Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Beste irizpidea da hitza egokia izatea kontestu horretarako. " Otto Pette" n nik ordura arte erabiltzen ez nituen hitz dezente badaude ere, ez dut hitz bakar bat ere erabili hiztegiak" hau hala esaten da" diolako. Gutxienez esaldi baten barruan, edo klasiko baten testu barruan kontestualizatuta aurkitzean, eta non eta nola funtzionatzen duen dakidanean, lasai erabil dezaket hitz hori, klasikoarena imitatzen dudan beste kontestu batean.
‎Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
‎Eta hura titan baten lanaren fruitua zuan, eta guztia zuan su-mendi baten eztanda... eta, su-mendi haren aitzinean, ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena. Eta iduri haiek haize bortitz bat bezala sartu zituan ene baitarat, eta haize hark nik ordu arte imajinatu eta eraiki nituen bertze iduri guztiak errotik edeki eta ezabatu zitian. Eta, Michelangeloz eta Michelangeloren buruaz betetzen nintzela, nitaz eta neure buruaz hustu ninduan.
‎Ba ote zekiten tren hura ez zihoala inora? Zergatik esan zidan txartel saltzaileak zeina, izan ere, ez baitzen betikoa, beste bat baizik, garaiagoa eta lotsagabeagoa eta libertinoagoa inondik ere, nik ordura arte sekula ikusi ez nuena bidaia on bat izan nezala, ez baninduen ezagutzen. Gizalege hutsez?
2003
‎Musuak, listua, mingaina eta eskuak. Ibanen zakila gogortu zenerako bigundua zegoen nire ordura arteko gogorkeria. Inozoa neu, ahula.
2004
Nire ordu arteko esperientzia urria kontuan izanda, ez zirudien ez don Juan ez Casanova izateko bidean nintzenik, bistan da, eta horregatik, biharamunean, neskak bere apartamentura gonbidatu, elkarrekin afaldu eta eskutik helduta gelara eraman ninduenean, hura sinetsi ezinik geratu nintzen.
2005
‎Ez nekien nik ordura artean, benetan, tristura zer den. Udazken eta negu ezin txarragoak pasa nituen.
2006
‎aerodromoko jarduna hutsaren hurrengoa zen, bulegoan sartu arte ez genuen inor ikusi garitako guardia hantusteaz eta barrakoietaraino eraman gintuen soldadu handikoteaz kanpo. Bulegoan sartu ginenean ere, bertako jardueraren motela pilatu zitzaien nire ordu arteko desilusio txikiei.
‎Eszenak eta muinoko freskoak erasan egin zioten nire ordu arteko aldarte badaezpadakoari, eta han abiatu nintzen aldapan behera, koska handienetan belaunen ahultasuna nabaritzen nuela eta Angelori buruzko kontuak kabutan nerabiltzala (ia oharkabean, Angelo izena Kurtenaren tokia hartzen ari zen nire baitan). Oraingoan, ordea, kontuok ez ziren nik ikusi ez nuen irrati baten inguruko susmoak, Angelok nirekin izandako portaera bakanaren gainekoak baizik.
Nik ordu arte eskaletzat hartu nuenaren mahaira joan zen Öchler eta errespetu handiz agurtu zuen. Idazleak muzin egin zion:
‎Alemanian ez bezala, Triesten guztiz naturaltzat zeuzkaten kausa jakinik gabeko bat bateko aldarte aldaketak, haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak, bizitzeko aisetasuna, kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak, eta baita dirudunak ziruditen oso ondo jantzienak ere?. Deserosoa egiten zitzaidan hura guztia, nik ordu arte bizi izan nuenaren hain bestelakoa baitzen, baina, aldi berean, erakarri ere egiten ninduen haren guztiaren muinean zegoenak: naturaltasunak.
‎Musso  liniren erregimenaren kontrakoa zelako jipoitu zuten Angelo eta auskalo nora eraman. Nik ordu arte gehien maite nuenaren etsaia izateagatik. Horretaz jabetzean sentitu nituenak kontatzeko, logikak agintzen duena esaten hasi nuke:
2007
‎Hamelingo xirularia datorkit gogora Txema Viñasprez oroitzean, hark saguekin bezalako eragin hipnotikoa sortzen baitzigun honek gitarra hartzen zuen bakoitzean. ...atera nahiz bestera eramateko gaitasuna ere izango zuen, baina, zorionez, hipnosi egoerak amaitu egiten dira halako batean, eta Txemak nigan zuen eragina ere bai; nire fedea koloka jartzearekin batera, gu denok Txemarentzat bere proiekturako tresna besterik ez ginela iruditu zitzaidan, baina baliteke alderantziz izatea ere, hots, bere proselitismo lanerako instrumentuak ginela kon turatzean hastea nire ordura arteko sinesmena ere zalantzan jartzen. Berdin dio honezkero.
2009
‎Indar gehiago, eta baita behazuna bera ere ezti gozo bihurtzeko abildadea. Emakumeak ez du, ordea, nik ordu arte ezagututako inoren antzik, aratza du begirada, lasaia du arnasa, gozoa du hatsa.
2010
‎eta aita Etcheverryk ez zuen beste ametsik?. Elizak dioena gauza bat duk, baina ebanjelioa bertze gauza bat duk, eta nik ebanjelioa diat jarraibide? esaten zidan maiz?, komentuko aita nagusiari hartarako baimena eskatua ez ote zion ordurako?; aita Etcheverryrekin ikasi nuen, halaber, nekazariak eta fabriketako langileak, nik ordu arte ederki bezain inkontzienteki bereizten nituenak, haiek onak, hauek susmagarriak?, txanpon beraren bi aldeak zirela: munduko baztertuak ziren, batzuk zein besteak, zeinekin Kristok bat egiten baitzuen.
‎hitzak alarma guztiak piztu zizkidan. Eliseok eta Idoiak beste bi grafito erakutsi zizkiguten, nik ordura arte ikusi gabeak: batean MARCOS LAGVN agertzen zen, eta bestean JOSE GALIMATEA, ondoan gogoratzen ez dudan testu batekin.
‎Isilik geratu zen Mikel, lurrari begira. Biok genekien nolako notak ateratzen zituen, ez zegoen esan beharrik, baina nik ordura arte beti pentsatu izan nuen horrek ez zuela askorik axola, eta are gutxiago axolako zitzaiola berari, Mikeli. Oker nengoen ordea.
‎Simone Weil, nire formazioaren beste zutabeetako bat izan zena; Salbatorek ere bazekien emakume aparta haren berri, baina gehien zekiena aita Etcheverry zen, arratsalde haietako batean Simoneri buruz su eta gar aritu zitzaidana: ...ekin eta munduko zaborrarekin bat egin nahi zuelako... eta aita Etcheverryk ez zuen beste ametsik —" Elizak dioena gauza bat duk, baina ebanjelioa bertze gauza bat duk, eta nik ebanjelioa diat jarraibide" esaten zidan maiz—, komentuko aita nagusiari hartarako baimena eskatua ez ote zion ordurako...; aita Etcheverryrekin ikasi nuen, halaber, nekazariak eta fabriketako langileak, nik ordu arte ederki bezain inkontzienteki bereizten nituenak —haiek onak, hauek susmagarriak—, txanpon beraren bi aldeak zirela: munduko baztertuak ziren, batzuk zein besteak, zeinekin Kristok bat egiten baitzuen.
‎Zer iruditzen zaizu?", esan zidan berak hizketan hasi eta segituan. Ezta hitz erdi bat ere nire ordu arteko jokaeraz. " Oso ondo", erantzun nion.
2011
‎Jean lo zegoela uste izan nuen nik ordura arte, baina bere begi zeiharrak zabaldu zituen, distiratsuak, eta betile beltz ugari haien artetik, adi adi begira jarri zitzaidan. Gero, sekretu bat salatzen duenaren doinuaz, amaitu zuen:
‎Ez zeunden, ez neukan inor inguruan, eta, ez non eta ez han, aita!, aita!, hasi nintzen ni. ...rbola baten atzetik bragetako botoiak lotzen, eta nire aurpegia ikusirik, eskua nire buruan jarri eta ilea nahastu zenidan adeitsu, lasai, txiki, esan zenidan ahots irritsu batez, nirekin hago, eta nirekin baldin bahago, ez haiz sekula galduko, horixe esan zenidan zuk, eta Aldapera eraman ninduzun, hemen jaio ninduan ni, hau duk nire etxea, esan zenidan harro, eta ni traizionatuta sentitu nintzen, nik ordu arte uste bainuen zu eta ni bizi ginen etxea zela zure etxea, zure benetako etxea, eta ez zitzaizkidan batere gustatu amonak urez betetako katilu handi batean atera zizkidan gereziak.
‎Euforiatsu zeunden, ez zinen portatzen ari nik ordu arte ezagututako aita diskretu, neurritsu, zuhurraren moduan. Gardentasun osoz ikusi nuen, pantaila batean bezala, neurologoak aurreratu zidana:
‎Hori dela eta, ez zitzaigun tiro hotsik egitea komeni. Ni ordu arte geziakaz sekula ibili gabe nengoenez, ez nuen ondo asmatzen. Basokoak, ostera, ume umetatik horretara ohituta zeuden eta, ene aldean, hobeto moldatzen ziren.
2012
‎Tarta mozketa, ezpataz?, andregaiaren lore sortaren banaketa eta tartako panpinatxoen protokolozko esleipena. Tradizioak eta gizarteko ohiturek ezarri eta ezkonberri gehienek? nik ordura arte ezagutu nituen guztiek bai, behinik behin, lotsa gutxi eta plazer handiz betetzen zituzten erritu, nire iritzirako?
‎Pello Salaburu errektoregai zela Euskara errektoreordegai izatea ez zegoen nire ordura arteko jardunetik hain urrun. Ezagutzen nuen EHUko euskararen mundua, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko euskara dekanorde nintzen, EHUko Euskara Batzor­deko kide, euskaltzain?
‎Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko indar ezezagunez nagusitu ziren sentimenduak. Eta sentimendu horiek garaitu ez nintzaten aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen.
‎Amorruz bekaizten nuen Jeanek ezin eman ziezadakeen zorion hura. Ez bakarrik zentzumenen zoriona, ulertzen didazu?, arimako sukarra ere bai, nik ordura arte maitasuna deitu nionarekin zerikusirik ez zeukan zerbait. Etxera itzuli eta gau guztia eman nuen negarrez, neure buruaz izuturik.
‎Tardirenak ikusteko guraz I literarioa ez eragiteko kontu eginez hartu eta" hola hasi zen nik ordura arte ez nuen ezer esan ezer ez Arthur Ganatek hitz eginarazi zidan Arthur estudiantea mediku nahia bera ere laguna juntatu ginen Place Clichyn bazkalondoz hitz egin nahi dit entzuten diot ez ahal gaituk kanpoan egongo esan dit goazemak barrenera sartu naiz harekin bai terraza hori hasi zen astakiloentzat duk hator hona orduan gainera konturatu ginen ez zebilela kalean inor beroagatik ez au...
2013
‎Nabarmentzen ari zen nire aurrean. Elizako koruarekin erlazionatzen nuen nik ordura arte. Ez nekien organizatuta zegoenik.
2014
‎Heriotza ezagutu nuen bat batean. Niretzat ordura arte heriotza abstraktua zen, ez zen gauza konkretua, ez zuen eraginik nire bizitzan. " Niri hori ez zait gertatuko, gurasoei ez zaie gertatuko" uste nuen...
2015
‎Txundituta gelditu nintzen. Nik ordura arte ikusitako eraikinik altuena zen. Harri zuriz egina zegoen, eta leiho estu kontaezinak zabaltzen ziren murru astunetan.
‎Arratsaldez joaten ginen, eskola bukatu eta gero, askotan ilunduta, eta Zumarragako kale bestela ere ilunak are ilunago bihurtzen zituen honek. Felix Vaqueriza zuen izena irakasleak, eta haren bizitzak nik ordura arte ezagututako beste inorenak baino abentura kutsu handiagoa zuen. Montyk eta Jon Gurutzek aurrez abisatu zidatenez, Donostian jaio baina Errusian hazitakoa zen Vaqueriza, haurra zela 36ko gerran Moskura eramandakoa eta gero han geratu zena; Sobiet Batasuneko zinema estudioetan egin omen zuen lana, dekoratuak pintatzen eta; gero sorterrira itzuli zen, baina komunista izaten jarraitzen omen zuen, sutsua gainera.
‎Bigarren egokitzapena ere inportantea zen: ez zen sinetsi behar, nik ordura arte erdizka sinetsi nuen bezala, maitasuna berez eta zerutik etorria bezala iritsiko zenik; aitzitik, norberak bilatu behar zuen, horretarako baldintza egokiak jarri; eta mutilen ikastetxe bat ez zen, inondik ere, batere ingurune aproposa bikotekidea bilatzako. BUPeko 3 ikasturtea egiteko Tolosako Eskolapioak utzi eta Beasaingo Institutura etorri behar nuen nik, gero azalduko ditudan arrazoiengatik; institutua, noski, neska mutilena zen, eta, hortaz, neska mordoa ezagutu ahal izango nuen; giro natural samarrean ezagutu gainera, konturatuta bainengoen herriko festa eta neguko dantzaldietako giro hori ez zela batere aproposa jendea den bezala ezagutzeko, nahiko jarrera artifizial eta behartuak hartzen baikenituen denok ere, guai, jator eta moderno agertu nahian; eta jarrera horrek, niri batere ez gustatzeaz gainera, argi zegoen ez zidala funtzionatzen, artean estreinatzeko bainengoen.
‎Hala zioen aitorpenean. ETAkoa nintzen, eta propaganda subertsiboa zabaltzea izan zen nire ordura arteko lana.
‎Ohitu egin behar izan dut. Gogoan dut gimnasiora joaten hasi ginela, eta nik ordura arte ez nuen sekula gimnasioa egin. Besteek pisua jasotzen zuten bitartean, nik barra besterik ez nuen jasotzen.
2016
‎Eztarria lehor eta begiak heze nituela, idatzi nizun ez nekiela non zeunden, baina arestian nirekin Untzagan kafea hartutakoa ez zinela zu, faltan sentitzen zintudala eta itzultzeko, arren. Paper haiek ez nizkizun ez eman ez bidali, handik hilabete batzuetara sutara bota nituen sanjoanetan, nire ordura arteko bizitzan aldatu nahi nuenaren beste hainbat sinbolorekin batera, suaren indar garbitzaileak guztia onera ekarriko zuen esperantzan.
2017
‎Brastakoan, nire oldarra geldiarazten dut, neurez: zer egin dut ba nik ordura arte. Gaiaz hitz egin nahi izan dudan aldi gutxi horietan, gehienetan mozkor arraildurik egonda?, izena aipatu dut, ala?
‎“Gola Galkargo”, “Gola Galkargo”, “Gola Galkargo”... Misterio harrigarria ziren marrazkirik nahiz bestelako apaingarririk gabeko idazkun haiek, errepide niretzat ordura arte ezezagunaren bi aldeetan ezarritako neurri askotako kartel eta paneletan. Soilaren soilez, bortitzak ere egiten zitzaizkion bidaiariari:
‎Beste egun batez, ahizpek logelan zuten munduko mapari begira, azaldu zidaten aspaldi Europatik Ameriketara eraman zituztela afrikarrak, eta esklabo gisa saltzen zituztela, oso indartsuak zirelako. Nik ordura arte pentsatzen nuen beltzak Afrikakoak izateaz gain, Estatu Batuetako jatorrizko herritarrak ere bazirela, pelikuletan ikusten nituelako.
2018
‎Miaketen ondorengo gauean sentsazioa izan nuen nire kontra etorriko zirela. Nik ordura arte ez nuen herio mehatxurik jaso, eta gau hartan milaka jaso nituen, tartean Guardia Zibilaren forotik, orain ilegaltzat jo dutena. Hori bai, ez nuena espero zen Polizia hiritarren kontra kolpeka hastea.
‎" Erabaki nuen ezin nuela bertso hura hasierako agurrean bota. Besteek nirekiko ordura arte eraikitako begirada erabat baldintza zezakeen eta ez zen hura horretarako eguna. Egun horretan entzuleek, epaileek, ni bertsolari gisa juzgatzea nahi nuen, bestelako distortsiorik gabe, gainerako zazpiak bezalaxe."
‎Eskailera ondoan bazegoen, nik ordura arte inoiz ikusi gabe nuen kabina moduko bat eta bertan bi neska eta mutil bat ari ziren lanean. Eskailerara hurbiltzean, modu jatorrean agurtu zidaten:
‎Izan ere, aitaren aurpegiak kolore gorrizta ilun bat hartua zuen, nik ordura arte sekula ikusi gabea izaki bizidun batengan. Kenton andereñoari entzun nion nire atzetik ahopean esaten:
‎Aitor dut gutxitan sentitu dudala neure burua hain ezdeus eta galdu. Erregeren dardoek zuzen eta zehatz jo zuten, eta erdi erditik urratu, nire ordu arteko uste eta omena. Ez neukan zer eginik.
‎Bertan zegoen aita, ohetik jaiki berria, makarrak begietan, sofan erdi etzanda, udarako azpiko arroparekin hala nola jantzita. Entzierroa elkarrekin ikusi ondoren, oheratu ginen, hitzik gabe, aitak bazekielako ni ordura arte izandako mukizua galdutzat jo zezakeela... Eta ni, aldiz, oso harro, nire lehen hala nolako gaupasa osatu izanaz.
2019
‎Jose Javier Mugica Astibia, Leitzako zinegotziaren hilketa. Nik ordura arte ez nuen horri buruzkorik entzun, ez galdeketan, ez inon. Baina Ainarari sekulakoak egin zizkioten eta berak hori deklaratu zuen, guk egin genuela.
‎Omarren irribarre gozoak arratsalde pasarako gonbita luzatzen zuen nolanahi dela ere, eta nire ordura arteko aurreiritziak deuseztatzen hasi ziren, ez ordea, ezinegona. Nire ahalak gainditzen zituen atakan jarri ninduten minutu batzuk lehenago, ernegatuta nengoen, erdi zorabiatuta, amorratuta, eta hori ez zezakeen mutil apain exotiko batek konpondu.
‎Bueltatzen zizkidan txanponak ozen kontatzen entzun nion. Liluragarria zen haren hatz luzeek dirua nola maneiatzen zuten ikustea eta haren aho ezpain gabeak zenbakiak nola esaten zituen entzutea, nik ordura arte mehatxuak besterik ez bainion aditu.
‎Gogoratzen naiz, zuek teorizatzen hasi zinetenean, galdetu egin nizula zertaz ari zineten, ez baitzintuztedan ulertzen. Nik ordura artean identifikatzen nuena, letra larriz idatzi izan den Gatazkaren bueltako problematika zen eta hartantxe ardazten ziren nire eguneroko jarduna, kezkak, beldurrak... 15 urterekin bertsotan hasi nintzenetik 25 bat urtera arte, huraxe izan zen nire kokapen politikoa eta haretxekin osatu nuen nire diskurtsoa:
‎Mapena ere orduan esan zidan, eta berehala ulertu nion nik; ez zidan azaldu behar izan, berehala ulertu nuen. Inoiz ez nuen nik ordura arte mapa bat kopiatu, zuk ulertuko didazu... Semea beti egoten zen mapak kopiatzen, hiriak, mendiak, ibaiak, eta azken egunean ere mapei buruz hitz egin zidan.
2020
‎Baita nire aitak Logroñoko espetxetik aska zintzaten egin zizun mesedeari ere... horra hor nire ordura arteko emazte maitea, bizilagun kuttuna eta hamaika gauzetan ere aferakide, oldarrean zordun larri bilakaturik.
2021
‎Minutu bat? Nire larriduraz neurtuz gero, mende bat adina; nire ordu arteko bizitza guztia baino luzeago. Ez, minutu batera ere ez zen iritsi, seguru.
Nik ordura arte ikasitako dantza haiekin egin nezakeen beste zerbait. Arra piztu zitzaidan eta arakatzeko gogoa.
‎Aurreko eserlekuan jartzean, burua atzerantz jiratu eta, hontzenak ziruditen sei begi ikusi nituen. Gurean hontzak adur txarrekoak direla pentsatzen ari nintzela, atzeko batek arabieraz agurtu ninduen, eta diosal huraxe aski izan zen nire ordu arteko mesfidantza doi bat urruntzeko. Azken batean, gu lau ginen, eta Nestorrek ez egitekoren bat eginez gero (ezin bada gogotik kendu mugalari portugaldarrarena), estutasun hartan jo eta bertan akabatuko genuelakoan nago.
‎Txomin Iturbe hil zenean, zuzendaritza hasi zen estrategia markatzen, eta uste dut orokorrean negatiboa izan dela ezker abertzalearentzat. Nik ordura arteko eskemekin jarraitu nahi nuen, baina itxuraz deus aldatu ez balitz bezala jarraitzeko eta azpitik ordura arte egindakoa amaitutzat jotzeko esaten zidaten. Ez zitzaidan zuzena iruditu eta etxera joan nintzen.
2022
‎Umeekin egiten zuen lanak ez dauka hitzik. Nik ordura arte ez nuen harremanik izan umeekin, eta beste mundu bat ezagutu nuen hari esker. Haurrei txistua jotzen irakatsi nien, baina haiekin asko ikasi nuen, eta zer esanik ez Imanolekin.
2023
‎" Baina nor nintzen ni ordura arte lagun eta ezagun izan nituenengana joan eta gaztetxean zein taberna batzuetan droga kontsumoa debekatuta gelditzen zela esateko. Nik neuk kontsumitzen nuen eta!
‎Nik neuk kontsumitzen nuen eta! Zer sinesgarritasun nuen nik ordura arte drogak pasatzen zizkidatenen aurrean. Zein nintzen ni?
‎Zigor moduko bat ere bazen, han irakurritako gauza askok min ematen zidatelako, baina, aldi berean, ukenduaren efektua zuen nigan, konturatzen bainintzen nire zauriak ez zirela bakarrik nireak. Zenbat eta aurrerago egin tesiarekin, orduan eta gehiago pentsatzen nuen nire ordura arteko maitatzeko moduak bazuela arrazoi bat, jatorri bat, baita Martinek harremanak ulertzeko zuen moduak ere.
‎sofa estaltzen duen belo lehor bat, apalategitik liburu bat hartzen dudanean askatzen diren parpailazko lorratzak, eguzki argitan dantzatzen diren izpiak, loreontzi edo koaderno batetik mantalaren mahukarekin kentzen den zerbait. Hamabi eta hamalau urte artean, harriduraz deskubrituko dut itsusia eta zikina dela nik ordu arte ikusi ere egiten ez nuen hauts hori. " Aizan, hau ez duzue aspaldian garbitu, e?", ohar egiten dit Brigitte sorgin halakoak, paretaren behealdea seinalatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia