen eta Elizaren arteko eskola gerra Estatu espainiarreko hezkuntzaren historiaren ardatz nagusienetariko bat izango zelarik.
‎bide luzea neukan aurretik, Lahinchera heltzeko gogoa bainuen. Beharbada, balantza batean jarrita, sei horiekin bidaiatzeak alde txar gehiago izango zituen onak baino, baina ordurako furgonetara igoa nintzen. Lekua egin zidaten mutilek, niretzako aulkirik onena utzita.
‎Errepidea eta autoa oso atzean utzi nituen, eta suposatu nuen udaberrian hura guztia urez beteta egongo zela, baita ni nengoen tokia ere. Herri hartara heltzeko berrehun bat metro geratzen zitzaizkidan, baina ordurako argi ikus nitzakeen etxe guztietako horma eta leihoak; eta askoz ere urrunago, abuztuko beroak eta ortuen egarriak hurrupatuta, urtegiko lau tantak.
‎Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
‎Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainetariko batetik; eta, oi huak entzunik, itzarri zen etxeko jauna, eskatu zion kandela bat bere sehiari, hurbildu zen kandelarekin bere emazteaganat, ikusi zuen ikustekoa, eta erran zion emazteari: " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
‎Ginebraren eta tabakoaren keru lehorraren gibelean, berritasunaren gozotasun hezea gordetzen zuen haren ahoak, gaztetasunaren bizitasun zalua haren mihiak. Erran bezala, ez zen luze haren etxeko atariraino, baina ordu laurden baino gehiagoko bidea izan genuen, hainbertze aldiz berredan nuen-eta ezpain haragitsu horiek irekitzen zidaten iturritik. Zorabio batean, ezker eskua haren bular gainean pausaturik nuela urratu genituen azken metroak, karrika hutsean gaindi.
‎Nik pozik egin diot irribarre, eta pozik egingo nioke beste aitorpen andana bat (esango nuke, zor ere, zor diodala; baina beharbada nire egoera azaltzeko aukera hain hurbil ikusteak beldurtu egin nau; beharbada ezkondua naizela jakiteak niregandik uxatu egin dezake; ez dakit), baina ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot, gain gainetik, Luisekin izan dituzten egonaldiak jardunaldiak aipatu gabe. Gero, ordea, luze hitz egin dugu atzoko ezusteko epaiketa saioaz, eta lekuko sorpresarekin batera, Adelak sortu zuen ezinegona eta zalantza giroa aipatu dugu.
‎Beste zenbait gauza ere entzun ahal izan dut(" Hala eta guztiz ere, Dan potroetatik harrapatua daukat", Adelari, esate baterako), baina ordurako furgonetaren tirriki tarraka erdi lo nindoan eta ez dakit zinez edo ametsetan entzun dudan.
2001
‎M. ARAMENDI. Lehenengo unean berdin zen nor izan zen, EEBBetako agintarien helburu garrantzitsuena irailaren 12an beren iritzi publikoa asetzea zen. Estatubatuarrak arazoaren parte izan dira, baina ordura arte isolamendu kontinentalak, beraiek parte ziren arazo horietatik kanpo geratzen utzi die. Dena den, nire ustez gaur egun ere EEBB helburu estrategiko oso argiak ez dituen gerra bat egiten ari dira.
‎Eskua eman nion bakardadeari, begietara so egin nion eta agian etorkizuneko makina, izenik gabeko kondena, kentzeko norberak eraiki edota asmatu beharreko zerbait izan litzatekeela pentsatu nuen, baina ordurako bakardadeak dantzatzera gonbidatua ninduen eta isiltasunaren obra sinfonikoak itzaliak zituen izenik gabeko beste baten pentsamolde apalak.
‎–.. aurreneko partiduan, betikoa, ez diat kontzentratuta jolastu, ez zekiat, hotza bezala nengoan –hitzak janez hitz egiten du Anartzek, bere ideiak mihia baino bizkorrago joango balira legez– 15 tantoa arte edo ez nauk hasi pilota gozatzen, baina ordurako erremontada ezinezkoa zuan –ezintasun keinu bat egin du Anartzek, bere burua zuritzeko bezala– Baina bigarrengo partiduan bai, hor ondo jolastu diat, gustura, kontzentratuta eta...
‎Eta opariarekin egin zuen amets: zubi baten gainean zeuden biak (Parisekoan edo Lisboako luze hartan) eta Romak paper gorrian bildutako oparia eman zion eta berak ahaleginak egin zituen papera kentzeko baina ametsa lekuz aldatu zen orduan, zortzimilako mendi batean zeuden (Annapurna?) eta atzamarrak ezin zituen behar bezala mugitu; gutxika, baina, oparia zabaltzen joan zen baina ordurako ametsetan ari zela konturatu eta erabaki zuen ez zuela zabaltzea merezi, hura guztia buruaren jolasa baino ez zela.
‎Goizeko bederatziak arte ez zen enbarkaziotik irten. Guardia zibilen hiru jeep erreparatu zituen nasan, baina ordurako arrantzaleak ere kaian zeuden. Oinez zihoala, Ontziolako garabiaren parean bi guardia zibil inguratu zitzaizkion, trikornio beltza dirdiraka eta metraileta kanoiak apuntaturik.
‎Barau luze hori probetxugarri izan zitzaigun noski bekatu bideetan behera amil ez gintezen, baina ordurako grina erraietaraino sartua geneukan zenbaitek, nik behintzat bai, eta ez nintzen inondik ere sendatu. Hobeki esan, are makurtuago eta isuriago irten nintzen joera zaharrera.
‎Ez dakit zer espero nuen ateaz beste aldean. Agian ez nuen egoki jokatu, baina ordurako nahikoa buru nahas nengoen. Atea ireki egin nuen.
‎Jainko oso urrutiko bat deitzen ari zen artaldea zirudien. Doike ni lintxatzea helburu zuen talde bat eratzen hasi zen, baina ordurako bileraren hasieran nire ondoan eseririko neofitoa saltaka iristen ari zen oholtzara, eta niri bultzada bat emanez, mikrofonoaz jabetu zen: Hitzaldi hau nirea da!
‎Lehengo iragarki berdina nire parean zegoen. Bertako neskak irribarre egiten zidan beste behin ere, baina orduan bere begietan nola edo halako jakin min eta konplizitatea antzeman nizkion.
‎Guztiz patetikoa. Seguruenera jendearen artean ahapekako xurrumurrua hedatuko zen, baina ordurako nire zentzumen sorgortuek isiltasun lodia baino ez zuten aditzen. Edo agian ez, zeren eta isiltasun larri hartan txalo ozen batzuk entzun bainituen; eta orduan lehengo eskale bizar urdin hura ikusi nuen berriro, txaloka erotu beharrean eta niri bizkarrean txapaka eginez, animatu nahian.
2002
‎Berriro ere hitz egiten hasi zen, baina ordurako ama nigar zotinka ari zen. Bihotz gabe haren lasaitasuna jasan ezina zitzaion:
‎Zu zure lagunekin zinela, gure hizkuntzaz ardura hartu behar omen duen telebistaren albistegia ETAk egun batzuk lehenago zauritu zuen Madina gaztearen alde Bilbon egindako manifestazioaren berriak ireki zuen. Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua (gero jakin genuen ume baten gorpua zela kazetari baten ikuspuntutik ez da gauza bera, baina ordu hartan oraingoz andreaz hitz egiten zen), barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren. Kale borroka dela eta, aurreko egunean hiru autobus erre zituen norbaitek.
‎Gaiak aukera ditzakegu, baina beti utziko ditugu tintontzian azaldurikoak baino garrantzitsuagoak diren beste batzuk; denbora lukainka legez ebaki dezakegu, aldi jakin bat bakantzeko eta liburuen izozkailuan hormatzeko helburuarekin, modu arbitrarioan beti ere; goraipatzen saiatu garen lan eta egile askotaz, ziurrenik, ez da inor gogoratuko hirurogei urte barru (tamalez, laidogarria izango da hori izkiriatzaile askorentzat: 60ko hamarkadara arte, euskaraz ia edozer idatzi, eta idatzitakoa erosketa zerrenda izanda ere, Euskal Literaturaren Historian sartuko zen zuzenean, baina orduz geroztiko idazle kopuruaren handitzeak garestitu egingo du, nahitaez, sarrera, eta, inguruko literatura gehienetan bezala, literaturaren historialariek aukeratu egin dute). Â Historiak aurrera darrai; aurrera eta baita atzera ere, irakurle eta belaunaldi berriek iraganaren interpretazio ezberdinak eskaintzen jarraituko dute eta.
‎Egun hartan begi bistan zegoen zeruertz urruna, hodei erraldoiek beltzerantz larri grisatuta. Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik.
2003
‎Azken bolada honetako erasoak ikusi ondoren, badirudi lehendakariaren proposamena blokeatzen eta betoak jartzen saiatuko direla konstituzioa eta estatutua fetitxe bihurtu nahi dituztenek, baina orduan, berak adierazi berri duen bezala, herri kontsultaren bidea erabili du zuzenean. Eta gerta daiteke proposamenaren zilegitasuna, herriak eman diezaiokeena, legezkotasunaren aurretik etortzea.
‎Euskaltegietako ikasle kopuruaren jaitsiera nabarmenena azken zazpi urteotan gertatu da. ikasturtean inoiz baino ikasle gehiago matrikulatu zen euskaltegietan, baina orduz geroztik beheranzko joera izan du, eta, gaur egun, EAEn orduan baino 11.000 ikasle gutxiago daude euskara ikasten. Jaitsiera handiena gune euskaldunetan eman da, batez ere, Gipuzkoan eta Bizkaian.
‎Ia ezer ez, igogailua jarri ziguten egunetik aurrera. Ze, igogailua izugarrizko abantaila izan da guretzat eta beste bizilagun guztientzat, baina ordutik, ia amaitu dira eskailera buruko elkarrizketa sinple baina adeitsuak.
‎Umetan emakume artean hazi zela aitortzen du protagonistak, aita itsasgizona zelako: " Ni emakumez inguratuta bizi nintzanien ume bat nintzen" (47);" Oin beste anaije gaztiau bat dekot, baina orduen seme bakarra nintzen. Gure aitte itxasoko kapitana da, oin erretireute dau, baina orduen itsasoan egoten zan, batzuetan hiru urte etxera etorri barik, beste batzuetan urte bi, ta ni amagaz, amumagaz, krijediegaz eta arrebiegaz bizi nintzen..." (48).
‎" Ni emakumez inguratuta bizi nintzanien ume bat nintzen" (47);" Oin beste anaije gaztiau bat dekot, baina orduen seme bakarra nintzen. Gure aitte itxasoko kapitana da, oin erretireute dau, baina orduen itsasoan egoten zan, batzuetan hiru urte etxera etorri barik, beste batzuetan urte bi, ta ni amagaz, amumagaz, krijediegaz eta arrebiegaz bizi nintzen..." (48). Unibertsitate estudiante bizimoduko zertzelada ugari kontatzen ditu:
‎Zer esango zion irakasleak, zergatik beraren alde jokatu amaren aurrean? Berak bazekien irakasle hura jatorra zela eta batzuetan onbera, baina ordura arte inoiz ez zukeen gezurtia ere izan zitekeela pentsatuko. Agian sermoi bat botako...; ez, ez, berehala baztertu zuen ideia hura.
‎Prozesuaren azken fasean, ziur aski proiektua sustatzen duen Bizkaia Energia enpresaren akziodunen osaeran aldaketak daude?, EAJk askoz jarrera argiagoahartu du Boroako zentral termikoaren alde, baina ordurako Amorebieta Etxanokoalderdi barneko egitura aldatu behar izan du (batzar lokalean, alderdiko presidenteXabier Arzallus, Industri sailburu Josu Jon Imaz eta Bizkaiko exekutiboaren lehendakari Iñigo Urkuluren aldeko argudioak entzun eta gero, proiektuaren kontrakobotoak gailendu eta gero) eta kanporaketa espedientea zabaldu alkateari eta zinegotziei erreferendum bat egin nahi izateagatik....
‎Kontua da Mercedes eta Martinaren etxetik irten eta bigarren etxean sartu zenean," Ministeriokoa naiz" esan eta andre birrindu batek ezetz erantzun ziola, berak ez zekiela ezer Museoaz eta koadroaz, semeari itxaron ziola, baina ordu bietan heltzen zela Museotik semea, edo apur bat beranduago, eta goizegi zela oraindik, aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen. Matiasek azaldu behar izan zion grabazioa egitera etorri zela bera, ez Museo kontuetara edo koadro kontuetara.
‎Gauez izarren infusioa dirudi batzuetan, zerua oskarbi denean. Edo uralita ilun bat laino denean –jarraitu nuen nik, baina ordurako itsasoaz harago joanda zebilen Monika eta ez zidan jaramonik egin, nire belarri ertza bere mingain hezearekin miazkatzen segitu zuen eta dagoeneko hatsa berotzen hasia zuen. Norbaitek zintzurra estutzen ziola ematen zuen.
‎–Utz iezazkidazu egun batzuk –esan omen zuen Monikak, baina ordurako erabakia omen zuen baietza emango ziola. Elkarrizketa bukatutzat emanik edo, gizonak altxatzeko keinua egin omen zuen.
‎Nekazari edo jabe txikiei egindako maileguetan interesak kobratzea oso bekatu larritzat jotzen da (ez badira damutzen eta aldatzen, komunioa ukatu behar zaie; are gehiago, esango du Zabalak: ez lirateke lur santuan ehortzi behar); baina ordurako oso ondo ulertzen zen enpresa handiek %6ko interesa kobratzea:
‎Ongi, baina orduan, garbiago ikusteko: zertan datza filosofoaren zeregina zientziaren inguruko auzi horietan, zereginik baldin badu?
‎Ez da konbinazio makala, pentsatu du. Zakurra eta katua bezalakoak dira horiek, eta berriro markatu du Luperen telefonoa, ez etortzeko eskatzeko asmoz, baina ordurako hegan egina zen txoria habiatik. Zorionara bidean kantari, bihotza dantzari.
2004
‎Hori konponduta egonez gero, autogobernuaren mailak ekinez gaindituko genituzke. Ez zen posible izan eta jarraitu dugu lurra lantzen, egun batean uzta hartzeko... baina orduan. Askatze bidean dauden herri guztiek honako arazo hau dute aurrean:
‎Bidaiaren kasuan edo luzaezineko inguruabarretan, jaiotza akta egin daiteke egitatea gertatu baino hogeita lau ordu lehenago, baina orduan, jaiotza inskripzioa egiteko, beharrezkoa izango da jaioa epe horretan bizirik dagoela egiaztatzea.
‎Baina Eretzeko kontrolean bereizketa bat egiten da pasatzera doazen pertsonekin. Izan ere, bi pasabide daude kontrol horretan; bata palestinarrentzat eta gainerakoentzat bestea; horrela, atzerritarrek aiseago pasatuko dute, baina orduak eta orduak pasatuko dituzte lanetik etxera joan behar dutenek, kontrola gurutzatu orduko.
‎Uler ezazu, Joana. Ahal nuen azkarren itzuli nintzen kafetegira, baina ordurako zu?
‎Je, je, je! Bai, baina orduetan arituta ere borrokan, ez dugu sekula bukatuko.
‎Parkinsonen gaitza duela ia 200 urte identifikatu zuen James Parkinson zirujau eta paleontologoak, baina ordutik ezin izan da zehaztu gaixotasunaren jatorria, Espainian 90.000 pertsonari eragiten baitie. Bizi itxaropena handitu egingo da, patologiak 65 urtetik gorako 50 pertsonatik bati eragiten baitio.
‎ez Roman, ez Martin bera ere. Martin segituan konturatu zen tontakeria galanta egin zuela, baina ordurako sugandila urrun zegoen, Etxanon edo.
‎–Mandorlaaaaa! –entzun da, berriz ere, mahastietan, baina ordurako txakurrak ondo entzunda zeukan lehenengo agindua, eta saltoka agertu da Di Ruggeroren parean, belarrien atzean laztanak jasotzeko. Gero, Di Ruggerok mahats ale bi hartu ditu lurretik, bakoitza esku batean gorde du eta, holako batean, eskuak txakurraren muturrera eramanda, kolpean zabaldu ditu, eskumakoan mahats ale bat eta ezkerrekoan mahats ale bat.
‎–galdetu zion Feynmanek Russelli, disimuluan Wittgensteinen aldera seinalatuz. Ezaguna zen Russell eta austriarra lagunak izandakoak zirela, baina ordurako ez ziotela elkarri hitzik egiten.
‎Salletarren futbol taldearekin egiten nituèn entrenamendu haietako batean, hamalau urterekin edo, beste istilu bat izan nuen anai Jaxintorekin, baina orduan, aurrekoan ez bezala, aurre egin nion, eta ez nuen amore eman.
‎–Ai, senartxo!, baina orduan, orduan bai, Nobel saridunak bere lezioa eman dit, bere goi asmoak azalduz. Entzun, bada, ongi zer esan didan, orduantxe gertatu baita nire konbertsioa:
‎Euskarak oso presentzia murritza du hiriburuetako telebista lokaletan. Badira gertuko telebistak dena euskaraz emititzen dutenak, baina ordu gutxi batzuez, izan ere bertan ekoizten dituzte euskarazko saio guztiak. Telebista kate handiek elikatzen dituzte erdarazko telebista lokalak programazioa ren ehuneko handi batean; ez da hori gertatzeneuskarazko herri telebistetan.
‎Izugarri gustatu baitzitzaidan istorioa, eta erabat sinistu bainion Setatsuari. Istorioa faltsua zela eta ez niola sinistu behar, hori orain badakit, baina ordu hartan, nola susmatu Setatsu zuri eta dottoreak ziria sartu nahi zidala. Ez zitzaidan burutik pasa ere.
2005
‎Tira, jendea ez, sei nahikoak izaten dira milaka mugitzeko. Eta nik zortzi bederatzi urte baneramazkien txapeldun, baina ordurako hogeita hamabost urte banituen eta txispa hura galtzen ari zitzaidala sumatu nuen. Horrelakoetan laguntzaile baino kontrario gehiago azaltzen zaizkizu, eta psikologikoki ni minatzen saiatu ziren.
‎1926an inauguratu zuten eta meatzari zonalde hau bailararekin lotzea zuen bere egitekoa. Bazegoen bestelako bide bat, baina ordu eta erdiko bidaia zen.
‎Ohitura handia duten pertsonek 15 minuturaino iraun dezakete barruan baina ordu laurden hori igarotakoan atseden hartzea komeni izaten da.
‎Aurreko artikuluan aipatu orduetan aurkeztu diren agiriak bakarrik onartuko dituzte erregistratzaileek; baina ordu horietatik kanpo, erregistratzaileek euren karguko beste eragiketak betearaz ditzakete.
‎Hirugarren aldiz edalontzia bete ondoren Irantzugan pentsatzen hasi nintzen. eserita nengoen, barnetik aulki bat aterata; aulkiak ez zituen eraman. Ordura arte ere Irantzugan pentsatzen nuen, baina ordutik aurrera beste era batean hasi nintzen berarengan pentsatzen. Ilea lepo inguruan aske zuela imajinatzen nuen bere hondartzako etxean, eta bat batean otu zitzaidan oso ondo egongo ginela biok bertan, uhinek harkaitzen aurka jotzean egiten duten zarata entzuten, etxearen kanpo aldean eserita, bata bestearen ondoan, ardo kopak eskuan.
‎Itziar hurbildu zitzaienean ni sukaldeko atetik begira nengoen; ez zuten karta ezertarako begiratu eta, zer jan nahi zuten galdetzean, mahai gainean zeuden autoaren giltzak luzatu zizkion amak Itziarri, maletegiko poltsak barneratzeko esanez; gero burua makurtzera behartu zuen eta, belarrira, guretzat zirela esan zion. Itziarrek burua jiratu zuen nire bila, baina ordurako ezkutatuta nengoen, sukalde barnean.
‎Besterik gabe egin ote zuen amonak halako irria? Auskalo, amona oso alaia zen berez, baina ordurako susmo txarrak nituen.
‎Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen, etxeorderantz. Eskailburura itzuli nintzen presaka, baina ordurako hantxe zegoen Marro, atean:
‎Nire albotik pasatzean, atzeko eserlekuan Adelaren irudia ikusi ote nuen iruditu zitzaidan; bizkor igaro ziren, baina ziur nengoen ezagutua nuela; ez neukan Adelaren aurpegia ikusi beharrik, bera zela jakiteko, ez halaber haren gorputz osoa, ezen haren irudia hain neukan barruan zizelkaturik, non aski baitzitzaidan zati bat ikustea, hartan bera osorik ikusteko. Ziur nengoen ikusi nuela; autoa gelditu, eta burua jiratu nuen, baina ordurako bihurgunean galdua zen motorra.
‎Ni buru barruan aitzakiaren baten bila ari nintzen, baina ordurako Idoia eta Adela bata besteari agur esaten ari ziren, hurrengo larunbateko hitzordua elkarri gogoraraziz. Adela joatean, peto peto begiratu zidan Idoiak.
‎Eta Garazi bilatu nuen begiradaz, baina ordurako gela barruan zegoen.
‎– Gau hartan bertan etorri ziren brigada politiko sozialekoak bere bila, baina ordurako joana zen. Etxea kenduko zigutela egin zidaten mehatxu.
2006
‎Etzi, 11:30ean, honako partidak hauek jokatuko dira: Itxaso Pradera eta Amaiur Magunazelaia, Larraitz (edo Amaia) eta Ane Thateren kontra bigarren mailan; eta Patricia Espinar eta Maider Mendizabal, Nati Evaristi eta Idoia Gordónen aurka, lehenengoan.Finala 23an jokatuko da, baina ordua oraindik ez dago erabakita: “Sasoi honetan Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira, eta hango pilotariek zapatuetan jokatzen dituzte partidak.
‎Iazko irailean PSEk ez legezko proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, testuliburuen doakotasunaren aldeko neurriak eskatuz. Gaia ez zen berria, inondik ere, baina ordura artekoan eztabaida hutsaren eremutik atera gabekoa genuen ia. " Doakotasunaren eztabaida edo aldarrikapena diosku Olatz Osa editoreak laurogeiko hamarraldian hasi zen planteatzen irakaskuntzaren doakotasunaren eskakizunarekin batera.
‎PSOE arduratuko da EAJri eskua luzatzeaz eta PSE Batasunarekin eskuz esku aritzeaz. 2008tik aurrera, bigarren legealdiari begira, PSOEren eta EAJren arteko dialektika handitu daiteke, baina ordurako Batasunak ere beste indar bat izan dezakeela irudikatzen du, batez ere prozesuan duen protagonismoak izugarri indartuko duela pentsatzen duelako. Eskema posible nagusi bat da aipatutakoa, eta tartean mugimendu askok norabide batean edo bestean jarri ditzakete aktoreak, edozelako trantsizio garaietan gertatzen den moduan.
‎Eta guk estereotipo bat finkatu dugu 30 urte besterik ez dituen koiuntura batean oinarrituta. Burgoseko prozesuaren ondoren agian euskaldunak jarrera gogorragoa agertu du, baina ordura arte euskalduna Espainiako monarkiaren idazkaria izan da.
‎Lasai, denbora kontua besterik ez da emakumeen kidetasuna liseritzea. Ondo bidean Ahotsak taldea ezkutatu egingo da bere helburuak erdiesten dituenean, baina ordurako mugarri bat jarrita utziko du herriko plazan.
‎Horregaitik, Griselek, 12aren makinisteak A zer mutil on puska! Neuk ezagutu neban geltokian itxarotea erabagi eban, baina orduan...
‎Eta zein gehiago? Horrela etorri zen gerora musikatuagoen oldarra, baina ordurako gure bilakaera nahiko okertua zen. Ni behintzat Imanol Larzabalen abestiak entzutean ohartu nintzen horretaz.
‎Janarien entregan murrizketak ohikoak izaten dira dohaintzetako gorabeherak direla eta. IEPk bisita bat antolatu zuen joan den martxoan herrialde emaileen ordezkarien eremura, baina ordutik “oso gutxi izan dira jaso diren dohaintzak”, eta gabeziak, berriz, “alde anitzeko baliabide mugatuekin” bete dira. Orain, NBEko agentziak 7.000 tona elikagai behar ditu bost milioi dolarreko diru kopuru baten truke, hurrengo sei hilabeteetan Tindoufen bizi diren 90.000 sahararrei elikadura laguntza ematen jarraitzeko.
‎–Eskerrik asko –esan nion– Ilea ere garbitu nahi dut eta denbora pixka bat dut, baina ordu erdian bukatuko dut.
‎Ez ote zidan poz ilun txiki bat ematen nire eskutik jateko prest zegoen gizon handi hura nire oinetara makurturik imajinatzeak? Pixka bat bai, baina ordurako handiagoa zen asperdura eta nekea, hori ere egia da, bestea bezainbatekoa.
‎Deeri ere zerbait eskatuko zion enperadoreak, edota, agian, eskatu aurretik hanka egitea erabaki zuen; kontuak kontu, Ingalaterrara itzuli zen 1589 urtean, pobre, etsita eta zitalduta. Ikusi zuen hainbeste adorez eta gogoz bildutako liburutegia erdi alferrik galdua edo lapurtua –liburuak falta ziren, baina emazteak eta umeek egunero bizitzeko joera garestia zuten–, eta tresna zientifikoak hautsiak edo desagertuak –salduak, beharbada– Agian Elizabeth erreginak lagundu nahiko zion bere astrologo partikularrari, baina ordurako Deek azti gaizto eta deabrukeria egilearen fama zuen, eta horrelako ospea zabalduegi dagoenean laguntzak eskaintzea ez da komenigarria izaten, ezta erreginentzat ere: elizgizonak eta prest zeuden sinesteko aingeruekin hitz egin zitekeela, baina aingeruek Deerekin hitz egitea susmagarria iruditzen zitzaien; Dee izanik, zen bezala, gizon arrunta, ezkondua eta seme alabak zituena, eta ez elizgizon, edo gutxienez ezkongabe penitente eta santua, ezin izan parte onekoa horrelako bekatariarekin harremanetan jartzen zen aingerua.
‎Hiru egun zeramatzaten lehorrean. Azken orduko konturen bat zela eta, irteera atzeratu omen zuten, baina ordu txikitan abiatuko omen ziren eta luzea omen zuten bidaia. Sutetik libratutako ostaturen baten berri galdetu genion, gero.
‎Ez dut kointzidentzietan sinesten: eraikin hori ikusi banuen nire amets hartan? baina ordurako ez nekien ametsa zen ala ez, ikusi nuelako izan zen, ez irudikatu nuelako.
‎guztiak uxatuta, autora itzuli ginen. Ez nuen lorik egin nahi, baina ordu asko generamatzan bidean. Errendituta gelditu nintzen halako batean.
‎Beharbada gero ahaztu egingo zaigu ez garela gai izan geure curriculuma osatzeko, edota osatuta izanik ere ez dugula garatzerik izan ezinezkoa zaigulako geure ikasmaterial propioa egiteko abenturan sartzea. Agian pittin bat lotsatuko gara haurrei mailegutzan uzten dizkiegun liburu horiek Madrilen eginak direla ikusten dugunean, baina ordurako, agian, ez zaigu gehiegi axolako Madrilen erabakitzea nolakoak garen, nolakoak izan behar dugun eta nolakoak izango garen euskaldunok.
‎Gogoan daukat nire erantzuna ezetz izan zela; teorian konforme egonik ere, are hori egiteko gai litzatekeena miretsirik ere, nik nuela. Edo agian bai, baina orduan, ez erabaki hotz, humanitario, kalkulatu eta errukitsu baten ondorioz, onetik aterako ninduen grina hiltzaile, pasio negatibo baten menpe baizik. Denok irri egin genuen, nik barne, inork nolabaiteko Norman Bates bat eginda irudikatu ninduenean.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...tejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egin...
2007
‎Jean Michel Guilcher britainiarra zen. Frantziako Estatuko mutur batetik bestera etorri zen Zuberoako dantzak ikertzeko, baina ordurako eginak zituen beste eskualde batzuetan hainbat azterketa. Lan egiteko maneran ere bakarra zen garai hartan.
‎Era berean, hiriburua defendatzeko prest zeudela, jakinik, etsaiaren nagusitasun ikaragarriari aurre egiteko oso aukera gutxi zutela. Hala ere, Agirre lehendakaria eta alderdi sozialista, irrati eta egunkarietan egindako deien bidez defentsarako gogoa zabaltzen saiatu ziren, baina orduak igaro ahala faxisten besoek gero eta gehiago estutu zuten hiriburuaren gaineko zepoa. Etsipenak jota, Bilbo defendatzea erabaki zutenetik 48 ordu igaro gabe zeudela, asmo hori baztertu zuten agintariek.
‎Geroago, asko jaitsi zen koltanaren prezioa, baina ordurako mendi eta oihanetako meategietarako bidea hartua zuten milaka kongotar txirok. Haietako batzuen bila joan da Mvemba Phezo Dizolele kazetaria, Bukavuko eskualdera.
‎Hilabete batzuk geroago, 1973ko abenduan, ETAk Carrero Blanco erail zuen, eta hori kolpe gogorra izan zen Francorentzat eta erregimenarentzat (erregimenaren suntsipena bizkortu zuen). Franco erreakzionatzen ahalegindu zen eta Carlos Arias Navarro Gobernuko lehendakari izendatu zuen, baina ordutik aurrera ezer ez zen berdina izan. Horrez gain, erregimenak eliza katolikoarekin izandako lotura pribilegioduna urratzen hasi zen, elizak Vatikano II.a kontzilioaren ostean izandako garapena zela bide.
‎Badira ia 40 urte gizakia Ilargira iritsi zela, baina ordutik hona koheteen teknologia ez da askorik aldatu funtsean, elektronika alde batera utzita. Gainera, gizakia Ilargira eraman zuten Apollo misioetan erabilitako Saturn V. a izan da inoiz erabili den koheterik handiena eta ahaltsuena.
‎Elvis hil zen urteaz ari naiz idazten, eta burura etorri zait orain, zer idazten ote nuen Elvis hil zen urtean, ezer idazten baldin banuen. Egunerokoak idazten nituela oroitzen naiz, baina ordurako utzia izango nuen, beharbada, norberaren amets goiztiarrak eta errealitate ziztrinak paperera pasatzeko ohitura adoleszente hori. Tira, errazegi egin diot barre nerabearen egunerokoari, kontuan hartzen badut oraintxe egiten ari naizena ez dela oso desberdina, hemen ere ni neu izan nintzen gaztetxoaren amets goiztiarrak eta errealitate ziztrinak ari bainaiz paperera pasatzen; norbere buruaren eta inguruaren analisia aldi berekoa izan beharrean atzera begirakoa izatea, horixe alde nabariena; hori eta urteek ematen duten ikuspegi desberdina:
‎Urte hori bexalaxe aukeratu nezakeen aurrekoa, edo aurrekoaren aurrekoa; izan ere, askoz lehenagotik baikinen lagunak Rober, Edu eta hirurok, ume umetatik kasik. Rober eta biok gela berean ibili ginen beti eskolan, fraideetan; Edu, berriz, eskola nazionaletan zebilen, baina orduan, harremanetarako, inportanteagoa izaten zen auzunea ikastetxea baino, eta hirurok ginen auzo berekoak: atari bereko bizilagunak Rober eta Edu, eta haren ondoko etxebizitza batekoa ni.
‎Alde batetik, aukeratutako lekuak ez du eguzki izpien eragin zuzena jaso behar egunean ordu askoan. Landareek argi naturala behar dute, ezbairik gabe, baina ordu gehiegi egoten badira, hondatu egiten dira. Antzeko arriskua dago birlandatzen diren lurrak aire korronte askoren eragina jasoz gero.
‎Talgo, Trenhotel eta Euromed Barcelona Valencia zerbitzuak Vilafrancatik desbideratuko dira eta ohiko zerbitzua eskainiko dute Barcelona Santsen. Sarbide kolapsatuak Goizeko lehen orduan, ordezko planak normaltasunez funtzionatzen zuen, baina orduak igaro ahala, egoera korapilatzen hasi da. Kataluniako Iragaite Zerbitzuaren arabera (STC), Renfek Baix Llobregat eskualdearen eta Bartzelonaren arteko ibilbidea betetzeko prestatutako autobusak zirkulatzen duten errepideetan oso ohikoak ez diren atxikipenak egiten dira astelehenerako.
‎Hogeita hiru urte azpikoen bigarren finalerdian, Rekondo eta Atutxaren arteko lehia parekatua izan zen, baina zutik moztu beharreko 36 ontzakoa erabakigarria izan zen lan horretan leitzarrak bizkaitarrari minutu eta 7 segundoko aldea atera baitzion. Iraupeneko proban Atutxa II.a hobeki aritu zen, baina ordu arte galdutako denbora ezin izan zuen berreskuratu. Jon Rekondok 11 minutu eta 28 segundo behar izan zituen lan guzien betetzeko, eta Aitzol Atutxak 12 minutu eta 30 segundo, minutu eta 2 segundo gehiago.
‎Kleenex bat eskaini zion Lisak, baina ordurako jada lagunak jertsearen mahuka muturretik pasea zuen:
‎Bainugelan sartu eta dutxatu egin zen lasai. Auskalo zenbat denbora eman ote zuen, baina ordu laurdena baino gutxiago ez, irratia pizturik zegoen eta ¡ Ojalá!, Mamá yo quiero saber, Aprendimos a quererte, Pintor que pintas iglesias eta Yolanda aditu ahal izan zituen zaparradaren azpian. Orraztu eta kanpora irtendakoan, besaulkian jarraitzen zuen Aleidak; kontu berezi bat erran nahi zion aspaldiko partez, zeren...
‎– Ordu honetan buxadurak ohikoak dira. Horregatik, Caserosetik ere joan gaitezke, baina ordu txarra da.
2008
‎" Hurrengo best-sellerraren kokalekua Iruña Veleia izango da, hemen, Araban!". EAJkoak listua irentsi zuen, baina ordurako Ken Folletek kopa altxatua zuen eta nobela berriaren alde topaka zebilen. P. Z. pozarren zegoen, txispaturik ere bai eta EB IUko zinegotzi bati entzun zion eskulturarenak hautsak harrotu zituela, bai, baina dena aurretik prestatua zegoela kultureta jendearen haserrea desbideratzeko eta nobelari berari buruzko eztabaida ekiditeko.
‎Lehendakariak Bilboren defentsa antolatzeko agindua eman zion gure aitari, Aznar eta Leizaolarekin batera. Bilbo 1937ko ekainaren 19an erori zen, baina ordurako Euskal Herriko haur asko, milaka haur, erbestera bidean ziren. Arreba eta biok Moskura bidean jarri gintuzten, Bilbo erori baino sei egun lehenago, ekainaren 13an.
‎Emaitza Kreazioa zen, Genesiak deskribatzen zuen bezala, eta bederatzi eszenatan banatua. Eszena nagusia Adamen Kreazioa zen; bizitza sortzeko ahalmena duen Jainkoaren eskua ez zen gai berria artean, baina ordura arte inoiz ez zen horrelako indarrez adierazi. Ia ia elkar ukitzen duten hatzen irudia ikono unibertsala da gaur egun.
‎Kuban, eskola eskolaurrean hasten da, bost urterekin; gero, lehen hezkuntza dago, lehenengo mailatik seigarrenera; ondoren bigarren hezkuntza, zazpigarren mailatik bederatzigarrenera, eta beste ikastetxe batean egiten da, hemengo DBHko 1, 2 eta 3 mailen antzera. Han, hemen bezala, iraila eta ekaina bitartean joaten nintzen eskolara, baina ordu gehiagoz: 08:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:20ra.
‎" Behintzat" esanez amaitu dugu aurreko paragrafoa. Berdin erabil genezake" bederen", baina orduan, irakurleren batek intentzio ezkutu bat sumatu lezake; bere nortasunaren marka utzi nahi duen nafar baten eskua akaso. Onenean, hiztegi zabalaren jabe dela erakutsi nahi digun kazetariaren pedanteria.
‎Herriko medikuaren baimenik barik ezin zan besterik ekarri orduan; eta ekartekotan, herrikoari be kanpotik ekarriari beste pagau behar. Holantxe artatu eban Lekeitioko D. Isidro Salinas ospetsuak gure arreba, baina ordurako berandu zan, biriketakoak zeharo hartua eukan eta.
‎Prozedura izapidetzeko gehieneko epea sei hilabetekoa da betebeharpekoari jakinarazi zaionetik zenbatzen hasita. Epe hori gaindituz gero, prozedura ez da iraungitzen, baina ordura arteko jarduketak direla-eta preskripzio epea ez dela geldiarazi uste da eta epez kanpo eginiko sarrerak direla-eta ezin daiteke zehapenik jarri epez kanpoko aitorpena aurkezteagatiko zehapena izan ezik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ordu arte 94 (0,62)
baina ordu batzuk 28 (0,18)
baina ordu ez 25 (0,16)
baina ordu aurre 24 (0,16)
baina ordu erdi 23 (0,15)
baina ordu geroztik 19 (0,13)
baina ordu berandu 14 (0,09)
baina ordu asko 13 (0,09)
baina ordu hona 13 (0,09)
baina ordu laurden 13 (0,09)
baina ordu bera 10 (0,07)
baina ordu bi 10 (0,07)
baina ordu gutxi 9 (0,06)
baina ordu harta 8 (0,05)
baina ordu hura 6 (0,04)
baina ordu igaro 6 (0,04)
baina ordu bat 5 (0,03)
baina ordu gehiago 5 (0,03)
baina ordu gero 5 (0,03)
baina ordu hau 5 (0,03)
baina ordu pasa 5 (0,03)
baina ordu argi 4 (0,03)
baina ordu euskal 4 (0,03)
baina ordu ni 4 (0,03)
baina ordu oso 4 (0,03)
baina ordu ama 3 (0,02)
baina ordu berdin 3 (0,02)
baina ordu eman 3 (0,02)
baina ordu erabaki 3 (0,02)
baina ordu eraman 3 (0,02)
baina ordu hasi 3 (0,02)
baina ordu hori 3 (0,02)
baina ordu jada 3 (0,02)
baina ordu kopuru 3 (0,02)
baina ordu abian 2 (0,01)
baina ordu alde 2 (0,01)
baina ordu arrantzale 2 (0,01)
baina ordu aspaldi 2 (0,01)
baina ordu berak 2 (0,01)
baina ordu Bilbo 2 (0,01)
baina ordu egin 2 (0,01)
baina ordu ezin 2 (0,01)
baina ordu furgoneta 2 (0,01)
baina ordu gu 2 (0,01)
baina ordu gutxiago 2 (0,01)
baina ordu guzti 2 (0,01)
baina ordu hainbat 2 (0,01)
baina ordu hantxe 2 (0,01)
baina ordu hauek 2 (0,01)
baina ordu hil 2 (0,01)
baina ordu hiru 2 (0,01)
baina ordu hogeita 2 (0,01)
baina ordu horiek 2 (0,01)
baina ordu iritsi 2 (0,01)
baina ordu itsaso 2 (0,01)
baina ordu jakin 2 (0,01)
baina ordu joan 2 (0,01)
baina ordu kalte 2 (0,01)
baina ordu laurdeneko 2 (0,01)
baina ordu nahiko 2 (0,01)
baina ordu nekatu 2 (0,01)
baina ordu tarte 2 (0,01)
baina ordu txiki 2 (0,01)
baina ordu Albert 1 (0,01)
baina ordu Almandoz 1 (0,01)
baina ordu Amorebieta 1 (0,01)
baina ordu Antonio 1 (0,01)
baina ordu Athletic 1 (0,01)
baina ordu Aznar 1 (0,01)
baina ordu Batasuna 1 (0,01)
baina ordu Begoña 1 (0,01)
baina ordu Bergara 1 (0,01)
baina ordu Camacho 1 (0,01)
baina ordu Delacroix 1 (0,01)
baina ordu ETA 1 (0,01)
baina ordu Etxaide 1 (0,01)
baina ordu Francisco 1 (0,01)
baina ordu Idoia 1 (0,01)
baina ordu III. 1 (0,01)
baina ordu Iruñea 1 (0,01)
baina ordu Kaplan 1 (0,01)
baina ordu Lutero 1 (0,01)
baina ordu Matomo 1 (0,01)
baina ordu Mikel 1 (0,01)
baina ordu Miren 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia