Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Emazteak ezin du beste egoitzarik izan senarrarena baino. Horrek dena administratzen du, dena ikuskatzen.
‎Legeek indarra dute beste lege batzuek indargabetu edo erabilpenik gabe utzi arte. Eraz eta moldez ez dugu legeen indargabetzea baimendu, legearen deserabilera edo erabilerarik eza tartean direla.
‎Hitz baten esanahia finkatzeko modu bat definizioaren bitartekoa da, hots, esanahi ezaguna duten beste hitz batzuk erabiliz. Baina beste hitz hauek prozedura berbera jaso lukete, azkenean hitz definigaitzekin topo egin arte, hau da, bakarrik ostentsioaren bidez finka daitezkeen kontzeptu primitiboekin.
‎Schlicken karrera beti filosofiaren eskutik garatu zen: ez zuen beste inolako ikasgairik irakatsi eta bere lan kurrikulum guztia gai honi buruzko konferentzia eta idazkietan bukatzen zen. Vienako gizarte kulturalki elitistan ongi barneratua, goi mailako musikariekin zuen tratua, burgesia finaren bileretan izaten zen eta hipika praktikaren bikaintasunen laguna zen.
‎" Ezin dut bere handitasuna jasan"; kasu honetan desatsegina da, atsegina izan beharrean. Esan zuen pentsa genezakeela benetan nahiago dugun musika lan bat" ez" dela" deus", nahiago dugun beste baten alboan; eta" Lear Erregea" ikustera joateak ez duela erakusten inolaz ere halako esperientzia atsegina denik: esan zuen, atsegina izanda ere, joate hau" honi buruz esan daitekeen kasik gauzarik ñimiñoena dela".
‎adibidez, Brahmsek zer ezan nahi zuen erakutsi ahal diogu norbaiti Brahmsen lan desberdinak erakutsiz edo egungo beste egile batekin erkatuz; eta Estetikak egiten duen guztia da" zure arreta gauza batera zuzentzea"," gauzak elkarrekin jartzea". Esan zuen, halako" arrazoiak" ematean, beste norbaitek" norberak ikusten duena ikus dezala" lortzen bada, baina, hala ere, horrek ez badu bestea erakartzen, hau eztabaidaren" amaiera bat" dela; eta berak, Wittgensteinek," funtsean" defendatzen zuena" eztabaida estetikoen eta auzitegietako eztabaiden arteko antzaren ideia" zela, izan ere, auzitegi batean, epaitzen den ekintzaren" gorabeherak argitzen" saiatzen da, bukaeran" epailea erakartzeko" itxaropenez. Esan zuen" arrazoi" mota bera ematen dela bai Etikan, bai Filosofian.
‎Harridurak harrapaturik, hizkuntzaren ildoa hartzen dugu (eta geroxeago zientziaren eta teknologiaren ildoa ere bai). Bide hori hartzera kondenatuak gara, ez baitugu beste biderik. Baina jakin behar dugu bide honek ez duela helmugarik:
2001
‎Orduan, ezagutzen al duzu norbait Aglaofonteren seme den Polignotok8 zer nolako gauzak margotzen dituen ongi eta zein ez adierazteko gai dena, baina ez beste margolariei dagokiena? Eta norbaitek beste margolarien lanen azalpen bat egiten duenean bera loak daramala dago, zalantzak ditu eta ez daki zer berri gehitu, baina beste margolari bati buruz, Polignotori edo zuk nahi duzun beste bati buruz, bere iritzia azaldu behar duenean, orduan esnatu eta aditu egiten du, esateko asko duelarik. Ezagutzen al duzu?
‎Hau da, gizaki maitagogo izatea dago bere filosofiazko aurrerapausoan eta ondorengo guztietan, maitagogo izateak ematen dio ezagutari izatearen, hautari izatearen, azterlari gai izatearen ziurtasuna eta gogo bizia. Eta ez dago ziurtasun hori zalantzan edo eztabaidagai ipintzerik, maitagogoak ez duelako beste jardunik maitatzearena baino. Ikusmenaren ahalmena neurtzea ardura handiko arazoa izan daiteke; baino ikusmena neurtzeko ikusi egin behar da, ikusmena behar da.
‎Ziurtasun hau ezin da inoizko aldian inongo bazterrean laga, ez zalantzazko metodoaren izenean, ez aztergai erabiltzeko ustetan. Eta ziurtasun honek babestu behar ditu beste jakintza guztiak, eta ez alderantziz. Zehazki, filosofian aurkitutako guztiak —adimenez aurkitutakoak— maitagogoak izenpetu behar ditu, baliorik izan dezaten.
‎Hau da, jakin jakineko baina misterioz betea den gogoarena; jakin jakineko baina misterioz betea den ziurtasuna. Ez dago ziurtasun hori hobetzerik, maitagogoaren oinarrizko ziurtasun horrek onetsi behar ditu beste ziurtasun guztiak. Maitagogoaren eginkizuna, ezagueraren alorrean, bere maitagaiak, bere ezagugaiak bilatzea, argitzea, zabaltzea eta sakontzea da.
‎Adierazpen honen arabera —niretzat guztiz egokia— maitasunak ez du beste helbururik, arrazoirik, eragilerik. Maitasunean maitatzea da dena.
‎zientziak fenomeno fisikoen datuei buruzko adijardunaren emaitzetara mugatzen dira. Beraz, adibidez, galdetzen badugu zer zen big bang aurretik, zientziak ezin du beste erantzunik eman fenomeno fisikoei dagokiena baino. Hau da, edozein fenomenoren argibidetzat zientziak eragile fisikoen bila jardun behar du, amaitu ezinezko datuen sokari jarraituz (ez amaierarik gabeko sokari, in indefinitum den sokari baino, Kantek zuzen zehazten duenez bere Arrazoimen hutsaren kritika liburuan).
2003
‎Fedrok hitzaldi horrelakoxea esan omen zuen c eta bere ondoren ondo gogoratzen ez zituen beste zenbait izan omen ziren; hauek alde batera utzita Pausaniasen hitzaldia kontatu zidan, eta esan omen zuen:
‎Maie tasun kontuetan honaino hezi dena, gauza ederrak ordenean eta zuzen ikusirik, maitasun kontuetan jada azkenera hurreratuz, bat batean zerbait izaeraz harrigarriro ederra hautemango du, aurreko neke guztien helburu hura hain zuzen ere, Sokrates, hasteko beti existitzen dena, eta ez sortzen ez desagertzen ez dena, ezta hazten ezta murrizten ere, eta ez alde 211 batetik eder eta bestetik itsusi, ezta ere batzuetan eder eta besteetan ez, ezta ere zerbaitetan eder eta beste zerbaitetan itsusi, ezta ere toki batean eder eta beste batean itsusi, batzuentzat eder eta beste batzuentzat itsusi izateko moduan. Eta ez zaio ederra aurpegi bat, eskuak edo gorputzak duen beste ezer bezala agertuko, ezta ere hitzaldi ala jakintza bat bezala, ezta ere nolabait beste zerbaitetan egonik, izaki batean, lurrean, zeruan edo beste edozertan, edertasuna bera baizik berez beti bera bezalako bakarra izab nik; gainerako eder guztiek ordea haren parte dute halako moldez, non nahiz eta gainerakoak sortu eta desagertu, hura ez baita ez handitzen ez murrizten eta ez du ezer jasa... Hemengo gauzetatik abiatuta bat mutilak zuzen maitatzearen bidez gora joanez edertasun hura ikusten hasten denean, helburua ia ukitzen du.
‎Inork ez bailuke uste izango hori sexu hutsezko batasuna denik, horretarako elkarrekin egonik horren adore handiz poztuko balira bezala. Bakoitzaren arima ordea nabarmena da esan ezin duen beste zerbait nahi duela, baina nahi duena sud matu eta igarkizun gisa adierazten du. Eta Hefesto, bere tresnak hartuta, bioi elkarrekin oheratuta daudela agertu eta galdetuko balie:
‎Ai! —esan omen zuen Agatonek— Altzibiades, ezinezkoa da ni hemen gelditzea, tokiz aldatu behar dut beste ezeren gainetik, Sokratesek gorets nazan.
‎Lege horrek eraso egingo lioke nahierarako beste lege bati, ez ordaintzearen ondorioz zordunak eman beharreko kalte ordainak zehazten dituenari, hain zuzen; horren arabera, zorraren araberako zenbatekoa eman zuen zordunak korritu gisa, hots, zor den kopuruaren zatia, zati hori, une honetan, hogeirena delarik. Ildo bertsutik, lege horrek bere oinarrian dituen beste bi legeren kontra ere egingo luke. Lehenengoaren arabera, gizakiek ez dute ezelako erantzukizunik ezusteko gertaerengatik, gehienetan halakoak jainko ordenaren eta ezinbesteko kasuaren ondorio baitira, eta ez inori egozteko moduko ekintzen ondorio.
‎Lege naturalek zuzentasuna bera osatzen dutenez, berezko agintea dute gure adimenaren gain; arean ere, adimena eman zaigu zuzentasuna barneratu, egia jakin eta legeok betetzeko. Zernahi gisaz, gizaki guztiek ez dute adimen argitasun bera zuzentasun hori antzeman ahal izateko, ezta bihotz zintzotasun bera ere, horren aginduak betetzeko; politikak, bada, gizakien onarpenarekin zerikusirik ez duen beste aginte mota bat eman die legeoi, horien betepena jagoteko denbora botereen bidez. Beste alde batetik, nahierarako legeek duten agintearen oinarriak dira, hala legeok ezartzeko ahalmena dutenek emandako indarra, nola legeok betetzeko agintzen duen jainko ordena.
‎lehen, gai guztietan erkide diren erregelak; hurren, gai anitzetara heltzen direnak, baina ez guztietara, eta, azken, gai bakar bati dagozkionak; bestela, sarritan gertatzen den moduan, gai zehatz baten erregela berezia beste batera zabaltzea, bigarren horretan aplikagarria ez dela, gezurrezko izan daiteke. Adibidez, erromatar zuzenbideak ematen digu harako erregela, esamolde ilunetan aintzat hartu behar dela hitz egiten duenaren gogoa; eta erregela mugagabe hori sortua denez gai askotako erregelak dituen beste titulu batean, bertan ere ez direla bereizten zer zeri dagokion, badirudi orokorra eta erkidea dela, eta besterik gabe ezarriz gero, erakarriko da hitzarmenetan nahiz testamentuetan beharrezkoa dela esamolde ilunak interpretatzea noren borondatea izan eta horren gogoaren bidez. Hala ere, aplikazio hori egoki eta zehatza da testamentuetan, baina oker eta makur gerta daiteke hitzarmenetan.... Izan ere, lehenengoetan bakar batek hitz egiten du, eta haren borondatea da legea; baina, bigarrenetan, kontratugileen gogoa da lege egiten dena.
‎Halakoek osatzen dituzte ordenantza eta ohituren gaietarako erregelen oinarriak, baita erromatar zuzenbidean ezezagunak izan zirenenak ere. Izatez, ordenantza eta ohituren gaiek ez dute beste legerik, nahierarako erregela batzuk baino, eta ekitatearen erregela naturalek eragiten dute gai honetako jurisprudentzia nagusia. Hainbestez, kasurako, enfiteusia arautzen dutela, ohiturek agintzen dituzte leku desberdinetako baldintza bestelakoak; baina hitzarmenaren erregela naturalek eta ekitatearen beste erregelek erabakitzen dituzte gai honetako auziak.
‎Testu honetan, zientzi garapenaz Kuhnek duen ikusmoldean termino horrek duen funtsezko izaera azaltzen du. Horretarako dogmaren ideia azpimarratuko du —ez du beste inon berriro gauza bera egingo—, zientziaren eta teologiaren erkaketa irekia iradokiz nolabait. Saioak, gainera, beste idazki bat —" The essential tension" artikulua— osatzeko balio dio Kuhni, hau hobeki ulertzeko gako asko eskain baititzake.
2004
‎Descartesek frogatutzat joko du Jainkoa existentzia berezkoa zaion izakia dela, Jainkoak existitu beharra daukala, Jainkoaz dugun ideiak horrela eskatzen duelako, eta hori izango dela gizakiaren eta Jainkoaren artean ezberdintasuna markatzen duen bereizgarria. Niri dagokidanez Jainkoak ematen dit izatea ezerezaren gainean, baina ez dit ematen izatearen osotasuna, Jainkoak ez du beste Jainko bat sortzen, ez du bere burua bikoizten, ez naiz ni Jainkoa izango, ezta Jainko txikia ere, baizik eta ezerezaren eta izatearen artean dagoen zerbait. Gizakiak, beraz, ez du berezko existentziarik izango.
‎Gai bakoitzak bere lege fisiko propioak, berezkoak, ditu, eta ez da higituko kanpotik ukitzen dien indar baten eraginagatik, grabitazioagatik esaterako, eta bere posizioa ez da definituko berak beste batzuekiko duen harreman espazialagatik. Gaur egun, berriz, gure gelan gaudela, lekuz aldatzeak esan gura du beste gorputzekiko dugun harreman espaziala aldatu dela: lehen aulkiaren gainean geunden eta orain aulkitik bi metrora gaude etxeko liburutegiaren ondoan.
‎Garbi geratu da, bestalde, berak ideia argi eta bereizitzat jo dituen Nia eta Jainkoa arrazoimenezko zerbait direla eta ez dutela, berez, mundu fisikoaren eta inolako izaera fisikoren beharrik euren existentziarako; hau da, Ni eta Jainkoa izan izango gara, mundu fisikoa izan ala ez izan, eta, gainera, ez dago mundu fisikoa ezagutu beharrik Nire eta Jainkoaren ezagutzara heltzeko. Ni pentsatzen dudan neurrian naiz Neu eta ez dut beste ezeren premiarik edukiko neu izateko; eta, bestalde, Jainkoaren existentzia frogatzera nire pentsamendu hutsaren garapenetik heldu naiz.
‎Haren ustez, filosofia orok hizkuntzaren kritika behar du izan. Gure ustez, haatik, filosofiak ezer baino lehenago eta ororen buru egiaren keta izan behar du, bilatze horretan etengabeko elkarrizketa kritikoan jardun behar dugula beste filosofo eta pentsalari guztiekin (zientzialariak barne, esan beharrik ez), hizkuntzaren kritika hutsetik haratago eta urrunago joanez.
2005
‎Horregatik, ahal izan dudan neurrian, estilo zehatza eta tonu pedagogikoa erabili izan ditut, gai publikoetan dihardutenek, azaletik ikusi eta berehalakoan, kasuan kasuan sor daitezkeen arazoak eta arazo horiek konpontzeko printzipioak eskura ditzaten. Horrela, haien diskurtsoa kasu zehatzari egokitzea errazago egingo zaie, eta nahi duten beste luzatu ahal izango dira.
‎Betebeharra galdatzen dugu, aholkuak eta bestelako gomendioak, benetan egokiak izanagatik ere, lege ez baitira. Baimena ez da legearen ekintza, baizik eta ekintzaren ukazioa, non ez duen bestea behartzen baimena duenari ez eragoztera baino. Eta hala diogu bidezkoa dena egitera behartzen duela, ez bakarrik zuzena dena, zuzenbideak, ordena horietan, ez baita soil soilean justizia horren objektua, ezpada beste bertute batzuena ere.
‎Horregatik, ahal izan dudan neurrian, estilo zehatza eta tonu pedagogikoa erabili izan ditut, gai publikoetan dihardutenek, azaletik ikusi eta berehalakoan, kasuan kasuan sor daitezkeen arazoak eta arazo horiek konpontzeko printzipioak eskura ditzaten. Horrela, haien diskurtsoa kasu zehatzari egokitzea errazago egingo zaie, eta nahi duten beste luzatu ahal izango dira. (De iure belli ac pacis, P., 53)
‎Humboldtek" giza-formazioa" aztertzen duenean, beraz," hizkuntza" kontuan hartzeko beharra ikusten du eta, egiaz, bai gizakiaren handitze kognitibo intelektuala bai hobetze etiko morala planteatzerakoan. Honi buruzko ideia esanguratsuenak bilduko ditugu jarraian eta, hasteko, garrantzitsua da berriz ere azpimarratzea formazio prozesu horretan handitze eta hobetze horiek elkarren osagarri direla, alegia, batek ezin duela bestea ordezkatu eta honek ere ezin duela haren lana egin. Gure aldetik, ordea, hizkuntzak hemen duen zeregina nabarmendu nahi dugu, ze, azken batean, tresna edo bitarteko hori gabe inork ezin du bere ezagupen esparrua zabaldu ezta bere burua ondu ere.
2006
‎Aurreko atalean, giza abere heroikoak kanpotik, gizartetik jasotzen zituen bulkadak aztertu ditugu: gerrazalea eta bortitza izan behar zuen, ausarta, gorentasuna eta ohorea lortu behar zituen beste edozeren gainetik, ezin zuen ongiaz eta gaizkiaz erabaki. Zertxobait barrurago begiratu behar dugu, orain:
‎Jainkozkoen adore emakida hau elementu estrategiko erreala da heroiarentzat, borrokara doanean gogoan izan behar duen beste gertakari bat, arerioaren indarrarekin batera. Agamemnonek aitortzen digu hori Akilesen gailentasuna salatzen duenean:
‎• Gerrari gizarte estereotipatu bat2: Troia hartzeko eta suntsitzeko gerra homerikoa, garai luzeetan barrena gertatu ziren beste gerra askoren eredu edo paradigmatzat hartu litzateke; Tebasen aurkako erasoak, esaterako, ezin zuen beste narrazio molde bat izan3.
‎Beste pedagogia bat hartu zen: eskua indartu baino gehiago, bihotza indartzea helburu zuten beste ariketa batzuekin moldatu zen gaztearen izaera: giza abereari —haurrari bezala helduari—, bizitza osoan barrena eta gizarte jarduera guztietan, iraganeko heroi miresgarriek eta bere garaiko gerrari indartsuek buruturiko balentria eredugarriak jarriko zitzaizkion ikasgaitzat.
‎Jainkozkoek badute beste andere deiarazle bat: Temis Biltzarraren Jainkosa, Homeroren hitzetan, gizonak deitzen dituena eta, gizonak sakabanatuz, bilkurei amaiera ematen diena:
‎Gainera, egoismo psikologikoak badu beste arazo bat eta Popperren hitzak erabil ditzakegu berori adierazteko: badirudi edozein ekintza edo jokabideren aurrean teoria horrek beti duela azalpen bakarra eta bera (ekintza edo jokabide horren atzean norberaren interesak baino ez daude), hau da, badirudi teoria hori faltsaezina dela.
2007
‎Zibilizazio mizenikoaren gainbeherarekin, populazio mugimendu handiak gertatu ziren: gerran hil zen jende bat; erasorik jasan ez zuten beste hiribildu batzuetara babestu zen beste jende bat, ahaidetasun loturak ahalbidetzen zuen heinean; pirata taldeak osatu zituzten beste batzuek; eta, azkenik —pirata moduan, edo berariaz—, beste batzuk ekialdera joan ziren ihesi, Egeoko uharteetara, Txiprera465 eta Joniako kostaldera: zehazki, eoliarrak eta joniarrak466.
‎gure hizkuntz politika kudeatzeko erak ezberdinak izan daitezke, bai, baina zaila da euskararen normalizazioaren zentzua kolokan jartzea, hain zuzen erabat normala delako batek bere hizkuntzan bizi nahi izatea eta bigarren mailako bezala tratatua izan nahi ez izatea. Ez dugu ahaztu behar, baina, euskalduntze bidean jarri nahi dugun beste hori ez dela hutsetik hasten —berau bere jatorrizko hizkuntzarekiko lotua dago jada—, eta, horrenbestez, bere eskubide pertsonalak kontuan hartu dira ere euskararen inguruko eskubideak aldarrikatzerakoan. Horregatik, bada, euskararen normalizazio prozesua, neurri handi batean, belaunaldi mailako prozesu gisa ulertu behar da, non euskararen aldeko" presioa" —diskriminazio positiboa— eta" erakarpena" —lotura afektiboa— elkarrekin uztartu diren.
‎Horregatik da garrantzitsua, eta bereziki politikan, ez bakarrik elkarrekin negoziatzea, baizik eta elkarrizketa errealera iristea, hain zuzen guk lehenago garatutako zentzuan aipatutako elkarrizketara. Bertan batek ez du bestea aldez aurretik etsai bezala ikusiko —bestea beltzez eta norbere burua zuriz margotuz—, baizik eta hark hori gizaki bezala aintzat hartuko du, sakon sakonean prest dagoelarik beste horren arrazoiak entzuteko eta bere burua zalantzan jartzeko. Hori ez da, baina, ordezkari batzuen eta besteen kontua bakarrik, baizik eta agian gehiago aldeetako baten eta bestearen jarraitzaile bakoitzaren kontua.
‎Esan dezagun, hasteko, s ozializazioa —gizabanakoak gizarte jakin batean integratzeko burutu beharreko ibilbidea— ezin daitekeela gauzatu hizkuntza rik gabe. " Sozializazio prozesuan", honela Fermoso," batek nahitaez eskuratu behar du beste kideekin erlazionatzeko tresnarik tipikoena", alegia," hizkuntza ezinbestekoa da sozializatzeko, berori ingurukoekin komunikatzeko bitartekorik garrantzitsuena delako" 144 Ikusi bezala, baina, hizkuntza ez da tresna edo bitarteko huts bat; alderantziz, gizakia linguistikoa den bezala hizkuntza bera ere gizatiarra da, baita hura bezain soziala. Hori azaldu nahian edo, zera dio Coseriuk:
2008
‎Arrazoitzeak subjektu lasaian aurkitzen duen lur irmoak dar dar egiten du, eta higidura hori bera soilik bihurtzen da objektu. Bere edukia betetzen duen subjektuak utzi egiten dio horretatik haraindi joateari, eta ezin ditu beste predikatu edo akzidenteak izan. Edukiaren sakabanatzea, alderantziz, horren bidez norberaren azpian lotzen da; ez da orokor dena, subjektutik aske askori dagokiona.
2009
‎" Hitzek ez dute beste gauzak baino errazagoak izan behar" 46 Katastrofeak ez du hizkuntza ukiturik gabe uzten. Zentzua suntsitzen du eta borroka askatzailea, denbora baterako, bere burua adierazteko hitzik gabe uzten du.
‎32 Historiaren kontzeptuari buruzko X. tesian: " Oraindik politikari horiek tinko atxikitzen duten historiaren ikuspegiarekin edozein konplizitate onartzen ez duen beste ikuspegi batera iristea gure pentsatzeko ohiturentzako zein garestia den iradoki nahiko nuke". Hemen, inolako dudarik ez, polemika estalinistei eta sozial-demokratei zuzentzen zaie.
2010
‎Betiko lege deitzen den errealitate horri dagokionez, egia da Jainkoarengan dituela erroak, eta egia da, orobat, haren probidentzia existitzen dela unibertsoaren gainean. Hurrean ere, esamolde horrek ez du beste esangurarik hauxe baino: Jainkoari datxekion probidentziaren oinarrizko printzipioa da, edo, behintzat, probidentzia horren alderdietatik bat.
2012
‎Politikak oso rol garrantzitsua du Badiouren obran eta bizitzan. Dudarik gabe, lehentasuna du beste edozerekiko. Bere arerio gehienak eta bere polemika handiak politika arloan sortu zaizkio.
2013
‎Kasu horretan, arima egoera horrek eragin dezakeena interesatzen zaigu. Aristotelesen arabera, bi ikuspegi horiek elkarren osagarriak dira, hau da, batek ezin du bestea saihestu edo ezabatu. Arimaren auzia, bada, ertz askotakoa da, eta zientzialari desberdinek egin dezakete beren ekarpena.
2014
‎Musikan. Siegmunden kantua gizon baten kantua da, eta ez da aitatasun kantu bat; ahotsarekin du zerikusia, agudoagoa da, siluetarekin du zerikusia ere, ez ditu beste bien ezaugarri sinbolikoak, emakumearen kantuarekiko beste harreman batzuk dauzka. Wotan eta Alberich aitatasunez ‘beteta’ daude; Wotanek bere lantza darama eta bere lantzan legeak, eta txano bat darama erdi estalita joateko; Alberich nagusi gorrotagarri bat da, baina nagusi bat da eta bideetan zehar doa lege bihurtzen diren madarikazioak botatzen.
‎ekidin ezin den mandatu baten pultsioan dagoen erreala bezala (horregatik dio Lacanek bulkada baten estatusa etikoa dela); betebeharra desiraren dialektikan harrapatutako ideal sinboliko bat bezala ikusita (norbaitek ez balu zerbait egin behar, debekuak berak sortzen du egiteko gogoa). Norbaitek zerbait ‘egin behar’ duenean, esan nahi du ez duela beste aukerarik, desatsegina bada ere, nardagarria. Wotanek bere burua inguratua ikusten du Frickaren aurrean, eta Siegmunden hilketa permititu ‘behar du’ (hori besterik ezin du egin), nahiz eta bere bihotza harengatik odoletan dagoen; Brunnhilde zigortu ‘behar du’ (‘ezin du besterik egin’), bere alaba maitea, bere gogo sakonenen haragitzea13 Hemen Wagnerrek ‘pieta rekin hiltzearen’ paradoxarekin egiten du topo, Talmudetik (justizia maitasunez kudeatzea aholkatzen digu) Brechten funtsezko Lehrstticke etara (Der Jasager eta Die Massnahme) lantzen den bera da:
2017
‎Bestela esateko, ni ez naizena ez da ez Beste objektua ez ni objektua, baizik eta Beste subjektua. Kontua da nik ezin dudala Bestea ez izan ni subjektu bezala (orduan Bestea objektu hutsa baita niretzat), soilik izan daiteke Bestea ez naizen kontzientzia bezala.
‎Zeharo beste gauza bat da adierazi nahi dudana. Esan nahi dut bestearekiko erlazioak aldrebesak badira, kutsatuta badaude, orduan besteak infernua izan behar duela derrigorrez[...] jende asko dago munduan infernuan dagoena bestearen juzkuaren menpekoegia delako".
‎Bere baitarakoa Bestea ez den hori da ‘isla islatzaile’ modu ezereztatzailean. Bestea ez izatea ez da inoiz emana, baizik eta hautatua eta etengabe birsortua; kontzientziak ezin du Bestea ez izan, ez bada bere burua (ren) kontzientzia bezala Bestea ez izaten. Hor ere, beraz, barneko ezeztapena, munduaren aurreko presentziaren kasuan bezala, izatezko lotura bateratzailea da:
‎ni ukatu hori Ni alienatutzat jotzen dut Besteagandik askatzen naizenarekin batera. Baina horrekin batera, Bestearen existentzia ez ezik, Ni Bestearentzakoarena ere onartzen eta aitortzen dut; azken batean, nik ezin dut Bestea ez izan, ez badut onartzen nire Bestearentzako objektu izatea. Ni alienatuaren desagertzeak Bestearen desagertzea ere ekarriko luke, Ni neu suntsitzearekin batera.
‎Bakarrik uka dezaket nigandik Bestea, hain zuzen, Bestea subjektu den heinean. Bestea bat batean objektutzat hartu eta ukatuko banu alegia, munduaren barruan existitzen bezalaez nuke Bestea ukatuko, baizik eta objektu bat printzipioz zerikusirik ez lukeena subjektibotasunarekin; babesik gabe geratuko nintzateke nire eta Bestearen arteko asimilazio erabatekoaren menpe, tentuz ez ibiltzeagatik Bestearen benetako eremua den subjektibotasunean, eta nire eremua ere badena. Bestea ezin dut distantziara eduki ez bada nire subjektibotasunari muga bat aitortuz.
‎Baina Bestea, hain zuzen ere, ezeztapen berria agertzeko arrazoia da: ezen, baldin eta Beste bat badago jokoz kanpo jartzen nauena eta nire transzendentzia, besterik gabe, kontenplatutako transzendentzia bezala ezartzen duena, horrek esan nahi du Besteagandik askatu egiten naizela nire muga aitortuz. Eta askatze horr (en) kontzientzia edo Bestearen aldean norbera (izatearen) kontzientzia nire espontaneotasun askea (ren) kontzientzia da.
‎Izan ere, hori da modu bakarra nire indarrari edo nire edertasunari objektibotasun absolutua aitortzeko. Bestearengandik exijitzen dudan sentimenduak, horregatik, bere baitan bertan darama berezko kontrakotasuna, bera aske delarik eragin behar baitut Bestearengan. Hori asmo txarreko eran bizitzen da eta bere barne garapenak bera desegitera darama.
‎Eta adierazten du, beraz, osotasun sintetiko ororen ezeztapena abiapuntutzat hartu nahiko litzatekeena kontzientzien pluraltasuna ulertzeko. Zalantzarik gabe, atzemanezina da, ez baitu ekoizten ez Besteak, ez neronek, ez bitarteko inork, zeren, finkatu dugunez, kontzientziek bitartekorik gabe baitute beste kontzientzien berri. Zalantzarik gabe, noranahi zuzentzen dugula ere gure begirada, barneko ezeztapen huts eta soil bat besterik ez dugu aurkitzen deskripzioaren objektutzat.
‎Ordea, Besteak begiratzen badit, bera subjektu delarik izan behar du (eta, beraz, berak ni objektutzat hartzen nauelarik). Baina nik ezin dut Bestea atzeman bere objektua baldin banaiz (eta, ondorioz, subjektu ez banaiz). Beraz, Besteak ikusia izan deritzan erlazioa ezin da ondorioztatu ez niretzat objektu litzatekeen Beste batetik (objektu delarik ezin baitit begiratu) ez ni subjektu aske batetik.
‎Orduan, nire izatearen pitzadura hori saihesteko, Izatearen batasuna aldarrikatzen dut: " ezen ezaguna egiten zaidan izate bat nahi eta onartzen baitut Besteek aitor diezadaten". 77 Baina larriena ez da Besteak eta nik nire buruari egozten diogun izatea bat ez etortzea, baizik eta batere ezagutzarik ez dudala Besteak ikusten duen nauen objektuaz: nire izatearen isuria infinitua da eta erabat degradatuta gelditzen da.
‎ni eratzen naiz ez izaten izate bat ni ez izaten eratzen dena. Era berean, Bestea ez objektua da, ezen nik ezin baitut Bestea ez izan ez badiot Besteari subjektutasuna aitortzen. Bestela esateko, ni ez naizena ez da ez Beste objektua ez ni objektua, baizik eta Beste subjektua.
2021
‎Gainjartze horrek badu beste aurpegia ere, ordea: maskulinoa gizaki generikoarekin solapatu den eran, gizaki generikoa maskulinoarekin ere solapatu da, elkar blaituz (ibid.):
‎62). Bestetik, natura baliabide bizigabe eta mehatxagarri multzora murrizten dutenen aurrean, ez dago zertan kontrajarri Ama Lur singular, holistiko, onbera, eder, harmoniatsu eta esentziala, berriz orekatu behar dugun beste idilikoa bailitzan. Harawayren hitzetan, natura" agente ironikoa" da (Haraway 1995:
‎Lockeren kasuan ere," gizaki bakoitza da norberaren jabe eta bere gainean ez du beste inork eskubiderik" (Locke 2003: 53).
2022
‎Jullienek, nozio foucaultiar batzuk hartuta, heterotopiatzat hartzen du pentsamendu txinatarra, lekurik gabeko lekutzat, eta hura inguratzeak guretzat pentsagarria den horretatik guztitik erabat urruntzea dakarrela dio. Jullienek ez du bestearen egia menderatzeko asmorik, ezpada pentsamenduaren markoan bertan bestearekin elkartzearen ondorioei aurrez aurre begiratzekoa. Arroztasun kontzeptual, linguistiko eta denborazkoaren ondorioak dira, eta ez dute lortu nahi elkar ulertzea, erabat arrotz direnen artean oihartzuna egitea baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
du 15 (0,10)
duen 6 (0,04)
dut 5 (0,03)
ditu 4 (0,03)
badu 3 (0,02)
dugun 3 (0,02)
dute 3 (0,02)
duten 3 (0,02)
baitut 2 (0,01)
dituen 2 (0,01)
dudala 2 (0,01)
duela 2 (0,01)
zituen 2 (0,01)
zuen 2 (0,01)
zuten 2 (0,01)
badute 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
duelako 1 (0,01)
dugula 1 (0,01)
duzun 1 (0,01)
nuke 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia