2010
|
|
Jose Migel Barandiaran euskal kulturaren patriarka gisa aurkezten digute beti, eta badakizunez antropologia eta etnografiaren alorrak jorratu zituen urte luze luzetan. Seguruenik, baina, ez
|
duzu
inoiz entzun Jose Migel Barandiaran antieboluzionista izan zenik, eta nire ustez datu hori ezin da ezkutatu.
|
|
Badakit, horregatik ez
|
dut
inoiz horrelakorik publikoki esango, nire munduan kontrako mitoa delako nagusi: hizkuntza guztiak" berdinak" direla.
|
|
Ez
|
dut
inoiz entzun, pentsatu nuen hasieran.
|
2011
|
|
Gizakiak, ordea, badaki sakoneko aldaketak egiterik ez dagoela eta, horregatik, mundu hobea eraikitzeko nahi ahul bezain antzuaren ondorioa etsipena izaten da. " Aldaketa txikiak onartzen ez dituztenek ez
|
dute
inoiz sakoneko aldaketarik lortuko." Esaldia mundua aldatzeko ametsari uko egin dion batena dela pentsa genezake, baina ez, lagunok, Gandhi ameslari handiarena da.
|
|
Eta Informatikan? Hori ere harrigarria, ez
|
baitu
inoiz ere ordenagailu bat ukitu, baina gauza jakina da gazteek modernitatearen berrikuntzak ikasteko ez dutela inongo zailtasunik."
|
|
—Bada, guk ez dugu halakorik ezagutzen. Hemen frantses bat hil, ez
|
dut
inoiz halakorik aditu. Orain dela zenbat urte?
|
|
" Sirenen lekura iritsiko haiz lehenik; hurbiltzen zaizkien gizon guztiak sorgintzen ditiztek haiek; ahotsa entzuten diena ez
|
duk
inoiz emazte eta seme alabengana itzuliko, sorgindurik geratzen baita haien doinuaz. Belaze batean eserita kantatzen ditek, giza hezur pilez inguraturik.
|
|
Bruceren masailek zuritik gorrira aldatu zuten kolorea. Chaplin, zuk badakizu, azaldu zuen, ez
|
dudala
inoiz edaten, baina oso gau arraroa izan zen atzokoa. Hasieran oso gustura nengoen nire bi emakumeekin, baina gero ez dakit zer gertatu zen, baina kontrola galdu nuen, eta hutsune handi bat daukat buruan... buruko minaz gain, noski.
|
|
Ofentsiba martxan zegoen eta, beste behin, Erromako defentsa antolatzea egokitzen zitzaion erresistentziari. Ez
|
zuen
inoiz pentsatu berriro ere berunera itzultzeko premia sentituko zuenik. Eta oraingo honetan behintzat, Rosario arriskuez aparte utzi nahi zuen.
|
|
Buongiorno bai, erantzun zuen goxo Norak, zer egiten ari zara? Ez
|
duzu
inoiz hau probatu?, harritu zen Marco. Ez dut uste, zer da?
|
|
Horrelakoa zen Arkadia horretako Peru, baina ezkutuan (klandestinitatean?) gorderik bizi izan zen karlistek ia mende bat geroago Beti bat egunkarian argitaratu zuten arte, Mogelek ezagutu ez zuen giro batean. Eta horrela, Mogelek ez
|
zuen
inoiz jakin berak deskribaturiko euskal Arkadia inoiz izan bazenlaster desagertuko zela. Izan ere, Arkadia guztiek badute desagertzeko joera, lehenago edo beranduago betetzen dena, Arkadia betikoz hondatuz eta mito bihurtuz.
|
2012
|
|
Elkarte sinbolikoa eta elkarrekintza gauza bera da, eskuarki kultura deritzoguna. Han sortzen dira gizakiak, eta ez dakite zer izan daitekeen handik kanpo, errealitate gordin horrekin ez
|
baitute
inoiz inolako kontakturik izan, baina zerbait dela sinesten dute beste talde edo beste kulturaren bat ezagutzen dutelako, eta beste horretan errusinola nachtigall, eostig edo bubul delako. Agidanez, hitzez harago bada zerbait.
|
|
Eta galdetu izan diodanetan ez dit erantzun nahi izan, baina susmoa
|
dut
inoiz edo behin aurkeztu izan dela lehiaketa horretara Joxemari Iturralde. Emaitza eskasekin aurkeztu ere, ez baita saridun gisa sekula santan agertu telebistan.
|
|
Baroja, nortasunez, bitxi samarra izan zen, apartekoa, eta azkenean bakarrik geratu zen. Nobedadeak, abangoardiak, berritasunak ez
|
zituen
inoiz maite izan; badirudi, beldurra ematen ziotela gauza horiek guztiek. Victor Morenok ederki asko erakusten du bere liburuan Pio Barojak defendatzen zituen ideiak erabat zaharkituta zeudela Europan garai hartan.
|
|
" Nacht und Nebel" (Gaua eta Lainoa). Gauaren erdian naziek norbait etxetik eramaten zutenean betirako galtzen zen haren arrastoa, eta orduantxe hasten zen familiakoentzat sufrikario bikoitza; izan ere, ez
|
baitzuten
inoiz jakiten eramandakoaren berri, bizirik ala hilik zegoen, non, nola, zenbaterako, agertuko zen ala ez zen inoiz gehiago azalduko. Horregatik hemen ere esan zen lehengoan, manifestua aurkeztu zen egunean:
|
|
Benetako anarkista langile den aldetik, Luciok ez
|
du
inoiz sinetsi sistemak ordena mantentzeko ezarri dituen hainbat erakundetan. Gorroto ditu elizak, bankuak, gobernuak, ejertzitoak...
|
|
Erants lezake, euskalduna izan arren, mendi bakar bat ere ez
|
duela
inoiz hurbildik ikusi, Bilbo ingurukoak ez badira. Orobat erants ezen, Bilbotik itsasontzi batean ihes egin ondoan leku anitz ezagutu badu ere —Cap Breton, Paue, Tarbe, Tolosa— haietako bakar batean ere ez duela mendirik zapaldu.
|
2013
|
|
—Ez
|
dut
inoiz ulertuko! —esan zuen.
|
|
Lawrence hari ikasi zion berak" erregistro" terminoa. Geroztik ez
|
zuen
inoiz" marka" edo" denbora" esaten. Beti" erregistroa".
|
|
Merezi ez dudan loretzat hartuko dut. Ia prest nago onartzera ez
|
dugula
inoiz aski soil eta lau idazten, beti dagoela ezertxo ere ekartzen ez duen metaforaren bat, begi bistako konparaketaren bat, adjektibo mordoa soberan...
|
|
Kokoherriko hiri esamesa maltzurra da udako egun sargorienetako ilunabarretan Ganboako idoia basapiztien eta etxe abereen arteko lizun batzarrea bilakatzen dela. Inork ez
|
du
inoiz ikusi, baina basa orgia izugarria balitz bezala kontatzen dute; zera, basurdeak etxe urdea estaltzen du, eta basa akerrak basahuntza, basakatuak etxe katua, eta zakurrak otso emea, eromeneko sexu zurrunbilo batean bezala. Edonolako estaldura, gainkako eta lizun joku bitxi, sinesgaitz eta otu ezinak gauzatzen omen dira hala ur azpian nola ur gainean edo ur ertzean.
|
|
—Bai zera! Munduak ez
|
du
inoiz atzeraka egiten, motel erantzun dio gutxiespen kutsuz Jakineltzeko eledunak.
|
|
Nondik eta nola iritsi ahal izan da Apoinora kalendarioa galdu izanaren berria Kokoherriko zelatariak berak baino lehen? " Ez
|
dugu
inoiz ezer zuhurrik eginen kokoherritarron zoro izena gainditu arte" errepikatzen dio bere buruari ibilian dabilen heinean.
|
|
—Gizon armaduna! Hik ez dakik eta ez
|
duk
inoiz jakinen kendu eta suntsitzera etorri haizen etxe honen berririk. Abereak etxekoak dituk hemen; hi haiz hemen arrotza!
|
|
Emakumeak miresmen sakonaz so egin dio. Bizitetxeak bertan bertan dituzte, baina gaurdaino ez
|
zuten
inoiz izadiaren usain, hots eta iradokizunen bidezidor bakartian topo egin.
|
2014
|
|
Uste hori indartu egiten da, bestalde, Seven Pillars ofWisdomeko azken orrialdean Lawrencek egiten duen baieztapenarekin. Ez
|
zuela
inoiz pentsatu Damasko bere ibileraren azken geltokia izango zenik, dio, baina heriotzak laguna hartzean ekintzarako arrazoirik gabe sentitu zela. Eta gehitzen du:
|
|
6. Bizitzaz gogoratzen dutenaren arabera, hildakoek badakite eraikuntza unea ere amiltzearen unea dela. Bizitu direlako, ezin
|
dute
inoiz bizigabe izan.
|
|
Franco hil ondoren egiaztatu zuen ez zuela zertan gorde ezkutuan pentsatzen edo sentitzen zuena, aitak ez bezala, ikusi zuen historiak arrazoi ematen ziola. Errepikatzen zuen ez
|
zuela
inoiz hain zahartzaro gozoa izango zuenik espero. Aitaren alargun pentsioa jasotzen zuen, aitari gerran jarduteagatik zegokion pentsioa eta berea.
|
|
Hogeigarren mendearen erdialdean geunden, irakurri dudanez oraindik ere ohitura tradizionalak indarrean zeuden sasoian. Gure baserrian, ordea, ez
|
nuen
inoiz magiarekin edo antzeko zerbaitekin zerikusia izango zuen ezer nabaritu. Alderantziz, ekaitza zetorrenean, ez zioten guk bezala lanparatxorik pizten san Migeli, bertako patroia bazen ere.
|
|
Sasoi haietan apaizek oraindik eliztarrei bizkar emanez ematen zuten meza, baina izebak aitonaren errezetarekin egiten zuen errituak eliza ekartzen dit gogora. Aitak berak esaten baitzuen ez
|
zuela
inoiz inon hain zopa goxoa jan, ez jatetxeetan ez gerra aurrean jeltzaleek Bilbon antolatzen zituzten bazkari dotore haietan. Izebak egiten zuen gure haurtzaroan aitona Tomasen arrain zopa, ondoren amak eta orain nik, eguberrioro.
|
|
Estuasunak estuasun, ez
|
genuen
inoiz goserik pasa.
|
2015
|
|
Zentzu fenomenologikoa eta psikologikoa, berriz, ez da ostendua den ezer, kontrakoa baina, bizipenetan ageri da, gogamena eta adimena da sinesmen bizia eta bizitua delako, hots, bizipenen egitura delako. Hori bai, zentzua ez da behin betikoa eta ez
|
du
inoiz bizipenetik kanpo azken mugarik, azken zentzu absoluturik. Arian arian eta bizi praktiketan zabaltzen den orientazio ariketa amaigabea da.
|
|
jada EAE n ikus daitekeela euskarak eta euskal nortasunak ez dutela gerorik egitura eta instituzio ofizialen barnean. Hots, euskal etnosak ez
|
duela
inoiz euskal politika estatu zalean etorkizunik izango eta beraz, azken batean, politika unibertsalistari hobesten badiogu, etnosetik bananduta edo sahiestuta, euskal hizkuntzaren eta kulturaren amaia are gehiago azkartuko dugula. Hots, unibertsal/ partikular binomioa alde batera utzirik, Apodakak" anomaliaren" kategoria erreskatatzen du, hain zuzen politika eta etnos arteko erlazio azken batean konplementagarri baina defendaezina eten eta deuseztatzeko.
|
|
Ez dut jotzen neure burua borondate oneko hiritartzat. Espero
|
dut
inoiz ez jotzea neure burua halakotzat. Halakotzat inoiz jo ez nazatela.
|
|
Aipatu duen izena ez
|
dut
inoiz ere entzun, baina erantzuteko zorian egon naiz; baietz esateko, ezagutzen dudala preso hori, gizon honen lagunaren semea. Baietz ba, ongi dagoela, adoretsu, presondegiko sukaldean okin dabilela, goizero neuk bizkarrean eramaten dizkiodala zaku irinak; gerra honen eta hondamendi guztien bukaeraraino bizirik aterako dela.
|
|
Irabazten zuenean, modu erabatekoan izaten zen eta biribiltasunez. Eta galtzen zuenean, gogorik gabe zegoelako edota ez forma egokienean; hala ere, ez
|
zuten
inoiz lurreratzen, inork ez zuen hori lortu, Gaztañagak zutik aguantatzen zituen asalto guztiak, eta oso justu galtzen zuen puntuetara, oso alde txikiagatik beti. Horrela, Chicagon irabazten bazuen, galdu egiten zuen Massachusettsen, eta Brooklynen irabaziz gero New Yorken galduko zuen.
|
|
Zenbat? Ez
|
dute
inoiz halakorik jakinarazi, baina egun batzuez urtero ekonomia munduko adituak Iruñera erakartzeko antsia hark ere bere faktura utzi du.
|
2016
|
|
Bizitza hunkigarria
|
dugu
inoiz baina gutiz gehienetan gogaikarria da, jasangaitza, eta futbol partida kaxkarrak bezalaxe irratiko esatari kalakariak soilik salba dezake, kontakizunak josiz, sasi zirrarak piztuz, literatura eginaz.
|
|
Amak ez zuen maite alaba, eta hori betiko zizelkaturik gelditu da Joanen burmuinean: " Ez
|
dut
inoiz ere sentitu ama izan dudanik". Aita hil zelarik, gainera, harremanak biziki makurtu ziren, eta okerrera egin zuten.
|
|
Hein honetan, lan hipotesitzat har daiteke ba atzizkiak (ala substantibo monosilaboak?) senide edo ahaide adierazten duela. Anaia ere senide dela jakina da eta agian ez
|
dugu
inoiz hori hor egotearen zergatia argituko, baina lan hipotesitzat har daiteke halere egitura bere osotasunean zegoenean, bere egoera jatorrean, senidetasun izen guztiek zeramatela ba hori, eta beraz anaia hitza geroztik bertan txertatutakoa dela. Hipotesiak behinik behin elementu jatorrak eta eratorriak bereizteko balio du eta zein dauden ondo eta zein dauden ulerbide eskean erakusten du.
|
|
Bikain deritzodan biktima zibilen aldeko kalte ordainen exijentzia honek, ordea, ez du parerik beste hainbat auzi larritan. Armenia edo Ukraniako genozidioek ez
|
dute
inoiz inolako kalte ordainik sorr arazi. Eta hain gertakari lazgarri eta odoltsuak alde batera utzirik, ez dirudi AEBek subprime hipoteken iruzurrak munduan zehar eragindako diru galera izugarriarengatik inori xemekorik pagatzeko asmoa dutenik, kalte ordain gisa.
|
2017
|
|
Beste garai baten Simon Magoa jaso zuten gaizkiaren espiritu berberek eraman zutela uste dugu. Nehork ez
|
zuen
inoiz jakin zer gertatu zen azti zaharrarekin, edo nora eraman zuten.
|
|
Txanpon beraren bi aldeak dira euskaltegitik ateratako hitzen ugaritasuna eta testu jasoen presentzia ez ohikoa. Horixe izan da Euskadin rock' n' rollak izandako berezitasunetako bat, eta ez Hertzainak taldeak" Eta zer ez da berdin" kantuan abestu ohi zuen" Euskadin rokanrolak ez
|
du
inoiz dirurik emanen inon baina alaigoa izanen da" hura.221
|
|
Sardak ez
|
zuen
inoiz jakingo, baina Soto erori zen egun berean, ekainak 15, Peotilloseko borrokan29 Minaren osteek garaitu zuten Armiñan koronel errealistaren gudarostea, hiru orduko gatazka baten ondoren. Alabaina, garaipen hura Minak garesti ordaindu zuen, bere gudarostearen bostena galdu baitzuen.
|
|
XX. mendearen amaierara arte Espainiako historiagile gehienek gaitzesten edo ahazten zuten Xabier Mina euren kroniketan. Mariano Torrente liberalak ez
|
zuen
inoiz onartu Mexikoren independentzia, eta ez zuen hitzik gorde Minaren kontra bere Historia de la Revolucion Hispano americana (1830):
|
|
Batera ibili baziren ere, beti ez zetozen bat, eta adibidez, Mier gogoz kontra lehorreratu zen Soto la Marinan, berak goragoko herri handiago batean nahiago baitzuen, Monterreytik hurbilago. Mier mexikarra izanda, ez
|
zuen
inoiz iritzi onik izan espainolei buruz, eta horrela erakutsi zuen bere idazkietan:
|
|
Eskutitz horrek Minaren argudio nagusi berberak errepikatzeaz gain, Mina jeneralaren bizitzaren pasarte batzuk kontatu zituen, eta haren deskribapena egin ere bai. Minari jenerala deitzen zioten Ameriketara joateko itsasoratu zenetik, eta, frai Servandok sarritan jenerala deitzen bazion ere, Minak bere eskutitzetan ez
|
zuen
inoiz gradu hori erabiltzen, ez zuen hotsandiko izenik nahi, Xabier Mina izen soilarekin sinatzen baitzituen aginduak eta eskutitzak. Ameriketako idazkien amaieran hauxe jartzen zuen Minak bere izenaren aurrean:
|
|
Edozertarako errituak aurki ditzake bezero hipermodenoak, bezero huts bihurturik bizi baikara aspalditik, den dena babes eta erosotasunerako, gozamenerako. Nahi beste kontsumitu eta nahi beste plazera bide hautatu ditzakeenez, gizabanako hipermodernoak uste
|
du
inoiz baino aske eta autonomoagoa dela, benetan protokoloek ezarritako eremuen barnean jarraitzera beharturik dagoenean. Egungo dogma demokratiko eta globalizatzaileak argi uzten du inork ere ezin duela besteengandik gehiegi bereizi sistemaren altzoan babesa aurkitu nahi badu, inork ezin duela benetan askea eta autonomoa izan, benetan bereizi.
|
2018
|
|
Alta, beste askok ez dute ikusteko aukerarik izan, eta bizitza osoa erregimenaren aurkako borroka eman ondoren, beranduegi iritsi zaie, zalantzarik gabe. Nolanahi ere, oraindik aldaketa politiko bat zer den ez dakitenak gogoan ditut, eta agian erregimena zer zen ez
|
dute
inoiz jakingo, 1976an jaio ginenok frankismoa ezagutu ez genuen bezala. Gaurko iruindar txikiak hiri hobe batean biziko direlakoan nago, kolore anitzekoa, euskaldunagoa, desoreka sozial gero eta txikiagokoa...
|
|
Auzo baten izendatzea instant bateko kontua ez denez, ez da oso ausarta pentsatzea Iruñean juduen komunitate bat badagoela XI. mendearen hasieran, agian aspaldi luze batetik. Eta hala bada, Mendebaldeko hiri zaharretan horrelako komunitateek bete izan duten funtzioa kontuan izanik, ondoriozta daiteke Iruñeak ez
|
duela
inoiz galdu, ezta une beltzenetan ere, gutxieneko merkatari jarduera bat, geroago frankoek sakonduko duten ildoa aurreratuz.
|
|
Udal bozak urte bereko abenduan egin ziren berriro, Bartzelonako Aste Tragikoaren ondotik, eta bloke bakoitzak 6 zinegotzi atera zituen. Hala ere, handik aitzina, ez
|
zuen
inoiz bozkatu bi hauteskunde horietan adina jendek(% 65 inguru), eta ezkerrak ere ez zituen aurrerantzean hain emaitza onak izan, ezkertiarren arteko barne zatiketen ondorioz. Horrenbestez, bi blokeen garaia amaitu, eta beste aro bat hasi zen; hau da, indar politikoek nork bere aldetik jardun zuten, hura onuragarria izan zen karlistentzat, eta errepublikanoen gainbeherarekin batera, nazionalisten gorakada etorri zen.
|
|
" Ez
|
dugu
inoiz orri zuri baten aurrean idazten" esaldiarekin hasi nintzen idazten. Testuaren estatusa burmuin alde batean gorderik.
|
|
—Nik ez
|
dut
inoiz sinistu ez ninduzula maite.
|
|
—Ez
|
zaitut
inoiz ikusi tonu horretan.
|
|
Argi zuen gutuna ez zela beretzat idatzia: Añes ez da poloniarra, ez
|
du
inoiz permanenterik egin; Parisera joan zenetik, oporretan baino ez da itzuli etxera. Bai, Añesek ere egin izan ditu maletak, hautsi ditu harremanak, atzean utzi ditu pertsonak, nahita eta nahi gabe.
|
|
—Nik ez
|
dut
inoiz ulertu ama, frantsesa bera, Parisekoa, zergatik joan zen orduko Pamplona frankista hartara bizitzera. Frankista esaten badut, ez dakit zerbait imajinatu dezakezun.
|
|
Lehenengoan gizon errusiar bat bizi da, gaizki pasatzen du alemanez hitz egin behar badu. Añesek orain ulertu du zergatik ez
|
duen
inoiz lortu hari hitzik ateratzerik— Nire adineko seme bat du, oso gutxitan etortzen zaio bisitan. Bigarreneko fisikari deprimituak pare bat urte darama hemen, unibertsitateko bere bulegoan bizi da batez ere.
|
|
—Zu joan eta berehala, Clyde Barrow izateari utziko diot. Ez
|
dut
inoiz gangster izateko anbiziorik izan esan dio Xuanek agurtzean.
|
|
—Ez
|
dut
inoiz denda bat jarri. Astiro astiro saltzen dira.
|
|
Añesek, Martaren etxean Persepolis irakurri baino lehen ere, bere herriko" Cinema Paradiso" n ikusitako filmetatik ezagutzen zuen Iran. Saiatu zen, baina ez
|
zuen
inoiz lortu Brunori kutsatzea film irandarrek eragiten zioten lilura.
|
|
—Ez
|
dudala
inoiz zurekin ikusi. Baina arrazoi duzu, ez dakit ezer.
|
|
Josephek, gari zelaietako nekazaritzan jo eta ke leher egin ondoren, muinoz estali herrixka berde haren bazter bazterrean etxea erosi zuen. Erretiroa hartu zuenean ez zirudien andre lagunik bazuenik eta ez
|
zuen
inoiz haurrik izan, orduan zitzaion urrungo herrietara bidaia egiteko irritsa sartu.
|
|
Hilobi bazterrean ez duk zinopa edo apezik, ez
|
baituk
inoiz uskurtza edo erlijiorik jarraiki; kartelean besteek jarraitzen hinduten, zeren, hi haizela medio, amets eragilea erretzen edo min ahazkor egiten zaituena, zainetan isuriz, paradisua lurrean bizi zuten.
|
2019
|
|
Emakumeak ohar bat hartu zuen azkar, eta erne jarri zen. Ez
|
zuen
inoiz galtzen Raisa Gorbatxevaren antza, baina une hartan katu begiek agintzen zuten haren aurpegian.
|
|
Emakume bat, ni, alegia, egunean zehar gehiegi ez zimurtzea lortu duen blusa zertxobait laxatzen ari da. Zertxobait, negozio emakume batek ezin
|
baitu
inoiz itxura galdu, ezta 100 gradutan ere, ezta ondokoa kantu ezin desatseginagoa belarrian txilioka ari bazaio ere. Negozioak negozio dira, eta ez dakizu nor suertatuko zaizun hurrengo egunean bulegoan, hortaz, ezin edozeini begiratu txarrik eskaini, ezin erantzun txarrik eman, hiria handia izanagatik jende oro baita bezero potentzial, eta ez dago kontua bezeroak galtzen uzteko moduan.
|
|
Marxek lanaren apropiazio lege burgesaren esposizio kontzeptualean zirkulazio sinpletik eratortzen diren askatasun, berdintasun eta jabetza kontzeptu burgesen formek ekoizpen prozesuan ezarritako dominazio harremanak itxuraldatu eta ezkutatzen dituztela frogatzea du xede, halatan kontzientzia burgesaren kritika sendoa burutuz. Ekonomia politikoak zirkulazio alorraren eta ekoizpenaren arteko erlazioa ez
|
duenez
inoiz bere determinazio guztietan aztertu, ez ditu harreman honen determinazio guztiak azaleratu. Esate baterako:
|
|
Marxen ustetan, benetako emantzipazioa eta benetako interes komunitateak lortzeko jabetza pribatua deuseztatu behar zen. Iritzi hauek 40 urtetan zehar landu bazituen ere, ez
|
zituen
inoiz testu bakar, orokor batean aurkeztu.
|
|
Ristorante Bella Vista ra joan ginen, non, Kosmek aurreratu zidanez, kaneloi ezin goxoagoak prestatzen zituzten. Normalean ez
|
dut
inoiz bazkarietan edaten, afarietan soilik, baina oraingoan, amore eman nuen, izan ere prosecco hark itxura ezin hobea zeukan. Hainbesteraino non, hizketan, hizketan eta edaten, edaten, bion artean hustu genuen botila osoa.
|
|
Oraingo txalo zaparrada zalapartatsua, burrunbatsua, sinesgaitza izan zen. Nire aitonak ez
|
zuen
inoiz ikusi halako bolada apartekorik, ezta ere fortunari halako lotsagabekeriaz aurre egingo zion jokalaririk. Aurrera jarraitzea, ausardia baino, gehiago izan zen erokeria.
|
|
Tekila hilgarria da. Ez
|
dut
inoiz jasan edari hori normaltasunez, gehiegi samar edan dudan guztietan modu ezin penagarriagoan amaitu izan dut beti.
|
|
Eta horrelaxe jarraitzen dut oraindik ere. Ez
|
dut
inoiz gehiago peioterik hartu, ez dut berriz probatu ere egin nahi. Baditut lagun batzuk Cuernavacan.
|
|
—Teorian, eta gogoan izanda oraindik ez dugula gure negozio hau martxan jarri, kontuan hartu behar dugu BIGOESGUk ez
|
dituela
inoiz amaitzen bere harpidedunei eskainitako abenturak; gure bezero edo harpidedunak jarraitzen badu bere kuotarekin abenturak ugaritzen joango zaizkio, batzuk besteekin trabatzen joango direlako, halako kezka batzuk bere gogoan txertatuz, larrituz elementu arraro batzuek ezusteko parte hartzeak izan dituztelako, inguruan espero gabeko misterioak sortu zaizkiolako, bere fantasia desorientatuz, be...
|
|
Analisien emaitzekin atera zen argira pozoitzearen kontu hura. Senarrak, ez
|
baitzuen
inoiz uste izan abusu eta jipoi haiek hain larriak zirenik, ez baitzuen uste kontu haiek kaleratu behar zirenik, etxe barruko intimitatetik aterata, uste zuen bizimodu bikoitza zeramala, bera baino hogei urte gazteago zenez, eta beste gizonen batekin konpontzen zela. Horregatik etorri zen detektibe agentziara.
|
|
—Ez, ez zen tirorik egon. Nik ez diot inoiz inori tirorik bota, eta jakina, nik ez dut inor inoiz hil, ez
|
dut
inoiz inor torturatu, ez dut inor jo. Baina, kontuz, gauzak diren bezala esateko, eta zuri esaten dizut hau, diktadura frankistaren garai latz, gogor, ilun, izugarri, beldurgarri hartan, ni neu eta jende mordo mordoa zegoen, geunden, borroka armatuaren alde, bat eginda diktaduraren errepresioaren aurka.
|
|
Bazekien berak Amsterdamera joan zitekeela eta nire pisuan nahi zuen arte bizitzen jarri. Bilboko auto kontzesionario batean erosi nuen autoa Renault ez dakit zer bat zen ez
|
dut
inoiz jakin ezer autoei buruz, motor mundua ez zait batere interesatu, kolore gorrikoa, bigarren eskukoa baina, soilik urtebeteko antzinatasuna zeukalako, oso ondo omen zegoena. Tailer kontzesionarioren jabea aitaren aspaldiko ezaguna zen, berak gomendatuta joan nintzen.
|
|
—Prentsak ez
|
du
inoiz esan egia guztia, ezta egiaren erdia ere eraso egin zuen bat batean Koldobikak, beti esan baitu gezurra, beti aritu baita engainatzen eta gauzak desitxuratzen. Begira, hementxe duzue adibide bat, bat ehunka gehiagoren artean.
|
|
Deigarria da jarrera, hala ere; agian buruz zekizkien bertsoak eta bitan eman zituen, eta aldakiak eta desberdintasunak daude bien artean. Hiru urteko aldea dago batetik bestera, eta ez
|
dugu
inoiz jakingo, baina badirudi Lekuonak ahaztu zuela, nonbait, lehenik idatzia zuela bertsoa eta berrio gogoan hartu eta berriz kopiatu zuela. Jarrera berezia benetan.
|
|
Gure aztarnategian hondoko geruzak begi bistan ditugula, eta hizkuntza osagarriak agertzen ari zaizkigula konfirmaturik, gure lanarekin jarraituko dugu; hori bai, ez
|
dugu
inoiz ahaztu behar, lehenengo esaldietara joatea izan dela hasieratik gure helburua, eta hori lortu nahian, derrigorrez, bi arlo hauetan sartu behar dugula:
|
|
Berezko nortasuna duelako, barne ikerketa bat egiteko bertze metodo bat eskatzen du, eta, guk dakigunez, ez dira saiatu ere egin hortik joaten; ez, behintzat, modu sistematikoz. Adibide bat jartzeagatik, lan honetan zehar ikusiko dugun bezala, hizkuntza osagai bat berria dela aipatzerakoan ez
|
dute
inoiz begiratu zer zegoen osagai hori asmatu aitzin; guk, bederen, ez dugu inon aurkitu holako prozedurarik.
|
|
Euskaldun horiek erakusle bat erabili zuten lehendabiziko aldi horretan, zer nolako forma eman zioten? Ez
|
dugu
inoiz jakinen; hala ere, kontuan hartzen baldin badituzu gaurko erakusleen formak, erabilerak, eta haien funtzio eta beharrak, konturatuko zara gure erakusleetan nahiko informazio daukagula aspaldiko garai hartara hurbiltzeko.
|
2020
|
|
Dakigula behintzat, ez
|
zuen
inoiz bikotekiderik izan eta mutilzahar gelditu zen. Nik aitonaren etxean ezagutu nuen beti, zintzo, isil eta langile, beti txapela buruan.
|
|
Tartea fisikoa edota" informatiboa" izan daiteke (Santi Brouarden hiltzaileak ez zekien ezer hari buruz, eta handik urte askora, telebista programa batean haren aldeko manifestazioen irudiak erakutsi zizkiotenean, izugarri harritu zen. Aurreneko aldiz ikusten zituen, seguruenik ere hemendik kanpoko telebistek ez
|
zituztelako
inoiz eskaini); izan daiteke tarte hori, indiferentzia edo urruntasun hori, pertsona minduari dagokiona (etxeko bat atentatu batean hila dutenek, mehatxupean bizi izan direnek, tortura nozitutakoek..., halakoek ez dute ezer jakin nahi izaten bestearen maluraz); izan daiteke komenentziazkoa ere, interesatua, irabazi ekonomiko bat tartean; izan daiteke, azkenez, uharte populatu batean bizitzeko pre... Mikonos, Santorini edo Kreta ideologiko batean bizi denak talde zabal baten anparoa du, haren epeltasuna du; haren hondartzak ditu.
|
|
Larruazalez jantziriko liburuki lodiak, instituzio eta akademia ofizialek esku zabalez ordainduak, irudimenaren fruituez aberatsak eta egiatasun eskasekoak, hagitz bailogarriak izan ziren erregimenaren gizon argien apalategiak hornitzeko. Bere erara interpretaturiko foruzaletasuna esku batean, espainiartasun amorratuena bestean, Santiago Olcoz el torero edo Chiquito de la Estafetak ez
|
zuen
inoiz konplexurik izan Nafarroaren euskal izaera bere egiteko, baita ere oihartzun emateko alegiazko datuari, historiaurretik herrialdeari datorkion bokazio hiperespainiarra frogatuko zuena, enegarren froga hura xelebrekeria bitxiena izanda ere. Unearen komenigarritasunaren baitan, edozein testu interpreta zitekeen orain hitzez hitz, literalki eta testuingurutik kanpo, orain" letraren espirituari jarraikiz" eta interpretazio askean; edozein gertaera berrasmatu arte bihurtzen ahal zuen, eraldatzea patriaren onurako eta nafarren heziketarako gertatzen bazen.
|
|
—Gizarte industriaurreko bat amestu arren, ez
|
du
inoiz trena madarikatzen, trena ez baita hemen ez deabruzko asmakizunik ez lur maitatuaren makina zatitzaile eta hondatzaile, erdaldun etorkin zalapartatsuek ekarria. Era berean, ez du trenaren abiadura gaitzesten, nekazariaren bizimodu baketsuaren erritmoari kontrajartzen bazaion ere.
|
|
Bertako bulegoan zein kaleetan ahaztuko da alegiazko gizandiaz. Poetak ez
|
luke
inoiz bestea trenera igotzera gonbidatuko, haren galtzek eserlekua zikinduko baitiote. " Hobe nor bere lekuan", gogatzen du.
|
|
Harridura mugatua, beraz. Ez zuten heziketa erlijiosorik jasan behar izan; sinestun inoiz izan ez denak ez
|
du
inoiz ezagutuko sinestun izandakoak igaro dituen infernu, purgatorio eta paradisuak; ez du inoiz prezatuko ez dastatuko ateo peto izatearen gozamena.
|
|
Izan ere, mina da amildegiari zentzu zehatzik eman diezaiokeen esperientzia bakarra, izugarrikeria baita mundu erreal bat ez edukitzea. Ez
|
genuen
inoiz izan mundu erreal bat Jehovak Edengo baratzetik kanporatu gintuenetik; are gutxiago 2020tik. Kristauak gara erbestean, mina bakarrik da erreala.
|
|
Baina ez du inork intimitatea partekatzen heroi batekin, heroiak ezin duelako intimitaterik izan. Heroi batek ez
|
zuen
inoiz barre zantzoka esan" galtzaz aldatu behar naiz, ostatuko komuna nazkagarri dago eta pixa egitean tanta batzuekin zipriztindu dut", heroiari ez zitzaion inoiz korrok bat ahoratu plater bat ajoarriero jaten ari zelarik, argazkian lausoturik dakuskigun lagun horiekin. " Ni naiz argazkian haren atzean dagoena.
|
2021
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz izan dudan okerreko deirik ederrena.
|
|
Gogoan dut ez
|
dudala
inoiz jakin aitak zehatz zertan lan egiten zuen.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz inoren heriotza desio izana. Baina, emaitza ikusita, ez behar bezain indartsu antza.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz kontsolatu izan naizela pentsatuz haurtzaroa asmatzeko aukera dudala hartara.
|
|
Gogoan dut ez
|
dudala
inoiz inon inor jo (eta ez da gogo faltagatik izan).
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz ez dudala gehiegi hitz egin.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz pentsatu izan dudala ni izan nintekeela txikitako lagun min hori.
|
|
Gogoan dut ez
|
dugula
inoiz hainbeste larrua jo haurdun geratu nahi izan genuenean baino.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz ez dudala esperantza galdu. Segur aski inoiz ez dudalako esperantza handirik izan.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz saiatu izan naizela doinu, errima, metrikaren divertimento horrekin.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz ez naizela izan militante.
|
|
Gogoan
|
dut
inoiz ez dela jakiten noiz.
|