2015
|
|
Oi ene Jesus!, hain da handia gizakien seme alabei diezun maitasuna, non guk Zuri egin diezazukegun zerbitzurik handiena haien maitasun eta irabaziagatik Zu uztea bailitzateke, eta orduan geure bihotzekoago zintuzkegu; izan ere, borondatea hainbeste asetzen ez bada ere, arima gozatzen dago Zuri poz ematen dizula ikustean, eta ikusten du lurreko pozak ez direla ziurrak, mundu honetan bizi garen bitartean, Zuk emanak badirudite ere, lagun hurkoaganako maitasunarekin batera ez badoaz. Lagun hurkoa maite ez
|
duenak
ez zaitu Zu maitatzen, ene Jauna; izan ere, hainbeste odolez frogatua ikusten dugu Adamen seme alabei diezun maitasuna.
|
|
Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste
|
dut
ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.... Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
|
|
3 Uste
|
dut
ez dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
|
|
...si nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi
|
duena
ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza:
|
|
heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste
|
dut
ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago....
|
|
gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste
|
dut
ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
|
|
5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste
|
du
ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
|
|
Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste
|
dut
ez nuela nahigaberik izan Jaun hau eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
|
|
12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez
|
badu
ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari. Apaltasuna baldin badu, Jaunak bata edo bestea engainatzen utziko duen beldurrik ez da zertan izanik.
|
|
Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste
|
dut
ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizk...
|
|
Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste
|
dut
ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
|
|
Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste
|
dut
ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka egin arren, eta nahikoapainduak doaz.
|
|
18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste
|
dut
ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
|
|
Valladolidera etorri zitzaidan hitz egitera poz pozik eta zer zeukan eskuratua esan zidan; nahiko gutxi; erlojuz ongi horniturik zihoan, bost baitzeramatzan; grazia handia egin zidan. Orduak ongi antolaturik izateko zela esan zidan, ez zuela joan nahi beharrezko gauzarik gabe; uste
|
dut
ez zutela non lo eginik ere.
|
|
Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste
|
dut
ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
|
|
Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten. Eta obedientziari dagokionez, maite
|
duena
ez du nahiko Bera joan zen bideaz bestelakotik joatea: obediens usque ad mortem.
|
|
Azken batean, Jaunak bide desberdinetatik eramaten ditu. Baina prioreek kontuan izan behar
|
dute
ez dituztela han jartzen bidea nork bere gustura hautatzeko, beren agindupekoak Erregelaren eta Konstituzioen bidetik eramateko baizik, beraiei gogor egiten bazaie eta beste gauza bat nahiko balute ere.
|
|
Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste
|
dut
ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
|
|
4 Uste
|
dut
ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
|
|
Eta toki honetan Godoy lizentziadunak esan zidan Ávilako korrejidorea izan zenak esan ziola, eta hemen beste pertsona batzuek esan dute, eta, beraz, honezkero ageriko gauza da. Izan behar
|
duenak
ez du ezkutuan zertan egonik, eta egia dela dakitenean, guztiak isilduko dira. Nire ustez, ez dago hura asko axola izateko eran.
|
|
6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste
|
dut
ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
|
|
2 Granadako fundaziorako hortik bi moja ateratzeko agindua eman dut, eta uste
|
dut
ez dituela berorrek eskasenak emango, eta horrela eskatzen diot, mesedez, konturatzen baita zein garrantzitsua den perfekzio handikoak eta trebeak izatea. Era horretara, tokia geratuko zaio moja gehiago hartzeko eta zorra lehenago ordaintzeko, oso gogor egiten baitzait hemendik Burgosera joatea nire nebaren kapera egiteari ekin gabe.
|
|
4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste
|
dut
ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
|
|
5 Berorrek dioen soseguzko otoitz hori, gelditasunezko otoitza da, liburutxo horretan datorrena. Mugimendu sentsual horiei dagokienez, dena probatzearren, esan nion argi
|
dudala
ez dutela garrantzirik, eta hoberena haiei jaramonik ez egitea dela. Behin esan zidan jakintsu handi batek beragana etorri zela gizon bat oso nahigabeturik, Jauna hartzen zuen bakoitzean baldarkeria handiak jotzen zuela-eta (hori baino ere gehiago), eta Jauna ez hartzeko esan ziotela urtean behin izan ezik, aginduzkoa baita urtean behin.
|
|
14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez
|
badu
ez duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit. Beharbada, Cuevasko aita prioreak zerbait egin ahal izango du, baina aita Garciálvarezengan dut konfiantza jarria.
|
|
11 Uste
|
dut
ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago.
|
|
1? Ni diotsot, ene aita, honezkero nire atseginak ez direla mundu honetakoak, nire ustez; izan ere, nahi
|
dudana
ez dut, dudana ez dut nahi. Aitor entzuleekin asaskatzeko izan ohi nuen makurrera, dagoeneko ez dut; aitor entzule baino gehiago izan behar du.
|
|
Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat
|
dut
ez duela gaizki ikusten beraren hitz eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala. Ez, ez dugu geratu behar emakumeok Jaunaren aberastasunez gozatzetik hain alde batera.
|
|
6 Nire iritziz, ohoreak eta diruak ia beti batera dabiltza, eta ohorea nahi
|
duenak
ez du dirua gorroto, eta dirua gorroto duenak ez dio garrantzirik ematen ohoreari. Uler bedi hau ongi, ohore kontu honek beti baitakar berekin nolabaiteko errenta gosea eta diru gosea; izan ere, munduarentzat nekez egongo da ohoragarririk, behartsua bada; aitzitik, izatez ohoragarria bada ere, gutxitzat dute.
|
|
13 Eta hain desira bizi hau izaten deabruak lagundu balio? Gerta daitekeena da; Kasianok biziera oso latzeko eremutar bati buruz kontatzen duenez, putzu batera bere burua botatzera eragin zion, hala Jainkoa lehenago ikusiko zuela-eta; nik, horratik, uste
|
dut
ez zuela Jainkoa zerbitzatuko apaltasunez eta ongi; izan ere, Jauna zintzoa da eta Haren Maiestateak ez luke baimenduko hain gauza nabarmenean itsutu dadin. Baina argi dago, desira hori Jainkoagandikoa balitz, ez ziokeela kalterik ekarriko:
|