Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2000
‎Ez zegoen keari ihes egiteko modurik; ziegako ohean etzan nintzen. Jendea han zebilen batera eta bestera, ahal zuen moduan. Rekalde etortzen zitzaidan tarteka, ea zer moduz nengoen galdetzen.
‎Galtzontziloak bezain jantzi beharrezkoa zen, eta da gaur ere, nire buruan txapela. Ez da kapritxo edo folklore moduan darabildan zerbait, gaur egun zenbait jaitako jendartera azaltzeko batzuek jantzi ohi duten moduan. Beharrezkoa nuen, eta instantzia hori bidali nion zuzendariari, nire txapelaren eske.
‎Bentzutuak ginen, garaituak. Kamioi batera igo ginen Tortellaten; hangar handian nik ikusitako hegazkinetako bat zeraman kamioi horrek, hegoak tolestuta, eta gu ere hantxe, ahal genuen moduan egokituta. Gironara heldu ginen kamioian, plaza batera.
2001
‎Saiatu nintzen ahalik eta agudoena lanak akabatzen. Egunaz bezain argi zegoen, eta edozeinek ikusten ahal ninduen modu hartan.
2002
‎Ez zara ausartu non dagoen galdetzera. Gura duenean azalduko da, ohi duen moduan. Ez diozu atzera ere hots egingo, ematen du pisukidea gogaitzen ari zarela.
‎Bizkaiak badauka bere Gernika. Madrilek, ordea, ez zuen Gernika, edo ez hark zuen modu bertsuan behinik behin. Fernandok ez zuen itolarririk sumatu.
2003
‎–Gaur bai, gaur bai, Uriarte –Itsasketa Eskolan ohi zuen moduan, abizena aipatuz esan zidan goiz hartan Sinbadek– Jakin duzue albistea?
‎–Hala, amaituak ziren marinelen komiteak, soldaduen batzarrak eta erreboluzioaren zerak –bisitariak bere oniritzia eman behar balu moduan esan zuen.
‎Herriko lekuak eta Gure Gizona begien aurrean banitu moduan izan zen berriro. Eta horrela, Gure Gizona ikusi uste izan nuen, Benjaminen ontziaren zain.
‎–Etaaa! –esan zidan, Bizkaiko itsasertzekoek duten modu airos horretan.
2004
‎Beti egin ohi zuen moduan brageta laxatu eta atera zuen zakila. Jakina, ez du txizagurarik.
‎Esan egin lioke Harakini; komun zulo honetatik atera, mutur aurrean jarri, eta bazekiat Mirenekin habilela bota, hotz hotzean. Seguru koldartu eginen litzaiokeela; ukatu eginen luke lehendabizi, eta gero, beti egin ohi duen moduan, aurrera egin eta lepoa eginen luke; eta" hi nor ostia haiz nire bizitzan sartzeko" batekin erabakiko luke. Orduan berak amorru bizian eskubiderik ez duela esanen lioke, ez duela eskubiderik alde batetik Esti engainatzeko eta bestetik Miren engainatzeko; Miren engainatzen ari dela seguru baitago; urrea eskainiko zion, eta Mirenek sinetsi.
‎" Ez dik nahi izanen, eta ez duk egokia" itxi nahi izan zuen eztabaida Harakinek berak egin ohi zuen moduan, azken hitza esanik aurrera inork kontra eginen ez ziolakoan.
‎ohi zuten moduan,
2005
‎Andresek sakon pipatu du zigarroa. Martinek beti miretsi du erretzeko duen modua, kea arnasteko tankera hori. Sudurra eta ahoa lainotik aterako balira bezala, eta txiki txiki jartzen zaizkion begiak.
‎Ez dakit asmatuko ote dudan, baina egoerari aurre egin behar diodala pentsatu dut. Ezin dudala modu honetan aurrera segitu. Telefonorik ere ez dut jasotzen jada, Jose Ramon Izpizua izango ote den beldurrez.
‎Inork ez zion aurre egin, nik barkatu egin nion gurasokeria. Amak malkoak xukatu zituen, eta orduan aitak bere testamentuko aspergarren aipua eskaini zidan, begitsuak ateratzen zitzaizkion arazoak erdiz erdi trenkatzeko egiten ohi zuen moduan:
‎Baforearen bodegako konportak baino zabalago zabaldu zuen atea ingelesez edo halako mordoiloan kantari urketariak, ura itxi zuelarikan dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion puzkiletan, errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak. Itzuli egin zen gorputzaren gordinena erakutsiz, eta toailapean ezkutatu zuen burua luze ilea xukatzeko aitzakian, bere begiek traba egin ez ziezadaten haragi hartan neureak bazkatu nahi baldin banituen ere.
2006
‎Erlojuak agintzen du, horra, ze hirurak izateko hamar minuturen faltan txoferrak ateak itxi eta aldarri batean esan du: " Welcome to the wonderful Sun Valley Express!", western haietan ohi zuten modu berberean, horren ostean bideak dituen miliak aipatu ditu –156, 5 dira– eta azkenik diligentziako zaldiak xaxatzen bezala hitz egin dio ibilgailuari. Yeah!
‎Edo denean. Norberak nahiago duen moduan.
2008
‎Desesperazioa globalizatu da: ez ote dugu modu estandarregi bat desesperatzeko ere?
2010
‎Badakit pilula banaketa berria iritsi bitarteko asperdura orduak erretzeko aurkitu duten denbora pasa berria naizela azkenaldion. Batzuetan iruditzen zait, pixkana pixkana beraiengana nola hurbildu naizen ikusteak zenbateraino laketzen dituen erakusteko duten modu aldrebesak bihurtzen nauela beren adar-jotzeen itu. Goitik begiratzen nien garaitik nola iritsi naizen, jaitsi naizen, beren mailara.
‎" Utzidak niri jotzen". Albertok begia kliskatzen zion, mezua ondo ulertu izan balu bezala, baina gero nahi zuen moduan jokatzen zuen.
‎Gehiegi irakurria den jendearen sindromea zen nirea, funtsean. Hainbeste ohitzen zara harreman korapilatsuetara non arraroa egiten zaizun gauzak sinpleki, behar luketen moduan, ateratzea.
2011
‎Zaharrak, ordea, lasaitu egin du: " Norberak nahi duen moduan ibili behar dik". Gauez begiak bildu ezinik izan da Contreras –edo Vidal–, goizean aitak zer pentsatuko eta haurtzaroko irudiak lokamuts bilakaturik.
‎" Arantzabalena eta Urkizarena baino neurea da errua", onartzen du Arriagak. Dagoeneko ez du modurik haiekin harremanetan jartzeko. Ez ditu ez telefono zenbakiak ez posta elektronikoen helbideak, eta inoiz izan bazituen, galdu egin ditu.
‎Filmak asko argitzen ez duen arren, pentsatu behar omen da emakume hau noizbait maitale izan zuela zaharrak. Injekzio batez katalepsiak jota eta seme alabak ikusi nahi zuten moduan utzi zuen zaharra sendagile adiskide batek. Hilkutxa azkenekoz itxi zutenean, ordea, zaharraren lekuan izotz bloke bat zegoen.
‎Deigarria egiten zitzaion Lazkanori Platonovek bere burua mespretxatzeko zuen modua, auto erruki falta, auto suntsipenaren kontzientzia eta hari aurre egiteko borondate askirik eza. Pertsona kaltegarritzat du bere burua, baina ez du bere izaera toxikoa aldatzeko asmo sendorik sekula erakusten:
‎Harritzekoa ere ez da. Lau urte eta erdi igaro dira, ia bost, eta arratoiek hozka setatsuan arituta ere zizelkatuko ez luketen moduan zizelkatu dute nire giza irudia azken bost urte hauek...
‎Alkandorako botoiak askatu eta saihetsak laztandu zizkion Gloriak, hatzekin eta ezpain axalekin. Sekula pentsatuko ez zuen modu batean galarazi zion burua lepoan egin zion lehen koskak. Guraize aulki egurrezkoetan eserita zeuden biak, eta Gloriak berea utzi zuen barruko arropak erantzi eta Lazkanorenak orkatiletaraino jaisteko nekerik hartu gabe haren zakil palanka gomaren bestaldetik ateratzeko.
2012
‎– Nahi duzun moduan. Ez nazazula trabatu.
‎On egingo dizu... Nahi duzun moduan... Egin ezazu lo, bai, hori izango duzu onena, ni hemen geratuko naiz, bihar goizean hitz egingo dugu.
‎– Hori duk. Beroaldia izango duk, deitu egiok nahi duan moduan, baina une honetan berarekin larrua jo besterik ez diat egin nahi. Hori ere maitasuna izango duk, ba!
2013
‎Uste nuen gure bizitzaren historia geurea dela, nahi dugun moduan
‎– Topatuko duzu behar duzun moduan zaituena.
‎espero duenaren moduan
‎Itzuliak gara, aspaldiko parteko greba baten ostean, betiko okerrera. Polizia ez dago jadanik patronalaren egoitza zaintzen, egoera normal batean gau eta egun egon behar lukeen moduan.
2014
‎Futbolean ez zekien, eta mundu guztiak futbolean egiten zuen mundu hartan arazo larria zen. Kontua ez baitzen bakarrik jokoa ergela zela, baizik eta oso zaila zela baloia hartu eta harekin zerbait zentzuzkoa egitea, eta ez, demagun, hesiaz beste aldera botatzea, Xabik nahi gabe, jokatzen ausartzen zenean, egin ohi zuen modura. Eskerrak tarteka nesken konpainia aurkitzen zuen, eta haiek limurtzeko hitzak ere bai, gauza zaila baina ez ezinezkoa.
‎Ezin zion, ordea, ezer leporatu. Aita garaiezina zen, nahikoa egiten zuen anaiak hura ahal zuen moduan desafiatzen. Ez zen gutxi.
‎Txomin berpizteko ametsaz mintzatu zitzaion Xabi. Gotzonek, ordea, Xabik espero ez zuen moduan erantzun zion:
‎Ez zuen jakin nondik etorri zitzaion esaldi hori, askotan damutu zen gero. Ez zuen modu kontzientean egin noski; etorri egin zitzaion, aitaren faltak eragin zion beharbada. Gerra Zibilean egondakoa zen 1981eko apirilean zegoen osaba, osaben arteko bakarra gerran.
‎itolarria, taupada arraro hori, takikardia. Inoiz ez zuen modu horretan izan, geldirik. Beti mugimendu zakar baten ostean, kirolean, ariketa fisikoan, beti keinu arraro bat egin eta gero, inoiz ez ia geldirik, arnasaldi bat egitearren, luzea, biriketarainokoa.
‎Ez zekien hogei minutu pasatu ote ziren agindua eman ziotenetik, hogeita bost minutuak. Tiro bat eginda izan behar zuen ordurako beharbada, bi ere bai, 20 minutu, 25, denbora ezin zuen modu naturalean kalkulatu.
2015
‎Bazituen une gozoak, baina aurrera egin ahala, esaterako Odile Moresen baitan sartzekotan zebilela, zakila Gaztegi izan zitekeenaren uzkian zerabilela ohartzen zen, makila, Odile Moresena, berean sartu irten zebilen bitartean. Enegarrenez esnatu zenean, artean eguna argitzen hasi berri, ametsetara ez itzultzea erabaki zuen, horixe baitzuen modu bakarra Odile Mores eta bere artean beste inor sar ez zedin. Orduan bai, bi eskuez, urteen poderioz eskuratutako abileziari esker, irudimena azken tantaraino xurgatuz, denbora plazeraren mende jarriz, hau ere urte askotako eskarmentuak emandako dohaina, orduan bai, orduan Odile Moresen baitan bailebilen, gozamenaren tontorrera iritsi zen.
‎– Nahi duzun moduan... –egin zuen jarraitzeko ahalegina Aretxabaletak.
‎– Laostia! Jendartean, soziedadean, nahi duzuen moduan deitu artaldea. Esan nahi nuena, eta berriro baten batek hitza ez badit kentzen, esango dudana da giza talde bakoitzak –une hartan isilunetxo bat egin zuen Aretxabaletak, begiradaz ea norbait moztera ausartzen zen iradokiz– edo jende talde bakoitzak bere kodeak dituela, ideologikoak, etikoak...
‎– Patata tortilla prestatuko dut gaur afaltzeko –esan diot– Ondo? –erantsi dut modu absurdoan.
2016
‎McCarthyk eta enparauek presionatu egiten dute bere militantzia onar dezan, sistema komunista hobe dela uste duela aitor dezan, komunismoaren propaganda egiten duela onar dezan; egile eskubideengatik zenbat kobratzen duen esan dezan eskatzen diote; aurpegiratzen diote Estatu Departamentuak haren liburuak erosi dituela, eta orduan galdetzen diote ea egile eskubideengatik kobratu duen dirua Alderdi Komunistaren kutxara iritsi ote den. Ahal duen moduan defenditzen da Hammett, Konstituzioak ematen dizkion eskubideen babesa inbokatuz, batzuetan, halako hitzezko esgrima saio bitxiak eginez, beste batzuetan. Honetan bezala (testua aipatu Interrogatorios liburu horretatik moldatu dut):
‎Buruz zerrendatu zituen Martinek ordura arte egindako gastuak. Urangak jasoa zuen eskatu zizkien 40.000 pezetetatik erdia pasa, lotuta zeukaten Olaztikoa, gainerakoa ahal zuten moduan eta tenorean emanen zioten. Horrez gain mila bat ogerleko xahutuak zituzten La Campanan eta Casa Marinan, eta beste horrenbeste zuten Salvatore eta Pete berriz limurtzeko.
‎eskaini zitzaion konfesorea, eta emakumeak, espero genuen moduan, ukatu egin zuen
‎Itxura eta izena mudatu zituen han. Inizial berak zituen deitura berri bat onartu zuen –Panamako kontsul batena– garai hartako espioiek egin ohi zuten moduan. Jose Antonio Agirre Lekube ordez Jose Andres Alvarez Lastra.
2017
‎Azken ohar bat. Emakumeak botere karguetan inplikatzera animatu eta bultzatu behar ditugun modu berean, ondo identifikatu genituzke gizonezkoek baztertu ohi dituzten lanak eta postuak (ohikeriazkoak eta zehatzak diren zereginak, adibidez). Eta horiei ezetz esaten hasi.
‎Hortaz, feminismoan ageriko mudantzak gertatzen ari direla esaten badugu, ondorio logikoa litzateke pentsatzea gure gorpuztasuna ere, elkarrarremantzeko, mendekotasuna sentitzeko eta teorizatzeko, aldarriak zehazteko, ekintzak gauzatzeko... dugun modua birmoldatzen ari direla. Ziur naiz haragiberritze prozesu horietan sakontzeak etorkizunerako gakoak ekarriko dizkigula.
‎Erantzun zion euskaraz egin ohi zuen moduan eta handik h gabeko bizkaieraz hasi zitzaion, ohikeriatan. Astebetera edo harrigarriki zera bota zion:
‎Kristo kaleko eskaileretan behera jaitsi dira biak besotik helduta, Axi osasuntsuak, Axi Axi zenekoak, neurri batean erridikulua zen maskulinitatea eraikitzeko zuen modu ponpoxo hark inondik inora onartuko ez zuen moduan –askotan Josebari maskulinitatearen irudi estereotipatuaren parodia iruditzen bazitzaion ere, halako xamurtasun bat sortzen zion, Axi ohartzen ez bazen ere, ezinaren elbarria azalarazten ziolakoz–, besotik helduta joatea afektu erakustea zen neurrian ez maskulinotzat jotzen baitu gizontasunak eta euskalduntasunak bat egiten duten g...
‎Hau da kodeinak ez dit oinazea arintzen, ez eta aski gertatzen oxikodona, pregabalina, topiramatoa, retigabina edota opiazeo desberdinen zerrenda luze amaiezin neketsuko botika narkotiko horiek; hau da nire nerbio sistema zentrala kaltetuaren informazioa gaizki ulertzen dute garuneko nozizeptoreek eta dagoeneko ezin dut gehiago minarekin, minarekin, minarekin, urteetakoa den oinazea; hau ez da irribarre gehien egiten duen hura da zoriontsuena; helduak bailiran hitz egiten duten haur pedanteak baso itxi batean laga behar lituzkete da hau, beraien guraso harroputzak oihanean, larrugorritan, tresna teknologikorik gabe eta desodoranterik gabe, kreditu txartelen ezgaitasunarekin besapeetan, bitxirik gabe, diskurtsorik gabe, lehen aldiz bihotzak gordinik eskuetan; hau da ni, ni, niaren etapa amaiezin batean kasketaldietan garrasi egiten duten haurrak bizi guztirako beraien gurasoekin batera giltzapetu behar lituzkete, garrasi ere egiten duten gurasoak, eta murmurikatzen dutenak, eta modu selektiboan konspiratzen dutenak, ni, ni, niaren etapa agorrezinean; hau da plastilina puska batek nahikoa izan behar luke bakoitzarentzat, eta maitasun gutunen bat edo beste; hau karrakelak eta kristal hautsiak da; hau da ez zaitez itsuki tematu Herioren dantzara gorputz mardul guztiz osasuntsuarekin iristearekin; azaletik eta bistakotik haratago BIZI ZAITEZ!, BIZI ZAITEZ!, BIZI ZAITEZ! da hau, dogmetatik eta dogma baino ez diren antidogmetatik haratago; zortea gaizki banatuta dago da hau, eta" zorte" hitza gehiegi baliatzen dutenak beraien desgraziak maiz berekoiak diren okerreko erabakien emaitza zuzenak gehien eragiten dituztenak dira ere bada hau; tunel luzera eramaten zaituzte bidezidorrek; hau da egiteak eta ondorioak, eta ardurek ez dute modu ez kaltegarrian flotatzen kontzeptu abstraktuen unibertsoan; hau zure orduak da, zure minutuak, zure aukerak eta hautaketak, zure labanak, zure fruituak, zure loreak, zure lokatza, zure putzuak, zure beldurrak, zure kantak, zure isiltasunak, zure maitasuna eta zure gorrotoa, zure giltzak, zure ateak, zure leihoak, zure bertigoak, zure eskailerak, zure kateak, zure belaunak, zure eskuak, zure... behin eta berriro ikusiko dituzun pelikuletako posterrak.
‎Zurito arteko elkarrizketetan bezala, serio eta kontzentratuta iraun zuen larrua jotzen genuen bitartean ere. Une batzuetan faltan sumatu nuen Jokinen naturaltasun dorpea, baina Haritzek nire hitz bakoitzean eta gorputz atalik ahaztuenean pausatzeko zuen modu arretatsua gustatu zitzaidan. Isil eta zehatz, bere artikuluetarako hitz egokienaren bila galtzen zenean bezala gal zitekeen besape baten pleguetan, eta hantxe iraun, zirrara doiaren bila, norberaren zerbitzura baina bere baitara bilduta.
2018
‎Haien garun barruan sartzeko ahalegina egin du. Gazteago zenean egin ohi zuen moduan, haien pentsamenduak irakurri nahi ditu, haien bizitzen nondik norakoak zein diren jakin, nondik datozen, nora doazen, mamiaren erresonantziak nola nabaritzen diren azalean, eta azalaren kamuflajeak nola usteltzen duen mamia. Bartzelona infernua iruditzen zaio, eta bertan dauden guztiak deabruak edo infernura kondenatuak.
‎Mediterraneoko zuritasunak hiriko paisaia argitzen du, Salvador Dalíren koadro baten gisa, baina Sararen inguruan desagertzen da. Arima beltz batek inguratzen duela sentitzen du, shōnen generoko manga edo animeetan irudikatu ohi duten moduan. Arima beltzak barrutik kontsumitzen du, mamu beltzak zabaltzen dira hirian zehar, eta behe laino ilun eta lodi baten atzean desagertzen da Mediterraneoko argi zuria.
‎Soka horretatik tiraka segitu du batek: Gainera, dakien horri ematen zaio estatusa gero eta gehiago, eta ez zaio erreparatzen ekiteko duen moduari, gauzatzeko duen moduari. Marmarrak eta zalaparta, aztoraturik, geu ere joera horri eutsi izan diogulako.
‎Soka horretatik tiraka segitu du batek: Gainera, dakien horri ematen zaio estatusa gero eta gehiago, eta ez zaio erreparatzen ekiteko duen moduari, gauzatzeko duen moduari. Marmarrak eta zalaparta, aztoraturik, geu ere joera horri eutsi izan diogulako.
‎Inoiz ez zait gustatu maite ditudan haiei lo egiten duten bitartean so egitea: nitaz ari dira atseden hartzen, badakit hori; eta badakit baita ere, loa, nigandik ihes egiteko duten modua dela”.
‎Izan bitez arerio ondradu: elkar besarkatu dute, gizonek ohi duten moduan. Ez aurrez aurre, baizik eta diagonal zeiharrean, bataren aldaka bestearen izterrari emanda, ezkerreko hanka eta hankartea pauso bat atzerago, babesean eta salbu.
2019
‎Desordenatuta? Ezin zuen modu naturalagoan egin. Zer uste duzu?
‎Nahi duzun moduan...
‎Hor daude oraindik, esan die. Semeak eskuan zerabilen koilara mahaiaren kontra bota du modu txarrean. Aitak sorbaldak jaitsi ditu.
‎Moskuko hotelera ordu txikitan heldu gara. Itxaronaldi luzeak izan ditugu aireportuetan, atzerapenak, ezer ez da mugitu hegazkinean mugitu behar zuen moduan. Gure zain egon da Leire Barturen, hotelean bertan, ez du lotara joan nahi izan gu ikusi arte.
‎Ilunabarretan, argia piztu eta letren erresuman murgildu baino lehen, belarrietako tutuak kendu, itzali, eta mahai txikiaren gainean utziko zituen. Irakurtzeko behintzat ez zituen behar; dutxatzeko orduan betaurrekorik behar ez zuen modu berean.
‎Nire uste apalean, Mikelek eta Patxok urte luzez osatutako bikoteak Marx anaien gisako dinamika bat oparitu dio euskal eszenari: obratik obrara aldatu egingo dituzte pertsonaien izenak, jantziak, garaiak eta dramaturgiarako aitzakiak, baina elkarrekin egindako antzezlanetan obratik obrara joan dira teatro nortasun propioa garatzen eta perfekzionatzen, Marx anaiek ohi zuten moduan.
‎(Gezurra da. KIPULAk kantatzen du eta LATAk jarraitzen dio ahal duen moduan, ezjakintasuna disimulatuz.)
2020
‎Beti pentsatu izan dut Mami Lebrun antzezlana bertsolariek bertsoak sortu ohi dituzten moduan sortu zela; amaieratik. Kabaret bat egiten ari den aktore batek norbaiten errautsak eszenatoki gainean botatzearen ideia izan nuen.
‎Terrazan dagoen amona bat poztu egin da txakurra ikusita, aspaldiko ezagun bat balitz legez. Maitasunari buruz ari da hitz egiten bilobekin, algaraka, baina ez nik idealizatu nahi nukeen moduan. Barbara Reyz ari dira.
‎edonon eseri eta ezer berezia egin gabe pozik egoteko kapaza izatea. Maite ditudan gauzak zerrendatu etxerako erosketak egin behar dituenaren modura, kotidianoki. Erraza da alaitasuna defendatzea ondo zaudenean.
‎Guztien buru zen Victor, jendetasuna une oro borborka zuen aktorea; berak lotzen zituen haien ingurukoen birak, emanaldiak, berak lortzen zuen lagunen lagun egitea eta mugarik ezagutzen ez zuen zirkuitu undergroundean sareak ehuntzea. Barre egiten zuen, penintsularen hegoalde hartan ohi duten moduan, maisuki baliatzen zituen andaluziarren umoreari buruzko topikoak, “ez zaitez engaina, umore hau maskara bat da; ahalegin handia egin duzu andaluziar baten benetako izaera ezagutzeko”. Horixe esan zidan ezagutu genuen egunean, elkarrekin Sevillan hartu genuen lehen garagardoarekin batera.
‎aldatu egin da pausoa luzatzeko genuen modua
‎(Autoa martxan jarri eta ahal duten moduan egingo dute aurrera. Une horretan ERTZAINBURUAk agindua emango die bere gizonei autoetan sartu eta atzetik abiatzeko.)
2021
‎Garai hartako trenik luxuzkoena zen. Banku batean eserita, schwimmertarrak bidaiari haien jantzi estreinatu berriei begira egoten ziren, hitz egiteko eta jarduteko zuten modu bitxiari begira, beren ohituretatik hain urrun. Film bat ikusten ari zirela zirudien, beren zinema izarrekin”.
2022
‎Horrelakoetan ohi zuen moduan,
‎Errealitate eta jatorri askotariko emakumeekin* eskuz esku jarduteko aukera eman baitigu eta jarduera horretan, gure usteak, barneratutako aurreiritziak eta egiteko moduak ezbaian jarri eta errebisatzeko ateak ireki baitizkigu. Izan ere, ikusi dugu ekimenak antolatu eta garatzeko ditugun moduak, kulturalki jaso dugun produktibotasunaren ideiak erabat zeharkatzen dituela. Eta ohartu gara espazio feminista desberdinetan ere geure jarduteko moduak ezbaian jarri gabe horiek inposatzeko joera dugula:
‎Entzundakoek arraza eta sexu generoaren inguruko borroken artean hainbat paralelismo egitera eraman gintuzten. Bietan espazio mistoak edo ez mistoak egon daitezke eta guztiz ulergarria da zapalkuntza esperientzia espezifikoak dituztenek beraien artean egoteko, indartzeko eta gozatzeko espazioak aldarrikatzea; guk, emakumeok*, gizonengandik aparte espazio propioak behar ditugun moduan. Bestalde, feminista bezala, gu ere beti ez gaude prest besteekin pedagogia egiteko, eta askotan esan diegu gizonei ez etortzeko guri galdetzera zer egin eta zer ez egin.
‎Ordura arte, kontalari gisa, gustuko zituen ipuinak hautatu eta transmititu nahi zituen balioei jarraiki berridatzi ohi zituen, beti ere muga batzuen barruan. Bakarrizketek, aldiz, muga horiek ahaztu eta hutsetik hasteko aukera eskaintzen zioten, kodigo berri bat asmatu eta nahi zuena nahi zuen moduan kontatzekoa.
‎Beatrizen aitak utzitako lokalean jarri genuen hurrengo hitzordua eta hantxe elkartu ginen, ispiluz betetako horma bat zuen gela zabalean. Beatrizek inprobisaziorako akuilu izan zitezkeen hainbat ariketa eta jolas planteatu zituen, eta ahal genuen moduan gauzatu genituen. Artean ez genekien gela hartako ispiluetan islatuta ikusi genuena gure obretan baliatu ahal izateko lagungarri izango zitzaigula gerora.
‎Ordura arte, guk egindako lana ez zuten modu batera edo bestera produkzioarekin zerikusia zutenek baino ikusi eta, jakin mina tarteko, gure jirako jende mordoxka bildu zen Elebeltzen. Gehientsuenak ingurukoak ziren, eta asko eta asko gure inguru hurbilenekoak.
‎Bizentak buruarekin baietz egin dio azkenean, burkoaren gainean sabeleko minak baretzeko postura egokia bilatu ezinik. Plastikozko tutuak besoan gora dihoazkio, eta motela da ingurura begiratzeko duen modua, leihoari, gortinei, telebistari, Migeli, Rakeli. Lo kuluxka bat egingo duela esan die, eta jaisteko kafetegira lasai.
‎“Lan bat egiterako orduan gertatu zait gelditzea sektoreko beste emakume batekin, eta beste pertsona uzkur azaltzea, herabe. Orduan esaten duzu ‘Egingo dugu ahal dugun moduan, konponduko gara’ Hasten zara lanean eta esaten duzu ‘Baina makina bat da, egin dezake hau eta askoz gehiago. Ez dakit zergatik ez dagoen egiten askoz gehiago’ Eta hori behin eta berriro gertatzen zait landa eremuko emakumeekin”.
duzun moduagatik dela
2023
‎Generoa egoteko dugun modu bezala eta ez garen hori bezala aurkeztuz, momentu oro egiten dugunak identitatea eratzen lagunduko digu. Horrek garen horren atzean dagoen esentzialismoarekin hausteko bide ematen du.
‎“nire ama”. Ezin dut “gure ama” izendatu, garai bateko euskaldunek, gero eta galduago dagoen tradizio bati jarraituz, beren amak izendatu ohi zituzten moduan. Amaren seme bakarra bainaiz, eta, dena esateko, hala eta guztiz ere nahikoa eta are gehiegi ere nire amarentzat.
‎Gaztigu bat. Edozein kasutan, har ezazu nahi duzun moduan.
‎Ze epailek erabaki du konformismoa txarra dela eta inkonformista izan beharra dagoela? Ez ote da konformatzea besteengana hurbiltzeko dugun modua. Ez ote da konformismoa guztion bizitzak bat datozen puntu komuna, mardulena eta sutsuena?
‎Daniel Uztaritzetik Baionaraino doan Errobi ibaiaren saihetseko bidexkan paseatzen imajinatzen dut orain. Eugenio, Hego Amerikako herrixka batean, ohi duen moduan. Biak ala biak euskal antzerkigintzaren historiaren arte eta parte.
‎Nire kasuan Ander Lipus. Oholtza gainean, Niak bere lekua izan behar duen moduan, Ni Besteak ere bere lekua behar du. Honen leku hartzea handiagoa da normalean.
‎Erritmoarekin batera isiltasuna eta pausa dira aktoreak ongi menderatu behar dituen altxorrak. Gorputzak mugimendua eta geldi egoten ikasi behar duen moduan. Isiltasuna eta pausa ezinbestekoak dira erritmoari begira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 24 (0,16)
duen 13 (0,09)
duten 9 (0,06)
zuten 8 (0,05)
duzun 7 (0,05)
dugun 5 (0,03)
genuen 4 (0,03)
ditugun 3 (0,02)
du 2 (0,01)
luketen 2 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
balu 1 (0,01)
banitu 1 (0,01)
dituenaren 1 (0,01)
dituzten 1 (0,01)
duan 1 (0,01)
dudala 1 (0,01)
duenaren 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dut 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
duzuen 1 (0,01)
lukeen 1 (0,01)
ninduen 1 (0,01)
nukeen 1 (0,01)
zituzten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia