Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Horren bitartez, nolaprentsaren irakurleak hala ikus entzunezkoen audientziak, egunero egunero, iakonturatu gabe, begien aurrean du, presente, errealitate politikoaren mapa sinbolikoa: eguraldi mapek, trumoiak non izango diren iragartzeaz batera, non horiek norenakdiren ere esaten baitute. Irrikitan egon ohi da ikusle irakurlea eguraldi iragarpenak zeresango duten jakiteko eta, nolabait adieraztearren, egunero egunero eskatzen diohedabideari mapa hori emateko; agian, politikoki erabakitako eguraldi mapa batsozializatzen eta ezartzen ari direla sumatu gabe.
‎Baina erran beharra dut ezen, hatsarrean bederen, haserre ediren nuela osaba Joanikot... hain haserre, non ez baitzion kasurik ere egin eskuan nekarkion presentari: ...k aditu nituen, zeinak baitziren Arkimedesenak, osabak Akilesen ondotik izan zuen orarenak; eta Arkimedesenganat hurbiltzean, oharturik ezen sugegorri batekin ari zela, lurrean bizpahiru urratserat zegoen makila bat jaso, txakurra baztertu, eta lauzpabortz kolpez akabatu nuen narrastia; eta eskuan hartu, eta osabarenganat egin nuen, disekzioren bat edo egiteko asmotan, zeren osabak atsegin izaiten baitzuen jakitea eta guri erakustea zer nolakoak ziren animaliak barrendik eta zer organo zeuzkaten —hemen bihotza, hor gibela, han giltzurrunak—, lupa bat eskuan.
2001
‎Hona oreka emozionalaren gakoa: zer garen (eta daukagun) eta zer izan (eta eduki) nahi dugun jakin eta hori guztia lasaitasunez eta umore onez hartzeak ematen duen oreka.
2002
‎Azkarregi izango litzateke zoriona zaputzteko. Arin, norberak gura duena jakin eta lortu ostean, eskuarteko goxokia kentzeko. Arin, oraindik paparra guztiz handia ez duen zezentxo bat eta berak baino lekukotu ez duen istoria haizeak eramateko.
2003
‎Giro horretan, beharrezkoa zen euskal kulturgintzan, oraindik ez zen euskalgintza hitza erabiltzen? ari ziren pertsonak, taldeak eta erakundeak bateratzea, «zer nahi dugun, noraino joan behar dugun, zein bide urratu behar, zein urrats eman behar dugun jakitea eta elkarrekin erabakitzea»101 UEUk zenbait ahalegin bultzatu zituen bide horretan, eta horren ondorio izan zen 1976ko urriaren 31n Durangon, bertako Euskal Liburu eta Diskoaren Azokarekin batera egindako batzarra; UEUk proposatuta, Xabier Mendiguren izan zen moderatzailea. Ehun lagun inguru bildu ziren:
‎Osasun arazo txiki batek bidaia konplikatu dezake, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko prebentzio neurriak hartzea. Osasun agintariek gomendatzen dute atzerriko herrialdeetara, bereziki exotikoetara, joatean pertsona batek zer arrisku dituen jakitea eta zer estrategiari jarraitu behar dion jakitea. Funtsezkoa da bidaiaren aurretik, bitartean eta ondoren neurriak hartzea.
2004
‎Txartel azeleragailuak joko jakin batean jolasteko behar den potentzia ez badu edo telebistarako irteerarik ez badu monitorea baino pantaila handiagoan DVDak eta multimedia materiala bistaratzeko, eguneratu egin dugu. Lehenik eta behin, oinarrizko plakaren dokumentazioa kontsultatu behar da, plaka horrek ISA, PCI edo AGP artekarik duen jakiteko eta bere plakarekin bateragarria den txartela erosteko. Gaur egun, AGPa da formaturik hedatuena, baina Pentium II bat edo gehiago baldin badu, DVDak erreproduzitzeko balio duen gutxienekoa, egun merkatuan dauden txarteletatik edozein erabil dezakezu.
2006
‎Horrenbestez, seguruago ibil daitezen, funtsezkoa da gurasoek eta haurrek berek ere noiznahi nola jardun behar duten jakitea eta kontutan hartu beharreko neurriak.
‎Zer jokabide hartu behar lukete Jakinek eta Jakinen idazten duten intelektualek?
2007
‎" Diabetikoak eurak ere ohartu dira azukrearen kontrola modu zorrotz eta eguneratuan eraman behar dutela arazoak saihesteko. Bestetik, tarteka medikuok gaixoekiko errukia sentitu ohi dugu horrenbeste pilula hartu behar dituztela jakitean eta horregatik direnak eta bi egiten ditugu pilula kantitatea murrizteko. Hala eta guztiz ere, errukiak ez dakar mesederik eta bost pilula behar baditu bost hartu ditu.
2008
‎Aurreko hirukote euskaltzaleak horixe frogatu digu argiro: hau da, herri euskaldunaren zoriaz kezkatua eta informatua dagoela, horretarako behar duen jakitea eta eskarmentua lagun. Tamalez, ordea, ez da ohikoa jarrera eta jakite euskaltzale hori ekintzaile abertzale gehienen jokamoldean.
‎Horrek eragiten ditu beherakoa eta pisua galtzea, gaixotasunaren sintoma bereizgarriak, baina ez bakarrak. Orain, azken ikerketen arabera, glutena hestearen sakoneko geruzetara zergatik iristen den argitzeaz gain, zerrenda analitiko batzuk egin dira, glutena duten jakiteko eta elikagai bat zeliakoentzat egokia den ala ez erabakitzeko.
‎Karrikako ur saltzaile izatetik egin du bide Kaolack ek. Betidanik artista izan nahi zuela jakin eta, familia azkenean konbentziturik dantza ez dela neskentzat bakarrik, Dakarren hasi zen dantza ikasten. Laster Germaine Acognyren Harearen Eskola handian sartu eta, horri esker, munduan zehar dabil orain.
2009
‎Iñaki Navarro EAEko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak esan duenez, programa honen helburua seropositiboak diren lagunek gaixotasuna dutela jakitea eta behar duten tratamendua hartzea da.
‎«Orduan behartuago zengokez egunari estuago heltzera»?. Gandiagak azkeneko egunak, hil behar zuela jakin eta geroko hilabete parea, intentsitate bereziz bizi izan ditu. Egunsenti eder bat, sekula ikusi gabekoa bezala argitzen zitzaion, esaten zuen berak.
‎Fenomeno hori eragiten duten arrazoiakaskotarikoak diren heinean, azterketa ikuspegi orokor batetik egin da, kontuan hartuz, generoaren baitako rolek gure gizartean duten eragina sexu bakoitzaren zereginak zehazteko orduan. Horretarako, ezinbestekoa izango da gizonenzein emakumeen kirol partaidetza zein den aztertzea eta kirol ibilbidean duten jokaera zein den ikustea, nondik hasi behar dugun jakiteko eta, era berean, kiroluztearen arrazoiak aztertzeko lagungarri izango zaigulako gerora egin beharrekoikerketetan.
‎«Nora joan behar duzun jakiteak eta gainera jende hori. ezagutzea, ba osogarrantzitsua da».
‎Epailearen lanak sumindu egin nauelako egin nahi izan dut agerraldi hau, esan zuen Izkok hitza hartu orduko. Epaileekin harreman ona eta zuzena edukitzea lehentasuna izan da beti Osasunarentzat, futbol partida bat epaitzeak zer zailtasun dituen badakigu eta. Baina atzokoa igandekoa gehiegizkoa izan da.
2010
‎Nik nahiago dut jakin eta ez nitaz zer esaten dabiltzan jakin gabe bizi.
‎Lopezek ezker abertzaleari buruz hitz egin du zuzenean izendatu gabe, haien agintariei haiek bakarrik erabakiak hartu behar dituztela adieraziz. Politika egiteko ETAren terrorismoarekin babes harreman guztia erabat utzi behar dutela badakite eta hitzak bakarrik ez dute balio; hainbat alditan erabili baitituzte herritarrei iruzur egiteko.
‎Ni hamabost urte baino gehiago egon nintzen, baina engainatu egin ninduten, zeozer egin zidaten, ez dakit zer. Nik agiri batzuk bidali nituen zenbat urte kotizatuta nituen jakiteko eta esan zidatena baino gutxiago nituela ikusi nuen. Gainera orain dela urteak hamar urterekin nahikoa zela pentsioa jasotzeko esan zidaten, baina dirudienez ez da horrela (E 6:
‎Merkatua ezagutzea Imagen: Eduardo Bayon Perales Lehenengo urratsa da autoak zenbat balio duen jakitea eta arrazoizko salmenta prezioa finkatzea. Hori hainbat modutan egin behar da:
2011
‎' Ez da albiste txarra, baina ez da espero duguna' Pastor: ' Garaituta dagoela eta zereginik ez duela daki ETAk' Lehendakaria: ' Urratsa ez da nahikoa, baina bukaera gertuago dugu' Urkullu:
‎PAULAk ABEL adi duela badaki eta disimulatzen jarraituko du.
‎LEOk KARLOSek arrazoia duela badaki eta arnasa sakon hartu eta gero gelatik alde egingo du.
‎Horietako bakoitzaren ezaugarriak aztertuko ditugu, zer arrisku faktore dituzten jakiteko eta, hartara, bakoitzarekin zer prebentzio neurri hartu erabakitzeko.
2012
‎Hori guztia jakinda ere, kontsumitzaileak produktu horien alde egin nahi badu, eta zor agiriak aukeratzen baditu zuhur jokatu behar du eta zaindu egin behar du agiri horiek jaulkitzen dituen erakundearen rating delakoa (zorraren kalitatea), aski kaudimen baduela jakiteko eta, beraz, erakunde hori finantza konpromisoei aurre egiteko moduan dela.
‎Norberak zer jaten duen aztertzea funtsezkoa da (zer jaten duen maiz samar, noiz, zenbat, zerk eragiten duen elikadura desordena), horrela lor daiteke-eta gure dietak zer alde on dituen jakin eta horiek indartzea, eta okerreko jokabideak antzeman eta zuzentzea, aldaketa dietetiko txikiak eginez eta denboran jarraipena emanez.
‎Alde batetik inbidia ematen zidan, inbidia sanoa. Esan nahi dut, 15 urterekin bizitzan zer nahi duzun jakitea eta daukazuna baloratzea gauza handia dela. Bestetik, 15 urterekin bizitza orekatua izatea azkarregi bizitzea da.
‎Hizkuntza aldaketa egitea tokatzen zen eta ohiturik geundenez gauzak ikasi behar genituela jakitera eta gurea abandonatu edo hobetu behar zen egoera bat zela sentitzera, ez zigun buruhauste gehiegirik sor­tzen hizkuntza aldaketak, eta egia esateko, batzuoi Talesen teorema edo azelerazioaren formula baino dezentez errazago egiten zitzaigun gaztelera entzun, esan eta idaztea. Niri ere, euskararen imurtzi latz hori nuela eta, Donostiako Lasallen Atxagari bezala, dei­tuko zidaten «casero» edo antzeko zerbait, Nafarroa, Aragoi eta Valentziako eta mutiko bizkaino haietako gehienek ez baitzekiten gure «casero»ren esanahia, baina superbibentziarako dohain egokiagoduna izan nonbait asteasuarra baino eta ez nintzen enteratu, eta ez enteratzeaz aparte ikaragarri gustatzen zitzaidan erdaraz aritzea, saltsaren erdian egotea esango luke gure anaiak, baina erdi erdian.
‎ITXASO. Ez zen izan bere errua. Uste zuen banekiela eta besterik gabe esan zidan.
‎Egoera hori antzekoa da Espainiako udalerri gehienetan. 1 Txakurrarekin informazioa alokatzeko, funtsezkoa da Pisuaren jabearekin harremanetan jartzea giltzarrietako bat da txakurra bere eraikinean onartzen duenean zer jarrera duen jakiteko eta epe luze edo ertainean arazorik ez izateko. Gure txakurra etxean ondo hartuko dutela ziurtatzeko behar diren galdera guztiak egitea komeni da.
2013
‎Zertara ote datoz? ”. Baina zer gura genuen jakin eta gero, laguntzeko prest agertu dira.
‎MADDI: Joan egin behar dut,... zer nahi duen jakiteko eta nire bizitzako atal hau behin betiko ixteko.
‎Familia funtsezkoa da ikasleei etxean laguntzeko eta ikasgelan garatutako estrategiak indartzeko. Seme alaben agenda gainbegiratzea gomendatzen zaie familiei, zer betebehar, azterketa edo lan dituzten jakiteko eta, horrela, motibatzeko eta antolakuntza lanetan laguntzeko. Berriz ere, zentroarekin estrategia komunak erabiltzen dira eraginkortasuna «biderkatzeko».
‎Langile gutxi ditugu dakizuenez eta horregatik erabaki dugu Eskerrik asko, lanagatik.
2014
‎Y komunera joan zenean barran zeuden beste hiru gaizkileekin jardun nuen hizketan, batek nirea bezalako kamiseta zeraman soinean eta oso bikote guapoa ginela (Y eta biok) esan zidan (nik uste dut egiazki oso bikote gaztea ginelako iruditzen gintzaizkiola eder; dena dela, ezin uka: komentarioak urtu ninduen) eta Y eskua bragetan gorantz igotzen zokoko atetik azaldu zenean, altzora oldartu nintzaion musu luze bat emateko, nire kamisetaren tipoa eta haren kideak jelosiaz so genituela jakinik eta horrek kitzikatuta. Azkenean ospa egin genuen, Y k tabernari tximaluzea txeraz agurtu ostean.
‎Duela zenbait hilabete karrozerian kolpe txiki bat jasanzuen ibilgailu bat eraman diote Pablori tailerrera, eta hura konpondu behar du. Kolpearen ondorioz, pintura ­geruzenparte bat askatu zen, eta kaltea txaparainoiritsi zen.Mailatua atera baino lehen, zati bat desugertu du Pablok, kalteak zenbaterainoko sakonera duen jakiteko eta denborarekin agertu den oxidoa kentzeko.Ingudetxoarekin eta mailuarekin, mailatua atera du, lehengo forma bera eman arte. Gero, berriro lixatu du eremu kaltetua, pintura zaharraren arrastoak eta konfor­mazioantxapari egin­dako kalteak kentzeko.Pintura berrezartzeko eta korrosioaren aurkako babesabermatzeko, Pablok zenbait produktu eman behar dituazkenean, hala nola zinkezko inprimazioa, mastika, prestagaia eta pintura.
2015
‎Zeintzuk dira jarreraren efektu egokitzaileak? Bada, ekintza zuzentzeko arrasto argia izatea, hain juxtu ere, aurrez jarrera objektuarekiko zer egin behar dugun jakin eta objektu horrekin aurkitzen garen bakoitzean, denbora larregi pasatu gabe deliberazio eta hausnarketetan, erantzun azkarra ematea, ia ia automatikoa (Irastortza, 2010: 51)". Esaterako, gaia geurera ekarrita, euskaraz dakitela dakigun kasuetan, gure jarrera euskaraz egitea izan daiteke, eta euskaraz dakien edo ez, ez dakigunetan, erdaraz egitea.
‎Ez zeukeat beste hitzik, entzunak entzunda hotzikara sortu bazidan ere, hire kategoria erakutsi duk zoritxarrean ere. Hire buruaren oreka mantentzea lortu duk osasun egoera larri horretan, ondo jantzita huela banekian eta miresmenez jarraitu ditiat albisteak.
‎Niri zuekin askotan gertatzen zaidana: arrazoi dudala jakin eta isildu egin behar...
‎– Nazio estatu eta hizkuntza gutxituen eskubideen gaineko ideologiek EAEko alderdipolitikoen diskurtsoan presentzia duten jakitea eta alderdi politikoen hizkuntza politikaaditzeko duten azalpen indarra ezagutzea.
2016
‎Horretarako, analisi dokumentala egin du gaitz horiek Espainiako Estatuan zer nolako prebalentzia duten jakiteko eta arrisku faktoreen berri izateko ere bai (arriskupean egon daitezkeen pertsonen soslaia zein den zehazte aldera).
‎a) Abiadura konstantea dutela jakinik eta balioak koadrokoak izanik,
‎Gorputzen erorketaren higidurak zer ezaugarri dituen jakitea eta ondo adieraztea garrantzitsua
‎Testu hau idatzi behar nuela jakin eta berehala hasi nintzen galdera hau egiten nire inguruan: «Nola ikusten duzu euskararen egoera?».
‎Kontsumitzaileek praktika horri buruz pentsatzen dutena baino gehiago egin dezakete. Lehenik eta behin, informatu zer ondorio dituen jakiteko eta kontzientzia hartzeko. Paredesen arabera, zaharkitzapen programatua gaur egungo kontsumo eredu iraungaitzaren zati da, erabilpenean eta jaurtiketan oinarritua, eta horrek desberdintasun sozial eta ekonomikoak areagotzea eragin du.
‎Ikerketaren arduradunek adierazi dute kontsumitzailearentzako heziketa kanpainak egin behar direla, batez ere, elikagaiak kontserbatzearekin zerikusia dutenak, bai hozkailuan, bai izozkailuan. Kontsumitzaile izatetik elikagai aditu izatera Kontsumitzaileak, nola eta non esku hartu behar duen jakiteko eta elikagaiek eragindako gaixotasunak prebenitzeko, lehenik eta behin alderdi hauek ulertu behar ditu: patogenoa zer den, zer forma duen, kutsadurari eta mikrobioen hazkundeari zer kalte eragiten dien, elikagaiaren arabera zer neurri aplikatu behar diren edo arazo gehien sor diezazkiokeen elikagaiak zein diren.
2017
‎Baltsan emandako hilabeteek eraginda, erasan ere egin zioten zentzugabekeria haiek. Neguko egunsentitan aski zuen, zuhaitz beltzen artean, Zaíno uherrari begiratzea ubidearen berezko zabalera hiru aldiz handiagoa zuela jakiteko eta zubitarako erabil zitzakeen enborrak zeramatzala ohartzeko, edota montubioek egozten zioten arima gaiztoa sentitzeko.
‎Giza espeziearen kasuan, norbait kalean bat batean hurbiltzen bazaigu, edozein dela ere haren intentzioa, mehatxutzat har dezakegu ala ez. Hurbiltzen zaigunak zer asmo duen jakiteko eta, ondorioz, gure erantzuna zein izango den erabakitzeko, milisegundo batean bada ere, haren jarrera aztertu eta ebaluatu egiten dugu.
‎–Tira, zure amak goizean goiz deituko digu gaua zer moduz pasa dugun jakiteko eta Inaxi zer moduz dagoen kontatzeko.
‎Zuri naturak egiten dizu min ez Caddyk eta nik esan nuen Horiek hitz hutsak dira eta hark esan zuen Bai birjintasuna ere eta nik esan nuen zuk ez dakizu. Ezin duzu jakin eta hark esan zuen Bai. Behin horretaz ohartzera iristen garen unean tragediak indarra galtzen du.
‎Anaia eta biok ados geunden bizitzaren helburua zoriontasuna zela, zoriontasuna hurkoaren zoriontasunaren bitartez lortzen zela, eta ingurukoak zoriontsu egiten saiatzen ginen. Baina ados geunden, halaber, hurbilekoa zoriontsu egiteko bi modu zeudela, hots, ala hurbilekoa zuzendu eta zoriontsu izan dadin zer egin behar duen jakin eta esan, ala haren esku utzi zoriontasunerako bidearen aukeraketa eta erabakien hartzea. Bigarren moduaren aldekoak ginen gu, eta horregatik anaiak ez zidan ezer esan geratzeko erabakia hartu nuenean.
‎a) Abiadura konstantea dutela jakinik eta balioak koadrokoak izanik, osa ezazue taula.
‎Gorputzen erorketaren higidurak zer ezaugarri dituen jakitea eta ondo adieraztea garrantzitsua da, hainbat egoeraren azterketa zuzen egin ahal izateko.
‎a) Abiadura konstantea dutela jakinik eta balioak koadrokoak izanik, osa ezazue taula.
‎publizitatea eraginkorragoa izatea bezero, produktu edo, Google, Facebook eta antzekoen kasuan, norberaren publizitatea askoz prezio handiagoan saldu ahal izateko. Hau da, makina saltzailerik onena baino gehiago izatea eta une oro pertsonengana nola zuzendu behar den jakitea, zer nahi duten jakitea eta une horretan bezeroen beharrekin enpatizatzeko modua ezagutzea. Siri, AlpdAt eta beste adibide batzuk Siri, Apple, arazo zaila da, munduko machine learning ezagunenarekin.
‎Bezeroekin ondo moldatzeko, onena pazientzia handia izatea da, baina askotan zaila izaten da. Zer nahi duten jakitea eta haien lekuan jartzea ezinbestekoa da, haiek ahalik eta ondoena ulertzeko eta atenditzeko. Egun guztiak ez dira berdinak izaten, ezta bezeroak ere, baina, hala eta guztiz ere, ahal dudan neurrian saiatzen naiz bakoitza ahalik eta ondoena tratatzen.
2018
‎Adinik ez zuelakoan zeuden. Adina zuela jakin eta zenbat urte zituen asmatu zutenean, Luisak bere ogibidea aldatu behar izan zuen.
‎Ontzidiak abiadura bizian jarraitzen du kostalde amerikarrerako bidean, baina komedianteak ezin du hori jakin, berak ura eta ura baino ezin ikus dezake ironiko izateko aski ez den leiho txiki hartatik, ezin du jakin eta ez du oraindik jakingo norantz doazen, norantz daramaten preso eta zein izen duten beretzat ur arruntak besterik ez diren ur haiek. Patrikarik balu, ez lituzke azazkalik gabeko eskuak haietatik aterako.
2020
‎Hedabideek zer hizkuntzaohitura duten jakiteko eta zein hedabide elkarrizketatzea komeni zen erabakitzeko, audientzia neurketek eman digute lehen zantzua.
‎Ez zitzaion berarekin egotea gustatzen, are gutxiago horrelako egoeretan, lasaitasuna mantentzea ezinbestekoa zenean, alegia. Begok ez zekien, inoiz ez zuen jakin eta azken urte haietan are gutxiago.
2021
‎Etengabe kontraesanean dabiltza". Bizkaiko Hitza saiatu da udaleko Segurtasun Sailarekin hitz egiten, zer asmo dituen jakiteko eta langile batzordearen salaketak kontrastatzeko, baina komunikazio arlokoek erantzun dute Amaia Agirre zinegotziaren agerraldia eskatuta dagoela gai horri buruz hitz egiteko, eta ez dutela adierazpenik egingo batzordearen aurrean azalpenak eman arte.
‎" Gerediagako [Elkartea] juntan ere banago ni, eta liburu eta disko azoka antolatzen dugu [Durangoko Azoka]. Guk badakigu ze bezero ditugun badakigu eta pentsatzen ari gara zelan erakarri gazteak, denak direlako adin batetik gorakoak. Eta gazteak zelan erakarri, ezta?
‎ez dute proiekturik, ez norabiderik; badakigu gainerako alderdiek zer nahi duten, baina Elkarrekin Podemosen kasuan, haiek ere ez dakite. Denbora dute zer izan nahi duten jakiteko eta erabakiak hartzeko.
‎Nik uste dut gehiago dela nola nahi dudan kontatu istorio bat. Ni proiektu berri baten aurrean aurkitzen naizenean, kontatzeko moduaz pentsatzen hasten naiz, eta orduan ekidin ezina da eszenografo bat, argi diseinatzaile bat, jantzi egile bat eta konpositore batekin batu, eta ideia hori nola eta nora eraman nahi dugun jakitea eta ze elementuren bidez... hau da, elementu horiek jendartera eramateko beharrezkoak diren kideak topatzea.
‎Heriotzak etengabe aldatzen zuen klubaren osaera. Nicok taldea elkartu eta hari eusten zion, eta eginahalak egiten zituen gaixo berriren batek interesik ba ote zuen jakiten eta hura taldera biltzen. Bere lagunek" papera irensten duen holandar eroa" ezizena jarri zioten.
2022
‎Zalantzarik gabe, ondoren azaltzen den teknologia horrek azukre mailaren kontrola erraztu eta diabetesa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen du. Baina funtsezkoa da, halaber, pazienteek diabetes heziketa jasotzea, patologia horrek zer esan nahi duen jakiteko eta patologia hori behar bezala kudeatzeko.
‎Ez zuten behar. Industriari eusteko zer behar zuten bazekiten eta ekin zioten. Egin zutelako eta izan zirelako lortu dute makina erremintako euskal enpresek duten maila.
‎Enterobakterio horien artean karbapenemikoekiko erresistentziak oraindik kezkagarriak ez diren arren, erresistentzia mekanismoak transmititzeko ahalmena dutela jakinda eta farmako hauen artean gertatzen diren zeharkako erresistentziak ezagututa, ohartarazi nahi da 2 irudian islatzen den egoera karbapenemikoen etorkizuna izan litekeela.
‎Olatz Gorritxategi: Eraisteko asmoa dutela jakin eta gero, udal gobernuko kideekin hartu emanetan ipini ginen, eta proiektua zelakoa izango zen azaldu ziguten. Eneko Munitxa:
2023
‎" Maiatzaren 29a De Gaulle presidentearen karreraren egun gaiztoena" izan zen, Julian Jackson historialariaren arabera (bere biografia handian," De Gaulle, Frantziaren ideia jakin bat"), De Gaulle ren bizian egun gaiztoak anitz izan zirela jakinez! Testiguek egun historikoa bizi zutela bazakiten eta denek beren oroitzapenak idatziz ezarri zituzten. Jackson-ek erraiten daukun bezala," De Gaulle ren izpirituan zer iragan den ez da posible jakitea baina bere ekintzak zehazki berriz eraiki ahal izan ditugu".
‎Prozesuak sekuentzia didaktikoa ikastalde bakoitzera eta une zehatz batera egokitzea eskatzen du, une horietan sortzen dira, batez ere, zalantza eta zailtasun gehien. Prestakuntzaren barnean irakasleek gelan praktikatzea ezinbestekoa izan da arazoak non dituzten jakiteko eta transposizio didaktikoaren nondik norakoak zedarritzen joateko. Normalean, aurrez aurreko saioak ikastetxean bertan eskaintzen dira, eta guztira 35 orduko lana ziurtatzen zaie irakasleei (Hezkuntza Departamentuak eskatzen dien ordu kopurua).
‎Elhuyar Aholkularitzak urte bitartean ikerketa bat egin zuen Oarsoaldeko enpresek euskararekiko zein egoera zuten jakiteko eta ondoren enpresei egokitutako euskara planak garatzeko. Zehatzago esanda, bailara mailan euskararekiko konpromisoa zuten enpresak identifikatzea eta haiekin harremana egitea izan zen Elhuyarrek egindako ikerketa honen helburu nagusia.
‎asteburuetan antolatutako elkarretaratze eta manifestazioetara elkarrekin joan ohi ziren, auzolanean laguntzen zuen eta noizbehinka Igoneren lagun berriekin tragoak hartzen hasi zen, Izaro, Endika... bere lagunak ere bihurtzeraino. Distantzia apur batekin begiratzen zion militantziaren munduari hala ere, etxean ongi ikusiko ez zutela bazekien eta. Baina Igone ederki moldatzen zen haien arteko zubi lanetan.
‎Osakidetza kanpaina abiatu du herritarrek osasun arreta zein hizkuntzatan jaso nahi duten jakiteko eta, modu horretan euskarazko eskaintza integrala artikulatu ahal izateko. Hala, orain arte Orion 3.209 lagunek adierazi dute Osakidetzarekin harremana euskaraz izan nahi dutela, hezkuntza zehaztu dutenen %64, 1k hain zuzen ere.
‎gure gizarte patriarkalean autoestimua nola eraikitzen den ulertzeko tresna bat da, bizitzan zehar jaso ditugun mezuetatik zeintzuk laguntzen eta ahalduntzen gaituzten jakiteko; baita zein baliabide, indargune eta trebetasun ditugun jakiteko eta geure buruarekin harreman ona sortzeko, zaintzaren eta auto konfiantzaren bidez”. Biodantza, urriaren 3tik abenduaren 12ra, asteartero, 15:30: 00 artean Oiardo kiroldegian. “Biodantza musika, mugimendua eta emozioa uztartzen dituen jakintza bat da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia