Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Gaixotu egin zen txapeoa hasi eta bere aginduei jaramonik ez geniela egiten ikusi zuenean. Nonbait ezin zuen ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen.
‎" lasai", esan zuen emakumeak," arrasto bat gorabehera". Esan zuen bezala, situazioa behean, ura zela ta, larria behar zuela ulertu zuen Xanek. Eta halaz eta guztiz, Xan pasa eta gero ere, emakumeak fregonarekin bere aztarnak ezabatu zituen.
2001
‎–Ez dut ulertzen!
‎De acuerdo?) baten bidezko baieztapena behar zuela. Horixe zen nik ulertzen nuen bakarra, baina hortik aurrera ez nintzen tutik ere ez nuela ulertzen esatera ausartzen; hobeto esanda, bai, bitan ausartu nintzen: lehenean, bideo bati buruzko xehetasun batzuk esplika zitzala eskatu nion saltzaileari, eta laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer, eta gainera, nahikoa zipotza zenez, niri mehatxua eginda bukatu zuen azalpen saioa; bigarrenean okerragoa izan zen, bigarrenean morroiak informatikaz bazekien, eta lau orduz jardun zuen bere produktu informatikoen xehetasunak, gorabeherak eta inguruabarrak azaltzen, halako sakontasunaz eta egia bilatzeko nahiaz non, une jakin batetik aurrera, denboraren etengabeko isurtzeaz, bizitzaren laburraz, Newtonen sagarraz eta itzalaren itzalaz baizik ez baitzitzaidan mintzatu.
‎Eta hirugarrena, ezin nuela ulertu nola zen posible Kolko Mitxoletaren askapena eskatzea, gure informazioen arabera ez bazegoen preso, Amazonia urruneko oihan tropikal batean galdurik baizik, berak hala nahita, eta eliteko andereño talde batek zainduta.
2002
‎Todo apunta a que Egin está, como los comandos de pistoleros, los informadores y alborotadores a sueldo, bajo las órdenes de ETA y actúa en su seno como la vara sobre la que se enasta la acerada pala del hacha". Iruditu zaizkizu gau parteko ahots karrankariak, Belgraviako newsagents bateko titulu gaztelerazkoak, Fionaren deus ez duzu ulertu nahi etengabekoa, ez zenari uko faltsua, Another Brick on the Wall, balediko telefono deia, zeure buruari egindako zinak xaboizko burbuila bihurraraztea, Steve eta Helenen zorabioak, irratia piztea, bolumena igotzea, irratia itzaltzea eta biharamuneko egunkariaren albistea asmatzen saiatzea, sexuari ematea. Emmarekin gogoratzea, aspaldiko partez.
‎Familia berekoak zitezkeen, aita ama seme alaba. Maria Gorozikak ezin zuen ulertu kazetarien ageriko ezaxola. Gorpu bakoitza urdailean bihurritzen zitzaion nazka emateraino.
2003
‎Banandu eta gero ere, beti fidatu izan da zurekin. Ezin dut ulertu. Gizon ona da, ama, esaten dit beti.
‎Gure bihotzek telegrafoaren abiada zoro bertsuan egin zuten. Ezin genuen ulertu. Bizkaia boutik Alejo Bilbao komandanteak azalpenen bat emateko eskatzen zuen.
‎Edo ezin zuten. Edo ez zuten ulertzeak derrigorrez eskatuko zituen erabakiak hartu nahi izan.
‎Ez nion zer esan nahi zuen ulertu. Eta nire ingurura begiratu nuen, Elenaren senarra portuko zokondoren batean balego moduan, haren hitzek sorgindurik.
‎–Beharbada –ironiaz esan nion, nire kontaera eteteko asmorik ez nuela ulertzeko moduan– Ba, ez. Alejandro Mallona Izaren izena ez dago zerrenda horretan.
‎–Ez dut ulertzen zergatik. Garrantzia kentzeko, akaso?
2005
‎Benetan kezkatuta zegoen. Ez nuela ulertzen, esan nion. Lan pagotxa, soldata hobea, eta hainbat artikulu jaso, eta argazki batzuk kudeatu, hori besterik ez zela.
‎Arizkunen asper ez nendin aipatu zidan Lakoizketa. Orain ezin du ulertu nire jakin min neurrigabe hau. Ezin du ulertu ni bezalako gizon batek halako gauzetan bakarrik aurkitzea atsegina.
‎Orain ezin du ulertu nire jakin min neurrigabe hau. Ezin du ulertu ni bezalako gizon batek halako gauzetan bakarrik aurkitzea atsegina.
‎Harrituta eta umilduta. Ezin zuen ulertu sendagileak erakusten zuen ohikeria eta normaltasuna. Ohiko izateak, onargarri egiten du berez ikaragarria baino ez dena.
2006
‎Zuk inoiz ez duzu ulertuko, ebaki du Meltxorrek, zuk ez dakizu eta, zer gauza den premia!
‎– Nahi duzuena esango duzue –zioen Martak–, baina nik ezin dut ulertu Pelik hartu duen jarrera.
‎–esaten zuen, bakar bakarrik, Lukasek. Eta, egia esan, ez zen beharrezkoa beste ezer gaineratzea zer esan nahi zuen uler genezan.
‎Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen; hasiberriei idazle interesgarriak izateko aholkuak ematen, interesgarriei oso interesgarri izateko gomendioak partitzen, eta jada oso interesgarri zirenei bere mukizapi propioa maileguan uzten negar egin zezaten, eta are lepoa edo magala ere eskaintzen mukizapia sobera umel eta mukiz beteta geratzen zenean; eta hau gero eta maizago gertatzen omen zen, zeren, editorearen aholkuak hain zirenez onak eta egokiak, oso interesgarritzat har zitezkeen idazleak erruz biderkatzen ari baitziren, perretxikoek klima baldintzak alde dauzkatenean, eta horrela. Gauza hain omen zen nabarmena lanbidekoentzat, ze Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena zen Entelekiak argitaletxeko nagusiak –argitaletxe artesanal eta oso interesgarria hau ere– behin baino gehiagotan esana baitzien bere laguntzaileei ez zuela ulertzen Balkan Txikiko editoreak nola eusten zion, bera izatera, aspaldi suizidatu zatekeela, edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia kabinete bat. Eta kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak ziren, noski, baina aieru txarrez tindatutako ironia batekoak, Entelekiak argitaletxeko editorea bera ere oso bolada txarra pasatzen ari zelako bere idazle oso interesgarriek ez ziotelako minutu bakar bateko bakerik ematen:
2007
‎Maisu handia da Josetxo gauza batzuk benetan nola behar duten ulertzeko orduan. Sekula ez dizu aitortuko gauzak berak dakien bezala behar dutenik izan, iruditu hitza esango dizu behin eta berriz, ezer benetan ez baleki bezala.
‎Filia berezia nirea, dudarik ez. Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta onartu nuen lanbide hau. Maitasun beharra dela onartzea higuingarria zait.
2009
‎–" Ogia" hitzak ez du beste hitzik azpian –esan zidan behin Frantsesaren boz apalak, Frantsesaren hats berotuak, kriseiluaren itzaletan–. " Ogia" esan eta ogia ulertzen dugu, baina" askatasuna" esan eta hitz gehiago behar dira zer esan nahi dugun ulertzeko.
‎Patrikatik atera nuen papera ipini nion eskuan. Hartu zituen bere bertsoak, neure zatar paperean agertu zirenak, baina ez zidan sinesten, ezin zuen ulertu. Ezinezkoa zela sorta horiek denak buruz ikastea, esaten zidan.
‎Italiarrak baino argizari jaleagoak ginela esan zuen, ernegatuta, Frantsesak, ez zekiela, ezin zuela ulertu nola azpiratu zituen Ameriketako lurrak inorante eta sotanadun nazio harroputz honek.
‎Ez nuen lotzen kartzelarekin, eta esan egin nion, ez nuela ulertzen zer lotura zuen horrek guztiak kartzelarekin.
‎Hemen nago langabetu berria naizelako eta Lamda Mexikora hegaldatu zaidalako. Egia da Posa, agian zuregatik, ahoa irekitzen duen segundo bakoitzean lardaskatzen gaituen zurrunbilo neoliberal nazkagarri horrek erraien sakonean zer duen ulertzen hasia naizela. Lantokian, askara ura milikalapatzera joan nahi ez zuen astoaren pare nintzen:
‎– Ez nekien libre zinela. Atzo dut ulertu, Lamda Coatlirekin partitzen ikusi dudanean. Nirea zara...
2010
‎Eskua patrikatik atera eta elurra kendu zuen. Ezin zuen ulertu: nolatan uste zezakeen munduak xakea joko bat dela?
2011
‎– Zu gaztea zara, ezin duzu ulertu.
2012
‎Beraiena beste mundu bat da ordea. Ez duzue nire egoera ezagutzen, esango lieke Herrerak; Herrera jauna, Herrera andrea, ezin duzue ulertu nik gauzak nola ikusten ditudan eta ez dizuet ezer leporatzen hala ere, gehienetan ez, nerabezaroa gainditu nuenetik ez behintzat, baina Herrerak badaki aitak edo amak bere kolkorako pentsatuko luketela Ume honek zer daki ba gutaz?, eta, hala ere, ez lioketela hitzez adieraziko. Eta oraindik ume txiki bat dela iruditzen zaio Herrerari, gurasoak nahigabetzeko beldur den kakanarrua.
‎Sofan hondoratuta, Herrerak ezin du ulertu telebistan zer esaten ari diren. Beste zerbait dabilkio gogoan.
‎Nori eman kezka eta zalantzon berri? Kezkak hitz bihurtuta ere ba al dut ulertuko nauen inor inguruan?
‎Bere begi urdinekin begiratzen ninduenean, dena asmatzen zuela, deus ez zuela ulertzen, iruditzen zitzaidan aldizka.
‎Arima errukarriek txanponak botatzen dizkiote beren kontzientziak arintzeko. Nora joan ez dakiela dirudi, frantsesa ere ez duela ulertzen esango nuke. Ez ditu gau samurrak igaroko, udan gauden arren.
‎Kontutxo bat. Ezin dut ulertu nola zuena bezalako egunkari aurrerakoi batek baietsi dezakeen denontzako egunkari bat egiten ari dela. Egun batean 168 langile kaleratu dituen Inasako burua elkarrizketatu duzue herabeki.
2014
‎Agerikoa zen liburua ez zela berria, izkinatan higaturik zegoen, baina zer axola zion? Ezin zuen ulertu non ote zegoen tranpa; horrela, besterik gabe, halako opari bat?
‎Ezin zuen ulertu zer zela-eta ez zen aita Oreretan bakarrik geratzen, kontua ikasturtea amaitzea bazen. Eta ezin zuen ulertu nolatan onar zezakeen amak haurrak aste osoa etxetik urrun pasatu beharra.
‎Ezin zuen ulertu zer zela-eta ez zen aita Oreretan bakarrik geratzen, kontua ikasturtea amaitzea bazen. Eta ezin zuen ulertu nolatan onar zezakeen amak haurrak aste osoa etxetik urrun pasatu beharra.
‎Xabik konparaketa ez zuela ulertzen esaten bazion, Manuk labur esango zuen:
‎Eskailera batzuekin aztoratzen zen orain, bost solairu, hogeita hiru urterekin, ezin arnasari buelta natural eman. Muskuluak ustelduta zituela ulertzen zuen Irene Arriasek, hori sinisten zuen.
‎Hori da, Jauna, agindu zidatena, hori egin nuen. Haiek agintzen dutena Berorrek aginduko balu bezala ulertzen dut nik. Eta hori bera esan zidaten, elizatik Txakurrene esaten dioten lekura eraman behar nuela.
‎Egoteko leku bat topatu behar zuela ulertzen zuen, horma baten ostean, hesi bat, zuhaitzak, inork ez ikusteko moduan, edo oso pertsona gutxik ikusteko moduan. Etxe erre bat ikusi zuen berehala Tosun bertan:
‎Tanta txiki batzuk sentitu zituen, zerutik, iruditu zitzaion ez zuela asko botako. Azala berotuta zuela ulertu zuen.
‎Iruditu zitzaion gero eta hurbilago zituela... Malakateena probatu behar zuela ulertu zuen orduan, tuneletan sartu, han pentsatuko zuen zer gero, nora.
‎Asunak apartatu zizkion gizonak, handik sartzeko esan, etorritako bidetik joateko, tunelean ez zegoela inor ere. Irenek ezin zuen ulertu nola jakin zezakeen gizonak tunelean ez zegoela inor ere, ezin zen jakin. Gizonak esan zion estali egingo zuela zuloa handik sartu eta gero.
2015
‎Hartan omen zegoen bat batean aurrena amaren ahotsa entzun zuenean zer ari zen oihuka eta, ondoren, burua ikusi zuen leihatilatik agertzen. Juliak ezin zuen ulertu nolaz kontatzen zion Martinek, hain zaindua eta gordea izanik bere intimitateaz hitz egiteko, batez ere gai fisiologikoei zegokion orotan, zalantzarik gabe hagitz lotsagarria gertatu behar izan zitzaion pasarte hura. Era horretako oroitzapenekin pena ere sentitu ohi du hain ama ikaragarri baten Martin haur biktimarengatik.
‎Egunero harritzen nau zakilburuen kirtenkeriak. Diruarengatik bada ere, egin asmo duzuna ulertzeko aterako ditut argazkiak, ez zure endekatzea mitifikatzeko. Hori kamerarekin ez beste zerbaitekin lortu duzu.
2016
‎Haren karrera luze eta ohoretsuan, ikasle eta ezker muturreko langile franko suntsituko zituen. Barrenak hustu behar zituela ulertu nuen, eta hobe litzatekeela isilik egotea.
‎Ez da egon egunkari bakar bera esan duena aleman zale porrokatua dela eta antifrantsesa. Ezin dut ulertu Espainiarekin lotutako kontuekin Frantziak duen baldarkeria diplomatikoa. Itxura denez, oraindik ez da iritsi Europara zuhurtasun eta konbentzimendu nahikoa, pentsatzeko etsaiengandik babesteko modurik onena ez dela beraiek etxe barruan sartzea.
2017
‎Guillermok egundoko aurkikuntza egin izan balu bezala so egin badio ere, Josebak ez dio esan nahi duena ulertu.
‎Ez zuen gehiegi harritu; inoiz ez zuen ulertu –literaturan ondo geldi zitekeen– harreman irekiaren kontu hura; irekia?; gainera elkarrekin ikusi zituen azkenekotan iruditu zitzaion txinparta falta zela.
‎Begok ufa egin du eta gorputza tenkaturik. “Ez dut ulertzen zuena, bikote baten txakurra izatea, ez da harreman bat; nik ez dakit zer pasatzen zaizuen marikoi... Prestatuta ez zaudeten tokian sartzen zarete eta gero negarrak.
‎Neskak ezin du ulertu. Maite ote duen galdetu dio.
‎Auzotarrek ezin zuten ulertu. Lanpostu onak zituzten.
2018
‎(ezer gutxi dut ulertzen)
‎Eta orduantxe dut ulertzen
‎Ezin zuen jasan norbaiten alboan lo egitea. Maitasun iheskorraren keinuak ezin zituen ulertu. Eta beste behin etsita, Harlemgo kaleetan galtzen zen tesia burutzeak zoriontasuna ekarriko ziola konbentzituta.
‎“Ez dut ulertzen. Ez zaude artxiboan.
2019
‎Ala pentsatu gabe utzi ahal da? Inoiz ez dut ulertu: zertarako egiten dute idazleek hori?
‎Zaharra? Ezin dut ulertu. Ez dut inoiz entzun...
‎Asko aipatzen ditu eskuluzeak, baina irudipena daukat bere kontuak baino ez direla; aspaldi badakit nik bere liburuen zoria zertan datzan, baina ez dirudi egia onartzeko prest. Etxe honetan agintzen duen anabasa nahikoa da bere susmoek oinarririk ez dutela ulertzeko. Inork ez du ezer eraman hemendik, eta ia zoko bakoitzean badago libururen bat galduta.
‎Ez zion behin baino koska egin; nahikoa izan zuen amore eman behar zuela ulertzeko. Alde egin zuen albait lasterren, baina azpian, hondartzara jaisten den arrapalaren alde bietan, zortzi besoko farola zuri ederrak topatu zituen bidean, eta berarentzat propio jarritako edalontziak iruditu zitzaizkion.
2020
‎Neure argazki bat bidaltzekotan egon nintzen, baina zer dela eta igorri behar nion nik nirea? Hori egitera, agian harreman profesional hutsetik aurrerago joateko asmoa nuela ulertuko zuen, eta nik ez nuen inolako gaizki ulertzerik nahi.
‎Harritu egiten nau bizitzak. Ezin ditut ulertu lagunen zimurrak, edo agian pixka bat bai, batzuei jarraipena egiten diedalako egunen joan etorrian. Arreta handiz behatzen dut maite ditudan pertsonen gorputzen gainbehera.
‎Munduko mapa guztiek batera ere ezin dute ulertu itsasoaren sakontasuna.
‎PATXI bera ere harrituta dago. Ezin du ulertu oraindik halakorik esatera ausartu denik.)
2021
‎Martiren alargunak kontatzen zidan garai haiek biziki zailak suertatu zitzaizkiela. Iruditzen zitzaien nehork ez zituela entzuten, nehork ez zituela ulertzen, nehork ez baitzuen GaztaKoopen eskandalua aipatzen, ez irratietan, are gutxiago laborantza sindikatuen kazeten orrialdeetan. Infernurako bidean, beren lerratzea isilean eta gordean pasatzen zen.
‎Ez du zurrungarik egiten eta eskutik heltzen dio Aneri, baina estutu gabe. Ezin du ulertu non ezkutatzen zen Ane orain arte, urte luzeegi hauetan agertu gabe. Anerekin sakonki eta erradikalki maiteminduta.
‎Gainazalean mintz ilun bat ateratzen zaio, ez baitituzte ez teontzia ez katiluak xaboiarekin garbitzen. Ez dut ulertzen esaten dutena eta haiek ez dute ulertzen esan nahi dudana. Goizez ingeles klaseak hartzen ditut.
‎Osabak bere arrebarekin hitz egitearen plazer hutsagatik hots egiten zion amari astero eta hau egongelako telefonoari lotuta egoten zen, errezetez, supermerkatuko eskaintzez, El Diario Vasco n irakurritako albiste sentsazionalistez luzaz berriketan. Emakume batek bezala hitz egiten du, esaten zuen, eta inoiz ez dugu ulertu zerk ematen zion halako amorrazioa, aitarekiko pleitesia adierazten zuen gizon batengan. Agian alkoholikoa zen bere emazteaz dibortziatzeko barrenik eduki ez izanak?
‎Bahiketa aipatzen zuten. Gurasoek ezin zuten ulertu. Egia da aitak eta bere belaunaldiko arrantzaleek aurrerapen ekonomiko handia egin zutela 70eko hamarkadan.
‎Tentsioa sortzen du, galderak sortzen ditu, erru sentimendua. Ezin dute ulertu gogorik ez duzula. Gatazka ekiditeko soilik ematen da sarritan baiezkoa, eta horrek ezkutatzen du bestelako indarkeria bat.
‎Kontua da, jauna argudiatu zuen Olive H. Rabe abokatuak, ez dugula ulertzen zergatik behartu behar zaion nire bezeroari Estatu Batuen defentsan armak hartzera, nahiz eta eskatzailea ez den armak hartzeko gai sexu eta adinagatik. Erlijio kontuengatik badira pertsona batzuk armak hartzeari muzin egiten diotenak, Irlandatik datozen kuakeroak, esate baterako.
2022
‎Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik (2020: 15) xehe xehe aztertu bezala ezin dugu ulertu emakumeek* lan ordainduan duten kokapena, lan ez ordainduan duten pisua kontuan hartu gabe. Horregatik, sindemia honi aterabide feminista bat emateko prozesuak dimentsio bikoitzekoa izan behar du:
‎Bahiako Salvadorreko (Brasil) ospitalean lanean ari nintzela lankide espainiar bat kexaka ari zen bertako “antolakuntza faltaz”. Higiene falta, puntualtasun falta, gelditasuna, desordena… Ez zuela ulertzen horrela nola funtziona zezaketen. Bertako brasildar batek isilik entzun zuen guztia eta amaitzean hauxe bota zion:
‎ezin gaituzte ulertu
2023
‎AUZOKIDE 2: Norberak eroan behar dituela ulertu diot nik.
‎Gizartearen partetik, jendarte balorazioari dagokionez, Frantzian “intermitentea naiz” esaten duzunean jendea lasaitu egiten da, soldata bat dugula ulertzen dutelako. “Artista” hitza konplexuagoa da.
‎Irakurtzen ari nintzen liburua gau mahaian utzi eta komunera joan nintzen isilka. Handik ere ez nuen oso ondo aditzen esaten zuten guztia, baina, Donostia utzita, beste norabait joan behar genuela ulertu nuen behintzat.
‎Lehenengo gauza zen ezin nuela ulertu nola aurkeztuko zen Carvalho en Euskadi izeneko liburu bat aldameneko autonomia erkidegoan, eta ez Euskadin bertan. Badakit puntu hau lehen ere aipatu dudala, zeharka bada ere, baina berriro itzuli nahi dut haren gainean; Bildosolak zioen arrazoi ekonomikoak, politikoak eta anbizio pertsonalak zeudela aukera hartan.
‎ Ez dut ulertzen. Zertarako nahi dute?
‎ Ez dut ulertzen, Uriarte. Zertara dator orain, hogei urte geroago, orduko neska lagun baten kontuaz ikertu nahi izatea?
‎ Nik ezin dut ulertu.
‎Egun batean, Begoña Valle, garai hartan William Layton Laborategiko zuzendari eta irakaslea zenak, kokoteraino baitzegoen nire kastellanoaz, behartu egin ninduen hiztegi bat eramatera, ulertzen ez nituen hitzak apuntatu eta hiztegian begiratzeko. Kontua zen teknika ariketen barruan esaten zizkidan hitz, esaldi edota esamolde batzuk ez nituela ulertzen, ez nituela harrapatzen: “Iñigo, no frivolices” edo “no te pongas trascendental” esaten zidaten.
‎Teknikak zertarako balio duen ulertzea oso garrantzitsua da. Aktore batzuek teknikaren kontrol izugarria daukate, baina ez dute ezer transmititzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia