Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.... Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎3 Uste dut ez dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
‎heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago....
‎gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
‎Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste dut ez nuela nahigaberik izan Jaun hau eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
‎Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizk...
‎Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
‎Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste dut ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka egin arren, eta nahikoapainduak doaz.
‎18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste dut ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
‎Valladolidera etorri zitzaidan hitz egitera poz pozik eta zer zeukan eskuratua esan zidan; nahiko gutxi; erlojuz ongi horniturik zihoan, bost baitzeramatzan; grazia handia egin zidan. Orduak ongi antolaturik izateko zela esan zidan, ez zuela joan nahi beharrezko gauzarik gabe; uste dut ez zutela non lo eginik ere.
‎Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste dut ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
‎Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
‎4 Uste dut ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
‎6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
‎2 Granadako fundaziorako hortik bi moja ateratzeko agindua eman dut, eta uste dut ez dituela berorrek eskasenak emango, eta horrela eskatzen diot, mesedez, konturatzen baita zein garrantzitsua den perfekzio handikoak eta trebeak izatea. Era horretara, tokia geratuko zaio moja gehiago hartzeko eta zorra lehenago ordaintzeko, oso gogor egiten baitzait hemendik Burgosera joatea nire nebaren kapera egiteari ekin gabe.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎Hunkitzerainoko poza hartu dut, eta grazia egin didate berorren barka eskatzeek. Nik bezain gartsu maite banau, barkatuko dizkiot eginikoak eta eginkizun direnak; berorren agurgarritasunarekin dudan kexarik handiena, nirekin gutxitan egon nahi izaten zuela da, eta argi ikusten dut ez duela errurik, eta horrela esan nion Malagóngo ama prioreari; kontua da, Jaunak nahi izan zuela nik hor hainbeste neke izatea eta horrek nekea arintzen zidanez gero, Jaunak kentzeko agintzen zuen. Jakina, berorren agurgarritasunak eta ahizpa horiek atsegin pixka bat hartzearen truke, ontzat ematen ditudala igarotako nekeok, baita handiagoak izan balira ere.
‎11 Uste dut ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago.
‎Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat dut ez duela gaizki ikusten beraren hitz eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala. Ez, ez dugu geratu behar emakumeok Jaunaren aberastasunez gozatzetik hain alde batera.
‎13 Eta hain desira bizi hau izaten deabruak lagundu balio? Gerta daitekeena da; Kasianok biziera oso latzeko eremutar bati buruz kontatzen duenez, putzu batera bere burua botatzera eragin zion, hala Jainkoa lehenago ikusiko zuela-eta; nik, horratik, uste dut ez zuela Jainkoa zerbitzatuko apaltasunez eta ongi; izan ere, Jauna zintzoa da eta Haren Maiestateak ez luke baimenduko hain gauza nabarmenean itsutu dadin. Baina argi dago, desira hori Jainkoagandikoa balitz, ez ziokeela kalterik ekarriko:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia