Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2000
‎Barkatuko zait ahalkea. Nolanahi ere, esan nahi nuke kabalen munduarekin zerikusi gehiago ikusten diodala terapia modu horri, medikuntzarekin baino. Konforme nago psikiatrarekin.
2001
‎Itzultze lanak ahotan hartuz gero, nekez utzi dezakegu goramen  berezirik gabe, gure literaturan, Duvoisinen izena, Bonaparteren eskutik nahiz bere gisa hainbeste modu horretako lan utzi zizkiguna. Euskal itzul  tzaileen buruzagi eta errege deituko nuke, Orixeren itzal haserrea tenta  tzeko beldurrik ez banu.
‎Etxaide gramatikariak jokatu dio jokaldi makurra Etxaide idazleari. Euskarak badu hori esateko modua, bestea ordea, eta modu horrek ez du aldatu beharrik. Gramatikak hizkuntzaren neurrira egina behar du izan, ez hizkuntzak gramatikaren.
‎Berak erakutsi zigun, izan ere, nola euskal adizkiak parti, deklinabide mugagabearen berezitasuna berak ezagutu zuen Darrigolek baino lehenago eta utz ditzadan horretan gauzak, gaia behar bezain landua ez dagoelako. Kontrako aldetik, berriz, berak sartu zuen, ez sortu, testuak (hitzak, hobeki esan) azken muturreraino xehatzeko usadioa eta partiketa modu hori, Arana Goirik ontzat hartu zuelako noski, bizirik zegoen 1936an, nahiz zokoratuxea, Altubek esaten digunez. Puntu horri lotu zitzaion Urkixo Oñatin:
2002
‎Zeren badakizu, irakurle gazte? Orduan irrati guztiek nahitaez lotura egin behar baitzuten Radio Nacionalarekin" partea" eskaintzeko, eguneko berriak modu ofizial batean, eta modu horretan bakarrik, emateko. Irudika dezakezu nolako albisteak izango genituzkeen gaur egun orduan bezala egingo balute irratiek?
‎Kasu egin behar diogu zer egiten ari garen, eta komeni da lekuko aberastasunak ereduaren barnean sartzea lehenbailehen. Agian, sartzeko modu hori da hain argi ikusten ez dudana.
2003
‎Beti alferkerian, ez zuen aukerarik galtzen kankailu, lepoluze eta antzekoak ahotan har  tzeko, kariño handiarekin, berak esaten zuen bezala. Donostian hainbeste pisuren jabe izateak ez zion lizentziarik ematen bera modu horretan gutxiesteko. " Indiano harroputza.
‎Joxek ederki ezagutu du, urruti dagoen arren. Txima luze horiek, lasterka egiteko modu hori... Etxera iristen denean, ez dio esango, ez, amari, nor ikusi duen gaur arratsaldean zezen plazako hareatzan.
‎Gipuzkoako dantzen ezaugarriak jasotzeaz gain, –Larramendi, Astarloa, Zamakola edo Erroren obretan inspirazioa hartuz (askotan aipatzen ditu) – Iztuetak dantza horiek antzina antzinakoak direla esa  ten du, Tubalen garaikoak, eta euskal izaera zahar horri dagozkionak, beraz. Dantzak interpretatzeko –eta onesteko– modu hori zeharo berria da, eta ez du parekorik euskal  dantzei buruzko garaiko lanetan. Orain arte ikusi ditugun elizgizon zorrotzentzat, bekatuzko ohitura guztiak –eta dantza nahasiak horien artean, noski–" Gentilidadiaren zatijac, reliquijac" dira (Frai Bartolome, 1816: 87).
‎1839ko Bergarako Akordioan, Esparterok Gorteetara foruak gordetzeko eta moldatzeko proposamena eramango zuela hitz eman zuen, eta urriko legeak hala bermatu zituen foruak," sin perjuicio de la unidad constitucional de la monarquÃa". Gerrari amaiera emateko modu hori berotasunez jaso zen Euskal Herrian; laster, ordea, gertakariek beste bide bat hartu zuten. Azken finean, zera gertatu zen:
2005
‎Badakit antzeko galderak egiten zizkiola Adelak bere buruari, nahiz eta ez zizkidan aipaturiko modu horretan adierazten, jakina, ezin zizkion eta modu horretan azaldu ni nintzen nerabe bizargabeari. Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala, budismo berezi eta bere erarako baten baitan, eta hortik zetorkion bakea eta sosegua, hein batean; baina bazegoen Adelaren baitan beste alde bat, bakerik ematen ez ziona, nahiz eta haurrekin zegoelarik eztitasun amatiar edo jolaserako jaidura bihurtzen zuen.
‎Badakit antzeko galderak egiten zizkiola Adelak bere buruari, nahiz eta ez zizkidan aipaturiko modu horretan adierazten, jakina, ezin zizkion eta modu horretan azaldu ni nintzen nerabe bizargabeari. Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala, budismo berezi eta bere erarako baten baitan, eta hortik zetorkion bakea eta sosegua, hein batean; baina bazegoen Adelaren baitan beste alde bat, bakerik ematen ez ziona, nahiz eta haurrekin zegoelarik eztitasun amatiar edo jolaserako jaidura bihurtzen zuen.
‎Gertaera hark ez zuen gure adiskidetasuna eten, hala ere; alta, maistrarekin beste era bateko harremanak izateko aukera eman zidan, hots, harreman arrazoitsuagoak, ideologikoagoak; apika ez zen gauzatuko hori, baldin eta eten mingarri hura gertatu izan ez balitz. Modu horretan sartu nintzen Adelaren buruan, haren mundu ikuspegian, haren esperientzia historikoan, haren erroetan. Adela bidaia harrigarria bihurtu zitzaidan orduan, existentziari buruzko ikuspegi zabal bat eskaini baitzidan nerabezaroan aurrera jarraitzeko.
‎" Bakoitzak bere zoria jasan behar du". Justizia zuzena osatzen dute hiru axiomek batera; baina, azkenekoa bakarrik ipinita, eta modu horretan bizi ohi ditugu bizitzako gorabeherak eskuarki, existentziaren injustiziarik handiena bihurtzen da; bakoitzak bere zoria jasan behar eguneroko bizitzan, ñabardura eta norabide ulertezinekin.
2006
‎Engelsen liburua zoragarria iruditu zitzaiola zinez, indarrez betea, Manchesterreko langileen bizitza egoeraren deskribapen latz haiekin guztiekin. Liburua bi aldiz irakurri zuen, eta azpimarratu egin zuen, eta baita orri ertzetan oharrak idatzi ere, bere nerabe garaiko kaligrafia dardaratiarekin; arkatzez egin arren, sekulako sesioa izan zuen aitarekin, beraren Marx eta Engelsen Lan Guztien edizioaren ale hura modu horretan kakazteagatik.
‎" Eta zer gara gu ba?". Modu horretan hasten ziren gure eztabaida guztiak; halere, berehala joan ginen Almagrotik, eta gidak seinalatzen zizkigun beste herri batzuk bisitatzera abiatu ginen. Leku gatzgabeak iruditu zitzaizkigun gehienak:
‎Baina inoiz, erdi lo gaudenean, edo gaizki sintonizatuta dagoen irratsaio bat entzutean, edo mailen bitartez heltzen den spamean, Iriarteren ekintza haren dardarak iristen zaizkigu, Rikardo Arregik bizirik jarraitu zuen Euskal Herriko historia alternatibo horren uhin elektromagnetikoak. Modu horretan heldu zait niri, bederen, Jose Carlos Iriarteren istorioa.
2007
‎Lisak bizkarra paretan kontra bermatu zuen. Ez zirudien agureak bertatik mugitzeko asmorik zuenik, nahiz eskailera haietan, modu horretan eserita, ez zen batere eroso egongo.
2008
‎Nafarroako erresumak arrakastaz egin zion aurre Fernando Katolikoaren eta Gaztela Aragoiko gudarosteen erasoari, eta independente gorde dut, hiru probintziak eta Iparraldea barne, are Errioxa konkistatzeko gai egin ditut XVII. mendeko krisi garai latzean zehar. Modu horretan Shakespeareren aipu ezaguna?" Navarre shall be the wonder of the world", ez zen jada anekdota huts bat izango, Stratford upon Avoneko bardoaren eszenatoki exotikoen premien ondorio hutsa, bere beste antzezlan batzuk Iliria bezalako leku bitxietan kokatu zituenean bezala:
‎[Kantuan II.] Tristura ere erakusten da kantu garaikide gurean, baina tristura egosi gelbera bat gehienbat, beti lehertze baten premian dagoela dirudiena; kantariaren barrena hotz haundi batek sumindua balego bezala. Tristea da esatea, baina gero eta hobeki sartzen zaizkit bai kantu modu hori eta bai eme ustel pena emangarria ere.
‎Zentzua diotenean errealitatea esan nahi dute koitadu goitituek, eta errealitateko gauza zentzugabeei arrazoia ematea izaten da haientzat zentzuzkoena. Gauza zentzugabeenak egiteko gogoa etortzen zaio orduan bati, baina ez dago segurantziarik, eta modu hori goikoena bezain ustela izan liteke, eta are ustelagoa. Lastima!
2009
‎txoro putakumea, berriro eskua eransten badidak potroak moztuko dizkiat, ziztrin alaena, kabenlaostia; hitz egidazu horrela, halere birjina garbia izango zara, abandona nazazu, ulertuko dut, zoaz Felixekin, nik baino gehiago merezi zaitu, zoaz berarekin, baina ez itxi begiak, utzi zure betseinetako elurra ikusten, zu zeu izango zara, eutsiozu, begira, elurra atertu du, gora, zatoz bizkarrera, goazen, horrelaxe, arin arin jaitsiko gara, badakizu arin jaisten naizela zu bizkarrean hartuta ere, Urriellun oinetakoa puskatu zitzaizunean bezala, bizkarrean jaitsi zintudan, oraingo moduan, eta mendizaleak begira geratzen zitzaizkigun eta barre egiten zuten, eta gu alai, hitz egin eta hitz egin, eta kantari, orain ezin duzu kantatu, ia ez daukazu hausporik, orduan ederki kantatzen zenuen, soprano batek bezala, bordako amonari Cabrales gazta erosi genion, ura eman zigun edateko, gomazko bota zahar batzuk eskaini zizkigun, baina nik esan nion Himalaietako zamaketari baten semea nintzela, luma baten pare zinderamatzala, eta amona likits hark: ...ziearen aurrerapena izan dela ehiza, euskal endaren historiak hala erakusten duela, euskal arraza izan omen zen kanibalismoari uko egiten lehenetarikoa, eta erritu ekintza bihurtu omen zuten ehiza, eta hala kontzientziaren indibidualizazioa gauzatzeko aukera sortu; baina iritsia omen da ehiztariaren eta kanibalismoaren aurreko egoerara itzultzeko garaia, gizakia fruitujale eta baketsu zen garaira, modu horretan giza kontzientziari beste bultzada bat emateko, indibidualizaziotik harago. Teoria ederra zen, baina zure nebak eskopeta hustuko lidake bihotzaren erdira jakingo balu zer egin nahi nizun zuri gizaki" eboluzionatuagoa" bihur zintezen.
‎Begira, hori gogoratzerakoan burura etorri zait etxetik lehenengoz alde egin zenuenean esan zenidala gaur egun beste era batera ere atera ahal dela bizimodua. Angelesen alabak ere, zen ederrarekin, aterako zuen bizimodua beste modu horretara lehenago; gaur egun, duen itxurarekin, ez dut uste. Gaztea nintzela, doña Mercedesenetik Gabonak pasatzera etorri nintzenetariko batean, bakarrik geratu nintzen etxean; ez naiz akordatzen nondik izan ziren aitxitxe, amuma eta osaba izekoak.
‎Beste hitzetan esanda: modu horretara ulertutako tolerantziak berezkoa du beste gizakiekiko eta haien hizkuntz (ar) ekiko norberaren nagusitasun eta gailentasun posizio aldez aurretiko bat. Tolerantzia horren lekuan, berdintasuna eta integrazioa aldarrikatu behar dela uste dugu, gizakien eta hizkuntzen oinarrizko berdintasuna, eta tolerantziari bainoago berdintasunari aitortu behar diogula bidezkotasuna.
‎Ez dirudi arrazoizkoa denik, ezta ere, lanpostu batean jarduteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa partez edo osorik euskaraz eskuratu duenari eskatzea euskararen ezagutza espezifikoki egiazta dezan. Irudipena dugu, modu horretara, areagotu ordez, murriztu egiten dela euskararekiko atxikimendua jendartean. Izan ere, langa bihurtzen baita horrela euskara.
‎Garrantzi handia eman zion Aita Villasantek euskararen erabilera politizatuaren kontuari;" euskararen tresnakeria" deitu zion erabilera modu horri. Bere kezkaren adierazgarri dira hitzok (Villasante, 1988):
‎horra 1982ko Hitzarmen sozial eta politikoaren alde biak. Modu horretan egiten dena da gizarte demokratiko aurreratuen ezaugarri behinenetariko bat hizkuntza auzian aplikatzea, ez besterik; hots, herritarrak hartzea eskubideen titular gisa, eta herri aginteak behartzea herritarrei euren eskubideak benetan baliatu ahal izateko traba edo eragozpen zaizkien oztopoak kentzera.
‎Euskararena, soilik euskal hiztunen arazoa bailitzan tratatzea ekarriko luke horrek. Modu horretan, euskal hiztunen erkidegoa gutxiengoa izaten jarraitzera kondenatuko zuten betiko.
‎Lagunak, ordea, arrazoitzeko bestelako modua agertu zidan, arrazoitzeko modu berria (sasoi hartan), lekua egiten joan dena gure espazio mentalean eta kulturan. Arrazoitzeko modu horrek, batetik, ez du zerikusirik 90 urteko gure amona Leokadiren mundu ikuskerarekin, Jainkoak ez baitu agintzen, bistakoa da. Bestetik, zerikusi gutxi du epidemiologiaren azalpen" sozialago" batekin:
‎Ecok dio gizarte industrialak Superman aukeratu zuela. Modu horretan, gizaki modernoak makinak baino boteretsuago agertu nahi izan ei du, gizarte modernoak ekoiztu dezakeen edozeren gainetik jarri; bere indibidualtasuna baieztatu, nolabait. Kontzientzia zibiko handiko pertsonaia zen gure Superman, aitortu behar zaio hori.
‎Eta baita aizkolariaren aita eta ama ere. Modu horretan begiratzen dugunean, konturatzen gara gauza horiek guztiak gabe, honako paperezko orri hau ez litzatekeela existituko.
‎Identitatea eraikitzeko modu hori, denboran koka daitezkeen prozesu historiko zehatzen bidez, hura egituratu eta proiektatu ahal izatea helburu duen borrokaren ondorioa da kasu bietan. Auzo identitateei, identitate politikoei gehienbat?
‎elementu onomatopeikoez hornitua dago. Laboa, euskaldunen artean, eta Raimon, katalanen artean, maisu dira, zalantzarik gabe, italiar urtalorien pareko oihu antzeko ahots modu horren erabileran.
2010
‎Eta Kavafisen harekin oroitu haiz, Ithakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean, egizu otoitz bidea luze izan dadin. Bidaia, bai, baina helmugarik ez duen bide batean barrena egindako bidaia dela bizitza, pasatu zain burutik; eta bidea egiteak bizi dituela, nonbait, Asier bezalakoak, bidaia luzatzeko beren modu hori dela heuri horren konprenigaitza egiten zainana.
‎Edale ona zen eta zulo sakonekoa baina alkoholaren eragina inori baino lehenago hasi zitzaion nabaritzen. Nahiz eta neu ere bazkariaren garai horretarako albariñoari eta ondoko ardo beltzari zurrutada ugari emanda egon, aitonak abantaila ederra atera zidan, nerbioak baretu beharragatik edo aparteko emozioak ospatzeko modu horretara bultzatzen zuelako.
‎Urdangarin jaunari berarekin izan zuen jarrera eskertzeko modu bat izan zitekeen. Ez bakarrik hori, bildumari buruzko erreportajearen hasieran jartzeko asmoa jakinarazi zion Albertori eta honek oso ideia ona iruditzen zitzaiola esan zion, modu horretan arteak duen izaera soziala irudikatu ahal izango zelakoan, terroristen erreakzioa eragiteko gauza izan zelako.
‎Kazetari baten izenean deitu behar zuen Marlborough galeriara, Nicolas Castagnari elkarrizketa egin nahi ziola esanez. Modu horretan ostatu non hartuko zuen jakitea lortu behar zuen. Mariok bere esku uzteko esan zion baina berak ere bazuela eskatzeko beste mesede bat:
Modu horretan aurkitu zuen Akilesek bere aurreko maitale guztien edertasuna Alisiaren figura bakarrean. Pentsatu zuen orduan ez ote zuen azkenean ere bere arimak, uharte hartako egunetako ukoak garbitua ordurako, merezitako saria eskuratu.
‎Hau da, ohiko diru sarrerekin ordaindu behar ditugula ohiko gastuak. Edo bestela esanda, zor publikoa baliatuz lortzen baduzu zure gizartean edo munduan sortu den aurrezkian sarrera izatea, modu horretan lorturiko dirua inbertsioetarako erabili behar duzu.
‎Erne, gauzak esateko modu horri: y ambas conformes...
‎Ez dago batere garbi, Darwinek irakatsi diguna kontuan hartuz, tesi hori zuzena ote den. Humek berak ere kausazko erlazioa ulertzeko modu horren aurkako arrazoi onak ematen dizkigu. Dena dela, eztabaida horiek ere lan honetatik kanpo utziko ditugu, eta Arregik aipatzen duen beste ezaugarri batera lerratuko dugu gure begirada, hain zuzen ere, Jainkoaren izaera ez fisikora.
‎Hortaz, abdukzio arrakastatsu baten aurrean gaude. Arrazoitzeko modu horri helduz, Le Verrierrek berak Vulkano izeneko beste planeta baten existentzia iragarri zuen. Kasu horretan, Vulkanoren existentziak azaldu behar zuen Merkurio planetaren orbitan behatutako anomaliaren bat.
2011
‎baldarkeria, haserrea, haragirako zaletasuna, diruzalekeria, botere nahia... Modu horretan, sinesmen arrotz eta maltzur guztiak alde batera utzita, arima Argiaren Erreinura bueltatzen da, Jainkoarengana berriro, eta bat egiten du bere izaera dibinoarekin.
Modu horretan sortu ziren hainbat etxe ezagun eta ohoretsu, adore handiko seme askoren sorleku.
‎Maniobra honek ezustean harrapatu zituen denak eta gudarostea sakabanatzen hasi zen, gehienak atzerantz erretiratuz, Arteagakoak alde batetik eta Muxika Butroikoak bestetik. Modu horretan Salazarkoak ia bakarrik geratu ziren aurrean. Hura ikusita, Ganboaren aldekoak zaldiz atera ziren hiribildutik trosta batean zelaian gelditu zirenen aurka.
Modu horretan lortu zuen Bermeoraino onik iristea. Polibro iritsi zenerako Haroko kondea ontziratua zen jada, eta ontzia itsasoan nola galtzen ikusi ondoren, guda zelaira itzuli zen Butroikoa.
‎Baina horrelako karga eta modu horretan eramanik, ba ote zegoen disimulatzerik?
‎bi egun zortzi orduz goizez beharrean, beste bi egun arratsaldez, beste bi egun gauez eta lau jai-egun ostean. Gero eta jende gehiago ari da modu horretan lanean, egun ekonomia baita nagusi, errentagarritasuna kosta ahala kosta bilatu beharra, norbere gorputz erlojuaren eta osasunaren bizkar, giza harremanen bizkar, giza sareen kaltetan.
‎(...) Gehiegizko kontsumoak beste ondorio asko ere baditu gure bizitzetan. Modu horretan kontsumitzeko diru asko behar da; ondorioz, jende gehienak lan asko egiten du. Kanadan biztanleria aktiboaren %20k astean 50 ordu baino gehiago ematen ditu beharrean.
‎udagoiena, txoriak Bilbo gainetik samaldaka Hegoalderantz pasatzen, apurka apurka horitzen hasiko diren baso mendiak, hostoen beheraldi motela, eta lana berriro, eta presak, eta ardurak, baina, Aste Santutik bueltan bezala, uztail honetan bertan ibili naizen moduan, bizkor baina ez presaka ibiltzeko deliberoa hartua dut; 2004 hasierako new year, s resolution berbera da, azken batean, baina desberdina da. Bizitza bera bezala, egunero berbera eta egunero desberdina, eta zer errezeta hoberik zirimola horren erdian, ziklo honen amaieran, norbere tempo propioa bilatzea eta Mannen lumarekin batera oh, denbora idaztea baino, modu horretan eguneroko jardunari damaiogun garrantzi neurribakoa eta erlojuan behera ustez ihesi doazen hondar aleen erorketa erlatibizatuta, bai horixe. Erlatibizatu garrantzia, erlatibizatu presa, erlatibizatu baretasuna, eta, Hasierrek zioen moduan, bizkor ibili beharra dagoenean bizkor ibili, baina ez presaka, eta mementoaz jabetu une oro, eta kapela hautsita izan izpiak aise sar daitezen, eta surfean jardun, egunerokotasunean gutxieneko soseguz nabigatzeko sekretua horixe baino ez baita azken batean:
‎ikasturte berriarekin batera estres faktore batzuk paretik kendu nituen, dei batzuei ezezkoa eman, laneko zamak gutxitu (lankideekin eginiko ardura banaketak izan zuen zerikusirik horretan), etxe ondoko parke egin berria (ia) egunero bisitatzeko erabakia hartu (unerik estuenetan ere belarra usaindu ahal izateko, lurra neure oinekin zapaltzeko eta horri esker perspektiba ez galtzeko)... Asana batzuk praktikatzeari ere ekin nion, modu horretan nire lepo hezur okerrari eta arnasa patxadatsuari laguntzeko eta jarrera zabal, lasaia eguneroko praktikan txertatzeko asmoz; eta, ororen buru, bizitza sinpletzen ahalegindu nintzen, kontu ustez serioak burutik kentzen saiatuz eta umeei arreta erabatekoa eskainiz, astean behin igeri egitera joanez...
‎Jardun arbitrarioa da oroimenarena. Soziologia ikasgaiko eskola batean esan ziguten (oroimen demontreak traiziorik egiten ez badit behintzat) gogoratzen ditugun gauzak gaur egungo geure egoera justifikatzeko oroitu ohi ditugula modu horretan; hau da, iragana berreraiki egiten dugula gure orainaren argitan, gaur egungo gure estatusari zentzua (eta bedeinkazioa) emate aldera. Arrisku hori neure gain hartuta ekin diot lerrook zirriborratzeari.
2012
‎Julian Elorza ahaldun probintzial gipuzkoarrak, karlista joerakoak, arriskua ikusten zuen: Estatuak modu horretan kupo izugarria ipintzeko aukera zuela eta beraz berak kontzertu sistema hobesten zuela negoziazioa zergaz zerga egiten zelako. Azkenik, bakoitzak bereari eutsi zion.
Modu horretan, erakunde probintzial berriak legediaren ikuspegitik, Konstituzio Espainiarrak beste ohiko probintzia guztientzat ezarrita zuen egituraketa administratibo berberaz antolatu ziren. Desberdintasuna azpimarratzeko, Foru bidezko Aldundietan, autogobernurako zerabiltzaten eskumenen jatorri juridikoa eta legitimitate iturburua foru bidezko legedian edo Konstituzioan zuela gogoratu behar dugu, Espainiar konstituzioak 1839tik konstituzionalizatu zuelako.
‎Aberastasunaren gain ezarritako kontribuzioak gutxitzea eta kontribuzioa ordaintzeko unean, Aldundiak diru sarrerak bere kabuz antolatzeko gaitasuna izan zezala eta beraz ordaindu beharrekoaren jatorriaz Estatuak ez galdetzea eta ez oztoporik jartzea. Modu horretan, gero praktikan ikusi zenez, aberastasunaren gain ahalik eta kopuru txikienak jartzen saiatu ziren. Kupoa eta bestelako gastuei ekiteko, zerga ez zuzenen bidez eta Bizkaian adibidez, Trianoko trenbideak sortzen zuen irabazien bidez, lortzen zen.
‎Prest zuen Espainiar nazio berrirako Konstituzio berria, Frantziakoaren antzekoa; eta Baionan egingo zen batzarrerako deia egin zien erresumako korporazioen ordezkariei, alegia elizako, armadako, merkataritza erakundeetako (kontsulatuetako), eta lurraldeetako ordezkariei. Modu horretan Euskal Herritik, Bilboko eta Donostiako kontsulatuetako ordezkariak, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako foru lurraldeetako ordezkariak eta elizaren izenean ere Euskal Herritik Baionara bertaratu ziren.
‎Baina Espainiako legea malguagoa zen. Modu horretan, merkataritza kapital nabarmena zutenak ere aukera izango zuten kargu politikorik gorenak lortzeko.
‎Edozein negoziaziotan sartu aurretik, lehendabizi foruak bere osotasunean indarrean egon zitezela. Modu horretan, betiko estrategiari eutsi zioten. Aldaketak ez ziren beraz onartzen, indarrean izan arren.
‎Bestalde, euskararen garrantzia goratzeko Jaungoikoaren lege onaren zati bezala ageri da. Beraz, hizkuntza berezi eta sakratu bihurtzen da, modu horretan bere nortasun berezia babestuaz. Euskal erakundeetako legelariak aldarrikatutako ohiko mitologia politikoaren dogma nagusiak inon baino hobeto azalduta eta laburtuta ditugu:
‎Bere eskuko paperen artean, ohar gisa idatzirik dago. Posada Herrerak Afrikako gerra luzatu nahi zuen, euskal herrialdeen ekarpena garestitzeko eta modu horretan euskal ogasuna ondoratzeko, ondorioz euskaldunak Espainian erabat murgiltzeko eskaria egingo zuten.116
2018
‎Horien guztien konbinaketa da erabili behar duena bere lana burutzeko. Lorea konturatzen da modu horretan ezin duela dagoeneko jakintzat hartzen den ezagutzari beste angelu batetik argazkia ateratzea besterik egin. Mende hasieratik filosofiaren aurka ekin zaion gurutzadari buruz irakurri du zerbait.
‎" Polita da liburu sorta hori, ezta?", esan dio dendariak. Loreak baietz egin dio, ernegazioa disimulatzeko ahaleginean, absurdoa iruditu baitzaio liburuak hondatzeko modu hori. Atzera bere lekuan jarri, eta besteak ere denak itsatsita ote dauden begiratzen du.
Modu horretara ulertu zituen jendeak Mugarreren azken hitzak: gogokoak zituela erranki mota haiek, eta, beraz, ez zitzaiela bilatu behar arerioen kontrako azken birao batenaz haragoko zentzurik.
‎–Baina, Errondal... Ez ezazu zeure burua modu horretan atsekabetu. –Jonanek bere magala eskaintzen jarraitzen zuen?.
‎–... zintzurra zian erre erre egina. Urkamendietako kalamu  sokak bakarrik erretzen dik modu horretan zintzurra. Itsu haiz, petzero!
‎Ea, ea gogoratzen dudan nori atsegin zitzaion atzerapausoaren imintzio hori, eraso zakar baterako atari... Non ikusi ote dut nik ezpata giderrari heltzeko modu hori, hiru hatzez bakarrik ezpata sagarrari helduz eta beste bi hatzak ezpataren puntarantz luzatuz, hala eskumuturraren jira bueltek abiadura eta zalutasuna irabaz dezaten... –Pausa egin zuen, hitzen efektua indartzeko.
2019
‎Gauza bat gogoan dut, guztiaren gainetik, gure etxean zegoen berotasuna; leku hura maitasunez betea zegoen beti, irribarrez, samurtasunez, janariz eta aitaren ateraldi eta burutazio lehor eta zorrotzez. Giro aparta izan zen zinez hazteko, eta beti eskertuko diet gurasoei bizitzeko modu hori erakusteagatik.
‎Esaten ari naizenaren adibide ezin argiago ageri da eman berri ditudan Kixoteren hasierako bi bertsioen artean: lehendabiziko puntuaren ostean dagoen esaldi luzeko azken partea(" consumÃan las tres partes de su hacienda") hasierara eraman du Trapiellok, eta gaurko irakurle bati argiagoa egiten zaio modu horretan. Ez naiz aditua, baina uste dut merezi duela Trapiellok egindako lana aztertzea eta gure hainbat sintaxi arazo hark egindako lanaren ispiluan begiratzea.
‎Itzulpen batek ez du, ezta izan litekeen onena bada ere, jatorrizkoa agortzen (obra gorenez ari naiz), baina itzulpen batek lor dezake berak irabaztea obra gorena bihurtzeko loria, ez, ordea, jatorrizkoa hobetu duelako, baizik xede hizkuntzara  ekarritako lorpen eta ondasun linguistikoengatik eta haien laguntzarekin trebatutako baliabide literarioengatik. Modu horretan hasi da hainbat hizkuntzatako literatura: itzulpen on batekin.
‎Usteak indar handia du, eta hori dena usadio zahar bihurtu zaie aspaldi: uste dute, alegia, aztiaren gorpua modu horretan gorritzen eta indargabetzen ez badute, lehorte latzak etorriko zaizkiela, ez dutela luzaroan euririk izanen.
2020
‎Eta horrela gabiltza gabiltzan bezala, umeak. Ihes egizue mundua ikusteko modu horretatik, nire kutunak. Argitasunarekin amets egin.
‎Azeri nazkatu baten begiak dira horiek, herri honetako mutilez, eta herri honetako ikuspegiz eta perspektibez nazkaturiko azeri batenak. Eta nik, berari emateko deus ez dudan eta neuri modu horretan begiratzea nahi ez dudan honek, honako hau esan diot:
‎–Et, et... egon apur bat. Esan dizut ardurari uztekotan naizela, baina ezer erabaki baino lehen zure erantzuna jakin behar dut, hala agintzen baitu gizalegeak? modu horretan hasi eta azaldu zion aita pontekoa ez zen babesle hark negozioaren etorkizunari zegokion jokabidea.
‎tapoiak, grapak, botoiak, goxoki azalak, eta abar... Jangelako mahai gainean ere, anabasa batean, modu horretako altxor pila dago. Zahor txokolatezko azal erdi urratu batetik, zango beltxaran bat ageri da, galtzerdi zuri batez estalia.
‎San Agustinek seme alabei esaten die ez izateko gurasoak bezala. Modu horretan, errazago sartuko dira sektan.
‎Horrez gain, San Martinek erraztasuna aipatzen zuen gisa berean, Arkotxak zioen hiz  kuntza soila zela, l’allusion directe. Alusio modu hori garai hartako poesiaren eta kantagintzaren ezaugarri markatuenetako bat da. Arkotxaren hitzetan," tout basque des  années reconnaît, en effet dans l’indéfini même du pronom on, la garde civile ou la police franquiste, la torture derrière le verbe fouetter et, derrière cet homme emprisonné et torturé pour ses idées, ses semblables qui croupissent dans les geôles franquistes".
2021
‎Hiru urte eman genituen herri horretan. Esan didatenez, goitik behera aldatu da harrezkeroztik; gune turistiko bilakatua da, uda igarotzeko leku; nik ez dut berriz ikusi modu horretan, eta gogorik ere ez dut; hala ere, ulertzen dut on dela aldatuta egotea, jatetxeak eta hotelak eraiki izana. Garai hartan hotel bakarra zegoen, Vittoria hotela:
‎Orain, ordea, iritzirik ez; irakurri, barruratu. Modu horretan irakurtzen irudikatzen zaitut zu ere, ilobatxo. Alde horretatik, bada, aurreasmorik gabe, kritikariaren iparrorratza albo batera uzteak gerturatzen nau zugana.
‎–Tira, ez dago modurik hori frogatzeko. Nolanahi ere, ez da hori orain benetan inporta duena. Davidek, estu eta larri.
‎Esan zion Barkuen Hilerrian itsasoan galdutako marinelen espirituak bizi zirela, inoiz agertu ez ziren gorpuen arimek han hartzen zutela egoitza. Esan zion, lurra eman ez zietenez, zeharo hil ez balira bezala zela, eta horregatik haien arimek barkuak bilatzen zituztela, haien barruan gordetzeko, modu horretan itsas hondoan usteldu beharrak eragiten zien amorrua baretuko zitzaielakoan, eta nola bizien itsasontzietan ezin ziren egon, bada, leku hartan abandonatu zituzten barkuetan bizi zirela. Eta, barku haiek bezala, ahaztuta omen zeuden itsasoan hildako marinelen arimak ere; inork ez omen zituen gogoratzen.
2022
‎Hara, jauna, modu horretan, ni oraindik ez naute maite izan. Bikoteek elkar maite eta desiratzen duten moduan, alegia.
‎..., eta eskatzen didan guztia egiten dut, ahal bezain ongi, ikaragarri gustatzen zait urruneko larru jotzea, bera besaulkian jarrita eta ni ohean, biok ere burua galdu beharrean batak bestea burua galtzen ikusiz, galdezka ari zaidan bitartean, bere burua nola masturbatzen duen ikustea gustatzen zait, lehenbizi praken gainetik eta gero barrutik, eskua astinduka, gustatzen zait ni haren eskura egoteko modu hori baina ukitzen ez nauela, jestua errepikatu nahi izatea, garrasi bat, film bat ikusten den bezala begira  tzea niri, begiak pantailan galduak, bere begi beltz bekain zuriek koroatu horiek titietatik zirrikitura, eta perfektua litzateke gauza hortxe geldituko balitz, aldiro ez balu niri zakila sartzeko zorakeria egingo, hortxe bere hirurogeita hamar urteak nire gorputza zapaldu beharrean, za...
‎Lerro hauek transkribatzean, Nelly Arcanen ezaugarri diren salmodia errepikakor eta tempo horretara itzultzean, esaldia" estropezuka" gozatzeko modu horretara, inoiz esan izan zuen hartaz gogoratzen naiz: " Gutxi irakurri dut, baina ongi irakurri dut".
‎...zteko, eta hargatik esaten diote txakurra, nola ahaztu piztia batek bezala zaunka eta intziri egiten duen gizon hori, aurpegia jo dezaten nahi du eta, bitartean, barrua ez husteko garrasi egin behar zaio, ez diat eskatu niri begiratzeko, ergel hori, jaitsi ezak begirada eta miazkatu niri, hartzak hau, ikasiko duk, eta zer da txakur larba hau kolpe gero eta gogorragoak jasorik ere kitzikatzen dena, modu horretara kitzikatzearen absurdoa, ikuskizun triste horrek niri, puta bati, ikusarazteak eragiten dizkidan mina eta lotsa, esklaboak nagusiari dion debozioa, eta gero zer, koadro hori eta gero nola ez bizia gorrotatu, nola ez bilatu lanera bidean kalea gurutzatzen duten gizon guztien trajeen atzean ezkutatzen dena, maletatxoa besoaren muturrean dilindan eta beren ibiliari seriotasuna emanez, nola...
‎Aukera bakarra dut. Modu horretan baino ez naute berriro ere Zaki kartzelara itzularaziko, lehengo hegal berera hain zuzen ere... Hantxe ditut lagunak, hantxe amodioak.
‎Orokortuen dagoen joera umeak aitona amonei lagatzea da. Modu horretan, guraso biak lanean dauden bitartean, aitona amonek sartu behar izaten dituzte guraso lana betetzeko ordu mordo bat, normalean, gainera, debalde edo oparitxoren baten truke. Gobernuak, modu horretan, diru asko aurrezten du, eta horretan datza, hain zuzen, egungo aurrerapenaren izenean ematen den falazia.
‎Modu horretan, guraso biak lanean dauden bitartean, aitona amonek sartu behar izaten dituzte guraso lana betetzeko ordu mordo bat, normalean, gainera, debalde edo oparitxoren baten truke. Gobernuak, modu horretan, diru asko aurrezten du, eta horretan datza, hain zuzen, egungo aurrerapenaren izenean ematen den falazia.
‎Itxuraz lagunkoia den jarrera horrek ustez ez dakien pertsona kolokan jartzen du, zalantzak areagotuz. Ustezko jakitunak, modu horretan, bere burua nahitaezko bihur  tzen du. Ezjakinak, beharraren aurrean, jakintsuarengana jotzeko hazia ereiten du aholku emaileak.
‎" Terrore semantikoa, edo ihes egitea berez esanahi garbi bat duten hitzetatik, porrota, estufa, ikatza hitz lohiak balira bezala, joan, aurkitu, jakin hitzak lizunak balira bezala. Antilinguarekin hitzen esanahiak urrutiratu egiten dira beren berezko lekutik, apartatu egiten dira ezer esan nahi ez duten [hitz gastatuen edo hitz manipulatuen edo esanahia galdu duten hitzen] lurraldera, modu horretan esaten duten oro lauso eta elusibo bihurturik...". (L, antilingua, Italo Calvino).
‎Ez al dira ama lurrarekin ituna berritzen ari? Eta komunitate osoaren aurrean lurra lekukotzat hartuz eta haren izenean, ez al dira konprometitzen beren arbasoek transmititu dieten jakinduria gordetzera eta defendatzera, eta, modu horretan, herri eta komunitatearen hitza babestera. Idazkerak hitza babesten eta zaintzen du, bere boterea basamortuko hondarrean ura bezala galtzea saihesten du.
‎Juro a Dios tan mientes como cristiano". Beste edonork baino lehenago Historiako gizon haundiek maitatu zuten hizkuntza horren azpitik bere benetako hizkuntza dabilela erakusten du modu horrek.
‎Bizi dugun garaia ahaztu gabe: 2020ko konfinamendua, 2022ko gerra, tartean izan diren hauteskundeak, badakizue, gerra egiteko beste modu hori?... XXI. mendeko bigarren hamarkadaraino iritsi denari ezagunak egingo zaizkio kontu hauetako batzuk, dudarik gabe.
‎Espainia aldean garai batean uda Ana Obregónen hondar  tzako irudiekin hasten zen bezala, nire uda partikularra ez da hasten urteko Un été avec liburua erosten dudan arte. Aurtengo uda pasa dut, modu horretan, Paul Valéryrekin –" Je hume ici ma future fumée,/ Et le ciel chante à l’âme consumée/ Le changement des rives en rumeur" –. Momentuz, ordea, nire udarik maiteena jarraitzen du izaten Montaignerekin pasa nuen hura.
Modu horretan eskuratu baitut ez bat ez bi harribitxi: deskatalogatuta zegoen ale aurkiezinen bat, saltzaile espezializatuek bost aldiz garestiago saltzen zuten edizioren bat, ia berria izan arren dendetako prezioaren laurdenean oparitzen zuten nobedaderen bat.
‎Garai batean pentsatzen nuen nahiago nuela kolpetik hil, ez oraindik, lasai, ez daukat presa berezirik?. Baina kolpetik, auskalo bizi bitartean bizitzari buruz soilik pentsatu ahal izateko, eta modu horretan heriotzaren ideiari iskin egiten saiatzeko. Orain ordea ez nago hain ziur, zalantza handiagoak ditut:
‎liburu bat idatzi nahi izan zuen lehenbailehen, handik ihes egiteko. Eta modu horretan hautsi zuen errekako uretan lixiba egitera dedikatzen zen belaunaldi luzeetako tradizioarekin. Nolabaiteko lotsa soziala sentitzen baitzuen.
‎Ordena konstituzionalaren zirrikituak ulertzeko modu horren arabera (hori izango da 4 kapituluan jorratuko dudan alderdi nagusia), agintaritza politiko bakar batek ez du ez modurik ez zilegitasunik subiranotasun osoa berak bakarrik erabiltzeko, eta halaxe ezarri zuen Lord Actonek" nazionalitateari" buruz idatzi zuen tratatuan, non esaten baitzuen batasunaren teoria batek, askatasunaren teoria baten desberdintzat jotzen zuena?... despotismora eta iraultzara daramala eta, aitzitik, autogobernua hartu litzatekeela aintzat.
‎Identitate nazionalek prestigioa lortzeko modu bakarra horiek berezko lurralde identitarioak edukitzea da. Lurralde autonomia horrek bidea ematen du nazio baten eskubide kolektiboak haren hizkuntzari eta kulturari lotzeko, eta, modu horretan, lurraldeak eskaintzen duen segurtasun linguistiko eta kulturalak orekari eusten lagunduko dio gutxiengo nazional eta gehiengo federatu bilakatutako nazioari. Hori eginez, estatu multinazionalak nazio berdinen arteko itun baten oinarria baieztatuko du, gutxiengo nazional batekiko tolerantzia hutsa baino areago.
‎Lurralde federalismoaren formula da indar politiko zentralizatzaileek maizen bilatzen dutena, eta, alde handiarekin, hura da nagusi ikerketa federalen arloan (Requejo, 2005; Requejo eta Nagel, 2011) 29 Hori gertatzen da, neurri handi batean, sistema federal asko ezartzeko erabili den eredu estatubatuarra ageriko gobernu modu bihurtu delako. Estatubatuar estiloko arrazionaltasun instituzionalaren funtsa, askotan, komunitate guztiak nazio bakar batean bateratuko dituen eredu politiko bat indarrez inposatzea izan da, batasunaren printzipio bakarraren izenean, modu horretan hautu testuinguru berri bat sortzeko oinarria izan zitekeen beste edozein" identifikazio polo" ahulduz eta gutxietsiz (Taylor, 1992: 62, 68).
‎Labur esanda, nik uste estatu konplexuen barneko komunitate politikoak defendatzeko kapazagoak diren erakunde politikoak ezarriz ere lor daitekeela, hain zuzen ere, eskubide indibidualek aurrera egitea. Politika ulertzeko modu horrek bi ondorio izango ditu: (1) nazio minoritarioek egindako aldarrikapen legitimoei ahots esanguratsua ematea eta (2) erreferentziazko kidetasun komunitate bati lotutako kultura politiko bat ezartzeko giro politiko egokia sustatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
modu 90 (0,59)
Modu 28 (0,18)
modurik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
modu hori hasi 3 (0,02)
modu hori heldu 3 (0,02)
modu hori lortu 3 (0,02)
modu hori begiratu 2 (0,01)
modu hori egin 2 (0,01)
modu hori euskal 2 (0,01)
modu hori irakurri 2 (0,01)
modu hori lan 2 (0,01)
modu hori ulertu 2 (0,01)
modu hori adierazi 1 (0,01)
modu hori altxor 1 (0,01)
modu hori arrazoi 1 (0,01)
modu hori arte 1 (0,01)
modu hori askatu 1 (0,01)
modu hori atsekabetu 1 (0,01)
modu hori aurkitu 1 (0,01)
modu hori azaldu 1 (0,01)
modu hori baina 1 (0,01)
modu hori baino 1 (0,01)
modu hori bakarrik 1 (0,01)
modu hori bera 1 (0,01)
modu hori berotasun 1 (0,01)
modu hori berretsi 1 (0,01)
modu hori bi 1 (0,01)
modu hori bizi 1 (0,01)
modu hori bultzatu 1 (0,01)
modu hori eguneroko 1 (0,01)
modu hori erabilera 1 (0,01)
modu hori erakutsi 1 (0,01)
modu hori eraman 1 (0,01)
modu hori esan 1 (0,01)
modu hori eseri 1 (0,01)
modu hori esku 1 (0,01)
modu hori eskuratu 1 (0,01)
modu hori ez 1 (0,01)
modu hori ezin 1 (0,01)
modu hori frogatu 1 (0,01)
modu hori garai 1 (0,01)
modu hori giza 1 (0,01)
modu hori goiko 1 (0,01)
modu hori gorritu 1 (0,01)
modu hori gutxietsi 1 (0,01)
modu hori hautsi 1 (0,01)
modu hori hautu 1 (0,01)
modu hori heriotza 1 (0,01)
modu hori hurbil 1 (0,01)
modu hori itsas 1 (0,01)
modu hori jakin 1 (0,01)
modu hori kakaztu 1 (0,01)
modu hori kitzikatu 1 (0,01)
modu hori kontsumitu 1 (0,01)
modu hori kupo 1 (0,01)
modu hori lagungarri 1 (0,01)
modu hori legezkotasun 1 (0,01)
modu hori lehenago 1 (0,01)
modu hori lotu 1 (0,01)
modu hori ni 1 (0,01)
modu hori ostatu 1 (0,01)
modu hori sartu 1 (0,01)
modu hori Shakespeare 1 (0,01)
modu hori sortu 1 (0,01)
modu hori zeharo 1 (0,01)
modu hori zintzur 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia