2015
|
|
1 Oi
|
nire
arimaren Jainkoa, bai presa handia hartzen dugula guk Zu iraintzeko, eta bai handiagoa hartzen duzula Zuk barkatzeko! Zer motibo dago, ene Jauna, hain zentzugabeko ausarkeriarako?
|
|
Dohatsua zuen zoria. Bai arrazoi handia duzuela beti gorespen hauetan aritzean eta bai inbidia handia dizuela
|
nire
arimak, garai zorigaiztoko hauetan nire Jainkoari egiten zaizkion irain handiek ematen duten atsekabetik, eta hainbesteko esker gaiztoa ikustetik, eta Satanasek daramatzan arima ugariei ez ikusi egin nahi zaiela ikustetik aske baitzaudete.
|
|
1 Oi ene itxaropen eta ene Aita eta ene Kreatzaile eta ene egiazko Jaun eta Neba! Gizakien seme alabekin dituzula zeure atseginakdiozu; hori gogoratzean biziki pozten da
|
nire
arima. Oi zeru lurretako Jauna!, eta hauek bai direla edozein bekatarik itxaropena ez galtzeko hitzak!
|
|
Babes honen pean hurbil zaitezke eta eskatu, Haren Maiestateak zurekin atsegin hartzen duenez gero, lurreko gauza guztiak ez daitezela aski izan, zu atseginetik eta zeure Jainkoaren handitasunean poz hartzetik baztertzeko; eta maitatua eta goretsia izatea merezi duenez gero, lagun diezazula bere izena bedeinkatua izan dadin zuk ere partetxo bat izan dezazun, eta zinez esan ahal dezazula: Handiesten du
|
nire
arimak Jauna.
|
|
1 Oi
|
nire
arimaren Jaun errukitsu eta amultsua! Hau ere badiozu zuk:
|
|
1 Ene Jainkoa, zure borondatea egiten irauten dutenentzat prestaturik duzun aintza gogoan erabilirik, eta zenbat neke eta saminez irabazi zigun zure Semeak, zein gutxi merezi genuen guk, eta merezi duela benetan esker gaiztoko ez izatea maitasunaren handitasunaren aurrean, hainbeste kostata irakatsi baitzigun maitatzen; horiek gogoan erabilirik,
|
nire
arima biziki samindu zen. Nola liteke, Jauna, hau guztiau ahaztea eta hilkorrak Zutaz hain ahazturik egotea iraintzen zaituztenean?
|
|
1 Ene Jauna,
|
nire
arimak atseden hartzen duela dirudi, zure errukiz Zutaz gozatzeko grazia balu, orduan izango duen zoriona gogoratzean. Baina lehenik zure zerbitzuan jardun nahiko nuke, Zuk, beraren zerbitzuan jardunez, irabazi zenionaz gozatuko baitu.
|
|
Ahaltsua zara, Jainko handia. Orain jakin daiteke
|
nire
arima bere egoeraz konturatzen den galdu duen denborari begiratuz eta nola bat batean egin dezakezun Zuk, Jauna, berreskura dezadala. Zentzugabekeriak esaten ari naizela iruditzen zait, galduriko denbora ez dela berreskuratzen esaten baitute.
|
|
Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta nik ez baitakit haietatik onura ateratzen? Beharbada,
|
nire
arimak irabazia lortuko duela uste duen honetan, egongo da nire galera. Izan ere, lan batetik aska nazazula eskatzen badizut eta hartan bada nire hilduraren jomuga, zer da eskatzen dizudana, ene Jainko?
|
|
3 Bai kaskarra dela gizakien jakinduria eta ziurtasun gabea haien burubidea! Har ezazu Zuk behar diren baliabideak
|
nire
arimak beraren nahierara baino gehiago zurera zerbitzu egin diezazun. Ez zigortu ni nik neuk nahi edo desira dudana emanez, zure maitasunak (nigan beti bizi denak), hala nahi ez badu.
|
|
Hil bedi honezkero ni hau, eta bizi bedi nigan ni baino gehiago eta niretzat ni neu baino hobea dena, nik zerbitzu egin diezaiodan. Bera bizi bedi eta eman biezat niri bizia; Bera errege izan bedi, eta ni beraren gatibu,
|
nire
arimak ez baitu nahi bestelako askatasunik. Nola izan aske, Gorenagandik aldendurik dagokeena?
|
|
Bizitzan ere adierazten du tamal handiz: , aitor entzule erdi letradunek
|
nire
arimari kalte handia egin zioten? (Biz.
|
|
Hitz hauei beste esanahi bat ematen zaiela esango dute. Nik ez ditut ezagutzen beste esanahi horiek; honekin,
|
nire
arimak beti egia dela sumatu duen honekin, oso ongi joan zait.
|
|
–Nik ez dakit; idazteko agindu didanari galdetu behar, ni ez bainago nagusiekin eztabaidatzera behartua, haien esana egitera baizik; ez litzateke, gainera, ongi egina izango. ...kienean eta neure bizian jakingo nuenik ere burutik pasatzen ez zitzaidanean (eta arrazoiz, poz handia zitekeelako niretzat zerbaitetan Jainkoari poz ematen niola jakitea edota zantzuetatik hori ateratzea), liburuetan Jaunak bera zerbitzatzen duten arimei egiten dizkien mesedeak eta ematen dizkien pozak irakurtzen nituenean, poz handi handia ematen zidan eta horrek Jainkoa biziki gorestera zeraman
|
nire
arima. Bada, nire arimak, hain kaskarra izanik, hori egiten bazuen, onak eta apalak zirenek askoz ere gehiago goretsiko dute; eta behin gorestearren soilik, oso ongi dator esatea, nire iritziz, eta kontura gaitezela zenbat poz eta atsegin galtzen ditugun geure erruz.
|
|
Egiaz esan ahal dizuedana da, nik oraindik esperientziaz ez nekienean eta neure bizian jakingo nuenik ere burutik pasatzen ez zitzaidanean (eta arrazoiz, poz handia zitekeelako niretzat zerbaitetan Jainkoari poz ematen niola jakitea edota zantzuetatik hori ateratzea), liburuetan Jaunak bera zerbitzatzen duten arimei egiten dizkien mesedeak eta ematen dizkien pozak irakurtzen nituenean, poz handi handia ematen zidan eta horrek Jainkoa biziki gorestera zeraman nire arima. Bada,
|
nire
arimak, hain kaskarra izanik, hori egiten bazuen, onak eta apalak zirenek askoz ere gehiago goretsiko dute; eta behin gorestearren soilik, oso ongi dator esatea, nire iritziz, eta kontura gaitezela zenbat poz eta atsegin galtzen ditugun geure erruz. Are gehiago Jainkoarenak direnean, maitasun eta sendotasunez beterik datozelako, eta horrela lanik gabe bide luzeagoa egin daiteke eta egintzetan eta bertuteetan haziz joan.
|
|
–Hori nik ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia dena, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez nuke esango
|
nik
arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak egiteko dituen era askotarikoren bat. Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten?
|
|
Esan zidaten, eta ez dakit nork, han egin nezakeena ezer ezin nuela ulertu ulertzea dela, eta haren ondoan guztia zela ezereza konturatzea. Horrela,
|
nire
arima atsekabetu egiten zen gero, sorkariren batean gera daitekeela eta are gehiago harekin zaletu daitekeela konturatuz, guztia inurritegi bat iruditzen zitzaidalako.
|
|
Gogoeta honekin
|
nire
arima gehiago goritzen hasi zen, eta espirituaren gainezkaldia etorri zitzaidan, nik esaten ez dakidan bezalakoa. Beste batzuetan sumatu izan dudan handitasun hartan sartua eta hartaz betea iruditu zitzaidan neure burua.
|
|
5 Behin Orduen Liturgian beste guztiekin nengoela, bat batean
|
nire
arima bere baitan bildu zen, eta guztia ispilu garbi baten antzekoa iruditu zitzaidan, ez atze, ez hegal, ez goi eta ez beherik ez zuena, guztia argi ez zegoenik; eta haren erdian Kristo gure Jauna irudikatu zitzaidan, ikusi ohi dudan bezala. Uste dut ispilu batean bezala argi ikusten nuela neure arimako alde guztietan, eta ispilu hau ere, ez dakit nik nola esan?
|
|
17 Mesede hauek eta beste asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke
|
nire
arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
|
|
Eta hau egi egia da, eta nik gero poz hartaz gozatu edota samin hartaz nahigabetu nahi izan arren, ez dago nire esku; pertsona zentzudun batek ametsetan amesturiko nahigabea edota aintza izatea bezala litzateke. Izan ere, Jaunak iratzarri zuen
|
nire
arima hartatik, hilduraturik eta munduko gauzetarako hilik ez zegoelako, sentitu egin nuen, eta ez du nahi Haren Maiestateak nire arima berriro itsutu dadin.
|
|
Eta hau egi egia da, eta nik gero poz hartaz gozatu edota samin hartaz nahigabetu nahi izan arren, ez dago nire esku; pertsona zentzudun batek ametsetan amesturiko nahigabea edota aintza izatea bezala litzateke. Izan ere, Jaunak iratzarri zuen nire arima hartatik, hilduraturik eta munduko gauzetarako hilik ez zegoelako, sentitu egin nuen, eta ez du nahi Haren Maiestateak
|
nire
arima berriro itsutu dadin.
|
|
Hain gorentasun handia Ostia bat bezalako gauza txikian ezkutaturik ikusten dudanean, miretsi egiten nau hain jakinduria handiak, eta ez dakit Jaunak nola ematen dizkidan adorea eta indarra Beragana iristeko; Berak, hain mesede handiak egin eta egiten dizkidanak, adorea eta indarra emango ez balizkit, litzateke disimulatu ezta hain gauza miragarriak oihuka aldarrikatu gabe utzi ere. Bada, zer sentituko du ni bezalako errukarri batek, gauza higuingarriez beterik dagoenak eta bere bizitza Jainkoaren beldur gutxi gutxirekin igaro duenak, hain gorentasun handiko Jaun honengana iristean Hark
|
nire
arimak ikustea nahi duenean. Nola bat egin Jaunaren aurka hainbeste hitz esandako ahoa gorputz aintzatsu harekin, garbitasunez eta errukiz betea den harekin?
|
|
22 Egia da, ene Jaun eta ene aintza, esatekotan naizela, nolabait,
|
nire
arimak sentitzen dituen nahigabe handi hauetan egin dudala zer edo zer zure zerbitzurako. Ai... ez dakit zer esaten dudan..., ia ia nik neuk hitz egin gabe, idazten dut hau!; nahasia nagoelako eta pixka bat neuregandik irtenda, gauza hauek berriro neure oroimenera ekartzean.
|
|
Ikuskari hau laster batean igaro zen; baina hain kontsolatua geraturik, ezin nuen nahigaberik hartu inoiz heriotza harengatik, pertsona asko harengatik nahigabez ikusten banituen ere, estimu handitan zutena zelako.
|
Nire
arimak zuen poza hainbestekoa izanik, ez zitzaidan axola ezer, eta ikuskari ona zenik ere ezin nuen zalantzan jarri, hau da, garbi nuen ez zela begitazioa.
|
|
Nik ez dakit nola izan zen, baina ongi ohartu nintzen mesede handia zela eta Jaunak nahi izan zuela bere errukiak nondik atera ninduen begiz ikus nezala. Izan ere, infernuaz hitz egiten entzutea ez da ezer, ez nik beste batzuetan hainbat oinazez pentsatu izatea (gutxitan izan arren,
|
nire
arimak gaizki hartuko zuen beldur nintzen eta), ez deabruek estutzen dutela, ezta irakurri ditudan beste hainbat oinaze ere; hauek ez dira ezer pena honen ondoan, hau beste gauza bat baita. Azken batean, marrazkitik benetakora dagoen aldea; eta hemengo erretzea oso gutxi da, hango su haren ondoan.
|
|
Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela. Eta esan nuen horren beldurrik ez izateko; gaitz handia litzatekeela
|
nire
arimarentzat, kontzientzian ezer balego Inkisizioaren beldur izatekorik; horretarako motiborik bazela ikusiko banu, ni neu joango nintzatekeela bila; eta nire aurkako gezur beltza balitz, Jaunak aterako ninduela hortik eta irabaziaz irtengo nintzela.
|
|
Eta honela, aitorlekura sartzerakoan, neure barruan halako zer bat sentitu nuen, ez lehenago eta ez geroago inorekin izan dudanik gogoan ez dudan bezalako zer bat; nik neuk ere ez nuke jakingo esaten nola izan zen, ezta konparazioen bidez ere. Izan ere, poztasun espirituala izan zen eta arima hark ulertuko zuela eta beragana egokituko zela
|
nire
arimak ulertze bat,, diodanez, nola gertatu zen ez badakit ere; bada, hitz egin izan banio edota hartaz gauza handiak kontatu izan balidate, ez zen harritzekoa izango hark ulertuko ninduela sumatuz niri poza ematea; baina hitzik ere elkarri egin gabe, ez hark niri ezta nik ere berari; bestalde, ez zen nik hartaz aurrez albisteren bat izan nuen pertsona ere.
|
|
Gero argi ikusi dut nire espiritua ez zela engainatu, era guztietara on handia egin duelako nigan eta
|
nire
ariman harekin harremana izateak. Izan ere, Jaunak aurreratuak dituela dirudien pertsonentzat, gauza handia da harekin harremana izatea, hark pausoka ez baina lasterka joanarazten baititu; eta haren estiloa arimak lotura guztietatik askatzea eta hilduratzea da, Jaunak horretarako, beste gauza askotarako bezala, dohain handi handia eman baitio.
|
|
4 Kontuan izatekoa da, gainera, Jaunak egiten zidan ikuskari edo errebelazio bidezko mesede bakoitzean
|
nire
arima irabazi handiren batekin geratzen zela; eta ikuskari batzuetan, irabazi ugariekin.
|
|
5 Aitor entzuleren batekin gertatu zitzaidan(
|
nire
arima gidatzen dutenak oso maite baititut), egiaz Jainkoaren ordezko gisa hartzen ditudanez gero, uste dut betiere nire gogoa gehien haiengan ezartzen dela eta, nik ziurtasuna nuenez gero, atsegin agertzen nintzaien. Haiek, Jainkoaren beldurreko eta zerbitzari ziren aldetik, beldur ziren ez ote nintzen nolabait beraiekin zaletuko eta maitatzera lotuko, santuki bada ere, eta desatsegin agertzen zitzaizkidan.
|
|
13 Bada, aipatu dudan aita honi, beste gauza batzuk bezala, Jaunak eman dio-eta, ikasketaz ahal izan duen guztia ikasten saiatu da, izan ere, oso jakintsua da? eta esperientziaz ulertzen ez duena esperientzia duenagandik jakiten du, eta honekin batera Jaunak laguntzen dio fede handia emanez, eta horrela onura handia atera du beretzat eta arima batzuentzat, eta
|
nire
arima da horietako bat; Jaunak bazekien nik neure burua neke lan artean ikusiko nuela-eta, ni gidatzen ninduenetako batzuk berarekin eraman behar zituenez gero, beste batzuk hemen gera daitezela erabaki zuela dirudi, hainbeste lanetan lagundu didatenak eta on handia egin dutenak. Jaunak ia guztiz aldatu du, bere burua ia ez ezagutzeraino, nolabait esateko?
|
|
Uste dut Jaunak ez zidala hori txartzat hartzen, hura aurrera egiten ikusteko gogo bizia nuelako. Harekin egoteak hain on handia egiten zidan, non
|
nire
arima su berria jarririk uzten zuela baitzirudien, Jaunazerbitzatu nahi izateko hasieratik.
|
|
11 Oi Jainkoaren ontasun harrigarria, honela
|
nire
arimarenak bezain gaizki begiratu izan duten begiek begira diezazuten uzten duzu-eta! Ikuspen honetatik ohitu daitezela gauza zakarrei ez begiratzen, eta Zugan baizik pozik ez izaten!
|
|
Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere. Eta bitxi hauek erakutsi ahal izango nizkiela, ezagutzen ninduten guztiek
|
nire
arima beste bat zela argi ikusten zutelako, eta nire aitor entzuleak hala esaten zuelako. Izan ere, handi handia zen aldea gauza guztietan, eta ez ezkutukoa, guztiek argi argi ikus dezaketena baizik.
|
|
Berak esaten zidan hori eginez gero, deabrua balitz ere, ez zidala kalterik egingo, alderantziz baizik: Jaunak ona aterako zuela hark
|
nire
arimari egin nahi zion gaitzetik. Nire arima hobetzen saiatzen zen, berak ahal zuen guztian.
|
|
Jaunak ona aterako zuela hark nire arimari egin nahi zion gaitzetik.
|
Nire
arima hobetzen saiatzen zen, berak ahal zuen guztian. Nik, beldur handia nuen-eta, haren esana egiten nuen gauza guztietan, baina ez guztiz ongi, eta nahiko ikusi zuen nirekin hiru urte eta gehiagoan nire aitor entzule zela, neke eta lan hauekin; bada, izan nituen jazarpenetan, eta Jaunak baimentzen zituen hainbeste gauzatan nire aurkako juzku txarrak egiten zituztenean, eta askotan ni errurik gabe nengoela, horrekin guztiarekin joaten ziren harengana eta, niri errua egotzi beharrean, berari egozten zioten, bera guztiz errugabea izan arren.
|
|
17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen,
|
nire
arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez, kontu handirik gabe, apaltasunik eza iruditzen zitzaien.
|
|
Beraz, jakin zuenean, harekiko tratua erosoagoa izan zedin, niri ezer esan gabe, nire probintzialaren baimena lortu zuen bere etxean egon nendin zortzi egunez; eta han eta eliza batzuetan hitz egin nion askotan hemen izan zen lehenengo aldian, eta geroago aldika aldika sarri izan nintzen harekin. Nik neure bizitzaren eta otoitzean nuen jokaeraren kontua eman nionez gero, eman ere ahal nuenik eta argien, hori beti izan baitut nik, hau da,
|
nire
arimako gauzak tratatzen nituen haiekin argitasun eta egia osoaz jardutea; lehen mugimenduen berri ere haiei jakinaraztea nahi nukeen, eta duda mudako gauzak eta susmoa pizten zutenak nik neure aurkako arrazoiekin agertzen nizkien; beraz, azpildurarik gabe eta ezer gorde gabe agertu nion neure arima.
|
|
Baina hala ere ezin nuen izan ziurtasun hori guztiz, Jaunak beldurraren bidetik ninderamalako; horrela, deabrua zela sinesten nuen hala zela esaten zidatenean. Beraz, ezin zidan inork edukiarazi ez beldurrik ez ziurtasunik, Jaunak
|
nire
ariman ezartzen zuena baino gehiago sinestekorik. Horrela, kontsolatu eta baretu baninduen ere, guztiz beldur gabe geratzeraino ez nion sinetsi, batez ere Jaunak orain esango ditudan arimako proba artean uzten ninduenean.
|
|
Oi,
|
nire
arimaren Jauna, eta nork izan ditzakeen hitz egokiak Zuk zeugan uste ona dutenei ematen diezuna adierazteko, eta egoera honetara iritsi eta beren buruarekin gelditzen direnek zer galtzen duten adierazteko! Zuk ez duzu hau nahi, Jauna, izan ere, hau baino gehiago egiten duzu, nirea bezalako ostatu kaskarrera zatoz-eta.
|
|
bera irtengo zen galtzen. Honetan erabakia hartuz eta Jainkoari lagun ziezadala etengabe eskatuz, egun batzuetan esandakoa egiten saiatuz,
|
nire
arimak ez zuela indarrik ikusi nuen berak bakarrik halako perfekzioz aurrera egiteko, gauza batzuetara zaletua nintzelako; horiek guztiz txarrak izan ez arren, guztia hondatzeko nahikoa ziren.
|
|
7 Bada, uste dut gizon bedeinkatu eta santu hau izan zela bere iaiotasunarekin,
|
nire
arima salbatzearen hasiera. Haren apaltasunak txunditurik uzten nau; izan ere, nik uste, berrogei urte baino pixka bat gutxiago izango dira otoitza daukala, ez dakit bi edo hiru gutxiago izango diren?, eta, antza denez, bere egoera zibilean eraman daitekeen perfekzio bizitzarik osoena darama.
|
|
Nik, haren erabakia ikusi nuenean berehalako batean gauzatxo haietatik irteteko, diodanez, hainbesteko perfekzioz irteteko sendotasunik ez nuen-eta, nahigabea hartu nuen; eta
|
nire
arimako gauzak kolpe batean konpondu nahi zituela ikusi nuenez gero, askoz ere kontu handiagoz jokatu behar zelakoan nengoen.
|
|
9 Azken batean, ulertu nuen nire erremedioa ez zela etorriko hark ematen zizkidan bitartekoetatik, hauek arima perfektuagoarentzat zirelako; eta ni, Jainkoaren mesedeetan aurreratua banengoen ere, bertuteetan eta hilduran oso hasieretan nengoen. Eta egia esan, harekin baizik traturik izan ez banu, uste dut sekula ere ez zatekeela hobetuko
|
nire
arima; izan ere, hark esaten zidana nik ez nuela egiten, eta nire iritziz ezin nuela egin, ikusteak ematen zidan nahigabea nahikoa zen itxaropena galdu eta guztia bertan behera uzteko.
|
|
deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ...ak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea; baina hau ere gogor egiten zitzaidan, otoitzik gabe
|
nire
arima nola zegoen ordurako probatua nintzelako.
|
|
Guztian, beraren barrura sartu ahala, Espiritu Santua mintzatzen zela harengan uste nuen
|
nire
arima sendatzeko.
|
|
Hobekuntza nabaria izaten hasi zen
|
nire
arima, orain esango dudanez.
|
|
1 Aitortza honen ondoren
|
nire
arima hain samur geratu zen, non uste bainuen ez zela ezer ni prest ez nengokeenik; eta honela, gauza askotan aldatzen hasi nintzen, aitor entzuleak horretarako estutzen ez baninduen ere; alderantziz: bazirudien ez ziola kasu handirik egiten ezeri.
|
|
4 Garai honetan toki honetatik beste batera aldatu zuten nire aitor entzulea; nik hori bihotz bihotzez sentitu nuen, kaskarra izatera itzuliko nintzela pentsatu nuelako eta hura bezalako besterik aurkitzea ezinezkoa iruditzen zitzaidalako.
|
Nire
arima eremu batean gelditu zen, nahigabez eta beldurrez. Ez nekien zer egin.
|
|
Gugandik hur bizi zen. Ni biziki pozten nintzen haiekin harremana izateaz, haien harremanen ukitu santua sumatze hutsez handia baitzen
|
nire
arimaren probetxua.
|
|
5 Aita hau perfekzio handiagoan jartzen hasi zitzaidan. Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen,
|
nire
arima ez baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa.
|
|
Maite zaituena gogorki probatzen duzula dirudi, Jauna, nekearen muga mugan zure maitasunaren goren gorena ager dadin. Oi ene Jainkoa, nork lituzkeen adimena eta letrak eta hitz berriak,
|
nire
arimak ulertzen duenez zure egintzak goraipatzeko! Guztia falta zait, ene Jauna; baina Zuk eskutik uzten ez banauzu, ez dizut nik huts egingo.
|
|
Jakin bezate hura gabe egon nintzen aldian nire bizitza askoz ere galduagoa zela; begira zer erremedio ona ematen zidan deabruak eta zer apaltasun ederra; ezinegon handia nigan. Baina nola baretuko zen
|
nire
arima. Aldendu egiten zen gaixoa bere baretasunetik; gogoan zituen mesede eta graziak; hemengo pozak nazkagarriak zirela ikusten zuen.
|
|
12 Oi Jesus! Nork aditzera eman diezaiokeen hau berorri, behintzat zer den esan diezadan,
|
nire
arima orain horretan baitabil etengabe!
|
|
Batzuetan hau esaten diot: . Noiz egongo da, ene Jainkoa,
|
nire
arima oso osoan bat eginik zure gorespenean eta ez zati zati eginik, bere buruz baliatzeko gai ez dela??. Hemen bekatuak egiten digun gaitza ikusten dut, guk nahi duguna beti Jainkoaren gauzei emanak egotea izanik, hori ez egitera lotzen gaituelako.
|
|
6 Batzuetan gertatzen zaidala diot, eta gaur izan da halako bat, eta honela gogo gogoan dut? bada,
|
nire
arima deseginez doala ikusten dut, bere zatirik handiena dagoen tokian elkartu nahian, eta ezin du lortu, oroimenak eta irudimenak hain borroka gogorra eginik ez baitiote uzten; eta gainerako ahalmenak falta direnez gero, ez dira gauza ezertarako, ezta gaitz egiteko ere. Aski egiten dute egonezina sortzeaz.
|
|
Tentelkeria eta apaltasunik eza zela ikusten nuen gero. Izan ere, Jaunak ongi daki komeni dena, eta ez zela indarrik
|
nire
ariman salbatzeko, Haren Maiestateak hainbeste mesede eginez jarri ez balitu.
|
|
Oi
|
nire
arimaren Jauna eta nire Ona, Jesu Kristo gurutziltzatua! Ez da iritzi hau izan nuela gogoratzen dudan unerik pena ematen ez didanik, eta uste dut saldukeria handia egin nuela, baina ezjakintasunez.
|
|
Eta horrela beti itzultzen nintzen Jaun honekin gozatzeko neure ohiturara, batez ere Jauna hartzen nuenean. Begien aurrean izan nahi nuke beti haren erretratu eta irudia,
|
nire
ariman nik nahi nukeen bezain zizelatua ez bainuen. Izan ote daiteke, ene Jauna, nire pentsamenduan ordutxo bat ere on handiagorako Zu eragozpen izatea?
|
|
Bi arrazoi direla uste dut hori oinarritzeko, eta beharbada ez dut ezer esaten, baina esango dudana esperientziaz ikusi dut,
|
nire
arima oso gaizki baitzegoen Jaunak argi egin zion arte; izan ere, haren gozamen guztiak zurrutadaka ziren, eta handik irtendakoan, ez zuen aurkitzen gero aurkituko zuen laguntzarik lan eta tentaldietarako.
|
|
Hau nik neugan ikusia dut. Era honetara eraman du Jainkoak
|
nire
arima. Beste batzuk, esan dudanez?
|
|
Guztia doa hitzetan eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk
|
nire
arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea. Kosta ahala kosta, Jauna, ez dezazula onartu hain esku hutsik zure aurrera joatea, egintzen arabera izango baita saria.
|
|
|
Nire
arima Jainkoaren mesede hain handi hau hartzera iritsi zenez gero, amaitu ziren nire gaitzak eta Jaunak sendotasuna eman zidan haietatik irten ahal izateko, eta ez zidan uzten arriskuetan eta gogoa barreiatu ohi zidan jendearekin egoten; jende harekin egon ezik, ordea, lagundu egiten baitzidan kalte egin ohi zidanak. Guztia zitzaidan Jainkoa hobeki ezagutu eta maitatzeko eta zer zor nion eta izan nintzenaz damutzeko bide.
|
|
Ahal izanez gero, Jauna begira duela pentsatzen jardun, Berari lagun egiten eta hitz egiten eta eskatzen eta Beraren aurrean apaltzen eta gozatzen, eta gogora beza ez zuela merezi han egoterik. Hau egin ahal duenean, otoitza hasterakoan bada ere, probetxu handia aurkituko du, eta otoitz era honek probetxu handiak dakarzkigu;
|
nire
arimak, behintzat, hala izan zituen.
|
|
Atsegin dut konparazio hau, izan ere, sarritan hasieratan nengoenean (eta Jaunak nahi beza ni orain Haren Maiestatea zerbitzatzen hasia izatea; hemendik aurrera esango dudan neure bizitzaren, hasiera? esan nahi dut) atsegin handia ematen zidan
|
nire
arima baratze bat zela eta Jauna bertan paseatzen irudikatzeak. Itxura batean zabaldu nahirik hasieratan zeuden bertuteen loretxoen usain gozoa areagotzeko eskatzen nion eta bere aintzarako izan zitezela eta manten zitzala, nik neuretzat ez bainuen ezer nahi, eta moztu zitzala nahi zituenak, hobeak irtengo zirela bainekien.
|
|
gure fede santu katolikoaren egien araberakoa bada; eta ez bada, erre dezala berorrek berehala, nik horri men egiten diot-eta. Eta nigan gertatzen dena esango dut, haren araberakoa denean, berorri nolabaiteko probetxua egin diezaion; eta hala ez balitz, desengainatu egingo du
|
nire
arima, nik neuk irabazten dudalakoan deabruak irabaz ez dezan; izan ere, badaki Jaunak, gero esango dudanez, beti bilatu izan dudala argia emango didana.
|
|
8 Orain, bada, baratzea elikatu behar den uraren lau era hauek aplikatuz, urik gabe alferrik galduko baita?, hau da nire kasura datorrena eta zerbait azaldu daitekeela uste dut otoitzaren lau graduez, Jaunak, bere ontasunagatik, haietan jarri baitu zenbait unetan
|
nire
arima. Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati on egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu.
|
|
11
|
Nire
arimak garai hauetan zuen gatibutasuna irudikatzen jakin nahi nuke, ongi bainekien gatibu nengoela, eta ezin nuen ulertu zertan eta ezin nuen sinetsi guztiz aitor entzuleek hain larritzat jotzen ez zutena nik neure ariman sumatzen nuen bezain txarra izan zitekeenik. Haietako batek esan zidan, ni berarengana eskrupuluekin joan nintzenean, goi mailako kontenplazioan izanda ere, ez zitzaizkidala izango oztopo halako okasio eta harremanak.
|
|
Hau azkenerantz izan zen, ni Jainkoaren laguntzaz arrisku handietatik alde eginez nindoanean; hala ere ez nintzen guztiz aldentzen okasioetatik. Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden; baina
|
nire
arimak bazekien hori ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea. Penadut orain arimak hainbeste igaro izana eta, Jainkoagandik izan ezik, hain laguntza urria alde batetik eta bestetik hartu izana, eta denbora pasa eta atseginetarako arimari eman ohi zioten erraztasuna, zilegi zirela esanez.
|
|
1
|
Nire
arima nekatua zen ordu ezkero eta, nahi zuen arren, ez zioten uzten atseden hartzen berak zituen ohitura kaskarrek. Behin gertatu zitzaidan, otoiztegian sartzerakoan, etxean egin ohi zen jai baterako bilatu eta han gordetzeko ekarri zuten irudi bat ikustea.
|
|
Urte askoan, gaurik gehienetan loak hartu baino lehen, lo egiteko Jainkoaren eskuetan jartzen nintzenean, Baratzeko otoitzaren gertakari honetan pentsatu ohi nuen pixka bat, baita moja izan baino lehenago ere, barkamen ugari irabazten zirela esan baitzidaten. Eta uste dut bide honetatik asko ere asko irabazi zuela
|
nire
arimak, bada, otoitz egiten hasi nintzen zer zen ere jakin gabe, eta behin hartara ezkero eguneroko ohiturak eragiten zidan hau ez uztera, lotara orduko aitaren egitea ez uztera bezala.
|
|
8 Oi ene Jainkoa, bai izutzen nauela
|
nire
arimak izan zuen erresistentziak, Jainkoaren hainbeste laguntza izanik! Beldurrez egonarazten nau neure buruaren aurka zein ahalmen eskasa nuen eta neure burua Jainkoari guztiz emateko erabakia hartzeko zein lotua nengoen ikusteak.
|
|
9 Uste dut
|
nire
arimak indar handiak irabazi zituela jainkozko Maiestateagandik, eta nire intziriak entzun zituela eta pena eman ziotela hainbeste malkok. Haziz joan zitzaidan Berarekin luzaroago egoteko gogoa eta okasioetatik begiak kentzen hasi nintzen, izan ere, haietatik aldendurik, Haren Maiestatea maitatzera itzultzen nintzen; ongi nekien nik, neure iritziz, maite nuela, baina ez nekien jakin behar nuen bezala Jainkoa benetan maite izatea zertan den.
|
|
17 Aita domingotar honek, oso on eta Jainkoaren beldurrekoa zen honek, on handia egin zidan; izan ere, berarekin aitortu nintzen, eta kontu handiz
|
nire
arimari on egitera eta sarturik nengoen galbidea niri ulertaraztera jarri zen. Hamabost egunik behin Jauna hartu eragiten zidan.Eta apurka apurka, harekin harremanetan hasita, neure otoitz era agertu nion.
|
|
Hemen deabrua
|
nire
arima nahasten hasi zen, baina hala ere Jainkoak on handia atera zuen handik. Elizgizon bat zen, ni sendatzera joan nintzen toki hartan bizi zena, aski hari onekoa eta buruz argia.
|
|
Letraduna zen izan, baina ez horrenbestekoa. Ni harekin aitortzen hasi nintzen, beti izan bainaiz letrazalea, aitor entzule erdi letradunek
|
nire
arimari kalte handia egin bazioten ere, nik nahi adina jakinduria ez zutelako.
|
|
6 Bada, solasaldi hauetan hasi nintzenean,, ohikoak baitziren? ez nuen uste gero ulertuko nuen bezalako kalte eta barreiatzerik etorriko zitzaionik
|
nire
arimari; izan ere, monasterio askotako bisitak egite hau bezain zabaldua zen gauza batek, onak zirela ikusten nuen beste batzuei baino kalte handiagorik ez zidala egingo uste nuen; eta ez nintzen ohartzen ni baino askoz hobeak zirela, eta niretzat arriskua zena beste batzuentzat ez zela hainbeste izango, baina zerbait izango zelakoa dut, denbora alferrik galtzea baino ez bada ere.... Behin, pertsona batekin nengoela, hura ezagutu berritan, Jaunak jakinarazi nahi izan zidan ez zitzaizkidala komeni halako adiskidetasunak, abisua eta argia eman nahi izan zizkidan itsumen handi hartan:
|
|
Eta ni orduan moja izatearen guztiz kontra nengoenez gero, atsegin hartzen nuen hain moja onak ikustean, izan ere oso ziren onak etxe hartakoak, onestasun, erlijio eta moduzkotasun handikoak. Hala ere, deabruak ez zion uzten ni tentatzeari, eta kanpoan bilatzeari ni nola artegatuko mezuen bidez. Horretarako aukerarik ez zen eta, laster amaitu zen, eta
|
nire
arima lehen adineko bide onera berriro ohitzen hasi zen eta lagunarte onean ezartzen duenari Jainkoak egiten dion mesede handia ikusi nuen. Jauna handik eta hemendik begira eta begira ari zela iruditu zitzaidan, nondik itzularaz nintzakeen beragana.
|
|
2 Abitua hartu ondoren, Jaunak adierazi zidan nola laguntzen dien Berazerbitzatzeko beren buruei indar egiten dietenei; nitaz ez zuen inork halakorik uste, hartarako gogo handi handia nuela baizik. Handik ordubetera hain poz handia hartu nuen biziera hura nuelako, non ez baitzait sekula falta izan gaur arte, eta Jainkoak
|
nire
arimak zuen lehortasuna samurtasun handi handiaz trukatu zuen. Erlijioko gauza guztiek gozamena ematen zidaten, eta egia da, batzuetan erratza pasatzen jarduten nuela lehenago neure atsegin eta apainketari ematen nion orduetan, eta hartatik aske nengoela gogoratuz, pozak hartzen ninduen berriro, harri eta zur geratzeraino, ezin bainuen ulertu nondik zetorren.
|
|
lan horretan igaro nituen hamazortzi urteetan, eta lehortasun handi hauetan irautea, diodanez, gogoetarik egin ezin nuelako. Hauetan guztietan, Jauna hartu berri nengoela izan ezik, ez nintzen sekula ere ausartzen libururik gabe otoitzari ekiten; jende askoren aurka borroka egin behar balu bezain beldur handia zion
|
nire
arimak hura gabe otoitzean jarduteari. Erremedio honekin, laguntza eta pentsamendu askoren kolpeak hartuko zituen ezkutua zenarekin, pozik nengoen.
|
|
10 Sarritan erabili dut gogoan txunditurik Jainkoaren ontasun handia, eta
|
nire
arimak atsegin hartu du haren handitasun eta errukia ikustean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, argi ikusi baitut gurari on bat bera ere ez duela ordaindu gabe uzten, ezta bizitza honetan ere.
|
|
Handia izan behar du ur bedeinkatuaren indarrak. Niretzat berariazkoa eta oso ezaguna da ur bedeinkatua hartzen dudanean
|
nire
arimak izaten duen poza. Egia da gehien gehienetan nik adierazten jakingo ez nukeen gozagarria sentitzea dela, arima osoa biziberritzen didan barruko atsegin antzekoa.
|
|
Nik ere maite nuen bera hain ona zela ikusirik, baina ia guztia gurutze bihurtzen zitzaidan; izan ere, guritasunek oinaze handia ematen zidaten eta hain aintzat hartua nintzela ikusteak beldur handia.
|
Nire
arima kikildua zebilen, eta ez nintzen ausartzen arretarik gabe ibiltzen, ezta Jauna ere ez zebilen arretarik gabe. Izan ere, han nengoela mesede handi handiak egin zizkidan, eta hauek askatasun handia ematen zidaten eta ikusten nuen guztia gutxiestera eramaten, eta zenbat eta gehiago izan, gehiago?; eta horrela, andre handiki haiekin, ohore handiz izan nintekeen ni haien zerbitzari baina, maila berekoa banintz bezalako askatasunez tratatzen nuen.
|
|
15 Gauza bat esan nahi dut orain hemen. Behin berarekin nengoen ni mintzaleku batean, eta
|
nire
arimak maitasunez eta espirituz hain isiotua ikusi zuen harena, non ia sor eta lor bainindukan; izan ere, arima bat epe motz motzean hain gora jaso zuen Jainkoaren handitasunak nerabiltzan gogoan. Oso nahasirik nengoen, otoitzaren gauza batzuez esaten niona hain apaltasun handiz entzuten ikusirik, nik apaltasun gutxi nuenez gero halako pertsona batekin horrela tratatzeko.
|
|
|
Nire
arima hain poz handia beragan ezin eramanik zegoela, beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko. Galdu egin zituen pentsamenduak, eta Espiritu Santua mintzo zela zirudien jainkozko hizkuntzahura entzunez, liluramendu handi bat izan nuen, ia konortea galtzera eraman ninduena, denbora gutxi iraun bazuen ere.
|
|
8 Zalaparta handi haren erdian ez nintzelako poz pozik nengoela, Jaunak esan zidan ezergatik ere ez geratzeko joan gabe; gurutzea nahi nuenez gero, prest nuela ona, gurutzeari uko ez egiteko, adoretsu joateko, Berak lagunduko zidala-eta, eta joateko berehala. Nik nahigabe handia hartu nuen eta negar eta negar egiten nuen, nagusi izatea gurutzea zela pentsatu nuelako eta, diodanez, ezin nuen buruan sartu hori
|
nire
arimari ongi zetorkionik, ezta ez nuen nik hitzik ere aurkitzen horretarako.
|
|
1 Ni Palentzian nintzela, esanda geratu den hango fundazioan, Osmako gotzainaren, Velázquez Doktorearen, gutun bat ekarri zidaten; hura Toledoko eliza nagusiko kalonje eta katedratikoa zela eta ni oraindik beldur batzuekin ari nintzela, berarekin harremanetan jartzen saiatu nintzen, oso jakintsua eta Jainkoaren zerbitzaria zela banekielako; eta horrela, ekin eta ekin egin nion
|
nire
arimaren ardura hartu eta konfesa nintzan. Zereginez beterik egon arren, gure Jaunaren maitasunagatik eskatu nionez eta nire premiaz jabetu zenez, hain gogo onez egin zuen, non harriturik geratu bainintzen, eta Toledon izan nintzen tarte osoan, eta luzea izan zen, konfesatu ninduen eta harremana izan nuen berarekin.
|
|
Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz; berak esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta berak bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera,
|
nire
arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada, nire arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
|
|
Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz; berak esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta berak bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera, nire arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada,
|
nire
arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
|
|
1 Ávilako San Jose fundazioaz geroztik bost urte egin nituen han; orain sentitzen dudanez, uste dut nire bizitzako baretsuenak izan zirela; baretasun eta atseden haren falta sumatzen du sarri
|
nire
arimak. Garai honetan urte gutxiko zenbait neskatila sartu ziren moja, zirudienez, munduak beretzakotzat zituenak, beren apainketa eta txukuntasunean agertzen zenez.
|
|
6 Bada, pertsona ezerez hau aingeruzko arima hauen artean zegoela, nik halako itxura hartzen bainien, ez zidatelako esan gabe uzten inolako hutsegiterik, barrukoak baziren ere; eta Jaunak egiten zizkien mesedeak eta ematen zizkien desira gartsuak eta askapena oso handiak ziren; haien pozbidea bakardadean bizi izatea zen, eta horrela baieztatzen zidaten sekula ez zirela asetzen bakarrik egoteaz, eta horrela oinazetzat zuten bisitak hartzea, senideenak baziren ere; ermita batean egoteko aukera gehien zuen hura zen zoriontsuena. ...k; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua;
|
nire
arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen. Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz.
|
|
2 Bada, Ávilara iritsi zenean, ni San Joserenera joan zedin saiatu nintzen, eta Gotzainak bera balitz bezalako harrera egin ziezaiotela nahi izan zuen. Nik kontu eman nion egia osoz eta xalotasunez, nire joera, datorrena datorrela, nagusiak horrela tratatzea delako, Jainkoaren ordezkoak baitira, eta gauza bera egin ohi nuen aitor entzuleekin ere; eta hala egin ezik,
|
nire
arimak ez zuela ziurtasunik iruditzen zitzaidan; eta horrela, arimako kontuak agertu nizkion eta ia neure bizitza osokoak ere bai, nahiko kaskarra izan arren nire bizitza. Hark zinez kontsolatu ninduen eta handik irtetekorik ez zidala aginduko ziurtatu zidan.
|
|
Hau
|
nire
arimako eta kontzientziako gauza da. Inork ez dezala irakur ni hiltzen banaiz ere, aita Gracián maisuari eman baizik.
|
|
Batzuetan harekin aitortzen nintzen, baina ez erabat haien esanera ibiltzeko izan nituen beste aitor entzule batzuen ordezkotzat hartuz. Behin, barruko bildutasunik gabe jaten nengoela,
|
nire
arima bere baitan murgiltzen eta biltzen hasi zen, liluramenduren bat izango nuela pentsatzeraino, eta ikuskari hau izan nuen ohiko laburtasunaz, hau da, tximista baten antzera.
|
|
Egun batean, Jauna hartu berri nintzela,
|
nire
arima Jaunaren gorputz guztiz sakratu harekin bat egiten zela iruditu zitzaidan; irudikatu zitzaidan haren presentziak eragin eta on handia izan zuen nigan.
|
|
Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta
|
nire
arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
|
|
Behin, ariman etengabe dudan konpainia honekin, neure baitan bildua nengoela, Jainkoa zegoela han iruditu zitzaidan, san Pedrok zioenaz oroitzeraino: . Zu Kristo zara, Jainko biziaren Semea?; izan ere, horrela zegoen Jainkoa
|
nire
ariman. Hau ez da beste ikuskari batzuen antzekoa, fedearen indarra baitu berarekin; horrela, ez dago duda egiterik Hirutasuna dagoela gure arimetan presentziaz, potentziaz eta esentziaz.
|
|
On handia egiten duen gauza da egia hau ulertzea. Eta halako handitasuna
|
nire
arima bezalako behe mailako zerean dagoela ikusita izuturik nengoenez gero, hau aditu nuen: –Ez da behe mailakoa, ene alaba, nire irudira egina dago-eta?.
|
|
Orain nagoen hirian pertsona batekin aitortzen hasi nintzen; hark oso maite ninduen arren eta
|
nire
arima gobernatzea onartu ondoren ere maite ninduen arren, hona etortzeari uko egiten zion. Ni gau batean otoitz egiten ari nintzela, haren premian nengoela pentsatuz, etor ez zedin Jainkoak zeukala katigu konturatu nintzen, bertako pertsona batekin neure arima tratatzea komeni zitzaidalako.
|