Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2000
‎Bai, badakit erantzun nik, irri firfira bat ezpainetan, baina ezin dut lorik egin eta gaugiro eder hau oso kilikagarria zitzaidan.
2002
‎Ezin duzu lorik egin, galdetzen dit sosegu handiko ahots batez.
2006
‎–Maite dut Nevadako argia. Askotan ezin dut lorik egin, eta egunsentira arte geratzen naiz esna. Eugene Oneginen aria bat ipintzen dut konpaktuan, Tatianaren eskutitzaren pasartea.
2008
‎Bukaera polita litzateke, inondik ere, Madrildik Donostiarako bidaia kontatzea. Esan nezake, esaterako, bidaia gogorra izan zela eta gogoan dudala lo egin nahi eta ezinean egon nintzela denbora luzean, baina haurren negarrek ez zidatela lo egiten utzi. Etxegarate jaisten ari ginela lehenengo aldiz ohartu nintzela gure bidaia amaitua zela, lehenengo aldiz esan niola nire buruari:
2009
‎–Hau hartu behar duzu. Ezin duzu lorik egin, ezta?
‎Han zebilen Wardes, berriz, lokartzeko ahaleginetan, loak hartu ezinean ibiltzen baitzen bai Parisen bai Canneseko etxean ere. Tarteka, kartetan egin ondoren eta usterik gutxieneko unean, lorik ez egitera etsita zegoenean, artean bere buruari esaten ari zionean" Ez dut lo hartzen, ez dut lorik egingo", hantxe, suite hartan, erortzen zen bat batean halako ilunpeko amildegi fresko batean, hil egiten zen eta, gero, argitasunera itzultzen, lo egin ahal izanagatik txundituta.
‎–Bueltaka sumatu zaitut... Ezin duzu lorik egin, laztana?
‎txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark: aizak mutil, bero bero hoa ezta, bizkarrarekin titi koxkorrak igurtziz?; orain titi koxkorrak hotz hotzak dauzkazu, ia ez dizkizut sumatzen anorakaren azpian, utziko didazu berriro titimuturra ahoan dudala lo egiten?, edo agian bakoitzak bere ohean lo egitea nahiko duzu, edo bakoitzak bere gelan, edo agian Bilbora iristen garenean zure familiagana itzuli nahiko duzu, zain dauzkazu, nire erruz urrundu zara haiengandik, zure gurasoek maite zaituzte, besterik gabe, ezer eskatu gabe, maite zaituzte, eta ni ere maite naute, zu zoriontsu egitea besterik ez dute nahi, edo agian aski dute zoritxarreko ez b... Teoria ederra zen, baina zure nebak eskopeta hustuko lidake bihotzaren erdira jakingo balu zer egin nahi nizun zuri gizaki" eboluzionatuagoa" bihur zintezen.
2010
‎Osaba ez zuten orduan akabatu, baina bahiketak utzitako aztarna traumatikoengatik bizitza asko laburtu ziotelakoan nago. Ezin zuen lo egin. Amets gaizto asko zituen.
2011
‎–Ezin duzu lorik egin?
‎Meza entzun, bazkaldu eta berehala mendira joaten nintzen aste osorako. Neguan etxekoak etortzen zitzaizkidan laguntzera, batez ere arkume garaian, eta udaberrian gorago igotzen nintzen, Zozune mendira; han ere borda bat nuen lo egiteko. Bertan jezten nituen ardiak eta goizaldean, bi orduko bidea egiten nuen etxeraino, haga batetik zintzilik bi marmita bizkarrean hartuta.
2018
‎" Denbora fabrikatzaileek ez dute lorik egiten", otu zitzaion, baina ez zuen sestrarekin jarraitu nahi izan.
2019
‎Etxean, bake uhin bat hedatu zen. Hondarrean, Felixek ez zuen lo egiteko gogorik. Memoria nahasten joan zen, iragana, orai  no eta balizko etorkizuna baltsan juntatzen zi  tzaizkiola.
2020
‎Demonio ez dago lo. Horrek inoiz ez du lorik egiten. Demonioak korrika irteten ikusi du.
‎Vizoso kaboa lo seko doa, lasai asko, ibilgailuaren astinduak ikaragarri zakarrak badira ere. Tenienteak ere hobe luke lo egitea. Ordu asko pasatu ditu esna, atsedenik hartu gabe kirioak baretzeko.
‎Orain badakin, telefonoz bada ere, haren beharra badunala; haren ahots eztia entzun gura hark din, ordea, aitortu hire dei hori gabe ezin zuela lo egin. Tarteka hik huen deitzen haren gogoko minkorra agor zedin.
2021
‎leku hura hotzak, odol beltzezko iluntasunak eta lainoak harturik dago. Han dago Inbidia, sugegorriaren okela janez, zurbil, zeharka begira, gaixobera; inoiz ez du lorik egiten, kezkaren kezkaz. Eskatzen dio Aglaurok laguntza.
‎Hiriko iruditeria herrikoiarentzat zera geratu zen, aitaita ez zela niregandik bereizi, ez zuela jan, ez zuela lorik egin, urik ere ez zuela edan eta sendagileek aise ulertu zutela gizon hark sustraiak bota zituela eta inork ez zuela ziutik aterako hankaz aurrera ez bazen.
2022
‎...aurrean zutitzeko gogoa etortzen zaidanean garbiki erakusteko ez naizela bakarrik ahots bat eta nire atzaparkada bakar batek hamar urteko hitzontzikeriak bezainbat esan dezakeela hitzen atzean ezkutatzen denari buruz, atzaparkada horiek uzten dituzten markek ez dutela amaren bularra eskatzen duen haurraren amorruaren enbidiarik batere, gainera batek daki gizon horrek ez ote duen burua esku artean duela lo egiten, ni bainugela batean larrubizi nagoela amestuz, batek daki ez ote den isilean masturbatzen nire istorioei bizitasun pixka bat emanez, horra inoiz jakingo ez dudana, horra aditzeko eskubiderik ez dudana, eta jakingo banu, zer gertatuko litzateke, zer agituko litzateke eskua praka barruetan harrapatuko banu, buztana hartuko banio eta ahoan sartuko banu, zenbat denbora izango genuke bizitz...
‎...larba baten modura mugitu eta kexatu besterik, pla pla eta pla pla alde batera eta bestera, zer egin du ezkontideen ohean bere burua bihurritu eta luzatu baizik, bere burua akabatu ezkontza estalkien azpian, Loti Ederra, ez eder eta ez loti, zeren egiaz lo egitekotan, ongi lo egin, lasai bizi diren amek egiten duten bezala, aita gabe bizitzen jakin luke, eta esaten ahal dizut amak aitaren beharra duela lo egiteko, esnatzeko eta are jateko ere, amak aitaren beharra du, nahiz eta aitak ez duen maite, eta, hala ere, aitak egin ez dion jestu bati erantzunez, amak paseo garaiaren zain dagoen txakurtxoaren begiradarekin segitzen dio.
‎Eta nik ez dut lorik egiten, ezin dut lorik egin, eta nola egin nuke lo, ama besoetan dudala, ezin dut beragan eta horrela lo egiten duelako amorruan baizik pentsatu, bi bizi bizitzera behartzen nau, neurea eta lehenengo berea, berak egin ez zuena bi aldiz egitera behartzen nau munduan zehar bidaiatzen duen nire sexuarekin, nazio guztietako haurra eraman lezakeen haurrarekin, eta horrek zertarako balioko lukeel...
‎Eta nik ez dut lorik egiten, ezin dut lorik egin, eta nola egin nuke lo, ama besoetan dudala, ezin dut beragan eta horrela lo egiten duelako amorruan baizik pentsatu, bi bizi bizitzera behartzen nau, neurea eta lehenengo berea, berak egin ez zuena bi aldiz egitera behartzen nau munduan zehar bidaiatzen duen nire sexuarekin, nazio guztietako haurra eraman lezakeen haurrarekin, eta horrek zertarako balioko lukeela uste duzu, koitoak er...
‎...ateko, mundura ekarri zituen egitatetik libratu ahal izateko, Jainkoak jakingo ez balu bezala nondik sortuak ziren, aita eta ama batengandik, bai bada, Jainkoak jakingo ez balu bezala haien Jeanne eta haien Anne haien atzean gurasoek hautatutako izen desegoki bat ezkutatzen saiatzen zirela, halako amengandik gehiegi izan nuen, eta gutxiegi neureagandik, amak ez baininduen inoiz deitu, amak nahikoa zuen lo egitearekin, eta bere lo egin behar hartan aitaren esku utzi zuen ni haztea.
‎Martxo hasierako gau batean, ezin zuen lorik egin. Horrela pasatzen zituen ia gau guztiak, begiak bildu ezinik, ohe hotz eta huts hartan.
2023
‎Paquitaren ohe izandakoan jirabueltaka dabil. Burua gainezka, ezin du bere burua ibai bazterrean imajinatu, ezin du lorik egin. Paquita, ikasketak, Fefa, belus berdeko oinetakoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia