2001
|
|
|
Egun
hartan bigarren aldikoz haserretu nintzaion, karrikaren erdian, zapata pare sinple baten aukeratzen izugarriko denbora hartzen eta magazineko emazte adindua bortxatzen zuelako lurretik lau metrotan zeuden ataletaraino igotzera, zurubi zalantzakorrak erabiliz, bere zango meheekin, zain odoluriak agerian, daldaraka. Pena nuen andrearentzat, hargatik saldu nahian agian, hau ez zen etsitzen eta burua haurrarengana beheratzen zuela, amultsuki zioen zapata bereziak aldi oroz erakutsiz:
|
|
Bereziki pozik zetorren egun bat aprobetxatu nuen.
|
Egun
hartan Aita guztien urteko bilera nagusia zen egitekoa, eta bilerako une jakin batean, Aita Pipadun batzuk Aita Katxineta izatera pasako –igoko– ziren. Horien artean, nire zaindaria.
|
|
Une hartan agian hitz gozoren bat xuxurlatu behar nion belarri ertzera; edo, zergatik ez, grinaz besarkatu, musukatu...
|
Egun
hartan neska hark bizia arriskuan jarriko zuen eta ni hantxe nengoen, berari begira mozolo bat bezala, zer egin edo zer esan ez nekiela. Hogeita batgarren mendeko heroia neu!
|
|
Tiroka uxatu eta oraindik ere korrika ariko dituk, nor baino nor lehenago iritsi haien piztia zulora.
|
Egun
hartan ehizaldi ederra egin genian, bai horixe! Ez da hala Louis?
|
|
|
Egun
hartan berandu jaiki nintzen. Bezperan Patxiren tabernan egon nintzen goizeko ordu txikiak arte hizketan.
|
|
Behin, hezurrezko botoi bat irentsi nuen.
|
Egun
hartan negar egin zuen amak.
|
2002
|
|
Lehen eskailera mailak binaka, baina hurrengoak banaka igo zituen Pedriñoren bulego atera heltzeko.
|
Egun
hartan ofizialki estreinatu zituen udako janzkiak, aurreko bederatzi hilabeteetan armairuan gordetako soineko berde mahukabakoa eroatea erabaki baitzuen arratsalde hartan. Besotik eskegitako poltsoa gordailu beltz txikia zen, eta eskaileran gora oroitu zen eskumako galtzerdian, trenean jesarrita zihoalarik, deskubritutako hamar zentimetroko karreraz.
|
|
Horrek bere kolpeen zuzentasuna findu egiten zuen.
|
Egun
hartako saioan guztiak oilar pisuko boxeolariak ziren, baina aurrean zeukan honek Joseluk baino hamar kilo gehiago zituela zirudien. Joselu bezain bizkor mugitzen zen hala ere.
|
|
Abrako hedagunetik libratutako olatu klasea eta zeruertza ikusiz gero zelakoa ote zen antzemanda, biharamuneko aroa diagnostikatzera ematen zituen lehen minutuak.
|
Egun
hartan begi bistan zegoen zeruertz urruna, hodei erraldoiek beltzerantz larri grisatuta. Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik.
|
|
Bertan jesartzen ziren etxekoandreak nekearen ondoko lasaitu arnasa hartzearren, eta bernak masaiatzen zituzten bitartean, salneurrien gorakada edo ogirik zuriena non eros zitekeen izaten zuten hizpide.
|
Egun
hartan, ordea, bala bala barreiatutako plater hegalariena tokatzen zen. Aurreko asteetan ere kutunetakoa izan zen, baina bezperako egunkarian argitaratutakoak biziagotu egin zuen gaiarekiko interesa.
|
|
Deserosotasun hori aurki berriztatuko zen, maiatzean bertan hasten baitziren itxuraldaketaren aurreneko aztarrenak.
|
Egun
hartan, hiru mahai bakarrik zeuden hartuta, batean ezezagun koadrila bat, atzerritarrak behar zuten, baina beste bietan betikoak. Atetik gertuenekoan" Alfonso XIV.aren klubekoak" zeuden, errege erreginen egonaldiek herrian utzitako arrastoaren nostalgian bizi zen xahar monarkiko bospaseikotea.
|
2003
|
|
Ez nintzen burua galtzen ari.
|
Egun
hartako eginen haria ez galtzeko ahaleginean ari nintzen. Chim haren izena gogoratu ezean beste dena ere ahaztuko nuen.
|
|
Pasadizo horiekin gogoratzean 1931n Gernikan Euzkadiko Errepublika sortzearen alde agertu zen gizona ikusi nuen.
|
Egun
hura imajinatu nahi izan nuen, Mallonak mahaiaren gainean zeukan argazkiari begira. Han zegoen Agirre Lehendakaria, Gernikako Arbolaren itzalpean zin egin zuen egunean.
|
2005
|
|
|
Egun
hartan Yves eta Thierry errabiatuak ziren. Jules, Kastela eta Philippe Poternan aiduru zeuzkaten.
|
|
|
Egun
hura ez dut sekula ahaztuko.
|
|
Noiz lotu nintzaion bere patetismoari eta zahartzeko habailari?
|
Egun
hartan, Cirque d´Hiver eta Le chien qui fume atzean utzi ondoren, beti bezala berandu etxeratzean, aitak axotaz besoan apuntatu zidan tinta azulezko flirt telefono zenbakia amak xaboi urarekin igurzten zidan bitartean, beharbada?
|
|
|
Egun
hartan, aspaldi luzean ez bezala, Estebanek prestatu ez zuen ahi higuingarri hura irensteko asmotan ziren bakanek ere barre ttikiari eman zioten orduan. Giroa ari zen pixkanaka pizten.
|
|
zakur handi bat zen zalditzat hartu nuena.
|
Egun
hartan topatzen nuen bigarren zakurra zen, bidenabar.
|
|
|
Egun
hura ahaztuxea ere izan dut denbora luzez. Baina aspaldi ez dela libelo itsusi bat atera da egunkarietan:
|
|
|
Egun
hartatik irakaspen garrantzitsu bat atera nuen, behintzat: batzuei ahoko zuloa betetzen dien dena delako literatura hori, goiko solairuan oinez dabilen zakur baten pausoak besterik ez dira.
|
|
|
Egun
hartan, leihotik goizean larrean bazkan ikusitako behiak etzan egin ziren halako batean, horregatik hausnarra batere eten gabe. Zeuden lekuan bertan etzan ziren, soroaren erdi erdian, belar gainean, inguruko haritzen edota erreka bazterreko sahatsen babesik bilatu gabe.
|
2006
|
|
|
Egun
hartan ezohiko orduan agertu zen Outeiriñorenera. Musika eta telebista amatatuta, ixteko puntuan zeukan taberna, azken bezero zurruteroei azken kopak atera ostean.
|
|
|
Egun
hartan etorri zen norbait, Athletici beste hiru gol sartu zizkiotela esanez. Ondorengo prentsaurrean futbolari gazte txar bat atera zela esateko ez zegoela arazorik, berak argi ikusten zuela bazegoela taldea aurrera ateratzeko kalitatea, eta konpromisoa.
|
2007
|
|
Lan elkarrizketa egin zidan egunean, bere izena esan aurretik bulegoko langileen arduraduna zela jakinarazi zidan.
|
Egun
hura oroitzeak barregura ematen dit orain. Anjelek ez daki lankide guztiek nagusi txikia deitzen diotela.
|
|
|
Egun
hartan bertzerik ez zuten jan, eta Bulgariako bi botila ardo akitu zituzten ahalegin handirik egin gabe. El viejo y el mar goretsi zuen Arseniok.
|
|
|
Egun
hartako hitzordua Seviyita jatetxearen aitzinean zeukaten; beraz, Trocadero karrika bilatuz gero, zailtasunik gabe topatzen ahal zuen edozeinek pareko portalaren zenbakia, berdin zion Alberto edo Rigoberto Jose deitu. Etxeak ez zeukan hainbertze solairu, eta karrikan zain dagoen norbaiti dei egiteko, gainera, lehenengoa izaten ahal zen egokiena.
|
|
Aldameneko bizilaguna musikazale porrokatua omen zuen eta, filmetako musika barne, denetarik bazeukan etxean.
|
Egun
hartan berean elkartu ziren arrats apal eta, agindu bezala, kopia bat eraman zion.
|
|
Ohartu gabea zegoen, eta Migel ezustean harrapatu zuen eskariak.
|
Egun
hartan, dena den, ez zizkion uzten ahal muturra zedro, zeiba edo onburen baten kontra hautsi nahi ez bazuen. Hotelean bazeuzkan ordezko batzuk Iruñeko botika zahar batean erosiak, eta deituko ziola agindu zion bisita bizkor bat egiteko.
|
|
Kabitzen ez zitzaion eraztun baten erruz hanpaturik ikusten zaio hatza.
|
Egun
hartan amak organo bat oparitu zion, eta Saioak agindu zion beretzako abesti bat jotzen ikasiko zuela. Bésame mucho izan zen, apaizak erakutsi zion, katixima eta gero.
|
2009
|
|
|
Egun
hura itxaron genuen, badaezpada ere.
|
2010
|
|
|
Egun
hartan goizeko zortzietan etorri zitzaizkidan bila ziegara. Passager Hôpital, ni alegia, prest zegoela oihu egin zuen atea ireki zidan presozainak.
|
|
|
Egun
hartan hogeitik gora pertsona geunden pilatuta, hogeita lau zehazki (bakartuta izan ninduten garaitik itxaronziega eta etxarteetan biltzen ginen jendea zenbatzeko ohitura hartu bainuen). Mukuru zegoen itxaronziega, beraz.
|
|
Esan zitekeen ia, Oskar ere zain zegoela, xake partidan arreta berezirik jarri gabe.
|
Egun
hartan ezagutuko zuten Paula. Gertakaria zen Oliveirarentzat, eta beste bientzat ere bai.
|
|
Nik bizi izan nuen sentipen hark eraginda, Lopez gobernadorea, Ramon Jauregi, Solchaga, Barrionuevo, Felipe Gonzalez garbituko nituzkeen, eta batez ere egunero jazartzen gintuzten polizia guzti guztiak.
|
Egun
hartan egingo nukeen, zalantza izpi barik, ondorioetan pentsatuta ere, emaztea eta alabak gogoan izanik ere. Horma kontra fusilatuko nituen, begietara begira.
|
2011
|
|
Mila bider saiatu zen Lazkano.
|
Egun
hartan bertan egon behar zuelako hark ere haiekin. Egon zitekeelako haiekin edo haien ordez.
|
|
|
Egun
hartan, zorionez, ez zitzaion idazlerik bisitan etorriko. Goiz lasai bat, behingoz.
|
|
Baina batzuetan ezinezkoa zen estreinaldi gorrotagarri haietatik ihes egitea, haserretu egiten ziren gonbidatzaileak ezezko horiekin, ez zuten ukoa ulertzen, iraintzat eta interes falta barkaezintzat hartzen zuten errefusa.
|
Egun
hartan, adibidez, Gloria bere muntaia aurkeztera zihoalarik, Diegok ez zuen joan beste erremediorik izan, jakin arren bera, Gloria, Bulebarreko cocktail tabernan geratuko zela estreinaldiak irauten zuen bitartean gintonikak edaten, aspaldiko erritua betez, hainbeste urteren ondoren.
|
|
|
Egun
hartan Gloria ez zitzaion Santsera bila etorri. Harritu egin zen Lazkano, baina ez zion beste munduko garrantzirik eman:
|
2012
|
|
Posta elektronikoan ez dauka mezu garrantzitsurik.
|
Egun
hartan bezala, gaur ere interneteko historia klikatu du. Gordeta dago bisitatu dituen web orri guztien zerrenda.
|
|
Gordeta dago bisitatu dituen web orri guztien zerrenda.
|
Egun
hartan susmo txarrak gaina hartu zion. Aita interneten zertan ibiltzen zen jakin nahian begiratu zuen historia.
|
2013
|
|
–
|
Egun
hartan, hondartzan, lehen aldiz berba egin genuenean, zeu zinen han egon behar zuena.
|
|
Suertea tokatzen ahal zen, baina esperantza handirik ez gehienetan guk.
|
Egun
hartan, halere, iduri zuen niretzat erregaluren bat izaten ahal zela, Begoren begirada haiek ongi entenditu baldin banituen behinik behin. Nik ez izaki umore ikaragarririk ordea!
|
|
Ezin nuen ikurrinaren istorioa burutik kendu.
|
Egun
hartan egin behar nahitaez! Gabika ostia hura, temoso zikina!
|
|
Aziendak bezala, erran zuen Arraitzek.
|
Egun
hartan behinik behin, ez zen diferentzia handirik, arima ere kontuan harturik. Makina martxan jarri eta hantxe abiatu ginen irrintzi ajarika denak.
|
|
Usain eta gustu haiek!
|
Egun
hartan sekula ikusi gabeko zerbait ekarri zuen, fruta berezi bat, sagarraren iduria. Erran zidan" membrillo" zuela izena, baina nik izen horrekin bertze zerbait ezagutzen nuen, lata handi batzuen barrenean etortzen zen gauza gozo bat, ezti gogortuaren itxura zuena.
|
|
|
Egun
hartan berean atertu zuen, azkenean, eguerdi aldera. Baina ordukoz Urrabia ateratzeko puntuan zegoen.
|
|
|
Egun
hartan, Endarlatsako amuarrainen etxearen paretik pasatu eta haren leihoak itxirik ikustean, aitzineko larunbat gauean izaniko mugimendua imajinatu nuen. Bertan izana zen Tomas Tturko.
|
|
Aulki elektrikoan bezalaxe.
|
Egun
hartan, maldizioka ari zen bitartean, bizarnabala Xankailoren lepoan zuen. Gizonaren posturan, nork erran hari deus ere?
|
|
|
Egun
hartaz geratzen dena.
|
|
|
Egun
haren amaiera.
|
2014
|
|
|
Egun
hartan patata purea eta saltxitxak afaldu zituzten. Arantzak beti bezala afaldu zuen, murtxikatu gabe, begiak platerean ainguratuta.
|
|
Ereiaroaren 8an utzi zuten Baiona, Luchonerat bidean, Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde egunean berean gainditzeko esperantzaz.
|
Egun
hartan bigarren egin zuen Thysek; aski izan zuen sailkapenean burua hartzeko eta handik aitzinerat lehen postu hori ez uzteko. Ziklistak Baionan ikusiaz geroztik herra batean baitziren Frantxua, Henri eta Janpierra, nor izanen ote gehiago esprintean, gaur hartu dituzte bizikletak, egin dituzte kilometro batzuk Angelutik Getariarat, berotzeko, itzuli dira, eta egin dute lasterraldi basa hori Angelutik Miarritzerateko errepidean.
|
2015
|
|
Saizarbitoriak 1999ko uztailean hitzaldi bat eman zuen UEUn; Aberriaren alde (eta kontra) liburuaren ernamuina izan zen, bere saiakera pertsonal luze samar bakarra.
|
Egun
hartaz oroitzen naiz: hura beru!
|
|
|
Egun
hartako goizalde erditsutik gutxira agitu zen, bulego gibeleko aldeko etxe multzo baten arteko korralean gora, saihets bateko apartamentutik zetozen hango bizikideen orroak auzo osora hedatu zirelarik. Eguneroko leloa bilakatua zen kalapita partidaren hasiera markatzen zuen, auzokoentzat balkoietara kutzukan ateratzeko tenorea, etxeko amentzat haurrak biltzekoa eta bestaldeko izkinako okinarentzat bizkarra emanik labeetara itzultzekoa.
|
|
Programa arrunt horietarik bat zen, noiz eta ere aktualitateko gaien inguruko tertuliak pasatzen baitituzte.
|
Egun
hartan Ipar Euskal Herriarentzako lurralde ezagupenaren gaia jorratzen zuten luze eta zabal, n garren kapitulua, proiektu edulkoratu zenbaiten haritik.
|
2016
|
|
|
Egun
hartan berriz ere
|
|
Crespo zaharrari ordaindu zion umoreko eta puska bat eman zuen zeudenen artean berea ezin bereizirik.
|
Egun
hartakoa dena erauntsi haize erreka luizi izanen zuten, astebete horrela. Autobus geltokirantz hartu zuen.
|
|
Plaka erakutsi zion.
|
Egun
hartan gertatu zen, zitzaion, zioten Anitaren aita beldur zena. Malkoa berriro amaren begira, Anita atxilotu dute...
|
|
Zertarako ekarri dituzu prismatikoak, Yvette?
|
Egun
hartan ez baitzuen atertuko, guardasolaren azpian gorderik ibiliko ziren hiletara zetozenak. Erne egon beharra zuten.
|
|
Gau batean jazo zen inork ez kantatzea, ez builaka jardutea, Garateren Hohner txikerra isilik egotea.
|
Egun
hartan, erretretan formaturik geundela, hurrengo eguneko manamenduak hartzeko bandera erriatu eta gero, zerrenda irakurri zuten betiko lez, eta Juan Jose Larrea oihukatu zutenean haren Presente! non, gure artista inon ez.
|
|
Zarpa zikinen zakutoa sorbaldatik zeukala abiatu zen Bixente Gabarain azken aldian ia egun oroz lagunek oroitarazten ziotena, Hitza hitz, betetzera.
|
Egun
hartan gertatu gertatzen zenean denendako afariarekin ospatzekoa zuena. Sartu irtena denda pare batean.
|
|
|
Egun
hartan Patxik ez zuen negarrik egin. Karmelek bai ordea.
|
2017
|
|
|
Egun
hartan ikusitakoa irudikatzen saiatu da. Zubiak ikusiko zituen, Zubi Zuri, La Salve, Arrupe pasarela, Deustuko zubia.
|
|
|
Egun
hartan, arratsez, basoerdi batzuk edan nituen Antiguako tabernetan, neuk bakarrik. “Mikel Laboaren omenez”, esan nion neure buruari.
|
|
|
Egun
hartan kantinplora gorrotatu zuten Eiderrek eta Mikelek, hura eskaintzen genielako abentura parkeko edozein txokotan salgai zeuden freskagarriak eskatzen zizkiguten bakoitzean. Ziur gaude, ordea, gure jokabide zuhurrak, sakonean, kantinploraren balioaz jabetzen lagunduko diela.
|
|
|
Egun
hartatik aurrera ondo moldatu ginen Wim Wenders eta biok. Konturatu orduko elkarren adiskide min eginak geunden, nire liburuko ipuin batean Wim Wenders eta ipuinaren kontalaria adiskide min egin ziren modu bertsuan.
|
|
|
Egun
hartan ez zuten beste gaixorik ekarri, Lukak ordura arte nirea izandako ohean igaro ahal izan zuen Gabon gaua. Atun eta arrautzazko sandwichak eta txokolatezko tarta afaldu genituen.
|
|
|
Egun
hartan neukan. Ez nintzen gai bi pentsamendu segidan kateatzeko.
|
|
Egunen batean hitz egingo zion, eta argituko dena.
|
Egun
haren zain animoso joaten zitzaizkion egunak. Besteak urratsa eman bitartean, berak kontatu egiten zion.
|
2018
|
|
|
Egun
hartan bitan jo zuen txirrinak. Lehenengoan, Jehovako testigu bi izan ziren.
|
2019
|
|
Ez nuke esango erabateko ateoa denik; karlistak, esate baterako, ez ziren ateoak, Nicasio Landa oso katolikoa zen, Sororen eredu asko dira katolikoak, baina zerbait dauka elizen kontra, edo atzerrietako elizen kontra, edo eliza horiek ikustearen kontra.
|
Egun
hartan, baina, eliza batera sartu nahi zuen eta aurrena ikusi genuenera sartu ginen.
|
|
Errazak izaten ziren gehienetan, baina noizean behin trabatu egiten nintzen bukatu aurretik.
|
Egun
hartan begira begira ari zitzaidan gizona. Etsituta harrapatu ninduen nonbait, eta laguntza eskaini zidan.
|
|
|
Egun
hartan, betiko kafetegian geundela, mendira buelta bat emateko gonbita egin zidan hurrengo iganderako. Udalaren muga barruan zegoen erreserba natural bat ezagutu nahi zuen.
|
|
Eguberriak gainean genituen, eta txano borladuna ere ekarri zezakeen Noel bizar zuriak bezala.
|
Egun
hartan, eskerrak, ez zuen argazki makinarik eraman; izan ere, derrigorrezko jarraibidea zen gure arteko edonorentzat, nahiz eta zentzu pixka bat nahikoa izan horrelako pinpirinkeriak alde batera uzteko.
|
|
Adibide xelebrea iruditu zitzaizun, baina ez Cognition and Language zentroko aditu bati zegokion mailakoa.
|
Egun
hartan bertan, bigarren artikulu bat eman zizun euskaratzeko: Zhuangzi' s “Dream of the butterfly” and cerebral hemispheres functions.
|
|
|
Egun
hartan bi koloretako bildotsa egokitu zitzaion lehenbiziko txandan. Ohiko ebakia egin zion lepoan, eta portzelanazko katilu handi batean jaso zuen odola.
|
|
|
Egun
hartan bi antxume hil berri bizkarrean jaso eta sukalderako bidea hartu zuen, dendara eramateko. Ate joka zebilen norbait bitartean.
|
|
Urte bi ozta ozta gerra bukatu zenetik, eta bazkaria, tamalez, ez zen izan okasioak merezi zuen bezain oparoa.
|
Egun
hartan semea besterik ez zuen falta. Presondegian zegoen.
|
2020
|
|
|
Egun
hartan bertan alde egingo zuela esan zidan, Berlinera itzuliko zela eta han egun batzuk pasatzeko asmoa zuela lagun baten etxean. Kafea hartzen ari ginela, poltsatik paper bat atera zuen, eta Berlingo helbidea idatzi zidan.
|
|
KONTXAren MAMUA (mikrofonotik):
|
Egun
hartan kalera irten gitzen. Jente asko ikusten zan, baina tensiñua be haundixe zan.
|
|
Baina imajina dezaket, nire nahiekin osa ditzaket hutsuneak.
|
Egun
hura zeru urdinekoa zen agian, eta jaieguna. Victor lo zetzan, emanaldi batetik iristean enegarrenez igande goizari ezin eutsirik.
|
|
Ez, izeba zen.
|
Egun
hartako argazkietan lehengusinarekin azaltzen naiz, han zeuden beraiek.
|
|
Victor akordura ekartzen dudanean, normalean barrez lehertzen oroitzen dut.
|
Egun
hartan ordea serio, serioegi, egiten ari den horretan guztiz sinesten duenak xehetasunetan jarri ohi duen arretaz egiten galderak.
|
|
|
Egun
hartatik aurrera
|
|
Eta jan edana erregimentu oso batentzat adina.
|
Egun
hartako organizaziokoak, gustura, nire lagunak gustura, eta ni... bueno... Hala ere... hala ere, ez dakit nola joaten diren kontuak, ze, handik bi egunera beste zinegotzi batek, oposiziokoak esan nahi dut, inguratu eta lan bera eskaini zidan.
|
|
Botiloiak garesti daude.
|
Egun
hartan ez botiloirik eta ez ezer. Alkatearen agindua zen bankukoa.
|
|
|
Egun
hartan hasi zitzaion amorrua eta mesfidantza nahasten dituen sentimendu hori, gizona lurraren kontra denen isiltasunaren aurrean bota eta kolpatu zutenean. Gizonak laguntza oihuak egiten zituen artean.
|
|
Aspaldi da jada liburua utzi zionetik, ia urte eta erdi bai.
|
Egun
hartan gainontzeko lagunak lanean ziren eta biak bakarrik zeuden etxean. Bazekien Marce ez zebilela bere onenean, Agustinek esan baitzion:
|
|
Ez ditizten vis a vis intimoak baimentzen, eta aldi berean haragi bizitan sartzen gaitizten metro karratu gutxi hauetan! ”.
|
Egun
hartan, ukitze eta ukitze artean zituzten elkarrizketetan, ongi oroitzen ez duen arrazoiren batengatik, “damua” hitza atera zen. Armagabetzeaz ari ziren azaleko solasaldia bailitzan, trabeska eta baldar “damua” hitza elkarrizketan erori zenean.
|
2021
|
|
Kopeta makurtuz ene hitza baietsi zuen.
|
Egun
hartan, tristura larriaren zamak lehertzen ninduen ni ere. Hainbeste laborarik bere buruaz beste egiten zuen, hainbeste langilek halaber, bietatik ezagutzen nituen, izpiritua zirikan ari nintzen, lana jada zeregin morbidoa bilakatua ote zen galdeka.
|
|
Mango eta Doraren ezteietan Lasturkoa miretsi nuen, uraren ekarria, arto bihi irinduen metatxoak, errotaren klaska hipnotikoa.
|
Egun
hartan, Joana Garraldaren eskua bereziki tinkatu nuen, beste maitasunik ez neukala berresteko moduan. Uste dut sinetsi ninduela.
|
|
|
Egun
hartan, Maddirekiko haria moztea erabaki nuen. Handik gutxira Indiara hegaldatuko nintzen.
|
|
Aita Gregorio, a zer nolakoa zen.
|
Egun
hartan predikua eman zien plazan. Han zeuden baboek ulertu izan baliote!
|
|
Ea, zer gehiago kontatu behar nion neure buruari.
|
Egun
hartan bertan iritsi nintzen Madrila, maleta batekin, zerekin bestela, eta indar gutxirekin. Hirira etortzea ekintza anakoretikotzat:
|
|
nire saileko ezdakitzenbat langile kaleratu dituzte iritsi nintzenetik, bi beteranoagoak, eta hori enpresak Eusko Jaurlaritzako kontratua galduta ere).
|
Egun
hartan ez nuen kafesnean galletarik busti, mahaigainean geratu ziren, sabela gerrarako prestatu baitzitzaidan ni gudu zelaira iritsita nengoenaz ohartzerako: sabela oso aurretik joaten zait ia beti.
|
|
|
Egun
hartan benetako kezkaren bat antzeman nuen sindikatuko ordezkariaren harridura keinuan. Kontua ez zihoan beraiek nahi bezala; beharbada ez gintuzten euskaldunak botako, beraien gertukoago norbait baizik:
|
|
Ez dut berriro irekita ikusi.
|
Egun
hartan bezala. Joder.
|
|
Bide bera ibiltzen dugu egunero, eta elkarrekin egin behar izaten dugu, ia etxe atariraino, bietakoren batek beharrezko distantzia gorde ez, eta elkarri begiratzen badiogu.
|
Egun
hartan ez nintzen zein bagoitan sartu zen ikustera heldu, baina behin barruan begi ertzak berehala bereizi zituen haren kizkurrak, berandu. Azkar erabaki behar izan nuen.
|
|
Hurrengoei egiten diete beti, hurrengoekin edukitzen dituzte haurrak.
|
Egun
hartan, mutila zihoan berera. Denei iruditzen zitzaien keinu maitagarria, askoz dirudunagoa izanik, noizean behin berera joatea.
|
|
Sute txikiren bat ere sortu izan da noiz edo noiz.
|
Egun
hura igandea zen ordea, ez zegoen kerik, hautsontzian ez behintzat, eta nik mantso itzali nuen nire zigarro apaina, ezpainetako arroxaz makillatua, inorako pausorik ematen hasi gabe, geldi. Anbulantzia ikusi nuen pasatzen.
|