Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2001
‎Lepoan hozka txikiak eginez. Nik ezin nuen gehiago. Marruka ari nintzen.
Nik ezin nuen erreakzionatu. Hura benetan gertatzen ari al zen ala azken kalimotxoak neuk entzun nahi nuena sortzen zuen nire irudimenean.
2003
‎Greta edo ni. Aukeratzera behartu ninduen, eta nik ezin nuen aukeratu, ez nuen aukeratu nahi. Greta bizitzan geratzen zitzaidan gauza bakarra zen.
Nik ezin nuen gehiago eta negarrez hasi nintzen. Ez dakit zergatik, baina negar egin nuen.
‎Hala ere, nik ezin nuen gehiago, eta garai bateko adiskidetasunaren izenean bada ere, zuri idaztea erabaki dut, Kattin. Badakit alferrikako lana gerta daitekeela, baina saiatu behintzat, zerbaitetan saiatu nahi nuke.
2004
‎Liszten piano kontzertuaren nota malenkoniatsuak jabetu ziren egongelako isilaz. Eta nik ezin nuen ulertu nola hainbeste sufritu zuen herri hark gerra irrikatzen ahal zuen.
2006
‎Horrek errepikapenaren automatismoa eman ziezaiokeen ekintzari, baina nik esango nuke, hori baino gehiago, ezagutzak ematen duen intimitatea zeukala. Nik ezin nuen barrendik erretzen ninduen lotsa garaitu; berak ere ez dakit hari guztiari zerion higuina ahazterik izango zuen; baina, horren gainetik, biok betiko lotzen gintuen ekintza intimo bat partekatu genuela sentitzen nuen.
2007
‎Zer egingo dugu! Baina nik ezin nuen Iker engainatu. Bestea gaizki irteten bada, suerte txarra, ama.
2009
‎Une hartan sartu zen irakaslea, eta isildu egin behar izan genuen. Halere, nik ezin nuen Maria burutik kendu. Nire arreba polita zen, bai.
2011
Nik ezin nuen halakorik sinetsi, eta mesedez etortzeko erregutu nion, ni ere bakarrik nengoela eta asko estimatzen nuela bere konpainia.
‎Emakumeek laster asko ferekatu zuten puxika iletsu hura, leun leun, eta kontu ttikiak ere esan zizkioten belarrira, emozioz lepo. Nik ezin nuen sinetsi potro haren kozkortasuna. Hartu zuen harrikadagatik ote, ala berezkoa zuen?
‎Etxe barruan nengoela bilaketa taldeetan izena ematea pasatu zitzaidan burutik, baina gero, bizitza normala berez itzuliko zela pentsatu eta ez egitea erabaki nuen. Azken finean, nik ezin nuen laguntza handirik eman.
2013
‎Horren gertutik ezagutzen dituzun pertsonen artean beti daude deitoragarriak, ahoberoak, ekintzarako presa gehiegi dutenak eta burugabeak, baina badira miresgarriak ere. Une batetik aurrera argienek ikusi zuten zeramaten borroka galga bihurtzen hasia zela, jokalekuz aldatu beharra zegoela, baina hori da okerrena, nik ezin nuen ezer egin, jarraitu zuen, eta postreak ukitu gabe zeudela ohartu zen. Bada jatetxe horretan postre bat, zartaginean erretako torrija karamelatua, zaporeetan oinarritutako betiko sukaldaritzaren ikur gisa ateratzen dutena eta etxeko jarrera berritzaileen ukazio moduan ulertzen dutena.
2014
‎nire emazteak zioenez, dibertigarria zitzaion amaren iraganeko senide eta adiskide berarentzat ezezagunen istorioak berreraikitzea. Baina nik ezin nuen hori jasan, eta benetan nor nintzen azaltzen tematzen nintzaion. –Gizona, ez dakit horrek zentzurik ote duen, ezta zure amarentzat txarra ez den ere; ezin dira kontu horiek bortxatu?, esaten zidan Arantzak.
2015
‎Ametsean zure aitaren klasean geunden, denak haren betiko hitz jarioa jasaten, haren txantxa errepikatuak pazientziaz entzuten. Baina nik ezin nuen gehiago aguantatu. Jaiki egin nintzen, eta. Nahikoa da!?
‎Parke tematiko bat ipini zuten bertan! Nik ezin nuen sinistu, Atanasio aho zabalik zegoen. –Eta gure maiteak??, berak.
2016
‎Nik ere, bion arteko harremana oreka egoera batera eraman nahirik edo, esku bat jarri nion izterrean, eta horrela egin genituen kilometro batzuk. Nik ezin nuen hitz egin, dardara moduko batek astintzen baitzidan barrena eta ahotsa ere hautsita aterako zitzaidala pentsatzen bainuen. Mila bider eskertu nuen gertatzen ari zena ilunpean gertatzea, nolabait ez gertatzea bezala zelako.
‎Hirurak mahai inguruan eserita. Tofu hizketan ari zen, baina nik ezin nuen begirada Markusengandik apartatu. Markusek irribarre zabala baino zerbait gehiago zeukan niregana begiratzen zuenean; hontzak, mozoloak??
‎Galdetu zidaten ea gogoz kontrako desagerpen bat susmatzeko arrazoirik al neukan. Jakina, nik ezin nuen... –telebista seinalatu zuen?
2017
‎Baina nire eztarriak hotsa ateratzen segitzen zuen T.P. tiraka ari zitzaidan bitartean. Ateratzen segitzen zuen eta nik ezin nuen esan negarrez ari nintzen ala ez, eta T.P. nire gainera erori zen, barrez, eta hark hotsa ateratzen segitzen zuen eta Quentinek ostikoz jo zuen T.P. eta Caddyk bere besoak nire inguruan jarri zituen, eta bere belo distiratsua, eta nik ez nuen gehiago zuhaitzen usaina aditzen eta negarrez hasi nintzen.
‎Gero hasperenka hasi zen berriro. Nik ezin nuen gehiago eraman eta bala batez josi nuen.
‎Nik ezin dut atzetik norbait segika ote dugun pentsatuz bizi. Nik ezin nuen bizirik eta sano itzuliko ote zinenentz kezkaturik ibili. Hautsi egin behar nuen inora ez ninderaman bide hura.
‎–Ezin nuen, nik ezin nuen!
‎Derrigorrez jarraitu behar nuen dirua pasatzen, bestela gauzak enbargatuko zizkidatelako. Halako gauzek indar asko kentzen dizute, inpotentzia sentitzen duzu, neurriak oso zorrotzak direlako, eta ezin duzulako ezer egin, eta noski nahi duzula semeari dirua ematea, baina nik ezin nuen.
2018
‎Lehenbailehen, baina ez nahi bezain lehen. Osteguna zen, eta nik ezin nuen zegokidan gutunik idatzi hurrengo astera arte. Behar zen paragrafo benetakoak zioen:
‎Iruditzen zitzaidan Jade/ Aliceren misterioa argitu beharrean, Léaren hitzek misterio hori erretzen zutela. Eta errautsekin nik ezin nuen ezer egin. Erretratua oso argia da, azkarra da Léa eta badaki erdigunera heltzen, baina erdigune horretan zer dago?
‎eta ez dakit zer esan zuen poetak, baina ez dakit hori ez ote den gizon batzuen trikimailua, andreok beti kalakan aritzen omen garela-eta, edo andrea larrutarako eta ez beste ezertarako nahi duenaren aitzakia merkea. Zena zela, nik ezin nuen onez eraman tipoaren isiltasuna. Behin baino gehiagotan esan nion, eskatu, erregutu, aurpegiratu, aldarrikatu?
‎Txinok hori kontatzen zidan bitartean, nik ezin nuen burutik ideia bat aldendu: zer nolako bizimodua izango zuen emakume hark azkeneko hilabeteetan, bere pentsio urritik eta kioskotik ateratzen zituen apurretatik dirua apartatu beharrez alferrontzi kuadrilla hari bizio guztiak ordaindu ahal izateko.
2019
‎Zer egin nezakeen nik bada testua zuzentzeaz aparte? Nik ezin nuen haren nobela idatzi. Nik idazten dudanak ez du inoiz interesik izan Ismaelentzat.
2020
‎Amorrua piztu zidan Aintzaneren jarrerak. Etxeko zume negartia izan nahi ez nuen arren, nik ezin nuen burutik kendu. Eta berak, aiztoa bularrean iltzatu ziona izanda, aipatu ere ez zuen egiten.
2021
‎" Orduan zerk du garrantzia?", esaten zuen. Nik ezin nuen bere ordez erantzun. Niretzat garrantzitsua zena nekien; eta Marcelek beretzat garrantzitsua zena.
‎Aitak zopa jaten ari zela entzuten zuen. Nik ezin nuen jan. Louise negarrez ari zen hantxe, ez zuen jaten; ezerk ez zion bere umea itzuliko, inoiz ez; ezerk ez zuen desegingo mundua zikintzen zuen zoritxarra.
2022
‎Doloresek lukainka egin zigun, eta, bezperako ogiak pneumatiko zahar baten trinkotasuna bazuen ere, gogoz jan genuen, begiak ortzi muga amaigabean. Nik ezin nuen zorion handiagorik irudikatu. Eta oihuka hitz egiteko gogoa banuen ere, ez nuen lilura hautsi nahi izan.
‎Nik alde egin behar izan nuen, ezagutzen nuelako gizona, eta banekielako zer sentitzen ari zen. Eta gizon harroa zen eta nik ezin nuen ikusi nola hausten zen puskatan. Eta haiek zuzen eta argi esan zioten:
‎Etxe berean ezin dira arau ezberdinak egon, harremantzeko modu ezberdinak. Nik ezin nuen.
‎Bietako inork ez zuen onartua zetorkiguna, baina Mattinek uste zuen nik bederen ulertzen nuela egoera. Ez zidan egin nahi erantzuteko gogorik ez nuen galderarik, eta nik ezin nuen azal ez nezakeen arraposturik eman. Bertze batekin joan nintzela erratea errazagoa zatekeen, baina karta hori ere ez neukan oraindik esku artean.
Nik ezin nuen barrenean sortzen zitzaidan korapiloa kontrolatu, nahiz eta banekien txantxetan ari zela erranen zidala gero, beharbada hala ariko ez zen arren. Baina alde nabarmena zegoen:
2023
‎Batzuei kezka eragiten zien catering enpresa handiek eskaintzen zuten kalitateak, besteek menu osasungarriak zirela baieztatzen zuten bitartean. Baina nik ezin nuen alaba bistatik galdu. Niretzat berria zen umeak eremu horretan ikustea:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia