Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 211

2017
‎Eskutitzok harrigarria bada ere duela hirurogei urte bidaliak ziren. Bezero honek jeneroa erosi zien nire aitari eta baita aitonari ere, baina bildumagile lanetan neramatzan hogeita hamazazpi urteetan, oroimenak huts egiten ez badit behintzat, ez zuen sekula gure denda zapaldu. Itxura baten, gizon eszentrikoa zen, antigoalekoa eta originala, Mendel edo Spitzweg en koadro batetik ateratako alemaniar horietako bat, probintzietako hiri txikietan, gaur egun ere, nonahi aurkitu daitekeen ale bakan arraro bat.
‎Hitzok esan ondoren neskatxa desagertu egin zen, eta harekin batera sufrimenduaren irudiak eta area ekaitza. Ni ziztu bizian abiatu behar nintzen herrirantz nire aita sendatu behar bainuen.
Nire aita alemaniarra da.
‎Eta? Nire aitak esaten duen moduan," Ande yo caliente y riase la gente" esan zuen Peiok.
Nire aita eta ama bi urte nituela hil ziren noraezean zihoan itsasontzi batean, zelan eta zergatik ez dakit. Amama ordea, duela urte batzuk hil zen bihotzekoak emanda.
‎Antso, hurbil zaitez! Nire aitaren borroka garaiak alde batera utzi nahi izan ditut erregealdi honetan, harreman saiakera bereziak eginez hiru erresumekin helburu hori gauzatzeko asmoz. Itxuraz bakean bizi arren, jakin badakit Nafarroa harrapakin preziatua dela haientzat guztientzat, eta bereziki Gaztela gudazalearentzat.
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura ...gia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it" s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen etxe hartako estufan kixkaltzen, Discover Iceland dioen aldizkaria, malko guztiek zapore antzeko eta itsasoa itsasoa besterik ez da, dormida, Alfonsina, vestida de mar, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, non eroriko gara, erori ere eroriko ahal gara ala bidean lehertu, parabola bat, Imposible Germany, unlikely Japan, baiezkoa atera da, zorionak, bikiak dira, positibo eman du, sentitzen dut, sei bat hilabete, gorputz bakoitzak diferente erreakzionatzen du, pertsona bakoitza mundu bat da, esperimentala da tratamendua, sinatu hemen arriskua zure gain hartzeko prest bazaude, Loreen eta Darlene, bi alaba, nireak zirenak gaurtik aurrera munduarentzat, hurrengo bizitzan Hello Kitty, hurrengo bizitzan Doraemon, Plutok ezin du zakur izan bi oinen gainean badabil, ezta ama, ze zakur mota da ba hori, eta ni bermuda eta sandaliekin, Karate Kid, bedeinkatua zure sabeleko fruitua, Jesus, etc., esan nizun nola masturbatu nintzen Rambletako pentsio hartan zuk postaz igorritako gonazpikoekin, aitortzen dut, zaborraren minutuak dira, izorrai ispilu bestaldeko demonio, el espejo se quebró, onena ni neroni izan naiz nire bizitzan, mistakes of my youth, superego baten inplosioa da hau, ahaztura baino ez da geratuko, zulo beltzak, hori ez da berez txarra, akorda zaitezte nitaz tarte batez, inoren minaz pozteko hitz bat bada alemanez Schaudenfreude, eta egin negar, exajeratu gabe, hamar edo hamabost minutuz, ez derrigorrez segidan, koordina zaitezte, txandaka zaitezte negarraren arte noblean eta lana elkartasunez banatu, nire bilobak, nire biloba koitaduak, edo nire seme alabak, nire seme alaba zozo eta motzak, fundamentalista zikinak, agur ba, maite zaituztet (oraindik), this is it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ" s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xerlo kiribil eta guzti, bizar eta guzti, esaldi gorrotagarri gehiago, dena bezala da, es como todo, ya si eso ni
‎Donostia, 2017ko martxoan hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I" m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman" s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don" t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it" s a cold and it" s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there" s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don" t mean a thing if you ain" t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa ...gia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holy shit, holy crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du, da da da, it" s all I want to say to you, templanza, chico, templanza, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, b...
Nire aitak sekula ez zidan hitz bat bera ere esan. Ez zidan ezer esplikatu.
‎Ni eta nire aita ez gara mundu berean bizi. Bi mundu horren arteko zubia egurrezko ohe handi bat da.
‎Laurent, nire aita. Tomas.
2018
‎Hezur Handi zen gure taldeko agure bakarra. Batzuetan, iragan hartara begiratuz, garbiago ikusten dudanean, harrigarrizko antza sumatzen dut haren eta nire aitaren baratzezainaren aitaren artean. Lorazainaren aita agure ximur, ihar bat zen, eta bere begitxo makartsuez begiratzen zuenean, edo ohi horzgabeez marmarka egiten zuenean, Hezur Handi zaharraren itxura zuen eta hark bezalaxe jokatzen zuen.
‎Bortxazko heriotza izaten zen ohikoena. Nire aita hil zen bezala edo Hagin Mailatu hil zen bezala hil ohi ziren, Bizar Motz eta nire arreba hil berriak ziren bezala, bat batean, bortxaz, sasoirik onenean, indarrez beterik, eta bizitzaren ederrenean. Heriotza naturala?
‎Antzeko oihuak iritsi zitzaizkigun urrutitiko lekuren batetik, beheragoko doinu batean, baxu baten orroak bailiran. Une batetik bestera ozenago bihurtu ziren, eta berehalaxe entzun nuen nire aita hurbiltzen; garai hartako frogak ikusita behintzat, aita zela atera dut ondorioa.
‎Bularra handia, leize baten tamainakoa, egia da; baina giharrak ez zituen ongi moldatuak, bizkarrak ere ez zabalak, ez zuen gorputz atalen lerdentasunik, eta isla ere ez zuen simetrikoa. Indarraren irudi betea zirudien nire aitaren gorputz hark, gogorra, indartsua baina edertasunik gabea, heltzeko, urratzeko, xehatzeko eta suntsitzeko egina.
‎Joe? Nire aita? (Barreari ezin eutsiz hizketan hasiko da.) Nola izango nauk astakirten horren semea, ba?
‎GAZTEA. Beno... ez guztiz... Joe ez duk nire aita eta ez diat gurasorik, hori egia duk. Bestea... literatura apur bat, hire konfiantza lortu behar nian.
‎GAZTEA. (Eteten duela.) Nire aita?
‎Ba nik... Nik nire aitaren etxea deseraikiko dut!
‎Seric: Ba... ba... ba nik nire aitaren etxea ez ezik, nire amarena ere baden etxea deseraikiko dut!
‎Finn: Bada orduan... nik zure aitarena deseraikiko dut, eta zure amarena, eta nire aitarena eta nire amarena!!
‎Seric: Eta arimarekin deseraikiko dut nire aitaren eta nire amaren etxea.
‎Baina ni beti izan naiz Finn!! Eta nire aita ere Finn zen. Eta nire aitona.
‎Nire amonak bereari eta honek nork daki nori entzundako gauzak dituzu, irakurle. Dena, nik aitari askotan ertzundako esaera duzu: " Izen onaren truke, aldare eta arrosa gorriak".
2019
‎Baina, historia laburtu beharrak hartaratuta, egin dezadan jauzi hogeigarren mendera. Ordutik gaurdainoko manifestu ezagunena, Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea bere laburrean. Lehen pertsonan ari da Aresti bertan:
Nire aitaren kanta niretzat
Nire aitaren kanta niretzat
Nire aitarentzako dut kanta txiki hau
Nire aitari entzun nion esaten
Nire aitari entzun nion esaten
Nire aitari entzun nion esaten
Nire aitari batere gustatzen ez zitzaizkionez
Nire aita bezala amonarenean bakaltzen igandean
Nire aitak presa bat eraiki zuen bere zainetan,
‎Bada, astakeria haundi bat egingo zenuke nire iritzian. Ikusi bestela nire aita eta ama. Beti borrokan dabiltza, beti haserre, tximetatik tiraka.
Nire aitak ere, mozkortzen zenean hortxe nonbait egiten zuen lo. Baina, haren zurrunka askoz ere zaratatsuagoa da.
‎Nik ez dakit hori egia izango den baina... Berak sorgindu omen zuen behin nire aita... Baina gutxiena uste zuenean, hartu omen zuen harri bat eskutan, eta txikituko omen zion muturra ihes egin ez bazuen.
‎Derrepentean, zerua belztu zen, oinazturak eta ortotsak ia batera, bazirudien ortziak lehertu nahi zuela. Nire aita gerria usoz betea, eta urez blai ailegatu zen, arropaz aldatu, eta leiho eta ateak trangaz hertsi ondoren su ondora bildu
‎Behin eta berriz galdetu nion zergatik sinatu zuen errekerimendu hura eta" sinatzeko hainbeste paper jartzen dizkidate... zer sinatzen dudala ere ez dakidala" esan zidan. Nire aitak alkatearen aurrean txapela kentzen zuen. Nire alkate andreak merezi ote zuen halako ohorerik?
‎Buenos Airesen Juan de Garai fundazioa bisitatu nuen eta han" usted ostenta el nombre de un benefactor de la patria Don Manuel de Sarratea" erran zidan idazkariak. Ikusmina sortu zidan eta hasi nintzen nire aitaren arbasoak ikertzen. Arakatu nituen inguruko elizak daten bila, aitaren aita nor zen, eta haren aitatxia, eta horrela, 1690 urtera ailegatu nintzen.
‎Ene! Nire aitak baleki! Lagun batekin gelditu eta abisatu gabe ez joan...
‎Arri burdin mendixka inguruan bazkatzen ziren gure ardiak. Harat joaten nintzen nire aitarekin gasna egiteko jetzi behar ziren ardien bila. Gogotik ibiltzen nintzen aitarekin, landare izenak ikasten, txorien kantak bereizten, haizearen norabideari eta zeruaren itxurari behatzen.
‎Bai, nire aita da afrikarra.
‎Bai, baina zelan da hori? nire aita Maryren lehengusua dela diozu?
‎" Ezin da izan", jarraitu zuen pentsakor: " Orain arte inork ez zekien Mary Nicizanye Burundikoa zenik, eta nik ez diot inori aipatu nire aita ere hangoa zela, Bihoni ez bada, baina Bihonek ez daki lubakian hilik agertutako afrikarra Mary Nicizanye dela, ez eta Burundikoa denik ere". Izozkailuan denbora asko eman ondoren jakia egoten den bezala zegoen; ezin zuen hitzik egin.
‎Bar Mazantini. Tarteka joaten ginen Debara, eta nire aita solasean aritzen zen lagunekin tabernan. Horietako egun batean, Debako apeza tabernara sartu zen eta aitari esan zion:
‎Ez da etxean jaso edo ikusi dudan zerbait izan. Justu kontrakoa gertatu zen, ni korrikan hasi ondoren nire aitari harra sartu zitzaion, baina ez gara batera joaten korrika egitera, aitak esaten didalako berarentzat azkarregi noala [barrezka]. Nire arreba ere hasi zen korrika.
‎"... zurea bai zortea, Bilboren askapena ospatzen dugun egun berean jaio zinelako!" Niretzat, Bilbao (munduan hiri handiagorik zegoela pentsa zitekeen?) eta" liberación" hitzek osatzen zuten kontu hark usain onik baino ezin zuen izan, eta ni poz pozik, jakina! Irakasleak niri esandakoa etxean kontatu, eta gure aitaren aurpegian ez zen ezta irribarrerik txikiena ere marrazten, edo eta ulertezina egiten zitzaidan keinu bat egiten zuen (parte onekoa ez, hori ziur!) Athleticen hiriaren liberazioaren urtemuga eta nire urtebetetzearen eguna bat etorri, eta nire aita poztu ez, halakorik!!!
‎Sorbona bat batean utzi eta batxilergoan ahozko azterketatik alde egin zuenean bezala, Mouriezi suspentsoa jarri ziotelako... Zenbat jestio egin behar izan nuen nire aitarekin batera, huraxe bezalako egun bero batean, Renaud (Rennesen artillero zegoena) Legiora joateko konpromiso batetik askatzeko, zergatik eta brigada sadiko batek mutil ergel bat martirizatzen zuelako... Eta nola baztertu zuen (egun batetik bestera) dotorezia sotil baina zorrotza, eta jertse eta txapinezko zabarkeriara nola eman zen, zergatik eta miresten zuen gizon bat, familia ospetsu bateko nagusia, eskrupulurik gabeko Tartufo bat baizik ez zela frogatu ahal izan zuelako...
2020
Nire aita zenak, erretreta hartu ondoren, bere gelan ezkutatzen zuen Memorias de un pensonista idazten ari bide baitzen. Ez zuen inoiz inon argitaratu.
Nire aitaren hautua izan zen. Ipar-amerikarra zen.
‎Eta Wallace jarri zidaten. Wallace Stevensen omenez izan zela esan zidaten beti, baina haren olerkiak irakurri nituenean ezin nuen sinetsi nire aitak haiek noizbait irakurri zituenik, ezta nolabaiteko eraginik izan zezaketela harengan. Aita gehiegi ez nuela ezagutu suposatzen dut.
‎Antza, maitasuna amaitu zitzaien eta, nire aitak Estatu Batuetatik zekarren ezkontzaren kontzeptuan, hura arrazoi nahikoa zen dibortziatzeko, bera maitasunagatik ezkondu zela aldarrikatzen baitzuen. Laburbilduz, dibortzioa legeztatu eta gutxira dibortziatu ziren nire gurasoak, oraindik ohitura arrunta ez zenean.
‎Dibortziatu ondoren familiaren etxea izandakoa saldu zuen eta aitita amamekin bizitzera joan ginen. Nire aita beti arduratu zen nire heziketaz, hain urrun egonda ere. Amerikar Ikastetxearen faktura elitistak ordaintzen zituen eta nire emaitza akademikoez galdetzen zuen.
‎Nik haiek guztiak zehatz mehatz bete baino besterik ez nuen egiten. Nire aita amaginarrebak nola maite ninduten ikusi zenuke!
‎Bestelakoa da Koldo eta bion kasua, alferrontziak aurrezki kutxako lana heredentziaz jaso zuela esan daiteke, nirean aitaren itzalak zerikusia izan zuen idazkari postua eskuratzeko tenorean. Soziolistoak heldu zirenerako lanean ari ginen biok.
‎Noski baietz, zu zara orain dela pare bat egun nire aitak kalean maspil maspil eginda bildu zuen gaztea argitu dit Sararen kopia peto petoa den eta inola ere aurpegira zuzen zuzen begiratzen ausartzen ez den neska beltzaranak, hau da, nire benetako Sarak baino ilaje zein larru ilunagoak dituenak.
‎Zerbait esan nahi baldin baduzu zatoz nirekin beheko solairuraino nire aitari eskerrak ematera kalean bildu, bere etxera eraman eta zeharo sendatu zaituelako proposatu bai noago agindu egin dit Sharak.
‎Sararekin, ez, barkatu, nire aita Maria Dieguez de Gauna andrearekin ezkondu eta bere aitaginarrebak mailegu onean emandako zenbait sosez nire aitajaunari berari erosi egin zion dozena erdi bat kupel ardoa Errioxa aldetik ekartzeko asmoz. Aitajaunak ez zion inola ere ezer saldu gura, oso argi eta garbi esana zuen nire aitak Olartetarren aroztegiaz kargu egiteari uko egindakoaz gero ez zela bere semea, are gutxiago fidatzeko inor, arrotz larrusendo bat baino.
‎Sararekin, ez, barkatu, nire aita Maria Dieguez de Gauna andrearekin ezkondu eta bere aitaginarrebak mailegu onean emandako zenbait sosez nire aitajaunari berari erosi egin zion dozena erdi bat kupel ardoa Errioxa aldetik ekartzeko asmoz. Aitajaunak ez zion inola ere ezer saldu gura, oso argi eta garbi esana zuen nire aitak Olartetarren aroztegiaz kargu egiteari uko egindakoaz gero ez zela bere semea, are gutxiago fidatzeko inor, arrotz larrusendo bat baino. Egia esan, nire aita arotzen ermandadetik bota egin zuten behin betiko, nahita ere zuen inois behin berriro kupelgintzan jardun.
‎Aitajaunak ez zion inola ere ezer saldu gura, oso argi eta garbi esana zuen nire aitak Olartetarren aroztegiaz kargu egiteari uko egindakoaz gero ez zela bere semea, are gutxiago fidatzeko inor, arrotz larrusendo bat baino. Egia esan, nire aita arotzen ermandadetik bota egin zuten behin betiko, nahita ere zuen inois behin berriro kupelgintzan jardun. Hala eta guztiz ere, inork ez zion eragotzi merkataritzan saiatzea, diru falta ez badin bazen edota nire aitajaunak amore egin zezan hiriko handiki baten arrimua.
‎Ollanda Dorreko Iñigo Velez de Gebara jaun txit prestu eta boteretsuak berak agindu egin ziolako, hain zuzen. Ulertu ere ezin zuen ulertu aitajaunak zer dela eta nire aita bezalako alproja batek hain jaun ahaltsuren arreta zein babesa lortuak zituen. Susmoa bai, bazeudela hirian bolo bolo ari ziren zurrumurruak, eta ia denak aspaldiko mediku judu oso ezagun eta aberats batekin elkarlotuak.
‎Dena dela, eta hegoaldetik hirbururaino ardoa kupeletan ekartzeko behar adina diru eskainitakoan, Ollanda Dorreko jaunak idazkari ere hartu zuen nire aita. Azken hau oso garrantzi handiko gauza izan omen zen nire aitak bere senitartekoen patuari uko egin eta gero, hots, nire aitajaunaren aroztegia bertan behera utzi eta gero, nolabait bizkarra eman zion artisauen taldeak barkatuta izan zedin, eta baita zeharo arrotz eta ia bultzaka sartu berria zen beste giza taldeak, merkatarienak, muzinez eta guzti onartuta ere.
‎Dena dela, eta hegoaldetik hirbururaino ardoa kupeletan ekartzeko behar adina diru eskainitakoan, Ollanda Dorreko jaunak idazkari ere hartu zuen nire aita. Azken hau oso garrantzi handiko gauza izan omen zen nire aitak bere senitartekoen patuari uko egin eta gero, hots, nire aitajaunaren aroztegia bertan behera utzi eta gero, nolabait bizkarra eman zion artisauen taldeak barkatuta izan zedin, eta baita zeharo arrotz eta ia bultzaka sartu berria zen beste giza taldeak, merkatarienak, muzinez eta guzti onartuta ere. Aita merkatari zen, oso merkatari azkarra ere bai, bizpahiru urtez negozioa sendotu eta berehala zabaltzeari ekin ziona.
‎Alabaina, ezin diogu meritu osoa bere patu onari egotzi. Nik behintzat ez dut horrelako pitokerietan sinesten eta bai nire aitak izan zuen aukera paregabekoan bere negozio zorroztasun berezkoari eusteko. Nire aitak bazituen Taborniga herrian ardogintzan ari ziren senitartekoak.
‎Nik behintzat ez dut horrelako pitokerietan sinesten eta bai nire aitak izan zuen aukera paregabekoan bere negozio zorroztasun berezkoari eusteko. Nire aitak bazituen Taborniga herrian ardogintzan ari ziren senitartekoak. Horrenbestez, ez zitzaion askotxo kostatu hauek konbentzitzea bere negozioan parte har zezaten etekinen lagin baten ordez.
‎Bertan, Ollanda Dorrearen itzalpetik gertu gertu zegoen jauregi batean jaio egin nintzen ni, behinola Joan Ruiz de Ozenda eta Maria Diez de Abezia jaun andreek Erremenderia kaleko bost orubetan eraikitako harrilanduzko jauregi errenazentista batean eta geroago gebaratarren eskuetara igaro zena ez dakit nik zeren ordainez. Edonola ere, kalez aldatutakoan nire aita Ollanda Dorreko jaunaren idazkari izan ez ezik maizter ere bilakatu egin zen. Orduz geroztik, eta batez ere gebatarraren eskakizunak areagotu ahala, nire aitak gogoan izan zuen ia gauza bakarra maiztergo pozoitsu hori bere bizkar gainetik kentzea izan zen.
‎Edonola ere, kalez aldatutakoan nire aita Ollanda Dorreko jaunaren idazkari izan ez ezik maizter ere bilakatu egin zen. Orduz geroztik, eta batez ere gebatarraren eskakizunak areagotu ahala, nire aitak gogoan izan zuen ia gauza bakarra maiztergo pozoitsu hori bere bizkar gainetik kentzea izan zen. Ez zuen lortu bizi bitartean, Ollanda dorreko jaunarekiko mendekotasunetik askatzeko irtenbide bi zituen bakar bakarrik:
‎gebaratarrei bigarren aldiz traizio egitea, hau da, Paterninarren taldekoei, eta Kantoiko jendearekin bat eginez, ala bestela, behar bezain diru irabaztea ardoaren saleroskeraren bidez Ozendatarren jauregiaren edo beste baten jabe bihurtu ahal izatearren. Aurrenekoa, ordea, ez zen batere egingarria, batez ere Salvatierra anaiak eta enparatukoen aginduari muzin eginez nire aitak garbitu behar zuen judu gorrotatuaren alabarekin ezkondu eta gero. Bigarrengoa ere ikaragarri gogorra begitandu egin zitzaion nire aitari, gurea bezalako jauregi bat erosi ahal izateko ardoz zamaturiko mando andana eta baita hainbat joan etorri ere ezinbestekoak omen ziren behar besteko diru bildu aurretik.
‎Aurrenekoa, ordea, ez zen batere egingarria, batez ere Salvatierra anaiak eta enparatukoen aginduari muzin eginez nire aitak garbitu behar zuen judu gorrotatuaren alabarekin ezkondu eta gero. Bigarrengoa ere ikaragarri gogorra begitandu egin zitzaion nire aitari, gurea bezalako jauregi bat erosi ahal izateko ardoz zamaturiko mando andana eta baita hainbat joan etorri ere ezinbestekoak omen ziren behar besteko diru bildu aurretik. Saiatu, saiatu egin zen nire aita bere negozioa zabaltzen, baina horretarako ere gebaratarrengana jo behar izan zuen beste behin, hiriko inork ezer saldu nahi edo ahal ez baitzion Ollanda Dorreko jaunaren baiezkorik gabe.
‎Bigarrengoa ere ikaragarri gogorra begitandu egin zitzaion nire aitari, gurea bezalako jauregi bat erosi ahal izateko ardoz zamaturiko mando andana eta baita hainbat joan etorri ere ezinbestekoak omen ziren behar besteko diru bildu aurretik. Saiatu, saiatu egin zen nire aita bere negozioa zabaltzen, baina horretarako ere gebaratarrengana jo behar izan zuen beste behin, hiriko inork ezer saldu nahi edo ahal ez baitzion Ollanda Dorreko jaunaren baiezkorik gabe. Hala eta guztiz ere, nire aitaren libertatearen kalterako zein nire senipartearen onerako, Iñigo Velez de Gebaratarren idazkaria gero eta gehiago zordun egin zen bere senitartekoen ardoa kostaldeko hiri ia guztietara eroan ahal izateko asmoz.
‎Saiatu, saiatu egin zen nire aita bere negozioa zabaltzen, baina horretarako ere gebaratarrengana jo behar izan zuen beste behin, hiriko inork ezer saldu nahi edo ahal ez baitzion Ollanda Dorreko jaunaren baiezkorik gabe. Hala eta guztiz ere, nire aitaren libertatearen kalterako zein nire senipartearen onerako, Iñigo Velez de Gebaratarren idazkaria gero eta gehiago zordun egin zen bere senitartekoen ardoa kostaldeko hiri ia guztietara eroan ahal izateko asmoz. Ondo esan dut, nire aitaren kalterako inoiz ezin baitzion uko gebaratarren esanekotasunari, baina niretzat ezin hobeto dirutza ederra jaso egin bainuen aita hil eta gero.
‎Hala eta guztiz ere, nire aitaren libertatearen kalterako zein nire senipartearen onerako, Iñigo Velez de Gebaratarren idazkaria gero eta gehiago zordun egin zen bere senitartekoen ardoa kostaldeko hiri ia guztietara eroan ahal izateko asmoz. Ondo esan dut, nire aitaren kalterako inoiz ezin baitzion uko gebaratarren esanekotasunari, baina niretzat ezin hobeto dirutza ederra jaso egin bainuen aita hil eta gero. Nolabait esateko, nire aitaren ardo salerosketaren mozkinak hain handiak izan ziren, ezer negozio berri eta handiagoei ekiteko kemena piztu egin zuten nigan, besteak beste Tabornigako ardoaren ordez Arandio mendilerroko artzain saiatuek egiten zuten artilea kostaldeko portuetarantz garraiatzea.
‎Ondo esan dut, nire aitaren kalterako inoiz ezin baitzion uko gebaratarren esanekotasunari, baina niretzat ezin hobeto dirutza ederra jaso egin bainuen aita hil eta gero. Nolabait esateko, nire aitaren ardo salerosketaren mozkinak hain handiak izan ziren, ezer negozio berri eta handiagoei ekiteko kemena piztu egin zuten nigan, besteak beste Tabornigako ardoaren ordez Arandio mendilerroko artzain saiatuek egiten zuten artilea kostaldeko portuetarantz garraiatzea. Nire asmoa zen oso argia, Arandioko artilea Flandes aldeko itsas merkatariei saldu eta bertan manufakturatutako oihal finak erosi nire hirian zein ingurukoetan banatzearren.
‎Jakina, ez nintzen maite nuen andrearekin ezkondu, nahiz eta nire gustuko neska izan, ene ustetan ikaragarri ederra eta batez ere aparteko sasoikoa, hots, gutxienekoa ene bizilaguna bilaka zedin. Baina ez zen inondik ere maitemindu egin ninduen emakumea, nire aitaren ustetan komeni zitzaidana baino. Egia esan, erakarri, liluratu eta maitemintzeko aukerak zituztenak oso bestelako emakumezkoak izaten ziren, batez ere bigunagoak, alaiagoak eta eskuzabalagoak ere izaten zirenak, hau da, Mariaren aldean.
‎Zer ikusi du nire aitak nik egindakoarekin galdera benetan inozoa nik bezalako historialari batentzat, leinuaren legeaz ari gara eta, nire ekintzen ondorioak leinu guztiarenak baitira, ez bakarrik nireak.
Nire aita dut kupelgile erantzun diot komediari arrunt emana, birraitonaren ofizioa gogora ekarriz eta baita nire irakasle izateari oraingoz uko ez egitearren ere.
‎AITA!? oraingoa bai dela zoratzeko modukoa, itzultzen zaidan arotzaren irudia nire aitarena baita, nire aita zahar, tripazorro, kaskasoil eta betiere betoskoduna. Baina, ze.... zer demontre egiten duzu hemen?
‎AITA!? oraingoa bai dela zoratzeko modukoa, itzultzen zaidan arotzaren irudia nire aitarena baita, nire aita zahar, tripazorro, kaskasoil eta betiere betoskoduna. Baina, ze.... zer demontre egiten duzu hemen?
‎Iruzur egin hidan! Orain bai ez dudala duda zalantzarik, tupustean nigana oldarka eta bere lantegiko zerrautsa harrotzen datorren gizon asaldatua nire aita erretxina da, ea lehenengo belarrondokoa noiz eta non, hots, gaztetan bezala.
‎Jakina, seminariotik ihes egin eta gero bilin boloan ibili delako, noraezean, potrojorran buhameen antzera, jatekoa nola edo non lortzen ez dakiela nire aitak bota egin du bere onetik at eta niri zorrotz zorrotz begira, horrexegatik itzuli da barkazio eske. Baina, oso berandu da, gauza asko gertatu dira, ezin ahaztu direnak, alde egin zuenetik, berak hautatu zuen bere bidea, joan dadila etorritakotik ebatzi egin du.
‎Ondo ba, baina ez baldin badu non bizi edo norekin, ezin da hiri barruan gedatu, berriro kanporatu behar nuke ohar egiten dio zaindariak nire aitari.
‎Nahikoa da, potroetaraino nago hau guztiaz orro eta guzti egin dut benetan erresumidurik falta zitzaidana nire aitak ere komedia honetan parte hartzea. Ze hostia gertatzen ari da?
‎Egia esan, nik ez dut sekula egin nire aitak agindua zidana barre eta guzti egin dut agurearen haserrerako Esan liteke etxekalte galanta eginda nagoela.
‎Baita nire aitak Logroñoko espetxetik aska zintzaten egin zizun mesedeari ere... horra hor nire ordura arteko emazte maitea, bizilagun kuttuna eta hamaika gauzetan ere aferakide, oldarrean zordun larri bilakaturik.
‎Ez zegoen erregerai zein gure ahaideari zer nolako malgu edo opari mota egin geniezaieken asko pentsatu beharrik. Erregearen zerbitzura egindako diru malguak ondo baino hobeto erabakita zeuden, gure aitaren merkatal duintasunaren araberakoa izan behar zuen, ez txikiagoa, ez handiagoa, nire aita bezalako merkatarik batek ezin zuen ofenditu gure erregearen zerbitzua bere duintasuna baino handiagoa omen zen diru malgu batez, ez eta gure amaren leinuaren handikitasuna aldarrikatuz ere; malgua senarraren izenean egin behar zen nahitaez. Eta hau guztiau gutxi bailitzan, kontuan ere hartu behar genuen erretzerbitzarien arteko oreka, hau da, bizkaino eta marranoen arteko tirabiretan inondik ere ez sartzeko, zeren gehiegizko eskaintza bat egin ezkero bizkaino baten partetik bazitekeen besteek muzin egitea gure semeari eta ondorioz mota guztietako oztopoak zein azpikeriak asmatzea gure Matxinen idazkari karrera zupuztearren.
‎Gure amaren esanetan bere lehengusu urruna ez omen zen oso ondasunzalea, letrak maiteago zituen-eta, poeta eta guzti zuen bere burua, edozein huskeria gogotik onartuko zukeen opari gisa. Nire aitak, ordea, halako gizon handiustekoen artean ohiturazko ziren moduko opari bat egitea erabaki zuen badaezpada, inola ere errefusatu zuen fideltasun probantza bat.
‎Oso ideia borobila nire aitarena, nabarmen zitzaion noraino sartuta zuen odolean bere merkatari sena. Alabaina, non eta nola eskuratu lursail errendagarri guztiok.
‎Orain arte, eta nire aitak behin eta berriro aholkatu bezala, zorrak ez izaten saiatu egin naiz artez edo moldez. Gaurgero, berriz, prest egon behar gara dena galtzeko ebatzi egin zuen merkatari saiatuak betilun.
‎Nondik aterako dugu dirua itsasontzia zein gainerako gastu guztiak ordaintzeko? baldin bazegoen inondik ere ezin asmatu nuen zerbait hori omen zen nire aitaren egitasmoaren bigarren zatia, garrantzitsuena, hain zuzen ere.
‎Horrela zorren ordaina lortu eta aldi berean ere hiriko handiki betiere diru gose haiek mailegutakoa bikoiztuko zuen negozio baten kide bilakatu egin zituen. Bai azkarra nire aita, bai bere zordun harroen berezko zikoizkeria asetzeko argudioak eta asmatzeko, bai Arandioko partean artilerik onena zein merkeena hautatzeko. Hala ere, aitaren merkatal trebeziak ez ninduen ordea harritzen inondik ere, ondotxo ezagutzen bainuen bere ganora behin lanean hasita.
‎Hala ere, aitaren merkatal trebeziak ez ninduen ordea harritzen inondik ere, ondotxo ezagutzen bainuen bere ganora behin lanean hasita. Izan ere, nire aitak ez zuen lana ogibide hutsa, biziaren funtsa baino, sarri askotan ere ihesbide. Edonolako harremanetan zegoela pozik bizi zen, baliteke zoriontsu gauzak behar bezala joan ezkero.
‎Denok badakigu gehienok larrilarri, ia hilzorian, daudenean gutako mediku baten bila doazela antxintxiketan, kristau faltsuak eta guzti ere izanda hiriko hoberenak garelakoan, badaezpada. Banoa sekula santan ez itzultzeko, eta ez naiz hemendik ospa egiten duen nire kastako bakarra, nire aitak ere laster ospa egingo du bere etxea Miranda de Ebrora aldatzeko. Bai, jaun andreok edo dena delakoak, Flandeseko ehunak edo bertan hauekin irundako oihal, mihise edo bestelako zapi txit estimatu batzuk ere ez ziren inoiz iritsi gure kostaldeko inongo porturaino.
‎Haiek, noski, guk baino hobeto zekiten halako kinketan inor ez dela, ezin dela izan, errudun. Bost axola zien gure errege Felipe Handiari kalte egiteko propio itsas lapurreta bat izanak, gure etxea itsasoko legearen arabera erabat errugabekoa izatea, ez eta nire aitak berak gure senide zein adiskideei hutsaren truke erregututako diru osoa bildu orduko mailegu guztiak banan banan itzuliko zizkiela Jaungoikoaren aurrean aginduta ere.
‎Ez ziguten sinesten, ez zuten nahi. Horregatik nire aita itsasoan egiatan gertatutakoari buruz gezurretan zebilen leloa zabaldu egin zuten bolo bolo. Bera bezalako juduek zein kristau berriek oso ohiko zuten iruzur bat zela, bera bezalako judu zein kristau berriek Flandes zein Frantziako herejeekin harremanetan zeudela aspaldi aspalditik Espainiako Errege txit katolikoaren kalterako.
‎Hortakotz, gu kikiltzen, laidoztatzen, zokoratzen saiatu egin dira gau eta egun, kalera irten orduko gure musuetan erdeinuzko gorroaren mehatxua edo menturaz ere bizkar gainean aizto zorrotzaren hotza senti genitzan etengabean. Hala ere, egon bada nire aitak aurre egin ezin dion mehatxu bat: bere emazteak berak egindakoa ustekabean.
‎Ez, gortesau bilakatzeko asmoa zen bidea okertu zaizkit zeharo. Nire aitak txikitatik irakatsi edota jarauntsitako merkatal bertuteak profitatze aldera zein nahitaez nire amaren leinuaren ondraren neurrikoa izan behar duen ogibide bat topatzearren, urrutiago joan beharrean nago, inork inolako zorrik jaso nahi izango ez didan hiri batera, ezeren susmopekoa edo inoren mesprezu zein irainen mendekoa izango ez naizen herri batera, nire hemengo etsai amorratuengandik a... Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi nuen gizonari muzin eginez.
‎Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi nuen gizonari muzin eginez. Banoa bai, harresiko Hegoalde edo Eguerdiko atetik Sevillarantz, non itsaso zabala zeharkatu ahal izateko nire odol garbiaren froga guztiak, aspaldi nire aitak behar bezala asmatu eta ordaindutako agiri zigiludunak, azkeneko aldiz erakutsi eta ordaindu ere behar izango dizkiedan gure Errege txit katoliko eta are egoskorragoren erresumako zerbitzari zikoitzei. Banoa ere oraindik egun argitan, ilundu aurretiko azken orduan bertan, kaleko jendetza gutxitzen hasi denean, azoka eguneko harrabotsa ia zeharo itzalita, azokariak euren dendak zein tamalez ez saldutako merkantziak biltzen hasi direnean.
‎Orain dela zenbait urte, Estatua etorri zitzaidan Elizaren izenean eta apaiz bati laguntzeko diru kopuru bat ordaintzeko agindu zidan; nire aita joaten zen haren peredikua entzutera, baina sekula ere ez neu. " Ordain ezazu", esan zidan Estatuak," edo kartzelan giltzapetua izango zara".
‎Tamala benetan! Nire aita han izan balitz, gaur egin dudana ikusteko!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
nire 152 (1,00)
Nire 46 (0,30)
nik 6 (0,04)
nere 5 (0,03)
Nik 1 (0,01)
nirean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ni aita ere 8 (0,05)
ni aita hil 6 (0,04)
ni aita bera 5 (0,03)
ni aita ez 5 (0,03)
ni aita entzun 4 (0,03)
ni aita esku 4 (0,03)
ni aita etxe 3 (0,02)
ni aita ukan 3 (0,02)
ni aita antza 2 (0,01)
ni aita behin 2 (0,01)
ni aita bertako 2 (0,01)
ni aita bezala 2 (0,01)
ni aita bezalako 2 (0,01)
ni aita esan 2 (0,01)
ni aita guda 2 (0,01)
ni aita jakin 2 (0,01)
ni aita kanta 2 (0,01)
ni aita maite 2 (0,01)
ni aita aburu 1 (0,01)
ni aita agindu 1 (0,01)
ni aita alemaniar 1 (0,01)
ni aita alkate 1 (0,01)
ni aita amaginarreba 1 (0,01)
ni aita arbaso 1 (0,01)
ni aita ardo 1 (0,01)
ni aita arestian 1 (0,01)
ni aita arotu 1 (0,01)
ni aita asko 1 (0,01)
ni aita aspaldiko 1 (0,01)
ni aita atxilotu 1 (0,01)
ni aita aurre 1 (0,01)
ni aita baita 1 (0,01)
ni aita baratzezain 1 (0,01)
ni aita batere 1 (0,01)
ni aita begiratu 1 (0,01)
ni aita behar 1 (0,01)
ni aita bekatu 1 (0,01)
ni aita berba 1 (0,01)
ni aita beti 1 (0,01)
ni aita bezero 1 (0,01)
ni aita borroka 1 (0,01)
ni aita bota 1 (0,01)
ni aita egin 1 (0,01)
ni aita egitasmo 1 (0,01)
ni aita elkarte 1 (0,01)
ni aita eman 1 (0,01)
ni aita emazte 1 (0,01)
ni aita eraiki 1 (0,01)
ni aita erailketa 1 (0,01)
ni aita ero 1 (0,01)
ni aita erretxina 1 (0,01)
ni aita erru 1 (0,01)
ni aita esker 1 (0,01)
ni aita estatu 1 (0,01)
ni aita etorri 1 (0,01)
ni aita ezagutu 1 (0,01)
ni aita famatu 1 (0,01)
ni aita familia 1 (0,01)
ni aita gaixotasun 1 (0,01)
ni aita gaizto 1 (0,01)
ni aita galdetu 1 (0,01)
ni aita galdu 1 (0,01)
ni aita garbitu 1 (0,01)
ni aita gasna 1 (0,01)
ni aita gero 1 (0,01)
ni aita gerri 1 (0,01)
ni aita gogo 1 (0,01)
ni aita gorputz 1 (0,01)
ni aita haiek 1 (0,01)
ni aita hamaika 1 (0,01)
ni aita han 1 (0,01)
ni aita har 1 (0,01)
ni aita hautu 1 (0,01)
ni aita hemen 1 (0,01)
ni aita herri 1 (0,01)
ni aita hilketa 1 (0,01)
ni aita hiri 1 (0,01)
ni aita hurbildu 1 (0,01)
ni aita indiar 1 (0,01)
ni aita irakasle 1 (0,01)
ni aita itsaso 1 (0,01)
ni aita itzal 1 (0,01)
ni aita itzuli 1 (0,01)
ni aita izen 1 (0,01)
ni aita joan 1 (0,01)
ni aita kale 1 (0,01)
ni aita Maria 1 (0,01)
ni aita Mary 1 (0,01)
ni aita Olartetar 1 (0,01)
ni aita Orio 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia