Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Baina, non duzu burua?
2001
‎Behin, harriduraz kolpea eman beharrez, Asia hegoaldekoa asmatu genuen: baina guk genituen buru gainetara napalm jaurtigailuen errauts pozoitsuak bildu eta irris lohidoietako urmael usteldu geldoetan belaunetaraino sarturik, mugiezin geratu ginen. Apocalypse Now filmaren minean kausitu ginen ote?
‎Doloreak jasaten ikasiak ginen, panpox izateko bezala euskaldun jarduteko isilik sufritu behar baitzen baiki, frustrazioengatik irauten, hurbilduko zitzaigun askatasun goiztiria arte esperatzen, baina ezin genuen bazkari edo auhari bat buka gasna ments. Tragedia honek ez zuen bururik ez buztanik. Bizkitartean, otorduan bospasei gasna xerra mehe, hain mehar non zirudien alde bat bakarrik ez zutela, uste zenuen aste batentzat aserik zinela, libertate mikatzaren aitzin gela gelberetan sartua, hots!
‎Aita pozik zen ikustean sugea berpiztu zela, baina honek indarrak eskuarturik, sukaldean ziren guztiak ausiki nahi zituen bere eztenkada pozoitsuaz –eta amak segitzen zuen, istorio honen morala azpimarratuz–: Xenda horietan mele mele otoitzean entzunen dituzuen jende franko bada horrela zuen zerbitzuen premian, zuetaz baliatu ondoan, trapu zahar mutzitu baten antzera gero botako zaituztenak; egin ezazue egin behar duzuena bururaino eta ospa.
‎Ez zuen entenditzen zergatik zebilen adiskidetu nahizik pixka bat lehentxeago futaka aritu zitzaion anarkista hura, baina ongi hartu zuen gonbita. Ezin zituen burutik kendu ez bere aitaren hitzak ez Joserenak. Ezta Terexaren oroitzea ere.
‎Nolanahi ere, momentu hartan berak ere ez zuen bertze inor inguruan, eta onartu zuen sartzea harremanaren jokoan. Nere bakardadean egoten naizelarikan, begiak itxi eta nere laguna izan nai luken emakume pollit baten begiak billatzen ditut buruko nere utsean. ¿ Zuk nai ote zunuke izan arrapatu ezin duten lagun ori?
‎Zuhaitzek, hodeiek, itsasoek eta abarrekoak ez omen dute eskubiderik kategoria horretara sartzeko. Zerua egunero dugu buru gainean, baina, arestian esan bezala, inguratzen gaituen hitzen esanahien hondamendi honetan zeruak bere errealitatea galdu duela ematen du. Gutariko bakoitzari aita behin bakarrik hilko zaio, ez da hori egunero gertatzen den gauza bat.
2002
‎Botika itxi berria, bazkari bitartekoa kalez kale egiteko asmoa zeukan, salgaiez urri hornitutako aurkeztegiak ikusten eta herritar zintzoarena betetzen bati eta besteari agur legea eginez. Bazuen buruan beste egiteko baten aukera. Pello Txikiren tabernan Santos topatzeko esperantza zeukan, Antoniak esan baitzion, eguerdiko otordurako etxera agertzekoa zela, eta horrelakoetan basoerdi osteratxoa egiten zuen leku aski ezagunetatik.
‎Etsi antzean erretiratu zen tabernako ataria zen eszenategi hartatik, eta Kristoaren plazatxoko aulkian jesartzera abiatu zen, handixe ederto ikusten baitzen Pello Txikireneko kanpoaldea. Ezin zuen burutik kendu aurreko astean Joseluk aipatutako zurrumurruarena, alegia, Santos bere txotxongilo hutsa zelako istorioarena, eta hura entzun baino lehenagoko egunetan taberna barruko lagunartera dei egingo ziokeen arren, orduko hartan ez zuen horrelakorik egin, eta hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen. Irribarrea ezpainetaratu zitzaion Joseluren gizontzeaz isilean ironizatuz, dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera aldaketa zuela haren froga zuzena.
2003
‎Galdera bakar eta single bat du buruan, baina, hori bai, bere hesteak harri bilakatzeko gaitasuna duen galdera da, inondik ere.
‎–" Jerusalemgo alabak, ene gainean negarrik ez egin, baina zuen buruen eta zuen umeen gainean negar egin" –esan nuen, ahotsean Iriondo jaupari haren itxurak eginez– Ez egik hire pariente faxista haren portaeragatik negar egin, egik negar oraingo faxisten mehatxuagatik. Eta egik negar horiei bide ematen dietenengatik.
2005
‎Maite du burua horrela nekatu eta bortxatzea. Ganbara hutsik utzi, memoriatik arrastoak ezabatu eta birjina, biluzik agertzea pianoaren aurrean.
‎Partida interesgarri jarri zen, eta ja ez zegoen giro. Eta nik ez nuen burua kieto.
‎eskuetan erre egiten zion. Ezin zuen burutik kendu hori izan zitekeela hastekoa. Egingo zuela montoia, eta egun batean erakutsiko ziola Asuni, eta esango ziola berak egin zezakeela etxea, bere bi esku eta bi beso horiekin.
‎Ez da egoera hartan iruzkinik egokiena, baina ez du gazteak besterik esaten asmatzen. Ezin du burutik uxatu lankidearen alaba ezagutu zuen gauean, masturbatzen zen bitartean bera izan zuela gogoan.
‎Inezek ondoegi kalkulatzen zuen aukeran edalontzietara isurtzen zuen Benedictinea, gehiegi ez botatzeko kontu handia izanez, eta hori ez zitzaidan larregi gustatu. aritze hori, likore botila hark noiz arte iraun behar zuen buruan balu bezala. Argitaletxea txikia bada, alkohol txorrotadek handiak izan behar dute.
‎Galapago uharteak, dortokak eta erredentzio elurrak ditut buruan, ura eztarrian behera kolpeka doala.
‎Oporrek Errepublika ahuldu eta eskuina aitzakiaz bete zutela entzun behar izan genuen Franco altxatu zelarik, eta inoiz opor egiten ez zutenek lantegietan jarraitu zuten Errepublika mendian defendatu behar zenean, pinudi batean bota zuten Josetxo zuriz gora. Lau kanoi eta hegazkinik ez, baforeetan sartuta Bilbora alde egin behar izan genuen, eta egia da ihesian ez nuela buruko minik hartu ama alargunarengana eta anaia gaztearengana, nik ile beltzak haragiaren erdian egiten duen bristada neukan orduan ere gogoan. Bokalean, moila hutsetarik urruntzen ginela," Lastima, pago horiek hor eta inguruko bele guztiak urkatu gabe alde egin beharra!" dolutu zen Sotero garabiei beha.
‎Ez zeukan arraposturik. Denok harrapatuko gaitiztek, denok harrapatuko gaitiztek esaten zuela ahapetik hilerrira zihoala, horixe besterik ez zekien, denok harrapatuko gaitiztek, ezin zuen burutik kendu mutuan irakurri zuen hura," Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan, Angelita Kastoriadis en desguazean, Errepublikaren aurka oldartzeko".
2006
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? –eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komen... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
2007
‎Ez zegoen hegazkinean ibiltzen ohiturik, eta ez zuen bere baitatik jalgi nahi aireratu arte. Ez zekien zer liburu irakurtzen ari zen ere; orrialde zuriaren gaineko letra beltzetan iltzaturik zeuzkan begiak eta ez zuen burua tarte luze batean bedere goratzeko asmorik, baina ehun bat kiloko hitzontzi kankailua egokitu zitzaion ezker aldean, eta solaserako gogoa zekarren agi denez.
‎Mesanotxean jaunartzeko argazkia jarri du norbaitek: txirikorda bik zedarritzen diote aurpegia eta lore zuriak ditu buru gainean. Kabitzen ez zitzaion eraztun baten erruz hanpaturik ikusten zaio hatza.
‎makurtu gura dut burua,
2009
‎Iritsi ginenerako, joanda zeuzkan indarrik gehienak. Ezin zuen burua altxa ere egin, baina begiratu egiten zidan, bere begi handi, ilun, bustiekin. Belarriekin keinuren bat egiten zuen, baina ez zuen indarrik ezertarako ere.
‎Igande hartako meza guztietan esango zuen, hiruretara joandakorik ere bazen, eliza lepo betea Zugasti eta Mujika eta Arrieta eta beste falta zen arren," Neronek entzun ezpanitu ez nitun sinistuko!", baina harro oihukatuko zuen pulpitutik Don Mateok" Datozela, datozela orain Gora Euzkadi ijuka zabiltzanak, nun dira, isilik daude orain!" eta ez dute burua denek makurtzen, ezker eskuin behatzen dute eskola ondoko karlistek erronkaz," Halaxe esan zun, neronek entzuna, euskaldunen odolak eztu odolkiak egiteko ere baliyo!", pulpitutik.
‎" Ez dakit zer duzun buruan! Josu ihesean dabil.
2010
‎Uhalekin aulkira lotua zeraman ezkerreko hanka. Lepoko bati esker zuen burua zut.
‎Tomatez zipriztindutako mikrouhin labean sartuko zuen kafesnea, zutik edateko. Komunerakoan, Oliveiraren ate aurrean geldituko zen une batez; ez zuen burua sartuko, baina Oliveirak entzungo zuen bere arnasa. Komunean bost minutu eserita pasatu ondoren, bizi bizi orraztuko zituen buruko sasiak, eta konketan utziko zuen orrazi iletsua, baso baten barruan.
‎Testuak! Idazleak ezin du aldez aurretik esanda dagoena esan, gauza berriak asmatzeko hautsi behar du burua. Zer uste duzu egiten dutela idazle handiek?
‎79 urte. Argia zuen burua hala ere, eta ez sasoi gutxi. Zaila zirudien emakume hark laster hil behar zuela pentsatzeak.
‎Ghost, Patrick Swayze rekin. Eta, halakoetan ohi zuenez, Clarak nire magalean pausatua zuen burua, hankak ohearen beste muturrean –Vanessaren izterren gainean– zeuzkan bitartean. Niretzat postura deserosoa izan arren, ez baineukan bizkarra bermatzeko paretarik, orduak iraungo nituzkeen horrela, mugitzeke, alderantziz ikusten nuen bere aurpegiari begira.
‎– Munduko borrokalaririk miresgarrientzat duzue zuen burua eta ume moko batzuk besterik ez zarete.
2011
‎kezkak ditut buruan harrespilan
‎Ziur naiz denok genuela buruan kontu hori, beste inkognita guztien gainetik ez bazen ere, zerrendan oso goian bai bederen.
‎Lazkanok ezin zuen burutik kendu: baga, berak gidatzen ez zekielako osatu zuten taldea elkarrekin Sotok eta Zeberiok.
‎Baina Sofiak eta Teresak beste zerbaitetan dute burua orain. Brinko eta dantza, elkarri eskutik helduta.
‎Ezin ezer oroitu. Zuri zuri duzu burua, tabula rasa egin balizute bezala. Baina hain arrasekoa ere ez da izan buru garbiketa.
2012
‎Zilborrari begira bizi izan zara beti. Noiz altxa behar duzu burua ingurura begiratzeko?
‎Barkaidazu hasieratik ezer ulertu ez dudalako, benetan ahalegindu naiz. Eta nik ezin dut burutik ezabatu: aita nire kaleko zorrak kitatzen, aita abokatua kontratatzen, aita zuzendari nagusiarekin niri buruz hizketan.
‎Amaitu da partida hau. Etxeberekin hitz egin nahi luke Herrerak, xehetasun guztiak aztertu, balizko irtenbideak eztabaidatu, baina Etxebek lehengo lepotik du burua eta hori ez da inoiz gertatuko.
‎Hirurok elkarrekin! Plan pila bat ditut buruan!
‎Gozakaiztuta erantzuten nien, ea ez genuen ezer ikasi gertatutako guztitik, ea zenbat aldiz jo behar genuen buruarekin horma, ea zenbateko ziurtasunez berma zezaketen mezu hori ez zenik Poliziaren amarru berri bat.
‎Ez dira buruaz beste egin dezadan beldur izango, pentsatu dut aurrena xaloki. Ez ote duten buruaz beste egin dezadan nahiko, hurrena gordinki. Aldiro estonatzen nau giza makurkeriaren eta zabarkeriaren mugagabetasunak.
‎Etxekoak ditut buruan. A. bereziki.
‎Giharrak tenk eta inguruan gertatzen denaren gaineko arreta oso osoa beretu. Borrokan engaiatu zenetik beti atezuan bizi izan bada, bere bizitzaren mugarri izan daitezkeen une larriotan are gardenago behar du burua.
2013
‎Orobat, ez dut burua zuloan sartuko, aurpegiratzen badidazu eredu zaharkitu baten arabera ari naizela: saminean edertasuna topatzea zen gure aurreko emakumeen bekatua, amorrua onarpen bihurtzea bezainbesteko akatsa.
‎Ezin nituen burutik ezabatu txikitako irudi bi: bata, parkeko lorezainarena, eta bestea, aitaren parteko osaba batena, haien bien kristalezko begiak ituak lakoxeak zirelako, finkoak, higigaitzak, hilak.
‎Tapakia kenduz leiho moduko bat bistaratzen zen, eta handik nire gorputzaren erdia agerian. Oihal zuri batean bildua nuen burua, tiroaren arrastoa ez ikusteko, baina bertze gainerakoan iduri zuen lo nengoela lasai ederrean. Emakumeak denbora gehiago gelditzen ziren niri begira.
‎– Zer duk burutan? –ernarazi zuen Malixak– Zer egin ote dute Axunek eta bere bi lagunek?
‎Baietz erran nien. Banuen buruko min isil bat, ordea. Etxera deitu nahi zuten telefonoz, baina ezetz nik, kezkatuko zirela eta ez zegoela horretarako arrazoirik.
‎Arbola botatzaile zaharrak goiti egin zituen begi txirolduen gaineko ile zerrendak, eta behatzekin beharriko gerezia ukitu zuen. Erran nahi zuena buruan antolatu zuen, ahoa ireki baino lehen. Bi gizonek kostata egiten zuten solas.
‎Apunte absurduak hartzen zituzten denbora azkarrago kontsumi zedin. Joanaren hitzak kolpeka nituen buruan. Gosea!
‎Gauza bat esango dizuet: zuen buruez idaztea laketzen bazaizue, sartu luma uzkian eta egiezue fabore liburuak irekitzeko lana hartzen dutenei.
2014
‎Alboko eserlekuan adineko senar emazteak. Gizonak txapel txikia zuen buruan, arrautzaren gainean txanpona iduri.
‎Hiru gizon zeuden autoan, gidaria eta beste bi, Ireneren alde banatan. Irenek ez zien begiratu ere egin, aurrekoaren garondoari baino ez, ezin zuen burua jiratu, hori uste zuen.
2015
‎nahi nuke buru argia
zuen burua hondoratu
‎90eko hamarraldian euskal gizartea nekaturik dago, ezin ditu burutik kendu, besteak beste, Yoyes eta Hipercor, eta Aljerreko porrota; eta euskal literatura ere ETAren kritika, akidura eta susuma erakusten hasiko da. Testuinguru honi dagokio Hamaika pauso (1995).
‎zenbaitzuk arnastea doan delako bizi direla egia hutsa da. Giltza bat dute buruan. Off ematen diote eta jada ez die ezerk hunkitzen ez minik ematen.
‎Eskerrak Imazek sasoiz proposatu ninduen! Zer ostia duzu buruan?
2016
‎Azalduko da, azalduko da berriz nire arreba egoskorra, neu naiz orain sekretu handi baten jabe. Ohartu da nire begiok omatidioz beteak daudela, nire inguru guztia ikusten ahal dudala burua geldirik daukadala, liluratuta geratzen zait bekoz beko. Bai, ziur naiz laster azalduko dela kilo bat Fisherman’s Friend karamelurekin.
‎Bigarren dutxa bat hartu zuen. Ezin zuen burua ezertan jarri. Dolu zen txartelak eguerdian erosi izana, luzea eginen zitzaion hamarrak eta hamar artekoa.
‎Garaiko testigantza idatzietatik atera dut, oso fidakorra zela Letamendi komandantea, ez zuela bururik makurtzen lubakian zegoenean eta, halaber, Bilbo erortzear zegoela, murru batera igota azken defentsa egitera mendian gora zihoazen gudariei agurra egin ziela bere Conn tronpetarekin. Agur jaunak jo zuen.
2017
‎Eduarden aurpegian irribarrea marraztu zela iruditu zitzaion Josebari. “Baina orduan zergatik izendatzen duzu zuen burua gay? ”. Eta EHGAM akronimoaren hitzak ahoskatzen hasi zen banan banan:
‎Axiri dena egiten zaio arraro, Marzana moilako pisu zaharberritu hau, sukalde high tech a eta Bego... arraro nabaritu du... urrutiago bezala... batzuetan ez du ezer sentitzen, hutsik du burua, argiak, eta sirenak, txistuka.
‎Dignitatez, duintasun duinaren X. urtemugaren kandela, pufff...!, aire ufada epel batez itzaltzen eta pentsamendu kolpe batez, zorionak, zorionak, zorionak biluzik eta bihotz hotzik, ile gorriko emakume emankorraren isiltasuna dudala buruan eta bitartean odol herdoilduaren jarioa disimulatzen basurde zauritua dirudit, benetan, txo eta dena zirkuko aurkezpen ekitaldiaren parte inora ez doan waltz monotono baten joan etorriaren erritmoan eta laguntzaz, nanoekin batera aitak besteei barre egiteari buruz zioenez," Farra burla da", eta gorputza gomazkoa bailitzan bihurritzen duten Ekialdeko miseriatik ihesian etorritako ... Hauskortasuna tentagarria da eta krudela da hauskortasuna elbarritasunaren zirkuan.
‎Zerbait ulertu badut, zera dun: nire gorputzean gertatzen dena ezin dudala buruaren bidez kontrolatu. Disidentzia modu batetik edo bestetik, arrazoia izan nahi ninan.
‎– Zer duzu buruan?
‎Esatea nahi luke zer arraio egiten zuen kanposantuan hilobi bateko lurra iraultzen. Zer zuen buruan. Zer pentsatzen ari ote zen belar txarrez jositako hilobia zulatzen hasi zenean.
2018
‎Inoiz ez da izan superstiziosoa, baina zerbait txarra gertatu dela pentsatzen du. Ezin du burutik kendu ideia hori.
‎Aurpegi inozente bat, ilusioz betetako begiak, irribarre bat ezpainetan. Bizitza osoa aurretik duela pentsatzen duen Sara da, kezka urriak eta proiektuz gainezka du burua, eta horiek gauzatzeko indarra soberan. Eskua luzatu dio Sara gazteak, eta berak berea luzatu dio.
2019
‎Gogoratu ere ez. Han egon behar zuen, hori pentsatzen genuen, hori genuen buruan. Horretarako egin nuen, horretarako esan nion semeari gozotegira sartzeko, jatekoa eskatzeko, gurasorik ez zeukala esateko, horretarako egin nuen...
‎PAILAZOA: Ezin duzula burua erakutsi! Suposatzen da zu ni zarela eta, zuk burua erakusten baduzu, ni ez naiz zu!
2020
‎nik egon behar dut buruari eman eta eman
‎Gerora jakingo nuen Cianik hipotesi nagusi bat zuela buruan gerokoak jakinda, agian hipotesi baino gehiago “nahi” edo “desira” esan nuke, eta bere uste edo susmoari oinarri sendoa emateko aztertu nahi izan zuela biltegian aurkitutako dokumentazioa; sakabanatuta zeuden paper eta gainerakoetan zegoen informazio guztia jaso eta ordenatu beharra zeukan, eta paper eta orri sorta haietan izen asko ageri ziren, Cianiren ustez pintura e... Batzuetan aipamen hutsak ziren, zerrenda batean azaltzen ziren izenak besterik ez; beste zenbait kasutan, ordea, ikasle batzuen izenekin lotura zuten paper gehiago zeuden, eta haiei buruzko informazioa biltzen hastea pentsatu omen zuen Sandra Cianik.
‎Gerturatzen zaizkit etengabe Roge eta haren lagunak, aurkezten digute jendea, hitz egiten digute musikari buruz, komunismoari buruz, bizitzari buruz. Nik gero eta astunagoa dut burua, baina gozo nabil: maite dut politikaz hitz egitea, Euskal Herritik at Euskal Herriaz hitz egitea, borroka armatuaz, independentziaz, besteen kuriositatea asetzeko euskaraz hitz batzuk esateko prest beti, gehiegizkoaren mugan.
‎Neure burua ispiluan begiratzen dudanean zero buru bat ikusten dut. Hau da, alegia, ilea arras moztua duen buru bat edo burusoila, zeinari ez dakizun zer nolako ilea aterako zaion buruan, luzatzen utziz gero. Are gehiago, betileak luzeegiak ditut, eta bekainak ile zuriz beteak.
‎“Victor hilda dago”. Ezin sinetsirik nabil, baina era berean ezin dut burura arrapaladan datozkidan topiko guztien artean bakar bat aukeratu.
‎Zer da zuentzat antzerkia? Nola ikusten duzue zuen burua hamar urte barru. Honetatik bizi nahi zenukete?
‎umemokoak eta bohemioak. Zuen buruaz iritzi gorena zenuten, egoa puztua, barregarriak zineten zinez, poeta usteak, bizitzaz guztia jakingo bazenute bezala hitz egiten zenuten… Oso gauza kuriosoa zen, errefusa eragiten zenuten dezente, baina, era berean, jendez inguratuak zeundeten beti. Eta, azkenean, ni ere erori nintzen.
‎Bulba erraldoi bat du buruan panpina honek. Publikoa agurtzen duen bitartean altillora igoko da.
‎Itoko zaizu! Eta gainera, hobe zenuke buruz behera jartzea, badakizu... ez itotzeko, hainbeste gauza entzuten dira!
‎une berean inon ez egon, bi aldeetan egon, edota alde bakarrean egon ahal izatearen zirrara. Horregatik akaso, ikusi ez arren, irudikatu egiten du eskuinetara geratzen zaion Faisaien uhartea, urte hauetan, muga gurutzatu behar duen bakoitzean, ezin baitu burutik kendu leku horren berezi eta absurdoa. “Munduko kondominio txikiena” irakurriko zuen behin; Frantziak eta Espainiak, eskuz esku eta inongo arazorik gabe, sei hilabetean behin trukatzen duten lur zatia.
‎Gure amak ideia bakarra zuen buruan, bizitzeko arrazoi bat besterik ez: haurrak salbatzea.
2021
‎hura genuelako buru
‎MARI PILI (etsiturik abiatuz): Baina zer duzu buruan, Shepherd Jauna?
‎Ez dakit nazka apur bat ere ez ote didan ematen… (DAMAk keinu bat egiten dio ANAri. ANAk anis kopa bat zerbitzatzen dio DAMAri) …baina gauza da gero ezin dudala burutik kendu. Tabernan sartzen da eta begiak haren ipurdira eskapatzen zaizkit.
‎Lasai, poeta. Tximeletak zuk dituzu buruan. Gauzak lurrean normalagoak dira, gure neurrikoak.
‎Gerizpean dabilen traidore horrek bere ezkutalekua dauka idazte prozesuan, hau da, buruan sortzen ditugun ideietan hasi eta irakurleen buruan sortzen diren ideietan amaitzen den prozesuan. Telepatia oraindik oso gutxi garatu dugun fenomenoa izanik, tarteko pauso batzuk behar ditugu buru batetik beste batera doan bidea gauzatu ahal izateko, eta honako hauek izan daitezke:
‎Kontua da idazten duzun bitartean ezin duzula burura etorritako hurrengo bidetik ibili, hau da, piztu berri zaizun argi horri kasu egin. Une horretan oso ona iruditu arren, esku artean daukazunari heldu behar diozu, gutxieneko koherentzia eman eta idatzita utzi.
‎Bitartean, baina, bizirik mantendu behar duzu buruan agertu zaizun hurrengo ideia hori, testuari gatza eta piperra gehituko dizkiolakoan. Agian ordura arte bide onetik zihoan dena, baina ordura arte beste munduko ezer ez zen testua, gauza diziplinatu, onbera eta edonon aurkezgarria baino ez.
‎Nola egiten genuen hiru hamarkada lehenago? Galdera horiek nituen buru zokoan, eskukoak berriz jo zidanean:
‎Zer nuen buruko min puta hori?
‎Oraindik umetako urrezko zigilua daramaten bere eskuek zure esku lakarrak ukitu, laztandu eta masajea eman dizute. Ezin dut burutik kendu. Goizederren patata koloreko eskuek zure eskuak.
‎Eta nik ere ezin dut burutik kendu irudi hori. Bera sufritzen, eta ni isilik.
‎Isabellerekin izandako eskolan, Rosikaren lagun errefuxiatuen istorioa kontatu nion, ezin nuela burutik kendu.
2022
‎Leku zoragarria da zinez, baina ez dauka aterperik, eta eguraldi iragarpenak zioenez, bazitekeen guk emanaldia bukatu baino lehen euria hastea. Ohiko modura dena lotuta eta dena kontrolpean izateko beharra medio, Ane kezkatuta zegoen hasi aurretik eta honako galdera zuen buruan biraka: “euria hasiz gero zer egingo dugu? ”.
‎“Ez ezazu bilatu zeure burua erretzeko egurrik, Rakel”, eta kopetan eman dio musu. Ohikoa du amak esaera hori, baina modu orokorragoan erabili izan du orain arte, “zuek bilatuko dituzue zuen burua erretzeko egurrak, umeak”, edo horrelako zerbait. Lau seme alaben buru gainetan askatu ohi zuen abisua, jaso nahi zuenarentzat, baina beharbada, pentsatu du Rakelek, esaera hori beti egon da berari zuzendua.
‎Saskira bota ditu oihal zuriak. Vitak ia ez du bururik altxatu plantxako mahaitik, eskua airean astinduz uxatu du Ana. Nerabe baten gorputza dirudi Vitarenak lehenengo begiratuan, ezkutaketan edonori irabazteko modukoa, baina badauka gaztetasunarekin zerikusirik ez duen zerbait bekainetan, ile mehatzean.
‎Damutu zaio ateari lepoa emanez eseri izana, sukaldetik irten izana, damutu zaio jaio izana herri hartara. Umearen esku txikien artean sartu nahi du burua. Mostradorean ez dago Rakelik, bat batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 28 (0,18)
du 13 (0,09)
dut 8 (0,05)
duzu 8 (0,05)
ditut 7 (0,05)
dudala 4 (0,03)
dute 4 (0,03)
nituen 3 (0,02)
nuen 3 (0,02)
ditu 2 (0,01)
duzula 2 (0,01)
genuen 2 (0,01)
nuela 2 (0,01)
zenuten 2 (0,01)
zuela 2 (0,01)
Banuen 1 (0,01)
Bazuen 1 (0,01)
Zuen 1 (0,01)
baitu 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
dituzu 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duena 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
duk 1 (0,01)
duten 1 (0,01)
duzuena 1 (0,01)
duzun 1 (0,01)
genituen 1 (0,01)
genuela 1 (0,01)
genuelako 1 (0,01)
nuke 1 (0,01)
zenuke 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
zituzten 1 (0,01)
zuena 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia