2001
|
|
Hori dena ahantzi gabe, ez dugu deus askorik aurreratzen euskaldun askok eta askok aspaldiko denboretatik euskarari buruz erakutsi izan duten utzikeriaren edo zabarkeriaren aitzakia edo estalgarri gisa erabili nahi badugu. Alferrik ibiliko gara gure hizkuntz arazo eta gaitz guztien iturria badiren eta ez diren lege edo arauetan bilatu nahirik, aldi berean argi eta garbi onartzen ez
|
badugu
euskararen erabilera oztopatzen duten faktore asko eta asko gure baitakoak direla, euskaldunon baitakoak alegia. Â Euskaldun askoren hizkuntz gaitasun maila apala, egoera formal gehienetan erdaraz aritzeko joera edo errazkeria, euskaraz jasotako prestakuntza profesional urria, euskararen eragin indar sozial mugatua, gure hizkuntz jarrera eta jokabideen arteko desoreka begi bistakoa (Bernardo Atx... hitz egitea), euskararen ideologizazio maila handiegia edo indarkeriari gehiegitan loturik agertzea, besteak beste, denak dira gure gizartearen barru barrutik euskararen erabilera sozialaren normalizazioa zango trabatzen duten faktoreak.
|
2009
|
|
Laissez faire, laissez passer printzipioa aplikatzea da hori, eta esana dugu, hizkuntza politikari eraginkortasuna eragozten dionez gero, ez zaigula printzipio onargarria iruditzen. Herri aginteek, baldin eta hizkuntza pluraltasuna egiazki bermatzea eta bultzatzea baldin badute helburu, ezin dira ustezko neutraltasun batez mozorrotu; aitzitik, jarrera aktiboa izan behar
|
dute
euskararen erabilera sustatzearen alde. Hori horrela, ez da bidezkoa zerbitzu publikoen eremuan helburu konformagarritzat hartzea gaur egungo euskararen erabilerari euste hutsa.
|
|
Elebidunen ehunekoa gero eta handiagoa denez gero, ezinbestekoa
|
du
euskarak erabilera eremuak sendotzea eta berrietan leku gehiago irabaztea, kontsumitzaile potentzialak, etengabe gehituz doazen kontsumitzaile potentzialak?, neurri batean bada ere, kontsumitzaile erreal bilakatuz. Hori, ordea, irabazi egin behar da; edo hobeto esanda, hedabideen erronka nagusia, hori irabaztea delakoan gaude.
|
|
Aipaturiko eskubidea eta betebeharra bi biak daude 1982an finkaturiko Hitzarmen Politiko eta Sozialaren oinarrian. Horrela, bada, gizarte bizitzan bi hizkuntzen artean gertatzen den desoreka orekatze aldera, onartu behar da hezkuntza sistema elebiduneko irakas hizkuntzen artean, oro har, pisu handiagoa izan behar
|
duela
euskararen erabilerak gaztelaniarenak baino. Okerreko interpretazioa, guztiz okerrekoa, da planteamendu horren oinarrian gaztelania baztertzearen aldeko jarreraren bat ikustea.
|
|
Hizkuntza eskakizunen sistema
|
dugu
euskararen erabilera administrazio publikoan sustatzeko eta bermatzeko oinarri nagusietako bat. Duela hogei urte pasatxo sortutako sistema da, eta administrazio publikoko lanpostu guztiei hizkuntza gaitasun bat esleitzea du oinarri.
|
|
Printzipio horren beste muturrean dago, bistan da, zenbaitetan entzun ohi den honako arrazonamendu hau: " Guztiok baldin bagara elebidun, hots, guztiok baldin badakigu gaztelaniaz (gainera gogoan izan gaztelania ezagutzera behartuta gaudela), zertarako bermatu behar
|
dugu
euskararen erabilera zerbitzu publikoetan. Euskaraz dakitenek izan bezate askatasun osoa, hala nahi badute, euren artean euskaraz egiteko; baina erdaldun elebakar izanik, elebakar izaten jarraitu nahi dutenek ez dezatela inoiz eta inon, ezta zerbitzu publikoetan ere, inolako mugarik eduki, euskaraz jardun nahi dutenei eskubide hori bermatzeagatik".
|