Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2015
‎2 Hiribildu honetan osasunez egunetik egunera hobeki noa, eta horrela daude gainerakoak ere; ez dago inor ere atsekabez dagoenik eta egunetik egunera pozago naukate. Nik diotsot berorren gorentasunari, etorri ziren lauretatik hiruk otoitz berezia eta are gehiago dutela. Ni joan arren, ziur egon daiteke berorren gorentasuna, perfekzioan ez dela hutsik egingo, batez geratzen zaizkien pertsonekin?
‎Alonso Cabriak Malagóngo monasterioan lan egin zezala eta ospitalea bota zezala nahi izan zuela Jaunak diote, eta egia diote, Carlevalen anaia etorri zelako. Nik diotsot berorren gorentasunari, oso pozik natorrela hura han uzteaz; neure Aita Paulo izan ezik, ez dakit nik nor utziko nuen halakorik. Zorion handia izan da.
‎Toledon hogeita hamabost direla jakin dut, eta hortik gora ezin daitezkeela izan. Nik diotsot berorri, hainbeste neskatila eta hainbeste zarata ez dela komeni inola ere. Honegatik batzuek ez balute limosnarik eman nahi, joan bedi berori apurka apurka, ez baita presarik, eta egin beza berorren elkargo santua, Jainkoak lagunduko baitu, eta limosna dela-eta ez dugu hautsi behar oinarrizko gauzarik.
‎Ni, berorri neure buruaren kontu emateko, nori idazten nion arreta handiz ari nintzenean etorri zen, inolako hutsik egin behar ez zaion bati bezala. Neure gutunean esaten nuen baino gutxi gehiago atzeratuko naiz, izan ere, nik diotsot berorri ez dirudiela orain galtzen dudanik, eta hala ere ez ditut eman hamabost egun gure monasterioan, etxera prozesio baten bidez handikiro eta debozio handiaz igaro ginenetik. Izan bedi Jauna bedeinkatua guztiagatik.
‎3 Nik diotsot berorren gorentasunari, berorren egintzak izatea nahi nukeen bezain ospe ona duela hemen; berorren gorentasunari santa deitu besterik ez dute egiten eta etengabe ari zaizkit berorren gorentasuna aupatzen. Izan bedi Jauna goretsia, hain etsenplu ona ematen baitzaie.
‎Ez bekigu inoiz ere ongi etor, gure Onaren borondatearen aurka joanik. Nik diotsot berorri, Pauloren arreba izan balitz ere, ezin baitut esan gehiago?, ez nuen ahalegin handiagorik egingo. Bera itsutua egon da arrazoiari begiratu gabe.
‎Biziki pozten nau berorren jauntasuna hain libre izateak, penarik ez izateraino. Ikus beza berorren jauntasunak abadesari abisu ematea eta haren kidearekin haserre agertzea komeni den ala ez, zerbait erremediatu ahal den edo; nik diotsot berorri arreta handiz hartzeko esan zidatela.
‎3 Nik diotsot berorren agurgarritasunari, Gizakundeko monasterioan era horretan inon ikusi ez dena gertatzen dela uste dudala. Tostadoren aginduz, fraide oinetakodunen probintziala etorri zen hona ama priorearen aukeatzea egitera, orain dela hamabost egun, eta zigor handiak eta eskumikuak zekartzan niri botoa ematen zidatenentzat.
‎Zortzi egun edo izango dira Toledoko ama priorearen, Ana Aingeruenaren, gutuna jaso nuela; gutun horretan esaten dit berori Madrilen dagoela. Horrek poz handia eman dit, nire nekeak nolabait arintzearren Jainkoak ekarri duela horra uste dudalako; nik diotsot berorri joan zen abuztutik honantz urtebetean sufrimendu ugari eta era askotakoak izan direla; horregatik, atseden handia litzateke niretzat berorrekin egotea batzuk kontatuz asaskatzeko, denak kontatzea ezinezkoa baita. Hori gutxi balitz, orain gutun hau eramango dionak esango dion eran gaude; elkar maite dugulako hark ere bere partea du eta bete betean fida gaitezkeen pertsona da.
‎3 Informazio horretan ikusiko du berorrek zein gutxi eragiten dien aita hauei errege aginduak; ez dakit erregeari berari ere begiramenik izango lioketen; izan ere, nahi duten bezala irteten ohituak daudenez eta hortik ongi doakienez, nik diotsot berorri, haiekin tratatzeko orain izan daitekeen oztoporik arriskutsuena dela. Berorrek Pastranan eta Alcalán haiei men egin zietela esaten didanez eta gureei erantzun dieten ez dakidanez, jakinaraz biezat, mesedez, gure aitak ez baitit idazten horrelakorik ezer.
‎2 Hemen esan didate berorren gorentasunak guztioi egiten digun mesedea. Nik diotsot berorren gorentasunari, hain handia izanik?
‎Bedeinkatua izan bedi Jainkoa hain mesede handiarengatik. Nik diotsot berorri, honekin alderatuz, gainerako guztiak ez didala hainbesteko minik ematen; dena dela, benetan poztuko nintzateke bi fraideak dagoeneko aske ikusteaz. Jaunagan itxaro dut, mesede hau egin digunez gero, gainerakoak ere egingo dizkigula.
‎1 Espiritu Santua izan bedi beti berorren jauntasunarekin, amen. Nik diotsot berorren jauntasunari, ez dakidala zer arrazoi den, ni eta ahizpa hauek hain samurki gozatu eta alaitzeko berorren jauntasunak bere gutunaz egin zigun mesedeaz; izan ere, asko izan daitezke arrazoiak, baina ohituak gaude balio handiko pertsonengandik mesedeak eta laguntzak jasotzen eta ez digute halako eraginik egiten; beraz, ulertzen ez dugun ezkutuko zerbait egon behar du.... Eta, gainera, arreta handiz aztertu dut ahizpa hauengan eta neure buruagan.
‎3 Badirudi desira etortzen zaidala, berorren agurgarritasuna Madrilera badoa, Frantzisko jauna eta honen emaztea bisitatzera joateko mesedea egin diezadala; izan ere bera, lotsaturik, ez da ausartuko berorren aitatasuna bisitatzen (egina dagoenagatik poz pozik dagoela idatzi dit), eta berorren agurgarritasunak Jainkoa zerbitzatzeko gogoa berotu diezaion, eta fraide izateari utzi ziolako, gorroto duelako irudipenik izan ez dezan. Uste dut nahiko hondamen izango duela gobernu eskasagatik; nik diotsot berorren agurgarritasunari, emakumeen aldetik ez zutela ezkontza onik egin. Gogo handia dut haien guztiengandik alde egiteko, eta amaginarrebak ni hain adiskidetzat hartuz, gauza askotaz galdetzen dit, eta nik nahitaez erantzun behar; horrela, neka neka eginik geratzen naiz.
‎3 Jakin beza berorren aitatasunak etxe bila aritu naizela eta ari naizela hemen, eta ez dagoela bat ere, oso garestiak eta gabezia ugari dituztenak izan ezik; eta horrela, Andre Mariaren ondoan daudenetara jo dugula uste dut, hauek ere gabeziak izan arren; kapituluak abeltegi handi batzuk ematen badizkigu, denboraren joanean erosteko biderik balego, baratze ederra egin daiteke eta eliza bi kapilautzarekin eraturik dago, eta salneurria laurehun dukat merkatu dute, eta gehiago ere merkatuko dutela uste dut. Nik diotsot berorren aitatasunari, harri eta zur geratu naizela herri honetakoen bertuteaz. Hainbeste limosna egiten dituzte, eta janaritako soilik gastatzen bada (elizaren kostua handia baita), uste dut, berorren aitatasunak duen etxe onenetako bat izango dela.
‎5 Nik diotsot berorri, nire esku balego, gezurra izan arren, saihestuko nukeela arrisku bidea; baina nik oso gutxi egin dezaket, zerbait baldin bada, Jainkoari otoitz egitea besterik ez. Dena dela, hain kaskarra naizenez gero, berorrek ikusten duena baino on gehiago ez die egiten, ezta niri ere berorren zerbitzaria izateak, arazo hau hasieratik nirekin trata dezan.
‎1 Ahalegin handia egiten dut aitor entzuleak mojen bikario betiko izan ez daitezen; izan ere, oso garrantzitsua da etxe hauentzat; fraideekin aitortzea oso garrantzitsutzat jotzen dudala nik dio berorren aitatasunak; bada, lehenago onartuko nuke orain arte bezala jarraitzea eta haiek ezin izatea, aitor entzule bakoitza bikario izatea baino. Honetan hainbeste eragozpen daude, nik berorren aitatasunari kontura dadin esango diodanez.
‎horretaz balia daitezela fraide horiei ohi duten baino hobeki jaten emateko. Nik diotsot berorren aitatasunari, alde guztietan honi erremedioa jartzen ez bazaio, ikusiko dutela zertan amaitzen den; eta ez lukete hori agindu gabe utzi behar, beharrezkoa eman gabe sekula ere ez baita geratuko Jainkoa. Haiek fraideei gutxi ematen badiete, Jainkoak ere gutxi emango die...
‎2 Ama prioreak, Maria Bautistak, idatzi dit nola poztu zen berori Jainkoak honetan egin digun mesedeaz; eta ez zegoen hark esan beharrik, nik badakidalako, berorren mirabe hain zintzoei dagokiguna izan ez arren, nahikoa dela Jainkoaren gauza izatea horretaz pozteko, haren etxeko eta erreinuko pertsona denez. Nik diotsot berorri, oso bihotz altxagarri izan zaidala, eta, dirudienez, aurrerantzean bakea izango dela, gauza handia baita, eta eragozpenik ez izatea hain prelatu desberdinekin bide honi ekin diogunok, zer egin ongi jakitea baizik. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎Haren Maiestateak nahi beza hauek erremedioa merezi izatea; fraide oinutsei oso aurrera joaten uzte horretan ez dut inolako eskurik, Jaunak bideratzen baitu guztia on handiagorako. Gure aitak probintzialaren ordezkotzat Karmengo aita priorea, Ebanjelista, jarri zuen, orain kolpe honen zain baita; hala ere nik diotsot berorri, hura burua ez denez gero, ez diotela ezeren berri emango. Adore handia du, eta laguntzailea prest prest dago zerbait balego laguntzeko.
‎1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin, ene aita. Biziki poztu naiz gaur mandazain honen aukera izateaz, hain pertsona ziurrarekin hau egiten atseden pixka bat hartzeko; nik diotsot berorren aitatasunari, dagoeneko Sevillan dela pentsatzean, berorren aitatasuna hara itzul dadin izan duten presa kontuan izanik, oso kezkaturik nagoela, eta ikusten dut hain kezkaturik ez egoteko erarik hoberena bertan egotea zela; berorren aitatasunaren berri noizbehinka soilik izango dudala gogoratzen dudanean, ez dakit nola eraman behar den. Jainkoak erremedia dezala eta egin diezadala jende horrengandik nik berorren aitatasuna aske ikusteko mesedea.
‎6 Nik diotsot berorren gorentasunari gogo gogoan dudala, eta ez zegoela berorren gutunaz ni iratzarri beharrik; nik pixka bat lotan egotea nahiko nuen berorren gorentasunaren penak penaz sentitzean neure burua hain inperfektua ez ikusteko. Gure Jaunak eman biezaio poz eta atseden betikoa, bizi honetakoei orain dela hainbat egun eman baitzien berorren gorentasunak ordain-agiria, hain nahigabetua sentitzean, berorren gorentasunak ez dagoela oso ongi ordaindua uste badu ere.
‎Argi ikusi nuen nik, berorren aitatasunak hari atsegin ematearren egin zuela. Hala ere, joateko tentaldiren bat izan banu, gauza gogorra izango litzateke; izan ere, ez dut uste egundo inora joateko asmorik izan dudanik, mundu guztiak dakiela; neure gogoa egitea balitz, nik diotsot berorren aitatasunari, alde batetik, pozik igaroko nituzkeela han egun batzuk.
‎Aita Elias bareago eta gogotsuago dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, zaratarik gabe eta leuntasunez hasiz lan handia egingo dela; ez dela jo behar dena egun batean egitera. Uste dut, egiaz, zentzuzko jendea dagoela.
Nik diotsot berorri, hemen erosotasun handia dagoela niretzat, aspaldiko urteetatik hona nahi izan dudan bezalakoa; izan ere, berezkoa bakarrik egon arren, kontsolatu ohi zuena gabe egon arren, arima atseginez dago; eta kontua da ez dagoela Teresa Jesusenaren oroipenik, munduan izango ez balitz baino gehiago. Eta horrek dakar ni ez ahalegintzea hemendik joaten, agintzen ez badidate; izan ere, batzuetan atsekabez ikusi dut neure burua hainbeste zentzugabekeria entzunez:
‎1 Nik diotsot berorren aitatasunari (Jainkoarren, horretan argi ibil dadila beti, berorren etxeak hondaturik ikusi nahi ez baditu), gauzen prezioa gora eta gora doala eta, hirurehun mila inguruko errenta dutela pobreak ez izateko, eta ematen dioten horrekin etxe horrek errentadun etxearen fama hartuko duela, gosez hiltzeko; ez dezala zalantzarik izan.
‎kontu horrengatik, horren bitartez nik hartara eragin diodala pentsa ez dezaten, hain gezur handia izanik. Hala ere, nik diotsot berorren aitatasunari, hain beldur gutxi diedala haien mehatxuei, non Jainkoak ematen didan askatasunaz harri eta zur bainago; eta horrela, errektoreari esan nion, Jainkoaren zerbitzurako dela uste nuen gauza batean, ez Jesusen Lagundi osoak ezta mundu osoak ere ez zidala atzera eragingo, eta arazo honetan ez nuela nik inolako zerikusirik izan, ez asmo hori gauzatu dezan, ez gauzatu ez de...
‎Etorria ez bada, bidal diezaiola berorrek hau, ez baitut burua asko idazteko eran. Nik diotsot berorri, zer janik ez badakar, nahigabe handia izango duela, ez baita izango jaten emango dionik, eta niretzat nahigabe handia izango da ezin erremediatu izana. Dagoeneko etorri da erregeordea, eta aita frai García ongi dago, ikusi ez badut ere.
‎2 Honezkero urteak dira hori eragozten dudala, eta ez haren gorentasun txit argiak ez zuela nahi uste nuelako, seme alabak utzirik, gure monasterioetako batean sartu zen andere harekin gertaturikoa gerta zekigun beldur nintzelako baizik; dena dela, ez zen nire borondatez izan, hura sartu zenean hiri hartatik urruti bainengoen. Nik diotsot berorri, hamar urteko egonezina izan dela (horrenbeste urte baitira sartu zela) eta sufrimendu handiak, eta Jainkoaren mirabe handia da; baina maitasunak eskatzen duen ordena errespetatzen ez denez, uste dut Jainkoak baimentzen duela haiek sufritzea eta mojek ere sufritzea. Eta hau monasterioetan behin eta berriro esana dudanez, horregatik, ziur dakit Medinako ama prioreak bihotzean sentitzen duela, hala gerta daitekeela burura datorkion guztian.
‎2 Orain presaz ari naiz idazten, mezulari bat Madrilera doala esan zidatelako, eta bide honetatik bidaltzen ditut eta hornitzaile jaunari idazten diot, baimena eman eta kapituluagandik lor dezan Ribera prebendadunarentzat abuztuko 20 egunerako (lortu ahal izanez gero, hobe litzateke 30 egunerako balitz); izan ere, nik diotsot berorri, ez dudala aurkitzen toki honetan nirekin joan litekeenik, eta garai horretarako etxea atondurik izango da, gaur elizara igarobidetik joan baikara, korua egin gabe badago ere, orain utzi diguten kapera batean egiten baita; dena dela, gutxi falta da, biderako zortzi egun eta hamar ere direla kalkulatzen dut; ordurako ez dakit nik non egotea nahiko duen Jaunak.... Berorrek eska biezaio bidera dezala bere zerbitzura hobekien den eran eta saia bitez berori eta Salinas kalonje jauna baimen hori erdiesten, oso beharrezkoa baita:
‎2 Ez nintzen etorri hona osasunez ongi, une batean harrapatutako sukartxo batekin baizik. Orain ongi nago, eta gorputza gozaturik dela dirudi zati batean ibili beharrik ez delako izango; izan ere, nik diotsot berorri, bide hauek oso nekagarriak direla, hortik Soriara joan nintzenekoaz halakorik esaterik ez badago ere; alderantziz, entretenigarri egin zitzaidan, bide laua zelako eta, askotan, laguntza ona ematen zidan ibaien ikuspegiaz. Gure prebendadun onak kontatuko zizkion berorri hemen igaro ditugunak.
‎4 Nik diotsot berorri Jainkoa gorestekoa dela aita hauen negozioa; erraz sinetsiko nien brebe berria dutela, esan zutenez, eta ez zen kapitulu jeneralekoa baino besterik, orain dela urte eta erdi eman zitzaiena, gaur Córdoba maisuak ikusi baitu. Uste dut aita frai Alonso Hernándezen lehengusua dela, eta ez dakit, hain eskura izanik?
‎Hainbat eztabaida izan ditugu, batez ere Marianok eta biok; hau prestutasun handikoa da; Gracián, berriz, aingeru bat bezalakoa da, eta bera bakarrik izan balitz, beste era batera egingo zen; haren hona etortzea frai Baltasarren aginduz izan zen, Pastranako priorea baitzen une hartan. Nik diotsot berorren jauntasunari, ezagutuko balu, poztuko litzatekeela semetzat izateaz, eta egiaz halaxe dela konturatzen naiz, eta baita Mariano bera ere.
‎2 Aita Marianori idazten diot saia dadila, siziliarrarekin badator, berorren aitatasuna ere etor dadin; izan ere, berak gutun horretan dioena hitzartu ahal izatekotan, horrela egin beharra dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, fraide horrek dioen bezala bada, bide ona dela gure aita jeneralarekin arazo hauek konpontzea lortzeko, gainerakoa asko luzatzea baizik ez dela uste baitut; eta, behin hau lortuz gero, ez doakigula ongi ikusiko bagenu, denbora geure alde izango genuke. Jaunak bidera beza.
‎Berorren aitatasuna hemendik etorri ez balitz, gutxi merezi izango nuen sufrimendu hauetan, ez nuelako ia batere penarik; baina gero dena batera ordaindu nuen. Nik diotsot berorren aitatasuna ikustean zeharo ukiturik geratu nintzela, atzo, asteazkena, hain penaturik ikustean bihotzeko minez ezertarako baliatu ezinez egoteraino, eta arrazoiz, guztian arriskua aurkitzen zuelako eta gaizkile baten antzera teilatupeetan ezkutuka zebilelako. Baina gauzak ongi irtengo direlako esperantza ez dut batere galtzen.
‎Oi, Jainkoarren, eta bai gutxi ezagutzen dugula elkar! Bada, nik diotsot berorren aitatasunari, egindakoagatik ere beldur naizela eta ez nukeela han ikusi nahi, eta horixe gertatu dela uste dut. Itzuliko ahal da katuen artera!
‎1? nik diotsot berorren aitatasunari asko zor diela moja oinutsei. Etxe honetako guztiek erregutzen dute berorren alde.
‎Beldur naiz deabrua ez ote den hasi etxe hartatik eta guztiz hondatzea ez ote duen nahi izango. Nik diotsot berorren aitatasunari, andere hau, zeinen gutuna atsegin izan zaidan (hau da, berorren agurgarritasunak Joana anderearen bidez bidali zidana), berorren aitatasuna kontentatzen duena bada, han balio handikoa dela esaten baitzidaten?, nahi duena betetzeko gogoa piztu zait eta hartua izan dadila han, nork hartu izatea Jainkoak nahi duenean; izan ere, etxe hartan jasan ezineko harrapakeria su... Andaluziarren izaeratik asko du.
‎5 Nik diotsot berorren agurgarritasunari, ene aita, ongi begiratu behar dela nor jartzen den kargu hauetan, izan ere mojak erabat mendeko egonik, haien egonezinik handiena zen eskrupulua zutela nagusiak egiten zuena gaizki iruditzen zitzaielako, berez ona ez zena. Haiek oso pozik daude beren ama priorearekin, eta arrazoi dute.
‎13 Nik badiotsot berorren agurgarritasunari, uste duen baino zeregin gehiago dagoela eta irabazi egingo dugula uste dugun hartan, beharbada, galdu egingo dugula; ezta ez zait ongi iruditzen, gure Ordenaren ohorerako ere, bikario zeregin horrekin sartzea (beste ezertarako ez baititu nahi) kontenplazioko eremutar gisa agertzen direnak, halako emakumeekin, batera eta bestera ibiltzea; izan ere, haiek beren...
‎5 Nik diotsot berorren aitatasunari, poz handia har dezakeela Angelari nolabaiteko bihotz altxagarria eman nahi izanez gero; izan ere, aski da Paulorekin bezala ez izatea, hain pozik ez izatea esan nahi dut, arima gozamenik gabe ibiltzeko. Hura ez zegoen Josek Angelarekin zuen adiskidetasunaz ezjakinean, asko entzun baitzuen, ezta ez zen harritzen ere horretaz; hain jakintsua denez gero, Eskritura Santuaren bidez berresten du.
‎Gainerakoan, izan da egunik neure buruaren akordurik ez nuenik, are gutxiago janariarenik. Asti bitarteren bat dudanean nik diotsot berorri, bertan nintzanean baino ardura handiagoa ematen didala. Ez dakit nola dioen nik pizten nituela bihotzak, berori baitzen guztioi gogoa berotzen ziguna, eta halaxe egiten jarrai dezala eskatzen diot orain.
‎8 Nik diotsot berorren jauntasunari, Jainkoa ia etengabe edo oso sarri goresteko motibo diren arimak direla etxe honetan. Estefania gauza handia bada ere eta, nire iritziz, santa, ahizpa Kasilda Sortzez Garbiarenak harri eta zur uzten nau; izan ere, besterik ez dut aurkitzen halakorik ez kanpotik eta ez barrutik (Jainkoak gordetzen badu, santa handi bat izango da, argi ikusten baita Jainkoak harengan egiten duena).
‎8 Salamancako arazoan bada zer esanik asko. Nik diotsot berorri, une txarrak igaroarazi dizkidala, eta Jainkoak nahi beza halako batean guztiz konpontzea. Teresaren profesa honengatik ezinezkoa izan da hara joatea, ezin nuelako neurekin eraman, are gutxiago eskutik utzi; eta denbora gehiago behar da hara eta Albara joateko eta Ávilara itzultzeko; eta horrela, zorte ona izan da Pedro de la Banda eta Manrique hemen izatea eta beste urtebeterako alokatu nuen etxea, ama priorea lasaitu dadin, eta Jainkoak nahi beza onerako izatea.
‎9 Nik diotsot berorri poz pozik naukala. Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia