Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 252

2008
‎Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak, Euskal Herriko Pediatri Elkartearen laguntzarekin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu aipatutako hamaika pediatrei eta Osakidetzari eskatzen diogu, modu batera langile finkotzat jotzeko, datozen deialdietarako egin izan diren akatsak konpontzeko, hori guztia, gure Erkidegoko haurrei pediatria arreta pediatrek eman diezaieten.
‎Gerardo Veraren eta Ricardo Sanchez Cuerdaren eszenografia, aldiz, monokromatikoa eta astun astuna izan da, eta gainera, dezente oztopatu du egoeren girotze egokia. Bestetik, 1930 urteko jantzi dotoreek gaiaren gaurkotasuna adierazi nahi dute, baina gaizki ezkontzen dira testuan esandakoarekin, anakronismo nabarmenak sortzen dituztelako bufoia bezalako pertsonaiak agertzen direnean edota ezpata bidezko borroketan.
‎Horretarako 150 pasta platerkada jan ditut, eta beste 180 zereal kaxa. Zortzi hilabete horietan hamar kilo galdu ditut, aurtengo helburu handi honetara behar bezala iristeko, eta, azken finean, zenbaki horiekin guztiekin, lehen adierazi dudan gauza bera adierazi nahiko nuke orain: pentsa zenbakiek zenbateko garrantzia daukaten bizitzan, eta, nire kasuan, Tourrean!
‎Azken honek ez du atentatuaren inguruan zuzenean ezertxo ere adierazi nahi izan, nahiz eta sarraskia kondenatu egin duen.
‎Europako Batasunaren kasuan, «sendotasun osoz kondenatu du atentatu beldurgarria». Frantziak txandakako presidentetza du sei hilabete honetan atentatuan hil direnen familiartekoei eta zauritutakoei beren dolumina eta babesa adierazi nahi izan die. Afganistango Gobernuak Europako Batasunaren laguntza osoa izango duela ere gaineratu du.
‎Salatutako gazte hauen gurasook gure sumindura adierazi nahi dugu, zigor hauek gehiegizkoak eta onartezinak baitira.
‎Elkartasuna itxaropen izen eman diote kantuari. «Izenak ederto erakusten du zer adierazi nahi dugun», azaldu du abestiari hitza jarri dion Miren Amurizak.
‎Birtuosismoa oso garrantzitsua da musika barrokoan, batez ere Haendel eta Vivaldiren musikan, baina badira beste gauza batzuk zaindu beharrekoak. Birtuosismoa bakarrik ez da ezer, adierazi nahi denaren zerbitzura jartzen ez bada. Ondo kanta dezakeedala uste dudan musika hartzen dut.
‎Minari ezin eutsirik, ezin izan zuen adierazpena irakurri, eta haren ordez alkateordeak egin zuen, Udaleko zazpi zinegotzien babesarekin. «Gertakari tamalgarriaren aurrean familiari elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Udalak, herrian maitatua eta hain ezaguna den familiari». Bi eguneko dolua ezarrita, hedabideetako langileei, halaber, gertatutakoa errespetuz kontatzeko eskatu zien.
‎Etengabe bihar badatorrela zabaltzen bada ere, une hori ez da inoiz iristen. Bizitzaren hutsaltasuna adierazi nahi zuen Beckettek horrekin baina..., batzuek diotenez, God ingelesez jainkoa denez, bizitzearen zentzugabetasuna arintzen erlijioaren itxaropenak laguntzen duela azaldu nahi izan omen zigun idazle irlandarrak, nahiz eta antzezlana frantsesez idatzi. Hark, aldiz, irakurketa hura beti ukatu zuen.
‎Oihalen atzean: ÒKaka ugariÓ gutunari erantzuna emanez, Donostiako Zinemaldiak idatzi honen bitartez, hurrengoa adierazi nahi du: Donostiako Zinemaldiko antolakuntzan, langile profesional, kolaboratzaile eta baita boluntario moduan aritzen diren pertsonak parte hartzen dugu.
‎«Agerikoa da hasieran aurreikusten ez genituen ezustekoak izan ditugula, eta horiek eragina izango dutela azken kostuan», esan du Jauregik. Alabaina, kopurua zenbatekoa izango den ez du adierazi nahi Bidegik, obra erabat bukatu arte. Baina obraren hasierako aurrekontua, 632 milioi eurokoa, tokitan geratuko da.
‎Inolako gaizki ulerturik eta manipulaziorik egon ez dadin, nahiz eta pentsatu esparru pertsonalean geratu beharreko erabakia dela, zera adierazi nahi dugu publikoki: EPPK egitura laga dugula.
‎Peruko atzerri ministroa ere izan zen bileran, Alan Garcia presidentearen ordez. «Testu honekin Boliviarekiko gure kezka eta elkartasuna adierazi nahi izan dugu», irakurri zuen Bacheletek prentsaurrean egindako aurkezpenean. Helburu politiko batek ezin lezakeela giza eskubideak urratzea justifikatu, gaineratu zuen.
‎Filma aurrera joan hala, hasieran galaia dirudienaren gezurra azaleratuz joaten da. Aktore espainiarraren hitzetan, «film honek, finean, jendea ez dela jendearena adierazi nahi du. Maitasun harremanetan ezin da bertan gozo egin; beti zerbait eraiki behar da, eta Peter pertsonaiak hori ahazten du».
‎Eguna igarota, balantzea egin behar. Lehenik eta behin esker ona adierazi nahi diegu inguratutako familia guztiei, Donostiako Udalari, babesleei eta jaira hurbildu ziren kargu publiko edo politikoei.
‎Familia guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu, bai jaira hurbildu eta gurekin eguna igaro zutelako, baina baita jende gehien erakarri zuten ekintzetan parte hartu ahal izateko egin zituzten ilaretan pazientzia handia erakutsi zutelako ere.
‎Larralderen ustez, «mugimendu abertzale osoa» dago jomugan. «Frantziak hau adierazi nahi du: hemendik aitzina, abertzale batzuk sobera mugitzen bazarete, marra bat gainditzen baduzue, kasu, kartzelan bukatuko duzue».
‎172 argazki inguru, 150 mapa, 60 mapa grafiko eta abar. Helburua, testura jo beharrik izan gabe irudien bidez adierazi nahi den hori ulergarri egitea litzateke.
‎Horiek gogora ekarriko dituen kanpaina baten bidez amaitutzat emango du Emakumearen Euskal Institutuak bere hogeigarren urteurrenaren ospakizuna. Euskal gizartearen zenbait arlotako emakumeen ahotan zabalduko dira mezuak, telebista eta irrati iragarkien bidez. «Erakunde gisa, adierazi nahi dugu hor egon garela, eta hor jarraituko dugula», esan zuen atzo Izaskun Moiua Emakundeko zuzendariak.
‎Hura gabe ez luke zentzu handirik». Bilbao Basket egitasmoaren bihotza dela adierazi nahi zuen entrenatzaileak. Kantxetatik kanpo, taldearen ikurra.
‎«Berriro adierazi nahi dugu Baltasar Garzon epailearen ekimenaren helburua bada frankismoaren biktimentzat Egia, Justizia eta Ordaintza bilatzeko orain arte izan den lege hutsunea betetzeko neurriak eta bideak aurkitzea, gure laguntza izango duela. Baina, frankismoaren biktimei beste iruzur bat egin nahi badie, aurrean izango gaituela».
‎gaitzetsi dute gogor. Atentatua baztertu eta gaitzetsi egiten dutela adierazi nahi izan dute, eta era berean,, elkartasuna eta babesa, azaldu nahi izan dute zaurituekiko.
‎Repsol hiltzaile lelodun pankarta zeramaten Ekologistak Martxan taldeko kideek. Taldearen komunikazio arduradun Carlos Alonsok azaldu bezala, Repsolek bultzatutako egitasmoek asko kutsatzen dutela adierazi nahi zuten: «Koke plantaren aurka gaude, inguruko herrietan kutsadura handia eragingo duelako; eta dagoeneko oso kutsatuta dago toki hau, findegiaren jardueraren ondorioz».
‎Erreinu txiki bat zen Nafarroakoa, eta oso kontzentratuta daude garai bateko sinboloak, horregatik. Gure artean ikus ditzakegun gauzek garai batean zer esan nahi zuten adierazi nahi izan diot irakurleari nik liburu honekin.
‎Salatu du Donostiako irteeretan ez dagoela txirrindularientzako azpiegitura egokirik, eta jende askok ezin duela etxetik lanerako bidea segurtasunez egin. «Bizikleta zuriak puntu beltzak adierazi nahi ditu. Bertatik pasatzean, auto gidariak eta txirrindulariak tentuz eta arauak errespetatuz ibiltzea espero dugu; administrazioa, berriz, azkarrago ibiltzea behar diren neurriak hartzeko».
‎Baionako Merkataritza Ganberari elkartasuna adierazi nahi izan dio Andre Darraidouk. Turismoari buruzko klusterra hain epe laburrean antolatu ahal izan da, Baionako Merkataritza Ganberari esker, Darraidouren ustez.
‎Aitzitik, bere lan berritzailea gure herriaren gogo eta ametsen eroale distiratsua izan da hamarkada hauetan zehar. Behean sinatzen dugunok, UPV EHUko Politika eta Administrazio Zientzien Saileko irakasleok, miresmena adierazi nahi diogu Mikel abeslari eta gizasemeari, eta honekin batera, bere familiari, lagunei eta euskal herri guztiari erakutsi nahi diegu gure doluminik sentiberena.
‎Papiro... flexia ikuskizuna proiektu bati ekiteko ideiatik sortu zen. Papiro k, orri zuriak, sorkuntza prozesu baten hasierari egiten dio erreferentzia; eten puntuek ideia sortu aurreko momentua adierazi nahi dute; eta flexia sorkuntza prozesuaren aurreko ikasketa unea da. Horren batura taularatuko dute Bilbon.
‎EAJk ez du herri gisa agerrarazten gaituen egitasmorik bultzatu nahi; are gehiago, hori oztopatzen eta boikota egiten saiatu da hasieratik, Euskadi izena inposatuz. Horregatik, argi eta garbi adierazi nahi dugu partidarik ez jokatzearen erantzukizun osoa EAJrena dela. Erabaki hori Sabin Etxean hartu dute; EAJk erabaki du Euskal Herria izenarekin partidarik ez jokatzea, ia alde guztiek hartu zuten akordioa hautsiz.
2009
‎Herri palestinarrarentzat gure adorea eta elkartasun iraultzailea. Gora Palestina Askatuta! Era berean ETAk, azken hilabeteetan buruturiko ekintzok bere gain hartu eta honakoa adierazi nahi dio Euskal Herriari: Azaroaren 20an, Bilbon, Arnotegi mendian kokaturik dagoen errepikagailuaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. Abenduaren 3an, Azpeitian, Altuna Y Uria, Asfaltos Urretxu eta Hormigones Ekarri entrepresetako buru zen Ignacio Uria Mendizabalen exekuzioa. Euskal Herriari inposatutako Abiadura Handiko Trenaren lanetan bereganatutako erantzukizunagatik eta ETAren zerga iraultzailea ordaintzeari uko egiteagatik. Abenduaren 31an, Bilbon, EiTB, Antena, Expansión, El Mundo, eta Onda Cero komunikabideek dituzten egoitzen aurka lehergailuz zamatutako auto bidez buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.Antena 3, Expansión, El Mundo, eta Onda Cero espainiar faxismoaren mesedetan lan egiten duten sasi komunikabideak dira.
‎Erregeak kanpora zioen pankartarekin hartu ditu Ezker Batuak Espainiako errege erreginak Bilbon. Monarkia Euskadin ez dela ongi etorria adierazi nahi izan du horrela, Mikel Arana EBko presidentetzaren bozeramaileak beste 50 bat alderdikiderekin egindako elkarretaratzean azaldu duenez. Instituzio antidemokratiko bat ordezkatzen du, bere oinarria diktaduran du eta oraindik ere gizonak emakumeen gainetik daudela defendatzen du, arrazoitu du monarkiaren aurkako jarrera.
‎Hala internazionalistei elkartasuna adierazi nahi izan zitzaien, hainbat herrialdetan izaten duten jazarpena dela eta. Jomugan jarri gaituzte.
‎Prentsaurrekoan agertu zirenek babesa agertu zien auzipetu guztiei: Borroka honetan bakarrik ez daudela adierazi nahi diegu.
‎Handik abiatu zuten gailurreko saioa. Eguraldiaren iragarpen onak, noski, ez du hotzik eta haizerik eza adierazi nahi. Halakorik gertatzea loteria da neguan.
‎Ondo daki nor aupatu iritzi emaileen aldarera. Euskal aniztasuna errespetatzen duela adierazi nahian, euskal nazionalismo moderatuaren barruan transbertsalitatearen apologistak direnak goxatu ohi ditu. Joseba Arregi izan zitekeen jokaera horren eredu iraganean; Joseba Arruti kazetaria dela dirudi azkenaldiko fitxaketa.
‎Bestela, Gran Torino umorea bolo bolo baliatzen duen drama bat da. Gidoi soilak elkarrizketa soilak ditu, zuzenak, baina nahiko Eastwoodek adierazi nahi duenarentzat. Million Dollar Baby, A Perfect World eta True Crime ekin badu antzekotasunik:
‎Hartara, alkatearen jarrera salatu dute, bermea eskatu dielako. Doako kultur ekitaldiak antolatzen ditugun elkarteei abalak eskatzearen kontrako iritzia adierazi nahi dugu.
‎Horregatik guztiagatik, ezker abertzaleak berriro ere adierazi nahi du indar soberanista eta independentisten metaketa egin beharra dagoela, egungo ukazio eta inposaketa mekanismoak nahiz eredu ekonomiko eta sozial neoliberala zaharberritu nahi dituztenen aurrean alternatiba eraginkorra gorpuztuz eta estrategia independentista eraginkorra eraikiz. Espazio politiko, sozial eta sindikal horrek bi eginbehar nagusi ditu:
‎Baionako Modernean medikuak zeuden eta berehala jaso zuen lehen zaintza pilotariak. Ezkurrak esker ona adierazi nahi zien atzo medikuei. Odol anitz galdu nuen, eta oso zaila zen sendatzea.
‎Yes, we can leloa erabili zuen Barack Obamak AEBetako hauteskunde kanpainan. Besteren artean, krisia gainditu zitekeela adierazi nahi zuen. Hautatu zuten presidente, eta ekonomiaren motelaldiari aurre egiteko hainbat neurri jarri ditu abian ordutik, diru publikotik milaka milioi dolar erabilita:
‎Finalerdietan ikusi zen ez nuela nik egiten ahal dudan bezala egin bertsotan, poto bat ere izan zen tartean, eta finaletik hamar puntura gelditu nintzen. Nik uste dut adierazi nahi duela bertsotan egin izan banu pixka bat nik dakidan bezala eta akats hori izan ez banu finalerako aukera izango nuela. Finalerdietan ez bezala, ondo ikusi zuen bere burua kanporaketako saioan:
‎Levando Anclas jarri nion izena saioari. Ideia horixe adierazi nahi genuen: aingura jaso, itsasoratu, errutinatik askatu eta mundu berriak aurkitu nahian itsasoak zeharkatzea.
‎Horrez gain, lehen zatiko zirku saioak oso era bilduan agertzen dira, koreografia orokorrago baten parte direla adierazi nahian edo, eta etenaldira arte zirku saioekin baino gehiago ikuskizunaren osotasunarekin gozatu dugu ikusleok, hau da, musikarekin, jantziekin, dantzarekin eta bere baitan dena hartzen zuen dramaturgiarekin. Hala ere, bizpahiru saio nabarmendu dira lehen zati horretan, hala nola Ikarok sare batetik zintzilikatuta egin duena eta, batez ere, Ikaroren jokoak izenekoa:
‎Dantza garaikidetik erorikoaren kontzeptua nabarmendu du Malandainek. Izakiak obran, eroriko fisikoaz gain, eroriko sinboliko bat ere adierazi nahi izan du zuzendariak. Adam eta Ebak, tentazioari eutsi ezinik, sagarra jan ondoren pairatzen duten deserriratzea.
‎AAMk salatu du Espainiako Gobernuak euskal independentismoaren aurka eramaten duen sorgin ehizak ez daukala mugarik. Munduan zehar barreiatuak dauden iheslariei elkartasuna adierazi nahi izan die, baita babesa eman ere.
‎Zer adierazi nahi duzu horrekin?
‎104 min. Emiliok bizitza guztia darama Nataliataz maiteminduta. Ikasturteko azken egunean, bere maitasuna adierazi nahi dion egunean, Oxfordera medikuntza ikastera joateko beka emango diote Nataliari. Emiliok eta haren lagunek eskola dosierrak faltsutuko dituzte haiek ere Oxfordera joateko.
‎104 min. Emiliok bizitza guztia darama Nataliaz maiteminduta. Ikasturteko azken egunean, bere maitasuna adierazi nahi dion egunean, Oxfordera medikuntza ikastera joateko beka emango diote Nataliari. Emiliok eta haren lagunek eskola dosierrak faltsutuko dituzte, haiek ere Oxfordera joateko.
‎Azpeitiko kasua berezia dela konturatzen gara, talde politikoen arteko desadostasunak eta liskarrak hor daudelako, baina, benetan, arazoa konpontzeko borondate gutxi ikusten dugu. Borondatea prentsan hitzez ez dela erakusten adierazi nahi dugu, ekintzez elkarlanean baizik. Arazo hau konpontzeko bideak badaudela entzutea edo irakurtzea ez zaigu nahikoa iruditzen; bide horiek jorratzen ari direla erakutsi behar dute politikariek eta adostasunera iristeko ahalegina egin, nahiz eta guztiek utzi duten bidean euren interesen zati bat.
‎Azken hilabeteetan, horrelako erasoak areagotzen ari dira auzo horietan. Gertatutakoa gogor salatzeaz gain, honako hau adierazi nahi genuke:
‎Nahikoa zuen Pagasarrira igotzea ikusmira beteagoa izateko. Baina, xedez bere gobernua EAEra soilik mugatzen dela adierazi nahi zuen. Ez zuen erreparatu, ez zuen nahi izan, Betsaiden Euskal Nafar Mendi Federazioak gerra aurretik batasunaren ikur bezala jasotako oroitarria.
‎Amaitzeko, geure elkartasun eta goxotasunik bihotzezkoenak helarazi nahi dizkiegu emakumezko guztiei, indar bereziaz azkeneko eraso hau pairatu duen geure arrebari (holakotzat sentitzen baitugu, zilegi balekigu) eta haren hurkoei. Era berean, geure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu sistema patriarkala deuseztatu eta gizarte zinez berdintasunezkoa eraikitzeko.
‎Denok dugu estilo berezia, baina lanbide bihurtzen dugunean agertzen dira arriskuak; sentiberatasun artistiko gehiegi ez duen batek baliteke ez asmatzea bere estiloari fidel izaten eta kanpoko giroak zuzentzea. Nik nahiago dut hizkuntza batean adierazi nahi dudana adierazten jakitea, hizkuntza asko jakin eta zerbait tinko adierazten ez jakitea baino. Estiloa izateak ez du esan nahi mugitzen joan ezin zaitezkeenik, baina aldakuntza kalitatean izaten da, ez forman.
‎Antolatzaileek adierazi dutenez, ibilbidea ez da oso luzea izango, baina herriko kaleetatik eta txoko adierazgarrienetatik igaroko da. Horrela, herriak ikastolaren eta euskararen alde egindako lanari esker ona adierazi nahi dio San Bizente ikastolak. Bide batez, itzaletatik ibiliko dira euskaltzaleak, eta, hala, Oionen egin ohi duen beroa hobeto jasango dute; izan ere, eguraldi eguzkitsua izango da gaur Araban.
‎Herri galdeketaren emaitzak errespetatzeko prest gaude, baina, era berean, herritarren parte hartzea ukatzen den bitartean, herritarrei adierazi nahi diegu Udal Gobernuak bere kabuz zezenketak antolatzeko ardura ez duela bere gain hartuko. Udal Gobernuak Jai Batzordeak bai zezenketei buruz bai jaien barruan antola lezakeen edozein ekitaldiri buruz hartzen duen erabakia bere egiteko konpromisoa hartzen du.
‎Bortzirietako Euskara Mankomunitateak argi utzi du euskarazko tokiko telebistak eta hedabideak sustatuko dituztela eta lanean jarraituko dutela Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideak babesteko dagokion ardura bere gain hartzen duen arte. Mankomunitateak eta herritarrek Hezkuntza Departamentuari eta kontseilariari adierazi nahi diete gobernuaren erantzukizuna dela diru laguntzak eta hedabideak arautzeko urrats eraginkorrak egitea, eta, horregatik, ekintzak nahi dituztela.
‎Zain nituen taldekideak aurrekoekin bat egiten saiatzeko, baina alferrik izan zen, ordurako aurrean hegan zihoazelako. Halere, nire esker ona adierazi nahi diet, berriro, taldekideei. Gero, helmugan, amorrua sentitu nuen, hain egun gaiztoa pasatu behar izanagatik.
‎Saio hartan, Plenoaren aurrean eta Gipuzkoako jendartearen sektore handi baten izenean, ardura adierazi nahi izan genuen foru erakundetik bultzatzen dabiltzan hainbat proiekturen eta hauen ondorio larrien gainean jendarte zerbitzuen pribatizazioa, fiskalitate atzerakoia, gipuzkoarren beharretatik urrun diren makroproiektuen eraikuntza, hala nola, Pasaiako superportua, erraustegiak, AHTa... guztiak Gipuzkoako eskuina ordezkatzen duen Gipuzkoa Aurreraren onuran. Batzar Nagusien plenoan errespetu handiz aurkeztu ginen, laranja koloreko kamisetak soinean, non erakundeetatik isilarazi nahi den Jon Anza donostiarraren desagerpena salatzen genuen, hau ere biktima gipuzkoarra.
‎Egungo artista gazteen lanak dira, beraz, Zeitgeist erakusketan protagonista. Izenak, bere ukitu zertxobait chic arekin, garaiaren izaera baino ez du adierazi nahi, honela benetako linea kontzeptuala ez egotea makilatuz. Oraingo joeren bilketa da nolabait erakusketa, edo askotan ikusteko aukera ez dugun lanena; horien artean bestelako loturarik bilatzea alferrikakoa da.
‎...ungo ikastetxe publikoak bateratu eta makroikastetxe bat sortzeko helburua duen proiektua aztertu eta elaboratuko duen lan batzorde batean parte hartzeko, EAren eskutik zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2008 ikasturtean egin digun proposamenaren aurrean, agiri hau sinatzen dugunok, Beasaingo Alkartasuna Lizeoko 36 irakaslek, Hezkuntza Sailaren proposamena zergatik errefusatzen dugun adierazi nahi dugu.
‎Harrigarria gazte horren erakustaldia. Millerrek pieza landuago bat aukeratu zuen, baxua une bizienetan jotzen eta saxofoi baritonoa sentikortasuna adierazi nahi zuenean. Hirugarren eroak, Clarkek, Milano izeneko pieza aukeratu zuen, oraingoan kontrabaxua jotzen, arkuaz musika klasikoaren estiloan hasieran eta hatzez gero, sokak batzuetan gehiegi kolpatuz, diskoan kalitate handiko pieza dena ikuskizun bihurtuta.
‎Lan horiez gain, Aymerich blogekin dabil lanean, bere liburuak sarean argitaratuz eta irakurlea istorioan parte hartzaile eginez. . Internet hizkuntzak zabaltzeko tresna bikaina da; bi klik egin eta adierazi nahi duzuna guztien eskuetara iristen da?.
‎Bilbo Basketek, berriz, Bizkaia Arena erabiltzeko sinaturiko akordioan eman zuen ustekabeko albistea. Josean Kerejetak bere esker ona adierazi nahi izan zion atzoko agerraldian Taulell enpresari, 23 urtez Baskoniarengan sinetsi zuelako; irailean omenaldi bat egingo diotela aurreratu zuen. Babes akordioa luzea da, lau urtekoa, eta taldeko presidenteak alde hori goraipatu zuen.
‎–Pieza ekonomikoan? auzipetuak daudenei ere elkartasuna adierazi nahi diete. Auzipetu guztien, errugabetasuna?
‎Gure herriaren historian beste orrialde mingarri bat idatzi dute. Horregatik, ELAk auzipetuei eta Egunkaria sortu zuen proiektuarekin zerikusia duten guztiei elkartasuna adierazi nahi die?.
‎Antza denez, ez zuen kontuan hartu lehenengo errege euskaldunaren jatorrizko izena, ez eta Loiolako San Ignaziorena, zeinak, Knorrek bere lanean baieztatu zuen gisan, Erromara joan zenean latindu egin baitzuen, eta Enecus jarri, ez Ignatius, gaia ikasi ez dutenek dioten moduan. Eta orduan jabetu nintzen Henrikek zer adierazi nahi zidan, hor, Katalunian, oso irekiak dira, esatean.
‎Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi izan dio Agirrebarrenari. Argi du haren espetxeratzeak. Espainiako Gobernuak daraman jazarpen estrategiaren aurpegi basatiena?
‎Gazte Abertzaleak taldeak (GA), Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Donostiako Zinemaldiaren ospakizunekin bat etorriz, euskarazko zinema produkzioaren egoeragatik duen ardura adierazi nahi du. Euskarazko ekoizpena txikia izateaz gain, euskaraz bikoiztutako filmen eskasiak ezinezko egiten du egunerokoan hain ohikoak diren aktibitateak gure hizkuntzan egitea.
‎–Hitz egin nahi dut?, bota zuen. . Nire gaitasunen jabe naizela adierazi nahi dut; amarru bat besterik ez da izan oroimena galdu dudala esatea?. Eta jarraitu zuen:
‎Behean sinatzen dugunok, Burlatako Askatasuna BHIko langileok, Koldo Pla gure lankidearekiko elkartasuna eta babesa adierazi nahi ditugu publikoki, berriki Falange yTradicion taldeak eginiko heriotza mehatxua dela eta. Era berean, hurrengoa jakinarazi nahi dugu:
‎Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei eta espetxeratuei. Bigarrenik, adierazi nahi dugu politikari ezin zaiola aterik itxi.
‎Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei eta espetxeratuei. Bigarrenik, adierazi nahi dugu politikari ezin zaiola aterik itxi. Politikak ateak zabalik eduki behar ditu, eta esan nahi dugu, gainera, politika egiteko erabakia hartu behar dela, horrek ematen diolako Estatuari benetan ardura handia.
‎–Guztiok dakigunez, manifestazio hau azken atxiloketei erantzunez antolatu dugu. Gaur gure salaketa adierazi nahi dugu. Arduradun politikoen atxiloketa horiek ikusita, errepresioa ez dela bidea aldarrikatu nahi dugu.
‎Hamaika konparazio egin daitezkeenez, Luxenburgotik adierazpenak egin ditu Rubalcabak eta gobernuak indarkeria ororen aurka egiten duela adierazi nahi izan du. Hala ere, haren adierazpenek talde horren, jarduerekiko?
‎Oiasso 2000 Bizilagunen Elkartearen Federazioak autobusak antolatu ditu atzotik hasi eta azaroaren 9ra bitarte epaiketa egunetan izango diren elkarretaratzeetan parte hartzeko. Autobusa hartuz eta gure presentziarekin iragan urteko uztailaren 7an gertatutako gaitzetsi nahi dugu, eta solidaritatea adierazi nahi diegu Nagore Laffage maite zuten guztiei, nabarmendu zuten.
‎Alderdi abertzale espainiarrek askotan erabili izan duten teknika da aipatutako hori. Beldurraren estrategia deitzen diot nik jokamolde horri, eta artaldetik kanpo izoztuko garela adierazi nahi digu. Aski deitoragarria dela iruditzen zait aipatutako estrategia hori.
‎Ikastoletako irakasle garen aldetik, eta euskararen normalizatze bidean, Egunkaria tresna baliotsua zenez, haren itxierak galera izugarria ekarri zigula esan behar dugu. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu epaituko dituzten bost kide horiei. Ez da ez hau Euskal Herrian gertatzen den injustizia bakarra.
‎Bizitegi elkarteak Bilboko Txurdinagan eguneko zentroa zabaltzeko duen asmoaren aurrean, ondorengo hau adierazi nahi dugu:
2010
‎Non ginen... bai, handik hainbat urtera, 60ko hamarkadan, basomutilak behar zirela eta.... Jainkoaren hitza zabaltzera heldu direla adierazi nahi diote nolabait, aiton berriketarien kontuak ez zaizkiela axola. Baina bere historiako unerik garrantzitsuenera heltzen ari da.
‎Politika sozialek, bazterketa egoerak saihesteaz gain, gizarte osoari onura ekartzen diote, pertsona aktibo gehiago baitago esku hartzen, elkar trukatzen, proposatzen. Pertsonengan inbertitzea, adoretsua ez ezik, onuragarria ere bada; horregatik, gaur ospatzen den egun garrantzitsu honetan, Arartekoak berriz ere adierazi nahi du denok garela beharrezkoak, eta aberastasunak zifrak baditu ere, askok partekatzen duten aberastasuna, sufrimendua eragozten duen aberastasuna dela zirrara sakona eragiten duena.
‎Iragan azaroaren 4an, 26 orrian argitaratutako albistea dela eta, zera adierazi nahi dut:
‎Gazteek eta zenbait helduk uste dute Asiako eta atzerriko jana ria asteburuan jateko bakarrik dela. Liburu honen bidez adierazi nahi diegu asteburuez aparte egunero dasta daitekeen zerbait dela.
‎Greba orokorrera deitu dituzte Hego Euskal Herriko langileak ELAk, LABek, EILASek, Hiruk eta EHNEk. Pentsioen erreformarik ez dutela onartzen adierazi nahi dute. Horren arabera aukeratu dute eguna ere.
‎Ez dira paisaiak, edo mendiko argazkiak. Argazki sailen bidez, sentimenduren bat edo istorioren bat adierazi nahi dut.
‎Egoera salatzeaz gain, alferrik ari dela adierazi nahi du gure taldeak. Mundu barregarrian, absurduan bizi ote gara?
‎Nazionalsozialismoak mamia bera du ustela, justifika ezina, subjektu onenaren eskuetan erorita ere inoiz ez da parte onekoa izango. Zarko Petan aforismogile esloveniarraren (komunistek giltzapetua, portzierto) aforismo hau irakurri besterik ez dago adierazi nahi dizuedana ulertzeko: Komunismoa oso ideologia ona zen komunisten eskuetan erori zen arte.
‎Leioako Mastitxu Udal Euskaltegiko irakasleok honako hau adierazi nahi dugu:
‎Eskutitz hau bukatzeko, errepide lanetako arduradunei adierazi nahiko genieke aipatutako guztiak eta eguneroko gure egoera kontuan har ditzaten konponbideak aurkitzeko orduan, aurretik ez baitzuten kontuan izan.
‎Horiek rock eta photoshop izarrak behar dituzten modu berean behar dituzte literaturarenak. Baina idazleak esan beharrekoa, adierazi nahi duena, azken finean dena, bere liburuetan dago.
‎Pena handia daukat ezin izan nuelako bertan egon, eta nire errespetua, maitasuna helarazi... egoerak ez dit utzi! Eta hori da lerro hauen bidez adierazi nahi dizudana!
2011
‎«Lehenik eta behin, harrituta gaudela adierazi nahi dugu». Aralarrek bere erabakiaren berri eman eta gutxira, ezker abertzaleak komunikabideei igorritako oharrean adierazi du ez duela ulertzen Aralarren jarrera.
‎Charlesek dioenez, askok oso mezu zehatzak zituzten. «Pentsa ezazu amaieran eta estilo horretako esaldiak izaten zituzten zizelkaturik, adierazi nahian pentsa ezazu zure edertasuna amaitu egingo dela».Erakusketaren atal horretan, halaber, emakumezko musikariei tartea egin die Charlesek, garai hartako zenbait musika tresnaren kopiak bilduta. Dioenez, «izen gutxi ezagutzen ditugu, gutxi egongo zirelako bainoago, askok ez zutelako beren jardunaren berri emango baizik».
‎Honako hau da Orioko Udalak Bruño ahizpei babesa agertzeko onartutako mozioa: Orioko Udalbatzarrak adierazi nahi du Blanca eta Maribel Bruño Azpiroz ahizpak biktimak direla. Ekainaren 10eko atxiloketak eta ondorengo kartzelatzeak bigarren aldiz bihurtu ditu biktima.Lehenengo eta behin, ETAk mehatxupean egindako estorsioaren biktima izan ziren.
‎Orain, Garzonek egin duen legearen interpretazio okerrenaren biktima dira.Blanca eta Maribel errugabeak dira, eta, beraz, etxean eta kalean behar ditugu. Horiek horrela, Orioko Udalbatzarrak honako hauek adierazten ditu: Blancaren eta Maribelen askatasuna eskatzen dugu.Gaitzetsi egiten dugu, irmoki, ETAk Blancari eta Maribeli egindako estorsioa eta, oro har, ETAk darabilen bortizkeria.Gaitzetsi egiten dugu Baltasar Garzon epaileak egin duen legearen erabilera.Elkartasuna adierazi nahi diegu familiei.Pertsona guztien eskubide guztien aldeko aldarrikapena egiten dugu.ZUZENKETA: Atzoko BERRIAn, Mattin Troitiñoren hitzetan agertu zen hau:
‎Nork bere buruari jartzen dion erronka bat da. Bai, egia da, beste baten kontra ari zara lehian, baina norberaren buruaren kontrako borroka da azken finean; zure mugak non dauden probatzen ariko bazina bezala.Hori adierazi nahi duzu zuk argazkiarekin. Baina argazkiak, bere soilean, lor al dezake sentipen horiek guztiak transmititzea. Baietz esango nuke?
‎Euren hitzetan eta keinuetan igartzen da benetan maite eta estimu zutela adiskidea: «Konturatu ginen jendeak hitz egin nahi zuela, adierazi nahi zuela zer izan zen George beraientzat. Konturatu ginen gauza berriak kontatzeko irrikan zeudela.
‎Batzuek ez dute sentitzen albokoari laguntzeko beharrik, baina esango nieke Greziari laguntzea ez dela iraganeko akatsetan inbertitzea, etorkizuneko arrakastetan baizik». Europako Batasuneko gainontzeko kideen laguntza ezinbestekoa duela adierazi nahi izan zuen horrela.Autokritikarako tartea ere hartu zuen Greziako lehen ministroak. «Ez gara herrialde pobre bat; gaizki gobernatutako herrialde bat izan gara».
‎Bertan kultura eta lana garatu zituzten, eta elkarbizitza hori arautzeko errege edo jauntxoen agintearen gainetik zeuden erakundez eta gazteluz hornitu zuten.. Pirinioetako kulturan sustraiturik, parekorik ez zuen Estatua sortu zen, «Santiago matamoros» en Espainiarekin zerikusirik ez zuena. Estatu honek foruak, eskubideak eta erregearen boterearekiko kontrola bermatzen zituen; eta gerra gurtu gabe, nafarrek eraso egiten zietenean soilik hartzen zituzten armak.. Horregatik, honakoa adierazi nahi dugu: gure nortasuna euskalduna dela, gure hizkuntza eta kultura bezala, eta euskaldun gisa, gure presentzia mundu zabalean nafar Estatuaren bitartez bakarrik gauzatu dela.. Gerra eta biolentzia besterik ez daudela gu Espainian «borondatez sartze» horren jatorrian.
‎Gerrak, kolonizazioak eta biolentziak zapuztu dutela gure nortasunaren garapen askea, eta indarrez kendu ziguten Nafarroa haren pareko naziotasun askea aldarrikatzen dugula nazioartean.. Gure herrien jatorri faltsua eta espainiar zaletasuna ukatzen dugu, herri hauek biztanleriaren lanaren emaitza direlako, eta ez inbaditzen gaituzten indarrena. Horregatik, gaztelarren konkista salatzen dugu, hori baita gaur egun ditugun hainbat arazo eta gatazken erantzulea.. Argi eta irmoki adierazi nahi dugu gure herriaren jatorria gure lurraldean dagoela, eta herri hau Nafarroaren inguruan antolatu zela, erreinuaren independentzia eta subiranotasunaren bermatzaile zen aldetik.. Eta deialdia egiten dugu datorren uztailaren 25ean, Albako dukea Iruñean sartu zen egunean, herri eta Udalek Nafarroako banderetan xingola beltza jartzeko edo bandera haga erdian jartzeko, dolu seinale moduan».Adi...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia