Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2017
‎Poliziaren tratua jaso ondoren eta hilketa leporatzeko hain froga nabarmenak edukita, Ferreiraren tema espekulazio psikologikorako bazka izan zen egunsentiko alean: ez ote zuen modu inkontzientean aitortu urte batzuk lehenago egin eta kontzientziaren zama eraman ezinak ahantzarazi zion krimena? " Egunkari honek hiriko aditurik onenetakoei galdetu ondoren, aukera hau ezin da baztertu", idatzi zuen Cookek, zehatz mehatz zein adituri eta gaueko zein ordutan galdetu zioten argitu gabe.
‎Kattalinek, Ximenok ez bezala, Burgin ematen zuen urte osoa eta bazekien zein zaila zen baratz exkax bat eta abere apur batzuk baino ez zutenentzat bizirautea eta horri gehitu behar zitzaizkion Aragoiko erresuma oldarkorraren inbasio nahiak, noizean behin Ibarran eragina zutenak modu ezberdinetan, hots: lapurren erasoak, nahita egindako suteak eta ganaduaren bahiketak, adibidez.
‎Donostiako Egiatik Agurainera, Amikuzen barna, paradigma berria ari da zabaltzen: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Elkarrizketa elebidunak mantentzetik hasi da iraultza berria.
‎Guztiok sinetsiko bagenu instituzioak herriarenak direla, guztiok gobernatuko genuke desberdin gure txanda heltzean, baina jakingo genuke herriaren interesak gureen gainetik jartzen. Ez hori bakarrik, boterea guztiona dela ulertuko bagenu, ez genuke onartuko hiruk edo lauk eurentzat gordetzerik eta herritarren bizimoduan nahi duten moduan eragiterik. Gure alboko herrian, Errigoitin, herritarrak tontotzat hartzen dituen alkatea dago.
‎Arazoa esaldiaren antolaketa zen. Bakoitzak nahi zuen moduan ordenatzen zituen hitzak, eta jakina, sortzen ziren. Horregatik egin genuen borroka erromatarren kontra.
‎Television en taldekidea izan zen, baita The Heartbreakers ekoa ere, eta The Voidoids(' Hutsuneizakiak') sortu zuen, haren abestiak nahi zuen moduan egiteko. Malcolm McLaren ek, Sex Pistols en managerrak, erreklutatu nahi izan zuen Sex Pistols en abeslari izateko.
‎Gazteak izaten diren moduan. Gazteak izan behar duten moduan.
‎Gazteak izaten diren moduan. Gazteek izan behar duten moduan.
‎Besteak beste, komunera bakarka joan, noiznahi nonahitik beldurrik gabe ibili eta nahi duten moduan janzteko aske diren gizonek ere honetaz gogoeta egitea nahitaezkoa da. Eta oso urgentea.
‎Urteak igaro dituzte lore sortarik gabe, eta horrela jarraitzen dute hildakoek, eta baita beren senitartekoek, beren samina agertzeko nora jo ez dakitelarik. Gainerako hildakoak bezain bakarrik daude horiek lurperatuta, baina lekuz kanpo, balizko zigorra belaunez belaun iraunari duen modu krudelez.
2018
‎Joxe poz pozik jaitsi zen eta musuz eta besarkadaz agurtu zuten elkar. Mikeltxo eta Fermintxo bilobek maleta hartu zioten eta arrastaka, ahal zuten moduan, zeramaten. Ainara ttikiak, berriz, eskutik helduta zeraman aitatxi.
‎Bidezko ez nuen moduan ofenditu zaitut
‎Horretarako hotsen bat asmatzen bazuen, kideek ez zizkioten ulertzen. Orduan pantomimara jo behar berriro, gogoeta hura ahal zuen moduan adieraziz eta aldi berean hots berria behin eta berriro errepikatuz.
‎(Julenen sinesgogor aurpegia ikusita.) Bai, benetan esaten diat. Nekatu nauk hau guztiaz, erresistentziaren ideiekin bat, hori ezin diat ukatu; baina ez zaidak gustatzen gauzak egiteko duten modua. Bide berriak jorratu genituzkeela uste diat.
‎herritarrek esaten zuten sorgin batek bota ziola zorte gaiztoa eta sorgin hori abadearen ama zela. Apezek bazuten modu bat sorgina nor den jakiteko: meza eman ondoan liburua zabalik utziz geroz, elizan diren sorginak ezin dira mugitu, paralisiaturik bezala gelditzen dira.
‎Enpresariak pozarren daude. Gauzak haiek nahi duten moduan bideratzen ari da, behingoz, gobernua. Baina egindakoa ez da nahikoa, antza.
‎Abaituaren argazki kamerak hiriko arkitektura edo paisaia jaso bazituen ere, haren egiazko leitmotiva toki haietan bizi ziren pertsonak izan ziren. Eta, agertoki horretan, erretratuak dira haren nortasun zigilu, planteatzeko zuen modu berezi eta partikularragatik. " Garai hartako erretratugintzako profesionalek gehiegitxo eszenaratzen eta gainkargatzen zituzten, eta haien aldean, Eulalia Abaituaren lanak inguruan duen mundua artifiziorik gabe ikusteko garbitasuna transmititzen du, beti giza elementua protagonista dela(...).
2019
‎Ahal zuen moduan altxa zen, eta jo zuen aurrera. Geroxeago, gizon batek bere lagunari sua eskatu nahi ziola eta aitzakia horrekin lera ere gelditu zen.
‎Harantz iristean egunaren argi izpia ikusi zuela han urrutian zulotxo batean. Utzi soka eta ahal zuen moduan harantz joan zela eta nola bere oinetan ikusi zuen Mississipi ibaia, lasai lasai, bere ur urdinak itsasora eramaten.
‎Zokori zegokionez, aurpegia erabat gordetzen zion zetazko bela janztea onartu zuen egunetik anaiek ez zioten ateratzeko baimenik ematen. Telefonoz egoten ginen apurretan, agerpenak luzatzeko zuen modua jasan gaitzak zitzaigun:
‎204 Liluratuta geldituko ginateke gure burua Euskal Senatu Eta Herria gisara izendatuta ikustean, edota Espainiar edota Frantziar Senatu Eta Herria, txundituta eta harrituta, senatua herriaren bestelako edo kanpoko osagai bat izan litekeelako ideia berak gure zentzu demokratikoa higuintzen baitu, gure pentsamoldean ezin baita ordezkariz osatuta ez dagoen herri erakunde bat kontzebitu ere. Hala ere SPQR k beste ebokazio bat dakarkigu gogora, herri eta zibilazio batena, lurrari lotuta ez dagoena eta munduan zehar abian dena, bere burua aberasten eta amesten eta besteak aberasten eta amestarazten, haziak botatzen eta haziak jasotzen, dabilenak hartzeko utzi egin behar duen modu berean. Beren garaian Espainia bezala edota Frantzia eta Britainia Handia bezala.
‎Etorri nirekin tabernara, esatekotan egon naiz, badakidala nor zaren, ibiltzean aireratzeko duten moduarengatik ezagutzen direla aingeruak, denbora pausatzeko duten dohainarengatik, egunsenti berriak sortzeko duten gaitasunarengatik. Ikusi zaitut eta kafe batera gonbidatu ahal zaitudala pentsatu dut.
2020
‎Bera gabe ere ikasle izan zituenak gogoratzen dira horretaz. Eta, bere estiloan esan ohi zuen moduan: " gogoratuko gera zurekin".
‎Bai surrealisten, bai nire iritzian, ikuspuntuak dira aldatu behar direnak errealitateaz jabetu ahal izateko: normaltasunak, arruntasunak eta ohiturek lotu egiten gaituzte, eta behar ditugu modu berriak bestelako bizitza bat, benetan bizitzea merezi duen bizitza bat izateko.
‎Eva, honezkero, klasiko bihurtu da, mugaz gaindiko probintziakeria guztiak garaitzen jakin zuelako. Beraz, klasikoek esan ohi zuten modura," Ave, Eva" aldarrikatzeko profitatu genuke egindako antzezpen hura. Baina ez agurra enperadoreari adierazten zitzaion zentzu berean; aitzitik, esklabotzaz askatzeko kemena izan zuen Spartacusi bere aldeko gladiadoreek ziotenaren antzera esanda, zeren eta, berak argiturik, arma bat, erabiltzen duen eskuaren arabera, libro egiteko edo menperatzeko tresna ere izan daitekeela irakatsi baitzigun hark ere.
‎Erailketa azaltzeko zuen moduak txundituta eta zorabiatuta utzi gintuen denok, agureak kontatua zeharo bestelakoa baitzen. Esan zuenez, baziren bi lekuko osaba Silas Jupiter Dunlap hiltzen ikusi zutenak; ongi pentsatu eta nahita hil zuela, eta osaba Silasek Jupiter hil behar zuela argi esan zuela makilaz jo baino pixka bat lehenago.
‎Ministroak, gobernuak eta Espainia handi hartaz amets egiten duten guztiek hauxe galdetu liokete euren buruari: zer egin duten txarto ikasle katalan eta euskaldun askok euren burua espainiartzat ez jotzeko, edo espainiarrak ez sentitzeko beraiek nahi luketen moduan?
‎Dirua ateratzeko bankura joan dira Zipreko herritarrak, baina ezin izan dute nahi zuten moduan eskuratu. Haien bizitzaren esparru ekonomikoari buruz erabakitzeko eskubidea ukatzen die, nahi izanez gero, kapitalak.
‎hau nazka!". Maindireen azpitik zerion usaia lehenengo aldiz sumatu bide zuen gau hartan, eta beroegia eta kiratsa iruditu zitzaion; eta ahal zuen moduan kukutzen zituen tarteak, ezer ez usaitzeko.
‎Eta farre egiten zuen algaraz, eta mogida lizunak egiten, ez hurri; eta dantzari ekiten zion. Lehendabiziko botilla bukatu bezin laister, bigarrena ideki zuen; eta, ahal zuen modura, gero eta nekezago, burua gero eta galduago, dantza eta dantza.
‎Berak nahi zuen moduan
‎Zer gertatzen zitzaion? Zergatik ezin zuen modu profesionalean jokatu. Kaka zaharra!
‎Herenarekin ere konformatzen naiz. Zoriontsua izan dadila, soldadu horrek ondo trata dezala, berak merezi duen moduan. (Badoa baina ostera ere itzultzen da) Beno, eta niri erregalitxo bat eroriko balitzait...
2021
‎Ez zioten barkatu, beti arrantzale xumea zapaltzen saiatzen zela zioten, enkantean gogorrena, gehien eta merkeen erosten zuena, Luzarokoa kontserbetarako behar zuen arrain guztiaren zati txiki bat izanda ere, batez ere Santander aldetik ekartzen zuen kopuruaren aldean. Orduko arrantzaleek hain ezinbesteko zuten modurik merkeena asmatu egin zuen bere ohiko merkatal abileziari esker. Berak hala zioen, eta badago lekuko askok baietz esango zuena, gure aita negozioetan nolako iaioa, azkarra, eraginkorra zen, gogorrena behar izan ezkero, aitortuko dutenak, aspaldian Luzarora ia ia esku hutsik etorri eta gero, delako abileziari esker, urte gutxitan aberastu zena.
‎Orain bai dagoela benetan haserre, bere onetik at, zeharo, eta ohi duenez, alemaneraz zein errusieraz oihuka egiten dit. Berdin dit, berriz, hori baldin bada ustez maite duen emazteari laguntzeko duen modua, eszenatokira irteteko ordu laurden bat falta dela. Ez nuen espero halako portaerarik. Asaldatzea bai, bera berez oso asaldakorra baita edozein huskeriagatik, are asaldakorragoa musikari dagokion guztian.
‎Behin berriro ez dakit benetan erantzun duen ala bere ohiko ironia gorrotagarriaz. Ageri da ez dudala modurik tipo sasijakintsu hau ustekabean harrapatzeko. Egia borobila kontatu behar izango diot, bizikleta ez dit agure mozkorrontzi sasi pederasta batek ebatsi, aitzitik, nik inoiz eta inola zapaldu behar ez nuen taberna zulo batean ahaztu egin dut.
