2020
|
|
|
Nik
liburu hau idatzi bainuen hara joan ondoren, baina, halere, ezagutzak balio du nahiz eta, azkenean, balio duena borondatea izan.
|
|
Hango Liburu Azoka gure Durangokoa baina hamar aldiz handiagoa da eta ez da horren" kontsumista", nolabait esanda, baina liburu aurkezpenak, debateak eta abar oso biziak eta esanguratsuak izaten dira.
|
Nik
liburu hau" El morro" n Che Guevara zenak zuen bulegoan aurkeztu nuen eta, esan beharrik ez dago, sekulako esperientzia izan zen. Gainera, bidaia honen karira, aspaldiko beste gogaide eta irizkide batekin, Joseba Sarrionandiarekin, elkartzeko aukera izan nuen eta, beste hark idatzi zuen moduan," huntaz eta hartaz" mintzatzeko parada ere eduki genuen.
|
|
Behin baino gehiagotan literaturari eman nahi izan zaio oroitzapenaren mintzaira, eta Historiari, aldiz, hemerotekaren datua egotzi diote.
|
Nire
liburu honetan kronologikoki agertzen joango ziren idazkiak ez dira kronikak, ez kazetaritza lanak, ezta ohiko saiakera literarioak ere..., horiek denak," memoria historikoa" bezala, testu paradoxikoak dira, egunen gurpilean euskarri elektronikoetarako izkiriatuak, eta orain, berriz, irakurketa lasairako papereratuak.
|
|
|
Nire
liburu honetan, epilogoaz gain, beste 21 kapitulu eskaintzen nituen. Atal bakoitzak autore surrealista bat du ardatz, eta haren inguruko sarrera bat, gainerakoekin lotzen duena.
|
|
Itzulpenak egin baditut ere ez dut neure burua itzultzailetzat, nahiz eta, berez, bizitzen ari garen hizkuntz ukipen egoeran euskaldun guztiok itzultzaileak garen ezinbestean, baina
|
nik
liburu honetan itzuli baino gehiago poemek eragindako irudikapen mentala ekarri dut euskarara, modu librean. Besteak beste, Aimé Césaire, René Char, Joyce Mansour, Robert Rius, Jaques Prévert, Unica Zurn, Francis Martinez Picabia, André Breton eta Robert Desnosen poemak eta haien inguruko oharrak dakartza lanak.
|
|
Leku eta momentu aunitz hauta daitezke istorioen bilgune gisa, Euskal Herriko edozein bazterretan, edozein lurraldetan, edozein arotan; Bizkaian, Nafarroa Garaian edota Zuberoan; Goierrin, Amikuzen edota Erriberan; Bilbon, Donostian edota Maulen; Oionen, Burlatan edota Eskiulan; atzo, gaur edota bihar.
|
Nik
liburu honetako hogeita bat istorioak biltzeko Hendaiako tren geltokia aukeratu dut, bertatik egunero honanzko eta haranzko bideak urratzen direlako, bertatik egunero leku orotara bidaiatzen diren trenak abiatzen direlako, eta bertako itxaro gune eta bagoietan egunero makina bat biziera gauzatzen delako.
|
|
Leku eta une aunitz har daitezke Euskal Herriko edozein bazterretan, edozein lurraldetan, edozein zokotan; Bizkaian, Nafarroa garaian edota Zuberoan; Goierrin, Amikuzen edota Erriberan; Bilbon, Donostian edota Maulen; Oionen, Burlatan edota Eskiulan...
|
Nik
liburu honetako hogeita bat istorioak biltzeko Hendaiako tren geltokia hautatu dut, bertatik egunero honanzko eta haranzko bideak urratzen direlako, bertatik bizitzaren alde orotara bidaiatzen diren trenak abiatzen direlako eta bertako itxaro gune eta bagoietan egunero makina bat biziera gauzatzen delako. Norberak ikusi du leku egokia denentz, denok Hendaiako tren geltoki ezberdin bat baitugu geure buruan, eta denok modu ezberdin batez irakurtzen baitugu bizitzaren liburua.
|