Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎Deseroso sentitzen zen, eta bat batean berealdiko izu batek jan zizkion begiak. Bizarra egiteko makina zuen eskuetan hartuta, tinko, eguneroko lan horri ekiteko asmoz; baina menderatuko ote zituen bereak ez ziren esku haiek. Ez al zen arriskutsuegia esku ezezagun haiekin bizarra kentzea?
2001
‎Ibiltzeari utzi zion; ulertzen erraza hori. Orain, lotu nahi duten eskuetatik guk libratzeko zain dago (K.M.O.).
‎Muga kontua da, funtsez: ea nola eta noraino aldatzeko dugun esku eta indar.
‎14 Nik, jakina, aipatu dudan hartan, banuen esku neure buruari nahi nuen izengoitia ezartzeko (K.M.O.).
‎26 Coromines maisu eta adiskidearen liburua ez dut esku artean: badakit, nolanahi ere, komeni zitzaiona hautatuko zuela Mokoroak eta komeni ez zitzaiona baztertu.
2002
‎Begiak itxi, eta hasierako konpas pianissimoei ekiten diet, kontzientzia osoa hatzen mugimendu bakoitzean jarria: ondo egin nahi dut esku bakoitzaren lana. Onik gainditzen dut melodiaren protagonismoa eskuin eskutik ezkerrera aldatzen den ataka, garbi garbi ateratzen zait segidako tonu aldaketa ere, eta, noten trostaren zatiaren ondoren, azken konpasek behar duten trenpuaz amaitzen dut pieza.
‎Irakasleak, bere baitara bildurik, fotokopia du esku batean, baina ez dio ia begiratu ere egiten, testua buruz dakiela ematen du. Beste eskuak, berriz, irakurketari laguntzen dio, poemarekin batera hitz egiten ari dela ematen du:
‎Halatan eta urteetan egindako lanari esker, ez dut arazo larririk ezkerraz soilik ari naizenetan: berdin berdin jo ditzaket eskuinaz zein ezkerraz teknika handia behar duten esku bakarrerako pasarteak, inork ez lidake igarriko ez naizela ezkertia. Ez dut, bada, piezaren beraren zailtasuna beste eragozpenik  izaten errepertorio normal bateko piezak jo  tzeko orduan.
‎Baina ez da gai izan arau horiek eta hiztegi hori patxadazko argitalpen egoki batean denon eskura jartzeko: zerbait begiratu nahi denean, edo kontsultatu, karpetak eta agiriak behar dituzu eskura, eta Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute, halatsu ibili behar dugu guk ere arauak non dauden ezin aurkitu, arau batek zer esan eta besteak nola aldatu duen aurretik esana ongi ez dakigula, Diogenesen ikasle norabaiteratu baten gisa, gure eltzerma eta guzti eskuetan. Eta hiztegi horrek beste buelta bat behar du, baina gaur egun erakusten dugun abiadurarekin urteak eta urteak ditugu, munduak aurrera presaka egiten duen bitartean, fundamentuzko zerbaiten mahai gainean jartzeko.
‎Isilarazte hau ez litzateke lehenbiziko aldia izango: kontua ulertzekoa da, hala ere, ohart gaitezen euskaraz milaka saiakera ateratzen direla urtean zehar, denak onak gainera, eta orduan ez da batere erraza izaten, borondaterik hoberena jartzen baldin bada ere, tokia egitea aukeran horrenbeste gauza ditugunean esku artean. Hemen ere korrika eta lasterka.
2003
‎Baina baldin balizko komunitate bakarrean partaide batzuek ezin badute berdintasunezko harremanik garatu besteekin, badirudi ezen talde edo klase nahiz kasta desberdinak egon daitezkeela gizarte horretan. Euskaldun batzuei halako zerbait gertatzen zaie erdaldunarekin giza eta gizarte harremanak garatzerakoan, zeren harekiko harremanak garatu nahi baldin badituzte beren ezaugarrietako bat edo batzuk baztertu eta bestearenak hartu behar baitituzte eskuetan; egia esan, bestearen hizkuntza ere badakite eta horregatik ez zaie hain bortitza egiten erdaraz min  tzatzea. Baina erdara dakite, jakin, erdaldunek euskararik ez dakite eta!
2006
‎Etxeratu orduko, Karenen aurpegi hanpatua azaldu zitzaidan ate ondora. Pinturaz tindatuak zituen eskuak, eta pijama ere zetakaz betea. Ez zen arropaz aldatu bizpahiru egunetan, eta inoiz baino argalago zegoen.
‎Azkenean, neska segailak mutilaren atzean jarri eta sorbalda gainean ezarri zizkion eskuak. Mutilak olioz beterik zituen eskuak. Hatz marka bat utzi zuen mahaian, koipe tanta bat.
‎Utzi albo batera zure sentipenak momentu honetan. Profesionaltasunez joka ezazu, negozioa duzu-eta esku artean.
‎Haren arnasaren goitik beherakoak sentitzea, ez nuen beste zereginik, ez nuen ezer behartzeko premiarik. Lasai nengoen, ahaztua nuen eskua sorbaldan jarri nionetik gozatzen ari nintzen baretasun hark existitu egiten zuenik ere.
‎Ederrak dituk ba italiarrak! Usaindu orduko badutela eskua non sartu, hor hasiko zaizkik larrutan edo lapurretan, eta, ahal badute, bietan!
2008
‎Laztan bat izan daiteke bere eskuek egiten duten mugimendua, baina hariak apurtzeko gai dira. Jeffek abesten duenean, dantzan ditu eskuak. Dantza bihurria izan daiteke edo zatikatua, zoroa edo suabea.
‎Hil nabari dut eskua buru gainean, adatsaren artean behatzak sartzen.
‎Ama itzuli egin da. Baratxuri ale bat du esku batean, labana bestean. Urrun dirudi.
‎Gustua ematen daki, aurrena bularrak goxatu eta goxatu, oso leunak ditu eskuak, baina mingaina baliatzen duenean nire titi  punttak bustitzeko, ni erotu, zer ba?, eta orduan, nik esaten diot, egizu nahi duzuna, eta Inaziok pozik betetzen du agindutakoa, sekulakoa da horretan, gustua ematen dakiena, tratatzen ere nola!, ematen al dizut minik?, sentitzen?, bereari hainbeste erreparatu gabe jarduten du, eta, aldi berean, baita gogaikarria izan gabe ere, eta hazia isur... Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri...
‎[I.] Zer esan ez dakienak beti ditu eskura eguraldia edo aktualitatea bezalako gauzak, eta hargatik beti ongi ari dela dirudi. Zer esan badakiena diruaz edo hizkuntzaz mintzatu ohi da besteak beste, baina gauzak balira bezala, eta hargatik ezin dezake sekula deus zuzenik esan eta hargatik ezin dezaket nik jasan eskuarki diruaz edo hizkuntzaz ari denaren jardunik.
‎Internetek duen gauzarik onenetako bat berehalakotasuna da. Mundu osoa dugu esku eskura klik gutxi batzuen buruan. Nahi dugun informazio guztia daukagu Interneten, baina ozeano ikaragarri handia da sarea eta ez da erraza bertan arrantza egitea.
2009
‎Varsovian ezagutu zintudan, zolak zulatuta eta berokirik gabe elurpean, zu edo zure anaia... Harez geroztik, gorrituta dituzu eskuak hotzarengatik, berogailuetan goxo berotu arren, manikura egin arren, ezagutzen ditut, bai, zure esku horiek eta zure bizkar mehe eta hotz hori, zure arroparen ehun delikatuaren azpian, haize izoztua zeharkatuz alderrai zenbiltzanekoa! Eta zuri, gazte dotore hori, Odesaz hitz egingo banizu eta portuaren ondoko prostituten auzoaz; eta zuri, emakume beltzaran ederra, biok gogoratuko zenukete zuen haurtzaro inozoaren eszenatokia...
‎Irenek bihozkada bat izan zuen. Hain zuzen ere, Ana Kareninaren ale bat zuela esku artean, batek zekien noizkoa.
‎Ez dut uste eguzkirik sartzen zenik hara urte osoan. Konturatu nintzenerako, ez nituen eskuak eta oinak sentitzen; arinago ibiltzea erabaki nuen. (Begira, baneukan zuri esateko zeozer eta ez nintzen akordatzen zer zen; oraintxe etorri zait gogora:
‎Ezinduta daude. Hau da, normalean ez dute eskurik garbitzen Pilatosenak eginez, ez baitute inongo odol zipriztinik. Korporazioek eragiteko sekulako boterea dute, alboko kalteak sortzeko makinak dira, baina ezjakintasun itzelak bizi ditu.
2010
‎Euzkadi aldizkarikoak zirela esan zidaten jakingo ez banu bezala, eta nahitaez beraiekin joan behar nuela afaltzera, sagardotegi batera. Uste dut esku batetik dilindan zeukaten plastikozko poltsa zuri batean zeudela txuletak. Ohitura zaharrari jarraituz, haragia norberak eraman behar zuen sagardotegira.
‎Juana Mari, Laura, Teresa, Daniela eta txinatar itxurako haur txiki bat ageri ziren, Sara Xian, noski. Helduek edalontzia zuten eskuan eta haurrak kroketa edo antzeko zizka mizkaren bat, eta irribarretsu begiratzen zioten kamerari. Taberna ezaguna egiten zitzaidan baina ez neukan ziurtasunik non izan ote zitekeen.
‎Eta Vatikanoa maisu da horretan. Baina mundu osoak uste du esku onetan daudela artelan horiek. Eta horretarako, Vatikanoak munduko teknikorik onenetakoak dauzka, onenak ez badira.
2011
‎Zioen hizkuntza tresna bat dela eta eskura egon behar duela. Eta nik esango dut hizkuntzak egon behar duela eskura, ahora eta belarrira.
‎Estilo zibilizatu horren azpian, ostera, ez da dena lilia izango, susmoak berehala altxatu behar luke eskua. Hyde bihurtzen zen Jekyll doktorearen istorioarekin, Stevensonek esan zigun ingeles jendearen sotoetan keria zerrenda amaiezina ezkutatzen zela.
2012
‎Lekuko batek azaldu zuenez, ikustekoa omen zen Galoren itxura. Gerritik gora, aurrerantz okertuta zeukan gorputza, nabarmen, hura gutxieneko indarraz zuzen eusteko gauza izango ez balitz bezala, pita sutara hurbiltzean bihurritzen den modu bertsuan; bizkarrean lotuta zituen eskuak eta oinetakoak zeramatzan euretan: odolez gorrituta zeuzkan oinak eta, ziurrenik, ezin izango zituen aldean jarri ere egin aitak batzokira eraman zizkion kaleko zapatak.
‎dagoen lekuan hainbeste urtean egonda, ez dirudi ezinezkoa gainerakoek galarazita dituzten iturrietara jotzeko moduren bat izatea hark. Bihozkada modukoa dauka horretan Inasek; eta, bihozkadak bihozkada, beste ezer ez duenez esku artean, susmorik ñimiñoenari ere ezin dio ihes egiten utzi. Arrazoi nahikoa al da hau halako erabakia hartzeko?
‎Guraso batzuek gaztetxotarik askatu dituzte seme alabak sokatik; beste batzuen kezka seme alabek lor litzaketen diru eta gizarte arrakastara baino ez da murrizten, berdin dira moduak. Erabaki politikoak hartzen dituztenak ere ez dirudi jabetzen direnik zer duten esku artean. Harrigarriak dira Hezkuntza Departamentutik edo Ministeriotik ateratzen diren zenbait lege, agindu edo ebazpen; ematen du ez direla ohartzen hartzen dituzten erabakien ondorioak zeintzuk izan daitezkeen:
‎Izokin koloreko soinekoa zuen neska bat. Cécile Coudray? kantari," Gaur atzo baino gehiago eta bihar baino askoz gutxiago", herriko familia logaletsua, oraindik ere antzara errea eta erbi gisatua digeritu ezinik, eta soineko gorriko emakume ezkondu bat nigandik oso hurbil, hain hurbil ze nahikoa nukeen eskua luzatzea hari ukitzeko, neure ametsean bezalaxe, hain hurbil ze usaintzen nuen haren larruazalaren lurrin leun eta freskoa, hain hurbil eta hain urruti halere...
‎Gudutik ihes, erro finkorik ez zuen inon, sufrimenduzko bizi ezin horren etsenplu zen Extebe Urkidi. Ez zuen etxerik, ez zuen dirurik, ez zuen etorkizunik, ez zuen eskurik estutuko zion ez seniderik ez hurkorik. Ihesle lehen, etorkin gero, Stockholmen egon zen sei urtez.
2018
‎Hamazortzi bat urteko gaztea zen, bi tiro zeuzkan bularrean eta beste bat lepoan. Poltsikoan sartu nahi zuen eskua, baina, ezinean zebilenez, Fabianek egin zuen haren ordez; argazki tolestu bat atera zuen handik, odolez zikinduta: familiako erretratua, gurasoak jesarrita eta seme alabak haien aldamenean, paisaia margotua haien biz  karrera.
‎Errondalen ihesa, Jonane, leotzetako matxinoak, borreroburuaren isilpekide  tza... Matazaren hari mutur guzti guztiak eduki behar nituen eskuan, hari haiekin, besteetan bezala, nire interesen neurriko soineko bat josi nezan.
‎Ikara adierazteraino zurbildu, eta desenkusatu egin zait. Lan asko duela esku artean, eta uko egin dio nire eskabideari. Zinez zegoen izututa gizona.
2019
‎–Adeitsu izan zinen nirekin, baina lixiba emango dizut, eta ohi baino itxura okerragoa izango du, baina akabatu egingo zaitut zuk izenak eman baino lehen. Aukeran, errugabeen odolez ahal den gutxiena zikindu nahi ditut eskuak, azaldu du Jakubek.
‎Laguntza zor zion. Profitatu behar zuen esku artean zuen aukera. Ahaltsu sentitzen zen.
‎Eskuinean, paradisu berreskuratua ageri da, gu, gure Elizaren senideak, irribarretsu denok paisaia zoragarri baten erdian, mendien eta erreken artean. " Zure aitak urrezkoak ditu eskuak", gogorarazten du askotan amak. Egia da mural polita dela.
‎Badaki tonuak mantentzen duela obrari darion emozio iluna edo barea; intimoa zein oldarkorra; malenkoniatsua bezala ganberroa; amodiozko giroari eusten diona eta abenturazko tentsioari; dramatikoa nahiz lirikoa... Hasieran lortutako tonuak eraman behar du eskutik itzultzailea, tonuak behartuko du garrantzirik gabeak diruditen pasarteetan ere atezuan egotera. Tonuak aldarte jakin bat eragiten dio testuari eta aldarte horrek irakurlea bildu behar du izara batek bezala.
‎Eta... traperoena, biltzaile eta saltzaileena ere bai, hainbeste larru zati eta pergamino puxka xahar omen zituelako inguruan. Askotxo zekien, neurtu ezin hainbat jakin, baina aurrean zuena ordenatzeko orduan ez omen zuen eskurik. Agustin Gotzain afrikanoa, lagun nazak nire desordena eta anabasean!
‎27 egun hori bera ere, logika hutsa aplikatzea genuke?, 27.a ilargiarena bada, noiz hasten da ilargi eguna?, eguzkiaren gauerdiko gure 24 orduak bete direnean, ala ilargiaren egun bere propialean, 25 ordu eta piko dirauen horretan? Nik uste, ilargiaren 27.a behar dela hartu kontuan, eta hor ni galdu egiten naiz, ilargitaria, ilargiaren egutegi propioa behar bainuke eskura izan.
2020
‎Mariannek eskua atzera sudurrera eramaten du. Odola txorrotan doakio aurpegitik eta ezin du eskuarekin gelditu. Ahotik behera kokotsera iritsi zaio, sentitu egiten du.
‎Esan didate gauza bikainak egiten ari zarela Trinityn. Connellek izerditan zituen eskuak urduritasunez. Sentitzen dut, esan zion Connellek ahots mehe batez.
‎Kenduko ditugu arropak? Connellek bularretakoaren barruan zuen eskua. Ezta pentsatu ere, esan zuen Connellek.
‎Irmoak ditu eskuak ferekatzen ari denean. Hainbesteko dardaren ondoren, bazirudien ez zirela berriro zerbaiti irmo eusteko gauza izango.
‎Gosea eta gaixotasunak sarritan elkarrekin datozenez, gaixotasunak uxatzeko lehen pausoa ogi gosea asetzea da", Manuelak ez zituen ahazteko isilpean norabait bidaltzen zituen gari zorrokadak. " Ez dakit iritsiko ote diren behar dutenen eskuetara; halere, nire aberastasuna zoritxar batek ekarritakoa denez, zorretan nago ni bezalako errugabeekin", emakumeak buruko kapela arteztu zuen burutazioak uxatu nahian.
2021
‎Egiaztapen azkar bat egin eta gero, jakin genuen Tasioren orkatilan jarritako kontrol telematikoko gailuak Dato kaleko etxebizitzatik seinaleak igortzen segitzen zuela. Hori horrela zen bitartean, ezin genuen esku hartu. Dato kaleko bebarrua zaintzen ari zen patruilarekin ere harremanetan jarri zen, espetxetik atera ondoren hantxe giltzapetu baitzen hura, baina Tasioren ezaugarri fisikoak zituen inor ez zen handik kalera irten, eta, hortaz, barruan egon behar zuen oraindik.
‎Handik ordu erdira, tentel baten gisako sentitu nintzen, patetiko samar nire adinean halako txorakerietan ibiltzeko, eta, hortaz, zapuztuta, bira egin nuen Buruko Minen Etxearen parean, Frai Francisco Vitoria ibilbidearen hasieran. Balkoiari eusten zioten atlante zuriek buruaren kontra jarriak zituzten eskuak, oinazezko keinuekin. Niri ere min ematen zidan pentsatzeak, hausnartzeak, inora ere ez heltzeak.
‎–Biek ere ondokoaren masailean jarrita dute eskua. Forentsearen egitekoa izango da heriotza ordua zehaztea, baina oraindik ez da rigor mortis ik ageri, eta, hortaz, esango nuke ordu gutxi daramatzatela hilda, esan zuen?.
‎✳ Eee... ■Eta nun ditu... garaiak nun ditu eskuak inor harrapatzeko? ‣" Garai hartan gauzak hola ziren"... eta kito?
‎Gezurrak profesionaltasun handiagoz esaten ikasi lukeela pentsatu zuen. Beste pixka batean eduki nahi zuen esku artean, hobeto aztertzeko. Beraz, esku zabalduarekin kolpe bat jo zion bere kopetari.
2022
‎Katuei eman ziezaieketen gainerako guztia. Baina bereak zituen eskuak. Gogorgunetsuak eta leizetsuak, bihurtu zitzaizkion bezala.
‎Pilotu ona zela esan zuen; bizkorra eta profesionala, haren lurreratzeak fereka baten antzekoak zirela eta bost hilean hamabi mila dolar irabaztera ere iritsi zela, horrela, lasai ederrean. Hatz lodiaren eta erakuslearen artean oratzen zion zigarretari, eta gorriak eta zikinak zituen eskuak, eta azkazalak hain lodiak non hatzetan iltzatuak zirela baitzirudien.
‎Neskak hesola bati heldu zion, eta burua niregana makurtu zuen. Gure atearen beste aldeko lanpararen argiak lepoaren kurba zuria harrapatu zion, lepoan pausaturik zeukan ilea argitu zion, eta, hurrena, hesiaren gainean zuen eskua argitu zion. Soinekoaren alde batera irristatu zitzaion gero argia, eta azpiko gonaren ertz zuria harrapatu zion, zeina ozta ozta ikusten baitzitzaion neskari, han, zutik, geldi zegoela.
‎Gizon ile gris bat zen, ahots sinesgarria eta molde zainduak zituena. Zigarro puru itzali bat zuen eskuan eta puruaren ke usaina nabaritzen zen inguruan. Ez zuen geratzeko asmorik, ezta pixka batean ere, kontzertuek eta artistek oso aspertzen baitzuten, baina tximiniako apalean bermaturik jarrai  tzen zuen.
‎–Ez duzu esku eskailerarik?
‎Kritika beti hor egongo duk irakurri nahi duenaren eskura.
2023
‎Dardaraka. Elkarri korapiloan loturik zituen eskuak. Azkazalak arrosak lehenik, xuriak ondoren.
‎Sabel iletsu bat ukitu zuen. Sutan zituen eskuak. Ile latzeko bular bat karrakatu zuen, burezur ttipi bat, lepo bihurritu bat, belarri apal batzuk, adar motz batzuk, begi itxi ba  tzuk.
‎Eta begira gelditu zitzaion Dolça, nola biltzen zituen galtzak eta kontu handiz nola gantzutzen zuen biki markatua, ile kizkurrak, izter sendoa eta belaun mutur irtena. Gardosturik zituen eskuak ere. Nola erre zen galdetu zion Dolçak.
‎Eduardok esan zion ea ez zuenetz itxaron gura; bi hilabete barru beteago egongo zirela, okela hobea izango zutela eta halakoa gehiago ordaintzen zela. Aitxek dirua behar zuen eskuan.
‎Saltzen duten eragin hori lortzeko, ezinbestekoa dute gu distraituta egotea, bakarti, pantailek erabat beretuta edukitzea, etengabeko kontsumo pasiboan bildurik egotea, horrek sortzen dituen albo ondorioei inolako garrantzirik eman gabe; baina horrek ez du zertan horrela izan. Multinazional horiek sortutako negozio sistemaren aurrean oreka bat aurkitzeko, gure aburuz, ezinbestekoa dugu ulertzea benetan zer dugun esku artean eta nola funtziona  tzen duen. Guregandik noiz, nola, zergatik eta zer bilatzen duten jakinez gero, manipulazioa ez da horren eraginkorra izango kasu askotan, eta erabilera egoki eta harreman osasuntsuagoa edukitzea errazagoa izango da guztiontzat.
‎6 Eduki kaltegarriak zein bizitzaren espektatiba faltsuaren ondorioak. Aipatu dugu tresna oso ahaltsua dugula esku artean, eta menpekotasun handia sortzen duela. Guztia da gutako askoren  tzat alegia, baina guztia da toki guztietan, denbora guztian, eduki guztiak adin guztien esku jartzen duela, guztia dakiela guri buruz, helburu zehatz batzuk lortzeko.
‎Zentzu horretan, inteligentzia emozionala eta kognitiboa garatzeaz gain, sare sozialek ezkutatzen dutena ulertu behar dute eta iritzi kritiko bat osatu horren inguruan. Bestela esanda, sare sozialak benetan zer diren, bertan zer aurkituko duten, nola funtzionatzen duten, zer lortu nahi duten beraiengandik, nola lortu nahi duten helburu hori, erabilera desegoki baten ondorioak, zer neurri dituzten eskura hori ekiditeko eta aurrera eraman ditzaketen ohitura osasuntsuak zein diren jakin behar dute nerabeek harreman osasuntsua eduki ahal izateko, batik bat gailu hori esku artean izan aurretik, baina baita ondoren ere. Prestakuntza horretarako, beste behin, beharrezkoak dira nerabe ororen heziketan funtsezkoak diren bi eragile hauen elkarlana:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia