2000
|
|
" Ene", esan zuen, ikaratuxe; aitatxi, kartsuki, muebleak lekuz aldatzen ari zen; arras makurturik, eten beharrean lurretik igeltsu pella gogor bat askatzen ari zela: " erotu zara?", galdetu zion errukiturik amatxik; Ivanek ere jiratu
|
zuen
burua; galdera hura aditu eta aitatxi lurrera bere betean jaustea, biak bat izandu ziren; bizkor salto eginagatik Xanek ezin zuen ebitatu zaharraren buruak lurraren kontra kanka egin zezan; amatxi ere heldu zen fite, gizonaren burua bere magalera ekarriz; aitatxi dardarka ari zen;" zer duzu, zer duzu?", galdetzen zion amatxik, haren masailetan zaflaxkoak emanez; eta negar egiten zuen:... negar mantso bat, etsipenezkoa, dagoeneko aitatxi hilda balego bezala; damuturik, agian, une fatal hartan ero deitu ziolako.
|
2001
|
|
Autotik kontrola ez nezakeen bultzadak atera ninduen. Izakiak ezker eskuin mugitu
|
zuen
buru arraroa eta zirudienez neure erantzun hutsala ez zezakeen onar.
|
|
Doloreak jasaten ikasiak ginen, panpox izateko bezala euskaldun jarduteko isilik sufritu behar baitzen baiki, frustrazioengatik irauten, hurbilduko zitzaigun askatasun goiztiria arte esperatzen, baina ezin genuen bazkari edo auhari bat buka gasna ments. Tragedia honek ez
|
zuen
bururik ez buztanik. Bizkitartean, otorduan bospasei gasna xerra mehe, hain mehar non zirudien alde bat bakarrik ez zutela, uste zenuen aste batentzat aserik zinela, libertate mikatzaren aitzin gela gelberetan sartua, hots!
|
|
Kolpean zutitu
|
zuen
burua, akuilua sartu baliote bezala.
|
|
Tribunok kapelua eta antiojoak kendu zituen. Aise irakurri bide
|
zuen
burutik pasatzen ari zitzaidana, eta esan: Eeeez –niri azalpenak emateak sekulako eramana eskatuko lukeen zerbait zela iradokiz–, eeez, Bazofias, ez, ni ez nauk Borges.
|
|
Berlusgoñik hazka egiten
|
zuen
buruan: ezer gutxi... tira, zoro batek idatzita dirudien saiakera bat leitzen ari naiz, traidorea eta heroia aldi berean den baten beste historia bat, eta gero, aitonaren trikitixa galduaren bila abiatzen den hirukote batena...
|
|
Juliak ezezkoa egin
|
zuen
buruarekin eta atera egin zen. Agian bukaera gertu zegoen.
|
|
Juliak niregana jiratu
|
zuen
burua pistola bere horretan edukiz. Ez ziren bi segundo baino gehiago izan.
|
|
Hau esanik onespena bilatu nuen anfitrioiaren begietan. Juliak, konbentzimendu handirik gabe, ameto eman
|
zuen
buruari eraginez. Bazekien eta, luzamendu honek arazoa konpondu barik atzeratu egingo zuela.
|
|
Neskak begi zorrotzez begiratu zidan, baita goitik behera begiratu ere. Ondoren, lasaitu nahian edo, arnasa sakon hartu eta baiezkoa egin
|
zuen
buruaz. Neska horren hazpegiei kemena eta indarra zerizkien borborka.
|
2002
|
|
Izara zilborreraino jaitsi zion eta Mentxuren bular artean pausatu
|
zuen
burua Fonsecak. Eskua gerriaren atzetik pasata tekla solte batzuk jo zituen pianoan, Mentxuk txarto jotako El 5º Regimiento ren errepikaren estreinako noten antzekotzat identifikatu zituena.
|
|
Etsi antzean erretiratu zen tabernako ataria zen eszenategi hartatik, eta Kristoaren plazatxoko aulkian jesartzera abiatu zen, handixe ederto ikusten baitzen Pello Txikireneko kanpoaldea. Ezin
|
zuen
burutik kendu aurreko astean Joseluk aipatutako zurrumurruarena, alegia, Santos bere txotxongilo hutsa zelako istorioarena, eta hura entzun baino lehenagoko egunetan taberna barruko lagunartera dei egingo ziokeen arren, orduko hartan ez zuen horrelakorik egin, eta hogei metrora patxadan itxarotea deliberatu zuen. Irribarrea ezpainetaratu zitzaion Joseluren gizontzeaz isilean ironizatuz, dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera aldaketa zuela haren froga zuzena.
|
|
Mentxu haren zain jesarri zen libre utzi berriko aulkian. Telefonoak jo
|
zuen
buru gainean eta bigarren tinbre hotsaren aurretik erantzun zuen Mentxuk. Santos zen, zortziak aldera agertuko zela.
|
|
Zeremonia derrigorrezkoa zen beretzat, ia errituala. Kai inguruko buiak, sokak eta ontziak atzean utziak zituzten aspalditik, baina Joseluk etengabe jiratzen
|
zuen
burua branka aldera. Mentxuk suposatzen zuen ez zela erreka laino itsutik tupustean sor zitekeen arriskuagatik.
|
|
Santosek ezezkoa egin
|
zuen
buruaz, eta sakelatik erlojua aterata giltza emateari ekin zion. Mentxu zutitu eta Santosen aldameneko paretan bilatu zuen sostengua.
|
|
Alde batera eta bestera astindu
|
zuen
burua. Santos ere hurreratu egin zen ohetik, beste bien artean zegoena bertotik aditzearren.
|
|
Taberna eta arraunketa taldeak nahasten ziren ibai ondoko ibiltokian barrena. Ezker eskuin mugitu
|
zuen
burua, sinesgaitz.
|
2003
|
|
–" Jerusalemgo alabak, ene gainean negarrik ez egin, baina
|
zuen
buruen eta zuen umeen gainean negar egin" –esan nuen, ahotsean Iriondo jaupari haren itxurak eginez– Ez egik hire pariente faxista haren portaeragatik negar egin, egik negar oraingo faxisten mehatxuagatik. Eta egik negar horiei bide ematen dietenengatik.
|
2004
|
|
Eta bigarren aldiz azkeneko bi ordutan ikusi zuen Jexus Marik, Ferminek nola zuzentzen
|
zuen
burua beste norabait, galdera hura erantzuteak irainduko balu bezala. Hala susmatu zuen gertatzear zegoen liskarra, Aralar aldean begiztatu zituen mirotz urdinek lurraldeagatik liskarra izaten zuten bezala.
|
|
Ferminek erantzun gabe jarraitu
|
zuen
burua pixka bat goraturik, Marck esaten ari zenari arreta emanik.
|
|
Marckek baiezko epel bat egin
|
zuen
buruaz. Zerbezari zurrupa egin zion.
|
|
Oso berria da dena Loiuko aireportuan. Bilbao, Euskal Herria, Spain txartela ikusi
|
zuen
buru gainean Ferminek, ezkerretara beste bat hiru hizkuntzatan: Ez hartu besteren maletarik, No coja la maleta de otro, Take your own baggage.
|
|
Jexusak sukaldeko sarrera estaltzen zuen errezela seinalatu
|
zuen
buru eragin arin batez. Afaltzen izanen da, pentsatu zuen Ferminek.
|
|
" Nikingoit!" esan zuen ez oso goxo, bere xarparekin hartu egin zuen billete hura eta airera bidali zuen eta berak pagatuko zuela, atera zuen sakelatik billete sorta bat, besteak samurturik gelditu ziren, pagatzera joan zen baina nonbait estropezu egin eta lurrera joan zen, Txemiñek esan zuen: " Atxur galanta harrapatu duk, kabroi horrek," Anderrek paperezko serbilleta bat paratu
|
zuen
buru gainean eta kantari hasi zen, eta hura hala eta besteak nola hala zeudela kanpoan pafaka ezagunak entzun zituzten.
|
2005
|
|
Maddik anaiaren papoaren aixolbera aurtiki
|
zuen
burua.
|
|
txikia, lodikotea, papogabea, beltzarana, erdi mutiko. kausitzen
|
zuen
burua. Ohaide bihi batek ez zion ederra zenik nehoiz azaldu, are gutxiago amodiorik baimendu.
|
|
Itsasoaren izurde marruma galkatu zen. Loaren atarian, neskaren altzoan pausatu
|
zuen
burua. Lehen aldikoz agian lasai sentitzen zen:
|
|
Ez hain aspaldi Malraux ministroa entzun zuen irratian, metropoliko prentsaren akusazioak ezabatzearren Aljerian ez zela gehiago torturarik obratzen bere ahuntz ahotsaz finkatzen. Alta ez
|
zuen
burutik kentzen ahal felagetarik ere ez zen musulman bat nola arrastatu zuten Palestron: jejenaren suplizioa plantarazi zioten, larruzko zintaz kaskaka jo, ukabil eta ostikoka zitzikatu.
|
|
Tadjikek Fanchek finkaturikoa baieztatu
|
zuen
burua higituz. Berak ostu ontasunen balioaren ehuneko berrogeita hamarra zetxikan eta gainerakoa partekatzen zen hiru, eta hemendik aitzina lau kideren artean.
|
|
eskuetan erre egiten zion. Ezin
|
zuen
burutik kendu hori izan zitekeela hastekoa. Egingo zuela montoia, eta egun batean erakutsiko ziola Asuni, eta esango ziola berak egin zezakeela etxea, bere bi esku eta bi beso horiekin.
|
|
Inezek ondoegi kalkulatzen zuen aukeran edalontzietara isurtzen zuen Benedictinea, gehiegi ez botatzeko kontu handia izanez, eta hori ez zitzaidan larregi gustatu. aritze hori, likore botila hark noiz arte iraun behar
|
zuen
buruan balu bezala. Argitaletxea txikia bada, alkohol txorrotadek handiak izan behar dute.
|
|
Garabi baten olagarroak txatarra mordoa jausten utzi zuen Ankara ontziko herdoil metaren gainean. Gerenak ezker eskuin mugitu
|
zuen
burua. Azken urteetan oro zen txatarra herdoila oxidoa Ibaizabaleko alboetan.
|
|
Sabaiko lanparak sartu berria arakatu zuen, argi itsugarria Gerenaren alde. Film laburra osatu
|
zuen
buruan. Ez zegoen dudarik:
|
|
Sinesteak ere lan zuen, neska hark baietz esan zidan zenbat urte nituen ironiaz galdetu gabe, nire bila etorria zen nonbait, gerritik ez baina goragotik heltzeko esan zidan eta dantzari ekin bezain neure bularrean pausatu
|
zuen
burua. Ahotik behera erori behar zutela gelditu ziren inguruko mutilak, eskuak bularrean jartzen zizkiguten beti neskek.
|
|
Ez zeukan arraposturik. Denok harrapatuko gaitiztek, denok harrapatuko gaitiztek esaten zuela ahapetik hilerrira zihoala, horixe besterik ez zekien, denok harrapatuko gaitiztek, ezin
|
zuen
burutik kendu mutuan irakurri zuen hura," Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan, Angelita Kastoriadis en desguazean, Errepublikaren aurka oldartzeko".
|
|
Ilea kirru, bizarraren urdinduak kokotsean. Kainupean busti
|
zuen
burua. Arropa zahar garbia zeraman, gomazko abarketak.
|
|
Baforearen bodegako konportak baino zabalago zabaldu zuen atea ingelesez edo halako mordoiloan kantari urketariak, ura itxi zuelarikan dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion puzkiletan, errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak. Itzuli egin zen gorputzaren gordinena erakutsiz, eta toailapean ezkutatu
|
zuen
burua luze ilea xukatzeko aitzakian, bere begiek traba egin ez ziezadaten haragi hartan neureak bazkatu nahi baldin banituen ere.
|
|
Eta erantzun egin zioten ergel batzuek," Viva!". Zakar jiratu
|
zuen
burua Aldazek, bere ukaldi figuratua baino mehatxu zuzenagoa izan zen Dopazoren ahots lakarra.
|
|
Ez zen Barbeito izan, aurrea hartua zioten behingoagatik. Astiro mugitu
|
zuen
burua buruzagiak, tiroa zuzentzen duen kanoia iduri.
|
2006
|
|
saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu
|
zuen
burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, hala... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
|
|
fuera!, gero kanbiorik gabe gelditu ginen eta bila joan nintzenian, Mixak pobreen artian bokatak banatu zituen, han esan ziguten biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona! ...han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu
|
zuen
burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, hala... saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, han etzen guretzako tokirik baina albintiarekin diskutitu genuen eta hark zerga kobratu zigun eta utzi zigun toki bat, gero jeneradoriak etzigun arrankatzen eta presoen txosnan eskatu genuen entxufe bat, ondoan bagenituen ijito batzuk karrito batekin eta haiek ikusi zuten guk argia bagenuela eta guri eskatu ziguten, beltz bat ere etorri zitzaigun eske eta gero zilar saltzaileak ere, argentinako batzuk, gero hurruna, bagenekien zaila zela oso baina guk bilbora nahi genuen, bilbon astebete!
|
|
Beste batzuek zera esan zuten, Jaungoikoak olagarro erraldoi bat bidali zuela ontzi hondoratu aldera, San Anton elizatik antolatutako prozesioei esker, eta zortzi besoko munstro hark gizona besarkatu eta Atlantiko erdiko sakonetara eraman zuela... Eta hara joan zen Candida, Punta Roncudoko labarretara, gizona agertuko zitzaion esperantzaz, han eman zituen egunak eta gauak, eta asteak... denetarik jaten, lanpernak, lapak, itsas kirikinoak eta karramarroak, eta algak eta horrelakoak... eta halako batean, burua erabat galduta, labarretan behera bota
|
zuen
burua... Marinel hura, Candidaren gizona, berriro ikusi nuen, handik urtebetera, baina hilda, astelehen euritsu batean, La Najako arkupeetatik, noraezean, uretan bere aurpegia ikusten ez zuelako arduratuta...
|
|
Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? –eta Goiok ez
|
zuen
buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komen... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
|
2007
|
|
Ez zegoen hegazkinean ibiltzen ohiturik, eta ez zuen bere baitatik jalgi nahi aireratu arte. Ez zekien zer liburu irakurtzen ari zen ere; orrialde zuriaren gaineko letra beltzetan iltzaturik zeuzkan begiak eta ez
|
zuen
burua tarte luze batean bedere goratzeko asmorik, baina ehun bat kiloko hitzontzi kankailua egokitu zitzaion ezker aldean, eta solaserako gogoa zekarren agi denez.
|
|
Ez zuen bere jatorriari buruzko ikastaro trinkorik ematen hasteko gogorik, eta aitzakia bila saiatu zen. Alde batera eta bertzera mugitu
|
zuen
burua hartz zuriek egin moduan, baina ez zitzaion fundamentuzko deus ere bururatu. Horrela, bada, isilik geratu bertze erremediorik ez zuen izan.
|
|
Ispilutik zeharka begira zanpatu zuen frenoa, eta aitzineko atea ireki zion denbora gehiago ez galtzeko. Alde batera eta bertzera mugitu
|
zuen
burua nolako gibelak zeuzkan adierazteko, baina ez zion, alabaina, fitsik erran.
|
|
Antza denez Alberto Josek ez zion aparteko garrantzirik eman, baina Arseniok ez zuen hitzik atera bueltako bide osoan. Horrela, bada, A gosar, que el mundo se va a acabar erran zuen gidariak automobila abian zihoala, baina kontrako bidea zeramatela probestuz, ez batek ez bertzeak, inork ez
|
zuen
burua itzuli. Egia errateko, bi lagunena eta gehiago edana zuen terminologoak bakarrik, eta fa sostenuto nabarmena zeraman soinean.
|
|
Arseniok ez zuen, agi denez, alferreko kutermarik nahi. Ezker eskuin mugitu
|
zuen
burua behin eta berriz, mutu.
|
|
Noizbait ate kirrinka entzun zuen, eta zimikoa sortu zitzaion zilkoaren gibelean. Pausoak aditu zituen gero eta hurbilago pasilloan barna, eta aldizkari baten babesean gorde
|
zuen
burua Migelek. Ustekabean harrapatu dutenaren plantak egiteko prest zegoen, baina abiatu aitzin egongelako argia itzali zion Aleidak eta, begiak goratu zituelarik, oinutsik, atearen erroan zeukan zain.
|
|
Aleidak ere bertze norbait ematen
|
zuen
buruan landaturik zeraman baratze artifizialarekin, baina ireki gabeko botila baino isilago gelditu zen Migel badaezpada. Erizainak igarri egin bide zion behakoan, zeren...
|
2009
|
|
Baietz egin
|
zuen
buruarekin eta nik ja ezin nuen atzera egin, zalantzak izan edo ez, bukatu beharra neukan hasitakoa.
|
|
Iritsi ginenerako, joanda zeuzkan indarrik gehienak. Ezin
|
zuen
burua altxa ere egin, baina begiratu egiten zidan, bere begi handi, ilun, bustiekin. Belarriekin keinuren bat egiten zuen, baina ez zuen indarrik ezertarako ere.
|
|
Piztu egin nuen. Suak hartu
|
zuen
buru fosforozkoa, erre egin zen ziriaren zati bat ere. Itzali egin nuen, putz eginda.
|
|
Jezten ari zen behiaren ipurdi atzetik agertu
|
zuen
burua Fermin Eizmendi jaunak, eta Eizmendi jaunaren burua Estudianteak irakatsi zizkidanak bezalako galdera ikur bat zen.
|
|
Iraztor sortetarik erortzen ziren zola zikintzen zuten tantak zenbatzen eman zuen arratsaldea. ...alak atelierrean froga eginda zituen ekarriak bonbillak, ez zuen bonbilla berririk ekarriko tranpazko antolamendurako, beldur zen eta Txirritaren eta ofizialaren arteko solasak ez zuen trankiltzen, bazekien beroan ez ezik hotzean ere nolako indarra duen urak, elektrika nork asmatu zuen ez baldin bazekiten izorratzea zuten, berrogeita zazpigarren tanta ez zen horratikan erortzen, iraztorretara jaso
|
zuen
burua eta mutxikina erretzen hasi zitzaion madari zuri hari, gorritzen hasi da, argiak bere hezurrak erakusten ditu, denek behatzen dute sabaira, gorria zuritasun zabala egin da, sukaldea argitzen hasi da," Edisonek, Edisonek!", eta iraztor sortak utzirik bonbillara doaz euliak furrundaka, benetako madaria baita orain, bizia, beroa, ilunak dakarren izarra baino beroagoa....
|
|
Irrintziak entzuten ziren. Mirakruzen itzuli
|
zuen
burua.
|
|
Puntu batzuk markatuko zituen han hemenka, altxa eta ezkerra gerrian lana begi zeharrez ederretsitakoan jesarri egingo zen eskuko hautsa txaloka astinduz. Aulkia hanka biko paratuko
|
zuen
burua atzeko arbelean emateko. Orroa egingo zuen" Artola, Erromara!".
|
|
Erregina bazihoan. Maisuak haurrengana itzuli
|
zuen
burua, eta bizar gogorra pailakatzeari utzirik bat bi hiru lau egin zien, eta" Uso zuria esazu!" kantatu zuten. Erregina mutikoaren ondoan gelditu zen adi, eta mutikoak behatu egin zion, eta ama ikusi du Bordatxoko leihoan garrasika etortzeko etxera segituan, erregina datorrela, eta anai arrebek barrabas belarraren jorraketa bertan utzirik luberritik behera amiltzen dira laborrian, eta etxean sartu ordukoz erreginaren gurdi beltza ageri da harrobiko bidetik, eta zaldi zuriek irrintzi egiten dute etxearen aldamenetik pasatzean, baina oraingoan libratu dira, eta etxean ere ez da gelditu Bordaberrin egin zuen bezala, komuna eskatzearen aitzakiarekin haurrik ikusten ote zuen, eta orain diote plaka bat ipini behar dutela Bordaberrin eta bertakoek ez dutela soldaduskara joan beharrik izango Zugastiren anaia bezala, eta beste batzuetan globoak haizatzen dituzte mendian haurrak gal daitezen bila, baina Bordatxokoak beti daude erne, ez dute txipiena inoiz bakarrik uzten, goizaldean mikeleteak ageri direnean badakite etortzekoa dela eta ez dutela etxe ingurutik urrundu behar; ez dute nahi harrapa ditzan, eta erreginak ere behatu egin zion, eta mutikoak pentsatu zuen erreginak begiz joa zukeela bera ere, harrapatu eta odola kenduta iloba tisikoei emateko.
|
|
Ez
|
zuen
burutik kentzen Mexikoratu zela baleak ikertzera, eta han, aitortu zionez, New Yorkeko chicana jatorrizko Coatli biologoarekin biltzekoa zen, ez bakarrik ugaztunak otserbatzeko naski. Bat batean jeloskeria laban batek larrantzi zion sabelpea.
|
2010
|
|
Uhalekin aulkira lotua zeraman ezkerreko hanka. Lepoko bati esker
|
zuen
burua zut.
|
|
Berandu zen, Osasun Laguntzaile Teknikoa bazihoan erretiluarekin. Atea itxi aurretik, nigana itzuli
|
zuen
burua,
|
|
Tomatez zipriztindutako mikrouhin labean sartuko zuen kafesnea, zutik edateko. Komunerakoan, Oliveiraren ate aurrean geldituko zen une batez; ez
|
zuen
burua sartuko, baina Oliveirak entzungo zuen bere arnasa. Komunean bost minutu eserita pasatu ondoren, bizi bizi orraztuko zituen buruko sasiak, eta konketan utziko zuen orrazi iletsua, baso baten barruan.
|
|
Urre koloreko gorputz bikain haren usaina zela pentsatu zuen Oliveirak. Berehala itxi zuen atea, baina ikuskizun labur hura
|
zuen
burutik sekula kendu.
|
|
Aldameneko fruitu dendatik hainbat lagun atera ziren, iskanbilak erakarrita; mertzeriatik ere bai emakume bat, neskatila txikiarekin; gizon mehar batek agertu
|
zuen
burua botikatik, bata zuriz jantzia. Oliveirak publikoa ikusi zuen.
|
|
Hortxe hasten zen partida beretzat. Erasoa amaituta, piezarik ez zuela erreparatzean, eskuaren gainean bermatzen
|
zuen
burua.
|
|
Agian itzultzaile jardungo zuen kongresuetan eta halakoetan, uniformez jantzita. Baina beste zerbait gordetzen
|
zuen
buru horretan, pozoiren bat:
|
|
Enekok baietz egin
|
zuen
buruaz, ez konbentzimendu handiz.
|
|
Oskarrek xake taula madarikatua zabaldu zuen, elkarrizketak berarekin loturarik ez zuela agerian uztearren. Oliveirak listua irentsi zuen, txanoa zuzen jarri
|
zuen
buruan.
|
|
79 urte. Argia
|
zuen
burua hala ere, eta ez sasoi gutxi. Zaila zirudien emakume hark laster hil behar zuela pentsatzeak.
|
|
Oliveirak baietz erantzun
|
zuen
buruaz eta leihora begiratu zuen, leihotik kanpora beste bizitzaren bat ba ote zen ikusteko.
|
|
Berarekin ahaztuta zegoen agian. Baina ez, agertu
|
zuen
burua halako batean.
|
|
Baietz egin
|
zuen
buruarekin Oliveirak, berehala joatekoa zelako pozik. Aholkuren bat entzun zuen aurretik.
|
|
Gabrielak sudurretik haizea bota zuen. Ezetz egin
|
zuen
buruaz.
|
|
Ghost, Patrick Swayze rekin. Eta, halakoetan ohi zuenez, Clarak nire magalean pausatua
|
zuen
burua, hankak ohearen beste muturrean –Vanessaren izterren gainean– zeuzkan bitartean. Niretzat postura deserosoa izan arren, ez baineukan bizkarra bermatzeko paretarik, orduak iraungo nituzkeen horrela, mugitzeke, alderantziz ikusten nuen bere aurpegiari begira.
|
|
Tolesturik zeukan hankako zangosagarra bi eskuen ahurraz ferekatu zuen, depilaketak azala leun utzi ziola egiaztatu nahi bailuen. Orduan itzuli
|
zuen
burua niregana. Ez zidan hitzik esan, baina ulertu nuen berak ere ez zuela besterik buruan.
|
|
– Munduko borrokalaririk miresgarrientzat duzue
|
zuen
burua eta ume moko batzuk besterik ez zarete.
|
2011
|
|
Mikelek ezker eskuin mugitu
|
zuen
burua, begiak ispilutik aldendu gabe. Toalla beltz batez ezabatu zituen apar arrasto zuriak.
|
|
Ehorzleak baietz esan
|
zuen
buruarekin. Eta isilik geratu zen.
|
|
Bai, Marilu zen, eskerrak eman nituenean itzuli
|
zuen
burua zegoen aulkitik, zurbil, eskuak magalean.
|
|
Ezezkoa egin
|
zuen
buruarekin.
|
|
Lazkanok ezin
|
zuen
burutik kendu: baga, berak gidatzen ez zekielako osatu zuten taldea elkarrekin Sotok eta Zeberiok.
|
|
...bezala zulatu zion gogoa bi ordu lehenago besarkatu zuen emakumezko haren gorputz biluziaren akorduak, oheko jardun basatiak, besoetan hartu eta emakumezkoaren bularrak dilindan ikusteko bere gogo demasagatik nola jirarazi zuen Belen bere gainean zamalka zedin, buztana haren barrutik atera ere gabe behin eta berriro posturaz aldatuz, eta nola orgasmoaren azken astinaldietan Belenek atzerantz egin
|
zuen
buruarekin, bonbilla bakarreko mahai lanpara piztuta zuen gau mahaitxoaren ertzarekin buruan nahigabe kolpea hartu aurretik. Izutu egin zen Fontecha.
|
|
Otzan makurtu
|
zuen
burua Diegok, deus esateko kemenik gabe, Gloriaren aitaren bosteko autoritarioak bizkarrezurra makurraraziko balio bezala.
|
|
Entzutekoak izango ziren Meliton adiskidearekin batera, schnapps bana eskuan, elkarri kontatuko zizkioten gerra-osteko pasadizoak. Lazkanok nahiago izan
|
zuen
buruan zerabilena bere kolkorako gorde. Ez, hobe zen Gloriak deus ez jakitea.
|
2012
|
|
Edo bai? Nire sorbaldan pausatu
|
zuen
burua eta larru beltzaren distirak ukiduraren mugetaraino eroan ninduen. Preziosen kontsolatzen zinpurtzen zen Ilse, argazkian bederen uros ager zedintzat.
|
|
Ilse ttattit zegoen. Zokok Deborah ren altzoan pausatu
|
zuen
burua amultsuki. Bela zorrotza eta djellaba beltza zeramatzan soinean, beira urdineko betaurrekoak aurpegiaren erdian eta marka isilduko dudan kirol zapata kolore aniztunak oinetan.
|
|
Pentsakor geratu zen. Amak ezetz egiten
|
zuen
buruarekin, aitak ezer ulertzeko esperantza galduta.
|
|
Burukoan erortzen utzi
|
zuen
burua, eta bizkarra eman zidan tutik ere esan gabe.
|
|
ikasle gaxteak liluratzeko gezi zuzen eta ziurra. Diz diz egin zioten begiek hogei urteko neskatoari; nire bularrean pausatu
|
zuen
burua, besoarekin besarkatzen ninduen bitartean.
|
2013
|
|
Kalanbre batek inarrosi ninduen. Gehixeago arrimatu
|
zuen
burua, eta bainuko bata bere gisara zabaldu zen eskurik ez zuelako gainean. Botila mahaian pausa eta bertze eskuarekin nirea bildu zuen.
|
|
Gauza bat esango dizuet:
|
zuen
buruez idaztea laketzen bazaizue, sartu luma uzkian eta egiezue fabore liburuak irekitzeko lana hartzen dutenei.
|
|
Armairua irekita, han ez zegoela ezer konturatu zen neska, eta artean harrapatu zuen olatu zoragarritik aske aurkitu
|
zuen
burua, bat batean.
|
2014
|
|
Xabik amaren magalean etzan
|
zuen
burua. Ahotsa bozgorailu batetik baletorkio bezala entzuten zuen, ahots urratu samar hura.
|
|
Alboko eserlekuan adineko senar emazteak. Gizonak txapel txikia
|
zuen
buruan, arrautzaren gainean txanpona iduri.
|
|
Osabaren bisita ustekabekoa izan zuten ikasturtea amaitutakoan. Aitaren antza izanagatik, dotoreagoa eta tenteagoa zen, eta ez
|
zuen
buru soildua estaltzeko ile xerloa trabeska orrazten. Alde ederra.
|
|
Berriro mugitu
|
zuen
burua baiezkoan. Esan zuen:
|
|
Bi hiru minutu egiten zituen kanpoan, hurrengo jokaldirako sartzen zen berriro, ezer gertatu ez balitz bezala, amaierara arte jokatzen zuen. Oraindik ez
|
zuen
buruan noiz joko zion azken bihotzekoak, muskuluak eternoak iruditzen zitzaizkion, bihotza ere bai, umea balitz bezala oraindik, aita hil eta zortzi urtera.
|
|
neba arrebak, 73 eta 76 urtekoak. Alde batetik bestera mugitzen
|
zuen
burua, aztoratu egiten zen, apur bat zorabiatu ere bai. Itxi behar izaten zuen liburua, DSM IV, beragandik apartatu behintzat, metro batzuk, berehala hartzen zuen ostera.
|
|
Ezin zituen biak eraman, txikiak bularra behar zuen. Beste ama baten bularra izango
|
zuen
buruan aita hark seguruena. Ondo troxatuta utzi zuen umea, epeletan, pertsona asko hil zituen hotzak.
|
|
Herriko batzuek kazetariek orduan idatzi zutena errepikatzen jarraitu dute hala ere... Esaten da geroago idatzi ziren txostenetan, artikuluetan ere bai, poliziak hankan jo ziola tiroa Txikiari korrika ari zela, baina Basurtuko ospitaleko mediku taldeak garbi utzi
|
zuen
burukoaz aparte bizkarrean zekarrela bala zauria ebakuntza gelara sartu zutenean, ez hankan. Hankarena logikoa da beharbada, ihesi doala, edo epikoagoa:
|