Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 94

2000
‎Esku hartu behar du gutxiengo kultural horien babesean. Modu horretan baino ezin du lagundu estatuak gizarte dezente bat eraikitzen, bere instituzioak bertan bizi diren gizabanako guztien errespetua irizpide nagusitzat duen gizartea, alegia10.
‎Liberalek, batez ere beraien burua antiperfekzionistatzat jotzen dutenak, merkatu soziokulturalean esku hartzen duen estatu batek bizimodu jakin bat bultzatzen (edota oztopatzen) duela pentsatzen dute, modu horretan gizabanakoen autodeterminazioari mugak ezarriz. Rawlsek dioenez, adibidez, askeak diren gizabanakoek beraiek eutsiko diote baliotsutzat jotzen duten bizimodu on jakin bati, botere politikoaren inolako laguntzarik gabe.
2003
‎Errotua dago, jadanik, bizitzak eskaintzen dizkion estimuluak atenditzeko, onartzeko edo errefusatzeko modua, eta horrek" nortasun" bat erakusten du. Jokatzeko modu horretako ezaugarri batzuk bat datoz bere taldeak dituenekin," taldearen nortasunezauga rriak", baina beste ezaugarri batzuk ez dira taldearenak, ezta bere familiarik minenarenak ere," pertsona reneza ugarri bereziak". Gizaki bakoitza ezberdina da, errepika ezina.
2004
‎Konpromisoa begiradan dago. Munduari begiratzeko moduan dago —eta modu hori, ahots propioaz adierazteko era—, nobela edozertaz mintzatzen bada ere.
‎Etxegibeleko haritzaren egurra, Lizardiren zuhaitz etzanarena eta Machadoren zumar lehorrarena bezala, taulak egiteko baliatuko zuten;" taula polliten neurrira plegatu zen" etxeko zoladurak berritzeko (HH, 30 or.). Etxean jarraitzen du eta etxekoen zerbitzurako. Modu horretan zuhaitza ez da erabat hiltzen edo desagertzen, bizimodube rri batean berpizten da. Landare zikloei dagokien moduan, zuhaitzaren iraunkortasuna ziurtatzen da.
‎Pertsonalisten eta Erdozaintziren kristautasuna ulertzeko modu horrek orain arte aipatu ez dugun kontzeptu bat dakarkigu gogora: askapenaren teologia, ebanjelioarenprintzipioak hirugarren munduko herrien askapenera (askapen politiko, sozial, kultural eta ekonomikora) ekartzen dituen korrontea.
2006
‎Baina, esan daiteke baita ere, ezin dira zientzia eta politika modu horretan nahastu. Eta nik erantzungo nuke galdetzen zer izan ote zen Galileoren auzia, afera zientifikoa ala politikoa?
‎Eta nik ezin esan, ez zutela nahi!... Nik alde batera utzi dut beti profesionaltasun modu hori.
2007
‎Nazioek nazionalismo mota batean dute jatorria eta, era berean, nazionalismo mota horrek ere badu bere jatorria, psikologikoa ordea. Nazionalismo modu hori, Artetarentzat, gizarte gaixoetako kideen nahasmen psikiko larri bat besterik ez da. Nazionalismoaren azpian dagoen zera psikologikoak, gizakiongan hain arrunta den bata bestearengandik banandu nahi izateko joera obsesibo horrek, alegia, liskarrak eta gatazkak sortzen ditu, odoltsuak askotan, eta, horregatik, halako nazionalismoak gainditu beharra proposatzen du.
‎Christophe de Prada argazkilariak eginiko eta Gonzalo Etxebarria margolariak beztitutako potreta horiek gizatalde baten irudi orokorra eskaini dute, argazkitan hartua izatea onartu dutenen begirune osoz baina. Beste garai eta lekuetan gertatu izan da gizatalde oso bati modu horretara arreta jartzea eta beti bada karikaturan sartzeko arriskua. Argi eta garbi erran daiteke ez dela horrelakorik gertatu Etxebarreko herritarren potretak egitean eta ikusgai jartzean.
2008
‎nola bermatuko diegu espazio" publikoan" (eta, jakina," pribatuan") immigranteen kolektibo edo komunitate guzti guztiei (senegaldarra, galiziarra, kitxua, espainiarra, frantziarra...) nork bere kultura, hizkuntza eta erlijioa izatea45 Azken finean, nola proposatu aniztasunarekiko errespetua eta bermea, gure eskaera demokratikoekin eta subiranotasun eskaerarekin uztartuta. Izan ere, modu horretan, Euskal Herrian abian dagoen euskal kultura eta euskara berreskuratzeko eta normalizatzeko prozesua eta autodeterminaziorako eta eraikuntza nazional eta sozialerako abian dagoen prozesua berena balitz bezala sentituko dute. Eta, halaber, eraikitzen saiatzen ari garen herria, hizkuntza eta erakunde komunak barne, berena balitz bezala sentituko dute.
‎Erregaien krisiari biodieselaren ekoizpenarekin erantzuteak ere ez du ematen alternatibarik egokiena, modu horretan monolaborantza eta baso soilketa sustatzeaz gain, nabarmen garestitzen direlako oinarrizko elikagaien prezioak: Padrosak berak aurten bertan produktu batzuk %20 inguru garestituko direla iragarri du (gure patrikek ere dagoeneko ederto igarri diote igoerari).
‎" nirik ez baitago, nitalde bat besterik ez gaituk denok" (157 or.). Horretarako, narratzaileak" nitaldeak" izendatzen dituen horiek jarri ditu solasean, narratzaileak esan bezala," nire niaren mamu ezpalduei" (11 or.) ari zaie elkarrizketa eske. Modu horretara, nitalde bakoitza geruza bati dagokio, diskurtso mota baten solasaren iturri dena, hiztun komunitate batean txertaturiko ahotsa: literaturan, filosofian, politikan, familian, lagunartean, kazetaritzan...
‎Zabaldu.com ere modu horretan dabil. Pertsona bat arduratzen da mantentze zerbitzuaz, baina gero erabiltzaileek aukeratzen dituzte albisteak, interesaren arabera.
‎Ikaskuntza sortzeko ezinbestekoa da beharrezko denborekin eta baliabideekin antolatzea eta planifikatzea. Antolatzeko eta planifikatzeko modu hori desberdina da batik bat eskola magistraletan eta diziplina bakarrekoetan oinarrituriko ikaskuntza ingurunearekiko.
2009
‎Ezinbestean inplikatuta ez dauden herritarrei ere preseski zabaldu behar zaie parte hartzea, ezagutza mota ezberdinei buruz (tokikoa, aditua, ez aditua) gogoeta egin eta eztabaidatzeko eta, azken buruan, erabakiak hartzeko. Herritarren zientzia modu hori kontsentsu biltzarren mekanismoan islatzen da: auzi jakin batean zuzenean inplikatuta ez dauden pertsonek hitza hartzen dute deliberazio eta erabaki prozesu batean.
‎Arlo juridiko politikoko lurralde diferentzien kontzepzio hori gaindituz baizik ez daiteke akordiorik lor. Gatazka ulertzeko modu horrek izan duen nagusitasunak luzatu du, dudarik ez, gatazka hori.
‎Izan ere, berak adierazten du hizkuntzak maila kontzeptuala baino beheragoko gauzak izendatzeko eta adierazteko sortuak izan zirela. Modu horretan, hizkuntza eta pentsamendua ezberdintzen ditu Sapirrek, eta argi dago pentsamendu eta hizkuntzaren arteko harremana ez dela uniboko eta hertsia. Alegia, hitz baten esanahia ahaztu ahal zaigu, edo buruan dugun kontzeptu bat izendatzeko hitza ez ezagutzea posible da.
‎Arregiren baieztapenak ulertzea zaila gertatzen zaigu, oso zaila, eta, ondorioz, zailtasunak dauzkagu haiek eztabaidatzeko. Zalantzak zalantza, azkeneko esaldiak(... errealitatearen barnean kokatzeko modu bat...) aintzat hartuz, esan genezake Arregi ere erlijio sinesmenak interpretatzeko bigarren modu horretara hurbiltzen dela. Agian, ildo beretik, Wittgensteinen arabera, erlijioa ez dago lehian zientziarekin.
‎Plangintza egiteko modu horri laborategiko hizkuntz plangintza deitzen diote batzuek. Frogatuta dago corpus berriak, sortu ez ezik, inplementatu egin behar direla eta gizarteak onartu behar dituela, plangintza arrakastatsua izan dadin.
2010
‎Laburbilduz, Cerisy La Salleko kongresuan planteatu zen testua kokatzea literatur irakaskuntzaren erdigunean, testu azterketen bidez. Testu azterketak literaturaren berezko ezaugarriak identifikatzera bideratzea proposatu zen; modu horretan, ikasleak baliabide haiek barneratuko zituen, eta gai izango zen testuak aztertzeko ez ezik, sortzeko ere.
‎Bi helburu horiek bereizteak eragin du espainiar Estatuko ikasgeletan, bederen, formazio irakurketa eta irakurketa funtzionala bereiztea (Colomer, 1998: 108). Modu horretan, alde batetik, testu azterketak egin dira (kontsagratutako autoreen testuak baliatuz), eta bestetik, irakurketa libreak.
‎Gaur egungo curriculumaren ezaugarri nagusia izaera malgua eta ireki samarra da. Ikasturteko programazioa diseinatzea irakasleek egin beharreko lana da, modu horretan ikastetxearen testuinguruari eta ikasleen ezaugarri psikosozialei egokitu ahal izateko. Hizkuntza eta literatura irakasgai berean biltzen dira, eta Lehen Hezkuntzatik Batxilergoa bukatu arte Hizkuntza eta Literatura irakasgai komuna da.
‎Hortaz, ikasgelan gehien lantzen diren idazleetako batzuk irakurrienen zerrendan ere aurki ditzakegu. Modu horretan, jite oso ezberdineko idazleak irakurtzen dira. Horren arrazoiak askotarikoak dira; besteak beste, irakasle batzuk saiatzen dira literaturaren historian esanguratsu izan diren idazleak irakurrarazten, eta beste batzuek, berriz, merkatuari lotuago dauden irizpideak baliatzen dituzte irakurgaiak hautatzeko.
‎Dena dela, onartzen badugu literatura irakastearen helburu behinena ikaslearen gaitasun komunikatiboak garatzea dela, onartu dugu, orobat, testu literarioen lanketek ulertzeko prozesua sustatu behar dutela, eta hortik abiatuta, ikaslea testua berreraikitzeko gaitu. Modu horretan, ikasleak ikasi egingo du testuak ulertzen, informazioa modu partzial edo osoan gordetzen, laburtzen, beste batzuekin lotzen, baloratzen, edukiak askotariko egoeretara egokitzen... (Reyzabal eta Tenorio, 1992: 16).
‎Gure ikerketan badira horiek auzitan ipintzeko zenbait ideia: informazioak une oro maila tekniko bateko auziei erreferentzia egiten badie ere, herritarren kezka gunea eta beraz konfiantza galtzea dakarrena zientziaren alderdi sozial eta instituzionalei begirakoa da; herritarrak zalantzatsu agertu ohi dira ziurtasuna eta mezu positiboa dituen informazioarekin, irizten baitiote modu horretan indeterminazioak, aldagai ezezagunak eta inpaktu negatiboak ezkutatzen direla; herritarren ustez informazio oro igorlearen jatorriak baldintzatua dago eta beraz bitartekaritza instituzionala eta izaera selektiboa luke; informazio eta dibulgazio zientifikoaren xedeak ez dira izaten teknologia baten zergatia, motiboa eta zertarakoa. Ideia horiez gainera, agi denez, maila teoriko batean ere jar litezke instituzioen suposizioak ezbaian.
‎Gainera, ispilatu ez ezik, hizkuntzak ezberdintasunak eta indarkeria sinbolikoa erreproduzitzen ditu: baserritarrak kontsideratzen badu mediku batek pertsona kultua izanik estandarra erabili behar duela, medikuak sinesgarritasuna galtzen du tokiko aldaera erabiltzen badu; modu horretan alienatuak, kasu honetan baserritarra, bere menpekotasuna eta jasaten duen indarkeria sinbolikoa erreproduzitzen ditu. Noski, apunte horiek guztiak lan inguruari eta klaseen arteko borrokari aplikatu ahal zaizkie.
‎fisika nuklearraz hitz egiteak frogatzen du gai horretaz euskaraz hitz egiterik badagoela eta entzulearen kosmobisioa horren arabera moldatu litzatekeela teorikoki. Azken modu hori soziologia marxistaren oinarrizko paradigma da: praktikak irudikapenak aldatzen ditu.
2011
‎Azpimarratzekoa da hiru hilabetetik behin kaleratzen duten berripapera adibidez, eta bereziki txalotzekoa da Klusterrak burututako hainbat proiekturen emaitzak eskuragarri izatea webgunean. Modu horretan, Erabileraren GPSa," Euskara sustatzeko komunikazio ekimenak. Oinarrizko gida-lerroak" (Euskara sustatzeko komunikazio gida dena), ERALAN proiektuaren txostenak eta beste hainbat proiektuen emaitzak kontsultatu daitezke.
2012
‎Eroetxeak —Etxaguek irudikatutakoa barne— botere modu horrek eragin ditzakeen manipulazioeta menpekotasun maila altuaren aparteko erakusgarri dira. Foucaulten hitzak aipatuz," osasun erakundeetan eta horietatik kanpo gaudenon arteko ezberdintasun bakarra da... gu gehiengoa garela.
‎232), horrela definitu du Goyanarteren estiloa: narratzaile moduan teknika naturalistak erabiliz muturreko objektibismoa bilatu zuen, modu horretan pertsonaien izaeretan sakontzeko; idazleak, azken buruan, inguru geografiko bortitz batean kokatzen diren gizaki batzuen ametsak eta kezkak azaldu nahi ditu, askotan izaki basati eta primarioen testigantzak. Aipatzekoa da, bestetik, nobelaren protagonistak Espainiatik ihes egindako anarkista batzuk direla.
‎25.000 pertsona irabazita egongo litzateke euskara. Hala ere, egoera soziolinguistikoaren azterketa objektiboagoa eginez, konturatuko ginateke eremu euskaldun batean euskararen gainbehera modu horretan gertatzea oso larria litzatekeela. Oso larria da euskarak bere eremu geografiko eta soziofuntzionaletan atzera egitea, nahiz eta bereak ez diren eremuetan irabaziak eduki, normalean irabazi horiek ez baitute ondorio praktiko operatibo baikor nahikorik galdutakoa estaltzeko.
‎halako eta besteko kultur egitasmoa gauza dadin, jendeak, zuk eta nik, edonork, irabazi ekonomikorik izango ez dela jakitun dirua jartzea. Sare sozialen bitartez zabaldu den finantza modu hori berria denik ezin esan. Ez gurean behintzat.
2013
‎Helburutzat jotzen den euskal" gizartearen integrazio eta parte hartze politikoaren" eta unean uneko gobernuaren legitimazioaren arteko marra oso lausoa izan daiteke, bereziki legeak berak marra hori ondo finkatzen ez duenean (eta EITBren kasuan, aukeratu zen gobernantza ereduarekin, ez dago batere finkatuta). Horrela, pentsa liteke gauzak modu horretara egin izana, eta ETB legitimazio politikorako tresna gisa erabili izana, daudela EITBren ibilbidearen azpian. Kasu honetan, EITB gobernatzeko eredua aldatu litzateke, gobernuarekiko autonomia handiagoa emanez, orain gaztelerazko kanalaren bitartez erdietsi nahi den helburua ez dadin euskararen susperkuntzaren gainean jarri; eta, ondorioz, euskarazko telebistak orain baino lehentasun handiagoa eskuratu dezan.
‎Esandakoaren ildotik, albistegietan ageri diren gaien eta subjektuen bidez garbi ikusi daiteke EITBrentzako zeintzuk diren informazioaren garrantziguneak. Orain lurraldetasunaren trataera jorratuko dugu, eta modu horretara agerian geldituko da nola zedarriztatzen diren harreman pertsonal, kolektibo zein instituzionaletarako eremuak. Horretarako, subjektuen jatorriaz gain, aipatzen diren notiziak non gertatu diren eta eragina non daukaten aztertuko dugu; eta, nola ez, kazetariek egiten dituzten hitz zein irudi bidezko esplizitazioei egingo diegu kasu.
‎3 Kolbelek aztertu du erlatibismoa ulertzeko modu hori (ik. Kolbel 2003).
‎Postmodernitatean gozamena da pentsamenduaren muina; beste helbururik bilatzen ez duena eta, hortaz, modernitatearen arrazoiak azpiratu ezin duen pentsamendua. b) Pentsamendu kutsatua hizkera joko aniztasunari zabalik dagoen pentsamendua da. Modu horretan, jakintzaren eta bizitzaren mundu ezberdinetatik bidaiatu daiteke aurre irizpide finkorik gabe. Inolako ziurtasunik gabekoa delarik, alderrai dabilen pentsamendua dugu postmodernitatearena. c) Erresistentziaren pentsamendua.
‎Postmodernitateak erlijioari egiten dion kritika, modu horretan planteaturik, hots, Mardonesek planteatzen duen bezala, idoloen kritika bihurtzen da. Baina kontura gaitezen fede bide bakar bat besterik ez dela geratzen:
‎guztiz libertario izan nahi duenak fundamentalismorako oinarriak ipin litzake. Modu horretan, guztiz aurrerakoia aurkezten den postmodernitatearen proposamen erlijiosoak premodernitatearen egoera dogmatikora eraman gaitzake.
‎Costaren ustez, ekologiatik datozen diskurtso horiek pertsonak (hiztunak) desagerrarazten dituzte, eta garrantzia hartzen duena" hizkuntza" da. Modu horretan, hizkuntzen erabileren atzean dauden beste gatazka sozial batzuk desagerrarazten dira. Costaren ikuspuntua oso ondo adierazita dago, eta horren inguruko hausnarketa egitea merezi du:
‎Arestian aipatutakoaren bidetik, une batez ikerketa zientifikoak albo batera uztea eta ikerketa egiteko eleberriak eta zientzia fikzioa idazten duten idazleen lana erabiltzea ez da oso ortodoxoa eta kaltegarria izan daiteke, baina hausnarketak egiteko eta ez ohiko ikuspuntu bat jasotzeko baliagarria izan daiteke. Gainera, modu horretan, inkontziente eta intuizio aberatsagoa lor dezakegu. Montaignek 1580ko Essaisetan aipatzen zuen moduan:
‎hizkuntza baten hitz kopurua ahalik eta gehien murrizten bada eta hitzak batzen badira, gizakiak pentsatzeko eskuragarri dituen kontzeptuak gutxitzen dira, hizkuntzaren fineziak baztertuz. Modu horretan, biztanleak ez dira pentsatzeko gai, eta sentimenduak eta sentsazioak bihurtzen dira ekintzen oinarri. Proaktibo izan beharrean, erreaktiboak dira.
‎Ekintza egin aurretik pentsatu, erabakia hartu eta ondoren ekintza egin beharrean, erreakzionatu egiten dute animaliek bezala, bat bateko sentimendu, gorroto eta beldurren esklabo bihurtzen dira. Modu horretan, estatu totalitarioak bere propagandazko bitartekoak erabiliz (telebista...), jendea errazago manipulatzen du. Oso aberatsa da Orwellen deskribapena soziolinguistikan interesa duenarentzat, bereziki hizkuntza plangintzan aritzen denarentzat (are gehiago asmo totalitarioak baditu...), asko baitira Orwellek deskribatzen dituen fineziak.
‎Gauzak ez dira horren muturrekoak izaten, eta normalena izaten da hizkuntzaren erabilerak pozak (Pironek aipatzen duen moduan, hizkuntza bat ikasteak eta erabiltzeak errealitatearen gaineko boterea ematen dio umeari —eta nagusiari—; gainera, modu horretan komunikatu ahal izaten da, eta horrek guztiak poztasuna eta sentsazio baikorrak sortzen ditu) eta frustrazioak sortzea, momentuaren eta testuinguruaren arabera. Aldizkari honetan behin eta berriz aipatu izan dugunez, euskararen erabileraren gako bat ongizatean datza:
2015
‎Izan ere, balio horiek gero eta pisu handiagoa lortu dute lanbide identitate berrien definizioan. Modu horretan, lehenagoko etika profesionalaren ordez razionaltasun instrumentala hartu da gaur egun erabakiak hartzeko bide erakusle; razionaltasun mota horrek mundu akademikoaren baldintza gero eta merkantilizatuagoetara egokitzen ditu identitateok. Prozesu horri buruz egindako interpretaziorik kritikoenen arabera, managerialism aren eta eraginkortasunaren kulturak irakasle ikertzaileen autonomia higatu du, haien jarduera profesionalak taylorizatu ditu, eta urrundu egin ditu akademikoak erabakiak hartzen diren egituretatik unibertsitateetan.
‎Itzal luzea eta forma ugari ditu gurean teoria horren marko teorikoak. Modu zorrotzean batzuek eta lasaiagoan besteek, gehienek onartzen dute euskara eta naziotasuna elkartzeko modu hori.
‎Esanak esan, ez al litzateke eraginkorragoa izango muga eskubideen alde eta eskubideen kontra daudenen artean (ardatz sinbolikoa) marraztea? Modu horretan bakarrik handitu baitaiteke euskaraz bizi nahi
‎Lehendik zetorren konfrontaketa hori dena hor lehertu egiten da eta Kultur Kezkaren forma hartzen du. Antolatu eta bildu egiten da jendea politika modu horri eta diru publikoaren erabilera horri aurre egiteko, baina erantzun hori oso ahulduta dagoen gune batetik dator, euskal kulturatik eta artearen mundutik.
2017
‎Zergatik? Emakumeek ulertzen dutelako adierazpen misoginoek ez dutela esan nahi, halabeharrez, modu horretan jokatuko duenik. Trumpek hitz egiten du emakume horien senarrek hitz egiten duten bezala, senarren lagunek egiten duten bezala.
‎Izan ere, posizio ezberdin asko onar ditzakeen oinarri komun bat ezartzen du: modu horretan, leku batean hegemonikoak izan daitezkeen hizkuntzak beste batean ez hegemonikoak izan daitezke (adibidez, frantsesa Afrikan eta Quebecen, edo gaztelania espainiar estatuan eta Estatu Batuetan). Konplexutasun geruzak eragiten ditu.
‎Hortik abiatuta ezar ditzakegu bizio kolonialak saihestuko dituzten harremanak, baldin eta pentsamendu deszentratuagoa, gure egoerarekiko deserosoagoa garatzen badugu, funtsezkoa guztiz, bai guretzat (biktimismoekin amaitu eta hiritarrentzako diskurtso kitzikagarriagoa ezartzeko), bai gure besteentzat ere. Galizian, modu horretan, gure literaturaren egoera ez hegemonikoa baliatu genezake aldameneko sistema hegemonikoei agian interesatzen ez zaizkien egile emakumeak itzultzeko.14
2018
‎Ikusten ez baditugu nola jakingo dugu daudenik ere? Zorionez, asko dira bazkide egin direnak eta beste hainbat ere kontratatzaileak; modu horretan, ekintza positiboa egiteaz gain, lan merkatura zuzenean zabaltzen dira leiho eta ateak.
‎Marx garapen kapitalistaren izaera hiltzaileaz bizkor jabetu zen arren haren historia" su eta odolezko karaktereetan idatzita dago gizateriaren urte liburuetan", adierazi zuen, zalantzarik gabe, giza askapeneko prozesuan eman beharreko pausotzat jotzen zuen. Haren iritziz, maila txikiko jabegoa eraisten zuen, eta areagotu egiten zuen lanaren ekoizpen gaitasuna (beste sistema ekonomiko guztietan lortu gabeko neurriraino), eta, modu horretara, gizateria eskasiatik eta premiatik askatzeko baldintza materialak sortuko zituen. Halaber, iruditzen zitzaion hedapen kapitalistaren aurreneko faseetan nagusitu zen indarkeria harreman kapitalistak umotu ahala desagertuko zela, eta aurrerantzean lanaren esplotazioa eta diziplinatzea lege ekonomikoak lantzearen bitartez lortuko zirela batik bat.
‎Hala, modua egin behar dugu, esaterako, uler dezagun batura ekarri behar dela euskaldun peto peto batek herri mailako erregistroan elkarrizketa batean kazetariari esandakoa demagun: " Edadearekin, bajatzen ari da", baina jakinik zein den esateko modu horren kolorea eta noiz den pertinentea eta noiz ez. Ahozkoaren eta idatzizkoaren arteko harreman gurean ozpin samarraz ari garelarik, gaizki ez Blas de Oteroren harako hura gogoan izatea beti:
‎Hip hoparen bidez euren burua berrasmatzeko modu hori asko bizi izan duen pertsona indartsu batekin dago lotuta, bere buruaren hauskortasuna jendaurrean inoiz agerian utziko ez lukeena. Tradizionalki gizonei egotzitako balioen mundua.
2019
‎Erronka, jada, ez da antropologiaren begirada garbitzea (aurreiritziak eta estereotipoak ezabatuz); etnografiatik alde egitea, hau da, etnografia bakarrik uztea litzateke. Modu horretan, aztergaia den hori azaleratuko litzateke.
‎Esan beharra dago, proposamen aurrerakoia izanik ere, planteamendu androzentrista zuela, oinplanoaren formatik harago: plazeraren etxe horien helburua zen gizonezkoei sexuaren perbertsio guztiak erakustea, modu horretan bide zuzena zein zen ikus/ ikas zezaten.
‎Begirada horrek suposatzen duen gerturatze berritzailea ulertzeko, beharrezkoa da esatea arkitekturaren manifestu modernoak gorputz unibertsala eta bizimodu homogeneizatu bat asmatu eta eraiki behar izan duela espazioari ‘arrazoizko’ ergonomia, neurria eta antolaketa emateko helburuarekin. Ikuspegi feministak salatzen duena da eraikitzeko modu horrek bazterketa eta menderakuntza egoera aunitz ekartzen dituela eta espazioari forma emateko begirada mugatuegia eta sinplifikatuegia dela. Arkitekturaren oinarriak zehazterakoan gizonezkoek agindu dutenez klase sozial altuko eta zuriek, gainera, eta bestelako begirada eta sentsibilitateak entzun eta kontsultatu ez direnez, gorputz eta bizimoduen hausnarketan gabezia eta hutsunea dago.
‎Gure haurrak maite ditu jendarte honek, noski; baina maitatzeko modu hori leudekeenen artetik posibleetako bat dela aitortu dugu gutxien gutxienean
‎Patriarkala, koloniala, helduzentrikoa, bertikala, autoritarioa, erasokorra, artifiziala, kontrolatzailea, homogeneizatzailea, sinplista eta estereotipatua den maitasuna eskaintzen die merkatuak gaurko haurrei haren produktu eta ideologiaren bitartez. Beraz, bai, gure haurrak maite ditu jendarte honek, noski; baina maitatzeko modu hori leudekeenen artetik posibleetako bat dela aitortu dugu gutxien gutxienean.
‎Eraikuntza bera autosustapena izanik, etxebizitzak eraikitze kostuan egingo lirateke, modu horretan sustatzailearen ohiko etekina aurreztuz.
2020
‎Urte luzeotan, bere musikaz gainera, euskarazko kultura egiteko modu bat, ulertzeko modu bat eta zabaltzeko modu bat jarri ditu taldeak mahai gainean. Modu horren emaitza bistakoa da, baina talkak ere izan dira. Urbizuk berak egin digu egiteko eta ekiteko modu horren laburpen bat, eta baita talka horien muina eta kontraesana mahairatu ere.
‎Modu horren emaitza bistakoa da, baina talkak ere izan dira. Urbizuk berak egin digu egiteko eta ekiteko modu horren laburpen bat, eta baita talka horien muina eta kontraesana mahairatu ere. Eta hor, hizkuntzaren, kulturaren eta bereziki musikaren funtzioarekiko ikuspegi bat nabari zaio, engaiamenduari, transmisioari, komunitateari eta izan nahiari lotua, benetan interesgarria.
‎Hiru taldeek ahalegin berezia egin dute antzezlanean landutako gaiak gazteen interesekoak izan daitezen, eta baita antzezlana bera gazteengana iristeko modu berriak gauzatzeko ere. Horrela, bada, emanaldi bereziak egiten ari dira zenbait institutu zein lizeorentzat eskola orduetan, modu horretan antzerkia gaztetxoen programetako ekintza bat gehiago bilakatuz, euskarazko antzerkia, bestalde. Horrez gain, institutu zein lizeo horiek aukera dute antzezlanak jorratzen duen drogaren gaia unitate didaktiko baten bidez eskola orduetan lantzeko.
‎Antzerki graduatu horiei titulazio horrek Bigarren Hezkuntzan antzerkia irakasteko balio izango die, orain arte arte dramatikoko ikasgaia eskaintzen zuten hainbat institututan ikastordu horiek hizkuntzako irakasleek betetzen baitzituzten. Modu horretan, antzerki profesionalei lanerako beste aukera bat egokitzen zaie eta, aldi berean, antzerkiaren ikasgaia aukeratzen duten gazteei arte eszenikoak seriotasunez landuko dutela ziurtatzen.
‎Bestalde, emakumezkoek zailtasun handiagoak ditugu bizitza eta sortzaile ibilbidea bateratzeko eta hori aurrera eramateko. Horrela, emakumeok zein gizon zuri hegemonikoaren ideietatik ateratzen den edonork diskurtso horretatik kanpo jauzi egin ahal izateko, gure antzerki propioa eraikitzea zaigu beharrezko, modu horretan bakarrik azaleratuko baita beste begirada bat oholtza gainetan. Hori erraz esaten da, baina gero taula gainetara iritsi egin behar da.
‎Izan ere, sarritan lanak gazteleraz sortzen zirelako eta gero euskarara itzuli, bide hori interes eta ardura gutxirekin eramaten zelarik batzuetan aurrera. Ez beti, baina, modu horretan, euskararen ikuspuntutik sortzeko bideak espazioa galdu eta horren esamolde eta iruditeriatik urrunduz joan zen antzerki proposamenen kopuru handi bat. Horretaz konturatuta, sortzaile bakan batzuek euskara hutsean sortzea eta antzeztea erabaki zuten, joera orokorrari aurre eginez.
‎Ez zetozen aginduak hortik. Baina jendartea administratzeko modu horrek ekarri zion idazleari ere bide estuago bat. Inkontzienteki bada ere.
Modu horretan, balio eta jarrera indibidual eta komunitarioak dira Pertsona Kooperatiboan zentralitatea duten ezaugarriak, haren pentsamendua eta portaera gidatzen dutenak. Balio eta jarrera horien erabileran dago gakoa, esate baterako, banakako eta taldeko erabakiak hartzean, taldean edota taldeen artean lan egitean, harremanak eraikitzean, aldaketak bideratzean edota misio eta ikuspegi soziokomunitarioa eraikitzean erronka indibidualak, erakundekoak eta komunitarioak erantzuteko.
‎bat, eztabaida nazio estatuaren koordenatuetan kokatzea; bi, nazio politikoaren ideiaren atzean ezkutatzea espainiar nazionalismoa; eta hiru, alderdi periferikoen kategoriaren azpian alderdi nazionalista bakarrak euskal alderdiak direla azpimarratzea (kontsideratzen da beste alderdi periferikoak erregionalistak direla). Modu horretara, euskal lerrokatze linguistiko elektoralak hartzen duen zentzua da nazio estatuaren aurkako erreakzioarena. Horren aurrean, irizpide berriak proposatzen ditut euskal alderdi sistema interpretatzeko, euskal pentsamendutik abiatuta.
‎Letek euskal letrei eta musikagintzari egindako ekarpena ikertu du Gurrutxagak, haren kantu eta poemak biografia txatalekin zein testuinguruaren bilakaera politikoarekin txirikordatuz, eta modu horretan lau hamarraldi hartzen dituen obra baten egilea erretratatuz, 1968tik 2008ra. Atera duen ondorio nagusietakoa zera da:
2021
‎Gazte politizatuek talde homogeneoa osatzen ez duten bezalaxe, politizatze maila apalagoa duten gazteen artean ere alde nabarmenak aurkitu ditugu. Beren buruak ‘ez politizatutzat’ dauzkaten gazteek politika instituzionaletik kanpo kokatzen direlako egiten dute, batik bat, modu horretako autodefinizioa. Definizio hori egiteko erabiltzen duten neurgailuetako bat hauteskunde jokamoldea da, eta, hein txikiago batean, alderdi politikoen bitartez bideratutako partaidetza.
‎Ildo horretatik, sarrera unetik garatu duten ibilbidea gazte gaztetarik ardura politiko gero eta handiagoak hartuta osatzen joan da. Modu horretan, zenbaitek alderdiaren maila zerrendan gora egite progresiboarekin identifikatu du, besteak beste, ibilbide hori. Hala ere, ‘karrera politikoaren’ irudikapen horrek ez du ezkutatu behar, alderdietako nahiz sindikatuetako kideek antolakuntza egiturari zor dioten leialtasun organikoaz gain, harekin daukaten atxikimendu emozionala eta esleitzen dioten komunitate zentzua.
‎Aurreko hamarkadetan arrakasta handiena lortu zuten euskal artisten hizkuntza plastikoa, pixkanaka, euskal aro demokratiko berriaren ikur bilakatzen hasi zen barrenean pilatzen joan ziren, gehienak piezek jatorrian zutena baino eskala handiagoan eraikiak.2 Modu horretan, bertako hiri eta herrietako kaleak, plazak, parkeak, begiratokiak, errepide nagusiak edo eskualdearentzat historikoki garrantzi sinbolikoa zuten lekuak Gernika, kasu nortasun ikur berriekin jantzi ziren. Lengoaia plastikoa, ondorioz, euskal nortasunarekin eta aro politiko berriarekin identifikatzen zen iruditegi artistiko gisa barneratu zen.
‎Premisa beretik abiatu ziren arren, Euskadin trantsizio urteetan kulturaren eta artearen arloa artikulatzeko bideak ez zuen gobernu sozialistak hartutako norabide bera izan borrokatu zuen eta Errepublikaren lagun izan zen alderdi leialaren eitea zen hori. Modu horretan, gainera, testuinguruan sortzen zihoazen alderdi gazteekiko sinesgarritasuna lortzen zuen alderdiak (Arrieta Alberdi 2012). Hortaz, iragan kulturala berreskuratzeko joera tresna politikoa ere izan zen.
‎Bestetik, hirurogeiko hamarkadatik aurrera, Oteiza eta inguruko artistek euskal kulturarekiko erakutsi zuten interes eta inplikazioarengatik, frankismoaren amaieratik aurrera eta, batez ere, trantsizio urteetan, beren lanak begirada abertzaletik hasi ziren irakurtzen eta balioztatzen. Modu horretan, Gaur taldearen partaide izan ziren artisten lengoaiak bi baldintza horiek elkartzen zituen. Alde batetik, kontu existentzialista, unibertsal eta metafisikoekin lotzen zen estilotzat hartu zen eta, aldi berean, tokikoarekin, euskal iraganarekin uztartzen zen artetzat.
2022
‎Baina bide erraza da, errazena, beharbada. Modu horretan, existentziak sor ditzakeen tentsio, borroka, zailtasun, galera eta larritasunak ekidin baitaitezke. Askatasuna norberak eraman beharreko pisu astuna baita.
‎Hala, lan honek ere diziplinartekotasunetik edaten du, biologia, etnografia, soziologia, historia, filosofia, literatura eta beste hainbat alorrek gaiaz diotena biltzen du. Modu horretara osatzen da liburuaren lehen zatia, zahartzaroaren dimentsio analitikoa deituko genukeena, nolabait. Jakintza esparru desberdinek diotena eta gizarte desberdinek historian zehar zahartzaroa nola hauteman duten agertzen duena.
Modu horretara, alde batetik, agerian jartzeko zer duen zahartzaroak ‘berezko’ edo ‘ekidinezin’, eta zer neurritan eta nola arindu ahal diren berekin dituen balizko zailtasun horiek.
‎Ez ditugu gizaki osotzat hartzen. Eta, modu horretara, inongo eskrupulurik gabe errefusatu ahal diegu giza bizitza duin bat gauzatzeko beharrezko minimoa. Ostrazismo hori horren muturrera eramaten dugu, ezen geuregan dagoen zaharra errekonozitzea ere errefusatu egiten baitugu.
‎Gauza jakina da Hitler ‘ezin sendatuzko eri’ zirenei ‘errukizko heriotza’ emanez hasi zela masa erailketak egiten, eta aleman ‘genetikoki kaltetuak’ (bihotzeko eta biriketako eritasunak zituztenak) akabatuz nahi zuela bere deuseztatze programa bukatu. Baina, bestalde, argi dagoela ematen du erailketa modu hori talde jakin baten kontra baizik ezin dela bideratu, hau da, aukera irizpidea egoera jakinei lotutako faktoreen araberakoa izaten dela. Aski sinesgarria gertatzen da, etorkizun ez oso urrun bateko ekonomia automatizatuan, maila jakin batetik beherako adimen kozientea duten guztiak deuseztatzeko tentazioa sor daitekeela.
‎Amaieran, hausnarketa sakon bat heldu zitzaigun publikotik, mikroeztabaida guztiak lotzen zituen galdera: zer dela-eta jorratu ziren gaiak modu horretan. Zergatik erlazionatu genuen hezkuntza iraganarekin, zoriontasuna orainaldiarekin, eta politika etorkizunarekin?
‎Ikuspegi asistentzialista horrek ondorio nabarmenak utzi ditu sistemaren definizio eta jarraitutasunean. Oraindik ere lan egiteko modu horren adibide argiak ikus daitezke arlo ezberdinetan, esate baterako elikagai gabeziari emandako erantzunetan. Perspektiba horri gurean laurogeiko hamarkada hasieran hasi zitzaion alternatibarik argiena ematen udalek hartutako rol protagonistaren bitartez.
‎Elkarrekintzak, beraz, ematen digu modu horretan sortu den sistema bati koherentzia emateko proposamen bat. Harremanen eta gizarte babesaren arteko doikuntzak definitzen duen elkarrekintza, batak zein besteak huts egiten dutenean babestu beharrekoa.
‎Legeak urte hauetan bere potentzialitateak erakutsi ditu, baina baita bere mugak ere. Alde horretatik, aukera ezin hobea da horren inguruko eztabaida politiko heldu eta lasaiari ekiteko, modu horretan zaintza erdigunean izango duen beste marko bati hasiera emango dioten proposamenak ikusi, eztabaidatu eta landu ahal izateko.6
‎Horrenbestez, gero eta merkantilizatuago dagoen mundu akademikoan hierarkia sinboliko berriak ezarri dira. Modu horretan, irakaskuntza debaluatu egin da ikerkuntzaren aldean, STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) multzoko diziplinak nagusitu dira giza eta gizarte zientzien ondoan, eta ingelesa gailentzen doa beste hizkuntzen artean irakaskuntza nahiz ikerkuntza lanetan. Ikus ditzagun banan banan metamorfosi globalaren alderdiok.
‎Horien ondoko tragoa ere, euskaraz. Eta modu horretan gertatu izan da, bestela, agian, lehen ezagutza gaztelaniaz eginen zukeen jende batek, Iruinkokoari esker, euskaraz elkar ezagutu duela. Eta harreman horrek euskaraz egin duela aurrera, aipatutako prozesuari esker; eta, beraz, harreman horiek euskarazkoak izaten jarraitzen dutela denboraren iragaitearekin ere.
2023
‎Justua ez izateaz gain, ezinezkoa baita. Modu horretan, helduen munduak ezartzen dizkieten muga, joera eta gizarte arauak eraldatzeko hizkuntza politikak garatu gabe, iraupen faseko politikekin jarraitzen dugu gaur gaurkoz.
‎Ulertzen baitugu, gainera, fokua erabileran jarrita azken buruan erabiltzaileengan jartzen ari garela eta, ondorioz, euskal hiztunak arduraz eta erantzukizunez zamatzen ari garela. Aldiz, fokua erabilerarako baldintzetan jarrita, gizarte baldintzetara mugituko genuke eta, modu horretan, ardura eta erantzukizuna eremu politikora bideratuko genituzke.
‎Herri iruditeria edo imajinario propioa sortuz eta birsortuz zein erreferente edo erreferentzia propioak sortuz eta elikatuz. Modu horretan, komunitate sentimendu bat, gutasun bat eraikitzen joatea eta, horrela, gure komunitateko partaide gisa, hori eskaintzen dutenekiko atxikimendua elikatzea litzateke, gure ustez, gakoa.
‎Presentziaren lanketa hori modu kolektiboan eginez, ‘ekiteko konfiantza’ duten komunitateak garatu ditzakegu, zeinek U teoriaren arabera lan egingo baitute; horrela, gai izango dira gizarte erronka errotikoenei helduko dieten soluzio berriak elkarrekin diseinatu, prototipoak egin, probatu eta garatzeko. Modu horretan, elkarlana eta engaiamendua sustatzeko marko gisa balio du U teoriak, kontzientzia eta kontenplazioa oinarritzat hartuta. Kideak talde dinamiketan areago murgil daitezen laguntzen du, eta erakundeei aukera eskaintzen die berariazko planifikazioa, prototipoen diseinua eta ekimenak aurrera ateratzeko, baita ekintza horiek asmo sakonago batekin lerrokatzeko ere.
‎Euskal esperientzia koherentea da gobernantza konpartitua ulertzeko modu horrekin. Eraldaketa kolektiboko prozesuek bat egiten dute azpimarratzean eragile ekonomiko eta sozialen parte hartze ez hierarkikoak lagundu egiten duela praktika irekiagoak eta demokratikoagoak ezartzen giza garapen iraunkorreko ereduen bilaketan.
‎Proiektuaren ardatza da herrira iritsi, plazan kokatu eta astebetez herriko ahalik eta biztanle gehienei erretratu bana egitea. Gero, erretratua jasotzeko aukera dute biztanleek, eta, modu horretan, argazkilariek artxibo gisako bat sortzen dute, herri hartan izan ziren unearen erradiografia bat. Kamerak aurpegiak maskara sozial gisa erakusten baititu ezinbestean.
‎Horretan sakontzeko, propio galdetu genien aurrez aurreko harremanei buruz. Modu horretan, birtualtasunak gora egin arren, presentzialtasunari ere garrantzia eman zitzaiola ikusi dugu: taldeen %25ek baino gehiagok lehen bezala mantendu zituzten gune presentzialak, eta %30ek baino gehiagok bestelako aurrez aurreko harremanak sortu zituzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
modu 62 (0,41)
Modu 32 (0,21)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia