Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Eta orduan, eskaintzaz beteriko urte batzuen ondoren, amaitu egin zitzaizkion opari infinitu eta mugagabeak, eta egun hartatik aurrera mendiak eta lakuak oparitzen zizkidan, eta gero zuhaitzak eta ur lasterretako bitsa; eta hodeiren bat oparituko ote zidan beldurrez nengoen garai batean, enborrean zizelatu zuen bihotz bat erakutsi zidan. Hura guztiaren bukaera zela iruditu zitzaidan, baina ez:
2004
‎Fleming-ek bere mikroskopioko plaka batean “Penicillium notatum” izeneko onddoa aurkitu izan ez balu, espezialitate mediko asko ez lirateke gaur egongo. Egun hartatik aurrera, antibiotikoen ugaritasuna hain handia izan da non gaur egun oso arriskutsua baita. Izan ere, egunero tona bat antibiotiko hartzen dira Espainian, eta hori kezkagarria da bakterio erresistentzien garapenagatik.
Egun hartatik aurrera, berba egiteari gustua hartuta edo, jendeak gehiago nahi izan zuen. Egia esan, askatasunari erraz hartzen zaio gustua.
2005
‎Jakina, etxean ez genuen inolako oharrik jaso. Egun hartatik aurrera, Juliok ez zuen nire beste poemarik irakurri ozenki, eta ez zidan eskurik erantsi beste inoiz, baina, hari zegokionez, hilik nengoela zirudien, ez zidan-eta gehiago hitzik zuzendu, oso egoera behartuetan aginduren bat hotz eta motz adierazteko izan ezik. Handik hara, altzari bat gehiago bihurtu nintzen ikasgelan; alde batetik, mesedegarri gertatu zitzaidan hori, halaxe amaitu baitziren isekak eta irainak; baina, bestetik, egoera hura, noski, ez zen batere erosoa niretzat, eta ez zidan batere laguntzen ikasketetan; areago, ni jakin minez eta ikasteko gogoz beteriko haurra izanik.
Egun hartatik aurrera, Adelaren alde ezkutu bat ezagutzen hasi nintzen, nola adiskide min batek erakusten baitizkizu bere bizitzako tolesik gordeenak; konfiantza osoz azaltzen zizkidan bere ideiak: zergatik zen komunista, zergatik yogaren eta ekialdeko filosofien zale, zergatik barazkijale, zergatik borrokatzen zen heziketa askatzaile eta duin baten alde...
‎Berehala aurkitu zuen aulki hura zertan berrerabili: haietako bat bere tronuko aulkitzat baliatuko zuen egun hartatik aurrera.
‎Ea zer uste nuen, idazle izateko Adria kabaretean horditu eta Zodiac kafea hartzea aski zela pentsatzen ote nuen. Kontua da, egun hartatik aurrera elkarrekin ibiltzen hasi ginela Vistula ertzean, eta nire lepoak ezkerretara jiratuz jarraitu zuela berari begiratzeko –nire ezkerrean oinez ibiltzea gustatzen zitzaion, mania hura zeukan– eta bere lepoak eskumara jiratzen jarraitzen bazuen ere, oraingoan ez zuen kanelazko kapeluetara edo Panama estiloko opiletara begiratzeko egiten, bera ere nigana jiratzen baitzen jad...
‎lau bost bider elkar gurutzatzen ziren sokak han goian. Kanpora gabe, haur jardun mikatzengandik aparte, ekilibristaren sarea ematen zuten sukaldeko soka haietan zintzilikatu genituen egun hartatik aurrera alkandorak gure etxean, barruko epelean.
2006
Egun hartatik aurrera bekokia tximurtuta ibili zen Nerea. Handik bi urtera Oxforden Lewis ezagutu zuen arte ez zitzaion aurpegitik keinu ozpindua ezabatu.
2007
‎Urtarrilaren 4ko bonbardaketa izan zen akuilua. Egun hartatik aurrera hasi ziren Frantziara bidaliko zituzten umeen zerrendak prestatzen. Hala ere, bi hilabete luze behar izan zuten Olerongo irlara Maison Heureuse delako kolonien etxera joanen ziren haurren lehen bidaia antolatzeko.Frankistek hegazkinekin egindako erasoak aparte utzita, guda frontea geldi zegoen Bizkaiko mugetan.
2008
‎Lehen aldiz maskararik gabe elkar ikusi genuen gauean, bere etxean bukatu genuen larrutan. Egun hartatik aurrera, oso harreman estua eraman genuen elkarrekin, egunero ikusten genuen elkar eta nolabait azkeneko bi urtean sentitu ez nituen sentsazioak biziarazi zizkidan, oso gustura ginen elkarrekin. Ilusio handia jarri genuen hasieratik harreman hartan, eta zalantzarik gabe ziur nengoen hura berezia zela.
2009
‎Erlojua beti gure damu eta kontraesanak gogorarazten. Haren alboan botila bat dago, barruan itsasontziaren maketa duela preso, Isidroren lehengusinak oparitu zigun gure ezkontza egunean, itsasontziak legez egun hartatik aurrera askatasuna galduz joango ginela iragarriz bezala. Eta haren ezkerrera argazki bat, zilar koloreko markoan sartuta, gure ezkontza egunekoa.
‎%5, 512ra ere iritsi zen urriaren 9an. Baikorrenak ere nekez imajinatuko zuen egun hartatik aurrera gertatuko zena. Markak hausten jarraitzen du oraindik ere hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak.
‎Ezin dut burutik kendu gaur egun neuri ere barre egiten didan irudipena. Esan dizudan bezala, egun hartatik aurrera beste modu batera begiratzen hasi nintzaion Iñigori. Eta ondorioz, baita Anderri ere.
2010
‎Eta lan haren ondorioa zen, hain zuzen ere, 2005eko ekainaren 21ean Genevako hotel batean Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkaria eta Jesus Egiguren PSOErena mahai berean eserita egotea, HDko kideak tarteko zirela. Egun hartatik aurrera Gobernuko eta ETAko ordezkaritzek egin zituzten bilera guzti guztietan izan ziren HD Zentroko kideak, batzuetan bakarra, beste batzuetan bi eta noizbait hiru ere bai. Hiru gizon aritu ziren prozesu osoan bitartekaritza lan horietan:
Egun hartatik aurrera, bonbardaketa gogorrenen bidea irekita geratu zen. Apirilaren 2an bertan, bonbardatzeko bide berri bat?
Egun hartatik aurrera eta Omar joan arte, gauero egin zuten. Inoiz ez zekiten oso ongi noiz eten, batzuetan zarata baten erruz izaten zen, besteetan minduta eduki arte aritzen ziren tematurik.
‎Erraz gainditu zuen dena, eta gogotik ospatu zuen garaipena. Ordura arte, gelakide nahiz pisukideekin ateratzen zen egunetan garaiz erretiratzen zen, eta egun hartatik aurrera ere ez zen parrandazale amorratua bihurtu, baina beste lasaitasun batekin hartu zituen gauzak, baita astebururen batean edo bestean lagunekin plana egin ere, etxera joan gabe.
‎Argitaletxeari kasu egin balio, ez zukeen Espainiako Sari Nazionala irabaziko, eta hori, garrantzitsua izanik ere, jende askok uste baino are garrantzitsuagoa izan zen Atxagaren karrera literarioan, nahiko etsita eta nekatuta baitzegoen garai hartan nik oroitzen dudanez. Bera ez da agian gogoratuko, hainbeste gauza gertatu zaizkionez gero egun hartatik aurrera, baina nik ondo gogoan dut gasolinategian aurkitu ondorengo egun batez, aste banaka batzuk geroago, Bilintx liburu dendako atean topatu nuela (Esterlines kalean, garai hartan) eta liburuaz galdetu niola, ea azkenean bolumen bakar batean aterako zen ala ez. Eta baietz erantzun zidan, baina hura izango zela bere testamentu literarioa, nahiko nekatuta zegoela, idazle gazte asko bagentozela atzetik eta guri tokatzen zitzaigula lekukoa hartzea, lanbideren bat bilatu behar zuela edo aurkitu zuela, ez naiz gogoratzen, Gasteizeko itzultzaile eskola batean edo horrelako zerbaitetan, eta oso nekeza zela benetan literaturatik bizitzea.
‎–Horrekin zer esan nahi didak? Egun hartatik aurrera izandako beste egunen batekoa izan daitekeela?
‎Edonola ere, egun hartatik aurrera, Dimitri/ Jean Noel eta biok etxartekide bihurtu ginen. Eta hiruoindun baten kide egiteak lauoindun eta zaldunengandiko nirekiko begirada bekaiztiak leundu zituela iruditu zitzaidan.
2011
‎Infartua izan zela uste dut esan nizula, zure neurriko hilketa bat sinesgarri egin ahal izateko benetako kausak jakin behar zenituenez; oso zure estiloko hilketa izan zen, berezkoa, pasiboa alegia. Hilik zegoela sinetsi genuen txalupa hutsik ikusi genuenean, bere arrantzarako eta angulak hartzeko tresnak bertan, alabek eta nik, ez poliziak eta abar, baina bai guk, istantean, eta sinesmen horrekin abiatu nintzen etxera, senarrik gabe biziko nintzela ziurrenik egun hartatik aurrera. Eta gustatu egin zitzaidan, gogoa etorri zitzaidan, gogoa, gogoa nuen ez dakit zer eta badakit zer egiteko, gogoa lehen aldiz nire bizitzan Bloody Mary bat bestearen atzetik antzezteko; kotxeko ispiluan ilea atontzen ikusi nuen neure burua, begiaz keinu egin nion, bidean senarraren autoa ikusi, eta aurrera jarraitu nuen.
‎esan liteke katuaren begiak zituztela, zertxobait irtenak eta kolore berdekoak, begi erneak, sarkorrak, zorrotzak esan liteke, begi harrigarriak hain ume txikiak izateko. Egun hartatik aurrera, egoera aldatu egin zen: altzarien gela bikien jolasleku bihurtu zen; lasaitasuna erabatekoa izaten zen umeak han ziren bitartean:
‎Titiak txikiak, baina, dagoeneko, tenteak eta erneak zituela konturatu nintzen, neskato izatetik neskatila izatera aldatzen zegoen seinale. Egun hartatik aurrera, Joana Flamenkearen irudia lausotu eta Teresak hartu zuen hark utzitako lekua ene bihotzean.
Egun hartatik aurrera, goitik behera aldatu zen Don Franciscok nigaz zeukan jarrera, eta beti izan zen ona bion arteko hartu emana. Ene eginkizunez eta beharra egiteko moduaz sekula ere ez zidan ezer esan; neure gisa jokatzen uzten zidan.
‎Horretan jarraitu genuen gau hartan berbetan luzaroan, baina ez zen izan alferrikako jarduna. Egun hartatik aurrera, pixkanaka eta kontu handiz pausoak egiten hasi ginen. Guztion ahoan zebilen espainolei aurre egin beharra.
‎Moduak eta moduak zeuden kazetaritza norbere interes eta ideietara plegatzeko. Ez zen Julio Virado" damutuen doktrinaren" asmatzailea izan, baina egun hartatik aurrera komunikabide askok hartu zuten eurentzat" damutu" hitza. Orduraino hain fruitu onak eman zituen prozedura hura itzaltzen hasi eta Agirre Sesma abokatuak eta bere taldeak preso politikoak bergizarteratzeko irekitako bidea asko zaildu zen.
2012
Egun hartatik aurrera une horren bila aritu nintzen beti. Egunero afaldu aurretik oinutsik ibiltzen nintzen batetik bestera apretak ezker eskuan zintzilik nituela.
‎Izen polita duzu bota zuen, hilabetetan hitzik esan ez zuen emakume haren hitza entzuteak harrituko ez balu bezala. Egun hartatik aurrera, Kaixo Vera batekin gerturatzen zen nigana eta nik ere kaixo neska dantzaria erantzuten nion.
‎Ez nintzen asko ibiltzen ausartu baina, egun hartatik aurrera, egunero irten nintzen kanpora. Eguzkia, euria, hotza edo beroa egiten bazuen ere, oinutsik ateratzen nintzen belarretara.
Egun hartatik aurrera izan nuen jakin mina, baina ez naiz inoiz damutu bisita hari agur egin ez izanaz.
‎Eta egun hartatik aurrera Aitor Bergaretxeri Xato esaten diote leku guztietan: etxean, kalean, eta gaurtik aurrera baita Donostiako Bilintx institutuan ere.
Egun hartatik aurrera, erregularki idatzi zioten elkarri arratsero. Emmak bere gutuna ibai ondoko jardin zokora eramaten zuen, baratzeko arraildura baten barrura.
2013
‎Nire ondoan beldurrez egon zen mutil hura askotan etortzen zait akordura. Gerora jakin nuen Gernikan bertan zegoela bonbardaketa gertatu zen egunean eta egun hartatik aurrera traumatizatuta gelditu zela. Kanpamenduan eman genuen denboran, askotan etortzen zen nire ondora mutila, baina ezer esan gabe egoten zen, ez zuen jokoetan parte hartzen, beti isilik egoten zen.
‎Kotxea hartu ez bagenu, ez zinen orain zauden bezala egongo, ez zen diskoa abesti berdinean katigatuta geldituko eta ez zen sirena hotsa nire ametsetan azalduko. Zure ametsak egun hartatik aurrera nolakoak diren ez badakit ere, sirena hotsa gorroto duzula badakit.
‎Baina, egun hartatik aurrera, bizitzeko arrazoi bat izan zuen eta, hiltzeko garaia heldu zitzaionean, argazki hark luzaroan iraungo zuen ideiak trantzea arinago gainditzen lagundu zion.
Egun hartatik aurrera, berdina den norbaiten bila nabil.
2014
‎Zotina sartuko zitzaizun zuri, komunera joateko gogoa niri. Eta zoriontsuak izango ginen, ez egun hartan, baina egun hartatik aurrera. Beharbada.
Egun hartatik aurrera nabarmen ugaldu da erresidentziara egin dudan bisita kopurua. Hasiera batean itxura gordetzen nuen eta minutu batzuk pasatzen nituen gure amarekin, zer moduz zegoen ikusteko eta ea ezagutzen ninduen frogatzeko, edo, zehatzago esanda, ni ez ezagutzen jarraitzen zuela egiaztatzeko.
2015
‎Bai, hala ari dira, nire bila. Aspaldi; akaso, Fredekin topo egin nuen egun hartatik aurrera. Orduko hartan ez zen eztandarik entzuten, ez sirena hotsik, ez espantuzko oihurik.
Egun hartatik aurrera, Riosek aldaketa esanguratsua sumatu zuen Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta alderdi sozialistako solaskideen jarreran, Currinekin batera izan ohi zituen harremanetan. Riosen iritziz, alderdi sozialistako agintariak sinesten hasi ziren Batasuneko buruzagiak benetan ari zirela eta, gainera, barne borroka irabazten ari zirela.
‎Bizpahiru ebakuntza eta gero, hemen nabik salto eta brinko, asmoa ere bai halaxe segitzeko. Egixa nahi badok, esango dixat egun hartatik aurrera bizitzak beste neurri bat daukala eta denboraren iragaiteak beste balio bat. Ez jakixat zelan esan, baina orain, biziago?
‎Eta egun hartatik aurrera,
2016
‎Irentsi egiten nituen malkoek eztarria erretzen zidaten. Egun hartatik aurrera ez nuen gehiago hitzik egin. Joakina mutu deitu zidaten harrezkero.
2017
‎Etxera itzuli zirenean, Kiskaleskuri, aldameneko eskularru bakartiari, txoko bat egin, etxea erakutsi eta oso pozik ibili ziren. Egun hartatik aurrera Mikelek Eskubero eta Kiskalesku berriz ateratzen zituen kalera eskuak berotzeko.
Egun hartatik aurrera banandu ezinak bihurtu ginen, egun osoa jolasean ematen genuen; Goranek asko maite ninduen, bai horixe! (Nola dakidan hori?
‎Bigarren hau ere posible daiteke". Egun hartatik aurrera egunoro egiten zion bisita Juanitok Santa Luziaren aldareari.
‎Eta espero dut barkatuko didazuela, aurrerantzean kontesa ordez Micaela deitzeko atrebentzia hartzen badut. Zeren egun hartatik aurrera gertatutakoaren errelatoari jarraitzeko, aproposago deritzot azken honi besteri baino.
‎Pikoleto harekin antzekoa izanen zen egun hartatik aurrera. Elizondoko kuartelekoa zen, Muturmotz goitizenekoa eta eskualdean aski ezaguna.
‎Batek daki. Baina tronua onartu zuen eta egun hartatik aurrera bere jauregian baizik ez zuen korrika egiten. 50 metroko lasterketa egin ondoren urre egiten zuen.
Egun hartatik aurrera ondo moldatu ginen Wim Wenders eta biok. Konturatu orduko elkarren adiskide min eginak geunden, nire liburuko ipuin batean Wim Wenders eta ipuinaren kontalaria adiskide min egin ziren modu bertsuan.
2018
‎Eta egun hartatik aurrera Batman eta Robin bezalakoak izan gara... Eta, jakina, orain zu zaude...
‎Eta egun hartatik aurrera betiko jarraituko ninduen ezizena jaso zuen.
2019
Egun hartatik aurrera, maiz pentsatu dut Altzateko Jaunaren legendaz, eta maizago oraindik, bere sortzailea den Pio Barojaz. Bere liburua bilatu nuen eta berehalaxe irakurtzeari ekin nion.
Egun hartatik aurrera, era horretakoak izan ziren haren bisitak. Oso gutxitan baizik ez genuen ikusi uniformez jantzita.
‎Oso gutxitan ikusi genuen elkar Nereak eta biok egun hartatik aurrera aita hil zen arte. Osaba baten hiletetan, behin.
Egun hartatik aurrera, gurasoek jaiotzean jarri zioten izena erabiliko zuen berriro: Domingo Guruzeta, aita zenaren berdina.
‎Ziur gaur ere neu naizela inor baino beldur gehiago duena. Egun hartatik aurrera beste behin izan dut aukera Arantxarekin egoteko, eta orduan ere etxekoa izan banintz bezalaxe hartu ninduen. Ordutik eskerrak eman nahian nabil.
‎Isilik jardun genuen jolasean elkarrekin, jolas orduaren amaierako txirrinak jo zuen arte. Egun hartatik aurrera hezur eta mami bihurtu ginen. Zaletasun asko partekatzen genituen:
Egun hartatik aurrera bi lan egiten zituen Moritzek, itzulpena eta sorkuntzazkoa. Lehen motakoek irakaslearen oniritzia izaten zuten, oro har; esana zion bikaina zela horretan.
2020
‎Aldiz, guk ez daukagu bateriarik, intentsitate baxuko musika egiten dugu. Egun hartatik aurrera, askoz gehiago erreparatzen diogu testuinguruari, eta gutxieneko baldintza teknikoak eskatzen ditugu teklatuen baxuak ondo entzutea, esaterako. Nahiago dugu kontzertu gutxiago eman, gutxi horiek baldintza egokietan gertatzen badira".
‎Manuelari aurpegiera ilundu zitzaion. " Eta egun hartatik aurrera neu ere sekretu haren jabe egin nintzen, eta sekretu harekin batera ikasi nuen zein gogorra den batzuetan isilik egotea, batez ere isilean gordetzeko kontu hori hain preziatua denean. Naturak emandakoa guztiona izan arren... badaude munduan uste dutenek inguruan daukaten guztia eurena bakarrik dela, hala bizidunak nola bizigabeak".
Egun hartatik aurrera
Egun hartatik aurrera ez nuen berdina sentitu Yankeengatik.
Egun hartatik aurrera, Roaldek eta biok zehatz mehatz jakin genuen zer izango ginen.
2021
‎Hasierako muga iraupeneko gertakari baten abiapuntua dela azpimarratzeko aurrera, aitzina, goiti, gora edo hara adberbioak eransten dira inoiz sintagmaren ondotik: Bihartik aitzina irekita egongo da bide berria; Egun hartatik aurrera famatua egin zen; Bi orenetarik goiti hasten, zinez, merkatua (J. Etxepare); Zazpigarren urtetik gora[...] erdaraz ari ginen (Iratzeder).
Egun hartatik aurrera egunero egoten hasi ziren. Ezberdinak izan arren, bata bestearentzat eginak zeudela sentitzen zuten.
‎Handik aurrera ehizara joan nahi zutenean Hudayr etxeko mutil morroi ezagun bati galdetzen zioten Muhammadekin ez topatzeko, garbi baitzegoen ez zuela bat ere erreparo edo beldurrik haien kontra egiteko. Azenarik egun hartatik aurrera gogo handiagoz ekin zion arabiera ikasteari. Goiz joaten zen bazkaltzera eta eguneko ordu beroenean lo kuluxka azkarra egin ondoren, jo eta ke ekiten zion arabiera klasikoa ikasteari.
‎–Baina egun hartatik aurrera zerbaiten bila ari naizen sentimendua izan dut. Ez dakit zer den.
‎Ez pentsa egun hartatik aurrera txuletak egiteari utzi nionik. Niretzat ezinezkoa da liburuko testu horiek guztiak buruz ikastea, nahiz eta amak esan ipuin bat izango balitz bezala ulertu behar direla.
‎Eta horrenbeste data? Ez, egun hartatik aurrera zuhurragoa naiz eta boligrafoen plastiko gardenetan konpasaren orratzaz idazten ditut buruan sartu ezin ditudan datuak. Eta hala, inoiz ez naute berriz harrapatu.
‎Gero, Hegoaldeko Petrolio Konpainiako mila akzio gehitu zizkion bere tituluen zerrendari. Egun hartatik aurrera, larritasunez zaindu zituen burtsako kotizazioak. Pixka bat igotzen zirenean, txistuka ibiltzen zen monotonoki, eta jaisten zirenean, aprentsiozko korapilo bat sentitzen zuen eztarrian.
‎lehenbizi zerbait irakurri behar didazu. Irakurketa, egun hartatik aurrera, haien topaketen erritualaren parte zen beti. Ordu erdiz —dutxa, sexua eta atsedena baino lehenago—, desioaren intimitatean, mutila istorioen mataza askatzen joaten zen, emakumeak, Hannak, arretaz entzuten zion bitartean, batzuetan irriz edo mespretxuz bufaka, edo oihuz sumindurik.
2022
Egun hartatik aurrera ezkongai izango ziren Gaila eta Azenari. Hurrengo egun osoa pasa zuten bi gazteek elkarrekin gazteluan eta herri inguruan harremana egiten eta hirugarrenean Burgosera itzuli ziren gonbidatuak.
‎Hala ere, non bizi den eta non ibiltzen den bazekiela esan zion Harleyk, eta harremanetan jarriko zela iragarri zion. Egun hartatik aurrera, telefonoz etengabe deika aritu zen polizia, baita SMSak bidaltzen ere, eta Barbadoren lagun bati ere deika aritu zen, Goitiari.
Egun hartatik aurrera nire aitak ez zuen bere ama inoiz gehiago ikusi. Bettinak Parisera eraman zuen eta bere anaiatzat hartu zuen.
Egun hartatik aurrera," gaizki hazia" bezala ezagutzen ninduten ikastetxean, gaizki hazia gora eta gaizki hazia behera. Nik inoiz ez nuen ezer esan horretaz eta egun batean bueltako autobusean, Javierren ondoan eserita, galdetu nion ea gaizki hazia izatearena heredatu egiten den, ea guraso bihurtzen ginenean gure umeak gaizki haziak izango ziren jaiotzez, orkatzek beren larruko orbanak heredatzen dituzten bezala.
‎Bonneti bere ama eta haurtzaroa ekarri zizkion horrek gogora eta, begiak malkotan, eskerrak eman zizkion Lili andreari, putetxe bateko madame izana bera. Egun hartatik aurre  ra, ahal izan zuen guztia egin zuen haren alde: gasolinatarako txartelak eta era guztietako baimenak lortzen zizkion, gau osoak igarotzen zituen lupeme ohiarekin, ofizial gazteak zioenez, bakarrik zegoelako, zaharra zelako eta aspertu egiten zelako, eta zerbitzu arazoengatik Parisera joaten zen guztietan opariren bat ekartzen zion, garesti irteten zitzaiona, aberatsa ere ez baitzen.
2023
‎Ederki nengoen. Egun hartatik aurrera ohartu nintzen ez nuela oinaze fisikorik sentitzen. Sorgor bihurtua nintzen oinazearekiko.
‎Gau hartan, auzokide ezin hobea izan nuen milioika izarreko zerupean. Egun hartatik aurrera, bost egun magiko partekatu genituen. Hurrengo goizean, goiz altxatu ginen.
‎Gaztetan futbolean jokatzen nuen, baina, zoritxarrez, 25 urterekin, belauneko lesio nahiko larria eduki nuen. Beraz, egun hartatik aurrera, ohiko mugikortasuna berreskuratzeko lanean jarri nintzen. Horrez gain, denbora neraman triatloi bat egiteko motibazioarekin eta nire lagun batzuk korrikalariak zirenez, gogotsu ekin nion helburu berriari.
‎Abuztuaren 8an eman zuten jauzia, Hernanin errotatiba lortu berria martxan jartzearekin batera. Gutxienez hamasei orrialdeko egunkaria izan zen Euskadi Información egun hartatik aurrera, eta egunkari arrunt baten ohiko sailak izan zituen. Hamasei orrialdeko egunkaria izan zen irail osoan ere.
‎Baina hobetuko dugu, zure laguntzarekin". Egun hartatik aurrera, Egunero k egunero argitaratu zuen" berria berri" publizitatea, gehienetan orrialde erdiko tamainan, baina batzuetan bestelako neurrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia