Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2004
‎Pauline Bernardette begi zabalik gelditu zen nire arrazoiak entzun zituenean, eta belauniko jarriko ninduela ere uste izan nuen. Baina horren ordez harat honat hasi zen komentuko lorategian, begi zabalik orduan ere, eta gutxienez ordu erdia pasa zuen modu hartan. Gero esan zuen:
2010
‎Pagoa eta garia, Irantzuk esan ohi duen moduan.
‎Ezin du modu ederrean erre.
‎Mohamed ben Abdelkrimen aldeko deiak izan ziren surrealisten lehenengo ekintza politikoak, ordutik aurrera komunistekin elkartu baitziren iraultza estetiko eta etikoari ekiteko. Kolonizazioa berdin zibilizazioa ia unibertsalki onarturiko formula zelarik, surrealistek antikolonialismo ezinezkoaren alde ekin zuten modurik ustekabeenean.
‎Subjuntiboa geroago eta gutxiago erabiltzen da, euskaraz ere, Amikuzeko laborariak EHUko unibertsitatekoak baino gehiago eta hobeto erabiltzen du. Baina subjuntiboa da hipotesia, zalantza, desira, beldurra eta ez denaren posibilitatea azaltzeko dugun modua.
‎Traje moroak ere debekatu ziren, eta zeremonia musulmanak. Eginahalak eginahal, moriskoak ez ziren integratu, ez behintzat Elizak, hierarkia politikoak eta herri xeheak nahi zuen moduan eta neurrian. Alpujarretako errebelioa gertatu zenean errepresioa latza izan zen, Granadako moriskoak samaldaka deportatu zituzten Gaztela aldera.
2011
‎" Lorenzori zor diot gaur bizirik egotea, ez hainbeste emaniko laguntza materialagatik, baizik eta haren presentziak eta bihotz oneko izateko zuen modu erraz eta sinpleak, oraindik ere, gure mundutik kanpo zintzotasuna posible zela gogoratu zidalako".
‎—Hiregatik espreski behar bada ez, baina aparkatzeko duan modu horrekin, gero hire txakurraren kontua zegok...
‎—Hik konprenitzen ahal duan moduan, hori ez duk nire eginkizuna, usna duk nire lana, sudurra luzatzea, baina Interneteko tokitxo batzuk gomendatzen ahal dizkiat.
‎Hitz gutxitan laburbildu nahiko bagenu Laboaren ahalegin artistikoa, hitzen sonoritatearen mugetako esplorazioan egindako ahaleginera jo genuke. Grinaz eutsi zion bilaketa honi, egin ahal zuen modu bakarrean: jolas bat bailitzan, handikeriarik gabe.
‎Bolante kolpe bat jo behar izan zuen Marcok ezkerreko bidean sartu ahal izateko. Zubia hartu zuten, beste autoak, ahal zuten moduan, saihestuz. Auto beltzetik hurbil hurbil kokatu ziren.
‎Galdera horiek buruan zituela tabernako ate aurrera iritsi zen. Adostua zuten moduan hiru aldiz jo zuen atea. Segundo batzuetan itxaron zuen bigarren aldiz jo aurretik.
‎Partisanoaren hitzen aurrean etsi egin zuen Marcok. Nahi duzun moduan, esan zuen kazetariak. Settimorengana zuzendu zuen orduan begirada.
‎Txanpona poltsikoan gorde eta zer gertatzen ari zen ikustera hurbildu zen Changengana. Gazte gehienek aurpegiak zapiz estalita zeramatzaten eta poliziaren eta faxismoaren aurkako oihuak errepikatzen zituzten behin eta berriro, plazako sarrera guztiak, ahal zuten moduan, itxi zituzten bitartean. Lipar batean bost barrikadarekin plazako sarrera guztiak ixtea lortu zuten eta, barrikaden beste aldean, carabinieri ak ziren eztanda txikien arduradunak.
‎Irlandarraren kalasnikovaren eraginkortasun frogatuak hiru faxista utzi zituen lurrean lehendabiziko tiro sortan. Gladiadorez jantzitako bi gizon horien tiroak txantxetakoak ez zirela ikusita, benetako turistek, ahal zuten moduan, alde egiten zuten handik. Faxistek babesa bilatu zuten Koliseoko arkupeetan.
‎Brucek, hainbeste alditan entrenatutako zeharkako ostikadarik ederrena oparitu zion eta Norrisek, Aita Santua izanen balitz bezala, lurra musukatu zuen bigarren aldiz. Txinatarraren kolpeak gero eta zuzenagoak ziren, gero eta indartsuagoak, eta amerikarrak, lerdo aurpegia zuela, ahal zuen moduan egiten zien aurre. Kopetaile luzeak traba egiten ziola pentsatu zuen, gorputz osoa minberaturik sentitzen zuen bitartean.
2012
‎Nik erantzun nion aspalditik hitz egiten genuela etxean horrela eta jendeak primeran ulertzen zidala. Gainera, euskal idazlea izateko deliberazioa egin nuenean zera erabaki nuela, gure amak ulertzeko moduan hitz egin eta gure amak euskalduna jaiotzez baina euskaraz inoiz eskolatu gabea, nahiz eta irakurtzeko zaletasun handia izanulertuko lukeen moduan idaztea. Eta hori betiko erabakia nuela eta aldaezina.
‎Ezta banjoa jotzeari ere. Eman izan baliote Nobel saria, denek espero zuten moduan, Suediako erregeek ere ez omen ziratekeen gitarra kontzertutxo bat entzutetik libratuko. Edo banjo joalditxo batetik.
‎Beti pentsatu izan dut edozein kale kantoitan aurki litekeela ospatzeko zerbait, zoriontsu egin zaitzakeen zerbait. Norberak gauzak ikusteko duen moduarekin du zerikusia horrek, ez duzu uste. Botila erdi hutsa edota erdi beteta ikustearena bezala, metafora erabiliegia izan arren badu egiaren parte handi bat.
‎Leonor bere aitaren eta osabaren arteko gerra zibil ikaragarri krudelaren erdian hazi zen, eta uxatzen zaila da haurtzaroan sortzen den beldurra, eta, horregatik, orain uste du umetan jasan zituen amarru guztiak errepikatu eginen direla, inolako zalantzarik gabe, bere patria berrian. Baina erregeak badu modu bat beldur horiek desagerrarazteko: andrearentzat Erriberrin gaztelu bat eraikiaraztea, Leonorri sutondoan goxo goxo irakurtzen zizkion zalduntza liburuetan ageri direnak baino are ederragoa.
2013
‎" Ez zen edonolako bisita izan, zeren ematen zuen denak, ahal zuten moduan, ospakizun baterako bezala apaindu zirela. Buruan batzuek luma gorri erramillete bat zeramaten, beste batzuek luma gorriak eta beltzak txandakatzen zituen girlanda.
‎Elkartearen mugimendutik aparte, bertsolarien beraien jardunean ere, belaunak belaun izan dira. Oilasko nintzen garaian, barrura iritsi zitzaidan niretzat gizhandi ziren bertsolari helduek ni kide hartzeko zuten modu hura. Gehiegi babestu gabe, distantziatik baina begirunetik, gazteari bidea egiten uzteko molde hura.
‎Euskaldun hitza ulertzeko dugun moduak berak hiztun komunitatearen jarraidura historiko luze horren ikuspegian jartzen gaitu. Egun ezagutzen ditugun etxeak asmatu baino lehen, su hori bazen.
‎Hiztun komunitateak bere estrategiak abiarazi zituen bost hamarraldi hauetako zikloaren hasieran, ahal zuen moduan, nahasian, eta hala egin du gerora ere arlo batzuetan. Hamarraldiotako estrategien mapa busti bat egin litekeela esan dugu 8 Kapituluan.
‎Zeren arabera? Ordezkatzen duenaren arabera, ordezkaritza hori antolatzeko gaitasunaren arabera, eta iristeko edo harreman publikoak kudeatzeko duen moduaren arabera.
‎Bi abstrakzio horiek badute lotura erdi aroaren inkubazioarekin eta aurreko hainbat oinarrirekin. Erro semitak eta erlijio kristauak bizitzaren Iturria ulertzeko duen moduaren ondorio eta bilakaera ere bada, nolabait, askatasunaren eta berdintasunaren sinesmen hori. Printzipio politiko gorenen panteoian gutxienez bi mendeko ibilbidea egin ondoren, esan dezakegu bi totem horien inguruan sortu dela egun bizi dugun errealitate bizkor eta irekia.
‎Esanguratsua dena da ohartzea gurean neska mutikoak estatuaren eta kapitalaren esparruko artefaktuen eragina duten moduan gizarte antolatutik sortutako erakundeen eraginpean ere badaudela beren eguneko jardun gehienean. Ikastolek, herriko hezkuntza ez arautuko taldeek, euskalgintzako mugimenduek, inguruko kooperatibek, herriko elkarteek eta beste hainbat ahalmen gunek sortutako eraginak neurri handi xamarrean ukitzen dute beren bizitza eta heziketa.
‎Etxe gabeko anfitrioia. Etxeko gelak eta sala jadanik bereak ez direnez, ez dauka gonbidatuari kafea eta pastak nahi duen moduan salan eskaintzeko aukerarik. Gainera etorkinak zerbitzari datoz, ez gonbidatuta.
2014
‎Egun ezkontza ez da beharrezkoa den ezer, ez ekonomikoki irauteko ezta ama izateko ere. Geroz eta gehiago dira familia monoparentalak —jada emakumeak ez du zertan senarrarekin jarraitu, ez ekonomikoki, ez psikologikoki, ez sozialki—, baita bikote homosexualak edota bestela osatutakoak; bestetik, geroz eta gehiago dira dibortziatzen diren emakumeak —urtean zehar bikote gehiago dibortziatzen da ezkontzen direnak baino— edota seme alabak dituztenak modu artifizialen bidez edo, bestela, lagunen edo alokairuan dagoen bati eskatuta; edo, besterik gabe, seme alabarik izan nahi ez dituztenak.
‎Melanesia eta Ipar Amerikako natibo askoren artean jokaera homosexuala gizon pero petoa bilakatzeko bidea zen, paradoxikoki. Kultura hauetan, zein beste asko gehiagotan, semenak gizontasunaren indarra zuen bere baitan eta, ondorioz, gizon bilakatu nahi zuenak hartu behar zuen —modu batean edo bestean— Erroman soldaduek gradu handiago zuen beste soldadu baten semena hartu behar zuten moduan gerlari ona bilakatzeko, Melanesia eta Ipar Ameriketako natiboen artean ere gizontasuna bereganatzeko semena hartu —ahoan edo ipurzuloan— edo gorputzean zehar igurtzi behar zuten gazteek.
2015
‎Are gehiago, naturaz zuen kultura hura. Guk ulertzen ez dugun moduan ulertzen baitzuten natura eta kultura erromantiko horiek: nola bereizi bizi komunitate baten jende lanketa eta jendea bera?
‎Bide beretik, erregimen hipermodernoak identitatea debekatu nahiko luke, kontsuetudinarioak identifikazio alternatiboak debekatu nahi dituen moduan. Erregimen modernoan identitatea izan asmoa da, proiektua, eta ontzat dute modernoek proiektu batean nork bere burua zizelkatzea.
‎Anomaliek ezinbestekoa dute metonimia kateak antolatzea, eta alde guztietara zabaldu eta anitzetan konektatzea. Beharrezkoa dituzte, halaber, zaindari eta sustatzaile adituak, arizale zailduak behar dituen moduan. Hala, Egitura berez omen doazen ohiko jarduera arruntetan bizi den bitartean, anomaliek ohiz kanpoko jarduerak dituzte arnasa-gune.
‎Nik, determinismo teknologikoan jauzi gabe, teknologiek ekarri dizkiguten aldaketei erreparatu nahi diet, ezen gakorik bada, hura ekoizpen sistema iritzi diogun hartan izango da, baina ez produkzio ekonomiko hutsean, bizi formen produkzio multidimentsionaletan baizik. Produkzio eta kontsumo moduak aldatu direnez, bizi formak ere erruz aldatu egin dira eta munduaz eta geure buruaz jakiteko eta jabetzeko genituen moduak haiekin batera.
‎—Esan dizuet lehen. Atentzioa gehien ematen duena zera da, bere bizitzeko modua, bizitzeko duen modu txarra, zehaztuko nuke nik; izan ere, munduko pisu astunen artean onenetarikoa izateko dohainak eta abilezia baldin badauzka ere, badirudi berak ez diola horri inolako garrantzirik ematen eta bere bizitzeko modua une bakoitzean apetak ematen diona egitean datzala.
‎Gaztañagak berak entzun zuen konbatea irratian La Habanako hoteletik. Eta espero zen bezala, eta jende askok uste zuen moduan, Joe Louisek irabazi egin zion Paulinori KO tekniko bitartez. Borrokak bi minutu eta erdi zeramanean, Detroiteko bonbaketariak etzanda zerraldo utzi zuen olanaren gainean euskal aizkolaria.
‎euskal sindikalismoari airea eta lekua kentzea". 119 Hari beretik, Josemi Unanuek: " Langileen Estatutuak UGT, CCOO eta Espainiako patronalaren eskutan jarri zuen negoziazio kolektiboa nahi zuten moduan egituratzeko tresna"; erabaki haren atzean hautu politiko zehatza zegoen: " sindikalismo abertzaleak planteatzen zuen erronkari aurre egin[...] eta estatu mailako erakundeak finkatu, lan eta gizarte gaien ikuskera unitarioarekin batera". 120 Lau urte geroago Espainiako gorteek onartuko zuten LOLSek (Ley Organica de Libertad Sindical) xede bera izango zuen.
‎Gertaeren egia ez da egia osoa, kontakizunak osatzen baitu, baina beharrezkoa da, gertatutakoa faltsifika ez dadin. Gero, gertaerak bizi izan dituen eran edo uste duen moduan kontatzeko eskubidea du bakoitzak, egia faktuala haintzat hartuz behintzat, inork ez baitu zertan izan egia osoaren jabe.
‎zuen belaunaldikook isiltasunaren oinordekoak izan zineten legez, ez otegaren gu zuon etsipena heredatzen ari. Zuek izan zineten gerraosteko seme alabak; diktadurak birrindutako etxea auzolanean berreraiki zenutenak, hizkuntza berrasmatu zenutenak; Euskal Kultura Ofiziala finkatu; kuarteletako sotoak eta erbesteko loreak usaindu zenituztenak; idealetan, proiektuetan, helburuetan (esan gura duzuen moduan) sinetsi zenutenak. Eta hori guzti hori kontatu diguzuenak; kasu askotan, iragandakoekiko liluraz eta orainarekiko (eta geroarekiko) desenkantua transmitituz.
‎nire ustez, larregi mugatzen dira kulturak. Ez dakit zenbat balio duen moduan ‘delako euskal’ etiketak, baina ez dut uste kulturak multzo itxitzat har daitezkeenik. Akademikoek edo politikariek mugatu dituzte beren zereginetarako, baina kulturak gauza ireki moduan bizi izan dira beti, eta uste dut hobeto konpreni daitezkeela hala.
‎Garai hartan aurrezki kutxak 1300 langile inguru zituen, eta hain erakunde handia izaki, gehienek ez zuten harreman zuzenik zuzendari nagusiarekin. Berez, ez zuten modu zuzenik denen ahoan zebilen Enrique Goñi hura gertutik ezagutzeko. Gehienentzat lan egiten zuten bulegoan hasi eta amaitzen zen aurrezki kutxa:
‎Mina ez da, jada, beheko klase edo alienatu modernoen berezitasun, mina ere demokratizatu egin baita nonbait. Mendekoek agintarien aurrean itxurak egin behar dituzten moduan, Scotten esanetan, agintariek ere itxura edo beraiengandik espero den irudi edo estereotipo bati heldu behar diote nahiez. Matxismoaren biktima bakarra ez da emakumea, Bourdieuk agertu bezala, gizonezkoa ere beragandik espero den bestelako gizontasunaren irudiari fidela izan behar zaiolako.
2016
‎Nere etxian daukat onen exenplua Fraisko guriarekin, ez du bada onek Azkoititik erten. Bana orregatikan ere gaztelaubak gure ostatuta etorten diranian nombratzen dute modu onetan titulu aubekin: D. Franciso de Lete, Comendador de la Orden de Vaco, Su gentil hombre con Exercicio.
‎Danutak naturaltasun handiz begiratzen zion, baina bera apur bat aztoratuta zegoen. Ez, berak ezagututako edadeko emakumeek ez zuten modu ozartsu hartan hitz egiteko ohiturarik.
‎110 orrialdetan barna hainbat eta hainbat erabilgarritasunez zeharo hornitu aholku plazaratzen digu irakasgai karmeldarrak. Sarreran zioskunez, egileak ez zuen modu polit eta artez taxuturiko lanik ondu nahi, ahalik eta praktikoen eta erabilgarrien baizik:
‎Opera horren funts argumentala ez da bereziki sakona: Lapurdiko Landaburu baserrian, Piarresen alaba nagusia den Maitenak eskapi egiten du etxetik Domingo pilotariarekin Ganix aberatsarekin ez ezkontzearren, aitak nahi duen moduan. Halako batean, etxera itzultzen da, txiro eta alargun, aita urguilutsuaren bihotza minberatzea, kostata baina, lortuz, eta oraino maite duen Ganixekin ezkonduz; ekintza guztia Landaburuko baserrian garatzen da, euskaldunen etxe sakratuaren idurikazioa:
‎Euskal mitologiaren kosmologiak, neolitoko nekazaritza kulturaren kosmologiaren oinordeko delarik, aurreko erreakzioaren kontrako jarrera kultural baten aztarnak gorde ditu. Jarrera kultural hagitz" moderno" eta harrigarri samar iritzi dakiokeena, gizakiaren historiak beti aurrera eta hobera egiten duela uste badugu, ortogenetistek okerki uste duten modura. Izan ere, aipatu mitologian nabari daitekeena zera da, Naturaren indarrak gizakiarenak baino indartsuagotzat jotzen direla noski, baina inola ere ez jainko batzuen borondatearen menpeko modura, edota asmo edo helburu batzuen araberako.
‎" Cormoran eta Trecobben muinoko jentila adiskide onak ziren eta auzo lagunak, eta elkarri utzi ohi zioten batek izan eta besteak behar zezakeen edozein lanabes, harreman onean dauden auzokideek egin ohi duten modura. Behin Cormoran botak konpontzeko mailuaren premian zegoen, baina mailua Trecobben ean egon (bakarra zuten bientzat).
‎" Cormoran eta Trecobben muinoko jentila adiskide onak ziren eta auzo lagunak, eta elkarri utzi ohi zioten batek izan eta besteak behar zezakeen edozein lanabes, harreman onean dauden auzokideek egin ohi duten modura" (Quiller Couch, 1914). (Itzulpen moldatua ingelesetik.)
‎Hori bai, esan behar diozu zeure buruari eraso egiten dizunak ez duela zu umiltzeko ahalmenik eta ahal duzun moduan prestatu behar duzu zeure burua hurrengo txandarako. Irainak jasotzeko prest atera behar duzu etxetik, aurpegian inolako alaitasunik gabe eraikitako irribarrea, burua eta bizkarra tente.
2017
‎zazpi sumendi, zazpi eltzeak edo zazpi ahuntzak. Nahi duan moduan esan zion Ritak, Xabierrek sakongunez eta zuloz beteriko lurralde hura arreta handiz begiztatzen zuen bitartean.
‎James Monroek, geroago Estatu Batuetako presidentea izango zenak, ez zien espedizioa eragotziko, baina ez zien laguntzarik ere emango. Alta, Estatu Batuetan denek ez zuten modu berean jokatu, Winfield Scott jeneralak, kasurako, Ingalaterran emandako hitza bete zuen. Horrela, bada, Scott jeneralaren laguntza oparoa jaso zuten New Yorken, bere etxea, lagunak eta harremanak Minaren zerbitzura jarri zituelako.
‎Berrogueita amazazpigarrena. Debecatua guelditcen da saltcea oguia pisua asqui bague eta gañera galduco du modu ortan arrapatcen zayon gucia eta jaso bearco du multa bostpecetatic amabost bitartea eta salzallea izango da entregatua Juzgadura ala tocatcen danean.
‎Egia gogorra dugu hauxe: gurasoek ez dute ondorengorik, gazteek arbasorik ez duten modu berean. Eten bat dago.
2018
‎Izan ere, aukera dugu haren biografia arakatzeko eta argibideak lortzeko datazioaz, fidagarritasunaz, eraginez eta bestez. Besterik ez bada ere, egilearen jaiotzaeta heriotza datak ezagututa, badugu modurik testua post quem eta ante quem daten barnean sartzeko; orobat, egilea non jaio eta non ibili zen jakinda, errazago zaigu hainbat lotura egitea eta testuak egilearen sorterriaren inguruan erabili den hizkerarekin lotzea," egilea nongo, hizkera hango" ekuazioa automatikoki erabiltzea okerbidea izan badaiteke ere.
‎74 urtean Ponpeio jeneral erromatarrak gune hau aukeratu zuen bere kanpalekua ezartzeko. Erromatar hirigintzak ohi zuen moduan, bi kaleren inguran (cardo eta decumano) antolatu zuten hasierako egonlekua, eta, erromatarren hiri gehienetan bezala, biak gurutzatzen ziren puntuan foroa eraiki zuten. Hiriaren erdigunean eraikin garrantzitsuenak zeuden, hiriko jarduera esanguratsuenak hor gertatzen zirelako; hala nola justizia, merkataritza, erlijioa edo prostituzioa.
‎Teorian," mugaz gaindiko" langileek badituzte moduak gizarte segurantzaren mesedeez baliatzeko lan egiten duten lekuan eta bizi diren lekuan. Hala azaltzen dute Baionako Gizarte Segurantzan.
‎Bere onarpena bilatzen nuela esango nuke. Seguruenez, Brunok ni maitatzeko zuen modua ez zitzaidan arrotz egiten. Ezagutzen nuen bakarra zen.
‎Horrez gainera, aipatu diren moduluen kopuru horiek gutxieneko kopuruak dira, eta ikasle batek 75 modulu baino gehiago ikas ditzake, hala nahi izanez gero. Hots, ulermen eskolan urte bete gehiagoan egoteko aukera duten modu berean, institutuan ere ezarritako minimoa baino modulu gehiago ikas ditzakete, horrekin espedientea hobetzen dutelako eta unibertsitatean nahi dituzten ikasketak egiteko aukera gehiago izango dituztelako. Moduluak ibilbide libreetan hautatzen dituztenez, horietako bakoitzean adin eta ikastalde ezberdinetako ikasleak elkartzen dira.
‎Absurdura eramandako argudio honekin azpimarratu nahi dut irakasleek berariazko trebakuntza behar dutela, medikuek ere berariazkoa duten modu berean. Bigarren hezkuntzako irakasle izateko birziklatze ikastaro bat aski dela onartzen dugu, baina zirujauen kasuen ez genuke horrelakorik ametituko.
‎Ikasketen aroan independentzia ekonomikoa ziurtaturik duten modu berean, unibertsitateak berak hainbat instalazio uzten dizkie ikasleei, eurek kudea ditzaten, eta honela, Finlandiako ikasleentzat autogestioa eguneroko praktika da. Ikasketen arabera banatzen diren lokal horietan era guztietako jarduera kulturalak antolatzen dira, auzolanean:
‎Finlandian, ikastetxeak ez dira etxeen hedatze bat baizik, eta etxe batek abegitsua eta goxoa izan behar duen modu berean, ikastetxearen arkitekturak erantzun egin behar dio bere helburuari, hau da, ikastera gonbidatzen duten guneak izan behar dira. Espazioa berez da hezitzailea, eta ikasleak etxean bezala sentitu behar dira eskolan.
‎Monoteismo erlijiosoetan halaxe gertatzen zen, Jainkoa gurtzeko askatasuna zenuen, eta gainerakoa badaezpadakoa zen. Estalinismoak ere antzera planteatzen zituen gauzak, komunismoan omen zegoen askatasun guztia bildurik, eta jendeak ez zuen zer askatasun nahi zuen modu askean erabakitzeko askatasunik.
2019
‎—Agindu didate esateko ez dagoela muniziorik. Ahal duzuen moduan konpon zaitezte.
‎Hala ere, gainbalioaren egikaritzeak metaketarako oztopo izanagatik ere, kapitalak baditu moduak merkantzien gainprodukzio krisia saihesteko, esaterako, kapital aldakorraren hazkundea biztanleriaren eta kapital konstantearen hazkundeekin proportzionala dela bermatuz.
‎Guzti horretarako, zapalkuntza sistemaren konplexutasunaz jabetzeko eta berau iraultzeko, marxismoak tresna teorikoak, analitikoak eta politikoak eskaintzen dizkigu. Dialektika horietako bat da, hain zuzen ere, pentsamendu forma hegemonikoekiko haustura sakonak planteatzen dituen jendartearen, harremanen eta historiaren mundu ikuskera osatua; prozesu sozio historikoaz eta horrenbestez, egiturazko zapalkuntzaz jabetzea ahalbideratzen duen aldetik, herri sektoreek munduan kokatzeko duten modu bat; eta, gainera, zapalkuntza harremanak gainditzeko orientabide zehatzak eskaintzen dituen munduan esku hartzeko tresna bat.
‎Euskararen historian zehar, mailaz maila, jautsi gara puntu batera non garaiko euskaldunek ez zuten modurik aditzak jokatzeko. Maila honetatik goiti eta beheiti begiratuz ederki ikusten da euskararen eskailera, euskararen garapena.
‎Adizki hauetan garbi ikusten da beren baitan ez dagoela ezer adierazteko zein den beren partizipioa. NOR adizkietan, da/ naiz/ zara sailean, komunean duten letra bakarra a da eta hortik ezin da atera izan partizipioa; eta NOR NORK adizkietan, du/ dut/ duzu sailean, u letra, eta hortik ezin da azaldu zergatik erabiltzen ditugun izan eta ukan partizipioak, bata zein bertzea, nahi dugun moduan.
‎Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra. Besteak beste, munduko biztanle guztiak bizi garelako mundu txiki horietako batean.
‎Jendeak borrokan egin duela lehen zenbakiak eskuratzeagatik bost zazpi minutu (hamar, gehienez) irabazte aldera? Edo pentsatzen duzue medikuaren ordua eskatu nahi genuenok modu zibilizatuan moldatu garela, ordura arte bezain adeitsu. Azken batean, ez genion, bada, txanda elkarri emana lasai eta aurpegi onez, teknologiaren laguntzarik gabe?
2020
‎Gero, hamar urte beteta, Ordiziako ikastolara joaten hasi ginen batzuk. Furgoneta zahar batean, ahal genuen moduan joaten ginen, Abaltzisketa Zaldibia Ordizia bidea eginez. Baina berogailu gabeko furgoneta zahar hark ez zuen indar handirik, eta, Amezketatik Abaltzisketara dagoen hiru kilometro eta erdiko aldapa igo ezin zuenez, igo eta jaitsi oinez egin behar izaten genuen, negu gorrian nahiz udaberrian, bidezidorretatik barrena.
‎Ez zen euskara izango, ez katalana, ez galegoa, 133 baizik eta betikoa eta bera, eta ohi bezala ezarri behar zen. Inperioak egin behar duen moduan, armen, boterearen eta hizkeraren harrokeria guztiarekin.. . 134
2021
‎Norberak nahi duen moduan ibili edo ari izan.
‎askatasuna eta plazera. Bere buruari edozein atrebentzia onartzen ahal ziola sinetsirik, osabak bera zaintzeko eta kontrolatzeko duen moduaz kexatu, eta, ironiaz eta lotsarik gabe," ahaide bihozgabea" deituko dio.
‎kez, harriz, lurrez, hostoz, ihiz, zetaz, larruz, zarpailez eta zuhaitzez eginak, eta orain argizkoak —ordenagailuak eta book ak— Denbora pasatu ahala, aldatu egin dira liburuak irekitzeko eta ixteko keinuak, edo testuan aurrera egitekoak. Aldatu dira haien formak, laztasuna edo leuntasuna, barreneko labirintoa, karraska hotsa eta xuxurla egiteko duten modua, iraunaldia, liburuak jaten dituzten animaliak eta ozen edo ahapeka irakurtzeko esperientzia. Forma asko izan dituzte, baina gauza bat da eztabaidaezina:
‎Alexandroren jeneralak hark sorgindurik bezala gelditu ziren hura hil eta gero. Haren keinuak imitatzen hasi ziren, haren janzkera, jantzi ohi zuen txanoa, burua makurtzeko zuen modua. Oturuntzak Alexandrori gustatzen zitzaion bezala ospatzen zituzten, eta haren irudia marrazten zuten egiten zituzten txanponetan.
2022
‎Bazetorkion JosAnton Artzeren poesien espazialtasunetik, Tere Irastortzaren hainbat liburutako definizio eta oharretatik edota Marina Tsvietaievaren aposizio, parentesi eta hitzen muinera iristeko premiatik, baina oso bere bere zuen modua lortu zuen poema bakoitzaren egikeran. Funtsean" Bat" horri esateko eta kontatzeko premia eszenifikatu egin zuen, antzerkian ari bailitzan.
‎Eta bereziki, Brasilgo ipar ekialdea. Bertsozale Elkarteak eta Mintzolak asmo duten moduan munduko bat bateko kantuaren mapa egin behar badugu, kontinenteetan lehengusuak bilatu behar baditugu, hauek ere ezagutu behar genituzke. Eta beharbada zubi
‎Uste nuena baino jende gehiagok daki maiaz Meridan, halaxe parean tokatu zaizkigun ezezagun gehienek erantzun baitiote maiaz Teresari. Ziurrenik, hark antzeman ere bai zantzuren batekin, guk sarri euskaldunekin ohi dugun moduan. Kontxo.
‎Funtzioak dira hizkuntzen odola, edo gehiago esanda, ia ia, funtzioak dira hizkuntzak, funtzio sorta artikulatu bat. Eta hizkuntza baztertuen biziberritzeaz pentsatu behar badugu, funtzioez oldoztu behar dugu modu sortzaile batean: mikro funtzioak asmatu behar dira, beharbada, hizkuntza batzuen kasuan, eta funtzio handiagoak, eta funtzio partekatuak, edo partekaezinak.
‎Munta handiko gogoetagaia atera du, Manddik sarri ohi duen moduan. Errekaleor auzune okuparen mugimenduan engaiatua dago, eta bere burua politizatzen eta janzten dihardu azken urteetan.
‎Ez dira maiak aitzinako maiatasunaren" marka" turistizatu eta antropologizatu horrekiko antzekotasuna erakusten duten neurrian. Kanta dezakete rap musika, jantzi daitezke nahi duten moduan. Maiak bizi direla agertzea, hor daudela, egungoak direla gizarteari, turistei, munduari ikustaraztea nahi dute.
‎harira, xalo eta zuzen. Jakin min berezia dutelako bihurtu dira ezagutzaren arloko langile (normala behar lukeen moduan, gure inguruan hori askorik nabari ez den arren), eta jakin min hori nabari zaie berdin afaritan, ostatuan edo kalean.
‎Utopia dosi handi bat, aitor dut. Kontakizun eragile orok behar duen moduan, gero erdibidean geratzeko bada ere.
‎Agintzeko ohitura duenaren modura esplikatzen dio andreak autoa gidatu duen gizonari zer nolako aldaketak nahi dituen erosi berri duen etxean. Teilatua, lehenik.
2023
‎Apodaca erregeordeak arro esan zezakeen erregeren armadak azken helburu militarrak erdietsi zituela sarkinen gudarostea desarmaturik eta gatiburik hartu ondoren. Eta garaipen horrek merezi zuen moduan ospatu zuten Mexikoko Elizak eta Gobernu errealistak: kantuka eta tiroka.
‎Eta denen artean halako festa eta nahasketa ikusten eta entzuten da, non gehiago diruditen ezteiak hiletak baino, eta anabasa handia da. Bestalde, hain urrundik etorri behar dute mezara eta elizako gainerako funtzio solemnera, non eguerdi aldera irteten baitira, eta ez zaie jaten eman behar, baizik eta bakoitza ahal duen moduan egokitu behar da. Interesatuek erdeinatu egiten dute hori, eta hainbeste gastu eragiten dizkie".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
duen 17 (0,11)
zuen 14 (0,09)
zuten 14 (0,09)
duten 12 (0,08)
dugun 5 (0,03)
duan 3 (0,02)
dituen 2 (0,01)
du 2 (0,01)
duzuen 2 (0,01)
duzun 2 (0,01)
lukeen 2 (0,01)
baditu 1 (0,01)
badituzte 1 (0,01)
badu 1 (0,01)
badugu 1 (0,01)
dituzten 1 (0,01)
dituztenak 1 (0,01)
duenaren 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
genituen 1 (0,01)
genuen 1 (0,01)
genuenok 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia