Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2015
‎Ahaltsua bazara, eta hala zara, zer dago ezinik guztia ahal duenarentzat? Nahi izan, Jauna, nahi izan, ezereza banaiz ere, bene benetan sinesten dut ahal duzula nahi duzuna, eta zure miragarri handienak entzunik eta oraindik handiagoak egin ahal dituzula uste izanik, sendoago bihurtzen da nire fedea eta ziurrago sinesten dut egingo duzula Zuk. Eta zer du harritzekorik Ahalguztidunak egiten duenak?
‎1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera.... Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea.
‎13 Eta miseria hauek ez diete guztiei niri eman didaten adina nahigabe emango ezta niri bezain gogor erasoko ere, urte askoan kaskarra naizelako, nik neuk neure buruaren mendekua hartu nahi nuela baitzirudien. Eta niretzat hain gauza mingarria izanik, zuentzat ere, beharbada, hala izango delakoan, alde batetik eta bestetik esan eta esan baino besterik ez dut egiten, zuei aditzera eman nahirik nola den halabeharrezkoa, eta ez zaitezten ibil kezkaz eta nahigabez; utz diezaiogun ibiltzen errotako kalaka honi eta eho dezagun geure irina, borondatearen eta adimenaren jarduera eten gabe.
‎–Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan?. (Laugarren Egoitzak, kap. 1, 1).
‎Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik. Nire lagunak fede gehiago zuen; hura, zernahi esaten ziotela ere, ez zegoen inola ere asmoa alde batera uztera.
‎Izan ere, hitz egiten dudanean, esan dudanez, diodana adimenaz eratuz noa. Hitz egiten badidate, ordea, inolako lanik gabe entzun besterik ez dut egiten.
‎Fraide oinetakodunen prelatua izendatu zuen, gure moja eta fraideen monasterioak bisita zitzan; hark uste zuena egia izanez gero, neke handia izan zitekeena. Eta hala, neke handi handia igaro zen, esaten hobeki dakienak idatziko duenez; nik gainetik ukitu baizik ez dut egiten, gero etor daitezen mojek perfekzioan aurrera egitera zein behartuak dauden jakin dezaten, oraingoei hainbeste kosta zaiena ondorengoek lau lau aurkituko baitute; izan ere, haietako batzuek biziki sufritu dute testigantza larrietako garai hauetan, eta nik ere haiengatik askoz ere nahigabe handiagoak izan ditut nik neuk jasaten nituenak baino, niri neureak oso atsegin baitzitzaizkidan.... Ekaitz honen guztiaren sustraia neu nintzela iruditzen zitzaidan, eta, itsasora botako banindute, Jonas bota zuten bezala, baretuko litzatekeela ekaitza.
‎Ni oso pozik nenbilen han izan nintzen garaian, baina baita nahasirik ere, eta nahasmen honek irauten dit oraindik; izan ere, penitentzia hain latza egin zuena ni bezalako emakumea zela ikusten nuen, eta ni baino hauskorragoa, zetorren familiatik zetorrelako eta ez ni bezain bekataria; batetik bestera ez baitago hurrik ematerik ere, eta mesede handiagoak jaso ditut askoz ere gure Jaunagandik era askotara, eta nire bekatu handiak direla-eta infernuan ez edukitzea mesede handia da oso. Ahal izanez gero, hura imitatzeko gogoaz kontsolatzen nintzen soilik, baina ez asko; bada, nire bizitza osoa desira artean joan izan da eta egintzarik ez dut egiten. On egin diezadala Jainkoaren errukiak, Harengan izan dudalako nik beti uste ona beraren Seme guztiz santuaren eta Andre Mariaren bidez, Jaunaren ontasunari esker haren abitua baitaramat soinean.
‎Nik zure anaia bat arrisku honetan ikusiko banu, zer ez ote nuke egingo erremedioa aurkitzearren?? Uste dut egin nezakeenetik ezer ez litzatekeela geratuko egin gabe.
‎...o bizia dut, ohi dudan baino biziagoa, Jainkoak izan ditzan inolako loturarik gabe zerbitzatuko dutenak eta hemengo ezertan geldituko ez direnak, guztia iseka besterik ez dela ikusten baitut?, batez ere jakintsuak; Elizaren premia handiak ikusten ditudanez eta hauek hainbesteko atsekabea ematen didatenez, barre egitea iruditzen zait beste ezergatik nahigabetzea, eta Jainkoari gomendatu besterik ez dut egiten; izan ere, pertsona guztiz on batek, Jainkoaren maitasunaren gar benetakoaz, on handiagoa egingo lukeela uste baitut, beste pertsona askok modu epelez baino.
‎9 Uste dut, ahaleginak eginez handikeria izan nahi banu ere, nukeela, ezta ez dut ikusten nola uste izan nezakeen bertute hauetako bat ere neurea dudanik; izan ere, orain dela gutxi neure burua batere gabe ikusi nuen urte askoan, eta orain neure aldetik mesedeak hartu baino besterik ez dut egiten, zerbitzurik egin gabe, munduko gauzarik probetxu gabeena banintz bezala. Eta horrela, batzuetan pentsatzen dut nola guztiak diren probetxugarriak ni izan ezik, ez baitut ezertarako balio.
‎Aita Medinarekin ongi doakit; uste dut gehiago hitz egingo banio, laster baretuko litzatekeela. Hain lanpeturik dabil, ia ikusi ere ez dut egiten. Maria Cosneza andereak ziostan ez zuela hura berori bezain estimu handitan?
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Aspaldidanik gaizki egon naizelako, ez dut egin hau, berori nola dagoen osasunez jakiteko gogo handia badut ere. Ni, Jainkoari eskerrak, hobetuz noa honezkero, baina ahul nago eta burua oso kaskar dut, horregatik hau ez dut hau neure eskuz idazten.
‎Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako. Eginik dauden konstituzioek agintzen dutenez, hamabi urte bete arte ezin dute abiturik hartu, ezta profesa egin ere hamasei urte bete arte, eta, beraz, ez dago horretaz zertan hitz eginik.
‎Benetan sentitzen dut etxe horretatik berorren gogokoak diren mojak ekarri izana, baina halaxe behar zen; eta nahigabea sortzen zuena kentzen denez gero, izan beza pazientzia eta eskatu Jainkoari, betetzera datozen zeregina ongi egin dezatela, etxe horrek bertatik irteten direnen izen ona gal ez dezan. Uste dut egingo dutela, moja oso onak geratuko zaizkielako etxean.
‎Nik, Jainkoa lagun, abuztuaren erdirako amaituko dut hemengoa. Andre Maria eguna igarotakoan, berorren agurgarritasunak ongi baderitza, Ávilara joan naiteke, ez baitut uste garbi ibili direnik aita Nicolaorekin?, bada, hemen ez dut egiteko gauzarik. Hala ere, premia handirik ez bada, poz handia emango lidake ama priore karguan ez geratzeak, honezkero ez bainago horretarako eta indarrek ahal dutena baino gehiago egitea eta eskrupuluekin ibiltzea bailitzateke.
‎20 Ez naute aspertzen berorren gutunek, biziki poztu baizik, eta horrela pozten nau berorri sarriago idazteaz; hala ere, lan handia dut egiteko eta sarriago ezin izango da, eta gau honetan ere otoitzak eragotzi dit. Ez dit inolako eskrupulurik ematen; asti gehiago ez izatearen pena soilik.
‎Berorrek ere ez beza har halako lanik, niri idazten dizkidanak berrirakurtzekorik. Nik sekula ere ez dut egiten. Nireetan letrak falta izanez gero, jar bitza berorrek; nik ere hala egingo dut berorrenetan, berehala hartzen baita esanahia?; bestela ezertarako ez dela denbora alferrik galtzea da.
‎3 Jakin beza, ene aita, nuntzio onak falta handia egingo digulakoan nagoela, azken batean Jainkoaren zerbitzaria delako, eta horrela, biziki sentituko dut hura joaten bada, eta uste dut egin gabe uzten duena guk uste dugun baino lotuago daukatelako dela; eta beldur handia dut, Erroman negoziatzen den bitartean, hori eskuarki daramana han dagoenez gero, sufrimendua izango ez ote duten. Gogoan dut Nicolao onak esaten zuela, hemendik igaro zenean, oinutsek kardinal bat hartu zuketela beren babesle izateko.
‎9 Aita frai Bartolomerigoraintzi asko. Benetan poztu nintzen beraren gutunarekin; ez dadila neka niri karitate hori egiten, izan ere orain idaztekotan izan naiz, baina hainbeste andere datorkidanez gero, ez dut egiten. Atzo Osornoko kondesarekin izan nintzen.
‎Bi haiek errentadunak dira; toki honetakoa, berriz, pobretasunekoa. Oraindik ez dugu geure etxerik; baina Jaunagan uste dut egingo dela. Gutun haietakoren bat berorren jauntasunaren eskuetara iritsiko zela ziurtzat jorik, ez diot honetan guztiaren kontu zehatzik ematen.
‎3 Nire nebek zalaparta handia darabilte ni beraiekin joan nadin, batez ere Lorenzok; behar den denbora guztia itxarongo duela hemen dio, gure aita pixka bat bigun dagoela baitirudi. Nik ez dut egiten isildu eta Jaunari bere zerbitzurako hoberena dena eta gogokoen zaiona bihotzean ezar dezala erregutu baino besterik, hauxe baita poza emango didana, eta hor ere egin dezatela horrela, mesedez. Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna:
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Jainkoarren, jakin beza gure aitak noiz hartzen duen nire gutuna, ia beti berorren agurgarritasunari idazten badiot ere harenekin batera; izan ere, haren aitatasunaren bat eman didate gaur, urriaren 22an idatzia, eta aspaldidanik ez duela nire gutunik hartzen diost, eta idatzi eta idatzi besterik ez dut egiten. Batez ere luze idatzi nuen mandazainaren bidez bidalitakoa.
‎12 Haren Maiestateak ordain biezaio berorren jauntasunari ahizpa horiekin duen ardura; karitate handia da, nekerik ez baitzaie falta. Nik poz handia hartuko nuke hor banengo; baina fundazioko bidea ez denez gero, oso gaitz egiten zait, eta agindurik ez balitz, ez nuke egingo, ezta ez dut egingo jakintsuek diotena baino gehiago. Uste dut gehiago emanez gero, kontentatuko dela; izan ere, kokalekua oso ona da eta lasaiago egon daitezke (berorren jauntasunak dioena alde batera dagoela uste dut), eta eliza polita du.
‎14 Eskertu biezat hau nire eskuz idatzia joatea, Ávilako San Joserenerako ere ez baitut egin. Atzo idatzi nien berorren agurgarritasunari eta gure aitari posta bidez. Horregatik ez dut egiten orain.
‎4 Fundazioari dagokionez, nik ez dut egitera joko nolabaiteko errentaz ez bada; izan ere, hain debozio epela ikusirik, horrela aritu behar dugu, eta beste etxe horietatik hain urruti, ezin da komunitate onak ez badaude; hemen, behintzat, elkarri laguntzen diote premian direnean. Egoki da ekinbide horiek izatea eta saiatzea eta debozioko jendea bilatzea, Jainkoaren gauza bada, Berak mugituko baitu orain dauden baino jende gehiagorekin.
‎3 Begira, ene alabak, era askotara kalte egiten baitute; ez uste izan haiek gugan irudikatzen dituzten gozotasun eta atseginak Jainkoarenak direla guri sinetsaraziz soilik; hau, hein batean, uste dut egin dezaketen kalterik txikiena dela; gainera, gerta daiteke horrela bizkorrago ibilaraztea; izan ere, gozotasun hartaz bazkaturik, ordu gehiago ematen dute otoitzean; eta haiek deabruarenak direnik ez dakite eta gozotasun haien duin ez direla uste dutenez gero, Jainkoari eskerrak eman eta eman aritzen dira, Hura zerbitzatzera behartuago ikusiko dute beren burua, eta Jaunak mesede gehiago egin d...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia