2015
|
|
Nahiko zarpailak dira konparazio hauek gauza hain zoragarriarentzat,
|
baina
nire agudezia ez da gehiagorako; izan ere, poz honek bere buruaz eta gauza guztiez ahanztera darama, eta ez da konturatzen ezta ez du asmatzen hitz egiten ere, bere pozetik darionaz izan ezik, eta horiek Jainkoaren gorazarreak dira.
|
|
Ez dut uste hori apaltasun sakona denik. Dena delakoa izango da;
|
baina
nik neuk ausarkeriatzat dut; izan ere ni, apaltasun gutxikoa izan arren, uste dut sekula ez naizela ausartu. Baliteke nik sekula zerbitzatu ez dudalako, ordainik ere ez eskatzea; zerbitzatu banu, beste guztiek bainogehiago nahi izango nuke, beharbada, Jaunak ordain diezadala.
|
|
Hau berehala jakin zuen nire aitor entzuleak. Baliteke nire otoitzagatik ez izatea;
|
baina
niri, ikuskari hau ikusi nuenez gero, ziurtasuna geratu zitzaidan, eta eskerrak eman nizkion Haren Maiestateari neuri egindako mesedea balitz bezala.
|
|
Terminologia horren beste aipamen batzuk, 12, 5ean eta 18, 2an; azken honetan argiago adierazten du ez dela aditua termino horien erabileran: . Teologia mistikoan azaltzen da hori,
|
baina
nik ez dakit horko izenak ematen?.
|
|
–Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori,
|
baina
nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere?.
|
|
Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion;
|
baina
nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik. Nire lagunak fede gehiago zuen; hura, zernahi esaten ziotela ere, ez zegoen inola ere asmoa alde batera uztera.
|
|
Baina beste gauza batzuetan egia ziotelakoan nengoen, ni beste batzuk baino kaskarragoa nintzela esaten zutenean, eta etxe hartan eraman ohi zen lege betetze zorrotza gordetzen ez banuen, nola pentsatzen ote nuen zorrotzagoa zen beste batean gordetzea, eskandalizatu egiten nuela herria eta gauza berriak jasotzen nituela. Horrek guztiorrek ez zidan inolako nahasmenik sortzen ezta penarik ere,
|
baina
nik penaz nengoelakoa egiten nuen, esaten zidatena aintzat hartzen ez nuelako itxura ez ematearren. Azken batean, mojen aurrean kontu ematea egiteko agindu zidan, eta hala egin behar izan nuen.
|
|
biei hitz egin zien eta ziur egoteko eta ni gehiago kezkatu ez nintzaten oinarriak eta arrazoiak eman zizkien. Aitor entzulearentzat nahiko izan zen; zaldunarentzat, ordea, ez guztiz,
|
baina
ni gehiago beldurtu ez nintzan balio izan zuen.
|
|
13 Nik uste dut, Jaunak hau amaitzea nahiko duela noizbait, orain bezala gauzak aurrera badoaz, bizia amaitzearekin batera, hain oinaze handia nahikobaita horretarako,
|
baina
nik ez dut merezi. Nire irrika guztia orduantxe hiltzea da.
|
|
Ez daude arrazoirik gabe, Jainko maitasunaren su biziz Apostoluak zeudenez, eta horrela gar honek gutxi berotzen du. Ez dut eskatzen haiek zutena bezain bizia izatea sua,
|
baina
nik ikusten dudana baino biziagoa izatea nahi nuke. Badaki berorrek zerk duen horretan garrantzia?
|
|
2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori,
|
baina
nik ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik....
|
|
Hau azkenerantz izan zen, ni Jainkoaren laguntzaz arrisku handietatik alde eginez nindoanean; hala ere ez nintzen guztiz aldentzen okasioetatik. Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden;
|
baina
nire arimak bazekien hori ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea. Penadut orain arimak hainbeste igaro izana eta, Jainkoagandik izan ezik, hain laguntza urria alde batetik eta bestetik hartu izana, eta denbora pasa eta atseginetarako arimari eman ohi zioten erraztasuna, zilegi zirela esanez.
|
|
10 Gaixorik nengoela lehenengo egun haietan, neure buruz baliatzeko gai izan aurretik, besteei on egiteko gogo biziak ematen zidan; tentaldi hau oso ohikoa da hasi berriengan,
|
baina
niri ongi irten zitzaidan.
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori;
|
baina
nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak baino gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begira... Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
Aitortzea nahi izan nuen gero. Negar malkotan Jauna hartu nuen;
|
baina
nire iritziz ez ziren Jainkoa iraindu izanaren sentimendu eta samin hutsezko malkoak, hori aski izango baitzen salbatzeko, nekarren engainuak niri aprobetxatu ezik, gauza batzuk ez zirela bekatu astuna esan zidaten, baina bazirela ikusi nuen gero eta. Izan ere, geratu zitzaizkidan oinazeak ezin jasanezkoak ziren; sentimendua motela, baina aitortza osoa, nire iritziz, Jainkoa iraindu nuela uste nuen guztiarena; beste batzuen artean Jaunak mesede hau egin zidan-eta:
|
|
Horrez gainera engainatu egiten nituela iruditzen zitzaidan, eta haiengana joan eta abisu ematen nien bene benetan nirekin kontuz ibiltzeko, engainatu egin nitzakeela-eta. Argi neukan neuk dakidala ez nukeela halakorik egingo, ezta gezurrik esango ere,
|
baina
nire aldetik guztia zen beldurra. Haietako batek esan zidan behin, tentaldia zela igarririk, ez izateko nahigaberik, nik engainatzea nahi banu ere, berak bazuela zentzu ona engainatzen ez uzteko.
|
|
Eta zenbait egunetan ofizialeekin etxea atontzen jardun genuenez gero, klausurarik gabe, aukera izan genuen aita frai Joan Gurutzekori geure jokaera guztiaren berri emateko, gogoan ongi josiak eraman zitzan gauza guztiak, bai hildurari dagozkionak, bai ahizpen batasunari eta elkarrekin ditugun jostaldiei dagozkienak, guztia hain neurtua izanik, ahizpen akatsak han ulertu ahal izateko eta Erregelaren laztasuna ongi eraman ahal izateko asaskaldi bat hartzeko baizik ez da. Hura hain ona izanik, nik behintzat gehiago ikasi ahal izan nuen beragandik, hark nigandik baino;
|
baina
nik egiten nuena ez zen irakastea, ahizpen jokatzeko era azaltzea baizik.
|
|
21 Lehenik esan nion, askotan irakasten zidala horrela gure Jaunak, eta ordura arte ikusi zirela gauza asko, haren espiritutzat hartzen zirenak, eta gertatzen zena kontatu nion;
|
baina
nik berak uste zuena egingo nuela, niri samingarri gertatu arren. Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi.
|
|
zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri nahi ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman nahi ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten,
|
baina
nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
|
|
Burua honetan nuela, esan zidan eta barru barruan zela iruditu zitzaidan, bihotzaren aldean gutxi gorabehera, adimenezko ikuskariaz: . Hemen nago,
|
baina
Ni gabe zein gutxi ahal duzun kontura zaitezela nahi dut?.
|
|
dena izango da mugimendua, eta Ama Birjinaren arditxo hauek isil isilik, bildostxo batzuk bezala; niri, egia esan, debozio eta lotsa handia ematen dizkit, eta, batzuetan, baita tentaldia ere. Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako;
|
baina
ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
|
|
3 Garai honetan ekarri zuten Caravacan fundatzeko baimena,
|
baina
nire asmoetarako ez zen behar bezalakoa; eta, beraz, berriro bidali behar izan zuten Gortera, falta zen gauza bat eskatzen ez bazen, inola ere ez zela fundatuko idatzi nielako fundatzaileei eta, horrela, Gortera itzuli beharra izan zen. Niri luze egiten zitzaidan han horrenbeste itxarotea eta Gaztelara itzuli nahi nuen; baina aita frai Jeronimo han zen eta, Gaztelako Probintzia osoko komisarioa izanik, monasterio hura haren eskumenekoa zenez gero, ezin nuen ezer egin haren baimenik gabe, eta horregatik adierazi nion berari.
|
|
Esan dezadan guztian, eskatzen diot berorri, kontuan har dezala ez dela nire asmoa hau zuzena dela pentsatzea, nik ez ulertzea gerta daiteke-eta;
|
baina
nik ziurtatu dezakedana da, ez dudala esango batzuetan eta askotan esperimentatu ez dudan ezer. Ongi ala gaizki dagoen berorrek ikusiko du, eta hartaz ohartaraziko nau.
|
|
7 Liluramenduaeta gainezkaldia, nire iritziz, gauza bera dira,
|
baina
nik gainezkaldia esateko ohitura dut, liluramendua ez esatearren, honek izutu egiten baitu; eta, noski, esanda geratu den bat egite honi ere dei dakioke gainezkaldia. Liluramendutik beste hartara dagoen aldea hau da:
|
|
11 Espirituaren hegaldia arimaren barne muinetik igotzen den zer bat da, nola deitu ez dakidana. Konparazio hau bakarrik datorkit gogora, otoitz era hauek eta beste batzuk luze eta zabal azalduak daudela berorrek dakien lekuan jarri nuena,
|
baina
nire oroimena halakoa izanik, ahaztu egiten zait. Arima eta espiritua suaren antzekoa dela iruditzen zait; sua handia bada eta su hartzeko prestatuz joan bada, berdin gertatzen zaio arimari ere, Jainkoarekiko duen prestaeraren arabera, sua bezala, berehala su hartuz, goraino iristen den gar bat botatzen duela, hura behean dagoen bestea bezain su izan arren, eta gar hau gora igo arren, horregatik ez da sua galtzen.
|
|
20 Atseden hartu genuen gau hartan emakume santu hark harrera gozo gozoa eginik,
|
baina
niri kosta egin zitzaidan atseden hartzea; izan ere, su handia zuen lehortzeko, eta tximinian bazen ere, kalte egin zidan, biharamunean bururik jaso ezinda egoteraino; etzanda hitz egiten nien zetozenei, leiho sare batetik, errezel bat jarri baikenuen; egun hartan nahitaez negoziatzen jardun behar nuen, eta oso nekagarria egin zitzaidan.
|
|
errentarako eta etxea erosteko diruak ez zuela izan behar mojek zekartenak. Beraz, hori pentsaezina zen oraingo garaietan, eta argi agertzen zen ez zegoela erremediorik;
|
baina
niri ez zitzaidan hala agertzen, beti ziur egon bainintzen hoberako izango zela eta horiek deabruak jartzen zituen nahasteak zirela fundazioa egin ez zedin, eta Jainkoak aurrera aterako zuela bere obra. Gauzak honela, aita probintziala oso alai etorri zen, ez baitzen nahasi orduan.
|
|
Villenako markesarekin joan zen igandean izan nintzen. Nire alde eginahalak egiten jardun zuen,
|
baina
nik neure Luisa anderearen laguntza baizik ez nuen behar, eta gutxi axola zait. Jaunak ekar beza osasunez eta ongi.
|
|
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa; Joan Ovalle jauna ongi da, ahulaldia igaro zaio dagoeneko. Orokorrak izan dira hirunakako sukar hauek; hemen ez dago besterik,
|
baina
ni orain errespetatu naute. Gauza guztiak doaz hobeki, Jainkoari eskerrak.
|
|
7 Beatriz anderea ongi dago. Joan zen ostiralean asko egingo zuela hitzeman zidan,
|
baina
nik, Jainkoari eskerrak, ez dut horren beharrik. Berorrek agertu zion jarrera atsegina kontatu zidan.
|
|
Egia da, nik ez dudala sinesten emakumeak gutuna deabruari eman dionik, ez baitzion itzuliko hain bizkor, ezta berak dioen guztia ere; ez, emakume gezurrontzi bat izan behar du (Jainkoak barka diezadala) eta atsegin zaio berorren aitatasunarekin tratatzea. Beharbada, juzku txarra egiten ari naiz;
|
baina
nik berorren aitatasuna dagoen lekutik kanpo ikusi nahiko nuke, gaitza hobeki eragozteko.
|
|
Moja haiek aditzera eman diote Tostadori ni nahi nautela priore. Berak ezetz dio, nik nahi badut joan naitekeela hara jasotzera,
|
baina
ni priore izatea ezin dutela onez eraman. Ez dakit zertan amaituko den.
|
|
Eta berorri eskatzen diot guztiaren berri eman diezadala, eta batez ere berorren osasunaren berri. Nirea oso eskasa izan da, era guztietara estutu bainau Jaunak aurten;
|
baina
niri dagokidanak ez lidake pena handirik emango; bai, ordea, nire bekatuengatik Jainkoaren zerbitzari hauek sufritzen ikusteak. Haren Maiestatea izan bedi berorrekin eta gorde beza.
|
|
6 Valladolideko gutuna, lehengo egunean berorri irakurtzeko eta gure aitari bidaltzeko esan niona, trukatu egin da; hemen geratu zen joan behar zuena, fraideekin nola izan ziren gauzak, dena kontatzen baitzen han;
|
baina
nik idatzi dut berorri idatz diezaiotela eta Medinara ere bai.
|
|
6 Dena dela, gure Jaunak asko estutu gaitu duela urte eta erdiz honantz;
|
baina
nik uste osoa dut, Haren Maiestatea bere zerbitzari fraide eta mojen alde irtengo dela, eta argituko direla deabruak etxe horretan jarri dituen nahaspilak, eta San Jose aintzatsuak egia argitara aterako duela eta nolakoak diren hemendik joan ziren moja horiek, hangoak ez baititut ezagutzen, baina badakit haiekin harremana duenak haiei gehiago sinesten diela, gauza askotarako kalte handia eraginik...
|
|
2 Gaur jaso dut Segoviako ama priorearen gutuna ere, eta esaten dit Joana López joan dadila nirekin, guztiak poztuko baitira horrekin;
|
baina
nik idatzi niona idatzirik, ezin zuten gutxiago egin. Ama priorearentzat gutxi zen, berorren aitatasunari eta niri atsegin emateko borondatea baitu.
|
|
5 Nik diotsot berorri, nire esku balego, gezurra izan arren, saihestuko nukeela arrisku bidea;
|
baina
nik oso gutxi egin dezaket, zerbait baldin bada, Jainkoari otoitz egitea besterik ez. Dena dela, hain kaskarra naizenez gero, berorrek ikusten duena baino on gehiago ez die egiten, ezta niri ere berorren zerbitzaria izateak, arazo hau hasieratik nirekin trata dezan.
|
|
2 Jainkoak barka biezaio, nik diotsot ez duela sinetsiko zein poz handia ematen didaten berorren gutunek. Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor,
|
baina
nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era batera nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du. Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
|
|
8 Maria andereari eman biezazkio goraintziak nire partetik. Benetan nahiko nuke osasunez ikustea,
|
baina
nire otoitzek nekeak gehitzeko baizik ez dute balio; bestela, errepara biezaio berorren buruari.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba, eta Haren Maiestateak emango ahal zizkion nik desira ditudan bezalako Pazko santuak. Hau neure eskuz idatzia izan zedin desira bizia nuen;
|
baina
nire buruak eta ditudan zeregin ugariek, Palentziako fundaziora irteteko baigara, ezinezkoa egiten dute. Eska diezaiola berorrek Jainkoari gure alde, beraren zerbitzu handirako izan dadin.
|
|
5 Gure artzapezpiku txit argiak, laguntzaileak eta fiskalak uste zuten, gure aitak ezkutatu egiten ziela bere burua, ezeren berririk eman ez ziezaioten harik eta nuntzio txit argiak zer agintzen zuen jakin arte, haiek ontzat dituzten arrazoi askorengatik; eta horrela doa handik, ez bisita eginez, bestelako eran baizik; izan ere, hauei orain bisita egiteko ez dago aukerarik, oso aztoraturik baitaude. Jainkoak barka biezaio hainbeste gaitz eragozten duenari;
|
baina
nik, egiaz, Jaunaren lana dela uste dut, on handiagorako. Haren Maiestateak nahi beza hauek erremedioa merezi izatea; fraide oinutsei oso aurrera joaten uzte horretan ez dut inolako eskurik, Jaunak bideratzen baitu guztia on handiagorako.
|
|
13 Ez zuen nahi izan Joana Bautista eta Beatriz Jesusena jarri zuen, eta askoz ere hobea zela esan zuen. Beharbada izango da,
|
baina
niri ez zait iruditzen. Ez zuen nahi izan Isabel Jesusena nobizioen maistra izan dadin ere; hainbeste dira eta pena ematen didate; hau lehenago nobizioen maistra izana zen, eta ez zituen nobizio txarrak atera, zuhurtzia handikoa ez bada ere, moja ona baita.
|
|
Jainkoak nahi beza honetan hala izatea. Hark hiru egun igaro ditu hemen,
|
baina
nik ez dut gozatu hartaz nahi nukeen adina, bisita ugari izan zituelako, batez ere kalonjearenak; elkarren adiskide handi eginik geratu ziren. Nik esaten diot berorri, Jainkoak eman dion dohainik hoberenetakoa dela hori; gutxi ikusi ditut neure bizitzan haren antzekoak, uste dut inor ere ez dudala ikusi; xalotasun eta argitasuna; ni dohain horien aldeko itsua naiz.
|
|
Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe. Berak dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela;
|
baina
nik Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
|
|
Aita Santuak ematea erraza litzateke, batez ere aita Graciánek agindu zuen txostena, monasterio hauetan nola bizi diren, egiten duten bizimodua eta dauden lekuetan besteei dakarkien probetxua agertzen duena, eramaten bada; izan ere, dauden lekuetan egiten duten bizieragatik, pertsona serioen esana da, santu egiteko modukoak direla. Nik ez dut irakurri txostena, nire aldeko esanetan luzatuko ote diren beldur naizelako;
|
baina
nik bihotz bihotzez nahiko nuke gure aita jeneralagandik lortzea eta hari eskatzea, ahal balitz, Espainian fundatzeko aukera, ni hartara irten gabe ere, badirelako egin dezaketen mojak. Hau da, behin etxea egin ondoren mojak hara bidaltzea, arimen onura handia ekarriko bailuke.
|
|
Emakume bedeinkatu honek hala egingo du, andre horiek hain gartsu ari direla konturatzen delako; horregatik, abendukoa bete ondoren, ez beza har berorrek sermoien konpromisorik, hemen izango baitu non praktikan jarri. Castro doktoreak nahi du berorren agurgarritasuna Pazkoa beraren etxean igarotzera joan dadila, eta nik ere bai;
|
baina
nire desirak nekez betetzen dira.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin eta berorien karitate guztiekin, ene alabak. Sinets dezakete, nik bakoitzari banan banan idatzi nahiko niokeela;
|
baina
nire gainera datozen gutun zaparrada eta arazoak kontuan izanik, gauza handitzat dut guztioi batera lerro hauek idatzi ahal izatea ere; batez ere, hemendik irteteko bezperan gabiltzanez gero, are asti gutxiago dago. Eska diezaiotela gure Jaunari guztiaz balia dadila, batez ere Burgosko fundazio honetaz.
|
|
Eta gauza honetan haren gogoa zer den konturaturik, burutik egon ezik, ez nuen orain onartuko halakorik. Egia da, batzuetan, nik asmo hori eragoztearren hainbat gauza esatean andere hau negar eta negar aritzen zenez gero, itxaropen modukoa emango niola entretenigarritzat, eta, beharbada, horregatik usteko zuen nik nahi dudala,
|
baina
nik neuk ez dut horren gomutarik.
|
|
Berak dio ez duela berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen,
|
baina
nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean. Ez biezaio esan berorrek inori, baina atseginez ikusiko luke nola ipinarazten diodan ahoa.
|
|
Haiek ez dituzte ikusi gutun hauek ezta ikusiko ere; hala ere, Marianori esan diot, obeditzen badute, berorren jauntasuna erruki izango dela badakidala. Gracián ez dago hemen, nuntzioak deitu baitzion, berorren jauntasunari idatzi nionez; nik ikusiko banu ez dutela obeditzen, ez nituzke ikusiko ezta haiei entzungo ere;
|
baina
ni ezin izan naiteke berorren alaba haiek berorren seme direla erakusten duten heinean.
|
|
Han nahiz hemen berdin zitzaiola zioen. Pixka bat lortu genuela uste genuen,
|
baina
ni ohartu nintzen triste jartzen zela; azkenik, isilean hitz egin zion Joana andereari eta esan zion, berak hori nahi zuela aditzera eman gabe, Valladolidera eraman gabe ez uzteko bera.
|
|
Haserrearazi nau, hark hain kontu handia ez osatzeko ordaindu ezinik ez zuelako, guztia bere esku zuen-eta. Frai Antoniorekin ez dut ezer,
|
baina
nire gauzetan hainbeste sarturik nire Paulorenetan ere sartzea ezin dut jasan; nireaz ez zait axola.
|
|
9 Borondate handiaz eman dituzte Valladolideko mojek berrehun dukatak, eta gauza bera ama prioreak ere, eduki ez bazituzten, bilatu egingo baitzituzten; eta laurehuneko kopuru osoaren ordain-agiria bidaltzen du. Benetan estimatu dut, izan ere beraren etxearen onerako da;
|
baina
nik idatzi nion gutuna ere halakoa zen.
|
|
4 Sentitzen dut hark mezarik hor ez ematea, guztia etxe hori galtzea bada ere; berari, berriz, lan handi bat kentzen zaio. Egia da, asko dela zor dioguna,
|
baina
nik ez dakit zer baliabide izan daitekeen; izan ere, artzapezpiku txit agurgarriak Cuevasko aita prioreagatik eta aita Marianogatik egin ez badu, ez dakit norengatik egingo duen.
|
|
3 Oi, ene aita, bai beharrezkoa izan dela ni hona etortzea, bai honetarako, ez baitzuen horren laster egiteko itxurarik, bai gainerako gauzetarako! Jainkoak ongi egin zezakeen,
|
baina
nik ez dut ikusten orain beste erarik sorginkeria hau desegiteko. Ulertu dute zein zentzugabe zebiltzan; eta zenbat eta hobeki aztertzen dudan hemen zegoenaren gobernua, argiago dut ausarkeria handia litzatekeela hura besteren batean nagusi jartzea.
|
|
4 Eman biezaio Jainkoak berorren aitatasunari, ene aita, nik desira dudan atsedena. Beharbada, hauek zornea botako dute eta hobeki geratuko dira,
|
baina
nire iritziz obeditzeko prest prest zeuden. Ez zait gaizki iruditu zalaparta hau; alderantziz, poz hartzen dut halako kontrakotasunen artean, Jainkoaren zerbitzu handirako izango delako seinale baita.
|
|
Zertarako botako zituen andre elizkoiengan arima horren onerako? Ongi dago askatasun hori aingeruari eskatzea,
|
baina
ni poztuko nintzateke, patillas, etxe horretatik botatzen saiatuko balira, horretarako ohi diren erremedioak erabiliz.
|
|
Begira zer gauza handia litzatekeen! Nire gutun azalaren gainaldean Figueredorentzat, Toledoko posta zerbitzuko buruarentzat, dela jartzea besterik ez da behar; horrela garrantzi handikorik bat ere ezin daiteke gal. Guztia da berorrentzat lana;
|
baina
nik badakit handiagoak ere hartuko lituzkeela nigatik, nik ere haiengatik horrelaxe hartuko bainituzke.
|
|
Oraindik ez dut ikusi Covarrubias priorearen gutunik. Zail izango litzateke Gotzainaren baimenik gabe egitea, neure esku dudan agiriak eta Kontzilioak agintzen dutelako;
|
baina
nik uste dut, hori baino beste eragozpenik ez bada, izango dugula. Jaunak bidera beza.
|
|
3 Paper hori, jakina, ez nuen bidali,
|
baina
nik gaizki egin nuen ez esatean. Ahizpa bati eman nion kopia egiteko, eta ezin izan du aurkitu.
|
|
Eskura beza idatzi duen hori eta bidal biezat; eta ken biezaio, gure aitarekin izan ezik, beste inorekin tratatzeko esperantza, hautsirik utzi baitute. Kontuan izan beza hor berorrek uste duen baino ere gutxiago ulertzen dela hizketa era hau; dena dela, aitortzan izanik eta aita Acostarekin, ezin kalterik etorri;
|
baina
nik badakit ahizpa horri beste inori baino gutxiago komeni zaiola. Ongi da Parternan nolabaiteko lasaitasuna izatea, lasaitze hori ez hastea eta izan behar duenez jokatzea hobe izango bazen ere; izan ere, erreformako gauza horietan, ahotsekin zerbait lortzen bada, horrela lortuko dela guztia iruditzen zaie.
|
|
Ez dutela errentarik jakiten badute, jakin dezatela. Mojek ez dezatela esan, eta beraientzat limosna eskatzetik oraingoz libra ditzala Jainkoak, ez baitute ezer irabaziko, eta alde batetik irabazten dena beste askotatik galduko baita;
|
baina
nire izenean hitz egin beza jaun andre horiekin eta esan biezaie.
|
|
4 Era desberdinak dira, eta ohiko eta barruko pozaz izaten dira,
|
baina
nik uste dut ez direla konturatzen eta ez dakit, batzuetan beren gerratxoak izaten dituzte, baina gutxi izaten dira. Hala ere, nik ez diet inbidiarik arima hauei eta arretaz erreparatu diet, eta konturatzen naiz aipaturiko gerrarekin dabiltzanak, hain otoitz era handirik gabe?
|
|
Hau ezinezkoa irudituko zaigu oso minbera eta geure burua ukatzera gutxi eginak garenoi. Lehenengotan zaila da, izan ere;
|
baina
nik badakit lor daitezkeela, Jaunaren laguntzaz, askatasun eta buru ukapen hau.
|
|
Eta egunero ikusten dituzuen gauza askotatik igarriko duzue egia diodala. Eta egia da, Salmogileak ezin zuen gezurrik esan, Espiritu Santuak esana baita,
|
baina
nik uste dut (gerta daiteke nik ez ulertzea eta zentzugabekeria izatea, dena dela, hala irakurri dut), perfektuengatik dioela hori,, lurreko gauza guztiak mendean baitituzte?. –8 salmoaz ari da hemen Teresa, baina zentsoreak ez zion barkatu eta gurutze handi bat egin zion X itxuran.
|
|
Izan ere, honek ez dakar probetxurik ez berarentzat, ez besteentzat, bai, ordea, kaltea, zuloa eginda dagoenez gero, bidetik dabiltzan asko bertan eror daitezkeelako. Kanpora irten eta zuloa lurrez betetzen badu, ez die kalterik egingo ez berari ezta beste inori ere;
|
baina
nik diotsuet benetan arriskutsua dela tentaldi hau; nik asko dakit honetaz esperientziaz, eta horrela, asmatuko dut zuei esaten, nahi nukeen bezain ongi ez bada ere.
|
|
–munduko ondasun guztiak biltzen ditu berarengan eta, uste dut, bertute guztietako asko ere bai. Hau ez dut bete betean ziurtatzen, ez dakidalako bakoitzak duen balioa, eta ongi ez dudala ulertzen uste dudana, ez dut baieztatzen;
|
baina
nik neure baitan uste dut asko biltzen dituela.
|
|
Bakoitza bere erara saiatzen da horretan. Egia esan, hemen eraikinarekin aukera gutxi dago horretarako,
|
baina
nik nahiko nuke halako desirarik ere ez izatea. Buruan sar ezazue, ene ahizpak, Kristogatik hiltzera zatoztela, eta ez haren bizkar gozatzera; deabruak burura ekartzen baitu. Ordenako legeak betetzeko dela hori?; eta hain gogotik nahi da Ordenarekikoa betetzea, eta hori betetzeko eta mantentzeko osasuna zaintzea, non hilabetean eta, beharbada, egun batean ere oso osoan bete gabe hiltzen baita.
|
|
Seigarrenegoitzetako zeharkaldian zihoan, barne bultzada bizi eta maitasun gainezkaldi artean, beste bizitzara porturatzea ia begi bistan zuela: . Nik uste dut Jaunak hau amaitzea nahiko duela noizbait, orain bezala gauzak aurrera badoaz, bizia amaitzearekin batera, hain oinaze handia nahikobaita horretarako,
|
baina
nik ez dut merezi? (Bizitza Liburua20, 13).
|