‎Ordea, berak ohartu zelako alegia egiten baldin bazuen laido egiten ari zitzaion hark kalte handiagorik eginen zion beldurrez, ez ikusiarena egitea deliberatu zuen; izan ere, hobe zuen bizirik irautea, mutur salda batzuk gorabehera, bereganako batere maitasunik ez zuen emazteki harengatik bizia menturatzea baino. Nolanahi ere, erabaki zuen ordaina ematea, posible bazen behintzat; eta jakitun emaztekiak, maiz, amodioak baino gehiago mugiarazten dituela hisiak, bihotz handi eta onekoen kasuan, batik bat, ausartu zen egun batez Erreginarengana jotzen, eta adierazi zion gupida zuela, ikusirik senarrak ez zuela berak merezi zuen moduan maite. Erreginak, zeinak bai baitzekien zerbait Erregeren eta haren emaztearen artekoaz, erran zion:
‎...atari bat auzoko neska batez maitemindua, nahiz eta, hobeki errateko, neska maiteminduagoa zegoen gizonaz gizona neskaz baino, zeren gizonak neskari egiten zion maitasun eta zaletasun itxura maitasun gorenago eta ohoragarriago bat estaltzeko baizik ez baitzen; neskak, ordea, engainatua zela jakinean egonagatik, hainbertzeraino maite zuen, non ahantzia baitzuen emazteek gizonak uxatzeko baliatu ohi duten modua. Merkatari horrek, neska kausitzen ahal zuen lekuetara joateko lanak luzaz hartu ondoren, nahi zuen lekura etorrarazten zuen gero.
‎Eta, bere burua haren aldean hain apal ikusirik, ez zuen harekin ezkontzeko neholako esperantzarik. Horregatik, dama hura ahal zuen modurik perfektuenean maitatzea bertze helbururik ez zuen haren maitasunak; eta hain luzaz egin zuen hori, non hondarrerako zerbaiten berri izan baitzuen damatxoak. Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik.
‎Eta, bere burua horrelako konpainian ezagutarazteko asmoz, auzoa zuen zaldun zahar baten alabarengana jo zuen; neska horrek Avanturade zuen izena, eta hain zen Florideren adiskide mamia, non hark bihotzean gordetzen zuen ororen berri baitzekien. Hala, Amadourrek harekin esposatu nahi lukeenaren moduan gorteatzea deliberatu zuen, bai harengan kausitu zuen onestasunagatik zein ezkonsaritzat zeukan hiru mila dukateko errentagatik. Eta horretarako oso gogo onez agertu zen neska; baina, gizona pobrea eta aita aberatsa izaki, pentsatu zuen aitak ez zuela nehoiz begi onez ikusiko ezkontza hura, non eta ez zen Arandako kondesaren bidez. Hortaz, Floride anderearengana jo zuen, eta erran zion:
‎Oreka edo sendabide hori erritmo naturaletara egokitzean datzala dio Thoreauk," gauak eraman dezakeen egunaren proportzioan aurkitu behar dela, neguak udarena, pentsamenduak esperientziarena". Dakiguna eta ez dakiguna ziklo horren faseak baino ez dira, eta biak behar ditugu, ibiltzeko bi hankak behar ditugun moduan.
‎Morroiak nahasirik kontatu ahal zionez, aita herritik atera berria zenean, zaldiak suge bat ikusi eta bota omen zuen jaun Eneko. Ezkutariek, zaldia eskuratu, ahal zuten moduan zaldian igo eta etxera eraman zuten. Bere aitak buruz jo omen zuen harri baten kontra eta une hartan ohantzean zegoen zorabiatuta edo konortea galduta.
‎Sagardoaren gozoak De Lancre piztu zuen. Lurretik altxatu eta arrastaka hasieran, eta ahal zuen moduan gero, belazetik urrundu zen Senpere aldera, erromerian zirenen barre eta oihu ozenak belarrietan barruraino sarturik zeramatzala.
2022
‎indigenen genozidioa izan zen gobernuaren helburua egun hartan Tlatelolcon; ikasleak aitzakia bat baino ez ziren izan, benetan indargabetu nahi zuten mugimendua indigenena baitzen. Hori alde batera utzita kontua ez da, noski, hutsaren hurrena, baina bidaiariak ez du modurik egia zein den jakiteko, han eta hemen aipatzen direnak eta Tellok esandakoak ez dira hain desberdinak.
‎Kosta zaio baina ulertu du, bidaiariak: aire girotua piztu eta edredoi azpian sartu, horra tropikoko aberatsek ohean goxotasuna izateko duten modua. Kosta zaio baina ulertu du, emakumeak:
‎Damari axola guti zion eraztunak, sosak lagunak baitzeuzkan, eta hari eskribitu zion erranez nola senarrak beharturik zihoan eraztuna erretiratzera, baina, ez zezan pentsa estimua ttipitu zitzaiolako egiten zuenik, nagusi andereak emana zion diamante bat igorri zion, zeina zeukan bertze edozein eraztun baino gehiago maite baitzuen. Gogo onez itzuli zion orduan zaldunak merkatariaren obligazioa, eta kontent sentitu zen mila eta bortzehun ezkutuak eta diamantea ukanik, eta damaren faborea atxikitzen zuela ikusirik, nahiz eta, senarra bizi zela, ez zuen modurik harekin elekatzeko izkribuz ez bazen. Senarra hil zelarik, eta dama kausituko zuelakoan hark agindu zion bezala, laster joan zitzaion ezkontzaz galdeginez; baina zaldunaren absentzia luzeak ekarria zion damari hura baino maiteagoa zuen bertze lagun bat.
‎Zaldun ikasle gazte batek, dama txit eder batez amorosturik zenak, bere burua eta amodioa menperatu zituen bere helburua lortzeko, nahiz eta hitza ez betetzera eramaten ahal zuten tentazio anitz izan zituen. Eta horrela, atsekabe oro poz eta sari bihurtu zitzaion, bere amodio irmo, pazient, leial eta beteginak merezi zuen moduan.
‎Eta ikusiz dukeak gizonaren arreba hain zela emazteki zuzena, hainbat non ez baitzuen modurik kausitzen zion amodioa adierazteko, ahal zituen aukera guziak bilatu eta gero, horrenbertze maite zuen zaldunarengana joan eta erran zion:
‎Atea irekiaraziko duen indarren bat behar da, gorputz bat. K rentzat errazagoa litzateke ezer kontatu beharrik ez izatea, baina I rentzat ezinbestekoa zen egia jakitea eta giza harremanek ez dute beti norberak nahi duen moduan funtzionatzen; are, ez dute inoiz hala funtzionatzen moralki onargarriak izatekotan. Gaur ez dira haserretu, nahita egin dute, ohi duten gisan.
‎Klara kezkatuta zegoen, baina, lilura serendipikoa oraindik bizi, zerbait gertatuko zela seguru zegoen. Gutxien espero zutenean, gutxien espero zuten moduan. Esan liteke Irene Klara bera baino kezkatuagoa zegoela haren ostatuaren kontuagatik.
‎Bestalde, gizadia espezie bat baino zerbait gehiago da: bilakaera historiko bat da; faktikotasun naturala onartzeko duen moduak definitzen du. Egiazki, munduko federik txarrenarekin ere ezinaurki daiteke giza arraren eta emearen arteko areriotasun berez fisiologikorik.
‎Ea zer iruditzen zaizun egoera. Zaragoza eta Toledotik informazioa behar dugu modu egokian kontra egiteko. Arduratuko al zara?
‎kopeta zabaleko gizon garaiak, bizarrak zarpail, mahuka motzeko atorra estanpatuak soinean. Pentsatu zuen gogoko izan zitzakeela mehatxagarri ez den jendea gogoko dugun modu axolagabean. Hegoafrikarrei zegokienez, ez zekien seguru:
‎emakume zuriak aurpegi hagitz serioa zuen, umore zantzurik eta makillajerik gabekoa, eta gizon beltzak santujale egonarritsua zirudien, aterik ate doazen Jehovaren Lekuko horietako bat bezala, atea muturrean ixten dioten aldiro irribarrez erantzuten duena. Ugandarrari, berriz, higuina hartu zion aireportuan bertan, eta are gehiago orain Edwarden galderei ematen zien erantzun lausengarriengatik eta Edwardekin soilik mintzatzeko eta beste partaideei ez ikusia egiteko aurrerantz makurtzeko zuen moduagatik. Gainerakoek, berriz, ez zioten ia hitz egiten.
‎Andrea Biglia agustindar humanistak(...) ohartarazi zuen Padovako Bernardinok 1427an zabaldu zuen Jesusen izenaren debozioak nahasmendu sakrilegoa zekarrela, sinboloa eta errealitate sinbolizatua batzen zituelako, aztiek, sorginek eta inkantatzaileek egin ohi zuten moduan (Ginzburg 1992: 272).
‎Horretan ari zirela, pitxerra erabili zuen anaia batek, aldarte onean, txantxa bat egiteagatik zer bururatuko eta, pitxerrean gelditzen zen azken ur hondarra ez al zion, ba, bota Manexi goitik behera? Azken hau biziki haserretu egin zen, baina txikiena izanik, ez zuen modurik ikusten inolako mendekurik hartzeko, eta, gauzak horrela, erabaki zuena zera izan zen, lehenago ebaki eta itzulikatutako belarraren gainean etzatea, eguzkitan. Niki bustia erantzi eta hantxe etzan zen ontzen ari zen belarraren gainean.
2023
‎Gaizki ulertu hau zuentzat modu onenean konpontzea nahi baduzue, adi entzutea komeni zaizuela esan behar dizuet, nire pazientziak ere mugak baititu. Hortaz, hobe duzue isiltzea.
‎ANDEREÑOAK: Nahi duzun moduan deitu.
‎Roland Bainton en arabera, Luterok depresioa jasan zuen haurtzarotik hogei urtera bitartean, erlijioak eragindako existentzia atsekabetuaren ondorioz. Bainton entzat, Luterok gehiegizko sentikortasun emozionala zuen eta sentikortasun horri esker, jende arruntak ikusten ez zituen modura ikusten zituen objektu erlijiosoak edo arazoak; Luteroren agerpenei esker, hura bezain sentibera ez ziren pertsonek ere arazoa ikuspegi berritik ikusten zuten. Luterok goraldi eta beheraldi errepikatuak izan zituen bizitza osoan zehar eta, Bainton en arabera, depresio aldiak, barne herstura eta obsesioak jasan zituen.
‎Dietaren ondorioz, herrialde bakoitzak nahi zuen sinesmena izango zuen. Printze bakoitzak askatasuna izango zuen erreforma erlijiosoari zegokionean nahi zuen moduan jokatzeko, Enperadoreak deitutako kontzilio orokorra ospatu bitartean. Kontzilio hori ez zen ospatu beste hogei urte pasa bitartean.
‎Cuius regio, eius religio. Erlijio kontuetan estatu bakoitzak nahi zuen moduan joka zezakeen, Enperadorearen eta Jainkoaren aurrean zuen erantzukizunaren arabera (Abellán, 1990). Karlosek Luteroren heresia desagerraraziko zuen, ahal izanez gero, baina oso okupatua zegoen atzerriko gerrekin.
‎Erabaki zuen baita ere, kontzilio orokor aske bat dei zedila Alemanian, urte eta erdi baino lehen. Eskualdeko buruzagia eskualde horretako eliza luterotarraren buru izango zen eta nahi zuen moduan antolatu ahal izango zen. Erreformaren kontrako mehatxua desagertu egin zen momentuz.
‎Errenazimendu garaian kapitalismo industriala eta merkataritza asko garatu ziren; garapen hori hirietako klase ertainetan oinarritu zen. Merkatari handiek ahalmena zuten prezioak nahi zuten moduan igotzeko eta jaisteko; aldiz, merkatari txikiak, nekazariak eta hirietako behartsuak egoera tamalgarrian zeuden. Merkatari txikiak haserre zeuden merkatari handien monopolioen kontra.
‎Luterok ez zuen lizunkeria garbitu beharreko zerbaiten moduan ikusten; perfekzioaren ideia gainditu nahi zuen, borondate askerik ez baitzuen gizakiak; Luterok ez zituen ekintza onak baztertzen, baina esaten zuen ekintza horiek ez zutela salbamena ziurtatzen. Salbamena Jainkoaren opari askea zen, gizakia ez baitzen aske nahi zuen moduan jokatzeko. Kristaua Jainkoaren maitasunak salbatuko zuen, ez bere ahalegin espiritualek (Abellán, 1990; Roper, 2010).
‎Urte berean, Erfurteko Zuzenbideko fakultatean izena eman zuen. 1505eko uztailaren 2an, Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egiten hasi zen Lutero, aitak nahi zuen moduan; garai horretan aste batzuk libre eduki zituen Luterok eta lagun bat gaixotu eta hil egin zitzaion. Gertaera horrek benetan hunkitu zuen Lutero eta malenkoniak harrapatu zuen (García Villoslada, 1973; Roper, 2010).
‎Vincentek bere lanagatik irabazten bazuen dirua, berak nahi zuen gauzatan gastatu zuen. 1884ko martxoaren 11n (361) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion jasotzen zuen dirua berak nahi zuen moduan gastatu nahi zuela; nahiago zuela 100 franko hartu eta berak nahi bezala gastatu, 200 hartu eta besteak esanda bezala gastatu baino; dirua ez zuela fabore moduan hartu nahi.
‎Vincent Sibert en marrazki klaseetan ibili zen, ez Verlat en pintura klaseetan; baina, hala ere, Theori bestelako gauzak esaten zizkion. 1886ko otsailaren hasieran (448) Anberestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pintura kurtsoa azken astean amaitu zela; irakasleak esaten ziola lan asko egin zuela eta luzera gabe aurrerapenak egingo zituela; bilutsien marrazketa zuzentzen zuen irakasleak (Sibert ek) esan ziola nahi zuen moduan pintatuko zuela, marrazkia seriotan hartzen zuelako; Verlatek esan ziola bazegoela zerbait ona Vincenten lanean; Silbert eta Verlat saiatzen zirela baliozkoak jotzen zituzten ikasleak prestatzen. Esaten zion Theori Parisen han baino lan gehiago egingo zuela; egunean edo bi egunez behin marrazki bat egin zezakeela.
‎Bidaia egiteko dena lotua utzi zuten Vincentek eta Theok. ...T34) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti eskerrak ematen zizkion bi eskutitzengatik eta zoriontsu zegoela esaten zion Vincent hobeto sentitzen zelako; atsegin handia emango ziola bidaia arriskurik gabe egin bazezakeen; telegrama bat bidaltzeko Gare de Lyon-era heltzean eta etxeko gela txikian jarriko zutela; Peyron i idatzi ziola esanez, arriskurik ez bazegoen, Vincenti uzteko jokatu nahi zuen moduan jokatzen.
‎lehen adina edo gehiago hitz egiten zuten, batzuetan ozen bai ozen hitz egiten zuten eta beste batzuetan xuxurla hutsa bihurtzen zuten ahotsa. Zuzen ahoskatzen zituzten hitzak, bakoitzak irakatsi zioten hizkun tzaren arabera, eta gramatikak inolako eragozpenik izango ez zukeen moduan josten zituzten esaldiak eta ahapaldiak. Baina hitz haiekin, esaldi haiekin eta ahapaldi haiekin ez zuten ezer esan nahi, horra.
‎Izaro frontoian elkartu zen Josurekin, beti egin ohi zuten moduan. Goizeko kafetxo bat eta eguneko plana hitzartzen zuten bien artean.
‎Saihestu egiten zuen nonbaiten topo egiten bazuten elkar. Familian asko inplikatu ginen lehengusuarekin, ahal genuen moduan laguntzen saiatu ginen, adi ginen. Alaitzek ezin zion horri guztiari aurre egin.
‎ihintzak belarra maite duen moduaren bila
‎oihukatzeko. Zure aita Genarok egin ohi zuen moduan, mendi, itsaso edo autoz edozein hegazti azaldu eta horrela bataiatuz. Zapelatza izan ala ez izan, harentzako tamaina jakin batetik aurrerako hegazti guztiak, zapelatzak.
‎oihukatu eta horrela apurtuko zuela bion arteko urteetako inkomunikazioa. Zure aitak egin ohi zuen moduan, mendi, itsaso edo autoz edozein hegazti azaldu eta horrela bataiatuz. Zapelatza izan ala ez izan, harentzako tamaina jakin batetik aurrerako hegazti guztiak, zapelatzak.
‎Eta ziurtasun gabezia honek, harekiko balizko lotura hark, esperantza ematen dit eta ikara. Aurki esnatuko zara Diego, mainaka egingo duzu, hasieran kexu moduan, gero ozenki, nire arreta osoa erakartzeko, ohi duzun moduan. Eta abuztuko igande goiz gori berri bat hasiko da.
‎Ez dut banatzaileen telefonorik eskura. Berriz ere Mercedesari hurreratzen natzaio eta ez dakit zergatik Vogt teutoniar erara ahoskatzea otutzen zait, nire nagusiak eta Ojuelek berak egin ohi duten modura, v aren ordez f a ahoskatuz. Fogt!
‎Horixe ebatzi baitu epaileak niri begietara begiratzea makurtu gabe, hamabostean behin otso beltzak zurekin egoteko eskubidea duela. Eta nik, gizakume zibilizatuek egin behar dugun modura, esana aditu beste erremediorik ez dut. Ze epaileek ez dute esaten, egiten edo sentitzen Diego, epaileek ebatzi egiten dute, handitzen zarenean ikasiko duzu, eta ebazpen hotz eta buruargi horien ondorioz, munduko injustiziarik ankerrenak gauzatu litezke.
‎Musika eskolan aritutakoak dira adin batetik beherako herritar gehienak, baina hortik aurrera askok eta askok eman duten pausoak bihurtzen du Z musikaren erdigune txiki. Musika taldeen eta musikari profesionalen zerrenda luzeak zein herriak musika bizitzeko duen modu bereziak isiltasunaren aurkako erresistentziaren maparen erdigunean kokatzen dute Z, edo hala luke behintzat. Piris hemen bizitzea ez da kointzidentzia hutsa.
‎Zertarako hainbeste txorakeria? Herri honetan ezin gaitezke nahi dugun modura isildu, ala. Baimena eskatu behar al da?
‎Terapeutak itxurakeriarik eta faltsutasunik gabeko barne kontsistentzia agertu behar du: munduan egoteko duen modu erreala islatu behar du umorearen bidez. Terapeutak ez du pazientea epaituko, umorez tratatzen duenean. Umorearen jomuga den pazienteak onartua sentitu behar du.
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
‎Erantzun kognitibo emotiboaren barnean sartzen dira distrakzioa, alderaketa soziala, autokontrola, borondatea indartzea, arazoen minimizazioa, etab. Jokaerazko erantzunaren barnean sartuko lirateke informazioa biltzea, ihesa, negoziazioa, ekintza zuzena, jokaera asertiboa, erlaxatzeko ariketak, jokaera alternatiboak, etab. Estresaren zedarritzaile nagusiak bi dira: subjektuak egoera hautemateko duen modua, eta subjektuak egoerari aurre egiteko dituen baliabideak (eta baliabide horien hautematea). Inguruneko gertaeren, gertaera horien ebaluazioaren eta haiei aurre egiteko erantzunaren arteko elkarreraginetik sortzen da estresa.
‎Kopa bakoitzak bere formari, tamainari eta lodierari dagokion soinua duen modu berean, organismo bakoitzak eta organismoaren atal bakoitzak bere bibrazio eremua eta oihartzun maiztasuna ditu. Atal guztiak organismo batean elkarturik daudenean, maiztasun konposatu bat eratzen dute, orkestra bateko kideek egiten duten antzera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 31 (0,20)
duen 12 (0,08)
duten 10 (0,07)
zuten 9 (0,06)
dugun 3 (0,02)
duzun 3 (0,02)
baitzuen 1 (0,01)
bazuten 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
ditugun 1 (0,01)
du 1 (0,01)
dudala 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
genuen 1 (0,01)
lukeenaren 1 (0,01)
luketen 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zuentzat 1 (0,01)
zukeen 1 (0,01)
zutenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia