2000
|
|
Kantaldiak pixka bat antzerki moldean ematen hasi ginen, eta herri tipietan bereziki kantatzea deliberatu genuen. «Aita-Seme-Laborari» izeneko diskoan herria gaztez hustutzen
|
ari zela
, eta gurasoen penak kantatzen genituen. «Laborari-Langile eta Nagusia» delakoan berriz sozial mailan bizi ziren arrankurak kitzikatzen genituen.
|
|
Kasualitatez izan zuten Tanttakakoek Novecento pianojole honen berri. Kike Diaz de Radaren arreba Mediterranioan zehar bidaiatzen
|
ari zela
, argitaletxe txiki bat duten italiar batzuen laguna egin zen. Haiek izan ziren testua eman ziotenak.
|
|
Egunero entzuten zuen eta buruz zekien goitik behera. Halaxe, Donostian uda pasatzen
|
ari zela
, egunkarian irakurri eta zapla! korrika joan zen gu ikustera.
|
|
Behin, Izurgi izurdearen kontzertura joan zen Marmokiñe. Kontzertuaz gozatzen
|
ari zela
, bat-batean, arrantza-ontzi ikaragarri bat ikusi zuen hurbiltzen. Itsasora bolanta sareak bota eta beldurra nagusitu zen itsasoko biztanleen artean.
|
|
Iruñerriko Ororbiako lagun baten pasadizoa kasu, hain zuzen ere erdaraz mintzatzeko gai ez zena." Se intereso mucho Don Sancho en como habia sido el curso de la curacion y nuestro buen aldeano la explico, mas o menos de esta clasica forma: Primero picar, zirri zarra, mucho buru; guero' despues' tradujo Don Miguel, doler mucho buru; eta guero' y luego' volvio a traducir el Boticario polliki, polliki, surtir hizo el pelo, dijo concluyente el aldeano". (104 -5 or.). Gabriel Biurrun 1751 urteaz
|
ari zela
oroitaraz dezagun: " un buen aldeano de Ororbia que a Pamplona vino(...) y en la botica le pregunto en lengua vascuence si le daria algo para curarse".
|
|
Bere lanpostuan zegoen, bobinen harreragile eta ateratzaile gisa. Eta garabia bobina horietako bat kamioira eramaten
|
ari zela
bi bobinaren artean harrapaturik geratu zen. Garabia erabiltzen ari zena Aldi Baterako Laneko Enpresa-ABLE-baten bidez kontratatua izan zen
|
|
Duela bi urte Euskal Herria aro berri batean sar-tzeko urrats garrantzitsu bat ematen
|
ari zela
esaten genuen. Lizarran jaio zen akordioarekin eta bere atzean zegoen argazkiarekin, abertzaleak eta beste sektore anitz bildurik, itxaropena eta ilusioa piztu ziren fase berri baterako oinarriak jarriz.
|
|
Aspalditik susmatzen genion pista bila
|
ari zela
: eguneroko elkarrizketatan belarria jarrita, lupaz aztertzen zituela pelikula eta liburuetako letra txikiak.
|
|
Progresistatzat jo daiteke artikulua, baina hasi eta berehala egiten zuen baieztapen bat marka horretatik kanpo gelditzen dela iruditzen zait. Hau da, Francoren gobernuak eta Vaticanoak 1953an izenpetu zuten Konkordatuaz
|
ari zela
, hau adierazten zuenean: " Garai hartan, hamaika kristau amets-gozoetan asebeteta ikusi genuen".
|
|
Bere hasierako lanetan desamodioak, bakardadea eta ilusioen zapuzketa ziren nagusi. Hala ere Emakume biboteduna liburuan aldaketa sumatzen zen, eta errealismo zikin batetik beste errealismo xumeago batera pasatzen
|
ari zela
nabaritzen zitzaion. Oraingo honetan, Montoiak bere bilakaerarekin jarraitzen du, eta errealismo objetiboagoa lantzen du.
|
|
Ereduei dagokienez, Ramon Olasagastik eginiko elkarrizketan Carverren eragina nabaria dela onartzen du: " Carverren istorioak irakurrita, iruditzen zitzaidan gauza handirik ez zela gertatzen, baina, halaber, zer edo zer transmititzen
|
ari zela
" (Egunkaria 1996-XI-22). Elkarrizketa egiten duenak berak Hauster ere aipatzen du.
|
|
Garbi asko ikus daiteke, ikasgai batzuen irakaskuntza gizartearen modernizazio-prozesuarekin-edota prozesu honi aurre egin ahal izatearekin-bat zetozela. Estatu espainiarreko kapitalismoaren garapenaren testuinguruan irakurri behar den errealitatea dugu hori264, kontuan hartu behar baita merkatu nazionala eraikitzen
|
ari zela
, burgesia finkatuz zihoala, populazioaren parte handia proletarizatzen ari zela, etab.; eta hori guztia erregimen kapitalistaren ezarpenaren-bere kili-koloka eta muga guztiekin265, barruan kokatu behar da.
|
|
Garbi asko ikus daiteke, ikasgai batzuen irakaskuntza gizartearen modernizazio-prozesuarekin-edota prozesu honi aurre egin ahal izatearekin-bat zetozela. Estatu espainiarreko kapitalismoaren garapenaren testuinguruan irakurri behar den errealitatea dugu hori264, kontuan hartu behar baita merkatu nazionala eraikitzen ari zela, burgesia finkatuz zihoala, populazioaren parte handia proletarizatzen
|
ari zela
, etab.; eta hori guztia erregimen kapitalistaren ezarpenaren-bere kili-koloka eta muga guztiekin265, barruan kokatu behar da.
|
|
haren arabera, nazioa hezkuntza-prozesuaren produktua litzateke. Horrela, Estatuak (ez dezagun ahaztu nazioan oinarritzen den Estatuaz
|
ari zela
) bere gain hartuko luke hezkuntza nazionalaren antolaketaren ardura, horretan kokatzen baitu nazioaren etorkizuna. Ikus daitekeenez, neurri batean Estatutik naziora doan bide honek bat egiten du tradizio frantsesarekin; edo hobeto esanda, Fichte-k honen eredua bere pentsamoldean integratzen du, zentzu horretan tradizio erromantikoaren eta tradizio frantsesaren antinomia gaindituz.
|
|
belaunak, sustraietatik agertu behar zuen umeak bidea libreago izan zezan buru likatsua ateratzean. Indarra egin zuen, bere eskuen noraezean kausitutako beso arrotz bat oratu zion, kexu indartsu batek egin zion ihes eztarritik gora umearen burua ate zarratuak irekitzen
|
ari zela
ohartzean.
|
|
Hilabete batzuk lehenago, arratsaldero entzuten zituen bere amaren eta auzoko andre berri-lapikoen kafetegiko txutxu-mutxuak. Adarrak nork-nori-nola jartzen zizkion ondo ikasi zuen tripen barrutik, baita sardina berria zein garesti eta txiki heldu den aurtengoan, eta etxekoneko Lutxiren barruan ere haurtxo xarmant bat
|
ari zela
ernatzen. Ekografien arabera (kafetegiko andre batek" koreografia" deitzen zuen horren arabera, alegia) neska zetorrena, gainera.
|
|
Txema sukaldera joan zen, une hartan hutsik zegoelako eta ez zuelako gogorik ordenagailuko pantailan azalduko zitzaizkion hitzak (eta gutxiago hitz horiek sortuko zioten ohiko zirrara) inorekin konpartitzeko. Jakinda, gainera, Eiderren krudelkeria ikaragarria
|
ari zela
izaten, eta horren ondorioz Txema sarritan hasten zitzaiola maldizioka neskalagunari, mekauenka hormak eta mahaiak kolpatuz. Horregatik, sukaldean entxufatu zuen ordenagailua, logelan eta saloian jendea zegoela egiaztatu ostean.
|
|
Bere ohea eta nirea lotzen dituen eskailera txikian gora egin du, eta segituan atera ditu koadernoa eta boligrafoa, egunak eman dizkionak papereratzeko asmoz. Nik, bien bitartean, disimulurik gabe begiratzen nuen azpiko literatik, Rocíoren gorputza goiko koltxoiaren bigunetan nola sartzen zen; eta igartzen nizkion ukondoak mugitzen, eta belaunak eta hanken puntak ohea emeki ostikoz jotzen, eta orain ahozpez etzanda
|
ari zela
idazten eta gero alboz, eta koltxoiak bigunagoa ematen zuen holakoetan, dudarik gabe bere izterrak ziren haiek ukitzeko besoa pixka bat baino ez nuenean altxatu behar.
|
|
Turismo-bulegoko eskaileretan jarrita zegoen, ordenagailua altzoan eta begiak ilargi betea baino borobilago. Hitzak irakurtzen baino gehiago pantaila irensten
|
ari zela
ematen zuen.
|
|
Dena, guztia, bere bidaia osoa hantxe, Txemaren eskuetan. Eta bera ere Eiderrekin bidaiatzen
|
ari zela
iruditzen zitzaion, Euskal Herritik irteterakoan baino hurbilago sentitzen baitzuen bere neskaren presentzia. Gero eta hurbilago nabaritzen zituen, era berean, Eiderren keinuak, irriak, hitz egiteko erak. Egunerokoa irakurtzearen esperientzia zoragarria bezain mingarria egiten zitzaion.
|
|
Gero eta hurbilago nabaritzen zituen, era berean, Eiderren keinuak, irriak, hitz egiteko erak. Egunerokoa irakurtzearen esperientzia zoragarria bezain mingarria egiten zitzaion. Alde batetik Eider ikusten laguntzen ziolako, bizirik, Irlandara joan zeneko ilusio handiarekin; eta iruditzen zitzaion Eider bera
|
ari zela
hizketan egunerokoaren barrutik, eta horrek gehiago laguntzen zion Txemari oroitzen, xehetasun ia ahantzietan barneratzen, eta gero eszena konkretuagoetara jotzen, eta egun osoak gogoratzen. Beste alde batetik, ordea, pozteko balio zioten arrazoi berberek izugarri mintzen zuten Txema, zeren Eider hilda baitzegoen, ederki bota zionez bere neska izandakoaren amak.
|
|
Holakoetan ez zitzaion pentsamendu positiboegirik etortzen. Jakin bazekien Eider bat-bateko bidaia hura prestatzen
|
ari zela
, baina gonbidatu ere ez zuen egin, ezta hitz laurden bat ere, berarekin joan nahi zuen galdetzeko. Ezertxo ere ez.
|
|
Eta Txemari gogoak sartu zitzaizkion esateko bazekiela Connemaran ez zegoela ezer. Ezer ez zegoen bezala beste toki guztietan, eta bazekiela alferrik
|
ari zela
, koño, eta zer!! Baina Txemak, irribarre umil bat eskainiz, baietz egin zuen buruarekin.
|
|
" Gure antzera", esan dit Ralphek, eta ez naiz konturatu nire esku bat heltzen
|
ari zela
bere bi eskuekin, eta berbetan jarraitu du: " hala uste dut behintzat".
|
|
Ametsean ez bezala, bazuela pozteko motiborik. Bazekien ez zuela horrelakorik pentsatu behar, kabroi
|
ari zela
portatzen. Baina berdin zion.
|
|
Pinguinoen kontu horrekin apur bat erretxindu zen, bai, baina askoz ere handiagoa zen Txemaren barruko poza, ikusita Eider zela orain ezeren ideiarik ere ez zuena. Eider, hain aurrerakoia zen hura, Irlandara joatearen erabakia atentatu baten gorabeheran hartu zuen hura, egunero egunkaria" Mundua" ataletik hasten zuen hura, IRA eta INLAren arteko banaketari buruzko tesia egin zezakeen hura; Eider alegia, ez zela konturatu IRAko kide baten zakila
|
ari zela
jaten.
|
|
Baina azkenean bai. Atea bere gibelean ixten
|
ari zela
ikusi zuen azkenengoz Maite, oraindik adi, gelara sartzean Txemaren lehen erreakzioa zein izango zen zain. Askotan egona zen Eiderren gelan, batez ere pisua erosi baino lehenagoko garaietan, eta denbora gutxi falta zen biak batera bizitzen hasteko, zoritxarreko istripua gertatu zenean.
|
|
Eta erran zidan gero, bihotza arras zabaltzen zidala, ezen protestanten aurka Frantzian izan ziren pertsekuzio ezkutu zein agerikoek egin zutela hondarrean protestant, erraietarik hala atera zitzaiolako, bera Parisen studiatzen
|
ari zela
. Eta erantsi zuen:
|
|
Baina, hura erraiten
|
ari zela
, distira berezi bat igarri nien haren begiei, eta mementuan jakin nuen ezen erran zuena baino gehiago zekiela.
|
|
Eta gu begi batekin haiei beha geunden, eta belarriak ere erne eta zut genituen... eta Avilako santaren aipu haietarik batek, oharkabean, Italiarat eraman ninduen, non Pedro Huizirekin eta osaba Joanikotekin solas hura izan bainuen, erlikiei buruz mintzatzen ginela, orain san Jenaroren odol xortez, eta orain santa Teresaren ileaz... edo san Frantziskoren galtzoinez. Eta Pedro Huiziren hitzak oroitu nituen, noiz eta erran baitzuen, Avilako santaren erlikiaz
|
ari zela
: " Baina hik badakik, Joanikot, ezen santaren mirakulurik handiena, halarik ere, haren erlikien ingurukoa dela, zeren, munduan dabiltzan menbroak, ileak, hortzak eta hezur guztiak juntatuko bagenitu, Avilak ehun santa Teresa izanen bailituzke egun, bakarra izan beharrean..." Eta oroitu nuen, halaber, osaba Joanikoten komentarioa:
|
|
" Baina zer negozioz ari zara, jaun Martin, gorputzari lotuez edo arimakoez...?"" Mintza zaitez isilago, Graziana: gutien uste den lekuan, belarri bat dago adi", eta mementu hartan iduritu zitzaidan ezen aita ene belarriaz
|
ari zela
eta igarri egin ninduela... eta altxatzeko keinua ere egin nuen, handik ziztuan alde egiteko asmotan, baina amaren bozak geldiarazi ninduen: " Eta zer bertzerik egin izan dut orainokoan, mutuarena baizik?
|
|
Zeren eta, egia bada ezen arraina burutik galtzen dela, berant baino lehen joanen baitzaigu jauregia hankaz gora...". " Iduria ongi zaintzen dut nik, Graziana, sehiek eta menekoek didaten errespetua eta begirunea lekuko; eta bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran-merranak..." Eta hura erraiten
|
ari zela
, ate-kolpe bat entzun nuen, kanpoko atearena, segur; eta, hura entzun bezain fite, jauzi batean zutitu eta pasabidean barrena kanpo alderat egin nuen, lasterka eta oihuka —dinbi-danba, punp eta punp! —, kanoiarekin jostetan ariko banintz bezala, disimulatzen, ohi nuen moduan; segidan, Felisa ikusi nuen ate hertsiaren ondoan, eta aditu nuen, gero, aitaren garrasia: " Zer arraio habil, Joanes?" Jiratu nintzen eta aita-amak ikusi nituen.
|
|
OSABA Joanikot, igande guztietan mezatarat joaiten ez zen arren, batzuetan joaiten zen," iduri egiterat", berak erraiten zuen bezala... eta igande hartan ere joan zen, nik ez dakit iduri egiterat... edo apez misionestaren dohainen neurtzerat, jakinminaren jakinminez, haren aldeko laudorioak aditu ondoren. Baina osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna, bizkarra eta besagainak aitzina eta gibela eramaiten zituela, etengabe; aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek... eta, keinu haien karietarat, ulertu nuen ezen sufritzen
|
ari zela
, eta nekez disimula zezakeela bere sufrimendu hura, sermoiaren gehiegikeriak pazientzia agortu balio bezala, hasi bezain fite. Izan ere, Nafarroaz eta katolikotasunaz aritu zen apeza, eta Nafarroak izan zuen suerteaz, noiz eta Fernando Katolikoak erresuma bereganatu baitzuen eta Jainkoaren erresuma are handiagorako irabazi; eta erran zuen:
|
|
Urtxintxekin
|
ari zela
, ordea, zozo harekin inkontratu zen...
|
|
...behera erori eta buruz harri bat jo; eta erraiten didate, halaber, ezen, kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela, baina, hartarik jalgi nintzenean eta perila gibelean utzi, kolpearen aitzinetik ez nuen erraztasunarekin mintzatzen hasi nintzela, eta hitzak eta eleak hain segidan eta hain elkarren ondoan zetozkidala, non baitzirudien ezen Spiritu Saindua ene mihitik
|
ari zela
.
|
|
Izan ere, ongi dakizu, jaun André, zein zen sasoin hartako handikien eta odol garbiko jende noblearen iritzia —iritzi aski orokorra, bertzalde, urte luzeetako erroak zituena—, komertzioari eta antzeko betebeharrei buruzko zilegitasunaz eta bidezkotasunaz denaz bezainbatean... eta mesprezatzen eta arbuiatzen ere zituztela eginkizun haiek, erdeinatzen eta gutiesten, iritzi haren arabera, zeren haiek guztiak ez baitziren —nehoiz ere izan ez ziren— ohorezko gizonendako lan ohoragarriak, halako suertez, non, lan haiek eta egiteko haiek, egin orduko lohitzen eta zikintzen baitzituzten egiten zituztenak: aita, halarik ere, aldiei eta aldien zaldiei aitzinatzen zitzaiela, ohartu zen ezen mundua aldatzen
|
ari zela
eta, urrunerat joan gabe ere, bertan zituztela mudantzak, ondasunen ata aberastasunen inportantzia gero eta handiagoa iragartzen zutenak... eta, are gehiago, zeren uste baitzuen, halaber, ezen, jatorrizko eta etorkiko odol garbitasunik ezean, nola baitzen bere kasua, arbasoak Nafarroako gerla haietan galtzaileetarik izan zirelako, dirua egin eta diruz eros zezakeela faltan zuena, noblezi tituluak... Zeren nobletasun agiria bereganatu ondoren egin baitzezakeen amets, orduan baizik ez, nobleen bi zimoduarekin, zergak eta tributuak ordaintzeari utziz eta lana ere alde baterat utziz.
|
|
sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi-hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen
|
ari zela
eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi-inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru-irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
|
|
Bai, badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten
|
ari zela
bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai hartu bertzeei... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
|
|
Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino... ...gorputza eta arima bereiztezinak diren, non eta heriotzak banatzen ez dituen, eta, nola lurgainetik ez denean, lurpetik lotzen eta estekatzen diren, hala egiten zuen atseginaren iduri hark, lurpetik, gorputzaren aurkientzatik arimaren aurkientzarat, eta imajinatzen nuen orduan ezen Kristoren galtzoinak esku eme misteriotsu bat ezkutatzen zuela, guztiz ikustezina, eta atseginaren atseginez hiltzen
|
ari zela
gurutzefikatua, ez oinazez; eta Kalbarioko hura teatroa zela: ez tragedia, komedia hutsa baizik; eta neure buruari ezetz eta ezetz erraiten nion arren, iduri hark, bertzerik gabe, kutsatzen ninduen eta sentiarazten ninduen munduko gizonik lohitsuena eta narriotsuena.
|
|
Handik aitzina, aitak pintura batzuk erosi, eta pintatzen hasi zuan Pedro bere kasa. Gero, zaletasun hura areagotu egin zitzaioan, noiz eta, Oña tiko unibertsitatean studiatzen
|
ari zela
, bertze pintore bat ezagutzeko parada izan baitzuen, ez nauk oroitzen orain haren izenaz... Eta, pintore harekin konfiantza egin, eta pintore hark bere eskola partikularrak eman zizkioan.
|
|
Joanikotek bere kontzientzia dik eta ez duk hiru urteko haurra... —eta so egin nion aitona Nikolasi eta iduritu zitzaidan ezen, osaba Joanikoten aldeko hautua eginik, halako atsegina hartzen
|
ari zela
, gure aitaren gainetik sentitzen zelako-edo, aspaldiko partez.
|
|
Baina erran beharra dut ezen, hatsarrean bederen, haserre ediren nuela osaba Joanikot... hain haserre, non ez baitzion kasurik ere egin eskuan nekarkion presentari: ...tarako; eta zeren, bisitan genituen handikiak jauregian geratzen zirelarik, dorretxerat egin baikenuen osaba Joanikotek, Mattinek eta hirurok, haiei leku egiteko—; haren studiorat nindoala, bada, dorretxetik ez oso urrun, or baten zaunkak aditu nituen, zeinak baitziren Arkimedesenak, osabak Akilesen ondotik izan zuen orarenak; eta Arkimedesenganat hurbiltzean, oharturik ezen sugegorri batekin
|
ari zela
, lurrean bizpahiru urratserat zegoen makila bat jaso, txakurra baztertu, eta lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia; eta eskuan hartu, eta osabarenganat egin nuen, disekzioren bat-edo egiteko asmotan, zeren osabak atsegin izaiten baitzuen jakitea eta guri erakustea zer-nolakoak ziren animaliak barrendik eta zer organo zeuzkaten —hemen bihotza, hor gibela, han giltzurrunak—, lupa bat...
|
|
Eta hire amaren nahia eta gutizia hi ikustea duk. Izan ere, ba al dakik zer erran zigun hitaz
|
ari zela
–Hauxe:
|
|
Izan ere, osaba ez bezala, guztiz gogara nengoen ni. Eta gogara nengoen, zeren napolitarraren solasaldia ikasbide ezin hobea bainuen Italiako lengoaian abantza nendin eta aitzina egin nezan; eta gogara nengoen, halaber, zeren mutil hura atsegin bainuen, traza ona hartzen niolako eta iduritzen zitzaidalako ezen zinez eta minez
|
ari zela
, eta ez zutela haren begiek gezurrik erraiten. Eta, nola gainerat desegokitzat eta bidegabekotzat jo bainuen osabaren partehartze hura, gonbidatuari zor zion errespetuari eta begiruneari faltatzeagatik, hala, hargatik-edo, erran nion:
|
|
Kasu handiz haztaka, hanpadura aurkitu zuten nire eriek. Nire oraingo nahiz lehengo bizitegietako korridoreetan bildutako sudurrekoen ondorio aienatu gabeei orban berria berretuta, ene bisaia Quasimodoren edertasuna bereganatzen
|
ari zela
egin nuen neure baitan.
|
|
Potzolok gogoetan iraun zuen lipar batez. Erran zitekeen nire galderak mahaigaineratzen zuen arazoa lehen aldiz
|
ari zela
aintzat hartzen.
|
|
ORDU BATA idazten
|
ari zela
moztu nion.
|
|
Erran eta egin, lepo inguruko herstura laxatzen sumatu nuen. Erasotzailea nire errekerimenduari men egiten
|
ari zela
uste nik, okerragoaren atari zela ohartu gabe. Haren ukabilen txanda zen.
|
|
Klik. Asots apal nahastezinak adierazi zidan idatzitakoa inprimatzen
|
ari zela
. Minutu erdi geroago, papera mahai gainean utzi nion zuzendariordeari, keinu adierazkor batez.
|
|
Ez nuen egokierarik izan. Seme zaharrena deika ari zitzaion igerilekuko atetik, ttikia negarrez
|
ari zela
eta sartzeko, arestian bezain betilun niretako.
|
|
—Artetik errateko —Potzolok, nire oinazeari soraio, bertze galleta bat hartu zuen azpiletik—, hik egun horietan autobideko lapurketez argitaratutako informazioak erabakigarriak izan omen zituan Ripodasek Soriaren errekerimenduei amore ematerakoan. Hire bidez, Urtxipia informazioa tantaka ematen
|
ari zela
uste zitean biek, Soriarenganako presiobide gisara.
|
|
—anaiak niri, jostakin. Polliki gozatzen
|
ari zela
zirudien, betaurrekoak eta guzti— Egia ote?
|
|
argirik batere ez zela, lapurtzat hartu zaituela... Banekien gezurretan
|
ari zela
, baina zer egin behar nuen. Sinesten niolakoa, bertzerik ez.
|
|
Gainerako ikasleena baino puskaz luzeagoa, eguneko ogiaz egina izaten zen, gurea ez bezala, eta, denen txorizo edo txokolatearen partez, amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia izaten zuen tartean. Bere" txilibita" jaten
|
ari zela
, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan —inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren" txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino—, baita zakur makilatuaren etsimendua ere:
|
|
Laneko gorabeherak? Ez jauna; bere baitan bizi berri bat ernatzen
|
ari zela
jakin bezain agudo utzi zuen saltokia, diru premia gehien genuen tenorean utzi ere. Haurdunaldiaren gaitzaldiak?
|
|
Eskulana, eskuez lan egitea. Horrexegatik urratu zion garrasi malkats batek eztarria; laztu, gorputz osoko ilea, bizarra kentzera joan, eta xaboi apartsua gotorki zabaltzen
|
ari zela
, bere eskuak ikusi zituenean. Ispiluak itzultzen zion irudia ezin sinetsirik, zuzen-zuzenean egin zuen behaketa, bitartekorik gabe.
|
|
Egun hartako lanak bukatu, eta etxera erretiratu zen. Gogoz kontra afaldu zuen, eta, afaltzen
|
ari zela
, konturatu zen ezin zituela makarroiak irentsi, haiek plateran ikusi hutsarekin sekulako goragalea etortzen zitzaiola. Gogor egin zion bere buruari baina, eta, azkenerako, denak bota zituen.
|
|
aurreko astean ez bezala, astelehen buruzuri euri  tsu sortu berrixean aldaketa fisikoak agertu ziren berriz ere Brown jaunarengan, kanpoko aldaketak esan nahi da, anatomiari zegozkionak. Pixa eginean
|
ari zela
gertatu zen, eta ez zion ukimenak eman azken mudantzaren berri, ezta entzumenak ere; ikusmenari esker jabetu zen zintzilik ageri zen haragi zati burumakurra ez zela bere betiko bihotzeko maitea, berea ez zelako erdaindua eta ez zelako horren beltza eta horren lodia eta horren luzea, estilizatuagoa baizik, harmoniatsuagoa. Orduantxe, eta estreinakoz, porrotaren zapore garratza sentitu zuen ezpainetan, eta erokeria bat egiteko aukera dantzatu zuen garunetan, konprenitzekoa da.
|
|
Lasai sentitzen zen han, kalean ez bezala. Era berean, egun batez jakin zuen-gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko-ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten
|
ari zela
, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zet... " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
|
|
Noizbait ere furgonetatzen-Danen hi  tzetan-hasi garenean, gehienok lo geratu gara. Ni, behinik behin, maniobra zakar batean esnatu naiz, furgonetako isiltasunean Dan gidaria Idoia kopilotua-beste nafarra-elkarrizketatzen
|
ari zela
. Imajina nezakeen bezala, luze gabe euskal afera ekarri du hizpidera eta Idoiak, abilezia handiz (ezagun du bera ere aspertua dagoela gai bakarraz min  tzatu beharraz), niri barregarria egin zaidan txantxa bat kontatuz moztu nahi izan du:
|
|
Haien arnasestu, hasperen eta auhenen lekuko, deseroso sentitu naiz, eta gogoa beste nonbait izaten saiatu naizelarik, zuzenean Gasteizeraino hegaldatu zait: behin, komunera joateko beharrizana izan nuen Dabid dutxatzen
|
ari zela
; gehiago eutsi ezinik, isilka sartu nintzenean komuna lurrinak hartua zegoen eta Dabid ez zen ohartu ere egin nire ezusteko etorreraz, eta, hain zuzen ere, ohartu ez zelako, masturbatzen jarraitu zuen, kristal lurrinduaren bitartez lekuko harritu eta deseroso ninduela; nik, neure beharrizanari halabeharrez eutsi, eta korridorera irten nintzen, eta sukaldeko leihora, arnasa hartzera. Beste batean, handik puska batera eta, larrualdi baten ondoren, eszena hartaz oroiturik, Dabidi galdera hau zuzendu nion:
|
|
-Zu bai, baina beste batzuk, ez... -utzi du airean-, eta are gutxiago zapatekin (denok ulertu dugu Tomi buruz
|
ari zela
, izan ere hirian nahiz mendian beti zapata pare berarekin baitabil, baina Tomek ezentzuna egin du).
|
|
Gaur bi txango egin ditugu, goizean Dou  ble O Arch-eraino eta, arratsaldean, Delicate Arch-eraino, eta bietan eguzkiak pasata ibili gara, ura eta itzalaren irrikaz; bazirudien norbaitek-seguruenik deabruak berak-basamortuan likido sukoiren bat isuria zuela eta paisajea flanbeatzen
|
ari zela
.
|
|
-Egia da" Sentitzen dut" esamoldea erabiliegi dagoela, baina halaxe dago oraindik ere hainbestetan erabiltzen dugun" Maite zaitut" adierazpidea ere, eta hala ere bizi-bizirik dago, eta konbentziturik nago esaten den bakoitzean esanahi berria, ñabardura gehiago egokitzen diogula-adierazi du ahots sakon bezain pausatuz, denoi epaiketa fartsa bat zela kasik ahanztarazten zigula-. Eta begien bistan dago neska hori ezagutu aurretik, eta ondoren, Billek azaldu izan didan maitasuna desberdina dela; baina hanka sartu du eta halaxe onartu du, munduko ohore guztiak jasotzen
|
ari zela
, munduko pertsona apalenaren mailara etorriz, gauzarik intimoenak denon aurrean azaldu beharrez. Oraingoan ere, dotore jokatu du, ausarta izan da eta bere hutsa onartu du, benetakotasunez, barne-barnetik gure herriaren alde jarraitu nahi duela erakusteko.
|
|
Amaitzeko, beste parentesi bat egin beharra daukat: atzo, afarirako Tom burrito batzuk prestatzen
|
ari zela
baliatuz, dendara itzuli, eta haren gauzak miatzen ibili nintzen. Berandu barik, Tomen maletaren hondoan ostendua, gutunazal bat topatu nuen, eta bertan Mexikoko pasaporte bat, baina bibotearekin agertzen zen Tomen argazkipean Mariano José Pérez izena ageri zen...
|
|
-nonbait, hasiera-hasieratik, Luisek adoretu zuen niregana hurbil zedin, baina Rubenek ez zuen halako laguntasunaren beharrik (Las Vegasen, azkenik, aitortu zidan Luisek aspirina bat eta kondoi bat eman zizkiola ni benefiziatzeko; baina haren harropuzkeriaz aspertua, Mesa Verdeko kanpinean afaltzen ari ginela, Luisek coca-cola bat edaten
|
ari zela
ikusirik, ezkutuka berari bota zion, berez, ni ble-ble jarri behar ninduen aspirina-Mesa Verdeko hartan ez al nuen bada Estherrekin ipurtargiak biltzen harrapatu...?-eta, zera, kondoia, geroko jostaldi batean erabili genuen.
|
|
Zuei haren desenkusak agertu behar dizkizuet, baina lasaiago gaudela, aireportuan. -Eta solasean
|
ari zela
, harrigarria egin zait Karmelo Tomen betaurreko ispiludunekin ikustea, eta eskuan zeraman haren sonbreiruarekin-. Azkenean, San Fantziskon beste egun batzuk pasatzea erabaki du, gero Mexikora joateko.
|
|
Danek Zabriskie Point-era eraman gaitu. Hura muino gisako bat zen eta haraino, bero sapa beldurgarri harekin, nekez bada nekez igo gara (Arches parke nazionalean bezala, bazirudien hemen ere norbaitek-seguruenik deabruak berak-basamortuan likido sukoiren bat isuria zuela eta paisajea flanbeatzen
|
ari zela
; horren froga ziren Visitor Center-eko termometroak, itzalpean, seinalatzen zituen 49? 5 graduak). Gatz eta hondarrezko basamortu hura, zenbait tokitan itsasoko maila baino beherago zegoena, niri fotografiagarri eta filmagarri baino gehiago hipnotizagarri gertatu zait.
|
|
bere hanka sartzeagatik, Karmelo niri segika bidaltzeagatik, azken aldian erakutsi izan zidan arreta eskasagatik, ez duelako ni behar bezala estimatzen jakin... Horren ondoren, maitalea guztiz ahantzi, eta beraren bihotza niretzat beste inorentzat ez duela esan ere, esan dit, baina gero tar-tar-tar jarraitzen
|
ari zela
, zeren isildu ere ez baita egin, iruditu zait denerako zuela zuribidea, eta hori batez ere beraren lanaren gogorrean, bere lanaren zailtasunean eta estresean zetzala. Hala ere, gero berriro hasi da barkamen eske.
|
|
Hori dela eta, errito eta datu antropologikoak beti izan ziren Wittgensteinen gustukoak, eurozentrismotik at. Horrela, 1936an M. O’C. Druryrekin Dublinen paseatzen
|
ari zela
, ikusi zuen kaleen izenak gaelikoz idatzita zeudela eta hitz egiten hasi zen hizkuntza berreskuratzeko egin zituzten ahaleginez:
|
|
Esan zuen Fisikan ez dagoela ezer halakorik; eta pazienteak onartutakoa ezin duela bere barrearen zergatiari buruzko hipotesi bat izan, baizik eta soilik hura edo bestea zela bere barrea eragiten zuen arrazoia. Azaldu zuenez, ados dagoen pazienteak ez du arrazoi horretaz pentsatzen barre egiten ari den unean bertan, eta" subkontzienteki" horretaz pentsatzen
|
ari zela
esateak" ez du ezer esaten barre egiten ari zen unean gertatutakoari buruz".
|
|
Jateko zerbait ematen genionez, geurekin ohituta zegoen, neurekin batez ere. Egun batez, Asteasuko Korta hori aitzurrarekin
|
ari zela
, hurbildu egin zitzaion gure zakurra. Kortak aitzurkada eman zion buruan, eta akabo gure txakurra!
|
|
Autoen itxura bitxiak XXI. mendean egon zitekeela pentsarazi zion Lauaxetari; inguruak, berriz, zehazki zergatik ez bazekien ere, Gernika ekartzen zion gogora. Horretaz pentsatzen
|
ari zela
," Gernika Garbiketak S.L." errotulua irakurri zuen ondoko bidetik igaro zen furgoneta txuri batean. Gernikan baldin bazegoen, urte mordoska bat izan behar zuen iragana herria suntsitu zuen bonbardaketatik.
|
|
Alferrik
|
ari zela
ikusirik, idazkariari ezer esan gabe barrura jotzea erabaki zuen. Hainbat euskaltzain aurkitu zuen barruko gela batean bildurik.
|
|
Sartzen ikusi ez zuen bezala, irteten ere ez zuen ikusi Lauaxeta harrera-gelako idazkariak. Jada Lauaxeta kanpoan zela, haize-boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten
|
ari zela
ikusi zuen. Ate inguruan inor ez zegoenez, bere paperetara bildu zen berriro berehala, kezkarik gabe.
|
|
Han izango ziren, ez oso urruti gu geunden lekutik, 32 bat kilometrora, aterpean, mundu osoko albisteak eta argazkiak jasotzen, gai interesgarriei buruzko informazioa eta iritziak biltzen, jakitun eta adituen ahotik eta eskutik. Ez zekiten, ordea, Lauaxeta auto-stop egiten
|
ari zela
, euripean, Goizuetatik Hernanira joateko. Horretaz jakitun, guregana etorri eta argazkiak egiten zizkigutela irudikatu nuen, eta biharamuneko azalean Lauaxeta eta biok euripean auto-stop egiten agertzen ginela.
|
|
Gelako alde hura aski ilun bazegoen ere, Xani ohe biak hartuta zeudela iruditu zitzaion. Lazaro txaketako poltsikoak husten
|
ari zela
, Xan zain gelditu zen, hark nora behar zuen esan ziezaion. Ez zirudien, ordea, etxean beste gelarik zegoenik.
|
|
Xanek gazta zati bat eraman zuen ahora. Luzi kutxara bat garbitzen
|
ari zela
, Lazarok berriz, uzkurtxo zirudien. " Agian", esan zuen Xanek," gerra amaitzen ari da".
|
|
Bistan dena, masa gogortu egin behar zitzaion. Eta, goian
|
ari zela
, pareta-zatitxo batzuk kapazo barrura erori ziren. Xan jaiki egin zen eta:
|
|
" Hala ere", esan zuen Xanek, orain masa paletarekin onduz, kolpe bizika eraginez, gero bizkor-bizkor llanarekin paretan hedatuz. Aitatxik amore eman zuen; kritiko segitzen zituen Xanen desmartxak, amusaturik agian; hargatik, Xan kapazoko hondarrak batzen
|
ari zela
: " Hor", agindu zion eskailera-burutik, eta berriz ere:
|
|
" hor", hartara garbi utzirik bera zela obrako burua; Xanek beheko aldeko husgune guztiak bete zituelarik: " hori da", esan zuen aitatxik; Xan paleta garbitzen
|
ari zela
: " orain lanik gabe egongo zara?", galdetu zion.
|
|
Amatxi apur bat apartatu zen. " Ene", esan zuen, ikaratuxe; aitatxi, kartsuki, muebleak lekuz aldatzen ari zen; arras makurturik, eten-beharrean lurretik igeltsu-pella gogor bat askatzen
|
ari zela
: " erotu zara?", galdetu zion errukiturik amatxik; Ivanek ere jiratu zuen burua; galdera hura aditu eta aitatxi lurrera bere betean jaustea, biak bat izandu ziren; bizkor salto eginagatik Xanek ezin zuen ebitatu zaharraren buruak lurraren kontra kanka egin zezan; amatxi ere heldu zen fite, gizonaren burua bere magalera ekarriz; aitatxi dardarka ari zen;" zer duzu, zer duzu?", galdetzen zion amatxik, haren masailetan zaflaxkoak emanez; eta negar egiten zuen:
|
|
Egongo ziren. Hala ere, bazirudien zinez aitatxi bere onera
|
ari zela
etortzen. Ez zen ja ahoa, ez ziren ja begiak bakarrik:
|
|
Ilun-iluna zegoen. Begi zorrotzekin gaueko itzalak miatzen
|
ari zela
, kaleaz beste aldean, etxe handi bateko ate gainean: Etxart, irakurri zuen.
|
|
Xan ate alboan zela, korridorean beharrean ari zen gizon tripatiak: " Pst!", egin zion;" eutsiok mesedez zintari hortxe"; korridorea neurtzen
|
ari zela
, metro-zintari eusteko eskatzen zion;" aber... hortxe... bale". Zinta bildu, ez zion eskerrik esan.
|
|
Lupok zerbait esan zion Beleri; edo, mintzatzen ariko bailitzango aho-keinu batzuk egin zituen, haren bozaren hotsa ez baitzen bederen Xanengana heldu. Beharbada harrituta zeuden Xan, etorri berritan, beraientzat apika hain heltzen gaitza zen Junerekin hala-hala
|
ari zela
ikusiz. " Mutil hura", esan zuen Xanek," hitz egidazu beste mutil hartaz".
|
|
" Alferrik duk", esan zuen Lupok;" orain tapa ezak hori". Bele ohola bere tokian jartzen
|
ari zela
, Lupo jaiki, hautsontzirik ez zela-ta, zigarrokina mesanotxe gainean tentexko paratu zuen. " Zuek", esan zuen Xanek," Henri hemendik joan zenez geroztik ez duzue beraz haren beste berririk izan?".
|
|
Komunean, kanpoan, hiru lagun zeuden, erretzen; barruan berriz, emakume garbitzailea, lehen ezagutu zuena, bere fregonarekin, eta beste tipo bat, lababo bateko xukabidea askatu eta garbitzen ari bide zena. Xan, txiza egiten
|
ari zela
, une batez gizon haren zapo-aurpegiari begira egon zen. Gero, ja bragetako botoiak lotzen, itzuli zelarik, emakume garbitzailea bazterretik, errezeloz txizontziari begira zegoela ikusi zuen.
|
|
Raissak, heldu zelarik: " Kendu bota horiek", esan zion zaharrari," dena bustitzen ari zara-ta"; alabatxoari galtzerdi lehorrak, gero zapatillak, janzten
|
ari zela
, eskolari buruzko galdera batzuk egin zizkion. Alabak labur-labur arrapostu; zapatillak jantzi bezain fite, lasterka joan zen salatik hara; segituan bueltan zen, zurezko zalditxo batekin.
|
|
Dudagabe zaharrak bere etxean permititzea zeukan horrelako desaireak. Alabatxoa, Xanen magalean, bakar-kontuak esaten
|
ari zela
, Raissak: " Idorra zara", esan zion zaharrari.
|
|
Eskailera ilun zegoen, elektrizitateak joan behar izan zuen. Erdiko pisuan, korridorean, emakume garbitzailea lurra fregatzen
|
ari zela
, Xanek, ohartu gabe, zoru bustia zapaldu zuen. Emakumeak bizkar ematen ziola, ez zuelarik beraz ikusi, eta susmatuta noski, ikusiz gero nekez zuela berriz ere barkatuko, Xan zenbait segundoz kortina lodi baten atzean egon zen.
|
|
Une egokia zelakoan, Xanek ere, jeepetik aldenduz, poliki-poliki, hanka herrenka, burua makur, su biren artean harrapaturiko hiritar arrunt bat legez, kalea kruzatu zuen. Ja beste aldean, ja gorantza, ahal zuen arinen, izkina batera heltzen
|
ari zela
, polizia bat begira zuela iruditu zitzaion. Hark bere aurpegirik ez ikusteko, Xanek bista apur bat gehiago bajatu zuen.
|
|
Larri-larri igo zituen eskailerak. Gora iristen
|
ari zela
aditu zuen, beldur zenez, bebarruan jende-hotsa. Atea irekita zegoen, burua sartu zuen.
|
|
Handik pixka batera, armarioko ispiluan, ilun hartan, Elik eta konkorrak elkarri musu bat ematen ziotela begitandu zitzaion; edo, halakorik izan ez bazen ere, behintzat bien bisaiak oso juntu egon ziren momentu batez. Gerotxoago berriz, Eli zigarroa hautsontzian uztearren jiratu zelarik Xanek ikusi zuen, konkorra bere belarria Eliren eskulepoaren kontra marruskatzen
|
ari zela
. Baziren, beraz, une hartan behinik-behin, bata bestearentzat, nahiko nabarmenki.
|
|
Aterarazi genian behintzat bere gordelekutik... Orduan aitaren tunbaren atzean katu beltz bat hexur bat marruskatzen
|
ari zela
ikusi genian. Gero, etxera ailegatu eta ama bastante deprimituta zegoela, aber katu beltz hark deprimitu ote zuen, galdetu zioan Henrik.
|
|
Sobra ere situazioa kezkatzekoa zen; beharbada erakundea su-etena haustekotan zen; ez bazuen dagoeneko hautsi... Gero bere pentsamenduak inprezisoagoak, hautemangaitzagoak bihurtu ziren; lo gelditzen
|
ari zela
konprenitu zuen; ez zuen kontrako ahaleginik egin, utzi zuen loak eramaten; alde batera makurtuz, burupean kojin bat paratu zuen. Geroxeago, Iharra manta mehe batekin estaltzen ari zela nabaritu zuen.
|
|
Gero bere pentsamenduak inprezisoagoak, hautemangaitzagoak bihurtu ziren; lo gelditzen ari zela konprenitu zuen; ez zuen kontrako ahaleginik egin, utzi zuen loak eramaten; alde batera makurtuz, burupean kojin bat paratu zuen. Geroxeago, Iharra manta mehe batekin estaltzen
|
ari zela
nabaritu zuen.
|
|
Barran gizon dezente bazegoen ere, batzuk agian gaupasa eginda, zalapartaka, eta barran kamarero bakarra, Pititak hari deiadar sendo bat eginik ziztu bizian erakarri zuen. Iharra eta neska frantsesez ari zirela, Xan paretan zegoen koadro txiki bati begira egon zen, gero beste nonora, harik-eta Pititak bandeja batean gosaria ekarri zuen arte; esertzen
|
ari zela
: " Eta?", galdetu zion Iharrari laburzki; honek irribarre misterioso batez erantzun zuen.
|
|
Gero Iharrak eta Pititak izan zuten solasetik Xanek ez zuen ezer aditu; diskretuki, bolloa kafesnetan beratu, jan egiten zuen. Iharra berbetan, Pitita adi-adi zegoen; ezagun zen lagunak esandakoak gogotik asimilatzen
|
ari zela
edo, haiek ordenak baziren, lehiaz eta txintik atera gabe beteko zituela. Neska:
|
|
Agi denez azkenik bere helburua iritsi behar zuen; hala ere... kezkatuta zegoen. Iharrari begiratu zion; hau baina, ke-laino batean murgilduta, begiak puntu atxikigaitzen batean jarrita, orain perspektiba luzeagoko kalkuluak egiten
|
ari zela
zirudien. Xanek gauzak zertan zeuden, su-etenaz galde egingo zion, nabari zuen ordea, bere hitzak laburrak eta ez egokiak izango zirela.
|