2023
|
|
Lege organiko hori Konstituzioarekin bat datorrela esan du Konstituzio Auzitegiak ekainaren 23ko 118/ 2016 emandako epaian; baina, edu berean, adierazpen horren esparrua eta mugak finkatu ditu: " Mugatu ere, batetik, Konstituzio Auzitegiaren bosgarren xedapen gehigarri berriak Konstituzio Auzitegiak egin beharreko kontrolaren objektua mugatu da Batzar Nagusiek emandako foru arauei begira; ez
|
ditu
foru arau guztiak kontrolatuko, ezpada foru arau mota zehatz batekoak, hots, izaera fiskalekoak soilik, eta horien artean, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 41.2.a) artikuluak aitortutako eskumenak erabilita eman izan diren foru arauak, hau da, euren lurraldean tributu araubidea mantendu, ezarri eta arautzeko foru arauak Estatuko zergen antolaketa orokorra aintzat hartuta (3 ZO)" 2....
|
|
Lurralde Historiko bakoitzaren batzar nagusiek onetsi behar
|
dituzte
foru arauak, baina Espainiako antolamendu juridikoan, arauok ez dute lege lerrunik. Halako arauen izaerari buruzko autua korapilatsua da:
|
|
Gainera, zergaduna beti izan behar da de iure zergaduna, eta ez de facto zergaduna. Gainerako subjektuekin gertatu bezala, horrek esan nahi
|
du
foru arauak (edo legeak) bakarrik zehaztu ahal duela zergaduna nor den.
|
|
Lehenengoari helduta, kudeaketa eskumena zentro kudeatzaileei dagokie: berezko aurrekontu zuzkidura
|
duten
Foru Aldundiko sailburuei eta organoetako buruei. Gastua kudeatzeko fase horretan kontabilitateko eragiketa edo egintza batzuk bereiz daitezke:
|
|
Gipuzkoan, bere aldetik, uztailaren 5eko Toki Ogasunei buruzko 11/ 1989 Foru arauak ezarri duenez, erreklamazio ekonomiko administratiboa borondatezkoa da Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean (14 artikulua); horiek horrela, berraztertze errekurtsoa ebatzi ondoren, epaitegi eta auzitegietara zuzenean jotzeko aukera dago, betebeharpekoak hala nahi badu. Nolanahi den ere, Toki Araubideko Oinarrien Legearen aldaketarekin, borondatezko izaera
|
dute
Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean jarri nahi diren erreklamazioek; ez ordea, udalerrian organo ekonomiko administratiborik badago. Azken kasu horretan, erreklamazio ekonomiko administratiboa udal organoaren aurrean derrigorrekoa da administrazio bidea agortzeko, eta berraztertze errekurtsoa aurretiaz aurkeztu daiteke betebeharpekoak horrela nahi badu.
|
|
Erregela orokor bezala, subjektu pasiboaren egoitza fiskalaren arabera zehaztuko da zerga ordainarazteko eskumen esklusiboa
|
duen
Foru Aldundia.
|
|
Aurrekontu aldaketei dagokionez, gauza berdina errepikatu dugu. Kontuan izan behar
|
dugu
foru arauen aurrekontu araubideetan eta TOLTBn aurrekontu aldaketa ezberdinen modalitateak ezberdinak direla edo, hobeto esateko, izendapen ezberdina daukatela. Aurrekontuaren aldaketa ezberdinen gaineko informazioa ere Foru Aldundiei bidali behar zaie.
|
|
EAEko toki erakundeek, informazio betebeharra kontrol teknika bezala, Foru Aldundiekiko betebeharra dute. Baina, kontrol teknika horretatik aurrera erator daitezken aurkaratzeak gauzatzeko eskumenik ez
|
dute
Foru Aldundiek, hori TAOLren arabera Estatuari eta autonomia erkidegoei dagokielako. Horregatik, Foru Aldundiek gero informazioa Estatuari eta EAEri bidaltzeko beharra izango dute.
|
|
Foru Aldundiek laguntza ematean akatsak edo aurkaratzeko modukoak diren ebazpenak zuzentzeko ahalegina egin behar dute. Esangura horretan, kontuan izan behar
|
dugu
Foru Aldundietako finantza zaintzako funtzioak bere barne antolaketaren barruan toki erakundeekiko harreman azpisaila ezberdinen toki erakundeei laguntza ekonomiko zerbitzuetan kokatzen dutela. Laguntza funtzio horietan ebazpenak aurkaratzeko arriskuak murriztu egiten dira.
|
|
Salbuespen klausula hirukoitzak lehen begiratuan aldrebesa irudi lezakeen arren, litekeena da haren edukia modu sistematikoan eta arrazionalean azaltzea, honela: hiru klausuletatik bik zuzeneko lotura
|
dute
foru lurraldeen eskubide historikoekin: TAOLen 2 xedapen gehigarri eta LHLren 8 xedapen gehigarri berriek egokitu egiten dituzte lehendik zeuden foru salbuespenak TAAJLen erregulazio berrira.
|
|
Esangura horretan, bakarrik geldituko litzateke jakitea ahalmenok zeintzuk diren eta horiek nola egituratu daitezkeen Ekonomia Itunaren 3 amaierako xedapenarekin: ...en, Endemaño Arostegui ez dator bat egindako hausnarketa horrekin eta ez du uste LHLren bitartez zuzenean Foru Aldundiei finantza zaintzako ahalmenen gaineko titulartasuna eman behar zaienik horiei beren beregi ahalmena aitortzen dien Estatu lege edo lege autonomikorik ez dagoelako582 Autoreak eta berarekin batera Arbitraje Batzordearen kide batzuek uste dute lege batek beren beregi aitortu behar
|
duela
Foru Aldundien finantza zaintzako ahalmenak. Finantza zaintzako ahalmenen esparru subjketiboari buruz hurrengo epigrafean arituko naiz, baina gaur egun argi dagoena da EAEko erakunde eskudunek Estatuak egikaritzen dituen finantza zaintzako funtzio berdinak dituztela.
|
|
Pasa den mendeko laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran Lurralde Historikoek toki erakundeen gaineko aurrekontu araubidea garatu zuten eta beharrezkoak
|
zituzten
foru arauak onetsi zituzten (Arabako Lurralde Historikoaren Toki erakundeen Aurrekontuei buruzko martxoaren 25eko 9/ 1991 Foru Araua, Bizkaiako Lurralde Historikoaren Toki erakundeen Aurrekontuei buruzko martxoaren 21eko 2/ 1991 Foru Araua eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Toki erakundeen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/ 1991 Foru Araua). Arau horiek auziperatu egin ziren eta gaia AGera heldu zen.
|
|
Batzutan Estatua izango da eta beste batzuetan autonomia erkidegoa. Kontuan izan behar dugu, azkenik, ekuazio honetan ez
|
dugula
foru lurraldeen eta EKren 1 xedapen gehigarriaren arauketa sartu. Horietan, geroago adieraziko dugunez, finantza zaintza organo eskuduna lurralde historikoa izango dela.
|