2000
|
|
Gaixotu egin zen txapeoa hasi eta bere aginduei jaramonik ez geniela egiten ikusi zuenean. Nonbait ezin
|
zuen
ulertu nola ausartzen ginen bere manu sakratuei kasurik ez egiten, bere agintea aintzakotzat ez hartzen. Horretan oinarritua izango zuen nortasun guztia, eta hori erortzen ari zitzaiola ohartu zenean, gaixo jarri zen.
|
|
Belarria tentetuz, zertaz ari ziren entelegatzen saiatu zen Xan. Ez
|
zuen
ulertu ahal izan: bezperako edo egun bi lehenagoko, berari noski eskapatzen zitzaion zer edo zertaz ari ziren eta.
|
|
" Beldurra ematen zidak", esan zuen Xanek. " Beldurra?"; Garik ez
|
zuen
ulertzen. " Izan nahi dudana ezin izateko... izan nahi ez dudana izateko beldurra.
|
2002
|
|
Galderrek ez zien ez haiei ez Emmari ezer ulertu, ostera ere komunikazioaren mugetatik kanpo baitzegoen. Egia esanda, ez
|
zuen
ulertzeko ahalegin berezirik egin. Erosotasunaren mugetatik kanpo zegoen.
|
|
Behegainean azken bospasei asteetako ondasunik gehienak zeuden sakabanaturik. Emmak ez
|
zuen
ulertzen zelan bizi zitekeen anabasa haren erdian, hartan Fernandoren antza zuela.
|
|
Familia berekoak zitezkeen, aita ama seme alaba. Maria Gorozikak ezin
|
zuen
ulertu kazetarien ageriko ezaxola. Gorpu bakoitza urdailean bihurritzen zitzaion nazka emateraino.
|
2003
|
|
Ez nion zer esan nahi
|
zuen
ulertu. Eta nire ingurura begiratu nuen, Elenaren senarra portuko zokondoren batean balego moduan, haren hitzek sorgindurik.
|
2004
|
|
Harakin muslarien aldera itzuli zen, ez zuen eztabaidatu nahi, ez Ferminekin; adiskidetarako bazuen ere ez
|
zuen
ulertzen eta ez zuen ulertuko gauzarik ñimiñoenagatik erasorako zeukan jarrera hura. Ez zen unea, Bazter hila eta biak zirrimizkeriatan hasteko.
|
|
Harakin muslarien aldera itzuli zen, ez zuen eztabaidatu nahi, ez Ferminekin; adiskidetarako bazuen ere ez zuen ulertzen eta ez
|
zuen
ulertuko gauzarik ñimiñoenagatik erasorako zeukan jarrera hura. Ez zen unea, Bazter hila eta biak zirrimizkeriatan hasteko.
|
|
Afaria antolatu nahi izan zion gero, baina Bazterrek ezetz agindu zion. Estik ere ez
|
zuen
ulertu: " Zertara?" galdetu zion," zertara Londresera?", baina aldamenean zeukan Harakinengan bilatu nahi izan zuen laguntza ez zitzaion ailegatu, Harakinek mutu irautea erabaki baitzuen, errespetu itxuren azpian joateko zergatien erantzunen beldur, beharbada.
|
|
" Zertara?" galdetu zion," zertara Londresera?", baina aldamenean zeukan Harakinengan bilatu nahi izan zuen laguntza ez zitzaion ailegatu, Harakinek mutu irautea erabaki baitzuen, errespetu itxuren azpian joateko zergatien erantzunen beldur, beharbada. Jexus Marik ere ez
|
zuen
ulertu, baina Ferminek bai; batere azalpenik gabe erabakiaren berri eman zionean, Ferminek ulertzen zuela esan zion, hura ere handik gutxira Donostian geldituko zela bizitzen," Hau irabazlearendako lekua duk, eta gu galtzaileak gaituk; eta galtzaileek ez zeukatek tokirik hemen".
|
|
Ferminek ez
|
zuen
ulertzen zergatik segitzen zuten hortik, zergatik ez zioten galdetzen komandoari buruz, edo egin nahi zituzten ekintzei buruz, edo ezagutzen zuten jendeari buruz.
|
|
Ordura arte biek izan zituzten gau bateko larru jotzeak, baina inork ez zuen ezarri, ahoskatu gabeko itun bati jarraiki, bikoteaz kanpoko harreman iraunkorrik; horregatik iruditu zitzaion Marcki, Carlosek traizionatu egin zuela Ikerekin harreman paralelo bat hasi zuenean. Carlosen aitzakia zurigarriak gorabehera, Marckek ez
|
zuen
ulertzen Carlosi adinak aurrera egin ahala" stop egiteak", halaxe izendatzen zuela akordatu da Marck, hitzaren esanahi hutsa zein Carlosekiko oroitzeak barrunbea irauli diola," stop egiteak" sortzen zion ardaila. Ero baten moduan paratu zitzaion, oraindik akordatzen da zenbat gau eman zituen lorik hartu gabean, Carlosekin zer egin erabaki ezinean; baina gero lasaitu zen eta nolabait, onartu zuen Carlosek planteatu ziona, berarekin bizitzen jarraituko zuela, eta behin edo beste baino ez zela Ikerekin oheratuko.
|
|
Ez
|
zuen
ulertu. Zer esan nahi zuten hitz horiek.
|
2005
|
|
Sebas boladatik kanpo geratu zen berriz. Ez
|
zuen
ulertzen: aldion hoberenek ere eskuratu zuten gutuna.
|
|
Nolaz bildu behar zuten ardi bailiran, Poliziak terroristatzat zeukan mutiko haren kartzelatik libratzea eskatzeko? Ttottek ez
|
zuen
ulertzen orduan gertatu zitzaiona. Jakin izan balu, ekaitza iragan artean, xume xumea lerroan kokatuko zen.
|
|
Urrats astunak errautsez ito karrika nagusian. Pette eta Arnalten Plazervillen kokatzeko errabia ez
|
zuen
ulertzen, non ez ziren bi gizonak arrunt aberetuak.
|
|
Maite urduri zen. Ez
|
zuen
ulertzen. Orduan Yvesek hitza hartu zuen:
|
|
Egiaz neskak ez
|
zuen
ulertzen zergatik euskarazko ehortz elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan.
|
|
Harrituta eta umilduta. Ezin
|
zuen
ulertu sendagileak erakusten zuen ohikeria eta normaltasuna. Ohiko izateak, onargarri egiten du berez ikaragarria baino ez dena.
|
2006
|
|
Joxanek ez
|
zuen
ulertu. Zoro samarra iruditu zitzaion gizona, baina, antza, ohikoak izaten ziren halakoak artearen mundu horietan.
|
|
Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...zuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez
|
zuen
ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, pot... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
|
|
Corrientesko militanteak erdizka baizik ez
|
zuen
ulertzen nire mordoiloa. Edo agian ongiegi ulertzen zuen.
|
|
–esaten zuen, bakar bakarrik, Lukasek. Eta, egia esan, ez zen beharrezkoa beste ezer gaineratzea zer esan nahi
|
zuen
uler genezan.
|
2007
|
|
Terminologiari buruzko biltzarra aipatu zion Migelek, eta Tremenda turca, compañero ihardetsi zion irakasleak. Ez zuen gauza garbirik erran, baina tapadera gisa erabiltzen ote
|
zuen
ulertu zion, eta disko konpaktoak fabrikatzeko material berri baten formula ere utzi zuen airean. Maria Josefa amorraturik zegoen erabat, eta gupidarik gabe ari zitzaion mendeku hartzen.
|
|
Ustekabean harrapatu zuen Hitchcocken zekenkeriak, baina aitzakiarik gabeko adibidea zen, eta Migelek ez
|
zuen
ulertu bertze erremediorik izan.
|
2009
|
|
Patrikatik atera nuen papera ipini nion eskuan. Hartu zituen bere bertsoak, neure zatar paperean agertu zirenak, baina ez zidan sinesten, ezin
|
zuen
ulertu. Ezinezkoa zela sorta horiek denak buruz ikastea, esaten zidan.
|
|
" Bihur zaizkiozute Zesarri Zesarrenak, eta Jainkoari Jainkoarenak diranak!". Zabaletari behatu zioten denek, Zabaletak ez
|
zuen
ulertzen zergatik esan zuen Zesarrenak Zesarri(... erreinu ontan leziyo txarra nai digute bota...), ez zegoen konforme. Egoskorra zen, denek ere nahiago zuten galderarik eta zalantzarik gabe, Don Mateo ez zen eztabaidak izutuko zuen apaiza, berandu heldu behar zuten bazkaritara.
|
2010
|
|
Neskatoaren sendiak ez zuen salaketarik jarri, ordea. Gizonak, xamanak, ez
|
zuen
ulertu nola gertatu zen. Haren gainetik altxatu zenerako deabruak alde eginda zeuden.
|
|
Eskua patrikatik atera eta elurra kendu zuen. Ezin
|
zuen
ulertu: nolatan uste zezakeen munduak xakea joko bat dela?
|
|
Dozena bat zapata pare, jakak, berokiak, alkandorak, txaketak, elastikoak... ez zirudien gainerako nesken armairuen oso ezberdina. Ez
|
zuen
ulertzen nolatan izan zezakeen pertsona bakar batek horrenbeste jantzi. Bi bizitza zituen trapu haiek guztiak janzteko.
|
2011
|
|
Pete gizajoak aste bi eman zituen etxetik irten gabe. Ez
|
zuen
ulertzen zer zela-eta geuk, bere lagunok, gibeletik sastakatzen genuen. Sano krudela eta bidegabea zen.
|
|
Diegoren aitak pasioz besarkatzen zuen emaztea batzuetan, baina ez zen ama besarkatu nahi zuena, Angeles izeneko haren gomuta baizik. Ez
|
zuen
ulertzen zergatik egiten zion muzin andreak bere musuari. Lokartzen zenean soilik, orduan ematen zion emazteak betazaletan tximeleta musua.
|
2012
|
|
Apeza deabruaren aurrean bezala urdindu eta mututu zen. Ez
|
zuen
ulertzen nondik eta zergatik zetorren baratzegintzako tresnez eta neskatila apetizantez mukurutu beribila Zernaitzera. Hala ere entzuna zuen Daniel Elgebeltz bere arrebaren atzetik zebilela.
|
|
Ez zidan asko ulertu. Zuberoa non dagoen ere ez
|
zuen
ulertu, Frantziako mapa egin nion, Pays Basque, la Soule... le sud de la France. Korapilo ederra.
|
|
M andreak ere ez
|
zuen
ulertzen zergatik
|
2013
|
|
ez
|
zuen
ulertuko ez nion esan ni ere
|
2014
|
|
Agerikoa zen liburua ez zela berria, izkinatan higaturik zegoen, baina zer axola zion? Ezin
|
zuen
ulertu non ote zegoen tranpa; horrela, besterik gabe, halako opari bat?
|
|
Ezin
|
zuen
ulertu zer zela-eta ez zen aita Oreretan bakarrik geratzen, kontua ikasturtea amaitzea bazen. Eta ezin zuen ulertu nolatan onar zezakeen amak haurrak aste osoa etxetik urrun pasatu beharra.
|
|
Ezin zuen ulertu zer zela-eta ez zen aita Oreretan bakarrik geratzen, kontua ikasturtea amaitzea bazen. Eta ezin
|
zuen
ulertu nolatan onar zezakeen amak haurrak aste osoa etxetik urrun pasatu beharra.
|
|
Batez ere zer esan nahi zuten bere etxean... Ez
|
zuen
ulertu nazionalista zela Abel Arrias katolikoa baino apur bat gehiago.
|
|
ez zela Villamontetik atera hara sartzeko, beste leku batera joan behar zutela, gero eta denbora gutxiago zeukatela. Iluntzen ari zen, ez
|
zuen
ulertzen zergatik ez ziren lagunak irteten, ez zekien bideo-jokoetan jolasten ari ziren ala ikusten baino ez. Denbora guztian aritu zen pentsatzen ez zirela Villamontetik horretarako igo.
|
|
Behera begiratu zuen Irenek, itolarri apur bat, ulertu egin zuen, nola ez
|
zuen
ulertuko, hiru gizon, zain, atarian, etxe barruan ere bai, gehiago egon zitekeela pentsatu zuen. Aurrera jarraitu zuen poltsa erabat itxi barik, arnasa nahiko desorekatuta, Luis Alzaola, Sarria abizeneko bat, izen guztiak etorri zitzaizkion kolpera.
|
|
etxetik urrundu behar zuen. Baina etxeari apur bat gehiago begiratu nahi ziola erabaki zuen halako batean, ez
|
zuen
ulertzen zertarako.
|
|
Horrezaz gainera, hiru lau pertsona ikusi zituen Irenek Telletxera sartzen, metro geltokira bidean, Sarrikobasotik, lasai horiek ere. Ez
|
zuen
ulertzen batzuen lasaitasuna eta besteen larritasuna, nahasian, zerbait ez zetorren bat.
|
|
Minutu bat bera ere ez zen pasatu Irenek min handi bat sentitu zuenean gorputzaren zati askotan, ziztada bat, begiak irekiarazi zizkiona eta arin mugitzera behartu. Ez zekien zer zen, ez
|
zuen
ulertzen berriro ere. Tapakiak baztertu zituen, ohean zerbait zegoen begiratu, koltxoian.
|
|
Tapakiak baztertu zituen, ohean zerbait zegoen begiratu, koltxoian. Ez zuen ezer ere ikusi, ez
|
zuen
ulertzen.
|
|
Tapakiak belaunetatik gora altxatzen hasi zenean, ordea, kolpea jo zion, deskarga, aurrekoen modukoa. Berehala altxatu zen, ez
|
zuen
ulertzen, ez zion buruak ematen.
|
|
Orain ez zien kontra egiten Irenek, burua belaunetan, aurpegia. Nabarmenagoak ukituak, arropetatik tiratzen zioten, beso bat ateratzea lortu zuten, jakatik kanpo, gona apur bat igo zioten behetik, apur bat jaitsi goitik, leku guztietara heltzen ziren, Irenek ez
|
zuen
ulertzen nola. Estututa sentitu zituen birikak, tripa, nahasita, arnasa ere desorekatuta.
|
|
Korridoreko argiak lasaitua eman zion beste behin ere, baina eskailerak jaisten nabaritu zuen ondoen burua lehertzeko zuela, handituta edukiko balu bezala, kolpeka odola, lokietan, aurreko partean ere bai, bekain gainean. Ez
|
zuen
ulertzen nola ez zen konturatu ordura arte.
|
|
Zenbat eta barrurago sartu, ordea, hobeto ikusten zuela konturatu zen, kontrakoa behar zuela ematen zuen arren. Bidea erraz ibil zezakeen, ez
|
zuen
ulertzen nondik sartzen zen argia...
|
|
Jakin nahi zuen besteek zerbait ikusi ote zuten, konturatu ote ziren ordurako Irenek ez zekiela kanoia erabiltzen. Hiru gizon baino ez zegoen orain atzean, mahai baten bueltan eserita, egurrezko mahaia, egurrezko aulkiak, ez
|
zuen
ulertzen nondik atera zituzten. Kartetan ari ziren, Ireneri begiratu ere egin gabe.
|
|
Behera begiratu zuen: txakur txiki bat, ile sarrikoa, ez
|
zuen
ulertzen zelan ukitu zion belaunetik gora. Katez lotuta zegoen, emakume bat ondoan, katea eskuan, paseoan.
|
|
Iruditu zitzaion, ordea, lehen baino urrunago zegoela beste kanoia, hazpegiak ez zizkion horren argi ikusten orain gizonari. Ez
|
zuen
ulertzen zelan mugitu zuen kanoia bakarrik, laguntza barik. Gehiegi ere ez zuen pentsatu.
|
|
Asunak apartatu zizkion gizonak, handik sartzeko esan, etorritako bidetik joateko, tunelean ez zegoela inor ere. Irenek ezin
|
zuen
ulertu nola jakin zezakeen gizonak tunelean ez zegoela inor ere, ezin zen jakin. Gizonak esan zion estali egingo zuela zuloa handik sartu eta gero.
|
2015
|
|
Kattalin jarri nahi zuen burmuinaren erdian, besteak uxatu. Ez
|
zuen
ulertzen nola agertzen zitzaizkion Martzanako guztiak berak Kattalin baino ez zuenean nahi buruan, harekin amets egiteko. Begiak itxi zituen.
|
|
Bere poesiari baino askoz hobea. Gehiena ez
|
zuen
ulertzen eta ulertzen zuena ulertzen ez zuena baino gutxiago gustatu zitzaion. Gogoan zuen berarekin egon zenean nola ireki zuen Uzkitik isuritakoak, aurrean zuenari aditzera eman nahian edozein orrialde egokituta ere merezi zuen poemaren bat agertuko zela.
|
|
Hartan omen zegoen bat batean aurrena amaren ahotsa entzun zuenean zer ari zen oihuka eta, ondoren, burua ikusi zuen leihatilatik agertzen. Juliak ezin
|
zuen
ulertu nolaz kontatzen zion Martinek, hain zaindua eta gordea izanik bere intimitateaz hitz egiteko, batez ere gai fisiologikoei zegokion orotan, zalantzarik gabe hagitz lotsagarria gertatu behar izan zitzaion pasarte hura. Era horretako oroitzapenekin pena ere sentitu ohi du hain ama ikaragarri baten Martin haur biktimarengatik.
|
|
Alienagarriak. Ez
|
zuen
ulertzen nola batu zitezkeen milaka lagun kontzertu, futbol partida edo azoka masiboen erreklamora, Petti guztiak ezerezari kantuan ibiltzera kondenatzen genituen bitartean. Horma egokiren bat topatzen genuenean, pintadekin margotzen zituen paretak, eta nik gustura egiten nizkion bizkartzain lanak.
|
2016
|
|
Edoskitze zaila eduki zuen eta koxkortu zenetik ezin esan etxe finkorik zuenik, Carlos III.eko aitaren etxean bezainbeste gau ematen baitzituen izeba Paularen Argaraiko txaletean, eta soldadutzan hasita Komandantziatik hurbil egotearen aitzakiarekin noiznahi lo egin zuen Martinen izebarenean. Nagiaren paradigma zen Luis, inork ez
|
zuen
ulertzen nola iritsi zen Unibertsitatera, ziur aski Martinek egin ohi zizkion lanek bazuten zerikusirik aitzinatze harrigarri horretan.
|
|
– Hire amaren etxera? –lehengusuak ez
|
zuen
ulertu Martin gaiztoz ari zela.
|
|
Mobil Oilekoek behin eta berriz aholkatu bazioten ere eusteko, denbora kontua zela ingelesa behar bezala menderatzea, ez zien jaramonik egin. Amak ez
|
zuen
ulertu semearen erabakia, eta haserretu egin zitzaion, baina Txomin bueltatu egin zen Caracasera, egoskor. Viasa, Venezolana Internacional de Aviación, hegazkin konpainian lortu zuen lana segituan, eta han aritu zen sei urtez, merkantzien sailean.
|
|
Gure amak ez
|
zuen
ulertu Txominen ateraldia, eta Ikernek ere ez; garrantzitsuena da egun ederra igaro zutela hirurek elkarrekin, oroitzapen hori gordetzen du behintzat gure amak.
|
|
Txominek ez
|
zuen
ulertzen zergatik ezkutatu behar zuen egoitzan.
|
2017
|
|
“Vamos a morir, amigo, we are positive”, seguru zegoen, aurretik prestaturiko hitz jokoa baliatuz, Tom horrelakoa baitzen, fag tipikoa, nortasuna espantu hiperbolikoan –zeina norberaren gaineko ironia baitzen– oinarriturik zuen. Ez
|
zuen
ulertu, nahiz eta behin baino gehiagotan entzun “I am positive” hori, zeinak GIBduna naiz, erabat seguru nago eta baikorra naiz esan nahi zuen, ez baitzitzaion otutzen zer baikortasun zuen GIBduna izateak. Rukula entsalada jaten ari ziren.
|
|
Ez zuen zentzurik, eta damututa zegoen. Galduta nabaritu zuen bere burua, eta galduta egoten zenetan, urduri; ez
|
zuen
ulertzen Josebaren EHGAMen aritzeko beharra, eta zeuzkan asmo haiek, eta batzuetan esaten zituen hitz potolo haiek, Iraultza Marika eta. Euskaldun izatearekin nahiko ez balitz bezala.
|
|
Ez
|
zuen
ulertzen, Juanillorengandik alde egiteko aukera ez zitzaiolako garunaren mapan ageri, ez mojoi moduan, ez ihes senda moduan, ez kolore moduan, beharbada, elkarrekin zeramatzaten bi urteetako ohiturek etorkizun oro kolonizatu zutelako..
|
|
Ez zuen gehiegi harritu; inoiz ez
|
zuen
ulertu –literaturan ondo geldi zitekeen– harreman irekiaren kontu hura; irekia?; gainera elkarrekin ikusi zituen azkenekotan iruditu zitzaion txinparta falta zela.
|
|
Mirenek lesbiana hitza bota zuenean, mahai hartan horren zegoen bere baitara bildurik, besteen begirada eta abegi keinuak mutu bilakatu zitzaizkion. “Haserre geunden, ez
|
zuen
ulertu, ez genuen aukerarik izan”.
|
|
Instintiboki bilatu zituen tonika botilak... Ez
|
zuen
ulertzen azken hiru urteetan hedatu zen gin tonikarekiko txorrada hura guztia. Ginebra marka ugariak, tonika ugariagoak, barazki, fruta, belarrak eta fruituak eta haziak.
|
|
Gina txunditurik zegoen. Ez
|
zuen
ulertzen bikote hark etxean nolatan hartu gintuen, trukean ezer eskatu gabe eta nahi adina denborarako, lehenago sekula elkar ikusi ez bagenuen.
|
|
Buzoaren aipamena ez
|
zuen
ulertu, musikaria taldekideekin elkartu eta buzoak partitu zituzten arte. Handi xamarra geratzen zitzaion aukeratu ziotena, baina galtza barrenak jiratuta balekoa zen.
|
2018
|
|
Ahizpa txikiak atentzio handiagoa behar zuen. Hori ez zuen Sarak ulertzen, edo ez
|
zuen
ulertu nahi. Enpatia falta agian?
|
|
Inork ez zintuen horretaz ohartarazten, ez zen politikoki zuzena hori pentsatzea. Ez zukeen halakorik usteko Parisko exilioan frankismoaren kontra abestu eta denek zer kantatzen
|
zuen
ulertu gabe txalo jotzen ziotenean. Baina horrela zen.
|
2019
|
|
Gozotegi handi bat ikusi nuen kale batzuk lehenago, gozotegi zaharra, leihate handikoa. Semeak ez
|
zuen
ulertzen zergatik egin behar genuen atzera, nekatuta zegoen, erdi gaixorik, ez geneukan dirurik gozotegian sartzeko.
|
|
Orduko hartan pentsio batean eman genuen gaua. Estherrek ez
|
zuen
ulertzen zergatik, baina nik ezin nuen bere etxean sartu; ezta berak ere nirean. Egunen batean, seguru asko inoiz ailegatuko ahal da!, kontu zaharrak irudituko zitzaizkigun baina, bitartean, gutxieneko segurtasun arauak hautsiko genituen horrela jokatuz gero.
|
2020
|
|
Ur baso bat eman nion, ez baso bat ur, tentsioa sortu eta nire terrenora eramatearren. Ez
|
zuen
ulertu keinua, are gehiago, tontakeria bat egin banu bezala begiratu zidan. Agian arrazoia zuen.
|
|
Jantzia jasotzean hartu genuen ezustekoa! Marrazkiaren igual iguala egin zuen; zure irudiak okerra zeukan lepoa, alde batean handiagoa bestean baino, eta halakoxea josi hark; ez
|
zuen
ulertu marrazkia azalpenezkoa zela… Kuriosoa izan zen nola jarraitu zion imajinari literalki. Gerora, etortzen zen eta galdetzen zigun:
|
|
Iñaki Athletic ek fitxatu nahi izan zuen, atezain bikaina zen. Toma egin zien hark; inork ez
|
zuen
ulertzen. Berak argi zeukan, zine-kluba jarri nahi zuen martxan.
|
2021
|
|
Zergatik ez zuen ihes egiten, berak bezala, zakurrak gibeletik zeuzkalarik? Ez
|
zuen
ulertzen.
|
|
Denbora pasatu ahala, bideo-konferentziazko hitzorduetatik landa, junta fisikoa egiaztatzea lortu zuen, hilabeteak amoinaka pasatu ondoren. Bordelen elkartu ziren Saint Michel auzoko jatetxe herrikoi batean, italiarra zen, chianti spumante eta spaghetti al dente... neurri batean, ez
|
zuen
ulertzen une gozo haiek nola bilakatu ziren hain sordidoak. Non huts egin zuten?
|
2023
|
|
Etxera bueltan akordatu naiz nire izen osoa zein den galdetu zidan asteazkenarekin; Maria Ernestina Jaramillo Restrepo, erantzun nion, eta “Ernestina y el mar” esan zuen, begiak zuritara eramanda. Pasadizoa barrez Marcelari kontatu nionean ez
|
zuen
ulertu, ez zuelako abestia ezagutzen. Orain buruz daki.
|
|
Ez du ubarroia uretatik ateratzen ikusi. Autoz bakarrik egin duen lehenengo bidaia da, semeak ez
|
zuen
ulertu bakarrik etorri nahi izatea. Gauez atera da Donostiatik eta gelditu gabe gidatu du Gasteizeraino.
|
|
Txundituta gelditu nintzen. Ez
|
zuen
ulertzen aktoreak gaixorik egoteak eragin zuela egoera hura, ezta proposatzen niona oso emanaldi duina zela ere… Eta ez genuela egingo esan nion: ez esketx bat, ez bi, ez hiru.
|
|
Labana eman nion eta lehen mokadua kendu nion ogitartekoari. Deseroso nengoen, urduri eta beldur lauso batek hartua, baina aldi berean pozik, zerk eragiten
|
zuen
ulertzen ez nuen ilusio arrotz batek hunkitua.
|
|
Loitegi isildu zen une batez eta solaskideari begiratu zion. Ez, ez
|
zuen
ulertzen hitz itxuraz sinple horien esanahi sakona.
|
|
Hala, departamentuan agertu zenean, izena esan eta Hochmoderne, Fortschrittliche Computerdienste enpresako Espainiarako ordezkari nagusia zela azaldu beharrean alegia, edozeinek bere burua aurkezteko esango lukeena, prepared bat zela esatetik hasi zen, obolaktobegetariano krudiboroa, epe ertainerako disrupzio potentzial gutxiko aferetan jarduten zuela, eta kortijo bat zeukala Extremaduran, non hondamendia iristen zen egunean ahal zen adina denbora eutsiko baitzion, Sam Altmanen modura. Azken mailako teknikaria, ordura arte hippy, yuppie eta hipster hitzen esanahia hala moduz baino identifikatzen ez zuena, ez zegoen preparatua prepared irakur bedi prepeired bat zer zen jakiteko; ez zekien, ezta ere, nor zen Sam Altman, ez
|
zuen
ulertu zer ote ziren “epe ertainerako disrupzio potentzial gutxiko aferak” eta Facundoren aurkezpena entzun eta gero, zoro bat zela erabaki zuen; baina orduan, zer nahi zuen edo zergatik zegoen han galdetu beharrean, logikoa zen moduan, burla egiteagatik edo, aurpegiratu zion ea nola eutsiko zion obolaktobegetariano krudiboroa izateari Extremadurako kortijoan. Facundok erantzun omen zion ez kezkatzeko horregatik, Extremadurako kortijoan ixten zenerako edukiko genukeelako zertaz kezkatu, den dena igual igual izango zitzaiolako, bai berari eta bai planetari ere.
|
|
Ez zela etsaiaren kontra joatea, baizik eta gure herriaren historiari begiratu eta gogoeta bat egitea. Garai hartan Kristianek ez
|
zuen
ulertu Larzabalek adierazi nahi izan zuena. Eta orain, bere ustez, hori bukaerako Pizkor pertsonaiaren heriotzarekin irudikatzen zen argi eta garbi.
|