Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2000
‎Baina ez zegoen segur. " Nik ez dut seguratzen ezen bertze mundu hori hor dagoela, baina ezta ez dagoela ere, zeren eta izena duen guztia zerbait bada...", erraiten zuen, bi iritzi haien artean erabaki ezinik, bai baina ez, ez baina bai... nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan...
‎Ezer esan ez balu bezala pasatzen zitzaigun beste gaietara, eta zalantzan gelditzen ginen, izan ere, hurrengoan, Espainiak jasan zuen Sodomarik gogorrenaren pareko azaltzen baitzigun Errepublika garaia. Kontraesan hauetan justifikatzen zuen bere bizitzaren kontraesana. Denek egiten duten bezalatsu.
2001
‎1745eko urriaren 12an jaio zen Felix Maria familia aberats eta noble batean. Bere osaba Peñafloridako konteak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta, Baionan eta Bordelen zientzia eta musika ikasketak burutu ondoren, harekin batera Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen 1764 urtean. Bilbon eta Azkoitian bizi izan zen, baita gortean ere, eta Tolosako alkate eta Arabako diputatu ere izan zen.
2002
‎Penintsula iberiarrean, 1477 urtean, Errege Katolikoek inprenta kontrolatzeko lehen ebazpena eman zuten Sevillan; 1791 urtean, Floridablanca ko kondeak hiriburuko egunkari guztiak zarratzeko agindua eman zuen (bakar bat salbatu zen: Diario de Madrid izenekoa); Espainiako Bigarren Errepublikak zentsura informatiboa ezagutu zuen bere bizitzaren hiru laurdenetan; Franco diktadoreak burdinazko zentsura ezarri zion prentsari hamarkadatan... horiek ez dira Espainiar Estatuko zenbait adibide baino.
‎Nola itzuliko zen, bada, baldintza haietan Altzara? Ez, Alpujarretan geratuko zen, eta Alpujarretan berregingo zuen bere bizitza, ahal izanez gero. Hasteko, Dioni eta Soniarengana joango zen...
2003
‎Inozoa halakoa. Irekitzen zituen orrialdeak eta bertan kontatzen zirenak asmatutako gezurrak zirela aurrez jakin arren, hitz korapilatu haietan aurkitu uste zuen bere bizitza antolatzeko balioko zuten ereduak. Madame Bovary halakoak.
2004
‎Descartesek ametsok interpretatu zituen seguruena aurreko egunean bururatu zituen ideiekin lotuta, eta ondorioztatu zuen bere bizitzaren bihurgune batera heldua zela, bere bidaiaren aro bat iragana zuela eta norabide berriagoetatik jo behar zuela, eta hortik aurrera metodo bat bilatzen ahalegindu behar zela ordura arteko nahasketari argia eman eta zientziaren lehentasuna eta batasuna ezarriko zuena.4
2005
‎Gizartean eztabaida zabaldu zuen eta urte haietan euskal gizartean eta kulturan gertatzen ziren kontraesanen eredu bihurtu zuen bere bizitza.
‎Emakumeak, berez, ez zuen bestelako paperik gizartean, eta aipatutako bi rol horietatik kanpo, erregimenak ez zion inolako izaerarik onartzen emakumeari. Horrela, frankisten begietara, ezkontzen ez zen emakumeak edo seme alabarik izaten ez zuenak, porrot egin zuen bere bizitzan.
‎Uste zuen bere bizitzako aukera egina zuela jadanik. Baina ez zekien guztiz betetzen ote zuen.
‎Gerra amaiturik, soldadutzan jarraitu behar izan zuen; baimen batekin etxera etorri zelarik, jakinarazi zioten Ebroko Borrokaldian hila zela anaia. Handik hara, aitak arrasto bat egin zuen bere bizitzan, ahanzturaren amildegiaren ertzean.
2006
‎Hitzak goxotasuna ematen du, eta gisa batez hitzaren bidez, artearen bidez, beste mundu bat asmatzen duzu, eta beste modu batean bizitzen ahal zara. Becketten biziari buruz artikulu bat irakurri berri dut, eta ikusten da nola sufritu zuen bere bizitzan, gisa batez literaturak salbatu zuela, hitzak. Eta bere hitzaren indarra ere, menturaz, sufrimendutik heldu zen.
‎Sei hilabete ziren Anek harreman gorabeheratsu hura amaitzeko kemena bildu zuenetik. Bost urte aurrerago Jon ezagutu zuenean, Anek pentsatu zuen bere bizitzako gizona aurkitu zuela: hogei urte bete berritan (Anek hamazazpi zituen orduan), Jonek gizon betea ematen zuen.
‎Ane pentsati gelditu zen une batez. Etxe hartatik atera zenetik bi hilabete bakarrik iragan arren, urtea pasatu balitz bezala ikusten zuen bere aurreko bizitza. Ulertzen hasia zen zergatik izan zituen gustuko aldizkari haiek, zergatik egiten zituen dietak, zergatik tematu zen Jon bezalako morroi batekin ibiltzen.
‎Inkontru bakarra izan zuten bizkaitarren aurrelariekin. Migel Mailuk orduan egin zuen bere bizitzako lehen heriotza.
2007
‎Aitzakiaren bat behar zuen albokoarengana hurbiltzeko, eta erantzun gisa erakutsi zion irria probestu zuen bere bizitzaren berri ematen hasteko. Alberto Jose zuen izena, Camaguey hirian jaioa.
2008
‎Etxerako bidean, makurtu, eta elurra ukitu zuen bere bizitzan lehen aldiz.
‎Ama Toledoko familia noble bateko alaba zen, baina Donostian jaiotakoa, haren aita eta aitona Miguel bezala. Eta haien moduan, armadan izena eman eta gerra egin zuen bere bizitza guztian. Kantauriko Eskuadraren buru zelarik errekonozimendu handi samarra lortu zuen, eta gero ontzigintzara eman zen.
2009
‎Hau da: harremanaren hasieratik, bikotekide biek edo batek argi zuen bere bizitza —eta tartean, harremana bikotearekin— gerora begira euskaraz izatea nahi zuela. Hala irudikatzen zuen hasieratik.
‎bere burua besteen belarrira asko hurbilduz esan, eta ogia erakusten zion albokoari. Emakume hark denetik bizi izan zuen bere bizitza luzean, eta azkenean seme alaben izenak ahaztu zituen, biloben aurpegiak, nor zen bera ere, dena ahaztu zuen, gerrako gose eta sufrimendua izan ezik.
‎Bost anai arrebaren artean gazteena zen Juan Kruz. Lekarozko barnetegian (Nafarroa) egin zituen batxilergoko ikasketak, eta hura izan zuen bere bizitzako, esperientziarik gogorrena?. Ondoren iritsi ziren ETA politiko militarreko garaiak, trantsizio garaiko espetxealdia, torturak eta kulturgintzan buru belarri emandako urteak.
‎Valentinaren begietan sekulako irrika zegoen. Ematen zuen bere bizitzan ez zegoela ezer garrantzitsuagorik Petrus haren hitzak entzutea baino. Gehienen begietan irrika bertsua zegoen.
2010
‎Azken bolada hartan tragedia ugari izan genituen orbetarrok, eta emakume hura Regina enean sartzea pizgarri bat izan zen, bizipoza ekarri ziguna, hasieran bederen. Teofilo Maria zuen bere bizitzako heroi, eta heroiarentzat bizi zen, baina gainerakoak ahaztu gabe, nik primerako harremanak nituen berarekin behintzat. Susanak jakin behar zuen Teofilo Mariaren lehentasunen berri?
‎Elkarrizketaren batean Ernst Jüngerrek aipatu zuen bere bizitzan entomologia eta literatura elkarrekin zihoazela. Intsektuak ikusmolde ziren gizakien joan etorriak aztertzeko eta pertsonen harat honatak irakurtzeko.
‎Azken bolada hartan tragedia ugari izan genituen orbetarrok, eta emakume hura Regina enean sartzea pizgarri bat izan zen, bizipoza ekarri ziguna, hasieran bederen. Teofilo Maria zuen bere bizitzako heroi, eta heroiarentzat bizi zen, baina gainerakoak ahaztu gabe, nik primerako harremanak nituen berarekin behintzat. Susanak jakin behar zuen Teofilo Mariaren lehentasunen berri... esan ere, esan ez zigun, bada, egun batean —igandea zen, eta Susanaren ama alarguna ere hantxe izan genuen, bazkaltzera gonbidatuta—, ezkondu eta handik hilabete pare batera, eskuak sabelera eramanda:
‎Myrtaren etxean kuluxka bat egin eta gero sasoian sentituko zen barruan zeraman nahas piloa disekzionatu, aztertu eta Mariori era hotz batean azaltzeko. Ikaragarri maite zuen, baina horrek bakarrik ezin zuen bere bizitzaren norabidea baldintzatu.
‎1944 urtea iritsi zenerako Pirpo oso nekatua zegoen, eta aurreko garaien mira bilatzen zuen, suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe, erosoago, aberatsago —" korsu patentearekin", esan izango zuen esamoldea ezagutu izan balu. Ez zuen bere bizitza guztia kamioiarekin pasa nahi, Portugaldik Pirinioetara eta Pirinioetatik Portugalera. Zerbait egin beharra zeukaten.
‎Oliveirak institutuan hasi bezperan egin zuen bere bizitzan aurrenekoz bibotea. Erabaki azkarra izan zen, oso ondo neurtutakoa.
2011
‎Itxia eta mendekoa nahi izan zuen Minos krudelak kartzela. Aldaezina eta ziklikoa ezarri zuen bertako bizitza: bueltaka eta bueltaka ibili behar zuen presoak han, atzera aurrera, ezinezko ametsetan galdurik.
‎Macario Iraizozek, beraz, ideia xume batzuetan oinarritzen zuen bere bizitza, ideia handietan baino gehiago: gizartean eta etxean nork bere tokia zuela sinesten zuen, adibidez, eta hala, bera etxeko burua zen, eta etxeko buru bezala jokatzen zuen; baina nola, bertzalde, bere buruarekin zuzena zen eta gehiago sinesten zuen inurriaren lanean txirritaren kantuan baino, ematen zituèn manuak eta aginduak bere buruarendako izaten zituen lehenik, eta hala, etxekoek beti izaten zuten hura lehen lerroan, edozein lani ekiteko prest, erraten zuela:
‎Horrela ez zen ez aberastuko! Etxera itzuli eta torero egingo zen, Andaluzian, bere herrian, eta hala ere ez bazen aberasten, gutxienez zezen artean emango zuen bere bizitza.
‎Halako keinu eta uneak egunero errepikatuko ziren. Tunel batetik ateratzean bezala gogoratuko zuen bere aurreko bizitza.
‎Letek ez zuen bere bizitza idatzi: esan egin zuen, eta elkarrizketa hauetan dago.
‎Hura izan zen bere aita ikusi zuen azken aldia. Esterminatu egin zuen bere bizitzatik, hark beraiek lehenago esterminatu bezala.
‎Lortuko ote zuen bizitzen segitzeko arrazoiren bat topatzea? Lortuko ote zuen bere bizitzako pasio zaharrari uko egin, eta, demagun, beti gustuko izan arren sekula haren gainean amateur batek baino haratagoko irizpiderik izan ez zuen operara zaletzea?
2012
‎Azkenean, alabarekin egoteko une lasai bat. Alboko ohean ez zegoen inor, eta ez zuen bere bizitzaren inguruko azalpenik eman behar.
‎Madrilen bizi bazen ere, euskal gaiak ez zituen inoiz baztertu eta euskarari buruzko ikerlan ugari argitara eman zuen bere bizitzan. Euskal aditzak eta euskalkiak dira, hain zuzen ere, gehien jorratu zituen gaiak.
2013
‎Amona Teresak mila bederatziehun eta hirurogeita bian egin zuen bere bizitzako bidaiarik luze eta konplikatuena.
‎1957ko ekainaren 12an jaio zen, Zestoan (Gipuzkoa), Xabin Etxaide Ibarguren, familia abertzale batean. Lau anai arrebatan zaharrena zen, txiki txikitatik ume mugitua eta bizia, «geldi ez egotekoa, bihurria», Maritxu Ibarguren amak gogoratzen duenez, eta ezaugarri hori aldean eraman zuen bere bizitzako lehenengo urteetan. «Trastea zen, trastekeriak egiten ibiltzen zen beti Xabin», dio amak.
‎Erkiagak irudikatutako Loli Menak Etxeparek bere zerrendara eraman ez zuen, opari? bat gehitzen du; izan ere, emaileak berak aitortutakoaren arabera, Araibar zalduna berrerosteko eskaini zuen bere bizitza.
2014
‎Bizitza aldatu zitzaion, argitik ilunera. Gaur bere logelan duen itxura bera hartu zuen bere bizitzak.
‎Gogora ekarri zituen Galan doktorearen aholkuak. Eskubidea zuen bere bizitzan atsegin apur bat jartzeko, eskubidea zuen bakea bilatzeko. Ez zen aski hilabete haietako infernua?
‎Suberte txarra izan zuen bizitzan eta hilda gero ere ez zuen izan onarpen larregi. 18761918 urteen bitartean iraun zuen bere bizitzak. Bizirik zegola bere ikerketen emaitzak argitaratu zituen, batez ere? Österreichischer Akademie der Wissenschaften?
‎Kartzelan sartu ez ezik, heriotzeko epaia ere eman zioten. Hil baino lehen berdabiotar dirugileak urte beteko epea eskatu zuen bere bizitza bertsotan jartzeko. Bere bizitza urtebetez luzatu zuen bertsoak jartzeko.
‎haren ekintza guztien eta izaeraren sekretua edo errazoi nagusia pertsona bat zen: maite maite zuen Kristo Jaun berpiztua, eta hori erakutsi zuen bere bizitza osoan mila erara.
‎Musuak, hortaz, ez zuen bere bizitzako beste musuek izandako zigor gabetasun berbera izango. Amaitu zen musuak jolasa ziren garaia.
2015
‎Une batez ere ez zitzaion bururatu enpresa gizon hari saltzea. Zerbait egin nahi zuen bere bizitzarekin, zerbait ona, eta hauxe izan zitekeen. Bestalde, ez zuen beste gauza bat erdizka utziko.
‎Erdia joateko behar izan zuen; beste erdia, etortzeko. Ez zuen bere bizitza osoan beste ezertarako denborarik izan. Eta, hala ere, joan eta etorri edo etorri eta joaten zen bitartean, astia izan zuen emazte eta ama eta amona izateko, eta zoriontsu ere bai, tarteka eta ezin esan ahalako indarrez.
‎Alejandro Magno enperadore erromatarrari ere ametsetan agertu zitzaion Alexandria hiriaren kokalekua; tokia, ustez, erabat desegokia zen, baina hantxe sortu zuen Mediterraneoko historia aldatuko zuen hiria. . Ez zuen bere bizitza amestu, bere ametsak bizi izan zituen?, esan izan digute dotrina koptoan pertsonaia historikoei buruz.
‎Maturanak eta Varelak bezala, Dickek ere sistemak eraikitzen pasatu zuen bere bizitza. Gehienak fikziozko sistemak ziren, Maturana eta Varelaren bestelakoak.
‎–Edozer gauza, gauza bera esan nahi zuen keinu bat egin zuen esku zabalekin?: zer egin nahi zuen bere bizitzarekin, adibidez.
‎Ostaizkak gorroto zuen bere bizitza baldintzatzen zuten erabakiak bera kontuan hartu gabe hartzea, eta esfortzu handia egin behar izan zuen besoak gurutzatuta mantentzeko, isilik jarraitzeko, buruarekin astiro astiro baietz egiteko.
‎Gorkarekin bukatu eta hurrengo egunean erosi zuen bere bizitzan lehenengoz lore sorta bat Arantzak. Egun epela izan arren lainotua zegoen eta Arantza zen eguzkitako betaurrekoak jantzita ageri zen bakarra.
‎Bazekien zer egin nahi zuen bizitzan, norekin eta non; berak ordea ez zekien ezer. Berarekin harremanak zituen edonork zekien zer egin nahi zuen bere bizitzarekin, berak izan ezik, bera beti zebilen bila eta bila, auskalo zeren bila.
‎arimen onerako diren gauzak ipintzea. Kapitulu honekin amaitzen da idatzi zuen bere bizitzaren kontakizuna. Jaunaren aintzarako izan bedi, amen.
‎arimen onerako diren gauzak ipintzea. Kapitulu honekin amaitzen da idatzi zuen bere bizitzaren kontakizuna. Jaunaren aintzarako izan bedi, amen.
‎Soldaduaren morala eta ezjakintasuna salatzen ziren: milizianoak frontean askatasunaren alde borrokan jokatzen zuen bere bizitza, baina, gero, denbora librean, eta heriotzaren arriskua hurbil ikusita, erretagoardiako prostituzio etxe eta kabaretetara jotzen zuen plazer une baten bila, bere printzipioak bazterturik. 1937ko otsailaren 18an argitaratutako artikulu batean irakur daiteke ideia hori:
‎Bill nevadarra zen, baina lehengo eta oraingo mundu askotako biztanlea ere bai. Izan ere, idazlea zen, eta horrek esan nahi zuen bere bizitza gehiena gorputzez kanpoko esperientzia bat zela. Idatzi gabeko egunak ez ziren osoak.
‎Ez zen ohikoa. Ez zuen bere bizitzaren errepasorik egiteko ohiturarik. Are gutxiago baloraziorik.
2016
‎Hark bere eskubideak lortu ezean, geuk ere ez ditugu geureak eskuratuko?. Prudence Crandallek arriskuan jarri zuen bere bizitza, ume beltzen hezkuntza eskubideak defendatzeko. Haren konpromisoak promes bat ere bazekarren, alegia, aliantza emankor eta indartsu bat sor zitekeela beltzen eta emakumeen artean, bi bien askatasun ametsak betetzea helburu.
‎Berak ere, haatik, aurkitu zuen bere taxonomi ikerketetan zenbait ale sailkatzeko zailtasunik, bi espezie ezberdinen bitartean ikusten zituelako. Honexek eraman zuen bere bizitzaren azkenaldian uste izatera Jainkoak generoak sortu zituela eta espezieak naturaren lana zirela. Honela Jainkoak Canis generoa sortu zuen eta natura, genero honengan era askotara jokatuz, otsoa, txakala, txakurra, e.a., sortuz joan zen.
2017
‎Baina giroa zapuzten ari zen gure sirena xaharraren hasperenekin. Urte berri bakoitzarekin harek ere Azken Juizio txipi bat bizi zuen; harek ere behako bat ematen zion bere iraganari, pisuan ezartzen zuen bere bizitza, eta alferrikaldua aurkitzen. Egun seinaleetan emakume haren kaska bipilduan hiriak, gizonak, zetazko soinekoak, xanpainak, bizar perfumatuak jaikitzen ziren oroimenaren hilobietatik eta oihuka hasten ziren.
‎Hortik aurrera, bakoitzak irabazi behar zuen bizitzaren konbatea. Babak ere nahikoa lan zuen bere bizitzarekin. Eta orain Beltzaren kontrako borroka.
‎BERE buruaz beste egiteko hirugarren solairuko eskailera zulotik salto egin zuen amak. Erortzen utzi zuen bere bizitza. Atarian aurkitu nuen berea izandako gorpu hura, karkasa hura, eskaileretako baranda zati baten eta odol putzu oraindik bero baten aldamenean.
‎Urtarrilean izan zen Ducau MUren Aretxabaletako Ikus entzunezko Fakultatean EKT graduondoan parte hartzen. Haurtzaroko bizipenetatik abiatuta, umiltasunez eta ikur duen umoreaz egin zuen bere bizitzaren kontakizuna. Guraso euskaldunak zituen arren, urteetan aurrera egin ahala ikasi zuen euskaraz; hala ere, euskal tradizioa eta euskalduntasuna oinarri izan du parte hartu duen egitasmoetan.
‎Egun batez utzi zuen joko hori bertzela espetxean bukatuko zuen bere bizitza. Bestaldetik maite zuen arriskua eta plazerrekin egiten zuen lan hori.
2018
‎Manoli Urritegik gogoan du nolako eragina izan zuen bere bizitzan Jose Javier anaiaren hilketak: «Eragiten du, hasieran burbuila batean zaudelako.
‎Beraz, bat egiten dut nire kideak hain ondo azaldu duen guztiarekin, eta berak iradoki duen beste zerbait erantsi nahi nuke nik. Nere Poza biktima koitaduak akats bat egin zuen bere bizitzan, akats bakarra: gizarte honetan genero berdintasunera iritsi ginela sinistu, eta berdintasun hori klase apalagoko gizon batekin ezkondu eta familia bat aurrera ateratzearekin bateragarria zela pentsatzea.
‎biografia euskaraz argitaratzea. Izan ere, gerraosteko giroak eta eskolak euskara lapurtu zioten gizonak zor gisa sentitzen zuen bere bizitzaren kontakizuna hizkuntza honetan egitea.
‎Zortzi urtez izan zen Psikologia Fakultateko Dekanotzako kidea, Euskara dekanorde gisa. 2011ean erretiroa hartu zuen, baina 2014ra arte irakasle emeritu moduan luzatu zuen bere bizitza akademikoa.
‎Horientzat, gaztelera ez ziren beste hizkuntzak basatien hizkuntzak ziren”.Apologista bihurtuDiskurtso horrek sutan jartzen zuen Larramendi, eta horrela, “gaztelaniaren aldeko apologistei aurre egiteko euskararen aldeko apologia egitea erabaki zuen. Orduan jarri zuen bere bizitzako estrategia abian: 1728an Salamancan bizi zela, De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España idatzi zuen.
‎Sosegua ematen zion horrek. Ez, ez zuen bere bizitzan ezer garrantzitsuagorik egin, nekez egin daiteke ezer ikusgarriagorik Askatasun Anderearen bidaia hartan beilari eta polizoi izatea baino. Eta orain hau.
‎Zegaman sortua 1836an, eta bertako parrokiako organista izandakoa, Klaudio Otaegi, magisteritza Gasteizen ikasi eta gero, Hondarribian kokatu zen maisu 1858an, eta han eman zuen bere bizitzako bigarren zatia: Hondarribian jaio ziren bere bost seme alabak, Hondarribitik kolaboratu zuen Bonaparte printzearekin bere koinatua, Hondarribian bilakatu zen olerkari eta itzultzaile.
‎Erantzunik gabe gelditu zen Josephi igorri gutuna. Nonbait haren gutun kaxan lo zegokeen, ezen gure gizonak ez zuen bere bizitza osoa bere berrehun biztanleko Authan herrixkan ematen. Nonbait bidaiatan zegokeen.
‎Nostalgia arraro bat sentitu zuen, ezagutzen zuen zerbait galdu izan balu bezala, nahiz eta jakin berak ez zuela han inolako zeresanik. Bera ez zen historia haren parte, eta gainera, nahikoa zuen bere bizitzarekin, baina bazen zerbait historia hartara erakartzen zuena.
‎Izan ere, izena Melchor Ornat erronkariarrari zor dio, bere osaba eta bataioko aitabitxiari, eta bera izan zen Independentzia Gerran Napoleonen armadarekin kapitulazioa negoziatzeko arduraduna, eta Gerra Errealistan Nafarroako erresumako Errege Ogasunaren administrari orokorra izendatu zuten behin behinean (Martm, 1825). Aurrerago ikusiko dugun moduan, I. Karlistaldiak ere markatu zuen bere bizitza.
2019
‎Antzerakoa da orain Senarraren egoera, ohoreari dagokion" betebeharra" burutu du, baina menperatzen zuen andrearen kontrol lanaz aparte ez dio munduan beste ezerk axola. Harekikoak justifikatzen zuen bere bizitza, eta harritu egiten da Flora faltan duela sentitzeak," oraindik ere, batzuetan oraina erabiltzea gertatzen zait Floraz ari naizenean" (282). Baina bere" arazoa" ustez" konpondu" duen arren, bere barnean obsesioak bizirik dirau:
‎Williams anderea urduri zegoen. Ez zuen bere bizitza osoan halako batekin elkarrizketarik izan, eta, horrek, jakina, ez zion gauzak berak nahi bezala gertatuko ziren segurantziarik ematen. " Izan dadila izan behar duena" atera heltzeko zazpiren bat eskailera maila geratzen zitzaizkiola pentsakor zebilen.
‎josten eta sukalde lanak egiten. Hamasei urterekin, Nome herrira alde egin eta hantxe aurkitu zuen bere bizitza (ustez) hobetuko zuen pertsona: Blackjack abizena zuen gizona.
‎Berak ere gauza bera pentsatu zuen Xabierrekiko harremana hautsi ondoren, baina, Pasaian hamabi urte igaro ondoren, maite zuen herria, maite zituen herriko kaleak, portua, kaioen karranka eta itsasoratzen ziren barkuen turutak. Denbora tarte hartan, eta ia hutsetik hasita, hantxe eraiki zuen bere bizitza, eta ez zuen Bilbora itzultzeko inolako asmorik. Urteetan zehar laguntzat izan zituen haiek krimen anker baten erruduntzat jo nahi bazuten ere, bera ez zegoen etsitzeko prest.
‎Trikiri berdin zitzaion. Nahikoa lan zuen bere bizitzaz arduratzen beste batzuk zaintzen ibiltzeko. Tipo hark eztul egiteari uztea besterik ez zuen nahi.
‎Jaingoikoari egindako erreferentziatan dago bi autoreen arteko alde nabarmenena. Hala ere, LetekLizardiren obraz gogoeta egin zuen liburu batean eta panteistatzat jo zuen bere bizitzaren ikuspegia (1974: 29):
‎Lalek zehatz eta gordintasunez kontatzen digu zer egin behar izan zuten bizirik irauteko. Berak goiburu honen arabera bizi izan zuen bere bizitza: " Goizean esnatzen bazara, ja egun ona da".
‎...reki eta plater nagusia, atuna tipularekin, jan bitartean, eta Martari burura etorri zitzaion zein gustura egoten zen okindegiko jendearekin, etxean bezain gustura ia, edo agian etxean zertxobait gusturago, han bikiak zeudelako eta berarentzat munduan aurren aurreneko gauza bikiak zirelako; baina nolanahi ere, aitortu egin behar zion bere buruari, halako egunetan behintzat bai, poz handia ekartzen zuen bere bizitzara okindegiko jendearekin egoteak.
‎agintari eta menpekoen arteko bereizketan oinarritzen den alienatutako antolaketa politiko mota bat.5 Bereizketa honek forma ezberdinak hartzen ditu klaseetan oinarritutako ekoizpen modu ezberdinetan. Marxek azalpen hau behin eta berriz berraztertu zuen bere bizitzan zehar, argudio batzuk alde batera utziz, beste batzuk garatuz, eta aldi oro geroz eta bide materialistagoak jorratuz. Hau argien 1871ko Pariseko Komunari buruz egin zituen oharretan ikusten da, berau agintari eta menpekoen arteko bereizketa gainditzea helburu zuen antolaketa politiko erradikalki berri bezala deskribatu baitzuen.
2020
‎Judit, bere aldetik, etxekoandre ezkonduaren klixetik ihesean, beste klixe bat bihurtu zuen bere bizitza: alde batetik bestera" bere burua" bilatzen dabilen adin ertaineko emakume zuri middle classa; yoga, homeopatia, budismo, ekologismo eta horrelakoak, ezagutza" nagusiago" bat erdiesteko bide bezala praktikatzen dituena.
‎Pierre eta bere lagunak egunero joaten ziren bertako hondartzara eta bertan, hondartza aurreko ostatu horietako batean topatu zuen bere bizitzako lilia. Neskak Mirentxu izena zuen eta euskalduna zen, Donapaleukoa, eta udetan Lapurdiko kostaldera hurbiltzen zen ostalertsa.
‎–Idazle batekin beti gaude zorretan?, atera zitzaidan, baina esaldia jarraipenik gabe utzi nuen, motz. Orduan aipatu zuen berak bizitzari, sorkuntzari eta oro har existentziari buruzko gaiekin ibilia zela idazle hil berria, baina kolpetik eta inork espero ez zuenean eleberri errealista eta kutsu politiko handiko bat idatzi zuela, oso hilabete gutxitan gainera, eta lan horren amaiera ospatzetik zetorrela erretegi batetik mendiko auto batek atzetik jo eta maldan behera bota zuenean. –Izeta erretegian afalduta zetozen idazlearen Smart txikian Urdanetako errepide estuan behera, eta ukitu bat nahikoa izan dute maldan behera joateko.
‎Garai bertsuko beste artista asko bezala, Parisko Montparnasse auzoarekin lotuta dago Modiglianiren izena. Han igaro zuen bere bizitzaren zatirik handiena, eta bertan margotu zituen bere obrarik garrantzitsuenak. Baina sortzez Italiakoa zen:
‎Erakusketa bakarra egin zuen bere bizitza osoan. 1917an izan zen, Parisko Berthe Weill galerian.
‎Han aditu zuen bere bizitzako lehen larrualdia. Aditu bakarrik; begiratu ere ez baitzuen egin, ikusiko zuten beldurrez.
‎Halaxe sartu zen aurrekoaren antzik ez zuen sala batera; lurretik sabairainoko apal handiak zeuden, denak liburuz beteak. Ez zuen bere bizitza osoan hainbeste liburu batera ikusi. Ezta hain zaharrak ere.
‎Futbol  taldekoak denak elkarrekin zihoazen autobusaren goiko aldean, ura edanez eta elkarri bizkarrean zapladak emanez morala igotzeko. Mariannek sentsazioa izan zuen bere bizitza erreala handik oso urrun ari zela gertatzen, bera gabe, eta ez zekien iritsiko ote zen inoiz non zegoen jakitera eta haren parte izatera. Institutuan maiz izaten zuen sentipen hori, baina sentipenak ez zekarren berekin berariazko irudirik bizitza erreala nolakoa zen edo zer sentitzen zen erakusten zuenik.
‎–Zoazi lotara Galdos, hemen ez duzu deus egiten, esan zion Lohobiaga kapitainak Galdosi, marinelei aginduak emateari utzita, bere ile urdinduak bekoki izerditsutik apartatzeko ahaleginetan. Joanes Lohobiagak igaroa zuen bere bizitzako hirurogeigarren zubia, baziren berrogei urte itsasoari aurrez aurre begiratzen ziola. Kapitain trebea eta zaildua zen Joanes, gizon taketa, Amilibiarekin batera hamaika itsasontzi gobernatutakoa.
‎Manifestazio jendetsuak, hurrengo egunetan, hainbat hiriburutan, Casetasen" Ezin alferrik izan" pankartetan zeramatelarik. " Badakigu horixe dela bahituaren benetako sentiera." Casetas langileak, diote sareetako milaka mezuk, ez zuen bere bizitza salbatzeko aukerarik izan.
‎Tabloideen urakanaren begian, Ivannak esan zuen bere bizitza eta botereari eusteko ezinezkoa egiten ari zela.
2021
‎Amorebieta Etxanon sortua 1940an, baina Iruñean iragan zuen bere bizitzaren zatirik handiena. Herri Batasuneko diputatua izan zen Nafarroako Parlamentuan 1979ko, 1983ko eta 1987ko legegintzaldietan.
‎Xaho etorri handiko idazlea izan zen, eta liburu errenkada bat argitaratu zuen bere bizitza laburrean zehar59 Arrastorik sakonena utzi zuena, ordea, ipuin bat izan zen:
‎Esan bezala, Xaho etorri handiko idazlea izan zen eta liburu errenkada argitaratu zuen bere bizitza laburrean zehar. Euskal jendartean arrastorik sakonena utziko zuen lana, ordea, ipuin bat izango zen.
‎Eta badira liburuan zazpi poema ere. Michelek produkzio poetiko handia izan zuen bere bizitza osoan, baina zazpi horiek hautatu dituzte, «erbestearen ideiak» inportantzia handia duelako haietan, Etxarteren arabera. Hain zuzen ere, Parisko Komunaren porrotak ere garrantzi handia du poema horietan, eta Euskal Herriarekiko lotura ere azaltzen da, Michele Angiolillo Bergaran (Gipuzkoa) hil zutenean, Michelek poema bat idatzi zuelako:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia