Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 423

2000
‎Orain aldrebes egiten da, pilota herri bakoitzera eramaten da. Hori ongi egina dago pilota akitzen ari baitzen , eta umeek aurrera segitzeko hori inportantea da.
‎Azkenean dudak sortu zitzaizkidan nire bene-benetako arrazoia ez ote zen Rocíori esan niona izango. Eta pentsatzen aritu naiz beharbada neure burua engainatu baino ez dudala egin, egunerokotasunetik eta monotoniatik ihesi nabilela hainbeste aldiz errepikatuz; eta akaso egiazko kausak duela hiru urte inguru (bai, hiru dira, 1990eko udan izan zen, garai hartantxe ari baitzen jokatzen Italiako Mundiala) sortu zirela. Izan daiteke oraindik orbaindu gabe egotea uda hartako zauria.
‎Emozio pittin bat sentitu bazuen ez zen izan hango paisaiengatik, baizik eta Eiderrek ibilitako bide eta txokoak ezagutzeagatik. Eta hori, emozioa alegia, bidaiaren aurreneko egunetan baino ez, ezen gutxi-gutxika amorru berezi bat ari baitzen jabetzen Txemaren sentimenduez: alde batetik Eider gogorarazten zion guztia kakaztuko zuena, eta bestetik bere neskalagunaren pausoen gainean ibiltzearen ideia bururatu zitzaion eguna madarikaraziko ziona.
‎Eta, hala eta halatan, osaba mutur batean zegoen, Pedro Huizi bertzean, eta egun batean diskusione bat izan zuten, noiz eta Pedro Huizi, amaren manuz, santa Klararen koadro hura egiten ari baitzen , eta handik gutirat akabatuko ziren bien arteko harremanak.
‎—Zergatik errazkeria hori? —erran zion osabak Pedrori, zeina bere studioan pintatzen ari baitzen koadro hura, nahiz eta amak Urbiango elizan esekitzeko asmoa zuen, Urbiaingo patroina santa Klara izanik— Eta ez diat hori erraiten zeren protestant naizen eta zeren sainduak eta sainduen sinboloak sinesten ez ditudan, baina artearen ikusmoldetik. Izan ere, zin-zinez egiten diren koadroek ez ditek makulu lagungarri horien beharrik!
‎Zeren, nola Nenboren boza lurrezkoa baitzen, haren gorputz osoa bezala, hargatik, halaber, leun eta amoltsu kanta zezakeen, lur gozo gizenak bezala, bizitzak bere eztian biltzen zuenean; edo baita garratz eta mingots ere, oihuz eta nigarrez, lur lehorrak bezala, bizitzak dolorez zaurtzen zuenean edo giharrean dolorezki ukitzen, nola gertatzen ari baitzen mementu haietan.
‎Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen , bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
‎Eta, horrela, egunetan egon nintzen anaiarekin hitzik egin gabe, haserre, zeren ez baitzegoen haserre hura gozatzerik ez ematzerik... eta zeren senda baitai-tezke zauri ezpatazkoak, baina nekez mihizkoak, nola izan baitziren anaiak neuri eraginak. Eta, ahal nuenean, aita Bartolomeren eta osaba Joanikoten eskolen ondotik, Pedro Huizirenganat joaiten nintzen, zeina, santa Klararen koadroa pintatu ondoren, kaperako freskoa pintatzen ari baitzen ; edo, noizik behin, bakarrik joaiten nintzen paseatzerat, jaun Marcelekin ikasi nituen Virgilioren edo bertze poeta handien hitzetarik Elbiraren edertasunarekin amets egiterat.
‎Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen , eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin-gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta bat eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak...
‎Baina denborak eta naturalezak gauza bakoitza bere lekurat eta bere neurrirat ekartzen dute, eta, nola Alexandro Handiari Demostenesek bere bizitzako lezionea eman zion, enperadoreak prometatu zionean ezen berak nahi zuena emanen ziola, eta filosofoak ihardetsi ezen aparta zedila eta hastan zedila eguzkiaren paretik, zeren eguzkia hartzen ari baitzen —nunc quidem paululum a sole—, hala eman zidan osaba Joanikotek ere bere lezionea handik gutirat, eguzki izpirik gabe utzi ninduena.
‎Zeren izen hura ipini baitzion osaba Joanikotek jauregiaren goialdean zuen bere studio edo gabinet hari, modu hantu eta hanpatu hartan: Zientziaren Gela; izan ere, osabak fede izugarria zion zientziari, halako moldez, non liburu bat ere skribatzen ari baitzen , frantsesez, zientziazko hainbat gairi buruz: matematika, astronomia... baita animaliei buruzko tratatu bat ere, haien jokabideak-eta kontuan harturik:
‎Guztiei etorri zitzaiela harat joaiteko gogoa. Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen , nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar-urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan-edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean?
‎Eta auto sakramental iduriko hartan bazirudien, han geunden moduan, ezen gurutzatuen artillero konpainia bat osatzen genuela, eta konpainia hark sultanaren jauregia hartu nahi zuela, atakea erretaguardiatik jorik eta handik oldarturik. Eta, makurturik geundelako, isilpean gindoazela zirudien, baina isiletik eskas eta urri genbiltzan inguru hartan, bertzalde, zeren bakoitza jo eta ke ari baitzen , bere ahaleginean tinko, orain tiro eta orain ere tiro, nehor ere gibela egin gabe, munizionez ongi horniturik eta spiritu militarrez gainezka, jauregiaren idurizko konkista hartan gure ohorea jokoan balego bezala.
‎Eta, handik harat, Piarres Oihartzabal kapitaina joan zen, eta bakarrik geratu ginen berriro osaba Joanikot, Pedro Huizi, zeina egun haietan kaperako freskoa pintatzen ari baitzen , eta hirurok.
‎lagunari bi tiro desarratu eta gero, delako txostenaren bigarren partea ezabatu zian ordenagailutik, itxura denez, irakurri ere gabe. Lan handirik ez zian izan, horrexetan ari baitzen Urtxipia parte txarreko bisita hartu zuelarik.
‎Urak, ni bezala, bete-betean azpian harrapatu eta ileapaindegiko lana deusetarako ez zela utzia zion. Ikuskizunak gogoberritua, nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik. Une hartan, esku batek tira egin zidan besotik.
‎Batzuetan asmatzen nuen: Delfin izen xelebreko diziplina-burua" Flipper" bilakatu zen nire bitartez, orduko telebista sail bateko izurde protagonistaren izenaz baliatuz; Literaturako irakasleari, berriz, hezur-hutsetan gelditzen ari baitzen ," Biafras" ezarri nion, minbizi batek jota hil baino zenbait hilabete lehenago ezarri ere; eta fraideeneko hamabi urteetan izan genuen andereño bakarra, neska-zaharra bera," Motz-urdina" egin nuen, emakumearen sexuarekiko hitz-jokoari libertigarria iritzita. Ez nuen burua sobera higatu behar izaten, eta bertzeen txaloak segurtatuta zeuden aitzinetik.
‎Piztua egonagatik ere, besapean neraman, forentsearen ahora hurbiltzeak haren jarioa agortuko zuela goganbehartuta. Ez dakit zuzen zergatik, Tomas aise ere lotsagabeago ari baitzen : haren eskuak mikrofonoa ageri-agerian atxikitzen zuen, beti ere gizonttoaren norabidean.
‎Jendearen bulkadek barreiatu gintuzten, itxurako solasaldi baten ernamuina hozitu gabe. Bertze hileta-elizkizun bat zegoen, nonbait, izeba Milagrosenaren ondotik, jende uholde berria ari baitzen elizaratzen ostera, kanporatu berriekin anabasan nahasiz. Ttipi eta Ximurra alde batean gelditu ziren konturen batekin, eta Charly ez nuen gehiago begietan.
‎Ahal bezala berreskuratu nuen sosegua; itsuari erreparatu nion, bere amarekin maitagarri horien ipuin bat irakurtzen zuen umeari, eta bikote gazteari; surik antigualenak asebetetzen zituzten haiek, ahalkerik gabe, oihanetako piztien gisa, gordelekuan edota herioaren sastrakan begiak elkar aurkitzeko beldurrik gabe. ...i baino gazteagoa baitzen eta era berean ederki burusoildua, gogor saiatzen zen maiteñoaren eskakizunak betetzen, jubilatu urrezko txarteldun talde bati zeharka begiratzen zien bitartean; haiek, era berean, zeharka begiratzen zioten mutilari, eta pentsatzen zuten beraiek askoz ere ederkiago beteko zuketela neskatoaren erregua, mutil ezjakin hark baino; ezen, ordurako, mutila beste ezpain batzuk ari baitzen jaten, nahastuta, beste ezpain gozo eta petalo irekien antzeko batzuk. Eta halaxe, bada, Schubert bukatu zen, eta kanpora begiratzeari utzi nion, nire baitara begiratzeko; bakarrik nengoen eta ene buruari zuhurtasun osoz azaldu behar nion zergatik ahoskatu nuen konplot hitza, zergatik kanporatu nuen izen beldurgarri hura, esku anonimo batek idatzia zirudiena eta, hala ere, hain ankerra eta hurbila egiten zitzaidana.
2001
‎Zazpiak laurden gutxiagotan agertu zen Maria eta zer daukazu galdetu zion Lucasi. Marcosek kontatu zion arnasestuarena, Lucas tranbiez hitz egiten ari baitzen . Esan zion deitzeko medikuari edo ospitalera bestela, besoa hotz zeukala Lucasek.
‎Arratsean Kalaportuko kaleak koloretako argiz eta espainiar bandera txikiz hornituta zeuden. Jendea dotore jantzirik inguratzen zen musika kioskora, girlanda eta paperezko xingola artean, urrundik ekarritako orkestra bat ari baitzen pasodobleak, boleroak eta enparauak jotzen...
‎Harrapatu dutenean pistola eramaki zuen galtzetako sakelan. Bueno, harrapatu dutenean ez, ohatzean ari baitzen Minesekin! ¡ Otra-que-tal-baila!
‎Nago ez ote zien fabrikako nagusiak hura ez ukitzeko erran. Hango ofizinetan ari baitzen herrira etorri zenetik, eta nahiz errebelde itxura hura izan (bere bizar beltzarekin eta), nola langile fina zen, injineru jaunak bere ondoan eduki nahiko zuen.
2002
‎Atera zuten bi litro t' erdiko sagardo pitxarra. Eta osaba despistatu zenean (lagun batekin ari baitzen , elkarrizketan), nik pitxar hura hartu, eta den-dena edan nuen, segidan. Sentitu nuena izugarria zen:
‎haiek-ertzainek bezala drogazalearen anaia bezalakoek-nitaz pentsatzen zutenak indar handiagoa zuen nik esan nezakeen guztiak baino. Nola irten zulo itsu hartatik, hura zen asmatu behar nuena, uste ez bezalako bide bihurria hartzen ari baitzen hilketaren lekuko izana. Eta niri zegokidan puntuan, argazkilariak zuen kulparen puska handi bat.
‎Zuzendariak, telefonoz ari baitzen , keinu egin zigun sartu eta eser gintezen. Sofa beltz banatan hondoratu ginen aita eta biok.
‎Gimnasio gehienak baizen argitsuagoa, klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea. Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian. Sarritan ibilia zen Joselu haren sparring lanetan, baina aurreko hilabetean hasi bide ziren beretzat gauzak aldatzen, eta bera baino maila apalagoko batzuen kontra aritu izan zen saio batzuetan, bigarren mailatik lehenera pasatua zela seinale dudabakoa.
2003
‎Ekialdetik Mendebaldera etortzearekin, ordea, areagotu baizik ez ziren kontu haiek. Xehetasunetan gehiegi sartu gabe, erran dezakegu Erroman, Damaso aita sainduaren eraginez eta san Jeronimoren lanari esker, IV. mendearen hondarrean, nonbait han, baina ez lehenago, grekoz ari baitzen hastapenean Erromako eliza eta ez latinez, besterik sinetsarazi nahi badigute ere integrista amorratu ezjakin batzuek?, latinezko liturgiak ordezkatu zuela grekozkoa. Baina, orduz geroztik, bazterretako hizkuntza guztien gainetik Erromako elizak ezarri zuen latin soila, egundainoko hizkuntza sakratua izan balitz bezala.
‎Eta estu zegoen Matias, baina trena geldirik dagoenean ezin da komuna erabili. Eta erabiltzeko aukera egon balitz ere, ez zuen Matiasek erabiliko, etengabe ari baitzen komuneko atearen aurretik jendea pasatzen, emakumeak batez ere. Eta gorputza errebelatzen zitzaion Matiasi halakoetan, gerrialdea batez ere, eta burla egiten zion Matiasen gorputzak Matiasen burmuinari; hau da, Matiasen burmuinak agindutakoari ez zion kasurik egiten Matiasen gorputzak, Matiasen gerrialdeak batez ere, eta ezer egin gabe irten behar zuen Matiasek komunetik, jendea pasatzen ari zelako komunaren aurretik, atearen ondotik, emakumeak batez ere.
‎Matiasek maleta lurrean utzi, gabardina hartu eta Barkatu esan zion bi-hiru aldiz. Gehiago berotu zitzaizkion belarriak, ordea, alarguna ilea atontzen ari baitzen une hartan, etxeko logelan egongo balitz bezala, Matiasen aurrean. Horregatik eman zuen buelta Matiasek eta horregatik hasi zen liburua bilatzen maletako poltsikoan.
‎Adiskidetasun luze baten hasiera izan zitekean gertatua, ez dituk horrelako pasadizoak askotan gertatzen. Antzeko gauzak pentsatzen ari bide zuan emakumea ere, autoaren barruko argia piztuta makillajea txukuntzen, ezpainak gorriztatzen ari baitzen –esan nuen.
2004
‎Gaurkotasunari hil ala bizi lotzetik sorturiko histeriak bizi gaituela, azken beltzean, eta gero gertatzen direnak gertatzen dira. Gaur goizean bertan Bushen kategoria beretsuetan berbetan entzun dut bazterrotako buruzagi politiko ezagun bat, hauteskundeotan egia ala gezurraren artean hautatu beharra dagoela esaten ari baitzen aho betean. Horrelakoetan, Atxagari irakurritako hura datorkit gogora, hots, jarrera heroikoek traba egiten diotela berari gure herrian.
‎Euskal identitatea egituratzen dutenen artean, erpin-erpinean, euskararen zeregina kokatu digu. Euskal Herriaz ari baitzen Monzon, euskaldun egiten gaituen ezaugarriaz eta tasunaz, eta, jakina, ba al daukagu euskal izaera hori erants diezagukeen faktorerik euskara kenduta. Ez dago.
‎ren hori aldarrikatzean, Kanpionek Serapio Mujikari 1912ko abenduaren 4an egindako gutunean idazten dion bezala (175), Azkue Gotzainaren esanera jo­ katzen ari baitzen . Izendegiaren berrikuntzarako, bada, eliz agintariek batzorde bat izendatu zuten, parrokietan erretore jaunek «behar bezala eratutako euskal izenen zerrenda izan zezaten».
‎Izan ere, Interneten agertu diren kritika batzuek kanpaina berriz planteatzera eraman zuten ataria. Hala, zenbait gunek adierazi dute Interneteko zerbitzu-hornitzaile batzuek (ISP) pantaila-babesa eskuratzeko aukera blokeatu egingo zutela, trafikoa areagotzen ari baitzen ; izan ere, erasoaren xede ziren leku batzuk erori egin ziren. Gainera, sareetako eta segurtasuneko adituek esan dute sistema “arduragabea, legez kanpokoa, haurrena, albo-kalteak eragiteko eta “spam”-eko jaulkitzaileek errepresaliak eragiteko joera zuela, eta pirata informatikoek eraso ere egin ziezaiekeela.
‎Diannek ingurua aztertu zuen. Ume bat negarrez zebilen, bustitzen ari baitzen . Autobusen geltokiko aterpean, eserlekuan jesarrita, bikote bat musuka ari zen.
‎Eta taberna ere jira eta bira hasi zitzaion... Eta, izuturik, besoak eta ezpainak eta gorputz osoa dar-dar, sukaldera joan zen, non eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama... Eta honek eltzeari tapa kendu, eta aitak banpiro bat eta mila banpiro ikusi zituen bertatik ateratzen.
2005
‎Eta ama ere, izeba Emili bezalaxe, hitzik gabe geratu zen, jakina. Amari, egia esan, esperantza geratu zitzaion txantxan-edo ari ote zen, baina ez, oso serio ari baitzen Ines. Eta orduan amona Kontxik esan zuen:
‎Morikok, ordea, leiho atzetik antzeman zidan, buztana astintzen ari baitzen . Etxera sartu eta nire galtzari lotu zitzaion.
‎Joxe Arregiren hilketa, torturaturik; bailarako herri batekoa zen, eta haren familia ezaguna zen gure auzoan. Joxe frontoiko batzarretan ibilia zen mugimendu antifrankistaren garaian, nahiz eta ez zen nabarmendu beste batzuk bezala, erdi ezkutuan ari baitzen . Haren irudia Joxe Marirenaren ondoan oroitzen dut, isilik, arretaz entzuten.
‎Okerrenean ere, Adelaren amak behintzat nahikoa zorte izan zuen, besterik gabe etxera bidali baitzituzten. Harrigarria egiten da hain elkarren etsai izatea bi alderdi komunista, biak alde berean egonda eta biak komunismoaren alde arituta, baina gertaera hura beste zerbait gogorragoaren errainu apal bat besterik ez zen, aldi hartan disidentzia guztia suntsitzen ari baitzen Stalin, Trotski kidea bera aurren buruan. Adelaren amak gorriak ikusi zituen gerra ondorenean, senarra heriotza-
‎Itoaldi mikatz bat. Baina Aldaba konturatu ere ez zen egin Damiani gertatzen zitzaionaz, hurrengo hilabeteko hitzordurako eskaera betetzen ari baitzen mahai gaineko paper batean.
‎Bagoien baskulan halako tenorean, Eustakiok beti leku berezitan biltzeko usarioa zeukan garai hartan. Papera txirtxilatuta komunetik beheiti botatzera nindoala uraren asotsa dutxetan, nor ari da ordea, denak ordu estrak sartzen gelditzen dira, ni naiz zortzi ordukoa bertzerik egiten ez duena, eta eguerdian, inor ez gara dutxatzen bazkalaitzin, norbait ari baitzen dutxatzen han barnean, ez da egia izanen, zer uste du horrek, bera da izan ere, horiek ez dira makinista batenak, sobera lirainak dira zangar horiek, bera zen, kokotsandi hura, zazpigarren garabiko kabinan ez baina gure aldagelan sartua.
2006
‎Lege hauste horren gailurra helduentzako diskotekan zegoen: horietan, erretzen ari diren hamarretik bederatzi baino gehiago horretarako toki berezietatik kanpo ari baitzen erretzen.
‎Baina ez zidan gehiago kasurik egiten beremarrazkiko kolore bat ari baitzen aldatzen.
‎Autobusen garajearen aurrean, jendea zegoen arduradunari galdezka, atea giltzatzen ari baitzen :
‎Öchlerrek eskerrak eman zizkion aholkuarengatik. Ez dakit Rothek entzun ere egin ote zion, ordurako idazten ari baitzen berriro, inguruko ezeren ardurarik gabe.
‎Zerbitzariak kafea prestatzen zidan bitartean, beiratera hurbildu nintzen. Langarrak, euri sarri bihurtzen ari baitzen , gero eta indartsuago jotzen zuen kristalen kontra, eta eskua pasatu behar izan nuen beiratean portu aldera begiratzeko. Ganduak lausotuta ikusten ziren bihitegiak, garabiak, nasak eta, urrunago, ontzien mastak.
‎Alferrik nuen gehiago saiatzea, Umberto itzaltzen ari baitzen eta halako isilaldi sorgor batean sartzen. Bere baitako maskorrean ezkutaturik, ematen zuen damu zela nirekin jardun izanaz.
2007
‎txinpantzeak ehizatzeko lantza erako hainbat tresna erabiltzen ari ziren. Albistea Afrikatik eman zuen, bertan, Senegalgo Fongolia eremuan ari baitzen behaketak-eta egiten; berriki azken hilabeteotako lanaren emaitza kaleratu du. Esan duenez, txinpantzeek leizeak erabiltzen dituzte bero handitik babesteko.
‎Elkartearen batzarretara bertaratu zirenak ezagutzeko 1920 eta 1923 urteen arteko kideen berri baino ez dugu izan, zeren eta 1923tik aurrera elkarteak erabaki baitzuen bertaratzen zirenen berri ez ematea, zerrenda luzeegi bihurtzen ari baitzen : dépasant 80 à la séance, le Bureau a décidé de ne plus donner dans le Bulletin les noms des présents100 Badirudi, beraz, Société> des> Sciencies, > Lettres> et> Arts> de> Bayonnek antolaturiko bilerak arrakastatsuak zirela.
‎Begiak atzera bildu zituen. Gogoak hondartza haren atzetik tira egiten zion behin eta berriro, kresalaren lausoan desegiten ari baitzen , baina estuagoa zen, nonbait, gorputz haren gozoari lotzen zuen lokarria.
‎Haiekin batera iritsitako gizona bertan zegoen, beste agure batzuekin hizketan. Mahaitxoaren gaineko gauzei baino, gazteen lanari arreta ipintzen zioten, haraxe seinalatzen ari baitzen agureetako bat.
‎Papelina bat atera zuen, eta kanuto bat biltzen hasi zen. Barrakoak hari bakarrik atera zion edatekoa, Lisa ozta-ozta ari baitzen berearekin. Gigik tabernariaren gertutasuna aprobetxatu zuen beste kontu bati heltzeko:
‎Hauspo ezin menderatuak eztarria estutzen zion, eta itoak mintzoa galarazi. Eldarnioek begirada sukaldeko leihora eraman zioten, norbait ari baitzen kanpotik kolpeka. Begiak igurtzi zituen.
‎Hala ere, zuzendaritza berriak 59ko bileran batzarrak hiru puntu garrantzizko onartzea erdietsi du: 1) hileroko agerkari txiki bat sortzea(" Jakintxo"), aldizkaria arintzeko hizkuntzaren inguruko eztabaidak hara bideratuz; 2) garbi ala mordoilo eztabaida irtenbiderik gabeko zaku-kalea gertatzen ari baitzen , hurrengo bilerak beste gai batzuen inguruan antolatzea(" urtean barrena pentsatuko dugu nola eta noiz billera ori egin"); 3) inkesta bat egitea irakurleen iritzi bila, besteren artean galdera hau ere egiten zela: " teknika eta kultura itzak euskeraz sortu bear ditugu, edo kanpokoak ere onartu?".
‎Testuinguru historiko berri honetan kokatu behar da baita garai hartako beste testu bat, bere interesarengatik maiz aipatua eta erabilia izan dena, Landaburuk 1951n gertatutakoaz idatzitakoa, bere hausnarketen liburua hain zuzen (Landaburu 1977). Testu horretan defendatzen zen errepresioaz gain Euskal Herrian egoera eta errealitate berri bat zegoela, euskal errealitate berria, non gizartea" miseriatik ateratzen ari baitzen hazkunde —ekonomiko— fase batean sartzeko".
2008
‎–Hori lehenengo puntuari dagokionez, bota zuen akusatuak, kopetako izerdia lehortuz, etxea dardarka jartzerainoko suhartasunez ari baitzen –. Begira, egia esango dizuet, nazka ematen zidak zuekin hitz egiteak.
‎–Itsasgizona zuan, esan zuen George Merryk, bera ari baitzen , beste gainerakoak baino ausartago, eskeletoari hurbilduta arropa zarpailak aztertzen?. Edo behintzat marinel oihal ona duk hau.
‎Errautsen ontziak pisu dezentea izan behar zuela pentsatu nuen eta beharbada txandaka zekartela bi emakumeek, baina Nadiak bere horretan jarraitu zuen, altzoan ontzia zuela, eta bere indar guztiekin besarkatzen zuela iruditu zitzaidan, une batetik bestera kenduko ziotela jakitun. Betaurreko beltzak zeramatzaten eta apenas ikus nezakeen haien aurpegian adierazpenik, saminarena izan ezik, Nadia negarrez ari baitzen , halaxe iruditu zitzaidan. Negar isila zen, arrunta, min-jario bat bezalakoa, baina aterrunerik gabea, benetakoa, eta tarteka zotinek gorputz osoa astintzen zioten, minaren minez pixka bat makurtzeraino.
‎esentzialaren, estatikoaren eta betierekoaren aurrean, existentzialagoa, dinamikoagoa eta aldakorragoa (denboraren eta abiaduraren sentipen eraberrituarekin) nagusitzen ari baitzen . Beste termino bat erabiliz, errealistagoa zen gure mundua, eta beraz, modernoagoa.
‎gerra bukatzear zegoen Debarroan, eta udalak lurrak utzi zizkien hartzekodunei berme bezala?, en prenda?? herriko gastua zenbatekoa zen eta herriko ondasunaren balioa ezagutu arte, etengabe debaluatzen ari baitzen udalak ezer egin gabe444 Gipuzkoako herri-lurren bi herenak salduta zeuden jada. Fernando VII.ak, bere berrezarpenaren ostean? 1814ko maiatzean?, gerratean zehar burututako salmentak legeztatzen zituela ikusirik, Eibarko herri-sindikoak saldu gabe gelditzen ziren lurrak txirotutako biztanleen artean banatzea eskatu zion udalari445 Astebete geroago bere susmoak plazaratu zituen,«?
‎Edonola ere, Nagore Laffagek eta Jose Diego Yllanesek elkar ezagutzen ote zuten ikertzen jarraitzen dute. Laffage Irungoa (Gipuzkoa) zen berez, baina Iruñean bizi zen, bertan ari baitzen erizaintza ikasketak egiten, eta bertako Unibertsitate Klinikan ari baitzen praktiketan. Ustezko hiltzailea, berriz, zentro horretako psikiatra egoiliarra da.
‎Edonola ere, Nagore Laffagek eta Jose Diego Yllanesek elkar ezagutzen ote zuten ikertzen jarraitzen dute. Laffage Irungoa (Gipuzkoa) zen berez, baina Iruñean bizi zen, bertan ari baitzen erizaintza ikasketak egiten, eta bertako Unibertsitate Klinikan ari baitzen praktiketan. Ustezko hiltzailea, berriz, zentro horretako psikiatra egoiliarra da.
‎Eztitxu Vivanco 15 urteko igerilari arrangoiztarra Pekinen izanen da Paralinpiar Jokoetan. Deia jaso izanak harritu egin du, bera Londreskoetara begira ari baitzen lanean.
‎Berdinketa, ordea, ez zen, ez, txarra izan, hurrengo astean Sportingi irabazi baitzitzaion San Mamesen. Denboraldiko partidarik lasaiena izan zen, ordu erdia betetzerako 3 -0 irabazten ari baitzen talde zuri-gorria. Eta urtea ondo amaitzeko, 0 -1 irabazi zuen Betisen zelai zailean.
‎Hizketan jardun genuenetako batean, Rosaren argazki bat ikusi nuen bere gauzen artean. Bera beste zerbaitetan ari baitzen , argazkia hartu nuen haren oharkabean. Ertz koskadunak izaten dituzten foto zahar horixka horietako bat zen, gutxi kontrastatua.
‎Entzule zegokion jende andana guztia irriz ari baitzen , jakinean berak pentsatutako bitzikeria zukeela hau ere. Nehork etzuen ikusia. Emilio altxatu zen taularat eta hortik igorri zieten han zireneri bertan moldatutako bertsu hau:
‎Jendea irriz ari baitzen , Piallek, gaitzituarena eginez:-Ixiltzen naiz! Tinko!-Ez, ez!
2009
‎Denboraren hastapenetatik oihanak egungo moduan iraun duela dirudi. Donostiako Udalak lehenagoko jardunak debekatu eta ingurunearen erabilera ur ustiapenera mugatu izanari zor dio Artikutzak, neurri handi batean, gaur duen itxura lerdena, aurretik modu nabarmenegian ari baitzen gizakia bere arrastoa uzten.
‎Otsaileko tasa, gainera, iazko hilabete berekoa baino 3,7 puntu txikiagoa izan da. Hil hura garestienetakoa izan zen, garai hartan petrolioa etengabe garestitzen ari baitzen .
‎Atsedenaldian, Osasuna Lehenengo Mailako taldea zen, Sportingek ezinean ari baitzen . Bigarren zatiaren hasieran, Real Madril lehiakor izan nahi zuela erakutsi zuen berriro.
‎Bikotearen errentak-Riblonek ezin izan zion erritmoari eutsi-behera egin zuen Franck Schleck erasora ari baitzen etengabe atzeko taldean, podiuma helburu zuela. Armstrongek, baina, ez zuen ahuleziarik agertzen eta erantzunen bat bazuen eraso guztietarako.
‎Orain arte kirol ikuspegitik hartu ditu erabakiak, Lorenen hitzei entzungor eginaz. Riesgo eta zuzendaritza muturtuta egon arren, debarrak jokatu du Bravok ezin izan duen bakoitzean eta deialditik kanpo behin baino gehiagotan geratu da Zubikarairekin txandakatzen ari baitzen . Atezainen gaia korapilatsua da oso, baina Lasarteren jardunbidea aparta izan da polemikaren sua itzaltzen jakin izan duelako hasieratik.
‎Berria-ko zuzendariaren esanetan, Guardia Zibilak eta Espainiako Gobernuak Egunkaria erabili zuten kolpe bat emateko. Izan ere, garai hartan autodeterminazioa Eusko Jaurlaritzaren ahotan zegoen, Ibarretxe Plana lehen urratsak egiten ari baitzen .
‎1912an, hogeitamar urterekin, Erriberri/ Oliten Teologia irakasten hasi da. Alabaina, begiekin bazuen lanik txikitatik, eta orain ia itsutzera etortzen ari baitzen , irakaskuntza laga beharrean kausitu da hasi eta urte bira. 1914-1918 urteak Foruan pasa ditu, Bizkaian.
‎I SILUNEAK SORTZEN ARI ZIREN. Minutu batzuetarako sartu eta denbora luzatzen ari baitzen . Guardianoa kanpoan, hara eta hona korridorean.
‎Beldur zen azkenean Xabier ez ote zen nekatuko bere urduritasun eta larridura jasateaz. Indartsu agertu nahi zuen Xabierren aurrean, jarrera bikaina erakusten ari baitzen amesgaizto hartan. Primeran portatu zen Xabier aurreko egunean.
‎–erantzun zion gizonak, istantean erantzun ere, sorbaldatik zintzilik zeramàn fusilaren morroiloari eragin eta kanoiaren muturra Nazarioren bularrean jarrita?. Egoera honetan, gainera, hik heuk zor didak errespetua, eta kendu sonbreirua burutik, eta, nola Nazario luzatzen ari baitzen gizonak emandako agindu hartan ere, jarraitu egin zuen?: Kendu oraintxe bertan, burua lehertzea nahi ez baduk?!
‎sentimendu hura areagotu zion, betean sartu baitzuen hanka, zalantzarik ez; egia zen, beste ikuspuntu batetik, bazuela pozik egoteko arrazoirik, aita nora ezean ikusita; Domingok, baina, nekez senti zezakeen baldintza estu haietan pozik, bere ustezko poz hura, ezer izatekotan, lur errean lehertutako hazia bezalakoa baitzen, lehertu orduko lehortu zitzaiona, mementoaren tentsioak itota? eta beldurra ere, arestian bere baitatik ezabatua zirudiena, bere bidea egiten ari baitzen berriro; beldur hura gainditzeko, ordea, beldurraren gainetik egin behar zuen jauzi, edo aurrera ihes egin behar zuen, bestela esanda, eta lehenbailehen gainera; eta hala, beldurraren moldeetan irri urduri bat lantzen zuela, esan zuen:
‎esan zion abokatuak. Eta kanpora egitera zihoan, hiruzpalau pauso ere egin zituen norabide hartan, abokatu jaunaren atzetik, zeina orduantxe zeharkatzen ari baitzen ate irekia, etxe-barrua eta kanpoa bereizten zituena?, jiratu, eta halaxe mintzatu zenean:
‎atzetik aurrera zetozenean batez ere, abiaduraren eraginagatik gonak edo soinekoak harrotzen baitzitzaizkien orduan, belaunak eta izterrak agerian utziz: emetasunaren paraje sekretu haiek, Domingori, txikia zen arren, bera ere gixontzen ari baitzen –emozio berezia sorrarazten ziotenak; une zirraragarriak ziren haiek, bai, zeinetan Domingok ezagun ez zituèn sentipenak bereganatzen baitzituen, haragia ere urratzera balihoakio bezala, gorputzaren barne-mugimendu atsegin batean?
‎horregatik luzatzen zion, beharbada, ontziari begi-keinu konplize bat, keinu harekin zera esan nahi balio bezala: . Zure bidea eta nire bidea bi dira, baina auskalo egunen batean ez ote dugun topo egingo??, baita aurki egin ere, ikusi ez ezik, hurbiltzen ari baitzen Domingo pauso azkarrean, hurbiltzen eta hurbiltzen, bertara heldu zen arte, non hiruzpalau langile ikusi baitzituen: galdetu zion haietako bati zertan ari ziren, eta langileak erantzun zion biltokiak prestatzen ari zirela, biharamunean kargatu behar baitzuten ontzia, biharamunaren biharamunean partitzeko; galdetu zion, ondoren, non aurki zezakeen ontziko patroia, eta langileak erantzun zion berandu gabe iritsiko zela, zeren beraiek egiten ari ziren lana, bukatuxea zutena, gainbegiratzekotan geratu baitzen, arratsalde partean, ilundu aitzin; eta Domingok:
‎lehenik, Maria Bibianak besarkatu zuen, neurriz besarkatu ere, ohi zuen moduan, arrebaren gorputza berearen luzapena balu bezala sentitu ote zuen Domingok, ez tentsiorik ez erresistentziarik??, izebaren esapide bera erabiltzen zuela: . Ongi etorri!?, konnotazio bertsuak zituena, Maria Bibiana gero eta izebaren antz handiagoa hartzen ari baitzen , fisikoki ez ezik, espiritualki ere.
‎Albertorena jazo aurretik ere, baina, Domingoren amorrua ez zen nolanahikoa, hain izan zen neurriz kanpokoa poliziak manifestarien aurka egindako erakustaldia, bortizkeria eta larderia nagusi, egurra eta egurra nonahi; han gertatua, baina, nekez laburbil zezakeen beste ezerk, Domingok bertatik bertara ikusi zuèn irudi batek baino hobeto: bera plaza batean zegoen, non zaldi gaineko dozena erdi polizia sakabanatzen ari baitzen manifestazioa; lehen erasoa jo ondoren, zaldien kasko-eta ferra-hotsek jartzen zioten zapalketari musika-giroa: betiko nota bera airean, mehatxu bat bezala hedatzen zena lau haizeetara?, atzera egiten ari ziren zaldiak, baina orduan gertatu zen gertatzekoa, beste zaldi bat plazara oldarka sartu zenean ezustean, baita aurrera egin ere, ez arrapalada bizian baina bai azkar, lurretik zerbait jasotzen ari zèn emakume baten norabidean; bera. Domingo?
‎Hala, bada, Adak kontu haiek zituen gogoan, beharbada, koruarekin ostiral arratsaldeko saioa egiten ari zela; Gemma Lertxundik huts egiteko bidean jarri zuenean, berriz, defentsa-sistemaren alarma piztu eta Adaren subkontzienteak, bizi-senaren menera betiere? aukera selektibo bat egin zuen, kontu haietatik alderik ilunenak eta negatiboenak bereganarazi zizkiona; neska kantatzen ari baitzen , nekez ohar zitekeen hartaz, jakina, itzal baten moduan edo forma zehatzik gabeko nahigabe baten moduan ez bazen, baina itzal hura eta nahigabe hura hizketan ari zitzaizkion: –Erne, Ada, atzo ziria sartu zizun Teofilo Mariak, ziria sartu zizun aitak, eta gaur Gemma sartu nahian dabilkizu?!?, nahiz eta Adak ezin jaso zuen mezua zehatz-mehatz, arreta bi lekuetan, kantuan eta nahigabean?
‎Ada otzandua zegoen, bai, eta itxura egiten ari zen, gainera, ez zitzaion hartarako gaitasunik falta, antzezle ona baitzen: koruetako bakarlari gisa jasotako esperientziak ere izango zuen hartan zeresanik?; jarrera hark, baina, beste osagai bat ere behar zuen, errebeldia puntu bat, adibidez?, egiten ari zena gogoz kontra egiten ari baitzen , azken batean: horregatik piztu zitzaion, erreakzio gisa, beste txinparta bat begietan, piztu bezain laster itzali zena, itxura egite hartan berezko zerbaitek, ezintasunak eragindako amorruak, ziurrenik?
‎Narratzailea: (OFF) Hasiera batean, Songshan barrutirako diseinatu zen, barruti aberats hura, Taipeiko Manhattan deitua, hazten ari baitzen . Eraikinaren helburu nagusia â?, onenaâ?
‎Kasu batean, koxal batzuen azpian (hau da, poltsikoan zeramalako) mahats-hazi mordo bat agertu zen. Horrekin pertsona baten identifikazioaegiteko beste datu bat izan zen, mahatsa biltzen ari baitzen harrapatuzutenean.
‎Garapen itzela izan zuen Gure Irratiak, ordu kopurua handitzeaz gain, entzuleen erantzuna ere oso positiboa ari baitzen izaten, Manex Pagolak aitortzen duen legez (Herria, 1.673 zenbakia, 1982-10-21: 3):
‎Tenorraren hitz-jario goxoa bikaina izan zen, bai Benedictus txatalean bai Mields sopranoarekin jorratutako Domine Deus duoan. Kredo arin batek Sanctus sutsu bat ekarri zuen, non Bruggenen taupadak bizkortu egin ziren, abesbatza lokartzen ari baitzen artikulazio intentsitatean, eta gazitu beharra zegoen giroa, amaierako Benedictus eta Agnus Dei makaldu ez zitezen.
‎Tarte horretan ondo ari nintzen. Egia da, 16 -7ra arte Irujo ezinean ari baitzen . Pilotan, baina, 22ra iristeak balio du, ez hamasei tanto polit egiteak, eta hor egin nuen huts.
‎Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 6.569 milioi euro bildu dituzte zergetan urtarriletik abuztura, iaz epe horretan baino 2.060 milioi gutxiago(-%23, 9). Datua oso txarra izan arren, ez da uztailekoa baina pixka bat hobea da, orduan zerga bilketa %25, 5 ari baitzen jaisten.
‎Albertorena jazo aurretik ere, baina, Domingoren amorrua ez zen nolanahikoa, hain izan zen neurriz kanpokoa poliziak manifestarien aurka egindako erakustaldia, bortizkeria eta larderia nagusi, egurra eta egurra nonahi; han gertatua, baina, nekez laburbil zezakeen beste ezerk, Domingok bertatik bertara ikusi zuèn irudi batek baino hobeto: bera plaza batean zegoen, non zaldi gaineko dozena erdi polizia sakabanatzen ari baitzen manifestazioa; lehen erasoa jo ondoren –zaldien kasko-eta ferra-hotsek jartzen zioten zapalketari musika-giroa: betiko nota bera airean, mehatxu bat bezala hedatzen zena lau haizeetara–, atzera egiten ari ziren zaldiak, baina orduan gertatu zen gertatzekoa, beste zaldi bat plazara oldarka sartu zenean ezustean, baita aurrera egin ere, ez arrapalada bizian baina bai azkar, lurretik zerbait jasotzen ari zèn emakume baten norabidean; bera –Domingo– emakumearengandik hiruzpalau metrora zegoen, eta bi gauza gutxienez ikusteko moduan zegoen:
‎Ama Ur, alegia, Domingok aurrerantzean ura izango baitzuen, itxura batean, aterpe, ura magal eta ura zeruko ate; Domingok hura guztia sentitzen zuen, ausaz, une hartan, beste batzuetan ere antzeko zerbait sentitu zuen modura, ontziaren paretik pasatzen zen bakoitzean... horregatik luzatzen zion, beharbada, ontziari begi-keinu konplize bat, keinu harekin zera esan nahi balio bezala: " Zure bidea eta nire bidea bi dira, baina auskalo egunen batean ez ote dugun topo egingo...", baita aurki egin ere, ikusi ez ezik, hurbiltzen ari baitzen Domingo pauso azkarrean, hurbiltzen eta hurbiltzen, bertara heldu zen arte, non hiruzpalau langile ikusi baitzituen: galdetu zion haietako bati zertan ari ziren, eta langileak erantzun zion biltokiak prestatzen ari zirela, biharamunean kargatu behar baitzuten ontzia, biharamunaren biharamunean partitzeko; galdetu zion, ondoren, non aurki zezakeen ontziko patroia, eta langileak erantzun zion berandu gabe iritsiko zela, zeren beraiek egiten ari ziren lana, bukatuxea zutena, gainbegiratzekotan geratu baitzen, arratsalde partean, ilundu aitzin; eta Domingok:
‎lehenik, Maria Bibianak besarkatu zuen, neurriz besarkatu ere, ohi zuen moduan –arrebaren gorputza berearen luzapena balu bezala sentitu ote zuen Domingok, ez tentsiorik ez erresistentziarik? –, izebaren esapide bera erabiltzen zuela: " Ongi etorri!", konnotazio bertsuak zituena, Maria Bibiana gero eta izebaren antz handiagoa hartzen ari baitzen , fisikoki ez ezik, espiritualki ere.
‎Hala, bada, Adak kontu haiek zituen gogoan, beharbada, koruarekin ostiral arratsaldeko saioa egiten ari zela; Gemma Lertxundik huts egiteko bidean jarri zuenean, berriz, defentsa-sistemaren alarma piztu eta Adaren subkontzienteak –bizi-senaren menera betiere– aukera selektibo bat egin zuen, kontu haietatik alderik ilunenak eta negatiboenak bereganarazi zizkiona; neska kantatzen ari baitzen , nekez ohar zitekeen hartaz, jakina, itzal baten moduan edo forma zehatzik gabeko nahigabe baten moduan ez bazen, baina itzal hura eta nahigabe hura hizketan ari zitzaizkion: " Erne, Ada, atzo ziria sartu zizun Teofilo Mariak, ziria sartu zizun aitak, eta gaur Gemma sartu nahian dabilkizu...!", nahiz eta Adak ezin jaso zuen mezua zehatz-mehatz, arreta bi lekuetan –kantuan eta nahigabean– jarri ez zezakeelako; kantua desagertu zenean, ordea, desagertu zen nahigabeari eusten ziòn eustorma, eta aurrera eta aurrera egin zion errabiak, gorputzean eztanda egin zion arte:
‎Bestela... –erantzun zion gizonak, istantean erantzun ere, sorbaldatik zintzilik zeramàn fusilaren morroiloari eragin eta kanoiaren muturra Nazarioren bularrean jarrita– Egoera honetan, gainera, hik heuk zor didak errespetua, eta kendu sonbreirua burutik –eta, nola Nazario luzatzen ari baitzen gizonak emandako agindu hartan ere, jarraitu egin zuen–: Kendu oraintxe bertan, burua lehertzea nahi ez baduk...!
‎" Zuhurra izan, eta ez burua galdu, onez esaten dizut" esan zion Damasok;" Errezatuko dut zure alde eta guztion alde", Maria Bibianak;" Zaindu zeure burua, Domingo, mesedez", Adak;" Jainkoak bedeinka zaitzala", izeba Ernestinak;" Zorte ona opa diot berorri" esan zion abokatuak. Eta kanpora egitera zihoan –hiruzpalau pauso ere egin zituen norabide hartan, abokatu jaunaren atzetik, zeina orduantxe zeharkatzen ari baitzen ate irekia, etxe-barrua eta kanpoa bereizten zituena–, jiratu, eta halaxe mintzatu zenean:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ari izan bera 11 (0,07)
ari izan lan 6 (0,04)
ari izan berriro 5 (0,03)
ari izan aldatu 3 (0,02)
ari izan ama 3 (0,02)
ari izan euskara 3 (0,02)
ari izan gizon 3 (0,02)
ari izan han 3 (0,02)
ari izan Domingo 2 (0,01)
ari izan Felipe 2 (0,01)
ari izan Madril 2 (0,01)
ari izan ate 2 (0,01)
ari izan beti 2 (0,01)
ari izan gu 2 (0,01)
ari izan herri 2 (0,01)
ari izan hura 2 (0,01)
ari izan igo 2 (0,01)
ari izan jadanik 2 (0,01)
ari izan jan 2 (0,01)
ari izan manifestazio 2 (0,01)
ari izan talde 2 (0,01)
ari izan Alain 1 (0,01)
ari izan Basaburua 1 (0,01)
ari izan Bilbo 1 (0,01)
ari izan Eneko 1 (0,01)
ari izan Erroma 1 (0,01)
ari izan Gasteiz 1 (0,01)
ari izan Hego Euskal Herria 1 (0,01)
ari izan Henri 1 (0,01)
ari izan IRA 1 (0,01)
ari izan Iturbe 1 (0,01)
ari izan Kai 1 (0,01)
ari izan León 1 (0,01)
ari izan Monzon 1 (0,01)
ari izan Nafarroa 1 (0,01)
ari izan Oztibarre 1 (0,01)
ari izan Roberto 1 (0,01)
ari izan Satan 1 (0,01)
ari izan Stalin 1 (0,01)
ari izan Telesforo 1 (0,01)
ari izan afera 1 (0,01)
ari izan aginduka 1 (0,01)
ari izan agure 1 (0,01)
ari izan ahalegin 1 (0,01)
ari izan ahalegindu 1 (0,01)
ari izan aho betean 1 (0,01)
ari izan aldizka 1 (0,01)
ari izan amesgaizto 1 (0,01)
ari izan amona 1 (0,01)
ari izan apal 1 (0,01)
ari izan artikulazio 1 (0,01)
ari izan atera 1 (0,01)
ari izan atzeratu 1 (0,01)
ari izan azalpenak eman 1 (0,01)
ari izan azken 1 (0,01)
ari izan azken finean 1 (0,01)
ari izan begien bistan 1 (0,01)
ari izan behaketa 1 (0,01)
ari izan bilakatu 1 (0,01)
ari izan bildu 1 (0,01)
ari izan botilatxo 1 (0,01)
ari izan buruz buru 1 (0,01)
ari izan denboraldi 1 (0,01)
ari izan dutxatu 1 (0,01)
ari izan egin 1 (0,01)
ari izan egun 1 (0,01)
ari izan eliz atari 1 (0,01)
ari izan elizaratu 1 (0,01)
ari izan emakume 1 (0,01)
ari izan erakustaldi 1 (0,01)
ari izan eremu 1 (0,01)
ari izan erizaintza 1 (0,01)
ari izan erran 1 (0,01)
ari izan erre 1 (0,01)
ari izan eskaini 1 (0,01)
ari izan esku 1 (0,01)
ari izan estradizio 1 (0,01)
ari izan etengabe 1 (0,01)
ari izan etxe 1 (0,01)
ari izan eztabaidatu 1 (0,01)
ari izan galdu 1 (0,01)
ari izan gauza 1 (0,01)
ari izan geratu 1 (0,01)
ari izan gerrillari 1 (0,01)
ari izan gizaki 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
ari izan ate ireki 2 (0,01)
ari izan Domingo pauso 2 (0,01)
ari izan gizon eman 2 (0,01)
ari izan afera trenkatu 1 (0,01)
ari izan agure bat 1 (0,01)
ari izan ahalegin gu 1 (0,01)
ari izan ama kanpoan 1 (0,01)
ari izan amesgaizto hura 1 (0,01)
ari izan amona ere 1 (0,01)
ari izan apal bat 1 (0,01)
ari izan artikulazio intentsitate 1 (0,01)
ari izan atera arrautza 1 (0,01)
ari izan azalpenak eman zoritxarreko 1 (0,01)
ari izan azken hori 1 (0,01)
ari izan bera aita 1 (0,01)
ari izan bera beste 1 (0,01)
ari izan bera bizitza 1 (0,01)
ari izan bera buru 1 (0,01)
ari izan bera eltze 1 (0,01)
ari izan bera erabaki 1 (0,01)
ari izan bera flotatu 1 (0,01)
ari izan bera senar 1 (0,01)
ari izan bera zorte 1 (0,01)
ari izan Bilbo alde 1 (0,01)
ari izan buruz buru etxe 1 (0,01)
ari izan denboraldi hau 1 (0,01)
ari izan dutxatu han 1 (0,01)
ari izan egin kasu 1 (0,01)
ari izan egun haiek 1 (0,01)
ari izan elizaratu ostera 1 (0,01)
ari izan emakume bat 1 (0,01)
ari izan erakustaldi bizi 1 (0,01)
ari izan eremu hori 1 (0,01)
ari izan erizaintza ikasketak egin 1 (0,01)
ari izan Erroma armada 1 (0,01)
ari izan esku igurtzi 1 (0,01)
ari izan estradizio eske 1 (0,01)
ari izan etengabe atzeko talde 1 (0,01)
ari izan euskara gainbehera 1 (0,01)
ari izan euskara unibertsitate 1 (0,01)
ari izan eztabaidatu zein 1 (0,01)
ari izan Felipe Gonzalez 1 (0,01)
ari izan Felipe taula 1 (0,01)
ari izan Gasteiz talde 1 (0,01)
ari izan gauza zurbil 1 (0,01)
ari izan gizaki bera 1 (0,01)
ari izan gizon une 1 (0,01)
ari izan gu ama 1 (0,01)
ari izan gu gogo 1 (0,01)
ari izan han zenbait 1 (0,01)
ari izan herri etorri 1 (0,01)
ari izan herri liskar 1 (0,01)
ari izan igo Seaska 1 (0,01)
ari izan IRA nazio 1 (0,01)
ari izan Madril atzera egin 1 (0,01)
ari izan Madril erritmo 1 (0,01)
ari izan Nafarroa aurrezki-kutxa 1 (0,01)
ari izan Oztibarre pilotari 1 (0,01)
ari izan Roberto ni 1 (0,01)
ari izan Satan eraso 1 (0,01)
ari izan talde zuri-gorri 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia