Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Edorta Jimenezek honela goraipatzen du Linazisororen lorpena: " Zein erraz hasten den kondatzen, eta gero zelan sortzen dituen hari berriak, halako moduan non irakurlea ikaratu egiten den, jakingo ote duenentz idazleak guztietatik armoniatsu tenk egiten. Jakin, jakin du, alajaina" (Egunkaria)
2002
‎Ipar Euskal Herriari buruz horrenbesteko informazio kuantitatiborik ezdagoenez, ezin dugu antzeko azterketa bat egin, baina Bigarren Mundu Gerraraarte izan zuen bilakaeraren gaineko ezaugarri kualitatibo batzuk aipa daitezke.Alderdirik aipagarriena eraldaketen egonkortasuna eta geldotasuna izan ziren, halako moduan non XX. mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadan XVIII.mendeari buruz aipatzen genuen espezializazio irudi horrek bere horretan irautenbaitzuen, neurri handi batean. Egia da, bestalde, mekanizazio prozesuak eta ongarrien erabilerak ere gora egin zutela, baita erritmo txikian.
2003
‎Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen. Halako moduan non bikote batzuek dantzan ziharduten. Beste batzuk mahaietan ziren, edanean, jolasean eta, nork daki, aukeraren zain.
2006
‎Zordunak bere interesak ohikotasunez eta hirugarrenek ikusteko moduan non administratu, eta toki hori interes nagusien gunea dela ulertuko da. Zorduna pertsona juridikoa izanez gero, uste izango da bere interes nagusien gunea dela sozietatearen egoitza.
‎Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. ...enak emanez erantzun nahi izan nioneko une hori, eta hori gogoratzen dudan aldioro halako lotsa jasanezinezko bezalako bat hasten zait barru barrutik ernatzen, eta gorputz ardatzaren erdian pospolo bat piztuko balitzait bezala da, eta pospolo horren garra, hasieran txikia, badoa handitzen eta handitzen, eta tripak erretzen dizkit, eta erraiak, eta nire baitan dagoenak oro kiskaltzen du azkenerako, halako moduz non azkenean su horrek masailak ere harrapatzen dizkidan, eta ni, neure osoan, suzko bola ito bat banintz bezala den, eta horregatik da ez dudala sekula horretaz hitz egin nahi izan, badakidalako su hori nire barnean bizi dela, lo gehienetan, baina bizi, eta ez dudalako piztia iratzarri nahi. Eta lotsazko su bat da, ongi entzun duzu.
2010
‎Honela, arte helenista barroko samarra da, forman oparoa. Zientziek pauso handiak egin zituzten aurrera, halako moduan non atalka lantzeari ekin zieten. Erakunde zientifikoak, museoak eta liburutegiak antolatu ziren hiririk handienetan.
‎Hortik dator kirurgia bidez gorputza manipulatzeko joeraren hazkundea ez ezik, osasuna, planifikazioa eta ingeniaritza genetikoaren aliantza. Jokabide horrek gorputza kanpoko kontrol sofistikatu batzuen mendean jartzera garamatza, manipulazioa fisiko biologikoaren mendera, halako moduan non boterea bere dimentsio biologikoa zabaltzen eta sendotzen baitabil, geure zelulak ere bere esku hartzearen ikusmiran jarrita. Heriotzaren beldurrez, gorputza ere arrazionalizazio edo plangintza ilustratuaren objektu preziatu bihurtzeko bidean doa.
‎Guztiagatik ere, indarkeriaren arazoa pribatutzat hartzeko joerak, hots, gai sozial edo politikoetatik kanpokotzat, bide ematen dio zentzurik gabeko bortxakeriari, halako moduan non adingabekoen delinkuentzia kezka orokor bihurtu baita hainbat metropolitan. Gure etxe ondoko etsaiak inork baino gehiago izutzen gaitu, arrazoi argirik gabe hil gaitzake eta.
‎Eseri zirenean Oliveirak beste kopa bat xanpain hustu zuen, bonboiak atera zituen, Olentzero aipatu zuen esaldia amaitu gabe, halako moduz non denak begira geratu baitziren baina zer esan zuen argi ulertu ezinik.
‎Reyna tabernara iritsi arte ez zen ezer aipagarririk gertatu. Txinok pasatako speeda dastatu zuten, speeda dasta badaiteke behintzat, Azkena aldameneko Zakilaren Plazan, beltzezko neskengandik gertu, halako moduz non baitzirudien ezkutatzen ari zirela, baina era berean marrak oso agerian eginez (jarrera ausarta eta sotila, inondik ere), The Cureren Boys don’t cry abestia ona ote zen arin eztabaidatu bitartean. Speeda sudurretik eztarrira pasarazteko trantzea benetan zaila eta higuingarria egiten zitzaion Oliveirari; horregatik eskatu zuen kafesnea, sabela ongi pausatuta edukitzeko, botaka egiteko gogoa sartzen baitzitzaion sarritan.
2011
‎Obituario Inarrosiak (Divine, Juanma Suarez, Sid Vicious); Obituario Estrabikoak (Roy Orbison, Federico Fellini); Obituario Beltzak (Blas de Otero, Charles Mingus, Carlo Giuliani); Obituario Sakonak (Jacques Cousteau, Gilles Deleuze); Obituario Tamalak (Drazen Petrovic, Natalie Wood); Obituario Neurrigabeak (Jorge Luis Borges); Obituario Desorekatuak (Mobutu Sese Seko), eta abar. Guztira, ehun kategoria baino gehiago, halako moduan non kategoriarik gabeko hil oharrak arruntzat hartzen zituen.
2012
‎Gauza gehienak txiki txiki eginda egoten ziren, modu harrigarrian: marraskatuta bezala eta ezpalduta irteten ziren, halako moduan non zotz mordoa baitziruditen; baina gero garbi garbi gogoratu nuen nola izaten ziren gauza batzuk batere desitxuratu gabeak. Diferentzia hori ordea ezin nuen esplikatu, ez bazen pentsatuz guztiz irentsiak gertatu zirenak zirela gauza ezpalduak, eta besteak berriz itsasaldiaren beranduko aldi batean sartuko zirela zurrunbiloan, edota, zerbaitengatik, sartu eta hain mantso jaitsi zirela, non ez baitziren hondoa ukitzera iritsi itsasgora edo itsasbehera baino lehen, zer tokatzen zen.
‎–formaz moduzkoak ematen duten mendeko perpausak aurkitzen ditugu, baina edukiaren ikuspegitik perpaus nagusiaren gauzatzeko moldearekin zerikusi gutxi dutenak. Izan ere, perpaus hauen bidez, perpaus nagusian adierazitakoa berresten dugu, halako moduan non esan baitaiteke perpaus nagusiaren ordezko bat dela, halako `perpausorde, bat, harengandik [sic] (euskara idatzian koma batez) banaturik eta galdegai gisa inola ere ager ezin daitekeena?.
‎Berrikuntza sozialaren kontzeptua azken urteotan hedapen maila oso esanguratsua ezagutzen ari da, diziplina zein alor zientifiko ugarik besarkatu duten adiera da, halako moduz non, ohikoa den gisan, ekarpen berriak ugaritu ahala, ekarpen adina esanahi izatera iristen ari baita. Hala ere, guri dagokigun alorrari atxikiz, arestian aipatu ditugun berrikuntzaren lurralde alderdiak garatzen dituzten ekarpenekiko proposamen kritiko gisa erabilia izan den berrikuntza sozialaren adiera da guk hemen jorratzen duguna.
2013
‎Betikotasuna, izan ere, nor anizkoaren absurdoko bestetasunean (des) aurkitzen baita. Descartes ez zen eta dagoneko ez da, eta bere pentsaeraren erronkak antzerki samina jokatzen du, halako moduan non bere baieztapenaren oihartzunak baizik ez dirauen.
2015
‎1 Trebakuntzan dauden ikasleei honako enuntziatu hau proposatu zaie: «Laukien sare bat emanik, 5 karratu ezarri behar dira sarearen barnean, halako moduz non karratu baten alde batek beti egin behar duen bat beste karratu baten alde batekin; arau hori jarraituz, zenbat modutara ezar daitezke karratuak. Esate baterako:
‎Komunikatu nahi den edukia efektiboa izan dadin, bi solaskidek parte hartu behar dute inguruaren kontrolean. Horrela, eskolaren testuinguruan, egoerak diseinatu behar dira halako moduz non ez den arrakastarik lortzen ahal, harik eta haurren arteko komunikazioa efektiboa den arte. Tartean dauden ezagutzen formulaziotik informazioa lortzea izango da irabazteko modu bakarra.
‎Nazioaren banako subjektua herritar nazionala den bezala, gizartearen subjektua estandar absente bat da. Aspaldi batu ziren biak aliantza batean, halako moduan non herritar osoa, nazioaren kide osoaren estatusa, bakarrik estandarra osoki betetzen zutenek aitortzen zioten elkarri. Gainerakoek defizit bat zuten, naziotasun edo herritartasun defizitario bat.
2016
‎Londresen dendari batek eta bere emazteak hezur eta mami dirudite: gogo eta gorputzaren dohain desberdinak direla eta, noiz batzuk izaten ditu batek, noiz beste batzuk besteak, halako moduan non gehienetan elkarren pareko eta bata bestearen berdinak baitira, nola senar emazteek ia ezinbestean izan behar duten.
‎Saminak haren begitartea ukitua zuen ia mundu honetakoak ez ziruditen markak utziz. Oraino emakumezko baten eitea zuen, eta orobat harengan biltzen ziren bihotzak desiratzen dituen zer guztiak, edota begiek emakume batengan aurkitzea espero duten guztia, halako moduan non, markak haren burutik inoiz ezabatzea lortzez gerotan, hala nola nire burutik Elizak utzitakoak, Mariak ez bailuke bakarrik jango nik jaten dudan ogi beretik, ez edango nik edaten dudan kopa beretik, baita nire altzoan etzanen ere, eta nire alabatzat hartuko nuke.
‎Hain zuzen ere, bertan bakarrik jarri dizkie eskura behar dituzten objekturik aproposenak, hala zoriontsu izateko nola herri eta garai guztietan sorbalda pare batentzat beti astunegia izan den zamaren zati bat jasateko. Gauza jakina da indar ez perfektu batez dohatuak garela batzuetan gure zoriontasuna bere mugez harago hedatzeko, baina hala gertatzen da; izan ere, hizkuntzak ez jakiteagatik eta lotura nahiz harremanak ez ezagutzeagatik, hala nola heziketa, ohitura eta aztura ezberdinak direla medio, eragozpen asko ediren ohi baititugu sentimenduak geure inguru propiotik at adierazteko garaian, halako moduan non sarri askotan guztiz ezinezko gertatzen baitzaigu sentimenduok agertzea.
‎Azkenik, “INAIren mende dagoen Berdintasunaren Nafarroako Behatokia” sor dadila eskatzen du Nafarroako Parlamentuak. Podemos Ahal Dugu parlamentu taldeak bultzatutako ebazpenak zioen azalpenean ohartarazten du emakumeen aurkako indarkeriaren kausak “genero bereizkeria, arau sozialak eta bereizkeria hori iraunarazten duten genero estereotipoak” direla, eta “Administrazio Publikoan nahiz haren politiketan berdintasun printzipioari” lekua egiteko eskatzen du, halako moduan non “gobernu ona” ez baita “eraginkortasunaren eta efikaziaren” ikuspegitik bakarrik ulertuko, demokraziak osagai “inklusiboa” ere izanen baitu. Horrek, proposamen egilearen esanetan, “erakundeak aldatzeko asmo handiko prozesua dakar berekin, legediek bermatzen dutena eta erakunde publikoen jarduna eta kultura eraldatzea eskatzen duena”, horrenbestez genero ikuspegia bizitzaren alderdi guztietan ezartzeko, “bai ekonomikoetan bai politiko, sozial eta kulturaletan”.
2017
‎Gizartearen gehiengoa aspaldi jabetu zen euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat dela, bai eta hizkuntza minorizatu bat ere, historian zehar neurri hertsatzaileak pairatu dituena zenbait alditan, halako moduan non murriztu egin baita bere erabilera; hori dela-eta, babestu eta sustatu egin behar da, nafar guztion ondarea den aldetik. Hala ageri da jasota arestian aipatutako foru legean, eta baita Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartan ere, zeina Espainiak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi baitzuen.
‎...ako eta ni/ tira egiazki gure familiako laugarren belaunaldia [ikastetxearen izena] joango da irailetik aurrera nire seme alabak ez dira joango baina nire/ nire iloba baina [ikastetxearen izena] joan zen eta gero [beste ikastetxe baten izena] joan zen eta nire ama gauza bera hortaz irlandera bazegoen etxean baina suposatzen dut nire amona hazten ari zenean betebetean sartuta zegoela nazionalismoan halako moduz non irlandar dantzetara joan ohi zen eta bizitza sozial oso bizia izan ohi zuen beraz pentsa irlanderaz egiten zuen baina ez zen/ nola esan/ nire familiakoak Dublingoak izan dira urtetan eta urtetan/ urtetan em beraz baina irlandera egon da familian ez dakit zergatik/ ez diot sekula galdetu nire buruari hein batean (J4, 46). g11 (24, gizonezkoa) gehien bat ingelesez hitz egiten hazi da, eta...
‎Marxen hitzak erabiliz, era uniformean eraikitako, norbanako abstraktua? zen hura, batez besteko sozial baten moldekoa eta deskarakterizazio erradikalaren subjektu, halako moduz non haren gaitasunak euren alderdi estandarizatuenetan soilik atzeman baitzitezkeen. Norbanako berri hori eraikitzea gero William Pettyk, Hobbesen terminologia erabiliz, Aritmetika politikoa deituko ziona garatzeko zimendua izan zen, zenbaki, pisu eta neurri kontuetan portaera sozialaren forma guztiak aztertzeko zientzia berria?.
‎setati azpimarratzeak: kartesianismoaren kontrola zergatik zen hain indartsua Europan, halako moduz non kartesianismoak munduaren aginte ikuspegia moldatzen jarraitzen zuen, are newtondar fisikak ezkutuko ahalmenik gabeko mundu naturalean sinestea desagerrarazi ostean, bai eta erlijio tolerantzia iritsi eta gero ere. Gogorarazi nahi dut kartesianismoak erdi eta behe klaseetan izan zuen harrera ona zuzenean lotuta zegoela Descartesen filosofiak nork bere burua menderatzeko sustatutako programarekin.
‎indarrik ezartzen ez zaion bitartean, masak inertziarako joera du. Lurra bezala, gorputza ere landu egin behar da, eta aldez aurretik atalkatu, halako moduz non bere altxor ezkutuak askatu ahal dituen. Gorputza lan indarra izateko baldintza da, bai eta haren muga ere, hura baliatzeko elementu nagusi den heinean.
‎130? 31). Uzta garaian jaunaren lurretan lan egitera deitzen zituztenean, maizterrak ez ziren joango ez eta haien seme alabak bidaliko ere10, edo berandu joango ziren, halako moduz non uzta laboreak hondatu egingo ziren, edo gogorik gabe egingo zuten lan, atseden luzeekin, eta oro har esan txarreko jokatuz. Hori dela eta, jaunek estu gainbegiratu eta zaindu behar zuten lana, etengabe, gomendio honek nabarmentzen duen bezala:
‎Europan bezala, tortura eta izua erabili ziren akusatuak beste izen batzuk ematera behartzeko, halako moduz non jazarpen zirkuluak gero eta zabalago bihurtu baitziren. Baina sorgin ehizaren helburuetako bat, sorginak komunitatetik bakartzea, alegia, ez zuten lortu.
‎Horri esker hobeto ulertzen dugu zer dela-eta izan zuten halako arrakasta Keynesen teoriek sasoi honen amaieran, izan ere, arlo ekonomikoa eta soziala lotzeko aukera ematen baitzuten. Esku hartzeko modua non topatuko eta hemeretzigarren mendearen bukaeran, estatistikaren hizkuntza homogeneoa deitu dugun horretan: segurantza teknikek gizarte arazoei aplikatu zieten hizkuntza hori.
‎Neu Dexterren irakurle porrokatua naiz, horregatik ulertzen nuen Crabbinen txundidura. Henry Jamesen pareko estilistatzat hartua dago Dexter, baina eme kutsu nabarmenagoa dauka bere maisuak baino; halako moduan non, haren aurkakoek bere estilo guri, konplexu, zalantzakorra neskazaharrenaz alderatu izan bait dute. Berrogeitamar urtetan sartu gabeko gizon batek, orratz lanetarako joera nabarmena izateak eta bere buru lasai askoa baretzeko txolinkeriak ehuntzeko duen ohitura horrek, ezaugarri hau oso maite dute bere jarraitzaileek?
‎Eta horien barruan beste hamar. Eta orduan gogoratzen da musika eskolako komunetan bi ispilu daudela, perpendikularrean jarrita, halako moduan non zeure buruari alboko ispiluan begiratzean zeure milaka aurpegi ikusten dituzun. Musika eskolara joaten den bakoitzean hamar minutu pasatzen ditu komunean sartuta, ispiluari begira, haurraren beraren azken isla aurkitu ezinik.
‎Guztira taldeka egiteko 10 saio eskainiko dira. Lehenengo hiru jarduerak (2 eskalada saio, 4 urpeko igeriketa saio, 2 salto saio) udako ostiraletan egin ahal izango dira, irailaren 8ra arte, data eta ordutegi ezberdinetan, halako moduan non partaide bakoitzak eskaintzen diren jardueretako bat baino gehiago egin ahal baititu. Piraguismoa uztailaren 22an eta abuztuaren 15ean izango da (larunbatak).
‎Bizitzako egunik tristeena Eguberritan erabilitako lurrin pote bat jaso zuenekoa etorri da ondoren, bere buruaz errukitzen zenean ohi zuenez, eta niri beti iruditu zitzaidan trauma izateko adinako entitaterik ez zuen pasadizoa, areago hirurogeiko hamarkadan gertatua izateko etorkin familia baten baitan. Baina hark beti amaitzen zuen kontakizuna halako moduz non ezinezkoa baitzen sentitu zuen abandonua zeure ez egitea: “Oraindik ez dut jakin norena izan zen nirea izan baino lehenago, baina gertuko norbaitena behar zuen”.
2018
‎Rapsodatzat dut nire burua, poetatzat edo beste edozein gauzatzat baino lehen, zeren urte asko daramatzat testuak ozen irakurtzen, eta niretzat hori da rapsodia, testuak irakurtzea halako moduan non zuzenean iritsiko baitzaizkio jendeari. Trobadoreen iturritik edaten dut:
‎arbasoen guduak eta isuririko odola independentzia jadetsi eta eusteko, heroi martirrek sinbolizaturik (J.Aranzadi, El escudo de Arquiloco). Beraz, nazioak atxikipen heroikoa galdatzen du, sinbolikoki bederen, halako moduan non armada baita nazioaren sinbolorik behinenetariko bat. Halatan, nazioa bera sakratua da, sinestunen erkidegoa, gizabanakoa lotu eta mito heroikoekiko identitatez transzenditzen duena.
‎Gerla, armak eta aginte militarra, denak kontrol tresnak, Martitz eta Martzial-en atributuak, ez dira partekatzen, ez zaizkie emazteei erraz ematen. Aurre historian bizitzaren bortxaz egin aukerak sustraiak barnatu ditu, eta ordutik hona sinboloen banaketa generikoak munduaren eta gauzen pertzepzioa egituratzen ditu, halako moduan non bizimoduaren aldaketak ezin baitu berez erauzi: ondorioa kausatik autonomo egin da.
‎ohartu zen herrixka hura Brigoon zela; alegia, izen segidako hirugarrena, eta ez bigarrena. Haserre bizian eskatu zioten aitari behingoan bira egiteko, herrixkak «hurrenkera egokian» bisitatzearren, halako moduz non bidearen zati handi bat egin behar izan baitzuen atzera, baina, Charles jaunak ziurtatu zidanez, nire aitak guztiz arrazoizkoa balitz bezala onartu zuen eskaria, eta, oro har, adeitasun tatxagabez jokatzen jarraitu zuen.
‎Izan ere, esan dezakegu emakume trukearekin emakumeen gorputzei ugaltzeko betebehar nahitaezkoa ezartzen zaiela. Gayle Rubinek Lévi Straussen lana iruzkintzean dioenez, ahaidetasunak «sexualitatea(...) zizelkatzen du», eta halako moduan non jardun sozial batzuek erditzeko desira sortzen duten, jardunok desira hori behar eta ekoizten baitute ugalketa helburuak betetzeko.
‎Hala ere, hiri erromatarraren erabateko suntsiketak eta lehen milurtekoan zehar Iruñeak izan zuen historia zalapartatsuak eragotzi egin zuten trazaduraren jarraipena, hiriaren zenbait osagarri esanguratsuk iraun bazuten ere. Kokagunearen konfigurazioagatik eta burutu diren indusketen argira, pentsa daiteke, M. Angeles Mezquirizek adierazi duen bezala, gaur egungo hiriak hiri erromatarraren trazaduraren orientazioa gorde duela, alegia decumanus a gaurko Curia kalean, eta kardoa Dormitaleria kalean, halako moduan non bien arteko topagunetik gertu, katedralak betetzen duen espazioaren inguruan, foroa egon baitzitekeen kokatua (2 irud.).
2019
‎horiek dira, besteak beste, gure ibilbidea markatzen duten irizpideak. ..., kalitateari dagozkion terminoetan. ezin dute bere horretan argitu. horregatik guztiagatik pairatzen ditugu sindrome berberak guk eta beste hainbatek. eta horrela, ikusten dugu helburu gehiegi eta neurtezinak egozten dizkiegula interbentzio mikroei; eta okerreko konklusioak ateratzen ditugula jardueren arrakasta neurtzean, irizpide faltagatik; eta ikusten dugu nola pilatzen diren ekintzak, halako modutan non egoera paradoxiko benetan bitxiak sortzen diren: non eta 2 gune soziolinguistikoan aktibitate gehiegi planifikatzen dira, eta dosifikatu behar(!); eta kexatzen gara beti gauza berberak edo bertsuak antolatzen ditugulako; edo, aitzitik, beti zerbait berri egitera kondenatuak gaudelako. eta horrekin batera sentitzen dugu ez dakigula benetako progresiorik lortzen ari garen ala ez —alde batera utzita, noski, benetan asebetetzen ez gaituen parte hartzaileen kopuruaren gorabeheren datu" jostalari" hori— eta ez dakigu bereizten, askotan, zein diren ekintza" tronkalak" eta" subsidiarioak" normalizazioaren ikuspuntutik:
‎Mutikoaren eskutxoa berean ongi estututa zeukan. Halako moduan non, aurreraxeago, arroilaren ertzak gora eta behera egiten duen lekutik gertu igarotzean, muttikoak ezin izan baitzuen aitaren eskutik askatu, maldatxoa igotzeko, esanez: " Begira, aita, handitzen ari naiz... handitzen... handitzen...
‎Nolanahi ere, badu bere barnean gauzen zikinkeria lauso baten inguruko ideia edo sentimendu bat, eta, emozioaren, inarrosaldien eta ahaleginen poderioz, zuzen ibiltzea lortzen du, eta oihalak garbitzea, halako moduz non, ur freskozko hondamendi batez urberriturik, ezin zuriago agertuko baitira.
‎Madame Guyonek honela deskribatzen du Aita La Comberekin elkartu zenekoa: . Iruditu zitzaidan grazia ukitu bat zetorkidala harengandik arimaren muinean barrena, eta nigandik harengana itzultzen zela, halako moduz non hark ere efektu bera sentitzen baitzuen?. Erlijiozko esku hartze hari esker, urteetako lehortea bukatu, eta su berriz piztu zitzaion arima ostera.
‎–Agian, onartu zuen damak?. Baina isiltzen dakiten gizonek ere akats sinestezinak egiten dituzte, halako moduan non beren sekretua guztien agerian jartzen baita. Ez, maitea!
2020
‎" Unerik txarrena zerbitzariak ilaran zeudenean izan da. Baina orduan ere izkinan geratzeko konpondu da, horman bermatuta, halako moduan non une garrantzitsu horretan zerbitzariek zalduna dela pentsatu duten, eta zaldunek zerbitzaria dela. Gainerakoa erraz erraza izan da.
‎Pitxerra hurrupa bakarrean hustu eta kolpe bortitz samar batez utzi du berriz ere mahai gainean, halako moduz non tabernariak burua altxatu baitu, hotsak ernatuta, segituan lanari lotu bazaio ere berriz. Laurenek bere baitan bildurik segitzen du.
‎Txarrok mutilarengana zuzendu du begirada; gorrotoaren dirdira sumatu du gaztearen begi bustietan. Segituan, baina, negar hipaka hasi da Babil, eta dardarka, halako moduz non zaila suertatu baitzaio arma Txarrori begira mantentzea.
‎Mariannek sorbalda jasotze jostari bat egiten du eta barre txiki batekin saritzen dute. Marianneren lagunek ba  tzuetan ez dute ulertzen haren eta Peggyren arteko dinamika, eta gehitzen dituzte doako barre batzuk Marianne grazia egiten saiatzen denean, baina halako moduan non irudi bailezake enpatiagatik edo are errukiagatik egiten dituztela, ez dibertigarria iruditu zaielako.
‎Akerrak ipurdian azala arras fina, arras fina, zuela esan zien Eulaliak, haur hankagorriena bezalakoa, hainbeste ziren han emanak zizkioten potak, eta zakila horma ziria baino hotzagoa zuela, eta irri eragin zidan niri, irri eta irri, halako moduan non leher gaizto egingo bainuen irriari ezin eutsiz, gelditu izan ez banintz. Eta irri harengatik ditut  orain kontu hauek guztiak gogoan, barren barrenean, botika hordigarrien moduan sartu zitzaidan-eta irri hura, sorginen esne belar esnea bailitzan.
‎Bazuan behin arotz bat, oso iletsua, indartsua, azkarra eta suminkorra bera, hi bezalakoa, esan dit?, eta bakarrik bizi zuan, eta haserre egoten zuan beti, ernegaturik, halako moduan non mailuari heltzen zionean burdina dardarka hasten baitzen, eta abereren bat ferratu behar zuenean, halakoa ez baitzen hats egiteko ere gauza izaten. Egun batean, ibiltari horietako bat iritsi zuan arotzaren herrira, ortutsik eta zikin iritsi ere.
2021
‎perpaus nagusiak dioena norbaiten edo zerbaiten arabera jartzen dugu adibide horietan. Perpaus hauen bidez, perpaus nagusian adierazitakoa berresten dugu, halako moduan non esan baitaiteke perpaus nagusiaren ordezko bat dela, halako ‘perpaus orde’ bat, berarengandik koma batez banaturik eta galdegai gisa ezelan ere ager ezin daitekeena.
‎Non da horrelakoetan maizenik erabiltzen den ondorio morfema: ...uen (Uribarri); Edaten eman omen zioten, eskatu ahala, hainbeste non gizonak sastar galanta bildu baitzuen (Alonso); Gogor zegoen hura bere ezean, hainbertzetaraino non tiraka ere ez baitzuen nehork mugituko (Larre); Halako zorion bat nabaritzen zuen bere baitan, hala non eguneango pentsamendu kiratsak oro urtu baitzitzaizkion (Mirande); Paparrean eskegita zeroan giltzak dirdira egin zidan, halako moduan non urrezkoa zela begitandu baitzitzaidan (Jimenez). Baina ezen morfemarekin ere eratzen da horrelako morfema konplexua:
‎Peskiza horretan arras pozik gelditu zen emaztekia, eta, senarra arribatu zelarik, halako abegi bikaina egin zion, non hark, nahiz eta entzuna zuen bere absentzian Errege gibeletik zebilkiola andreari, ez zuen deusen susmorik izan. Baina, denborarekin, azaleratzen hasi zen estaltzeko hain zaila zena, halako moduz non senarra egia susmatzen hasi eta zelatan jarri baitzen, harik eta susmoa ia segurtatzera heldu zen arte. Ordea, berak ohartu zelako alegia egiten baldin bazuen laido egiten ari zitzaion hark kalte handiagorik eginen zion beldurrez, ez ikusiarena egitea deliberatu zuen; izan ere, hobe zuen bizirik irautea, mutur salda batzuk gorabehera, bereganako batere maitasunik ez zuen emazteki harengatik bizia menturatzea baino.
‎Eta orduan, nagusi andereari eta haren etxeari zor zien begirunea aintzat hartu gabe, hari baimena eskatu gabe eta erreberentziarik ere egin gabe, ondoan etzan zitzaion, eta hura haren etorreraz ohartu ere baino lehen besoen artean hartu zuen. Anderea, ordea, indartsua baitzen, haren eskuetatik askatu, nor zen galdetuz, eta joka, hozka eta atzaparka hasi zitzaion, halako moduan non, laguntza eske dei eginen ote zuen beldurrez, ohe estalkiaz itxi nahi izan baitzion ahoa; baina ezin izan zuen, zeren emakumeak ikusi zuenean gizona bere indar guziaz baliatzen zela bera desohoratzeko, bertze horrenbertze egin zuen berak ere eragozteko, eta ahal zuen bezala deitu zion bere gelan zetzan ohorezko damari, gizona ez bezala emakume adintsua eta zuhurra bera, zeina nagusiari lagunt...
‎Floride nahigabeturik eta ezin tristeago gelditu zen. Eta amodioa, trabek pusaturik, hasi zen bere indar handia agertzen, halako moduz non damak, egin akatsaz ohartuz, etengabe eskribitzen baitzion Amadourri, itzul zedin otoiztuz; eta hala egin zuen hark egun gutiren buruan, zuen haserre handia apaldu zelarik.
‎Baina, ene anderea, gerla garaian premiak behartzen du norbere ondasunak kaltetzera eta gari berdea suntsitzera, etsaiak haietaz probetxua atera dezan beldurrez, bada halaxe menturatzen naiz ni denborarekin biltzea espero dudan fruitua aitzinatzera, zure etsaiek eta eneek ez dezaten haietarik probetxurik atera zure kaltetan. Entzun, anderea, zure zerbitzura naukazu oso gaztea zinenetik, halako moduan non ez bainaiz gelditu zure faboreak eskuratzeko bideen xerka; eta, horrexegatik bakarrik, esposatu nintzen ene ustez zuk gehien estimatzen zenuen emaztekiarekin. Eta Fortuné Infantearen semeari diozun amodioaren jakitun, eginahalak egin ditut harekin maiz egon eta dakizun gisan zerbitzatzeko; eta plazer izanen dukezula uste izan dudan oro egiten entseatu naiz indar guziaz.
‎ene nagusi leiala izatea, eneganako begikotasuna sekula galduko ez duena, nagoen mailan mantenduko nauena, enegan fidatuz bertze nehorengan baino gehiago, eta halako konfiantza izanik enegan, non, zaldun baten bizia bazenu zure ohorearengatik edo dagokizun bertze edozerengatik, hor izanen baituzu enea gogo onez balia dezazun, eta, segur izan, era berean, eginen ditudan gauza prestu eta bertutetsu guziak zureganako amodioagatik soilik eginen ditudala. Eta, zu baino gutiago diren damengatik gauza estimagarriak egin baldin baditut, izan segur, zure moduko andere batengatik ene egingaiak hazi eginen direla, halako moduz non ezinezkotzat jotzen dituzkedanak ere errazak gertatuko baitzaizkit. Baina, osoki zuretako onartzen ez banauzu, deliberatua dut armak uztea eta bertuteari ere uko egitea, ene beharkizunean lagundu ez nauenez.
‎hori izan zen gaizo damak bere atsekabeari eusteko izan zuen modu bakarra. Eta ez izan zalantzarik, eskribitzeko baimena zuenez, zalu itzultzen zion ordaina emaztekiak, halako moduz non Amadourrek ez baitzuen nehoiz falta izan haren letra eta gutunen kontsolamendua.
‎Gizonak, anderea hain luzaroan zerbitzatu eta nehoiz harengandik entzun duzuenaz bertzelako tratamendurik ukan ez zuenak, erabat etsiturik ez zuela nehoiz errezibitu ahal izanen, eta amodio gordeak eta harekin egoteko bide guziak zerraturik ikusteak sortzen zion etsipenak joa, kito edo doble eginez jokatzea deliberatu zuen osoki galdu edo osoki irabazteko, eta bere buruari oren batean kitatzea merezi zuela uste zuen ongia. Ohatzea erridauez ingurarazi zuen, ganberara zetozenek ezin zezaten ikus, eta ohi baino askoz gehiago kexatzen hasi zen, halako moduan non etxeko orok pentsatzen baitzuen ez zuela hogeita lau ordu iraunen.
2022
‎Eta hona hemen ur lurruna, atmosferako airekoa, itsaso, aintzira eta ibaien azalaren lurrunaz eta planeten izerdiaz egina. Eta hona hemen hodei beroak, ur ttanttak tamainaz handitzen dira haietan, halako moduan non iristen baita goranzko korronteek ezin eutsi dieten unea, eta orduan erortzen dira euri bihurturik.
‎Bordel batean bukatuko du. Uste dut azkenean ingelesenean izan ondoan hilko dudala Jean Marie, eta halako moduan non Madeleineren besoetan hilko baita (hirugarren liburua).
‎Idatzitako euskaran, nik letrakuntza deitzen diodan horretan (hizkuntzari kontrajartzen diodan horretan), mugaz hegoaldean, On Tomas, On Kepa, On Joxemiel eta holakoak mila bider ikusi ditut neure begien aurrean, ohartu gabe zer zen hor gertatzen zena, eta gertatu zena izan zen bakarren batek hartu zuela gaztelaniazko Don (berez,, jauna? esan nahi du) eta On bihurtu zuela euskara zurirako, halako moduan non beren izenari aurretik Don jartzen ahal zioten jaunek (jaun haundi, jauntxo eta jaun haunditxoek), On jartzen ziotelarik, kolpe batean beren burua ondurik aurkitu baitzuten, eta ontzat agertzeko modua izan baitzuten jaun izate hutsagatik. Jaunek, hau da, gizon ahaltsuek (eskuarki gaizto, lapur eta zapaltzaileek) beren tituluan zer adieraziko?, eta onak direla, alajaina!
‎[asimetriak] areagotu egiten ditu eskualdeen arteko gatazkak, halako moduan non lurraldea berregituratzeko eskaera desberdinak pitz baititzake estatutu bat edo botere bereizi batzuk ematen edo ukatzen zaizkien eskualdeen aldetik, konstituzio erreforma edo aldaketa informal gisa hurrenez hurren. Kasu askotan, eskaera horiek zalantzan jartzen dute etengabe lurralde ikuskera, eta aldaketarako joera handitzen da horrela.
2023
‎Eta hori egin zuen, zeren, hil arte ez baitzen handik mugitu, halako pazientzia eta austeritatean biziz, non hil zelarik jendeak oro harat joaten baitziren emazte saindu batengana bezala. Hura hil ondoren, anaiaren etxeak hondoa jo zuen guziz, halako moduan non haren sei semeetarik ez baitzen bat bera ere gelditu eta guziak hil baitziren miserableki; eta, hondarrean, primantza, bertze istorioan entzun duzuen moduan, Rolandine alabari esleitu zitzaion, zeina izebarendako egin presondegian egon baitzen haren ondoren.
‎Damak ikusi zuelarik aita ona baizik ez zela han, oihuka hasi zitzaion, tentutik jauzia den emazteki bat nola, erranez gaiztoa, itsusia, hiltzailea eta tronpatzailea zela. Aita onak, egiatzat hartuz izpiritu gaizto batek hartua zuela, burutik heldu nahi ukan zion haren gainean otoitzak egiteko, baina karramixka eta ausikika hasi zitzaion hura, halako moduz non urrunagotik mintzatu behar izan baitzitzaion; eta, ur benedikatua indarrez iraizten ziola, hainbat otoitz eder egin zuen. Senarrak ikusi zuelarik fraideak egitekoa ongi betea zuela, ganberan sartu eta eskerrak eman zizkion hartuak zituen lanengatik; eta, heldu bezain fite, emazteak utzi egin zion bere irain eta madarikazio haiek errateari, eta gurutzeari pot eman zion leunki, halako jauspena zion senarrari.
‎Baina harakinak etxerat eraman zuen eta biziki ongi goxatu zizkion zauriak. Haren lagunak, zeinak ataka gaitz hartan utzia baitzuen, gau osoa eman zuen lasterka, halako moduan non goizean Forseko jaunaren etxerat heldu baitzen, eta han harakin hartaz pleinitu zen, laguna hil zuelakoan, ez baitzen hura beraren gibeletik heldu. Aipatu Forseko jaunak norbait igorri zuen berehala Griperat egia jakiteko.
‎Lagunengatik, gizonen oihu eta algarengatik, eta otsoek jendetzaren aurrean senti zuten izuarengatik eta egiten zituzten marraskengatik. Baina egun batean, Seva ondoan, zaharraren gainera oldartu zen inguraturiko piztia bat, aurpegian ausiki eginez, halako moduan non, animalia akabatu zutelarik, muturra gizonaren ahoari lotua baitzuen betiere basapiztiak. Elkarri musuka ari balira bezala.
‎Ezin dut imajinatu nola egin duten, baina lortu egin dute, sinestesia bat sortarazi dute, hots: zentzumen batzuk (kasu honetan desatseginak) hitz batzuekin lotzea halako moduz non ministroak, hitz horiek esatean, nozitzen baitzituen elkartze sinestesiko horiek: usainak, zaporeak, ikusmenak. eta, ondorioz, lur jota geratu zen."
‎Eta lehenik Frantzia maitatzeko ematea. Frantzia izeneko errealitate bat kontzebitzea holako moduan non maita dezakeen den bezala, bere egian, arima guziaz.147
‎...rraren eta izu ikararen kontrako gizakien babesak ez du arriskuaren kentzea inplikatzen; aitzitik, inplikatzen du arrisku kantitate jakin baten presentzia jarraitua bizitza sozialaren alde guzietan; izan ere, arriskuaren erabateko absentziak adorea ahulduko lioke gizakiari, bere arima behar orduan beldurra kontrako den mendren barne babesik gabe uzteraino; izan ere, arriskua onartu behar da halako moduan non ez den ezinbestearen sentimendua bilakatzen.
‎Naturaren legeek manatzen dute nola sapa igotzen den landareetan eta nola zabaltzen den loreetan, zeinetan txoriek hazkurria aurkitzen baitute; eta loreak paratuak dira edertasuna sor dadin. Naturaren legeak probidentziari esker ezarriak dira ere halako moduz non, giza kreaturen artean, Aitaren erreinua eta justizia lehentasunez bilatzeko erabakiak ez duen heriotza automatikoki ekar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
moduan 45 (0,30)
moduz 25 (0,16)
modua 1 (0,01)
modutan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia