2000
|
|
Duela gutxi irakurri dugu halaber «Bazka» aldizkarian euskal kulturaz egiten zenuen hausnarketa; euskal kultura ez dela existitzen erdal medioetan, eta Israelgo herriarekin parekatzen zenuen, beti egon behar baitugu gure izaera bilatzen: «Badakigu ia existitzen ez den herri bati itxura eman
|
nahian
gabiltzala. Hemendik eta handik, zatika eta presaka ari gara gure existentziaren frogak biltzen, jantzi dotore bat eman gura diogu gure egunerokotasun ahulari.
|
|
Erick ume koskorrak, bere onginahia eta botere magikoak alde dituela, indar gaiztoei aurre egin die, alegia, gerra, gosea eta izurriteari," garai ilunen" amaieratik giltzapeturik egon ondoren, kutxatik alde egin dutenak. Orain, indar gaiztoak inguma, maitagarri, troll eta trasgoen bizileku den" erreinu magiko" an sartu eta munduaren jabe bihurtu
|
nahian
dabiltzala, Erick ek ate zurian barrena joan du nonbait ezkutatua dagoen" Itxaropena" ren bila, beti ere Safimol maisuaren aholkuak jarraituz. Halaxe, heroien mitoak, maitagarri ipuinen izpiritua eta magiaren mundua euskarri gisa erabiliz, gaztetxoen irudimena hegan aise jarri dadin lortu nahi dute.
|
|
Tokikotasuna aldarri badu ere, irla bakarti bat izateari muzin egin nahi dio Goienak, euskarazko beste hedabideekin loturak bultzatu
|
nahian
baitabil. ETBrekin kasu, balizko elkarlan baterako prest agertu dira.
|
|
Alvaroren beraren baitan daude, estu estu lotuta bere porrotei." (Deia I) Alegia, barne sentipenek bideratuko dituzte pertsonaiaren ekintzak, eta sentipen horien artean sarritan galtzailearen sentipenak aginduko du. Are gehiago, Alvaro sentimendu horri aurre egin
|
nahian
dabil. Beranduago, Mikel atxilotu dutela jakitean, Alvarok Donostiara, bere jaioterrira alde egingo du, bertan nerabezaroko hainbat gertakari gogora ekarriko dituelarik.
|
|
Bestalde, errealitateari fantasia gehitu eta istorio ezagunak aldatzeko joera du. Honela, Robinson Crusoe edo Rimbauden alderdi ezkutuak azalarazi
|
nahian
dabil. Izan ere, gertaeren edo ezagunaren beste alde horren bilaketa etengabea da.
|
|
Aitzitik, gure ustetan, ez da batere argia bigarren plano horrek eleberrian betetzen duen lekua. Antza denez, Dionisosen jokaera ulertzeko giltza azaldu
|
nahian
dabil, baina, horretarako beharrezkoa izango litzatekeen pertsonaiaren barne munduan sakontzeko ahaleginik ez du egiten. Bestalde, gainerako pertsonaien hainbat gogoetaren berri ematen badigu ere, ez da beraien barne munduan sakontzeko ahaleginik sumatzen, pertsonaia lauak aurkeztu nahi dizkigu eta.
|
|
D, accord! Bainaintelektual espainolek bi adiera desberdin eman nahi diote panazea intelektual horri: batetik, zerbait berri esango balute bezala aipatzen dute, eta bestetik, konstruktokulturalen balioa gutxietsi
|
nahian
dabiltza.
|
|
–Ahaztu
|
nahian
zabiltzatela dirudi.
|
|
Gehiago ez da gurekin egongo. Ahaztu
|
nahian
gabiltza, bai, baina onartu ere, onartu dugu. Eta nago, ez ote gauden zu baino finkatuagoak lurreko bizitza honetan, Txema.
|
|
Eta aitak, halatan, behekoak so beltzez eta begitarte itsusiz hartuko zituen maiz, mintzo zakarrez, hatz erakuslea aitzinetik gidari, larderiatsu, buruz buru zuena hastetik beretik akusatu eta uzkurtu
|
nahian
balebil bezala. Eta, behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten:
|
|
...go, Sancho Panzarekin konparatu nahi nizuke don Frantzisko, arestian bezala, eta, horrela, derradan ezen, don Ki xote Mantxa koa ren ezkutariak bezala, gure apezak ere bere astoa zuela, eta, hark bezala ere, bere ateraldi zorrotzak zituela, erran komunez eta errefrauez hornituak eta errekaitatuak; baina, aldiz, frankoago eta eskuzabalago zen eta, zuenarekin kontentatzen zelarik, aitzurraren berdin
|
nahian
dabilen jorraia ez bezala, ez zuen beregainezko eta ezinezko insulekin amesten: erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere buruari baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat.
|
|
Eta gehiago erranen dizuet: badakit ezen Joanikot baztertu
|
nahian
zabiltzatela, eta alde batetik ulertzen dut, baina jakizue, halaber, ezen, Joanikot bakarrik utziko bagenu, gaitzago litzatekeela... zeren eta jauregiaren iduria baita jauregiaren funtsa.
|
|
Ene ustea eta aburua jakin
|
nahian
balebil bezala, Antonio Ibarbiak zorrotz so egin zidan; eta nik, usterik ezen ezin ginela urruneko intxaurren xerka ibili hurbilagokoen berri jakin gabe, are gutiago Utopiako lur urrunetarako bidaia hain perilos izan zitekeenean, eta akaba genezakeenean, aita Zacaríasek erranaren arabera, hainbat tributako indiarren atzaparretan, gorputza puskaturik eta mila zati eginik; oharturik ezen, etorkizu... Eta Antoniok, orduan, erran zuen:
|
|
Eta, hainbat datuz fidaturik, golkoan aitzina gindoazen, Orinocoren ibai-adar bat hartzeko asmotan... Eta datu haietarik bat zen La Hispaniolarat eraman behar gintuèn galeoiko hainbat jende adituri aditu geniona, baita Alain Coup d’Œil i eta haren gizonei ere... zeren baitzirudien ezen bai kaputxinoak eta bai frantziskotarrak ere ibaia kolonizatu
|
nahian
zebiltzala, eta fundatu ere fundatu zituztela ur bazterrean, hartarakotz, hainbat misione eta asentamendu, zeinetarik Santo Tomásekoa baitzen zaharrena eta inportantena.
|
|
Pastazko betaurreko lodiak ohikoak baino handiagoak izanik ere babes kaskarregia ziren eta, beraz, ezinezkoa nuen kontagailua ikustea begiak malkotan izaki. Sumatzen nuen, hala ere, metro bakoitzarekin abiadura haziz zihoala, motorraren ahalmen guztia proban jarri
|
nahian
balebil bezala. Afalondoko goraldian, izarretara jaurtitako gidakide sentitzen nintzen.
|
|
Ez dakit nola, manera kausitua zuen aho zulora zuzen isurtzeko. Guregandik metro gutira, ostatu barnera sartu
|
nahian
zebilena abarroska eta ukaldika lotu zitzaion ate itxiari.
|
|
" Nire estasi bakarra onanismoa da". ...ta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin
|
nahian
zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura utzi izanagatik.
|
|
" Orain, Estatu Batuetan, filosofia bulegoak modan jartzen ari dira. Nonbait, jendea betiko psikiatrekin aspertu, eta, besterik gabe, bizitzaren gai nagusiez filosofoek zer esaten duten jakin
|
nahian
dabiltza, hitz egin, beste laguntza premiarik gabe. Beharbada nik ere halako bulego bat jar nezake, Mirandan... edo Gasteizen", esan dit gaur ere, eta nik barre egin diot, eta oraingoan baita erantzun ere:
|
|
Nik, inortxori ere esplikazioak emateko gogorik izan ez, eta, irriño bat egiteko indarrak nolabait bildurik, ezezkoa egin diot buruaz (hain zuzen ere bakarrik, isilik eta ilunpetan egon nahi nuen): ezin dut eraman bulegoan edo kalean aurpegi txarra duzula esaten dizutenen zurikeria, lagundu baino gehiago zein makal zauden nabarmendu
|
nahian
dabiltzala dirudielako; ezin dut eraman katedral batean zein bakarrik zauden esatera datorrenaren eskuzabaltasuna, onberatasuna, ez dakit zer hori, halakoek norbera gehiago hondoratzea nahi luketela dirudielako. Ez dakit nola esan...
|
|
Bidean aurrera, tarteka zuhaitzetako sustraiak espaloian nabarmentzen zirela ohartu naiz; bazirudien espaloitik atera nahi zutela, eta aire bila joateko oso norabide gutiziatsua hartu
|
nahian
zebiltzala. Beste batzuetan, ordea, oinen azpitik zetorkidan dardara sumatu dut, New Yorken bezala, metroak lurpean eragindakoa.
|
|
Baina gero, zehatzago, txispatu ginen batean moz  kor mozkor eginda amaitu genuen azken afarian, aitortu zidan nire bizi  tzari urtetik urtera monotonoagoa irizten ziola (erabat ulertzen ez dudan arren, oso esanahi ona izan behar ez duen" patetiko" hi  tza ere erabili zuen), eta agian, banaketaren oinazea gorabehera, aukera ezin hobea zela norabidez aldatzeko eta txinparta desberdinak pizteko (dena aitortu behar badut, Teresak ez zuen sekula Dabid oso gogoko izan). Eta, egia esa  tera, orain neure baitan dardara inarrosle bat sumatzen dut, metrokoa baino askoz bortitzagoa, azpi azpian nuen desioa zuhaitzetako sustraiak bezala kanporatu
|
nahian
dabilena.
|
|
Etxetik ahalik eta urrunen joan
|
nahian
nenbilen (Bruselan erosi dudan aldizkarian distantzia hartzea ere aholkatzen da, egunerokotasunetik urruntzearen komenentzia), baina zikoinak ikusi arte ez nuen erabakia hartzeko bezainbat kemen izan. Eta zikoinen antzera Afrikara joan nintekeen modu ber  tsuan, bidaia agentziako emakumeak Ipar Ameriketara joateko aukera goraipatu, eta nik onartu egin nuen batere pentsatu gabe.
|
|
Hemen berkokatu
|
nahian
gabiltzan erantzun tradizionalak Vienako Zirkuluaren tesi nagusia egiaztagarritasunarena izan zela ulertu zuen —egokiro—, hau izanik joera antimetafisikoak defendatzen lagundu ziona. Horrela, esperientziarekin egiazta ezin zitezkeen enuntziatuak, esperientziari zegozkien beste terminoetara itzuliak izateko aukera zeukaten, era honetan, murriztapena eman eta gero, egiaztagarritasunaren froga pasatzeko moduan egonik.
|
2001
|
|
Formazio akademikoa hartu eta itsasoarekiko harremana sendotu
|
nahian
dabilen jendeaz aparte, nabigazioak eskatzen duen" talde lana" ere mintzabide du Pedro Prietok, Gure Zitak emaniko eskaintzaren beste berezitasun bat bezala. " Belaontzi batean nabigatzea benetako abentura da, ez dago aspertzeko betarik eta beste alde batetik, oso esperientzia praktikoa izan daiteke.
|
|
Ura altxor preziatua izanik geureganatu
|
nahian
gabiltza eta urtegiak dira ura maneiatzeko asmatu dugun modu bat. Manipulazioaren adierazle Itoiz.
|
|
Biztanleria geroz eta zaharragoa bihurtzea aitzakiatzat harturik erretirorako adina atzeratu
|
nahian
dabiltza Europako erakunde nazionalak nahiz nazioartekoak, publikoak nahiz pribatuak. Atzeratze hori ere mahai gainean dago hainbat gizarte eragileren eta Espainiako gobernuaren artean erdi ezkutuka egiten ari diren negoziaketa horretan.
|
|
Xabier Mendiguren Elizegiren narrazioak, Euskadiko Orkestran aritzen den biolontxelo jole gazte eta eder batez zeharo maitemindua dagoen hirurogeita bi urteko gizonak" Cara al sol" en doinua asmatu zuen Telleria zegamarrarekin izandako halako harremana kontatzen digu. Miguel Torresek, berriz, mutiko baten oroitzapenak dakartza, gerran galtzaile suertatu zen zapatari batek bera hil
|
nahian
zebilen guardia zibilaren boten takoian jarritako iltzea dela bide.
|
|
JOXEPA eta LEIRE erantzuna asmatu
|
nahian
dabiltza.
|
|
Mirenek egingo dio elkarrizketa telebistako zuzendariari. (Pausa) Iritsi zenetik hura harrapatu
|
nahian
dabil.
|
|
Izan ere, funtsean, 1) modernitatearen aurrekoa da ikuspegi zaharra, 2) ikuspegi modernoarekin bat dator formalista, 3) modernitateak ekarritako ikuspegizurrun eta murritzari uko eginez sortzen da ikuspegi postmodernoa eta 4) sintesiberria aurkitu
|
nahian
dabil ikuspegi dialektikoa edo ultramodernoa, modernitatearen ekarria bereganatuz, baina hark murriztua eta bazter utzia ere kontuan izaniketa postmodernitatearen partikularismo eta erlatibismo gehiegizkoan erori gabe.Bai: zerbaitek moldatzekotan, modernitateak moldatu ditu eta moldatzen ditu gurejarrera, pentsakera eta jokabideak.
|
|
Hori guztia, ordea, ez da horren sinplea. Ulermena ez da batere prozesupasiboa, nahiz zerbait ulertu
|
nahian
dabilenak ezpainik ez mugitu edo boligrafoahartu ez: ulermenak era askotako prozesuak (kognitiboak, metakognitiboak, linguistikoak...) jartzen ditu abian, nahitaez.
|
|
Gabeziak gainditze aldera, eredu interaktiboa proposatuda. Horren arabera, testua ulertu
|
nahian
dabilenean, irakurleak aurreko bi prozesuak erabiliko ditu, behetik gorakoa eta goitik beherakoa. Irakurle trebeak, beraz, testuak dakarren informazioari erreparatuko dio, baina baita beraktestuinguruaz baliatu eta aurre ezagutzak abian jarri ere.
|
|
Askotan kontrajarriak diren arren, beti baliokideak, biak arbuiagarriak diren neurrian. Batak zein besteak zalantza desegoki ikusiko du, eta lekuz kanpokoa irudituko zaio, eta haren beldur izango da, eta inporta zaion gauza bakarra bere boterean zirrikiturik ez agertzea izango da eten egin zen momentu batez, jarraian esatera zihoana birritan pentsatu
|
nahian
balebil bezala. Hori dela eta, arriskutsua izango zaio, hiritarrek edozelako zalantza argiratu nahi izatea eta, era berean, botereak ez luke inoiz ere onartuko gaurko egunez gauzatu nahian gabiltzan honako zalantzaren apologia hau.
|
|
Batak zein besteak zalantza desegoki ikusiko du, eta lekuz kanpokoa irudituko zaio, eta haren beldur izango da, eta inporta zaion gauza bakarra bere boterean zirrikiturik ez agertzea izango da eten egin zen momentu batez, jarraian esatera zihoana birritan pentsatu nahian balebil bezala. Hori dela eta, arriskutsua izango zaio, hiritarrek edozelako zalantza argiratu nahi izatea eta, era berean, botereak ez luke inoiz ere onartuko gaurko egunez gauzatu
|
nahian
gabiltzan honako zalantzaren apologia hau.
|
|
Imagina ezazu herri hau gurdi hegadun bat balitz bezala. Gurdi hau bi zaldiri esker aurrera egin
|
nahian
dabil, baina ezinezkoa zaio, zeren bi zaldik norabide ezberdinean tiratzen baitute. Zaldi biak ezberdinak dirudite hasiera batean, bata zuria eta bestea beltza delako.
|
|
Halere, kostaldean bizi zarenez gero ezagutuko duzu, Sokrate, ur arinak nola higatzen duen harkaitza. Ildo horretan, espero dezagun, gizakien bihotzak, batzutan harkaitzen irmotasuna erakutsi
|
nahian
dabiltzan arren, egunen batez, ilargiaren malkoen gozotasunaren bidez, biguinduko direla. Eta egun horretan, zorioneko egun horretan, bihotz biguindu horiek, salto eta negar, bizi eta barre egiteko gauza izango dira, eta hau dena adierazteko hitza dute, hitza edo elkarrizketa.
|
|
Nahi baduk azken aldian horren kasu gutxi zergatik egin diadan azaltzen saia naitekek. Heriotza hura argitu
|
nahian
nabilela, badakik, Armendarizena, eta horregatik egon naizela arratsaldero lanpetuta haren neska zenaren atzetik, datu berriak lortzen saiatuz edo nekizkien gauzak apuntatzen besterik gabe. Jakin dudan guztia azalduko diat nahi baduk.
|
|
J: Ez ditut gauzak bere onetik atera nahi, Vaclav, baina uste dut zeure burua engainatu
|
nahian
zabiltzala... Zuk badakizu ez garela inongo bidegurutzetan nahastu.
|
|
Eztanda bat bailitzan sentitzen duzu, bat batean, entzuten ari zaren musika hori; musika hori, zure begien argitara, ezaguna baita, baina ez zure mundukoa, telebistako film batetik letorkeena baizik; musika bat mingarria, errepikakorra, estutasunaren soroan loratua, doinu bainoago zarata; musika bat, finean, azken ordu erdian propio eta setati zerbait iragarri
|
nahian
dabilkizuna, eta, noski, zure mundukoa dena, hain arriskutsuki zure mundukoa, zu, zeurean hain egoskor bildua, horretaz beranduegi arte jabetzen ez bazara ere.
|
|
Ez da eskuarki Lizardiren onenetakoa, ezta poesia hutsa ere, baina bai saio jakingarria. Badirudi hil berri den norbaitek2 euskarari ukatu zion dohain hura azaldu
|
nahian
zebilela," barren  bizitzaren jario igeskorra" adieraztekoa, alegia. Saio hori, gainera, sail batetik bakandu omen zuten.
|
|
Guztiok dakigu zein asmo ederrek eragiten dien euskara landu beharrez ari direnei. Horixe behar genuke bakarrik, inor gure hizkuntza irain  du eta itsustu
|
nahian
dabilela jakitea! Diru arazoetan ez du inork esaten bere ordekoari buruz:
|
|
Dudarik gabe, gauzak askoz hobeto egin zitezkeen, eta egin daitezke. Eta euskararen defentsaren itzalpean beste zenbait gauza lortu
|
nahian
dabilenik eta ibili denik badela ere ez dut ukatuko, gaztelania hutsez aberchaletasunerako deia zabaldu duenik, esate baterako. Baina hala ere, eta autokritikaren orduak guztiak izanik, ezin zaizkio ordu guztiak autokritikari eskaini parekoak arnasa hartzeko betarik ere ematen ez duen unean.
|
|
Baina maitatzea ezin dugu bat egin bere ondorengoekin. Adibidez, egiaren bila, egiaren baten ikerketan eta aurkitu
|
nahian
gabiltzanean maitatzen dihardugu, dudarik gabe. Baina beste gauza bat da ondorengoa:
|
|
Eta zerbait filosofiaz, zientziaz edo antropologiaz, adibidez, irakurri izan badut, nire galdera, atzenean, beti puntu batera heltzen da: nor/ zer da antropologiaz arduratzen den gizakia —antropologoa—; filosofiaz diharduen gizakia —filosofoa—; zientzia eraiki
|
nahian
dabilen gizakia —zientzialaria—. Ez naiz filosofia aztertzen edo egiten ibili, nire galderari erantzun nahian baizik.
|
|
Zaldiduna, mezularia, gaztigu emailea, Bazofias da, noski; gobernadorea da, kasu honetan, heriotzatik salbatu nahi den pertsona; hala gobernadoreak hartu nahi dituen neurriek –mutil bat ekarrarazi, mezu batzuk eman, bizkor ibiltzeko agindua– nola bere izpirituaz jabetu den umoreak –kezka, gogoeta– argi adierazten dute zer den zaldunak ekarri dion mezua: inor bera hil
|
nahian
dabilela. Nahikoa litzateke horrenbestez.
|
|
Itxura batera, bazirudien zorioneko informazio hura ematen ondo egiten zuela ziurtatu
|
nahian
zebilela. Ezagun zen ez zegoela ohiturik deus ere debalde ematen.
|
2002
|
|
Dantza munduak duen gauzarik aberatsena da dantzari oso ezberdinak daudela eta bakoitzak bere rola bete behar du, baina bere modura. Beste dantzari batek egindakoa kopiatu
|
nahian
bazabiltza, zure interpretazioa faltsua izango da. Beste dantzarien estiloa miretsi egin behar duzu, eta bakoitzak duen onena zuretzat hartu.
|
|
Pertsonaiak eta hari nagusia orduko berberak dira gaur ere, orain hamar urteko une hura bizitzera goaz, baina belaunaldi berriaren soinetan. Gure alboan, aitona aurpegiak ezagutu
|
nahian
dabil, galdezka: " ze etxetakoa duk hori?"" eta beste hura?".
|
|
Eta zer?», Arantxa Iturbek idatzi eta Mikel Valverdek marraztutako ipuin polita. Neska mutikoek izan ditzaketen konplexu guztiak uxatu
|
nahian
dabilen Elkarlanean argitaletxeko «Eta zer?» bildumak jaso duen kontakizunean, neskato bat larri dabil bere ikasgelako beste edonork baino beldur kopuru gehiago duelako. Izan ere, besteetakoren bat, armiarmekin ikara daiteke, adibidez.
|
|
Narrazio horien protagonista nagusiak, zahar edo gazte izan, beti dira euskaldunak, baina munduko edozein bazterretan aurkituko ditu irakurleak, erbesterik latzenean, hau da, euskal lurraren hotzean ez daudenean bai, behintzat. Berdin izan daitezke Madrilera halabeharrez joandako gaztetxoa, Londresen lanean dabilen ezpeletarra, arazoei bizkar emanda Italiara doazen bizkaitarrak, Fleury Merogisen preso dagoen saratar ama gaztea, neba drogazalearen bila Indiara doan bizkaitarra, K2-ko gailurrera ailegatu
|
nahian
dabiltzan nafarrak, Australiara emigratzen duten ezkondu berriak, Mexikora ihesean doan familia...
|
|
Baina behin bikotea Gallartara iritsi eta El Carmen meatzean lanean hasiz gero lortzen du Iñaki Egañaren nobelak bere goren unea, nabarmentzen duenean meatzariek jasan beharreko zapalkuntza baino are sufriezinagoa zela meatzetan lanean ziharduten emakumeena. Egoera horren aurka emandako lehen urratsek jaso zuten erantzun bortitza, ustez menderatuek hartutako mendekua, jada martxan ziren sozialistek hartan guztian izandako jarrera eta oro irauli
|
nahian
zebiltzan anarkista bakanen eragin murritza islatzen ditu Egañak «Gallarta»n.
|
|
Horrelakoxea dugu Mari Jesus Iartzak euskaratu duen liburu honetako protagonista nagusia, drogaren atzaparretan erori eta menpekotasun horri aurre egin
|
nahian
dabilen neska gaztea. Aske izan nahi du Olgak, Maria Dolors Salat i Torrasek idatzitako idazlan honen protagonista nagusiak.
|
|
Begira: gehiengo kualifikatu bat lortzen badugu askoz hobeto, baina Kanadan ez daude %80 lortzeko, %51 lortu
|
nahian
dabiltza. Eta Eskoziako Alderdi Nazionalaren lehendakariak esan dit:
|
|
Ikusmolde poetiko horretan sartzen dira donostiar idazlearen lehen bi eleberriak. Haietako lehenak, Egunero hasten delako (1969), txandakatuz doazen bi plano narratibo independentetan kontatzen ditu abortatu
|
nahian
dabilen ikasle gazte baten (Gisèle Sergier) istorioa eta tren geltoki batean eta telefono zentralita batean pertsonaia bitxi baten eta bat edo bi solaskide anonimoren artean gertatzen den elkarrizketa. Plano narratibo desberdinen erabilera konstante bat izan da Saizarbitoriaren eleberri guztietan, eta hartara proposatzen zaigun irakurketan, zineman bezalaxe," muntaketak" garrantzi handia hartzen du.
|
|
Ekintza burutzen duzunean, zuretzat izango da, gu guztiontzat baino gehiago, egindakoaren ohore nagusia. Jakin ezazu, nire Pertseo zintzoa, Hipodamia printzesa ederrarekin ezkondu
|
nahian
nabilela, eta, horrelakoetan ohitura den bezala, nire emaztegaiari zerbait bitxia eta dotorea eskaini nahi niokeela. Harrigarria eta aurkitzen zaila den zerbait egin nahi nioke opari, urrutitik ekarritako gauza ezezagunen bat.
|
|
Ez dauka berekin Medusaren burua. Gu engainatu
|
nahian
dabil! Erakuts iezaguzu, ea egia den hor daukazula!
|
|
BNOPen funtzioa beraiek zehaztutako gune jakinbatzuk (beren ezaugarri natural eta ekologikoak direla eta) ordenatu eta babesteada, gune horiek sustatuz eta erabilpenak baldintzatuz, betiere guneok babestu etazaintze aldera. Ildo horretan, Nafarroa Garaiko gobernuak 41 gune proposatu dituEuropako Batasuna osatu
|
nahian
dabilen Gune Naturalen Sarerako (250.000hektarea inguru, ia bere hedadura osoaren %24, tartean Bardeak, Orreaga Irati, Bertiz, Belate, Aralar, Urbasa Andia eta Lokiz).
|
|
Garbi izateakomeni da: giza eta gizarte mundua ulertu
|
nahian
gabiltzanok ezin dugu, egiazientifikoen, saltzaileen papera jokatu.
|
|
delakoan ehunliburu baino gehiago argitaratu ziren. Hori dela eta, frankismoa euskal kulturaren arrasto guztiakezabatu
|
nahian
zebilen unean, Ekin erbesteko, euskal enpresa kulturalik garrantzitsuena, bihurtu zen.Ikus.
|
|
eta gau luzakorra engainatu
|
nahian
nabilenean
|
|
Ahots goxo hark denak itsututa zeuzkan. Iñakik urrundik aditzen zuen eta umeari kondatzeko txistea asmatu
|
nahian
zebilen. Baina, bere kamioneta aintzinera heltzean ezusteko dekorazioak harrapatu zuen.
|
|
Baina zoritxarrez, momentu honetan, horretan diharduten hainbat pertsonek (Patxi Saez euskara teknikaria, Aitor Gorrotxategi kultura zinegotzia... k) ez dituzte ezaugarri horiek inondik inora betetzen". Mikel Olaizola jaunak ahaztu egin du berak ere, adostasunera iristekoaren aldekoa den aldetik(?), eta Azpeitiko Udalarekin adostasuna lortu
|
nahian
dabilen aldetik(?), lagun hurkoarentzat ezinbestekotzat jotzen dituen ezaugarri horiek, berak ere, bete egin behar dituela. Mikel Olaizola jaunak idatzitakoa idatzi eta gero, lagun hurkoari bereak eta asto beltzarenak esan eta gero, irakurleak ez du zalantza izpirik izango Mikel Olaizola jaunak harreman egokietarako duen gaitasuna hutsaren hurrengoa dela.
|
|
Arantxak garai bateko indarra atera zuen. Horma bat zulatu
|
nahian
zebilen aulki bat mailu gisa erabiliz. Haritzek beste aulki bat hartu zuen, baina nahikoa ez zela iritzi zion.
|
|
Julen dardara ezkutatu
|
nahian
zebilen, aurrera edo atzera egin erabaki beharrez bezala. Beste neskak Mirariri laguntzea eskaintzera zihoazela antzeman zionean, pauso bat eman zuen.
|
|
–Arantxak atzera begira egin zuen ia bidaia osoa. Alazneren artegatasuna aski nabaria zen, eta hura adoretu
|
nahian
zebilen, barrea eraginez. Aurrera begira jarri zenean, ordea, non zeuden antzeman zuenean, serio jarri zen.
|
|
Atzo gauean bota bainituen zabor guztiak kontainerrera". Susmoa bainuen Sara ene gutun hautsiak osatu
|
nahian
zebilela orduko, eta lotsa ematen baitzidan hura ene letrak irakurtzen imajinatzeak. Baina, kontuak kontu, nola zikinduko nuen lehen egun hura gezur batekin?
|
|
Sara bizikletaz joan zen Dioni eta Soniaren etxera, abisua ematera. Bere arazoak eta buruhausteak beste konpromiso baten aitzakian estali
|
nahian
zebilela, ordea, berehala moztu zuen Soniak:
|
|
Ondoko egunak, berriz, erabakigarriak izan ziren, Ekain eta Leireren arteko harremanak finkatzeko. Ni ere Ekainekin hitz egin
|
nahian
nenbilen, eta parada ezin hobea aurkitu genuen Bianditz mendira joan ginen egun batean, Jonen opelean. Bide bazterreko zelaietan bazkaldu ondoren, mendatetik ez oso urrun, Ekainen gurasoak eta Leire kamamila biltzera joan ziren.
|
|
Donibaneko arrantzale jendea mintzatzen den eran ari zitzaidan, hitzak zelula biziak balira bezala, bata bestearen ondotik jarriak bai, baina atzekoak aurrekoak fagozitatu
|
nahian
balebiltza bezala. Erantzun nion:
|
|
Ordu hartan kalean dena zen maitemina herrimina jazz. Saxo jolea John Coltranen musika imitatu
|
nahian
zebilen. Emma sarri joaten bide zen hura entzutera, horregatik hartaratu ziren.
|
2003
|
|
Uste dut bertsolaritza konplikatu
|
nahian
gabiltzala, beti zerbait berria sortu nahian, ikuskizun bila. Eta bertsolaritzaren muina justu bere soiltasuna da, eta soiltasun hori ongi egiten ikasi behar dugu.
|
|
Eta Iparraldean, 10.000 euskaldun galtzen ditugu urtero. Ikastolen mugimendua hor dago, eta eskola elebidunak bultza
|
nahian
dabiltzanak ere bai, baina agintarien aldetik ez da galera hori eragotziko duen inongo hizkuntz politika neurririk hartu.
|
|
Espainiako leku askotatik ari gara lanean. Euskadin batez ere plataforma bat sortu
|
nahian
gabiltza, plataformak segimendu bat egin dezan maila nazionalean idazten den gauza guztiei buruz, romano autentikoan idatziak dauden edo ez ikusteko. Hiztegi bat ere badugu, romanotik gaztelerara.
|
|
Baina kontutan eduki behar da konbatea desorekatua dela. Korronte indartsu baten kontra igeri egin
|
nahian
gabiltzanok gutxi gara, eta baliabide gutxi ditugu.
|
|
Logelaren leihotik eguzki zoragarria sartzen zen, ekainean sarri agertzen den horietarikoa, hondartzara joatera gonbidatzen duena. Artean udaberrian zeuden, baina uda muturra agertu
|
nahian
zebilen, lurra berotu nahian, baita gizakien buruak ere. Baina logelan zeuden gizaki bien burua berotzeko ez zen gehiegi behar.
|
|
EHASen Euskaldunak aldizka rian idatzitako bi artikulutan zera esaten zen: kanpaina ezker espainolistaren emaitza zen, euskal arazoak hartutako tamainaren aurrean ezker espainolista bere burua ber kokatu
|
nahian
baitzebilen. Unibertsitate arloan, gainera, EHASeko kidearen iritziz, Euskal Kultur Taldeen sorrerak, UEUren lanak (abertzaleek sortutako ekintza eta Euskal Herri osoan ari zena) eta ezker abertzalearen inguruko ikasle erakundeen agerpenak bultzatu zuten espainolisten jarrera aldaketa.
|
|
–Aztiak amets hartan garbi ikusi zian nola, Lurra sua zèn garaian, borroka latza izan zuten aingeruek eta deabruek; garbi ikusi zian, halaber, nola Jainkoak lur azala hoztu zuen, deabruen buruzagia guztiz menperatzeko; eta garbi ikusi zian, azkenik, nola, lur barruko suan harrapaturik geratutako deabruak buruzagiaren eskeletoa bereganatu
|
nahian
zebiltzan, isatsetik tira eginik. Eta mendeak joan zituan, eta deabruek ezin etsi...
|
|
Antza, bera batik bat Hendaiatik irten, edo hara heltzen ziren espresetan azpilanean aritzen zen. Muga igaro
|
nahian
zebiltzan urdezorrien mugimenduak zaintzen, edota haien berri ematen. Eta Joaquin, hura baitzen ikuskatzailearen izena, Gervasio kapitainarekin desagertu zen konpartimentu batean, azken xehetasunak lotzera.
|
|
Harri koxkorra ostiko batez kaleko espaloi batetik bestera bota
|
nahian
dabiltza. Joxe eta Manu jadanik saiatu dira, baina bi kasuetan harriak, errepideko lurraren gainetik irristatu eta gero, pareko espaloiko bazterra jo du.
|
|
Askotan egiten dio hori. Lotsagarri utzi
|
nahian
dabilela ematen du. Crónicas marcianas edo ikusi nahi duela entzun nahiko lioke, kritikekin segitzeko.
|
|
Idoiaren sutsu aldia, ordea, baretu egin da aspaldi honetan. Jonek xamurrago sentitu du, bareago; eta berotasun bila baino areago, bakardadea berdindu
|
nahian
dabil neska, burua, orain bezala, lagunaren sorbaldaren gainean jartzen duenean.
|
|
Bada, horixe. Agian bere burua hil
|
nahian
dabilela. Eta, hala balitz, nor gara gu bere azken borondatea bete dezan eragozteko?
|
|
Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko. Jabetuta nago orain artean sinesgarritasun apurrik ere ez duen gertaera bati horixe eman
|
nahian
nabilela; arrazoiak aurkitu nahian nabilela zorigaitz guztiz irrazional bati; gizakia kapritxosoa eta aldakorra den arren, agian izanen duela zirritu txiki ezkuturen bat nondik logika edo arrazoia sartzen den; eta izugarriena da nire erreferentzia guztiak orain artean idatzitakoa eta aurreran  tzean idatziko dudana egiazkoak direla, neurgarriak, frogagarriak; oro da irrealki  benetakoa.... Badira testuan, egia da, aipamen anbiguoak, hitz erdi ezkutuak, zenbait izen nagusi edo toponimo edo data aipatuak izan ez direnak; hauek guztiak literatura lizentziak baino ez dira, zilegitasunez hartu ditudanak, zeren, gertaeraren muina ez aldatzeaz gainera, hainbat pertsona, leku edo entitateri egin niezaiekeen kaltea saihesten baitut, idaz  ki honek noizbait argia ikusiko lukeen aukera gertagaitzerako.
|
|
Nolanahi izanik ere, gauza da esperientzia nekez ahaztezina eta nekezago sinesgarria bizitzea (des) egokitu zitzaidala; horrexegatik erabaki nuen berau idaztea, ea behingoz sinesten nuen ikusteko. Jabetuta nago orain artean sinesgarritasun apurrik ere ez duen gertaera bati horixe eman nahian nabilela; arrazoiak aurkitu
|
nahian
nabilela zorigaitz guztiz irrazional bati; gizakia kapritxosoa eta aldakorra den arren, agian izanen duela zirritu txiki ezkuturen bat nondik logika edo arrazoia sartzen den; eta izugarriena da nire erreferentzia guztiak orain artean idatzitakoa eta aurreran  tzean idatziko dudana egiazkoak direla, neurgarriak, frogagarriak; oro da irrealki  benetakoa. Badira testuan, egia da, aipamen anbiguoak, hitz erdi ezkutuak, zenbait izen nagusi edo toponimo edo data aipatuak izan ez direnak; hauek guztiak literatura lizentziak baino ez dira, zilegitasunez hartu ditudanak, zeren, gertaeraren muina ez aldatzeaz gainera, hainbat pertsona, leku edo entitateri egin niezaiekeen kaltea saihesten baitut, idaz  ki honek noizbait argia ikusiko lukeen aukera gertagaitzerako.
|
|
Diputazioaren agerpen onuratsuarekin amaitu bazen XIX. mendeko euskaroen itzalunea, Aldundi beraren eskutik berpiztu zen, gerra ostean, nafar hizkuntzaren argisenti pozgarria. Madrilgo aginte ofizialen gerriko estua euskara ito
|
nahian
zebilen une berean, Euskeraren Aldeko Saila sortu zuen Foru Diputazioak, 1957an, ‘Bianako Printzea’ izeneko bere elkargoa ren barnean. Francoren garaiko eraso bortitza saihestuta, nafar hizkuntza aurrera ateratzekoerronka zailari ekin zitzaion bertako agintarien onespenez.
|
|
Izan ere, tamalez, zientzia ideologia da azken buruan, berak sortutako mitoaren gainean eratutakoa; eta estatutik banatuta ez dagoen arren, egon luke, erlijioa dagoen bezala. Ikusten denez, Feyerabend zirikatu
|
nahian
dabil. Hemen itzuli dugun artikulua horren lagin nabarmena da, irakurri besterik ez dago.
|
|
Zientziaren heziketaren eginbeharra, lan praktikoa, ez dute diseinatu behar tradizio nagusiaren adituen arabera egindako patroiek, gizartean elkarrekin bizi diren talde anitzek baizik. Horretarako, lehenengo betebeharra, beraz, beste mitoak erbesteratu dituen zientziaren mitoa bera desmitifikatzea da, bere izaera mitikoa ezkutatu
|
nahian
baitabil etengabe. Edo Feyerabendek behintzat horixe proposatzen digu.
|
|
nire ahoaren oihartzuna bilatu
|
nahian
zebilen,
|
2004
|
|
Horiek guztiak argira atera nahiko lituzke Sua edizioak kaleratzen duen Euskal Herria aldizkariak, eta bere azkenengo zenbakian, euskal geografian aurki daitezkeen 26 arroila eta leize zuloren berri emateaz gain, beste lan hauek ere agertzen ditu: gure lurraldean dauden gotiko garaiko altxorrik preziatuenak, Floridako dortoken inbasioari aurre egin
|
nahian
dabiltzan euskal jatorrizko dortoken egoera, ia ezagutzen ez diren Xabier Minaren biografiako hainbat pasarte gaztetan frantziar armadaren kontra egin zuen borroka, gero Mexikoko independentziaren alde ekitean espainiarren kontra egingo zuen bezala, eta abar luzea.
|
|
Jendeak haserre begiratu digu. Ezta manifestazioa lehertu
|
nahian
bagenbiltza ere! Halako batean, megafoniako kontsignak itzali dira, eta trikitixa jarri dute.
|
|
Taksango monasterioko lehen arrastoa ikusi genuen arte. Egia esan, lehen aldiz ikusi nuenean, oraindik urruti, dezepzionatua sentitu nintzen, eta nire buruari sinetsarazi
|
nahian
nenbilen ikusten ari nintzena ederra zela.
|
|
Ingeniari eta entomologo talde bat, ahalik eta zerbitzu mekaniko gutxien adibidez, bero eta aire sistema behar izango duten eraikinak diseinatu
|
nahian
dabil eta horretarako Namibiako hainbat termiten menditxoak eskaneatuko dituzte.
|
|
UOC ak (Universitat Oberta de Catalunya) hainbat unibertsitate eta aholkularirekin batera, Europako hizkuntza gutxituen gaian aditu direnentzat web gunea sortu
|
nahian
dabil. Adum (friuleraz «elkarrekin») proiektuaren asmoa informazio andana biltzeaz gain, Europako adituen arteko elkarlana erraztea da.
|
|
Izugarri maite duen zerbaiten edo norbaiten bila ikusten dugu poeta; halere, bere bizitza eta ingurutik bat batean desagertu zaio maite hori, eta jada ez daki non aurki dezakeen. Dauzkan oroitzapenak, zirrarak, nahi ezinduak eta baita hutsuneak ere agerian jarriz, gordeta dituen beldurrak azaleratu
|
nahian
dabil beharbada. Eta poema horien haritik tiraka, marrazkilaria, bere estilo garratza irudietan erakutsiz.
|
|
liburuan, ez estiloz, ez gaiez, ez gertaerak suertatzen diren lekuei dagokienez zerikusirik ez duten zazpi ipuin bildu dira. Parisko kale eta metro inguruetara garamatza lehenak, ea ibaia non bukatzen den jakin
|
nahian
dabilen Amazoniako tribu bateko gaztearen epopeia ikastera eta elezahar kitxuar bat ezagutzera, hurrengoak; bilbotar batek bereganatutako Betty Boppen terapiaren berri ematen zaigu gero »gogor samarra bada ere, onera egiten lagundu omen zion hari», eta jarraian What a wonderful world dator, piano etzan batekin harat honat dabilen beltzaren istorioa, zabor biltzailearen amorantearena, igogailuko...
|
|
2000n dataturiko lehen egonaldia dakar kontura olerkariak hasierakoan, 2002ko bigarren jardunaldia hurrengoan eta 2003an eginiko hirugarren ihesaldia azkenengoan. Nork bere hautuak eta autoak dituela dio Joxe Austin Arrietak poemotan, jakinik ere errealitatea Valdorba dela, Orbaibar alderantzitura ihesi joan
|
nahian
dabilenean, Neruda, Brecht edo Gandiagaren hainbat olerki gogoratuz, egunetik egunera bera bezalako lagun agramondarrak bi bandotara banatzen ikusten dituen bitartean.
|
|
Gidoia amaituta dago, castinga egiten ari gara orain, eta bukatu dugu kanpoko kokapenak bilatzen, Franco hil ondoren, mundu honetan bere lekutxoa aurkitu
|
nahian
dabilen mutikoaren historia kontatzeko.
|
|
Familian hartzea ez da neurri egokia, aitzitik, bere burua emantzipatu
|
nahian
dabiltzan gaztetxoen kasuan edota jatorriko familiarekin lotura sendo sendoa duten haurrak direnean, ingurune berrira egokitzea lotura horiek eragozten, galarazten dietelako.
|
|
Koipea eman
|
nahian
zabiltza.
|
|
167). Errepresioaren ondorioz, Nafarroako eta Espainiako beste tokietatik, jendeak Frantziara heldu nahi zuen. Urte ilun hauetan, Baztanen jende asko ihes egin
|
nahian
zebilen. Egunean zehar, bertakoek beraien etxeetan babesten zituzten, eta gauean muga zeharkatzen laguntzen zieten.
|