Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 142

2015
‎Zuk, ene Printze horrek, zeureei lagunduko ez bazenie ere, ilunpetako printze honi zerbait zor bagenio ere, bidegabekoa izango zatekeen betiko Zuk gorderik diguzunagatik eta bestearen atsegin eta promesa guztiak faltsuak direla ikusirik. Zer ez ote du egingo gurekin zure aurka jo zuenak?
‎Oi ene Jainko eta ene Kreatzailea, zauria egiten baituzu sendagairik jarri gabe; kolpatzen baituzu zauria ikusten ez dela; hil egiten duzu, lehen baino biziago utziz! Azken batean, ene Jauna, ahaltsua zarenez nahi duzuna egiten duzu.
‎Zure zerbitzuan jardun gabe egongo ote naizen beldur naiz, eta zure zerbitzura noanean, ez dut aurkitzen asetzen nauenik ezer, zor dudanetik zerbait ordaintzeko. Badirudi horretan erabili nahiko nukeela guztia, eta neure ezerezari ongi erreparaturik, ezin dudala egin ezer onik konturatzen naiz, Zuk zeuk eman ezean.
‎arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko. Gutxi dela esan nahi nuen, asmoak eta hitzak egintzekin batera konparatuz, eta guztia batera ezin duenak egin dezala apurka apurka; bere borondatea makurraraziz joan dadila, otoitzetik ezer onik atera nahi badu: baztertxo hauetan aukera onik asko izango baituzue hori egin ahal izateko.
‎Azken batean, ene ahizpak, honekin amaitzen dut: ez dezagula oinarririk gabeko dorrerik eraiki, Jaunak ez baitu hainbeste begiratzen egintzen handitasuna, nolako maitasunez egiten diren baizik; eta ahal duguna egiten badugu, egunetik egunera gehiago eta gehiago ahal izanez joan gaitezela egingo du Haren Maiestateak, laster batean nekatu gabe, bizialdi honek dirauen tarte txikian, eta, beharbada, bakoitzak uste duen baino txikiagoa izango da, ahal dugun sakrifizioa barrutik eta kanpotik eskaintzen badiogu Jaunari; Haren Maiestateak gure sakrifizioa gugatik gurutzean Aitari eskaini zionarekin batuko du, gure borondateak merezi duenaren balioa izan dezan, egintzak txikiak izan arren.
‎Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
‎...n oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
‎Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere, bataren eta bestearen esperientziarik ez duenak, du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari: izan ere, pena hau etengabekoa da, edota oso ohikoa.
‎noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎Urteak esan dut, hemen aipatu dudan pertsonari gertatu zaiona kontuan izanik, ongi baitakit Jainkoari ez zaiola mugarik ezarri behar, arima bat unetxo batean eraman dezakeelako hemen esaten den goreneraino. Ahaltsua da Haren Maiestatea egin nahi duena egiteko eta gugatik asko egiteko gogotsu ari dena.
‎1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera.... Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea.
‎Jos 10, 12 Ik. Bizitza 25, 1(, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar dela??).
‎barruko egintza hauek guztiak direla gozoak eta baretsuak, eta gauza nekagarria egiteak kalte egiten duela mesede baino gehiago. Indar nekagarria egitea deitzen diot, esaterako, arnasa gelditu nahi izateari; baina arima Jaunaren eskuetan utzi behar da, hartaz nahi duena egin dezan, bere probetxuaren ahalik eta ardurarik txikienaz eta Jainkoaren borondatearekin ahal bezain ongi bat eginik.
‎Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan. Gero neke handi handiak eramateko desira sortzen zaio, beste gauzarik ezin baitu egin. Penitentzia gogo bizi biziak, bakardadearen gogoa, Jainkoa guztiek ezagut dezaten gogoa; eta hemendik datorkio Hura iraindua dela ikustearen samin handia.
‎12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
‎Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko. Oi atsegin betea, Jainkoaren borondatea egiten sufritzea!
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. ...gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena baino gehiago, horretan eginahalak egin eta lortzen saiatzen bazarete; eta behartu ezazue zeuen burua ahipen nahia egin dadin, zeuon eskubidearen kaltetan balitz ere, eta ahaztu zeuen ona haiena egitearren, zeuen izaerak kontra eta kontra egiten badizue ere; eta, aukerarik duzuenean, saiatu lana zeuen gain hartzen lagun hurkoari kentzearren.... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎Han ez dago ematerik eta hartzerik, arimak era ezkutu batean berak hartuko duen Senar hau nor den ikustea baizik. Izan ere, ezin zezakeen uler inola mila urtean ere zentzumen eta ahalmenen bidez, han une labur batean ulertzen duena; baina Senarra halakoa izanik, ikuste soil haren bidez duinago uzten du arima, elkarri eskua emateraino, esan ohi denez; izan ere, arima hain maitemindua geratzen da, non ahal duena egiten baitu jainkozko ezkontza hau nahas ez dadin. Baina arima honek axolagabe jokatuko balu, bere bihotza Hura ez den beste zerbaitetan jarriz, guztia galduko luke, eta hori galera handi handia izango litzateke, egin zaizkion mesedeak bezain handia, eta esan daitekeena baino askoz ere handiagoa.
‎...ek ematen dituzten beste oinazeetako batzuk, kanpo aldetikoak, ez bide dira hain ohikoak, eta horrela, ez dago haietaz zertan hitz eginik, ezta ez dira gehienetan hain neketsuak ere; bada, eginahalak eginda ere, nire iritziz, ez dira iristen ahalmenak horrela ezgaitzera, ezta arima honela asaldatzera ere; azken batean, arrazoimena geratzen da pentsatzeko, Jaunak baimentzen diena baino gehiago ezin baitute egin deabruek, eta hau galdua ez dagoenean, guztia ere gutxi da, esanda geratu denaren ondoan.
‎–Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan?. (Laugarren Egoitzak, kap. 1, 1).
‎Ez al zara gogoratzen arima hau izan dela gezur leizea eta huskeri itsasoa eta guztia neure erruz, Zuk gezurra higuintzeko berezko joera eman zenidan arren, ni neuk gezurrez jokatu baitut gauza askotan? Nola eraman daiteke, ene Jainko, nola izan daiteke hainbeste laguntza eta mesede hain gutxi merezi duenari egitea?
‎Iltzea ateratzean haragia ere ateratzen zuela iruditu zitzaidan. Argi ikusten zen oinaze bizia, min handia eman zidana, eta esan zidan nigatik hura eraman zuenak, ez izateko zalantzarik errazago egingo zuela nik eskatzen niona; hitz ematen zidala ez zuela egin gabe utziko eska niezaionik; Berak bazekiela ez niola eskatuko bere aintzarako zena baizik, eta horrela egingo zuela orain eskatzen nion horretan ere; begira nezala, nik Bera zerbitzatzen ez nuenean ere, ezer eskatu ez banion nik eskatzen nekiena baino hobeki egin ez zuenik, zenbat hobeki ez ote zuen egingo orain, maite dudala dakienean; ez izateko horren zalantzarik.
‎Iltzea ateratzean haragia ere ateratzen zuela iruditu zitzaidan. ...enak, ez izateko zalantzarik errazago egingo zuela nik eskatzen niona; hitz ematen zidala ez zuela egin gabe utziko eska niezaionik; Berak bazekiela ez niola eskatuko bere aintzarako zena baizik, eta horrela egingo zuela orain eskatzen nion horretan ere; begira nezala, nik Bera zerbitzatzen ez nuenean ere, ezer eskatu ez banion nik eskatzen nekiena baino hobeki egin ez zuenik, zenbat hobeki ez ote zuen egingo orain, maite dudala dakienean; ez izateko horren zalantzarik.
‎Nik pentsatzen dudanean, oso txarra banintzen ere, banuela Jainkoa zerbitzatzeko ardura pixka bat eta ez nituela egiten gauza batzuk, munduan, ezer ez balira bezala, irensten direnak eta, azkenik, gaixotasun larriak eramaten nituela, pazientzia handiz eraman ere, Jaunak ematen baitzidan; ez nuen marmarrean aritzeko joerarik, ez inorengatik gaizki esatekorik, ezta ez dut uste inorenganako gaizkinahirik izan nezakeenik ere, ez nintzen gutiziatsua, ezta ez naiz gogoratzen sekula bekaitzik izan dudanik Jauna la... Baina, hala ere, oinaze ikaragarria zela diot, eta gauza arriskutsua dela kontentatzea, eta lasai eta pozik bizitzea txitean pitean bekatu astunean erortzen den arima; bestera izan behar du:
‎Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik. Nire lagunak fede gehiago zuen; hura, zernahi esaten ziotela ere, ez zegoen inola ere asmoa alde batera uztera.
‎Diruak eskuratzen, beharrezkoa zena bideratzen, etxea atontzen eta egokiarazten hainbat neke igaro nituen eta batzuk bakar bakarrik; nire lagunak ahal zuena egiten zuen, baina gutxi zen ahal zuena, ia ezerez, bere izenean egitea eta bere babesa ematea izan ezik, gainerako lana nirea zen, era askotara; orain harri eta zur geratzen naiz nola sufritu ahal izan nuen. Batzuetan nahigabeturik esaten nuen:
‎Moja gehiago hartu ziren, eta Jauna gure aurka gehien nabarmendu zirenak mugitzen hasi zen, benetan guri lagundu eta limosna egin ziezaguten; eta horrela, onetsi egiten zuten hain gogor gaitzesten zutena, eta apurka apurka auzia alde batera utziz zihoazen eta konturatzen zirela, zioten, Jainkoaren lana zela, hainbeste kontrakoren artean Haren Maiestateak aurrera joatea nahi izan baitzuen. Eta une honetan ez dago inor fundazioa egin gabe uztea zuzena zela uste duenik, eta honela, hain arduratsu hartzen dute gu limosnaz hornitzea, non, eskean jardun gabe eta inori eskatu gabe, Jaunak iratzartzen baititu bidal diezaguten, eta behar duguna falta ez zaigula igarotzen dugu; Jaunagan itxaro dut hala izango dela beti; gutxi direnez gero, egin behar dutena egiten badute, Haren Maiestateak orain egiteko grazia ematen dienez, ziur nago ez zaiela beharrezkoa falta izango eta ez dutela astunak izan eta inor nekarazi beharrik izango, Jaunak ardura hartuko baitu orain arte bezala. [26] Niretzat poz handi handia da neure burua hemen sartua ikustea hain askatuak dauden arimekin.
‎Orain baino gehiagotan ez zait gertatu zortzi egunez egotea, Jainkoari zer zor diodan jakin gabe eta jakiterik ere ez nuela izango dirudiela, eta mesedeen oroitzapenik gabe; arima, berriz, hain lelotua eta ez dakit zertan ezta nola jarria ere, ez pentsamendu txarretan, baina onetarako hain moldakaitz, non barre egiten bainuen neure buruaz eta atsegin zitzaidan ikustea arima baten ezereztasuna, Jainkoa harengan etengabe lanean ez denean. Argi ikusten du egoera honetan arima ez dagoela Hura gabe; ez dela batzuetan izaten ditudala esan dudan lan handietanbezala; baina egurra jarri eta bere aldetik ahal duentxoa egiten badu ere, garrik ez da pizten Jainko maitasunaren suan. Haren erruki handia da kea ikustea ere, ez dagoela guztiz hilda ager dadin.
‎Hain harritua geratzen da, non nahiko baita honelako mesede bat arima bat oso osoan aldatzeko eta besterik ezer ez maitarazteko, beraren aldetik inolako lanik gabe, hain ondasun handien gai egiten duen eta bere sekretuak jakinarazten dizkion eta berarekin idatzi ere ezin daitezkeen adiskidetasun eta maitasunaz tratatzen duena izan ezik. Susmoa pizten duten mesede batzuk egiten ditu; izan ere, guztiz miresgarriak eta hain gutxi merezi duenari eginak izanik, fede bizi bizia izan ezik dira sinetsi. Eta horrela, Jaunak niri egin dizkidanetatik ez dut asko esateko asmorik, beste zerbait agintzen ez badidate?
‎9 Azken batean, ulertu nuen nire erremedioa ez zela etorriko hark ematen zizkidan bitartekoetatik, hauek arima perfektuagoarentzat zirelako; eta ni, Jainkoaren mesedeetan aurreratua banengoen ere, bertuteetan eta hilduran oso hasieretan nengoen. Eta egia esan, harekin baizik traturik izan ez banu, uste dut sekula ere ez zatekeela hobetuko nire arima; izan ere, hark esaten zidana nik ez nuela egiten, eta nire iritziz ezin nuela egin, ikusteak ematen zidan nahigabea nahikoa zen itxaropena galdu eta guztia bertan behera uzteko.
‎Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela. Hau neugan ongi ikusia dut, beldurraren beldurrez ia bi urtean kontra egiten jardun nuelako, eta orain ere batzuetan saiatzen naiz, baina ez dut etekin handirik ateratzen.
‎eta trebetasun handiagoarekin, gauza handia baita han ematen dena, eta Jaunak batzuetan nahi izaten du, diodanez? gorputzak goza dezala, honezkero arimak nahi duena egiten baitu. Bere senera etorri ondoren, liluramendua sakona izan bada, egun bat edo bi eta baita hiru ere ahalmenak sor geratu ohi dira eta arima durduzaturik bezala, bere senean ez dagoela dirudiela.
‎Apaltasun gutxikotzat dute eta besteei irakatsi nahirik ari dena bezala, haiengandik ikasi beharrean, batez ere emakumea bada. Hemen da gaitzetsi beharra, eta arrazoiz, gainera?, ez dakitelako zer oldarrek mugitzen duen; eta batzuetan ezin du egin, ezta maite dituenei eta bizitzako kartzelatik libre ikusi nahi dituenei begiak zabaldu gabe jarraitu ere, kartzela baino gutxiago ez baiteritzo bera sarturik egon denari.
‎Ez diot saiatu behar ez denik, ezta Jainkoaren aurrean arretazegon behar ez denik ere; baina pentsamendu on bat ere izan ezin badute, beste behin ere esana dudanez, ez daitezela bizi estu eta larri; probetxurik gabeko zerbitzariak gara, zer uste dugu egin dezakegula?
‎Bete betekoa da konparazio hau. Estasi honetan egon aurretik, arimak uste du kontuz ari dela Jainkoa ez iraintzeko eta bere indarren arabera ahal duena egiten duela; baina hona iristean, begiak irekiarazten dizkion zuzentasun eguzkiak ematen dio eta hainbeste samar ikusten ditu, non berriro itxi nahi bailituzke; izan ere, oraindik ez da arrano beltz honen alaba bete betekoa, eguzki honi aurrez aurre begiratzeko gai dena; baina une laburrean irekita izanda ere, lohi ikusten du bere burua. Bertso honetaz gogoratzen da orduan:
‎Baina hiru gauza hauek batera aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien beharra dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik, behar duguna egiten dugulako: zaindu gaitzala Jainkoak zentzugabeko debozioetatik.
‎Alda bedi otoitzeko ordua, eta sarritan hainbat egunetan izango da. Igaro bezate ahal duten bezala erbeste hau, nahiko zorigaitz baita Jainkoa maite duen arima bat miseria honetan bizi dela eta nahi duena ezin duela egin ikustea, gorputz hau bezalako arrotz kaskarra edukitzeagatik.
‎16. Zuhurtasunez? esan dut, noizbait deabruak egingo duelako; eta honela ez da komeni, ez otoitza beti uztea gogoa guztiz barreiaturik eta adimena asaldaturik dagoenean, ezta arima beti oinazetzea ere ezin duena egitera behartuz.
‎Eta berriro diot, ulertzen ez bada ere, ez da apaltasun handikoa; errurik izan ez arren, pena bai, alferrikako lana baita, eta arima halako nahigabetxo batekin geratzen da, jauzi egitera joan eta atzetik heltzen diotenaren antzera, indarra erabili duela dirudi, baina haren bidez egin nahi zuena egin gabe ikusten du bere burua; eta geratzen den irabazi urrian ikusiko du begiratu nahi duenak esan dudan apaltasun faltaren zertxobait. Izan ere, bertute honek hauxe du ona, ez dagoela bera lagun dela buruturiko egintzarik, arima nahigabeturikutziko duenik.
‎Batzuetan izuturik uzten nau lagun txar batek egiten duen kalteak, eta ni neu hortik igaro ez banintz, nuke sinetsi. Gaztetan handiagoa izan behar du egiten duen kalteak. Gurasoek nigan eskarmentua har dezatela nahi nuke, horretan kontu handia izateko.
‎ez zedila hainbeste zikindu zuk bizitzeko hain sarri hartu behar zenuen ostatua? Nekagarri zait, Jauna, hau esatea bera ere, erru osoa nirea zela badakidalako; izan ere, uste dut, zeure aldetik ez zenuela egin gabe ezer utzi, adin honetatik ni osoki zurea izan nendin.
‎9 Garai honetan, gau batean hain zuzen ere, ito egiten nindutelakoan nengoen; eta ur bedeinkatu ugari bota zutenez gero, haietako aldra bat iheska ikusi nuen, amildegian behera doan baten antzera. Hainbeste aldiz oinazetu naute zorigaiztoko hauek eta hain beldur gutxi diet nik, Jaunak baimena eman ezik zirkinik ere ezin dutela egin ikustean, non, esango banitu, gogait eragingo bainioke berorri eta neure buruari.
‎haiek mespretxu eta irainen bidetik baizik ez zihoazela. Honek beldurrez ibilarazten nau, burua jasotzen ausartuko ez banintz eta agerian agertu nahi ez banu bezala, jazarpenak ditudanean egiten ez dudana. Arima benetan bere buruaren jabe da, gorputzak sentitzen badu ere, eta bestalde, nahigabeturik nabil; ez dakit nik nola izan daitekeen hau; baina horrelaxe da:
‎Ez bitez neka; itxaro bezate Jaunagan, otoitzaz eta beren aldetik ahal dutena eginez, orain desiraz daukatena Haren Maiestateak egitez eduki dezatela egingo baitu; izan ere, gure izaera ahularentzat behar beharrezkoa da konfiantza handia izatea eta ez etsitzea; eta ez dugu pentsatu behar, saiatzen bagara, garaile irtengo ez garenik.
‎ni Reinoso kalonjearekin aitortzen nintzen; laguntzen zidaten bi haietako bat zen hura; hala ere, honelako espirituzko gauzarik ez nion adierazi, adierazi beharra izateko aukerarik ez zelako agertu; eta gauza hauetan, beti aitor entzuleak aholkatzen zidana egiteko ohitura nuenez gero, bide ziurragotik joatearren, hari esatea erabaki nuen guztiz sekretupean; hala ere, samin handirik gabe nuen utzi egin gabe nik neuk ulertu nuena. Dena dela, egin egingo nuen, nik Jaunagan itxaroten nuelako beste batzuetan ikusi dudana, hau da, Haren Maiestateak aldatu egiten duela aitor entzulea, beste iritzi batekoa izan arren, Berak nahi duena egin dezan.
‎21 Lehenik esan nion, askotan irakasten zidala horrela gure Jaunak, eta ordura arte ikusi zirela gauza asko, haren espiritutzat hartzen zirenak, eta gertatzen zena kontatu nion; baina nik berak uste zuena egingo nuela, niri samingarri gertatu arren. Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi.
‎7 Hara joan nadila esatean, Gotzainak egindakotzat jo zuen, eta arrazoiz, eta joateko abisua bidali zidan. Hala ere, Artzapezpikuagan nolabaiteko gogorik eza sumatu nuela iruditu zitzaidan, eta egiten zidan mesedea eskertuz idatzi nion; baina uste nuela txarrago zela fundazioa hiriak nahi ez zuela egitea, esan gabe egitea baino, bera arazo handiagoetan sartuz (itxura denez, igarri egin nuen kontrakotasunik izanez gero, zein laguntza eskasa izango nukeen harengan); [esan nion] ni neu saiatuko nintzela lortzen; eta hala ere zailtzat jo nuen, horrelako gauzetan izaten diren kontrako iritziengatik; eta Palentziako gotzainari idatzi nion, ordukoz bere horretan gera zedila eskatuz, uda azkenetan... Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren.
‎Noizbehinka gelditu egiten ziren gure Ordenaren hitzak esanez; debozio handia ematen zigun horrek, baita gogoan generaman Jainko handia goresten zihoazela ikusteak, eta Beragatik hain aintzat hartuak ginela han gindoazen zazpi moja oinuts gaixo ikusteak ere. Nik hauek guztiak buruan nerabiltzala, nahasmen handiak ere hartzen ninduen, ni haien artean nindoala etortzen baitzitzaidan gogora, eta nik merezi nuenez egingo balitz, guztiek egin luketela nire aurka.
‎Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena. Berak eta gainerakoek esan zuten ahal zutena egingo zutela kasu honetan, eta egin ere halaxe egin zuten herrikoen eta prelatuaren baimena lortzeko, pobretasunezko monasterioa izanik, alde guztietan baititu zailtasunak; eta horrela, egun batzuk behar izango ziren bideratzeko.
‎bera geratuko da engainatua. Eta honetaz konturaturik, uste dut, ez duela egiten, gure irudimenak eta aldarte txarrak, batez ere malenkoniak, egiten duten bezainbeste kalte; izan ere, emakumeen izaera ahula da, eta gugan agintzen duen buru estimua oso mehea. Eta horrela etorri dira nigana hainbeste pertsona, bai gizonezkoak eta bai andrazkoak, etxe hauetako mojekin batera, eta halakoetan garbi ikusi dut, beren buruak engainatzen dituztela, nahi gabe.
‎Horrela, bakoitza bere aldetik bada, nola esaten dugu eta sinesten hirurak esentzia bera direla, eta egia handi handia da, horrengatik mila heriotza jasango bainituzke nik? Hiru Pertsonetan nahi izate bat, ahal izate bat eta jauntasun bat baizik ez da; beraz, ezer ezin du egin batek besteak gabe, eta diren kreatura guztien Kreatzailea bakarra da. Krea ote dezake inurri bat Semeak Aita gabe?
‎8 Lehenik ez zen irudipena izan, eragin zuen ondorioagatik, orduz gero ez baitzuen egundo seme alabak izateko nahirik izan; bestalde, bihotzean hain ongi sartua geratu zitzaion hura zela Jainkoaren borondatea, non ez baitzuen seme alabarik eskatu ezta desiratu ere. Horrela Jaunak nahi zuena egiteko zer aukera izango zuen pentsatzen hasi zen. Ekarri zuen ondoriotik ere ateratzen da deabruarena ez zela, haren gauzak ezin baitezake ekar gauza onik, gure Jaunaren hain zerbitzu handirako den monasterioa dagoeneko egina izatea bezalakorik; eta monasterioa fundatu baino sei urte lehenago izan zelako hau, hark ezin baitu jakin etortzeko dagoenik.
‎honen amak nolabaiteko partea izan zuela honetan?, haren kristautasuna hainbestekoa zenez gero, baliteke zure ontasunak nahi izatea, errukitsua izanik, bere bizitzan ikus zezala hain bertute handia alabengan. Batzuetan pentsatzen dut maite zaituztenei egiten dizkiezula honelako mesedeak, eta Zuk zeure zerbitzuan jarduteko bitartekoak ematea bezain mesede handia egiten diezu.
‎8 Deabruak itsuturik, edota Jainkoak baimentzen zuenez gero hau martiri izan zedin (makurkeriaren bat zuela egina uste baitzuten haiek eta horregatik ez zuela ezkontzerik nahi), hitzemanak baitzeuden, bestea laidoztatua ikustean, izugarriak eman zizkioten eta egundoko penak ezarri, urkatu nahi izateraino; ito beharrean zeukaten, ezustekoa izan baitzen ez hiltzea. Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion.
‎Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎...gokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora. Honetan eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke.
‎5 Egintzek eta desirek, ustez, ez dute lehenago zuten indarrik; izan ere, handiak izan arren, askoz ere handiagoa da Jainkoaren borondatea eta haren aintzarako dena egin dadin duen nahia; arimak buruan ongi sartua duenez gero Jainkoak badakiela honetarako zer komeni den eta bere interesetik hain urrindua dagoenez gero, laster batean amaitzen dira desira eta egintza hauek, eta, nire iritziz, ez dute indarrik. Hemendik dator zenbaitetan izaten dudan beldurra, lehenago izan ohi nuen ezinegon eta nahigabez ez bada ere, arima sorgortua dagoelako, eta ni ezer egin gabe, penitentziarik ezin baitut egin. Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin.
‎Hemendik dator zenbaitetan izaten dudan beldurra, lehenago izan ohi nuen ezinegon eta nahigabez ez bada ere, arima sorgortua dagoelako, eta ni ezer egin gabe, penitentziarik ezin baitut egin. Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin. Jateko eta lo egiteko eta ezeren nahigaberik ez izateko bakarrik bizi naizela dirudi, eta honek ere ez dit nahigaberik ematen; batzuetan, diodanez, bai, engainatua izango ote naizen beldur bainaiz; hala ere, ezin dut sinetsi, uste sendoa baitut nigan ez dela nagusitzen inolako kreaturekiko ez zeruko aintza guztiarekiko loturarik, Jainko hau maitatzeko desira baizik, hau ez baitzait gutxitzen, nire iritziz gehitu baizik eta guztiek zerbitza dezatela nahi izatea.
‎–Zergatik dago nire neba bere salbamenak arriskua duen tokian? Nik zure anaia bat arrisku honetan ikusiko banu, zer ez ote nuke egingo erremedioa aurkitzearren?. Uste dut egin nezakeenetik ezer ez litzatekeela geratuko egin gabe.
‎Nik zure anaia bat arrisku honetan ikusiko banu, zer ez ote nuke egingo erremedioa aurkitzearren?? Uste dut egin nezakeenetik ezer ez litzatekeela geratuko egin gabe.
‎Neure aitor entzulearen esana egitea, inperfekzioz bada ere; baina zerbait nahi duela edota zerbait agintzen didala konturatzen naizenean, konturatu ahala, ez nuke egin gabe utziko, eta hala utziko banu, oso engainaturik nagoela pentsatuko nuke.
‎Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
‎Etxeko jaun andreei deitu zieten gero; jabea, esan dudanez? jaun handikietako bat zen, eta haren emaztea ere andre handikietakoa; biziki poztu ziren beraien etxea monasterio bihurtu zelako, eta horregatik ontzat jo zuten; dena dela, ezin zuten egin ere besterik. Geroago, beste egun batean, eskriturak egin ziren eta etxearen herena ordaindu zen, hau da, elizgizonak eskatu zuen bezala egin zen guztia, gauza batzuetan hitzarturikoa baino zama astunago ezartzen baitzigun, baina beragatik guztia onartzen genuen.
‎2 Toledon zen andre bat, Medinaceliko dukearen arreba; ni haren etxean egona nintzen nagusien aginduz, San Joseren fundazioa dela-eta luzeago azaldu nuenez; maitasun handia hartu zidan, eta horrek izan behar zuen egin zuena egitera iratzartzeko bideetako bat; askotan, bide hauetaz baliatzen da Haren Maiestatea, guri, etortzeko denaren berri ez dakigunoi, fruitu gutxikoak iruditzen zaizkigun gauzetarako. Andre honek entzun zuenez gero, nik monasterioak fundatzeko baimena nuela, ekin eta ekin hasi zitzaidan Malagon izeneko bere herrixka batean egin nezan fundazio bat.
‎Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino. Bere kontura zen etxean, nire ustez berak nahi zuena egiten; baina, bera ona zenez gero, guztia zen ona. Nik batzuetan esan egiten nion; baina ez zidan jaramonik egiten, arrazoiz gainera, ni baino askoz hobea zelako; baina honetan ez dut uste oker nenbilenik.
‎Egia esan, deabruak bitarteko hartzen du umore hau pertsona batzuengan, haiek bereganatzen dituen badaezpada; eta argi ez badabiltza, lortuko du. Izan ere, umore onek gehien egiten duena arrazoia lotzea da, eta hau ilundua badago, zer ez ote dute egingo gure grinek. Arrazoia faltatzea zoroa izatea da, eta hala da; baina orain gogoan ditugun hauek ez dira iristen hain gaixo izateraino, hori gaitz txikiagoa izango bailitzateke.
‎Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita. Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera.
‎Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita. Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera. Bada, hezi gabeko grinak eta haietako bakoitzak berea egin nahi duela, zer izango ote da, kontra egingo dionik ez bada?
‎Izan ere, esanda dagoenez eta berriro esaten dudanez (beraientzat hau ulertzea garrantzi handikoa delako, noiz edo behin, edo batzuetan, gehiago ezinean egoten badira ere), errutik aske uzten duen zorotasun ziurra ez denez gero, batzuetan halakoa izan arren, beti ez, eta arima arrisku handitan geratzen da; dena dela, diodanez? arrazoia guztiz ilundua badu, gehiago ezin zuenean egiten zuena egiten edo esaten du. Jainkoaren erruki handia da, gaitz honek jota daudenek gobernatzen dituenaren arrimuan egotea, hemen baita haien on guztia, aipatu dudan arriskuagatik.
‎Oso pertsona espirituala da. ...sun estuagoa dugu; eta asko laguntzen badit ere, errentaren zati handi bat ematen duelako, oraingoan dirurik gabe dago, eta etxea egiteari eta erosteari dagokiona nik neuk egiten dut; Jainkoak hala nahita bi dote eman baitizkidate egin baino lehen eta erosita daukat, isilean bada ere, eta beharrezko diren gauzak lantzeko nik ez nuke baliabiderik, eta honela, konfiantza izanez soilik (Jainkoak nahi baitu egin dezadan) Berak lagunduko du, ofizialeak kontratatu ditut. Zentzugabekoa zirudien.
‎7 Hemengo zereginek uzten didatenean, Ávilara itzuli nahiko nuke, oraindik hango priorea bainaiz, gotzainari nahigaberik ez ematearren, asko zor baitiot eta baita Ordena osoak ere. Nitaz ez dakit zer egingo duen Jaunak, Salamancara joango ote naizen, etxe bat ematen baitidate; nekatzen banaiz ere, etxe hauek dauden herrian hainbesteko mesedea eginik, kontzientziak eskatzen dit ahal ditudanak egiteko. Jaunak laguntzen du eta niri gogoa berotzen zait.
‎Dena dela, idatz diezadala berorren aitatasunak berehala eta ez gaitezela zain egon luzaroago, mesedez. Guztiak harritzen dira, han nork negoziaturik ez izateaz, eta horrela beste horiek nahi dutena egiten dute. Karmeldar oinutsek beren aparteko babeslea izaterik ba ote duten aztertuko da.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin eta laguntza eman biezaio sufrimendu hauetatik irabaziaz irteteko. Niri pena eman didate, eta horregatik gure Jaunari gomendatzen diot, baina konturatzen naiz, bestalde, Haren Maiestateak oso maite dituenei egiten dizkien mesedeak direla, itzar gaitezen eta bizitza honetako gauzak ezereztzat izan ditzagun, aldakorrak eta gutxi irauten dutenak baitira, eta saia gaitezen betikoa irabazten.
‎Ez utzi, mesedez, sarri sarri idazteari. Benetan poztu naiz probintzialik izendatu ez dutelako, berorren aitatasunak dioenez, egoki baitago hori; hala ere, frai Antoniok bekaturik ez egitekotan besterik ezin zuela egin esan zidanean, nik ez nion kontra egin. Hemen guztia eginda zegoela pentsatu nuen; baina, egindakoa berrestera, Erromara joan behar badute, probintzia lortzera ere joango dira.
‎Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎4 Era berean, Sakramentu guztiz Santua lehen egon zen etxean ez bada, ez dadila jar berehala, hau da, ez daitezela egin andak; geure etxea dugunean egin daitezke, beharbada. Jaunak bidera dezala bere zerbitzurako egokien denez.
‎Benetan sentitzen dut etxe horretatik berorren gogokoak diren mojak ekarri izana, baina halaxe behar zen; eta nahigabea sortzen zuena kentzen denez gero, izan beza pazientzia eta eskatu Jainkoari, betetzera datozen zeregina ongi egin dezatela, etxe horrek bertatik irteten direnen izen ona gal ez dezan. Uste dut egingo dutela, moja oso onak geratuko zaizkielako etxean.
‎Jainkoak egin beza. Nik ahal dudana egingo dut horretan; Jainkoak nahi beza nik zerbait egin ahal izatea. Poz handia ematen dit etxea freskoa izateak; horren ordez gogoko dut nik berotan egotea.
‎Okerra hemen legoke: egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten behar dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez.
‎7 Serranok esan dit, moja bat hartu dela orain, eta beraren ustez etxean zenbat dauden kontuan izanik (hogei direlako ustea agertu baitit) kopurua osatua izango da, eta hala bada, du eman inork baimenik hartzeko, aita bikarioak ezin baitu egin ezer [bisitari] apostolikoen akten aurka. Kontu handia izan bedi, Jainkoarren, harri eta zur geratuko bailitzateke, errenta eta zer jana izan arren, asko izateak etxe hauetan egiten duen kaltea ikusirik.
‎Gerta daiteke zerbait, berorren agurgarritasuna han ez egoteak kalte handia egitekoa; min handiagoa egingo dio, adiskideek maiteen bagaituzte ere. Eta gure aita Gracián aske balego ere, hau ahotan erabiltzerik, gero guk nahi duguna egiten bada, aurrez jakin duelako egin duela esango lukete; horrek ez du garrantzirik, baina komeni da arriskua saihestea.
‎4 Dagoeneko esan diot berorri, gauza batean egin behar dudala uste dudana eginez, Jainkoak adore eman zidala etor zitezkeen zoritxarrak eramateko; ez naiz kexatuko, behintzat, aurrez iragarri ez zidatelako ezta ahal dudana egin gabe utzi dudalako ere, esan dudanez. Gerta daiteke, berorrek erru handiagoa izatea hori egiteko aginduz, nik obeditu ez izanaz izango nukeena baino.
‎4 Dagoeneko esan diot berorri, gauza batean egin behar dudala uste dudana eginez, Jainkoak adore eman zidala etor zitezkeen zoritxarrak eramateko; ez naiz kexatuko, behintzat, aurrez iragarri ez zidatelako ezta ahal dudana egin gabe utzi dudalako ere, esan dudanez. Gerta daiteke, berorrek erru handiagoa izatea hori egiteko aginduz, nik obeditu ez izanaz izango nukeena baino.
‎9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
‎Nik asko begiratzen diodana eta beldurra ematen didana eta berorrek aztertzea eta argi gera dadila nahi nukeena hau da: ea egin daitekeen berak dioena Jainkoa iraindu gabe eta eskumikuan erori gabe; izan ere, beste horiek diotena egia bada, inola ere ezin du egin berorren aitatasunak; eta Tendillako kondea joanik, eta ez badoa ere, egiten duen kontaketa eginik?, egiaz baimena emango diotela uste dut.
‎8 Jainkoak nahi beza, ene ama, irakurtzeko zoria izan dezala, mezu eramaile desegokiek eta presaka aritzeek zer oker ez ote dute egingo?
‎Bi aldiz idatzi diot Luisa andereari, eta orain beste behin idazteko asmoa dut; nahiko atzeratzen dela esango nuke. Egiaz, ahal dudana egin dut eta egiten dut. Jainkoak egin beza berorien salbamenerako egokien dena, hemen horixe baita behar dena.
‎Eta hala ere, gehiegizko hitz bakoitzak nahasi egiten ninduen. Honezkero ez nuke nahi beste ezer esaterik paperean, eta beraz, erregu egiten diot berorri, bihar, Andre Mariaren Aurkezpen bezperan, bisitatzera etor dakidala, hainbeste bider desegin den arima bat berorri agertzeko, berorrek hartan Jainkoari atsegin emateko hoberentzat duena egin dezan. Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo.
‎6 Orain komeni dena Madrileko fundazioa da; eta artzapezpikuak berak nahi duena egiten dela ikusten badu, laster batean emango du, eta hemengo gotzainak, irailerako hara doanak, esan dit gogoraraziko diola. Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa.
‎Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa. Andre Maria eguna igarotakoan, berorren agurgarritasunak ongi baderitza, Ávilara joan naiteke, ez baitut uste garbi ibili direnik aita Nicolaorekin?, bada, hemen ez dut egiteko gauzarik. Hala ere, premia handirik ez bada, poz handia emango lidake ama priore karguan ez geratzeak, honezkero ez bainago horretarako eta indarrek ahal dutena baino gehiago egitea eta eskrupuluekin ibiltzea bailitzateke.
‎7 Muin egiten diot berorri eskuetan, berorri eskatzekorik ezer banu egingo didala esateagatik; eta egitea nahi dut. Konfiantza osoa dudalako, komeni bada, egingo didala, berorri soilik esan nahi diot ia urtebetez honantz bihotzean dudan pena handi bat; gerta daiteke berorrek erremedioren bat jarri ahal izatea.
‎7 Horretan ahal dudana egin dudanez gero, benetan diotsot berorri, lehenengo datorkidana ez dela pena, poza baizik; ez dakit zer izan den. Katalina Tolosa bedeinkatuagatik soilik, haren gutunak irakurri ditudanean, hainbeste ahalegin egin baitu, uste dut hari poz emateagatik egin nahiko nukeela.
‎11 Ordain biezaio gure Jaunak berorri, etxe honen errentaren abisua. Aita Nicolaok alde egin aurretik eskriturak eginik geratu ziren, oso ongi eginik, betiko errenta ustez hamalaukoa egingo zuena, eta bazuen egiterik, hogeikoa egin baitzuen: dagoeneko emana dago agindua.
‎20 Ez naute aspertzen berorren gutunek, biziki poztu baizik, eta horrela pozten nau berorri sarriago idazteaz; hala ere, lan handia dut egiteko eta sarriago ezin izango da, eta gau honetan ere otoitzak eragotzi dit. Ez dit inolako eskrupulurik ematen; asti gehiago ez izatearen pena soilik.
‎8 Eta hor izan nintzenean ekarri zidaten jeneralaren agindua ere ikusi da hemen, eta agindu horrek ni etxetik irten gabe egotea soilik ez, moja guztiei ezartzen die debekua; horrela, dituzte bidali ama priore izateko, ezta ez dute ezertarako irteterik izango. Gure aitak duen egitekoa amaitzea, hondamen ikaragarria litzateke; bada, kanpotik fraide oinutsen agindupean izatea ez litzateke aski, komisario izendatzen ez badute; mojentzat eta niretzat izendatze hori bai izango litzateke aski, eta une batetik bestera horrela gera gaitezke.
‎3 Jakin beza, ene aita, nuntzio onak falta handia egingo digulakoan nagoela, azken batean Jainkoaren zerbitzaria delako, eta horrela, biziki sentituko dut hura joaten bada, eta uste dut egin gabe uzten duena guk uste dugun baino lotuago daukatelako dela; eta beldur handia dut, Erroman negoziatzen den bitartean, hori eskuarki daramana han dagoenez gero, sufrimendua izango ez ote duten. Gogoan dut Nicolao onak esaten zuela, hemendik igaro zenean, oinutsek kardinal bat hartu zuketela beren babesle izateko.
‎Ama prioreak eta gainerako guztiek goraintziak berorri. Sevillakoak eskuzabaltasuna agertu dit, baita Salamancakoak ere; Beaskoa eta Caravacakoa ere ez dira geratu ahal dutena egin gabe; azken batean, beren borondate ona erakusten dute.
‎eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela. Eta nahi ez badute ere, niretzat pozgarria litzateke berorren aitatasunak haiek alde batera uzteko ahal duena egitea. Ez zait errazago egiten pentsatzea berorren aitatasunari berriro men egitera eta berriro hastera etorriko direla, berorren heriotza bilatzera baino.
‎5 Oi, zer ez du egin Teresak, hitzez eta egitez! Zentzu handikoa izanik onez eraman du, nik nahi dudana egingo duela esanez, baina argi zegoen ez zuela nahi.
‎4 Fraide oinutsen alde ez duela egiten dioena, berorren aitatasunak aginduta daukana da; nik ez dut uste, bestalde, marmar egingo duenik, ezta nirekin egiten denak min emango dionik ere; izan ere, nik ezagutzen dut, eta ez da batere zekena, oso eskuzabala baizik. Ez diren hitz asko egotziko dizkiote.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
duena 21 (0,14)
duzu 15 (0,10)
dut 12 (0,08)
dutena 9 (0,06)
du 7 (0,05)
dudana 7 (0,05)
duguna 7 (0,05)
zuena 6 (0,04)
zuela 5 (0,03)
baitu 4 (0,03)
duela 3 (0,02)
dutela 3 (0,02)
zuen 3 (0,02)
dudala 2 (0,01)
duenari 2 (0,01)
dugula 2 (0,01)
dute 2 (0,01)
nuke 2 (0,01)
zutena 2 (0,01)
baitut 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
banu 1 (0,01)
bazuen 1 (0,01)
ditudanak 1 (0,01)
ditudanean 1 (0,01)
dituenei 1 (0,01)
ditut 1 (0,01)
duelako 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duenak 1 (0,01)
duenean 1 (0,01)
duentxoa 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dugunaren aurka 1 (0,01)
dugunean 1 (0,01)
duzuela 1 (0,01)
duzuena 1 (0,01)
duzuna 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
nituela 1 (0,01)
nuela 1 (0,01)
nuenez 1 (0,01)
zaituztenei 1 (0,01)
zenuela 1 (0,01)
zuen bezala 1 (0,01)
zuenean 1 (0,01)
zuten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia