Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Agertzeko eta desagertzeko zuen ahalmena. Eider tabernara sartu zen egun hartan bertan desagertu zen Rocío; eta Txemaren neskalagunari orduak baino falta ez zitzaizkionean Irlandara abiatzeko, orduantxe azaldu zen berriro neska liluragarri hura. Horrek ere bazuen zerbait ikustekorik heriotzarekin.
‎Eta oroitzen dut ezen egun hartan bertan erran zidala:
2002
‎Baina hartaz ere ongitxo ohartarazi ninduen Sararen errehabilitazio programako mediku psikiatrak. Egun hartan bertan deitu bainion, informazio zabalagoa eta zehatzagoa izateko. Diosalak egin ondoren, esan zidan:
Egun hartan bertan jarri zen Sergio Malagara bidean. Biharamunean, berriz, Sergioren deiaren zain egon zen Sara.
‎Luxuzkoa eritzita edo, ez zuen afinadoreak kobratzen zuen dirua horretan gastatu gura. Bost urte lehenago bera saiatu zen afinaziorako gako doitze lanak burutzen, baina emaitza penagarria izan zen eta orduan bai, egun hartan bertan deitu behar izan zion afinadoreari, biharamunean pianoa joko bazuen.
2004
‎Normalean ez daukadan diziplina eta inoiz eduki ez dudan metodoa orekatzeko talde lanaren konpromisoa eskaini genion elkarri, zer egin erabaki bezain pronto noizko egitea komeni zen adostu genuen. Egun hartan bertan, Tolosarako bidean bi burutazio izan nituen bata bestearen aurka: Eperik gabe= Kale; Epea jarri= Kakalarri.
‎Gortzeko moduan jotzen ari ziren. Egun hartan bertan, iluntzean, Molaren tropen posizioak zeharkatu nituen.
2005
‎Oraindik ere ez dut zeharo ulertu. Egun hartan bertan joan nintzaion bisitan, eta berdin hurrengo egunetan. Irribarre zabalez hartzen ninduen, eta txikitako kontuak berritzen zizkidan, hala bereak nola nirekin eskolan izandako esperientziak.
‎Atxilotze egun hartan bertan montatu zen bilkuran Pierra Andderen lehen auzoak erran zuen:
2006
Egun hartan bertan ez nion deus esan inori. Biharamunean, Aloñarekin nengoela Zunbeltz txikia bainatzen, bezperako festaren kontuak hasi ginen aipatzen, ze detaile polita Txemari eta Ainararen gutuna, eta batez ere Edurnerena, eskuz egindako jantzi harekin; hortik hizpideak ekarri zuen ze pena ematen zigun haien egoerak eta ze kezka sortzen haien geroak.
‎Ez dakit zenbat egun egin nituen gaixo. Sukarrik gabe eta neure onera etortzen hasi nintzen egunean, deliberamendu osoz jaiki nintzen egun hartan bertan argituko nituela Angelorekin nire etorkizuneko lan eta zereginak. Bera, ordea, ez zegoen etxean eta, gehienetan bezala, ez zidan utzi inolako oharrik.
2007
Egun hartan bertan erabaki zuen liburuarena. Idazle izatetik bizitzeko bere betiko ametsa betetzeko behar zuen bultzada zen, azkenean utziko zion agenda saileko artikulu txatxuak idazteari.
2008
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten, arratsalde ilunabarretan, kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
‎Hiruzpalau hitz nahikoa ziren haren ahotsa ezagutzeko. Telefono deiak esan nahi zuen zerbait jazo zela eta elkartu beharra genuela, egun hartan bertan, ilunabarreko zortzietan. ... Zera esan zidan, Stig, mundu zabalean Gulag Artxipelagoaren berri ematea erabaki dut.
‎JULIA. Egun hartan bertan deitu zidan. Gaizki zegoela antzeman eta joatea erabaki nuen.
‎Ertzaintzak manifestazio buruan zeramaten ikurrina erabili zuen manifestarien kontra jotzeko aitzakia moduan. Ikurrinak xingola beltza zuen, eta alde banatan Roberto Saiz euskal presoaren argazkia, egun hartan bertan hil baitzen, eta Igor Angulorena, hiru egun lehenago zendu baitzen, zeramatzaten. «Elkarteak, era horretan, hildakoen senideei dolumina erakutsi nahi zion», adierazi zuten atzo elkarteko kideek.
‎Astearteko eta asteazkeneko atxiloketekin, orotara hemezortzi dira Lapurdin atxilotu dituzten pertsonak, Lapurdiko herriko tabernen finantzaketari lotu inkestaren barnean. Asteartean 11 lagun atxilotu zituzten, eta horietatik hamar egun hartan bertan utzi zituzten aske. Herenegun atxilotutakoak, aldiz, egun bat gehiago atxiki zituzten, bat salbu, herenegun arratsaldean bertan askatu baitzuten.
‎Ama nagusiak ez zuen zer esanik, eta egun hartan bertan estali zituzten –arratsalde ilunabarretan– kaperako irudiak, bakoitza bere neurriko zapi more batekin, gurutzearena izan ezik.
2009
‎Baina itxaroteaz be nekatu zan halako baten... Egun haretan bertan jan behar eban Julitxu. Zorroztu eban kutxilloa, gertu eban galdara bete ur bero, eta labasua eginda, ogiak erre ezkero, dana egongo zan prest.
‎Egun batean, Bardem jarraika zuelarik, harengana joan eta, Anak baino diru gehiago eskainita, agente bikoitza bihurtu zuen detektibea. Egun hartan bertan baieztatu zion Bardemek Anak Oskarren aferaren berri zuela eta neurriak hartzen ari zela.
‎E LIASEK gorputz osoarekin eta gustura egiten du barre nire kontura. Egun hartan bertan, maionesa izerdia darion taberna jatetxe halako baten, ongietorri bazkaria egiten dugun artean. Protokolorik gabeko ospakizuna, ogitarteko onak, izenik gabeko lekuren baten.
‎gauza bat buruan sartzen zitzaionean ez zuela azkenera arte etsitzen, auzi hartan ere nekez!; hala, bada, Maria Bibianari emandako azken erantzunaren ondotik zabaldutako isilunean, burmuinetan behar zituen Adak pentsamendu haiek, eta burmuinetan behar zituen, halaber, liburuari buruzko hitzak, Txaro Goirik berari esanak: ..., itxuraz; ez al zuen arestian esan, izan ere, bera bien alde zegoela, Teofilo Mariaren alde eta Adaren alde?; Adarekin hitz egin zuen eta gehiago ere hitz egingo zuen, baina Teofilo Mariarekin ez, eta harekin ere hitz egin zuen, orduan nekez, lagunekin geratua baitzen hiriko hotel ezagun bateko kafetegian, igandeetako ohiko tertuliatxoan, baina afalaurrean edo afalostean hitz egingo zion anaiari, egun hartan bertan hitz egingo zion, bai horixe!; Ada garaitua sentitzen zen, bai, baina aurrean zuen Maria Bibiana, begiak dir dir zituena, norbaitek horma itxi bati bi zulo txiki ireki balizkio bezala, esperantzaren daratuluaz: begiak jaso zituenean hartaz ohartu behar zuen Adak, hain zen nabarmena Maria Bibianaren begiek egin zuten aldaketa gelara sartu zirenetik, betilunetik betargira:
‎Lanera joan behar zuela eta, berriz eraman zuten hartu zuten tokira. Egun hartan bertan, beste hitzordu bat ezarri zioten, baina Mujika ez zen hitzordu hartara agertu.
Egun hartan bertan, auto bus geltokian eserita aurkitu zutenean erabaki zuten etxe koek ingresatu egin behar zu tela.
‎gauza bat buruan sartzen zitzaionean ez zuela azkenera arte etsitzen, auzi hartan ere nekez!; hala, bada, Maria Bibianari emandako azken erantzunaren ondotik zabaldutako isilunean, burmuinetan behar zituen Adak pentsamendu haiek, eta burmuinetan behar zituen, halaber, liburuari buruzko hitzak, Txaro Goirik berari esanak: ..., itxuraz; ez al zuen arestian esan, izan ere, bera bien alde zegoela, Teofilo Mariaren alde eta Adaren alde?; Adarekin hitz egin zuen eta gehiago ere hitz egingo zuen, baina Teofilo Mariarekin ez, eta harekin ere hitz egin zuen, orduan nekez, lagunekin geratua baitzen hiriko hotel ezagun bateko kafetegian, igandeetako ohiko tertuliatxoan, baina afalaurrean edo afalostean hitz egingo zion anaiari, egun hartan bertan hitz egingo zion, bai horixe!; Ada garaitua sentitzen zen, bai, baina aurrean zuen Maria Bibiana, begiak dir dir zituena, norbaitek horma itxi bati bi zulo txiki ireki balizkio bezala, esperantzaren daratuluaz: begiak jaso zituenean hartaz ohartu behar zuen Adak, hain zen nabarmena Maria Bibianaren begiek egin zuten aldaketa gelara sartu zirenetik, betilunetik betargira:
2010
‎1937ko apirilaren 26a zen, astelehena eta azoka eguna. Egun hartan bertan, Gernikara joan zen, diotenez beste lau gerra kazetarirekin batera. Haienak izan ziren mundurako begiak.
Egun hartan bertan, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak bankuari bi milioi euroko isuna jartzea ebatzi zuen, BNBMk irekitako espedientearen harira, eta gaur sartu da indarrean.
‎Ostatuan geratuko da. Egun hartan bertan liskar bat izango du frankista batekin.
‎Hainbat zertzelada aipatu zizkidan, baina garrantzitsuena da? dio Veleiako aferari buruz daukan oharren koadernoari begira,? egun hartan bertan, nik deitu gabe, Joakin Gorrotxategi etorri zitzaidala. Veleiako aferarekin oso kezkatuta zegoela esan zidan?.
‎Planak ospitalearen bideragarritasuna, eta epe ertain eta luzera jarduera ziurtatu behar ditu". Otsailaren 3an hartu zen erabakia eta egun hartan bertan udal ordezkariek esan zutenez," onartutako mozioak ez dio udalek egindako aldarrikapenei erantzuten, baina bai hobetzen duela egungo egoera". Eskatutakoa lortzeko" lanean" jarraituko zutela ziurtatu zuten orduan udalek.
‎Pello Lizarralderen etxean lo egin nuen hitzaldiaren bezperan. Egun hartan bertan ezagutu nuen, eta harrezkero oso adiskide onak egin ginen. Pello urte batzuk lehenago Haizea taldearekin ibili zen lankidetzan, hau da, Txomin Artola, Amaia Zubiria eta gainerakoekin (Haizea taldearen eta Amaia Zubiriaren disko batzuetan entzun daiteke Pelloren ahotsa).
‎Noiz eta zertarako jakin nahi zuen. Egun hartan bertan nirekin bazkaltzera gonbidatuko nuela eta arrazoia Patxintxiri buruzko informazioa biltzea zela erantzun nion. Muturra okertu zuen Mirentxuk, gai horrek hainbeste merezi al zuen duda baleuka bezala.
‎Parapsikologiaren misterioetako bat izango da baina ardi otzan aurpegi borobil hori nire ametsetan ikusi nuen berarekin bildu baino lehenago. Laugarrena, ametsa mundu inkontziente eta sakonen dramatizazioa zela; ba Teresak ez zuen oraindik hain barrura iristeko astirik izan, egun hartan bertan ezagutu nuelako, azaleko geruzan zegoela esan zitekeen, nire aurreko bizitza batean ezagutu ez banuen edo eragin zidan inpresioaren indarrak defentsa guztiak zulatu eta indar sortzaileen mando postua erabat bereganatu ez bazuen; bosgarrena, lotarakoan ere bagenuela ordulari biologikoa, esnatzeko orduaren agindua garunari jakinarazten ziona iratzargailuak jo aurretik esna gintzan; bo... Bulegotik hurbil bizi naiz baina dutxatzeko behar nituen, lehenengo topaketatik irudi txarrik emango ez banion.
‎Etxe ezezagun batean lo egin beharrak sortzen zion deserosotasuna gutxitzeko gelak emango zion intimitateak lagundu egingo ziola iruditu zitzaidan eta berak ere estimatu zuela uste dut. Egun hartan bertan maindire garbiak jarri nituela jakinarazi nion, badaezpada ere.
‎" Asteazkenean arratsaldeko bostetan heldu ginen Melillako portura. Lehorreratzean esan ziguten Amezian hil zutela egun hartan bertan. Albistea konfirmatu egin zen eta Kapitan Jeneralak Melillara ekartzeko agindu zuela zabaldu zen zurrumurrua.
Egun hartan bertan egindako ia hirurehun erretratuetako beste bat izango zen hura. Ilundurak hartuko zuen dena eta, laster, ez zuen flashik gabe gehiago atera ahal izango.
‎Ismael atxilotu zuten egun hartan bertan, batzuk poliziekin paparretik helduta ari ginen bitartean, enpresa batzordeko zenbait kide gobernadore zibilarekin elkarrizketatu ziren. Besteak beste, Euskaldunako afera 40 langile gudarienak atxilotuta konponduko zela proposatu zien Iñaki Lopez gobernadoreak.
Egun hartan bertan, Franciscorekin elkartu ahal izan zen berriro; hamalau egun lehenago, Amonen Elkartean agertua zen, desagertu batzuen semea zelako ustean, eta DNA proba egiteko asmotan. Harrera egin zioten pertsonei Abel Madariagaren semea izango zela iruditu zitzaien berehala, haren antza zuelako.
2011
‎Mendebaldeko gobernuek Al Kaedarekin lotzen duten milizia, gainera, Somaliako Trantsizioko Gobernu Federalaren etsai nagusia da.Inbasioaren hasiera«Kenyako tropak gerrara doaz», zioten iragan urriaren 17an Kenyako egunkariek. Egun hartan bertan Al Shababi muga jarri eta herrialderako sarrera oztopatzeko, Somalian sartu ziren Kenyako soldaduak. «Gure lurraldeak Al Shababen terrorismoaren mehatxua jasaten du, eta ezin dugu hori onartu», adierazi du George Saitoti Kenyako Barne Segurtasun ministroak.
‎Hasieran ez zegoen deus ere, eta lasai hartu nuen. Baina egun hartan bertan, arratsean, heldu zen lehenengoa; ingelesezkoa, jakina: hartaraino banekien, ordea, Internetera jo gabe, eta lehenagotik ere bildumaratua nuen esan modu hura.
‎Amari keinua okertu zaio kotxe hau, eta bakarka, hartuko nuela obeditu didanean, desegokia litzatekeen irribarre gogoa sortu didana, nik nire senari jarraitzen diot, esateko gogoa eto­rri zait, spot hartako umeari bezala erosi berri duen autoa gidatu duela ohartuta, Citröenena zela esango nuke. ...agarki hartako gazte aberaskumea bezain errebeldea naiz, eta hura bezala, friboloki eta erakargarriki; harrigarria da tapizeria, (izena idaztearekin bakarrik emakumezko esku bat imajinatzen dut eserlekua laztandu eta airean bueltaka nire barrunbea aurkeztuz, nire kotxearena, aditzeko usaindu behar ez den aroma bat zabalduz), tapizeria zein ondo mantentzen den, zein garbi, aspiradora pasa geniolako egun hartan bertan.
‎Gorpua erre zutenean Janen ondoan egon zen beilatokian, eta haren isilpeko sufrikarioa ikusi zuen. Egun hartan bertan hil zen Jan Voget.
‎Mila bider saiatu zen Lazkano. Egun hartan bertan egon behar zuelako hark ere haiekin. Egon zitekeelako haiekin edo haien ordez.
2012
‎Beraz, larrialdi bat zen. Fosila egun hartan bertan atera behar zuten. Hezurra lurretik atera beharrean, lur eta guzti hartu zuten, sedimentuan 40 zentimetro sakoneko zulo bat utzita.
Egun hartan bertan eta hurrengoetan, Kepa animalia bezatzen saiatu zen, ohituraren ohituraz etxeko bilakatzen. Sarritan eraman zuen mendira, kateaturik emandako urte haiek ahaztu eta askatasuna goza zezan, zakurrak etxe ingurua nahiago zuen arren.
Egun hartan bertan, klandestinitate garaian ezagutu zuen tipo batengana jo zuen Juanjok. Bere itzala ere saltzeko gai, hiriko negozio eta ibilera zikinenetan sartuta zebilen klandestinitate bizitza utzi zuenetik, eta morroiak edozer egingo zukeen Juanjok aurrean jarritako dirutza irabazteagatik.
‎Baina, garbi esanda, Ama Birjina ez zegoen borroka galdutzat emateko prest, eta egun hartan bertan Yangambiko hondartzan azaldu zen zerutik zuzenean etorrita bezala. Chrysostomek ibaitik ikusi zuen, Bamuri egindako bisitatik bueltan, eta, guztiaz ahaztua zegoenez —Bamuren existentzia ez beste guztiaz—, ez zuen ezagutu ere egin.
2013
Egun hartan bertan topatu zuten lehendabiziko aldiz polizia nazionalaren kontrola Santiago zubian, Irun eta Hendaia banatzen, edo elkartzen dituen zubian.
‎Hala, bada, abiatu zen Zeledonio udaletxerantz egun hartan bertan, iritsi zen alkate jaunak ezarritako ordua baino hamar bat minutu lehenago, esan zion harreragileari (berrogei bat urteko emakumea) hitzordua zuela alkate jaunarekin; erantzun zion emakumeak lehen solairura igotzeko, bertan baitzeuden bai idazkariaren gela, atea zabalik zuena, eta bai alkate jaunarena ere, atea itxita; igo zituen Zeledoniok lehen solairura ematen zutèn eskailerak, ... –Aurrera!?; esan zion idazkariak, ate zirrikitu bat zabalduz, don Zeledonio Zabala jauna zain zuela;. Esaiozu pasatzeko!?; eta idazkariak atea erabat zabaldu, eta Zeledoniok, bihotza ahoan behar zuenak, barrura egin zuen?
‎Hala, bada, abiatu zen Zeledonio udaletxerantz egun hartan bertan, iritsi zen alkate jaunak ezarritako ordua baino hamar bat minutu lehenago, esan zion harreragileari (berrogei bat urteko emakumea) hitzordua zuela alkate jaunarekin; erantzun zion emakumeak lehen solairura igotzeko, bertan baitzeuden bai idazkariaren gela, atea zabalik zuena, eta bai alkate jaunarena ere, atea itxita; igo zituen Zeledoniok lehen solairura ematen zutèn eskailerak, ... " Aurrera!"; esan zion idazkariak, ate zirrikitu bat zabalduz, don Zeledonio Zabala jauna zain zuela;" Esaiozu pasatzeko!"; eta idazkariak atea erabat zabaldu, eta Zeledoniok, bihotza ahoan behar zuenak, barrura egin zuen...
‎Ez zen erraza erantzutea, baina nolanahi ere, konturatzen zen ondo, zuhurrago zebilen aspaldi. Egun hartan bertan, gazteen arteko borroka handi bat izatera Mugatsen, ez zen guztien aurka sartu izango. Edo agian bai, inork xaxatu izan balu.
‎Halako batean, eta hainbeste hazten ari zenez gero, zapatariak esnea beharrean oilasko hil berri baten odola ipini zion kikaran, ea zer egiten ote zuen. Suge beltza adorez saiatu zen odol epel hura xurgatzen eta miazkatzen, eta egun hartan bertan hasi zitzaizkion begiak horitzen. Ez zuen jada sekula gehiago esnerik dastatu nahi izan.
2014
‎Atzo 78 urte, Emilio Mola jeneralak gerrara deitu zituen nafarrak bando bidez. Egun hartan bertan, falangistek Gazteluko plazako Izquierda Republicanaren egoitza hartu eta beren egin zuten. Aurkari politikoen egoitzen bila bakarrik ez, militanteen bila ere jo zuten matxinatuek.
Egun hartan bertan, uztailaren 22an, arratsaldeko ordu batean bi tarantasak Tiumenera heldu ziren, hirurogei versta urrunago.
‎Kalterako zitzaion Ivan Ogareff han egotea, alde horretatik. Baina, hala eta guztiz, ondorio mesedegarria ere izan zuen haren etorrerak, kanpamentua egun hartan bertan jaso eta kuartel nagusia Tomskera aldatzeko agindu baitzuten.
‎–AEMETen arabera, elurtea egun hartan bertan hasi zen, iluntzean, eta hurrengo sei egunetan bota zuen. Azken urteetako elurterik handienetakoa izan zen.
‎Eta egun hartan bertan, kaleko eskale bat bilatu, adineko emakumezko bat zen?, harengana hurbildu, eskura bortz duro eman eta, nola Felisa baitzen emakume garbia, garbi hitz egitea ere laket zuena, halaxe erran zion, errespetu handiz, hori bai:
Egun hartan bertan, arrats aldera, bisita bat izan zuen. Gidari Konpainiako Galarreta kapitaina Plateria kaleko etxean azaldu zen Merino tenientea lagun zuela.
‎Nonbait, arazoa garrantzi handikoa zen, egun hartan bertan bazkaltzen genuen bitartean aitari azaldu baitzitzaion. Epaile gorenak berehala eman zuen epaia:
2015
‎Joseba Rezolaren hitzak etorri zitzaizkion gogora. Egun hartan bertan itsasontzi handietan Frantzia, Ingalaterra eta Errusiara hogeita hamar mila haur abiatzekotan ziren. Han izango ziren negar eta oihuak irudikatu zituen.
‎Futbolzale porrokatua zen bere lubakikide altzatarra, izan ere. EAJk Loiolan zuen erreklutatze gunean, beste hainbeste gazteren artean elkarrekin suertatu ziren lehen egun hartan bertan ezagutu zuen Ugaldek.
‎Fatima eta Mikel egun hartan bertan itzuli ziren etxera. Nik, ostera, lau aste egingo nituen erietxean.
‎Getarian bazkaldu genuen, eta ilunabarrean iritsi ginen Bilbora. Egun hartan bertan, autobusa hartu nuen Sestaorako, eta bertan neukan etxera joan nintzen.
Egun hartan bertan, goizean, istripu arin bat izan genuen Agirrek eta biok. Automobil bat lapurtu eta Bilborako bidean gindoazela, beste kotxe bat jo genuen Deustuko zubiaren ondoan, baina ez genion, eskerrak, ia ezer egin.
‎–Nitaz galdetzen badiate, azaldu diozu poliki eta ozen?, esan Antonio deitzen didazuela;. Diotri?, Arrietaren bitartez ezagutu genuela elkar Begoñako Basilikan, otsailaren 28an, duela bi igande, zuekin harremanetan jartzeko hitzordu batean. Esan behar diek, era berean, egun hartan bertan Simago Galerietara ere agertu nintzela mahaikide guztiekin biltzeko. Ordura arte ez genian elkar ezagutzen...
‎Espainiatik etorri zenean, Pedrok ez zeukan etorkin kontzientziarik. Baina nik liburu honen proiektua aurkeztu eta Espainiako emigrante baten lekukotasuna jaso nahi nuela azaldu nionean, baiezkoa eman zidan, egun hartan bertan. –Nik orduan etorkina izatearen kontzientziarik ez edukitzeak, ez du esan nahi ez nintzenik?.
‎TELEFONOAREN HARIAK LISBOAKO albisteak ekarri zizkionean, egun hartan bertan, ospitale publikoan utzi zuen lanpostua berreskuratzen ahalegindu zen Aliona. Farmaziako arduraduna zen Chisinauko ospitalerik garrantzitsuenean eta hilean ehun euro irabazten zituen, mediku batek adina edo unibertsitateko irakasle batek beste, bost urteko karrera eta medikuntza elkargoan kolegiatua baitzen bera.
‎Maldan behera zegoen baserritxo batera heldu zenean, han hasi zitzaien bertako bizilagunei hitz eta pitz, sosegua ezin aurkiturik, esplikatzen non, noiz, eta nola hartz itsusi batek ia hilzorian utzi zuen. Zorigaiztoko egun hartatik aldendu zitzaion betirako, gure ustetan, ezkerreko belarrian zeukan ahalmen bitxi hura, eta zorigaitzezko egun hartan bertan hasi zitzaizkion ileak urdintzen eta zutitzen, halako moldez eta itxuraz ezen gaur egun trikuaren antza gehiago duen beste edozerena baino. Egia esan, ez dakigu tentetutako arratoi ile zurizko trikurik badagoen ere, baina tira.
‎Biharamunean, Uzkudun, erabakita bi emakume errusiar haiekin enkontru sexualak amaitutzat ematea, tematu zen gauzak pittin bat gehiago konplikatzen, Sadoveni iradoki baitzion, goizean gosaltzeko orduan hoteleko jangelan topo egin zutenean, joandako gauean Tania mezzosopranoaren fabore sexualak gozatu zituela. Egun hartan bertan hasita amaierarik gabeko borroka hasi zen, tregoarik ez zuen lehia piztu zen, Sadovan sopranoaren eta Skoliskaia mezzosopranoaren artean, liskar bizi ankerra erabakitzearren bietatik nork disfrutatuko zituen gauean Paulino euskal boxeolari indartsuaren fabore sexualak. Honek jakinarazi zien gehiago ez zela inoren logelara joango eta berarekin gaua pasatu nahi zuenak bere logelara joan zuela, eta euren artean erabakitzeko auzi hori.
‎Eskua egun hartan bertan eskatu nion.
2016
‎Aginduak, hori bai, oso garbi zioen ustiapena etetearen arrazoi bakarra ekonomikoa zela. Egun hartan bertan, Gobernuak atea ireki zion etorkizunean zentrala berriz irekitzeko aukerari. Zehazki, erregai nuklearraren kudeaketari buruzko errege dekretu proiektuari aldaketa batzuk egin zizkion Ministerioak.
‎Golko sumendiaren kolkotik gozokiak eta gozokiak irten ziren tan tan tan parrapatan, 11.000 tona inguru, kontatzen dutenez. Eta, kasualitatez, egun hartan bertan euriaren partez gozoki jasa izan zen. Imajina, zerutik behera karameluak, paloteak eta piruletak barra barra.
‎Nori deitu larrialdi egoeretan jada inork ez badizu telefonorik hartzen? «Hizketa lagunik ez duenean bakarrik hitz egiten du sufritzen duenak edo neurriz kanpo gozatzen duenak» irakurri zuen behin Lourdes Oñederraren eleberri batean, eta neurriz kanpoko gozamenaz kontatu zidan egun hartan bertan. Esaldiak nire akordua ekarri zion, eta eskerrak eman zizkidan benetako laguna izateagatik, urte luze haietan bere alboan izateagatik eta bere historia idazten laguntzeagatik.
‎Baina, beharbada, beste zerbait ere bai. Alegia, berak ere galdu zuela ume bat, Ruben, orduan hamar urte (batek jakin hitz egin ote zuen horretaz egun hartan bertan alde egin aurretik, ala, bakarrik, bost egun geroago gertatu zen bezala, aitona Raffaelloren aldera zuzendurik, biek batera pausoz pauso hileta hunkigarriari jarraitzen zioten bitartean).
Egun hartan bertan joan zen argia, afaltzen ari ginela, eta ez zen itzuli. Artean funtzionatzen zuten mugikorrek, eta haien bidez jakin genuen Galiziatik Espainia ia osora ari zela hedatzen elurtea.
Egun hartan bertan, arratsaldez, Laviniaren beste dei bat jaso nuen. Madrilen sei hilabetez ikasteko beka bat eman zioten Venezuelako etorkizun handiko pintore bati (Jessica Burns), eta, Espainiako hiriburura joan aurretik, geldialdi bat egitekoa zen gure hirian, Laviniarekin hitz egitera eta hemengo museoen xehetasunak ezagutzera.
‎Segituan, gereziondoak loretan zeuzkan ibilbide batean askatu nuen. Egun hartan bertan, biztanle ez gutxiren harridurarako, gure hirian ustelkeria politiko kasu bat eta genero indarkeriazko beste bat eman ziren, bai eta, halaber, paperik gabeko bi etorkinen deportazio ezohikoa ere.
‎Kotxekoei gertatu zitzaien gertatzekoa. 1941 urteko abendu aldeko larunbat fresko baina eguzkitsu batean, argitzerik izan ez den eta Alsinak imajinatu nahi ez dituen arrazoiengatik, bidegurutze batean kamioi baten muturraren kontra jo zuten talka, eta takatekoaren ondorioz Begoña egun hartan bertan geratu zen umezurtz eta alargun.
‎1996ko ekainaren 19an, Diario de Navarra k kaleratu zuen Javier Otano orduko Nafarroako Gobernuko lehendakari sozialistak Suitzan kontu korronte bat zuela. Egun hartan bertan, dimisioa eman zuen ezinbestean. Ordu gutxiren buruan apustu politiko sendo bat zakarrontzira nola zihoan ezin sinetsirik, Juan Cruz Alli, umiliatuta eta etsita?
Egun hartan bertan, refugees.tv ko lagunak ezagutu genituen Idomeniko kanpamenduan zehar dokumentalerako elkarrizketak grabatzen ari ginela. Han zebiltzan, bideo kamera bihurtutako egurrezko enbor bat sorbaldan hartuta eta puntan galtzerdi bat zuen mikrofono itxurako makil bat eskuetan.
‎Zutitu egin zen, bilera hura lehertzen saiatu zen inork bozketa bat komeni zela aipatu aitzin. Argudio batzuk eta jarraibide bat hartu zuten apaiz gazteek, eta posible ikusten zuen prestatua zeukan kontrasermoia multikopiatan banatzea auzoetan egun hartan bertan. Eskumuturreko erlojuari erreparatu zion.
2017
‎Gero, intendenteak hots egin zidan bulegora, eta han, Amerikako enpresaburuak esan zidan, erdi ingelesez erdi gaztelaniaz, gaztetxoa nintzela, itxaron egin behar nuela heldu arte, tokia izango nuela. Nik, berriz, nire ume fantasian uste nuen egun hartan bertan egingo zidala kontratua, eta arraioa!, zapuztuta geratu nintzen. Berehalaxe, berriz, Milanera joateko aukera izan nuen, zenbait beteranorekin:
‎Goizaren lehen partean, Martxelok irmo eutsi zion egun hartan kafetegira ez joateko asmoari, agian ez zela inoiz itzuliko, eta inoiz itzultzen bazen, aurrerantzean kate motzaz hartuko zuela laguna, txantxa gutxi jasango ziola; areago, egun hartan bertan joaten bazen, azkenean joatea erabakitzen bazuen, eta ez zekien ziur, Besteak koldarkeriaz salatu ez zezan joango zela, akaso txarrak bai, baina haiek koldarrak ez zirelako, epailea erosi beharrik ere ez zeukatela.
‎–Ez al zaizu barregarria iruditzen, haurra? Egun hartan bertan, bestan, deabruak emakume itxura hartu zuen eta aurrera agertu zitzaidan. Hori!
‎Manikkalingamek egun hartan bertan iragarri zuen desarmatzea, laster, etor zitekeela,, gobernuek ahalbidetzen badute?.
‎Jakina, nire eliztar zintzoen artean ez zitzaidan inor etorri halakorik esatera, begiramen gehiegi dute horretarako eta beldur pixka bat ere bai, nik uste, baina sumatzen nien nik bai, begirada izutuetan, keinu urdurietan, ezinegon artega hartan. Eta bestelako bideetatik ere jakin ahal izan nuen, biharamunari itxaron gabe egun hartan bertan hasi baitzitzaizkidan aitortza eske, eta han entzun nituenek argi aski salatzen zidaten nire hitz bipil haien eragina eta oihartzuna: hantxe neuzkan emazte zintzo eta elizkoi askoak, ezkontzaren beharrak betetze hutsa zela eta, edo hartan atseginen bat kausitu zutelakoan lanturuka eta izututa, eta ni aurrean zer esan asmatu ezinik, sermoiaren bidetik espantuka eta habitua urratuz hasi edo lehengo gehiegikeriei beroarena kendu behar ote nien ezbaian; baina ez gogoeten ezbai hutsean, nire gorputza bera ere antzeko kordoka batean baineukan aldi berean:
‎Baina alferrik izan zen irakaslearen zuzenketa. Izan ere, egun hartan bertan, Beire jendearen aurretik pasatzen zenean,. Hor doa lehoikumea!, oihukatzen hasi ziren.
‎–Zergatik ez zuen egun hartan bertan salatu?
‎armak eta uniformeak frantsesei kentzen zizkieten, eta munizioa tarteka Lleidatik jasotzen zuten. Minak itaunketetan aitortu zuenez, harrapatu zuten egun hartan bertan, martxoaren 29an, Lleidatik igorri behar zizkioten" chemises incendiaires" batzuk Orbaizetako Arma Ola leherrarazteko eta frantsesen gordelekuei su emateko. Dirua, aldiz, Uxueko apaizak ematen zien; baina ordurako Uxueko Kasimiro Iruxo erretorea alde egina zegoen Aragoi aldera frantsesak orpoan zituela.
2018
‎Kenton andereñoak bere gutunean aipaturiko udako arrats hura handik gutxira izan zen; egun hartan bertan, beharbada. Ez daukat gomutan zer dela-eta joan behar izan nuen etxearen gorengo solairura, non gonbidatuen gelak korridorearen albo banatara lerrokatzen baitziren.
‎Amarengatik erabaki nuen alde egitea. Orduan apurtu zen familia, egun hartan bertan. Anaietako batekin ez genuen berriro hitz egin, eta bestearekin, oso gutxitan.
‎Egunkariek ere gertatutakoaren berri eman zuten. Eta bada esaten duenik Aldiniren laguntzailea egun hartan bertan hil zela bihotzekoak jota, hartutako sustoa dela-eta. Nolanahi ere, kontua da Aldinik ez zuela sekula santan esan hildako bat berpiztu zitekeenik.
‎Dakizun bezala, horren ondoren gorriak eta beltzak ikusi nituen, eta nire desagerketaren albisteak adierazi bezala, hirirako trenean alde egin nuen; baina, eta baina hau oso da garrantzitsua, egun hartan bertan, trenez, autobusez eta oinez titiriteroen bila hasi nintzen.
2019
‎Johannes Keplerrek egun hartan bertan jaso zuen Albrecht Wenzel Eusebius von Waldstein jaunaren gutun bat, non argi helarazten zizkion, gisakoak diren eskerrak, aldeko abisuarengatik?. Aurreko gauean Venus izango zen nagusi Gurdiaren eremuan, zioen aurrerago, zeren, sinatzaile eta berorren esaneko leialen den honek gau hartantxe itxi baitzuen, loria handienarekin itxi ere, esku artean zerabilen kontua?.
‎Izaki fantasmagoriko hori... Martinen etxeko eskaileran gurutzatu nuen, egun hartan bertan, eguerdian. Ni gorantz, ezkaratz goibel hartan kikilduta, banpiroen bazka izan nintekeelakoan, eta hura beherantz, presaka, trostan arin arin.
‎Lagunekin Donostiako Alde Zaharrean baxoerdi batzuk hartzen ari zela izan zen, tabernaz taberna. Joxe Maritik Izkiñara, Izkiñatik La Cepara, hamalau tabernaz osatutako ohiko zirkuituan, edo, gurutze bidean?, beraiek deitzen zioten bezala?, sonbrailu denda bateko erakusleihoan kapelu biseradun batzuk ikusi zituenean, aurreko partean hainbat futbol taldetako ikurrak josiak zituztenak, haien artean bat Athleticena. Lehen ere pasatu izan zen hamaika bider erakusleiho hartatik, baina, dendariek kapela haiek egun hartan bertan salgai jarri zituztelako edo, sekula ohartu ez. Eta, hala, lagunei ezer esan gabe barruan sartu, Athleticen kapelua erosi, eta jantzi egin zuen.
‎Eraikitzailea bera ozta ozta ikusten da. Sinestezina irudituko zaizu, baina egun hartan bertan sinatu zen zoruaren salerosketa, eta handik astebete eskasera onartu zen lurzoruen birkalifikatzea.
‎30 laguneko taldea astelehenean abiatu zen Poloniarantz –27 dantzari eta hiru txistulari– Autobusez egin zuten bidaia, eta, Alemaniako Friburgo hirian geldialdia egin ostean, eguaztenean iritsi ziren Poloniako Krynica Zdrój hirira. Egun hartan bertan egin zuten lehen emanaldia. " Bidaia espero baino hobeto joan da, Polonian oso ondo hartu gaituzte eta lehen emanaldia ere, primeran.
‎Azkenean ahaztu egin zitzaidan. Banuen lan bat egun hartan bertan entregatu beharrekoa eta artean hasi gabe neukana eta ez nuen ispilura begiratu ere egin. Lanetik irtetean pozik nengoen, arduraduna konbentzitu ahal izan nuen beste egun pare bat nuela eta asteburu hartarako planak eginda neuzkan Martinekin:
‎Handik denbora laburrera, Josebak Motiko aurkeztu zion. Egun hartan bertan desagertu zen Arrasatearra. Geroago konprenitu zuen Marianek bere gizongaia amua baizik ez zela izan, etaren hurbiltzailea, iparraldeko jendarteko abertzaleen zirkuluetan, masatik jalgitzen ziren pertsona finkoak erakundearen sareetara erakartzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia