Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2015
‎izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez. Eta uste dut horregatik dela Pasioaz gogoeta egin ezina, eta horrek sinestarazten dio ezin duela hartaz gogoeta egin.
‎–Hala uste dut izango dela lurreko erregearekin, baina zerukoarekin, neuk esaten dizuet, uste duzuen baino adore handiagoa behar dela; izan ere, gure berezko izaera oso beldurti eta apala da hain gauza handirako, eta ziurtzat dut, Jainkoak emango ez balio, zuek zein ongi datorkigun ikusi arren, ezinezkoa izango litzatekeela. Eta horrela ikusiko duzue zer egiten duen Haren Maiestateak ezkontza hau burutzeko, nik uste baitut horrek liluramenduak ematen dituenean izan behar duela, arima zentzumenetatik ateratzen duenean; bada, zentzu betean egonik hain hurbiletik maiestate handi hau ikusiz gero, beharbada, ezinezkoa izango litzateke bizirik irautea. Benetako liluramenduez ari gara, ez hemen ditugun bezalako emakumeen ahultasunez, guztia liluramendu eta estasitzat hartzen baitugu, eta, ustez, esanda utzi dudanez?
‎Jaunak bere ikasleei esan ziena aipatzen dute, hau da, hobe zela haientzat Bera joatea. Nik ezin dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion.
‎Buka bedi dagoeneko gerra hau; gugatik isuri zuen odolagatik eskatzen diet nik oraindik beren baitan sartzen hasi ez direnei; eta hasi direnei, ez daitezela kontenta horrekin, berriro atzerantz eragin ez diezaien. Begira, gero, berriz erortzea okerragoa baita erortzea baino; begi bistakoa duzue horren hondamendia; izan uste on Jainkoaren errukian eta batere ez norbere buruan, eta ikusiko duzue nola Haren Maiestateak daraman [arima] egoitza batzuetatik besteetara eta nola sartzen duen piztia hauek ukiturik egingo ez dioten eta nekerik ere emango ez dioten tokian; alderantziz, berak guztiak lotuko dituen eta haietaz barre egingo duen, eta, bizitza honetan ere, desiratzen dituen baino asko...
‎10 Ez dut esan nahi hona iristen direnek bakerik ez dutenik; bai badute eta oso handia; izan ere, nekeek beraiek hain dute balio handia eta hain sustrai ona, non, oso handiak izan arren, haietatik beraietatik etortzen baita bakea eta poza. Munduko gauzek ematen duten nahigabetik sortzen da handik irteteko desira hain mingarria, non, ezer aringarririk badu horrek, bera erbeste honetan bizi izatea Jainkoak nahi duela pentsatzea baita, eta hala ere ez da nahiko horrekin, arima irabazi hauekin guztiekin ez dagoelako oraindik erabat Jainkoaren borondateari emana, geroago ikusiko denez; hala ere, kontentatzen da; baina sentimendu handiz eta gehiago ezinean, gehiago ez diotelako eman, eta malko ugariz. Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da.
‎alde egin dezagula, Jainkoaren maitasunagatik, arriskuetatik, Jaunak lagunduko baitigu niri lagundu zidanez. Haren Maiestateari eder bekio ni bere eskutik ez uztea berriro eror ez nadin, ikusia baitut horrek nora naraman. Ez beza onar Jaunak halakorik, Bera denagatik, amen.
‎10 Deabruarena bada, uste dut horretan aritua den arimak igarriko diola; egonezina uzten duelako eta apaltasun gutxi eta Jainkoak eragiten dituen ondorioetarako prestaera eskasa. Ez du uzten argirik adimenean, ezta egiaren sendotasunik ere.
‎Ez dut eskatzen haiek zutena bezain bizia izatea sua, baina nik ikusten dudana baino biziagoa izatea nahi nuke. Badaki berorrek zerk duen horretan garrantzia. Bizitzari higuin eta ohorea estimu gutxitan izateak; berdin zitzaien, egia esatearen eta Jainkoaren aintzarako hari eustearen truke?
‎Bi arrazoi direla uste dut hori oinarritzeko, eta beharbada ez dut ezer esaten, baina esango dudana esperientziaz ikusi dut, nire arima oso gaizki baitzegoen Jaunak argi egin zion arte; izan ere, haren gozamen guztiak zurrutadaka ziren, eta handik irtendakoan, ez zuen aurkitzen gero aurkituko zuen laguntzarik lan eta tentaldietarako.
‎Eta uste dut neurri batean gurutzea hasieratik ez besarkatze honengatik dela, nahigabeturik ibiltzea ezer egiten ez dutelakoan. Adimenak lan egiteari uzten dionean, ezin dute hori eraman eta, beharbada, orduantxe elikatzen eta indartzen da borondatea, eta beraiek ez dute hori ulertzen.
‎Izan ere, ikusten da dagoeneko, putzuari urik ez badario, guk ezin dezakegula ura ipini. Egia da ez dugula arreta gabe egon behar, ura egon dadinean atera dezagun; izan ere, orduan Jainkoak bai nahi du horren bitartez bertuteak ugaltzea.
‎Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz. Ez da ulertu behar hau diodanik, pentsamenduaren bidez, zeruko edo Jainkoaren goiko gauzak eta han dauden handitasunak eta haien jakinduria hausnartzera igotzeaz; izan ere, nik sekula ere egin ez arren (ez nuen horretarako trebetasunik, esan dudanez, eta hain kaskar nengoen, non lurreko gauzetaz pentsatzeko ere ez baitzidan Jainkoak egia hau ulertzeko mesederik egiten, eta ez zen ez ausardia txikia, arrazoi gehiagoz zerukoez pentsatzeko), beste pertsona batzuek probetxu aterako dute, batez ere letradunek, jarduera honetarako altxor handia baita, nire ustez, apaltasunarekin bada.
‎Uste dut horregatik joan ohi zirela zenbait santu basamortuetara; eta apaltasun mota bat da norbere buruaz ez fidatzea, hitz egiten diogun hari Jainkoak lagunduko diola pentsatzea baizik, eta maitasuna biziago egiten da elkarren artean komunikatzen denean, eta beste hamaikatxo ondasun dira, esaten ausartuko ez nintzatekeenak, honetaz zenbat doakigun esperientzia handia ez banu.
‎7 Kalte handia egin zidan gorputzeko begiekin izan ezik ezin ikus daitekeela ezer uste izateak, eta deabruak lagundu zidan hala sinets nezan eta ulertarazten ezinezkoa zela eta burura etorriko zitzaidala eta deabrua izan zitekeela eta honelako gauzak, beti gelditzen baitzitzaidan barruan Jainkoa zelako ustea eta ez zela burutazioa. Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero, izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎Hau askotan gertatu zen. Batzuetan ikusten dut baduela horretan zerikusirik gorputzeko osasun eskasak. Oso gogoan dut zein kalte handia egin zigun lehenengo bekatuak, hortik etorri zitzaigula uste baitut hain ondasun handiaz bete betean gozatzeko gai ez izatea, eta nire bekatuak ere izango dira errudun, nik hainbeste izan ez banitu, irmoago egongo bainintzen onean.
‎9 Hark barru barruan sentitu zuen nik utzi izana, eta horrela beste oinaze bat zen hori; nekagarri egin zitzaion hartara jartzea eta Probintzialari ekin eta ekin egin zion. Sentitzen zuena kontuan izanik, gauza handi handitzat dut hori; izan ere, Jainkoaren beldurrekoa zen eta Jainkoari zerbitzu handia egiteko izan daitekeela eta beste gauza asko esan nizkionez gero, eta berriro ere gerta daitekeela elkar ikustea eta itxaropena eman nion eta, horrela, pena handiz, baina onartu behar izan zuen.
‎9 Etxea gure gogokoa zenez gero, berehala etxe sartzea egiteko agindu nuen, bertan ezer egin baino lehen, eragozpenik sor ez zedin; eta laster batean etorri zitzaidan aipaturiko Andrada hori, etxea egun hartan hustuko zela esanez eta eraman genitzala hara geure gauzak. Nik esan nion ez genuela horretan lan handirik, ez geneukala bi lastamarrega eta burusi bat baino besterik. Bera harri eta zur geratuko zen.
‎Gure Jaunak, antza denez, haren sendotasuna probatzeko gehiago itxaron gabe, profesa baino hiru egun lehenago bisitatu zuen eta modu berezian kontsolaturik, ihes eginarazi zion deabruari. Hain pozik geraturik, hiru egun haietan bere senetik irtenda zegoen pozaren pozez, eta bazuen horretarako motiborik, mesedea handia izan zelako.
‎Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi duen gauzan eta nahi duen eran. Honela nengoen ni une hartan, suspertuz banindoan ere; hala ere, ahultasuna hainbesterainokoa zen, non galdua bainuen fundazio hauei ekiteko Jainkoak eman ohi zidan konfiantza ere.
‎Baina Andre Maria gure Amak, honen maitale handia baitzen, bere abitua emanez ordaindu nahi izan zion; eta, horregatik, uste dut bera izan zela bitarteko Jainkoak mesede hau egin ziezaion; are gehiago: Birjina aintzatsu hau izan zela medio hark abitua hartu eta Ordenako gauzetara hain bihotzez zaletzeko; ez zuen nahi izan bere zerbitzari izateko hain gogo gartsua zuenari horretarako aukerarik falta zekion, haren ohitura berarengan babesa hartu nahi dutenei laguntzea baita.
‎15 Gorputzeko begiez ez zuen ikusi egundo ezer, esanda dagoenez, halako fintasunez eta halako adimen gauza moduan baizik, batzuetan hasieran irudipena izan zela pentsatzeraino; beste batzuetan, berriz, ezin zuen hori pentsatu. Ezta sekula ere ez zuen entzun gorputzeko entzumenaz, bi aldiz izan ezik, eta hauetan ez zuen ulertu esaten zioten ezer, ezta ez zekien nork esaten zion ere.
‎7 Beste batzuetan nahigabe handia hartzen dut jan eta lo egin beharra izateaz, eta nik, beste inork baino gehiago, ezin dudala hori utzi konturatzeaz; Jainkoaren zerbitzurako egiten dut, eta horrela eskaintzen diot Berari. Debora oro laburra iruditzen zait eta errezatzeko falta zaidala, bakarrik egoteaz ez bainintzateke egundo ere aspertuko.
‎Eta pertsona askori benetan komeni zaiena da, batez ere buru edo irudimen ahulekoei, eta gure Jauna hobeki zerbitzatzeko da eta oso beharrezkoa nork bere buruari antzematea. ...itek ikusten badu Pasioko misterio bat edo zeruko aintza edota horrelako beste edozein gauza jartzen zaiola irudimenean, eta egun asko dagoela, berak nahi izan arren, besterik ezer pentsatu ezin duela eta hartan murgilduta egotetik alde egin ezinik, orduan kontura dadila gogoa barreiatzea komeni zaiola ahal duen bezala; bestela, denbora igaro ahala jakingo du hortik datorren kaltea, eta hori esana dudan horretatik sortzen dela: gorputzeko ahultasun handitik edota, askoz ere txarrago dena, irudimenetik.
‎Jainkoagan ustea dut, probetxu handia egingo dela. Egiaz, poz pozik nator, eta berorren gorentasuna ere egon bedi, eta sinets beza ni bertan izatea ez dela beharrezkoa izango etxearen erlijiotasunerako, ahizpek dutenaz eta halako aitor entzule, eta ahaztuko ez dituen apaizarekin, egunetik egunera aurrerago joango direlako itxaropena dut Jainkoagan eta ez dut horretan zalantzarik.
‎Hau kontu handiz begiratuko da. San Andresko prioreak egin nahi balu, ez litzateke txarra, eta erregidoreren batek edo bi erregidoreek batera, gastuaren kontuak eraman ditzaten; ama prioreak ez baitu horretan sartu behar, ezta gauza horiek ikusi eta entzun ere, esan nuenez. Sartuko direnen izaera aztertu da eta zenbat urte egon behar duten.
‎7 Berorrek dioenari dagokionean (ama prioreak idazten didala iruditzen baitzait), errenta orain kendu ezik, jakin beza berorrek ez duela sartzerik Jeronima andereak, ezta nik ere ez dut ahalmenik sartzea baimentzeko, lehenik errenta bere buruari kentzen ez badio, edota Elena anderearen ogasunari itzultzen ez badio, etxeak korrituak ordaintzen ezer ez gastatzeko eta zama hori gabe geratzeko eran; izan ere, uste dut aita probintzialak horrexegatik soilik eman zuela baimena, eta iruzur egitea litzateke nire iritziz. Azken batean, ezin dut hori egin. Argi ikusten dut hori guzti hori zama handia dela Elena anderearentzat.
‎Espiritu Santua joan bedi berorrekin eta ordain biezaio gaur egin didan karitatea. Berorrekin hitz egiteko era izango nuela uste nuen eta ez inorengatik marmarrean aritzeko, ez baitut horretarako motiborik, elkarrekin asaskatzeko baizik. Ez nazala berorrek ahaztu otoitzetan, orain behartuago uzten bainau neureen urritasunean.
‎7 Beatriz anderea ongi dago. Joan zen ostiralean asko egingo zuela hitzeman zidan, baina nik, Jainkoari eskerrak, ez dut horren beharrik. Berorrek agertu zion jarrera atsegina kontatu zidan.
‎6 Ahaztu baino lehen, jakin beza, orain berorri idatzi ondoren, oso gazterik hil zela Cuetoren semea. Bizi honetaz ez da gehiegi fidatu behar; horrela, pozten naiz berorrek zein ongi barneraturik duen hori gogoratzen naizenean.
‎6 Berorren aitatasunak kontuan izan beza, ea lekua seinalatu edo aukeratzeko aurreko bisitariak seinalaturikoa, hango premia alde batera utzirik ere, ez ote den perfekzio handiagokoa berak aukeratzen duena baino; eta begira beza, ene aita, ongi zer komeni den honetan, huts egitea edo ongi asmatzea ageriko gauza izango baita; nik uste dut horrek ez duela asko iraungo, beste Matusalen bat izango baitugu; hala ere, gerta daiteke irautea ere.
‎Jauna hartzen duten egunetan jostaldirik izaten ez badute, eta egunero ematen dute meza, ez dute egundo ere jostaldirik izango. Eta apaizek gordetzen ez badute hori, zertarako gorde behar dute gainerako gaixoek?
‎Ez dakit hala izan zen; nik hau dut gogoan soilik, berorrek esan zidala, zeukan guztia harentzat nahi zuela, eta zazpiehun dukat eman diezazkiokeela garbian. Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako.
‎horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa. Haiek fraideei gutxi ematen badiete, Jainkoak ere gutxi emango die...
‎Ongi nago eta, esan ohi denez, berorren zerbitzurako prest. Esan biezat gure aita noizbait horra joaten ote den jatera, edota nola atsegin eman hari, bere etxean ez baitu horretarako aukerarik, eta uste dut izaterik ere ez dirudiela ongi. Jakinaraz biezat guztiaz, eta gera bedi Jainkoarekin, orain sarri elkarri idazteko bidea izango baitugu.
‎4 Gaur pentsatzen ari nintzen Jainkoak berak nahi dituen eran banatzen dituela ondasunak; izan ere, horrelako gizon bat, hainbeste urtetan Jainkoa bihotzez zerbitzatzen dagoena eta bere ondasunak beretzat baino gehiago pobreentzat dituena, eta duen hori galtzeak hainbeste nahigabetzen zuela ikusteak harritu ninduen; niri horrek ardura handirik ez zidala sortuko iruditzen zitzaidan, eta horretan gogoratu nintzen nola barru barruan sentitzen nuen berorrek zekarrena Sevillan arriskuan ikusi genuenean. Hori geure burua inoiz ez dugulako ezagutzen da.
‎12 Konturatu naiz ez didatela bidaltzen inolako gabon koplarik; ez zuten, bada, aukera gutxi izango; izan ere, berorien etxean era onez poztu daitezen zalea naiz ni, zerbait esan banuen, bekatu bide batzuengatik izan baitzen. Nire Gabrielak du horren errua. Eman biezazkio nire goraintzi asko berorren agurgarritasunak; idatzi nahiko nioke.
‎Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza bera egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
‎6 Era berean uste dut, ez dudala merezi Jesusen Lagundiagandik sufrimendu horiek hartzerik, gauza horretan sarturik banengo ere, haiei dagokienez ez duelako horrek ez egitekorik ez desegitekorik; horren oinarriak goragotik datoz. Jaunak nahi dezala nirea sekula ere Jainkoaren borondatetik ez aldentzea izatea, eta berorri eman diezaiola beti argia gauza bererako.
‎16 Badago beste eragozpen bat ere (eta berori guztiaz jakitun egotea nahi dut): aita Tostado bikario nagusitzat onartua dagoela erresuma horretan, eta gauza latza litzateke haren eskuetan erortzea, ni batez ere, eta uste dut indar guztiekin eragotziko lukeela; Gaztelan, ordea, orain ematen duenez, ez da izango bikario nagusi, bere ofizioa bete duelako horretarako eskumenik erakutsi gabe (Gizakundeko monasterioan batez ere oso itxura txarra eman du), errege agindu baten bidez Errege Kontseiluari bere agiriak ematera behartu dute (eta beste agindu batek jakinarazi zion joan zen udan), eta ez zizkioten itzuli eta uste dut ez dizkiotela itzuliko ere.
‎Hain premia handian daude, non berorrek erruki handia hartuko bailieke. Nik handia diot Beatrizi, moja izan nahi badu ere, ez baitu horretarako doterik. Limosna handi handia litzateke, berorrek ahal dezanean, zer edo zer bidaliko balu, gutxiena izanda ere asko izango baita.
‎Nik burua ez nekatzearren, ez dut berriro begiratzen testamentua, 30 gehiago diren ala ez; hor jakingo du. Sinets dezake, nireak balira edota nire esku baleude, nahiago nukeela horretaz gehiago hitz egin beharrik ez izatea. Jakingo balu zein hondaturik dabilen haren ogasuna!
‎Eta gauza honetan haren gogoa zer den konturaturik, burutik egon ezik, ez nuen orain onartuko halakorik. Egia da, batzuetan, nik asmo hori eragoztearren hainbat gauza esatean andere hau negar eta negar aritzen zenez gero, itxaropen modukoa emango niola entretenigarritzat, eta, beharbada, horregatik usteko zuen nik nahi dudala, baina nik neuk ez dut horren gomutarik.
‎4 Artzapezpikuak egingo duenaz fidatzea, nire iritziz, ez da komeni; izan ere, susmotan ibili gabe argi ikusi ditut horretarako arrazoiak; eta, Ávilan lehen monasterioa egin zenean izan zen zalapartatik etorri zen on handia ikusirik, zalaparta hori oso gogoan duela eta ohi duenez horretarako motiboa kentzera behartua dagoela dioenagandik (Joan Alonso kalonjeak hori idazten baitit), zer itxaron daiteke. Eta, beharbada izango ez denaren beldur dela ikusiz, deabruak halako zalaparta handi bat sor dezanean, argi dago ez lukeela baimenik emango eta arinkeria handitzat izango lukeela ni horretan sartua ikustea.
‎Nola ez dut, bada, bihotzez maitatuko, niri atsegin eman besterik ez baitu egiten? Agnusdeiak piztu zidan soilik desira pixka bat, egun hauetan administrariari zer emango ote nion nerabilen buruan, ez baitzitzaidan gogora etortzen gogoko izango zuenik; Malagóngo etxe honetan batez ere lan asko egin du, eta egingo du, eta etxe honen lehortasuna hainbestekoa izanik, nire izaerari oso gogor egiten zitzaion; etxe bakoitzean dago gurutze pixka bat, eta ez dut horren penarik.
‎Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero. Beraz, orain pazientzia izan beza, Jainkoak beti ematen baititu asmo onak betetzeko uneak, eta hala emango dizkio berorri ere.
‎Gaizki ari da gure aita, belzkeria handi handia baita. Jainkoarren, ez biezaio erakuts berorrek inori ezta horretaz hitz egin ere, zuhurtziarik gabetzat joko bailukete zentzugabekeria horiei kasu egitea; inperfekzio handitzat dut hori; alderantziz, horietaz barre egitea da hoberena.
‎Jaunak lagun diezaiola aingerutxo hari, munduan oso berria baita Jaunak haren alde egiten duena. Uste dut horregatik agindu duela bakarrik utz dezatela, gauzak hobeki ulertu eta borroka egin dezan; Haren Maiestatea gartsu gorestera narama horrek.
‎Gauza handia da premialdian hain gordetzaile ona izatea. Orain premia handian naiz, eta horregatik eskatzen diot berorri, duen horretatik eman diezaiola ahal duena Julian Ávilako jaunari; bideko gastuetarako da, aurreratu baitzioten; nire izenaz sinaturiko honen bidez, hartutzat ematen dut. Eta erregutu diezaiola gure Jaunari nire alde, nik, kaskarra izan arren, berorren alde egiten dudan bezala; eta esan gauza bera egiteko maisu jaunari, eta Katalina Daza ene ahizpa onari ere.
‎9 Hemengo letratu guztiek diote aho batez, nuntzioak berorren aitatasunari agindu arren, nondik duen horretarako ahala erakutsi ezik, ez dagoela obeditzera behartua. Oi, hauek bai altxorrak, ene aita!
‎19 Eman biezazkiote nire goraintzi asko; izan ere, burua horretarako banu, oso luze idatzi nion berari, eta nik esan nahi niokeena gutunez gaizki adierazten da. Ez dut hori egiten, kexa batzuk ager ditzakedalako; izan ere, beste batzuk jakitun ziren etxean egiten ziren kalte handiak komentatzen zituztela moja bedeinkatu horiek, eta ez zen asko izango noizbait niri abisu ematea, ni bainintzen gehien minduko nintzena, eta ez itxaron, guztiek dakitenez, hain gutxi maite gaituztenek erremedioa jarri arte.
‎3 Oi, ene aita, bai beharrezkoa izan dela ni hona etortzea, bai honetarako, ez baitzuen horren laster egiteko itxurarik, bai gainerako gauzetarako! Jainkoak ongi egin zezakeen, baina nik ez dut ikusten orain beste erarik sorginkeria hau desegiteko.
‎5 Salamancako kontu horregatik bidaltzen diot gutun hau berorren aitatasunari; uste dut horretaz idatzi diotela dagoeneko. Nik idatzi nion hura ez zela fraide oinutsei zegokien kontua; emakume haiek han biltzeko baietz diot, baina ez fraide oinutsak haien bikario izateko (uste baitut horixe dela nahi dutena); eta honetarako bi hilabete gutxi dira, eta gotzainak ez die eskaerarik egin haiei, ez dituzte bidali nahi gainera, ezta ez dira horrelako gauzetarako ere.
‎– Graciánek zer jaten zuen kezkaz zegoen Teresa, eta bazuen horretarako motiborik.
‎Orain haren beste ahizpa batez ari da. Karmeldar izan nahi du horrek ere, baina Teresaren ustez ez da horretarako gai.
‎karmeldar oinutsak bereizterako Gregorio XIII.a Aita Santuaren brebea. Berak badu horren berri abuztuaz geroztik, Joan Jesusenak (Roca) idatzi baitzion aita Graciáni. –
‎Aipatu dudan Pedro Tolosaren bidez ziur etorriko dira; hari eman eta besterik gabe, berak egin ahal izango du hemen ordain-agiria. Oparitxo bat egin ahal badio, mesedez, egin diezaiola, ez baitugu ezer galduko eta zor handia baitugu horren arrebarekin.
‎12 Beraz, hitz hauek bene benetan beldurra emango lukete esaten dituena bere zentzuan balego, letra bakarrik harturik ere; baina zure maitasunak bere zentzutik atera duenari barkatuko diozu, Jauna, hori eta gehiago esatea, ausarkeria bada ere. Eta, ene Jauna, bakea eta maitasuna esan nahi baditu horrek, zer dela-eta ez dizue, bada, eskatuko arimek beraiekin izan dezazula. Zer eska dezakegu hoberik nik eskatzen dizudana baino, ene Jauna, eman diezadazula bake hau zeure ezpainez musu emanez?
‎12 Beraz, ez gaitezen kexa beldurrengatik, ezta ez dezagun adorea gal geure izaera eta ahalegina ahulak direla ikustean ere; saia gaitezen, ordea, apaltasunean geure burua sendotzen eta ongi ulertzen zein gutxi ahal dugun eta Jainkoak lagundu ezik, zein ezerezak garen; eta inola ere ez dezagun uste onik jarri geure indarretan, haren errukian baizik, eta kontuan izan hartan egon arte guztia dela ahultasuna. Gure Jaunak ez zuela motibo handi gabe agertu ahultasuna; gauza jakina da ez zuela horretarako motiborik, sendotasun berbera baita, baina gu kontsolatzeko izan zen eta geure desirak egintzetara eramaten saiatzea komeni dela uler dezagun, eta arima bat hildura bidean hasieratan dagoenean guztia egiten zaiola nekagarri kontura gaitezen; atseginak uzten hasten bada, nahigabea sentitzen du; eta ohorea utzi behar badu, sufrikarioa; eta bere aurkako hitzen bat sufritu behar badu, ezi... Azken batean, inoiz ez zaizkio falta nahigabeak heriotzara arte.
‎Bera ere bere emaitza ikusirik pixka bat harriturik dagoela dirudi, nola ondu ahal izan dituen berak halako ahapaldiak, bere burua ez baitzuen horrenbesterako gai ikusten; gehienbat koplari oparo eta bertsogile trebetzat izan zezakeen. Baina badu horren erantzuna: goi grazien eraginpean idatziak direla uste du.
‎Ongi ulertuko dion aitor entzule batengan. Izan ere, hau guztiz ezaguna da eta askok idatzi dute eta zuek ez duzue horren beharrik, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat eginik daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola ez dakitela eta ulertzerik ez dutela.
‎12 Baliteke honetan ni oker egotea, baina ikusten dut eta badakit horrela gertatzen dela, eta uste dut horregatik dela askoz ere espiritual gehiago ez egotea; izan ere, zerbitzuetan mesede hain handiaren neurri berean erantzuten ez dutenez gero, mesede hori hartzeko berriro ez prestatuz, baizik eta borondatea jadanik beretzakotzat duen Jaunaren eskuetatik kendu eta beheko gauzetan jarriz, bila doa non eman nahi dioten gehiago, kontzientzia garbiaz bizi denean emandakoa guztiz kentzen ez badu ere....
‎9 Izan ere, liburu honetan ohartarazi dizuedan guztia honetara zuzendua dago: Kreatzaileari geure burua oso osoan ematera eta geure borondatea harenean jarri eta sorkariengandik askatzera, eta honezkero zein garrantzitsua den buruan sartua izango duzue-eta, ez dut horretaz besterik esango; hala ere, esango dut zertarako jartzen dituen hemen aipaturiko hitz hauek gure Maisu onak, bere Aita Betikoari zerbitzu hau egitean zein irabazi handia lortuko dugun ongi dakienak bezala. Izan ere, prestatzen ari gara laster batean geure burua ikus dezagun bideko ibilia amaitzen eta esanda geratu den iturriko ur bizitik edaten.
‎esan ondoren zergatik esan zuen berriro, emaguzu gaur, Jauna?. Egunero gurea izatea dela uste dut horren zergatia; izan ere, hemen geurea dugu lurrean eta zeruan ere geurea izango dugu, haren laguntzaz ongi baliatzen bagara, ez baita geratzen gurekin bestetarako, guri laguntzeko, guri gogoa berotzeko eta borondate hau, gugan bete dadila esan duguna, betetzeko guri indarra emateko baizik.
‎Eta hau ezin dutenean, ez dadila irten kartzelatik gauza hauetan ari dena: askoz ere hobe luke hori, guztiak izurri hain sendaezinez kutsatu baino. Hori bai dela gaitz larria!
‎3 Orain, esandako bide hau hasteko abiapuntutik okerrik ez egiteko eran, azal dezagun pixka bat nola hasiera eman lanaldi honi, oso garrantzitsua baita; oso garrantzitsua dela diot. Ez dut esaten hemen adieraziko dudan erabakia falta zaionak ez duela horretan hasi behar, Jauna erabaki hori hobetuz joango baita; eta pauso bat eman baino besterik egiten ez badu ere, bere baitan hainbesteko indarra izanik, ez dezala izan galduko duen beldurrik, ezta oso ongi ordainduko ez dion beldurrik ere.
‎5 Zakartzat hartzen zaituztela? Ez du horrek axola handirik; itxurazaletzat. Gutxiago oraindik.
‎Obedientziaren gai honetaz jardun behar nuen luzeago, eta uste dut hori gabe ez dagoela moja izaterik, eta horregatik ez dut horretaz ezer esango, mojekin hitz egiten ari naizelako, eta nire iritziz moja onekin, behintzat onak izan nahi dutenekin. Hain gauza ezagun eta garrantzitsuan, hitz bat soilik, ez ahazteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dut 21 (0,14)
du 7 (0,05)
duen 6 (0,04)
badu 3 (0,02)
baitu 3 (0,02)
baitut 3 (0,02)
bazuen 2 (0,01)
duelako 2 (0,01)
duzue 2 (0,01)
baditu 1 (0,01)
baduela 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
dudala 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
duela 1 (0,01)
duenez 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
genuela 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
lukete 1 (0,01)
nuela 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
nukeela 1 (0,01)
zuela 1 (0,01)
zuen 1 (0,01)
zuenari 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia