2003
|
|
Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen. Halako
|
moduan
non bikote batzuek dantzan ziharduten. Beste batzuk mahaietan ziren, edanean, jolasean eta, nork daki, aukeraren zain.
|
2006
|
|
Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. ...enak emanez erantzun nahi izan nioneko une hori, eta hori gogoratzen dudan aldioro halako lotsa jasanezinezko bezalako bat hasten zait barru barrutik ernatzen, eta gorputz ardatzaren erdian pospolo bat piztuko balitzait bezala da, eta pospolo horren garra, hasieran txikia, badoa handitzen eta handitzen, eta tripak erretzen dizkit, eta erraiak, eta nire baitan dagoenak oro kiskaltzen du azkenerako,
|
halako
moduz non azkenean su horrek masailak ere harrapatzen dizkidan, eta ni, neure osoan, suzko bola ito bat banintz bezala den, eta horregatik da ez dudala sekula horretaz hitz egin nahi izan, badakidalako su hori nire barnean bizi dela, lo gehienetan, baina bizi, eta ez dudalako piztia iratzarri nahi. Eta lotsazko su bat da, ongi entzun duzu.
|
2010
|
|
Eseri zirenean Oliveirak beste kopa bat xanpain hustu zuen, bonboiak atera zituen, Olentzero aipatu zuen esaldia amaitu gabe, halako
|
moduz
non denak begira geratu baitziren baina zer esan zuen argi ulertu ezinik.
|
|
Reyna tabernara iritsi arte ez zen ezer aipagarririk gertatu. Txinok pasatako speeda dastatu zuten, speeda dasta badaiteke behintzat, Azkena aldameneko Zakilaren Plazan, beltzezko neskengandik gertu, halako
|
moduz
non baitzirudien ezkutatzen ari zirela, baina era berean marrak oso agerian eginez (jarrera ausarta eta sotila, inondik ere), The Cureren Boys don’t cry abestia ona ote zen arin eztabaidatu bitartean. Speeda sudurretik eztarrira pasarazteko trantzea benetan zaila eta higuingarria egiten zitzaion Oliveirari; horregatik eskatu zuen kafesnea, sabela ongi pausatuta edukitzeko, botaka egiteko gogoa sartzen baitzitzaion sarritan.
|
2011
|
|
Obituario Inarrosiak (Divine, Juanma Suarez, Sid Vicious); Obituario Estrabikoak (Roy Orbison, Federico Fellini); Obituario Beltzak (Blas de Otero, Charles Mingus, Carlo Giuliani); Obituario Sakonak (Jacques Cousteau, Gilles Deleuze); Obituario Tamalak (Drazen Petrovic, Natalie Wood); Obituario Neurrigabeak (Jorge Luis Borges); Obituario Desorekatuak (Mobutu Sese Seko), eta abar. Guztira, ehun kategoria baino gehiago, halako
|
moduan
non kategoriarik gabeko hil oharrak arruntzat hartzen zituen.
|
2017
|
|
Bizitzako egunik tristeena Eguberritan erabilitako lurrin pote bat jaso zuenekoa etorri da ondoren, bere buruaz errukitzen zenean ohi zuenez, eta niri beti iruditu zitzaidan trauma izateko adinako entitaterik ez zuen pasadizoa, areago hirurogeiko hamarkadan gertatua izateko etorkin familia baten baitan. Baina hark beti amaitzen zuen kontakizuna halako
|
moduz
non ezinezkoa baitzen sentitu zuen abandonua zeure ez egitea: “Oraindik ez dut jakin norena izan zen nirea izan baino lehenago, baina gertuko norbaitena behar zuen”.
|