2013
|
|
Tribu germaniarrek lortu berria zuten independentzia, eta euren burua gainezka
|
ikusi
zuten, hainbat gizabanako erromatizaturi orokorrean ahalbidetu zitzaielako euren erakunde juridikoak iraunaraztea. Horrela, zuzenbideari izaera pertsonalista eratxiki zitzaion, germaniarrek euren zuzenbide propioa baitzuten; gainera, germaniarrek ez zuten inolako ahaleginik egiten euren zuzenbidea beste inori ezartzeko.
|
|
Teodorikoren Ediktua, gutxi gorabehera, 500 urte inguruan aldarrikatu zen; zehatz esateko, Teodoriko Handiak, Italian ostrogodoen errege izan zenak, aldarrikatu zuen. Teodoriko Handiak, politikaren ikusmiratik, egoki
|
ikusi
zuen bere burua ekialdeko enperadorearen ordezkari moduan aurkeztea Konstantinopolisen. Teodorikoren ediktua, edukiaren aldetik zuzenbide erromatarra bazen ere, erromatarrei eta godoei aplikatu zitzaien.
|
|
lan jakin batzuetan, zatiak hiru taldetan antolatzen dira, eta, gehienetan, talde bakoitzean zatiok hurrenkera berbera dute, taldeek hurrenkera desberdina izan arren tituluaren barruan. Hori
|
ikusita
, irakasle horrek ulertu zuen enperadoreak lana amaitzeko presioa egitearen ondorioz, bildumariak hiru taldetan antolatu zirela, eta horietako bakoitzak lan multzo bat hartu zuela, berori laburbiltzeko. Gero, zatien serieak aurkeztu zituzten osoko bilkuretan, eta serie desberdinen hurrenkera titulu bakoitzaren arabera erabaki zen; egin eginean ere, zati esanguratsu batzuek bakarrik apurtu zuten hurrenkera hori, leku hobea izateko.
|
|
3.Ibilbide hori areagotzen da aldi horretan, euskal legelariak baitira zuzenbide zibilean ez ezik, zuzenbide kanonikoan ere adituak (iuris utriusque), bi zuzenbide horiek direla euren jarduera eta egineren ardatzak. Hurbiletik
|
ikusten
dute juristek orduko hartan errenazimendu garaiko teologia morala. Hauen isla euskal autoreengan, hala nola Axularengan, gertalixkia baino gehiago da, Salamancako Unibertsitatearen ikasleen arteko euskal nazioa ere ahaztu gabe.
|
|
Izan ere, oinordetzaren gaineko zergak herritarren jarauntsia kargatzen zuen, eta, konstituzioaz geroztik, zerga hori pertsona gehiagori aplikatu ahal zitzaion. Konstituzioaz geroztik ere, hainbat gizabanako, euren burua erromatar
|
ikusten
ez zutenak, eta, are gehiago, latina ez zekitenak, Erromako herritar bihurtu ziren, euren bizimodua zuzenbide zibilaren eskemetara egokituko zutelakoan.
|
|
Tribu horiek, ondorenez, Inperioan barruratu ziren, foederati moduan, Inperioa defendatzeko ahaleginetan lagunduko zutelakoan. Jabe askok soldaduak errekrutatzera eta soldaduok haien jabetzapeko lurretan hartzera behartuak
|
ikusi
zituzten euren buruak; bestela, jabeok ordaindu behar zituzten soldaduak beste toki batzuetan errekrutatuak izateko gastuak. Ondorenez, barbaro deitutako horietatik hainbat Erromako gudarostean sartu ziren, eta horietatik baten batek goi maila erdietsi zuen gudaroste horretan.
|
|
Justinianok ulertu zuen lan osoa berea zela, eta lege itxura eman zion. Bere izenean egindako aldaketak defendatzeaz gain,
|
ikusi
zuen zehatzegiak ez ziren gaietan eginiko zuzenketek ere jatorrizko idazkiek baino begirune handiagoa merezi zutela (Constitutio Deo Auctore, 6). Enperadoreak debekatu zuen jatorrizko lanak aipatzea, eta testuaren gaineko iruzkinak saihestu zituen, testua bere horretan beira bezain argia zela alegatuz.
|
|
III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta
|
ikusi
zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
|
|
Kulturaren batasun horri helduta azal daiteke, hain justu ere, zuzenbidea eta erlijioa elkarri hain lotuta egotea Erdi Aroko literatura berantiarrean. Batzuetan, zuzenbide erromatarraren eta teologiaren arteko nahasteak ekarritako emaitza arraroa zen oso, jakintzagaiak bereizita
|
ikustera
ohituta zeuden begi modernoentzat. Hori gertatu zen, esaterako, Satanen prozesuari buruz XIV. mendean agertu ziren herri tratatuekin.
|
|
zuzenbide erromatarraren egoera bat zetorrela Erromako gizartearen egoerarekin, eta gizarte hori aldatzen zen ginoan, zuzenbidea ere aldatzen zela. Zehatzago esanda, humanistek
|
ikusi
zuten garai jakin bateko egoera politikoak zuzeneko eragina zuela epealdi horretako zuzenbidean. Zuzenbide erromatarra zabaltzeko mapa osatzerakoan, antzekotasunak bilatu zituzten Frantzia garaikidean gertatzen ari ziren aldaketa politikoekin.
|
|
Batzuek uste zuten antzinako zuzenbidea aztertuz gero, euren konstituzio arazoentzako irtenbideak aurkitu ahal izango zituztela. Zernahi gisaz, zenbat eta gehiago lotu zuzenbide erromatarra Erromako gizartearen inguruan
|
ikusi
zutenarekin, orduan eta argiago ulertu zuten zer nolako desberdintasunak zeuden euren XVI. mendeko gizartearen eta antzinako Erromako gizartearen artean. Hari berari segiz, euren buruari galdetu zioten ea egokia ote zen zuzenbide erromatarra eredutzat hartzea, orduko Frantziari begira.
|
|
Zuzenbide erromatarraren testuak ikusmolde humanista kritikotik aztertzeak eta zuzenbide horren eta antzinako gizarte erromatarraren arteko lotura azpimarratzeak ekarri zuten Corpus iurisek ordu arte sortutako mirespena ahultzea. Humanista gehienek onartu zuten jurista erromatar klasikoen lana hobezina zela, betiko lege arazo anitzei emandako irtenbide arrazional eta ekitatezkoak
|
ikusita
. Halaber, uste zuten lehen ez bezala oraingoan askeak zirela, erabaki horiek nola zabaldu ziren kritikatzeko.
|
|
Bourgeseko irakasle humanisten usterako, zuzenbidea beste jakintzagai zientifikoak bezala aurkez zitekeen, alegia, logika erabili eta unibertsaltasunetik berezitasunera jota. Lehendabiziko juristek jeloskortasunez
|
ikusi
zuten metodo hori eta gogor eutsi zioten, aldiz, testuen hurrenkera tradizionalari. Humanistentzat Zizeron sasijainko bihurtu zen, eta Antzinaroan ere, horrek defendatu zuen, arrakasta handirik gabe defenditu ere, zuzenbide zibila berriro antolatzea zientzia moduan (Ius civile in artem redactum).
|
|
Onartu zuen Justinianoren zuzenbidea logikoa zela, halako itxurarik izan ez arren, eta arin erakutsi zuen zein zen azpian zegoen zentzuzko egitura. Horren lanak zuzenbide zibilaren geroko garapenean izandako eragina
|
ikusita
, zeharo interesgarriak dira berak ateratako ondorioak.
|
|
Ildo berari segiz, Doneauk ulertu zuen berari zegokiola zuzenbidea aztertzea, alegia, subjektu pribatu bakoitzari egoera desberdinetan bere ius izenekoa esleitzen zion zuzenbidea aztertzea. Latina edota Europako beste hainbat hizkuntza aztertuz gero,
|
ikus
zitekeen hitz berbera erabili ohi zela, hala nola, ius, recht edo droit, zuzenbide objektiboa nahiz eskubideak adierazteko, edo, beste hitz batzuez esanda, betebeharren zuzenbidea nahiz gauza saltzeko eskubidea aipatzeko; esangura bikoitz horren azpian ingelesez sekula agertuko ez den anbiguotasuna zegoen. Doneauren iritzirako, ius hitzak gizabanakoari dagokion eskubide subjektiboa adierazten du eskuarki; ondorenez, berarentzat zuzenbidea eskubideen sistema zen.
|
|
Erakundeen eskema jorratzean, Doneauk akzioen esangurari erreparatu zion buruen buruenik ere. Lepoa eman zion Connanen interpretazioari eta
|
ikusi
zuen jurista erromatarrek, oro har, actio hitza erabili zutela prozedura juridikoa aipatzeko. Ildo horretatik, Justiniano kritikatu zuen, akzioak eta betebeharrak batzeagatik.
|
|
Zuzenbidearentzat antolaketa logikoa eta behin betikoa aurkitu nahian, XVI. mendearen azken urteetako juristek inprimatzearen aukera guztiak jorratu zituzten, Peter Ramus frantsesak proposatutako oholez baliatuz orokorrean. Taulei esker, modu diagramatikoan
|
ikus
zitekeen kategoria orokor eta berezien arteko harremana.
|
|
Horrez landara, humanismoaren espiritua ere xurgatu zuen, eta, bide horretatik, aurreko beste autoreek baino askatasun handiagoz aplikatu zituen Bartoloren irakaskuntzak. Izan ere, protestantea eta nazionalista zenez gero, begi berriztatzaileekin
|
ikusi
zuen ohiturazko zuzenbide on eta zahar hori; Dumoulinen ustez, ohiturazko zuzenbide horrek Frantziarik zaharrena eta garbiena adierazten zuen. Zehatzago esanda, ez zetorren bat, berbarako, Bartoloren ideia honekin:
|
|
Ohiturak behin betiko forma hartu zuen 1510ean, eta iruzkina latinez idatzi zen. Dumoulinen metodoa edukitza feudalak jorratzean
|
ikusten
da. Zalantzan jarri zuen Libri feudorum deitutakoak indarrean ote zeuden Corpus iurisean.
|
|
Interes pertsonalak alde batera utzita, zuzenbide zibilaren jurista praktikoek
|
ikusi
zuten irakaskuntza humanistaren zati handi batek ez zuela ezelako garrantzirik euren eguneroko autuei begira. Auzitegietan erabil zitezkeen ganorazko argudioak ez ziren aurkitzen Ulpianoren orduko eraginari buruzko eztabaida humanistetan, ezpada Bartoloren, Baldoren eta euren oinordekoen idatzietan.
|
|
Hori gorabehera, noizean behin bakarrik onartu zen zuzenbide zibil substantiboa, hain zuzen ere, ohiturazko zuzenbidea desegokia zenean euren beharrizanei begira, edota halakoa nekez aurki zitekeenean, idatziz bilduta ez zegoelako. Ulerbidez, Frantzian ohiturazko arauak gehienetan kodetu zirenez gero, auzitegietako praktikan zuzenbide erromatarra tantaka jaso zen; Alemanian, ostera, jasotze hori izugarrizko uholdea izan zen,
|
ikusiko
dugun bezala. Zenbaitetan errege legeriak ekarri zuen mugimendu hori.
|
|
Erromako tradizio juridiko horren zaintza elizaren esku geratu zen batez ere. Erakunde moduan
|
ikusita
, elizaren berezko zuzenbidea zuzenbide erromatarra izan zen Europa osoan zehar. Frankoen lege erripuarioak zioen bezala (61 (58) 1), «eliza zuzenbide erromatarrarekin bat etorriz bizi da».
|
|
Jakin badakigu Tarsoko Teodoro Canterburyn sortutako eskolan hainbat gai irakasten zirela, zuzenbide erromatarra barne. Irakaskuntza horien garrantzia Teodororen Poenitentialean
|
ikus
daiteke; bertan, maisuak zenbait arazo juridikoei emandako erantzunak jaso ziren, alegia, ezkontzaren betekizunak, esklaboen estatutua edo lesioen ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak. Hor ikus zitekeen zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela.
|
|
Irakaskuntza horien garrantzia Teodororen Poenitentialean ikus daiteke; bertan, maisuak zenbait arazo juridikoei emandako erantzunak jaso ziren, alegia, ezkontzaren betekizunak, esklaboen estatutua edo lesioen ondoriozko konpentsazioak bezalako arazoei emandakoak. Hor
|
ikus
zitekeen zuzenbide erromatarra ezagutzen zutela eta berori aplikatzeko gai zirela. Arau horietatik batzuk lege anglosaxoniarretan sartu ziren gerogarrenean.
|
|
San Isidorok zekien zuzenbide erromatarrak Inperioaren mendebaldeko zuzenbide arruntean zuen iturburua; arean, legegile erromatar garrantzitsuenak zerrendatzen dituenean, Justiniano aipatu ere ez du egiten. Europan gordetako eskuizkribu kopurua
|
ikusita
, badirudi apaiz jakintsuek erabili zutela lan hori, adierazmolde juridikoen eta horien laburduren esangura aurkitzeko.
|
|
Taxu horretan, Europari lotutako sentimendu berria jaio zen: bide erakusleak aita santua eta enperadorea izan arren, bere batasunari eutsi behar zion erakunde kristau antzo
|
ikusi
zen. Orduz geroztik, alabaina, bi arauketa zituen Europa sortuko zen, bakoitza bere antolamendu juridikoarekin.
|
|
«glosak bildu ez duena, auzitegiek ez dute aintzatetsiko». XX. mendearen azken hamarkada arte itxaron behar izan da, Irnerio eta Accursioren arteko belaunaldiak ekarritako kontzeptu zein ideien aberastasuna aintzatesteko, eta hori Accursioren aurreko idazkiak sakon aztertzean
|
ikusi
da. Izan ere, glosaren agintea da kontinenteko zuzenbide zibilean oraindik erabiltzen den ideia honen jatorria:
|
|
Dena dela, jurista zibilistek suminduta
|
ikusi
zuten elizak gai guztien gaineko jurisdikzioa hartzen zuela halabeharrez, beti zegoelako loturaren bat bekatuarekin. Liber extraren garaietatik, Justinianoren zuzenbidean jasotako hainbat gai bildu ziren zuzenbide kanonikora.
|
|
Kanonista asko laikoak izan ziren, eta zuzenbide bietan (in utroque iure) kualifikazioa lortzea nahiko arrunt bihurtu zen. «Zuzenbide biak» esaldia erabili ohi zen aldez edo moldez sistema bakar moduan
|
ikusten
zena aipatzeko, alegia, Europa osorako Ius commune gisa ikusten zena.
|
|
Kanonista asko laikoak izan ziren, eta zuzenbide bietan (in utroque iure) kualifikazioa lortzea nahiko arrunt bihurtu zen. «Zuzenbide biak» esaldia erabili ohi zen aldez edo moldez sistema bakar moduan ikusten zena aipatzeko, alegia, Europa osorako Ius commune gisa
|
ikusten
zena.
|
|
Bide bertsutik, eskola horrek entzute handiko juristak ere erakarri zituen, Bolognan ikasi eta irakatsi zuen Rogelio glosagilea, berbarako. Horren lanik garrantzitsuena Kodearen Summa amaitugabea izan zen, eta bertan Summa trecensis eta Lo Codi izenekoen eragina
|
ikus
zitekeen. Horrez landara, Rogeliok Enodationes quaestionum super Codice elkarrizketa egin omen zuen; testu horretan, egileak eta jurisprudentziak zuzenbidearen izaerari eta interpretazioari buruz eztabaidatzen dute, modu bizi eta irudimentsuan.
|
|
1190 urtea aldera, liburu hori testu-liburu antzo erabili zen Oxforden, eta bertan, zuzenbide zibila zuzenbide kanonikoarekin batera irakasten zen. Ikasleei pauperistae izena jarri zieten, eta zuzenbidea gaingiroki bakarrik jakin arren, euren burua inoren gainetik
|
ikusten
zuten harroputzak zirela esan ohi zen. Guztiarekin, dizipulu ganorazko eta arretatsuak ere izan zituen Vicariok; horiek Bolognako eskolaren bilakaerari erreparatu ez ezik, eskola berria ere eratu zuten, eta eskola horren ideiak Liber pauperumaren eskuizkribuei eginiko glosetan aurki daitezke.
|
|
Azzok herriaren bi kontzeptu bereizi zituen: bata, gizabanakoen multzo moduan
|
ikusita
, eta, bestea, erkidego gisa ulertuta. Gizabanakoen multzoarekin parekatzen zen herria lex regiaren bidezko botere legegiletik kanpo geratzen zen; universitas moduan ikusita, aldiz, herriak botere horri eusten zion.
|
|
bata, gizabanakoen multzo moduan ikusita, eta, bestea, erkidego gisa ulertuta. Gizabanakoen multzoarekin parekatzen zen herria lex regiaren bidezko botere legegiletik kanpo geratzen zen; universitas moduan
|
ikusita
, aldiz, herriak botere horri eusten zion. Azzoren ondorioztapen hori esanguratsua izan zen teoria politikoari zegokionez:
|
|
Aurretik esan dugun moduan, elizaren auzitegietan erabilitako zuzenbide kanonikoa jorratzen zutenen heziketa, eskuarki, zuzenbide erromatarrean oinarritu zen, eta zuzenbide hori gero eta gehiago
|
ikusten
zen zuzenbide unibertsal antzo. Erromako Inperio Santuaren mugen barruan, uler zitekeen zuzenbide erromatarra aipatzea, hori inperioko zuzenbidea baitzen; hala ere, gero eta gehiago jotzen zen zuzenbide horretara, baina ez horren aginte formalaren ondorioz, ezpada teknikaren aldetik askoz hobea zelako, eta ager zitekeen edozein aurkariren gainetik zegoelako.
|
|
Hurrean ere, harreman feudalen errealitatea jabetzaren zuzenbide erromatarrari egokitu behar zitzaion, zuzenbide horren arabera jabetza (dominium) zatiezina baitzen. Zelanbaiteko antzekotasuna
|
ikusi
zuten basailu feudalaren eta emphyteuta erromatarraren edo epe luzeko ukandunaren artean. Esan ohi zen bezala, azken horiek jabeari zegokion akzioaren bertsio berezia zuten, vindicatio utilis deitutakoa, jabeak vindicatio directa zuen bitartean; horrenbestez, akzio horiei bi jabetza mota zegozkien:
|
|
Ohiturazko eginerak indartsu bihurtu ziren zuzenbidearen alor guztietan, baita zuzenbide kanonikoaren esparruan ere. Aita santuek emandako dekretalen hizkera
|
ikusita
, eskuarki ulertzen zen euren horretan aplikatu behar zirela elizaren arlo guztietan, baina praktikan, probintzia bakoitzeko toki usadioek aldarazten zituzten dekretal horiek. Eginera hori Erromako zuzenbide zibilera jota bidezkotu ahal zen, eta hori zeharo garrantzitsua izan zen jurista guztientzat.
|
|
Pasarte askok Digestoaren eta Kodearen hizkera gogorarazten digute, ez aipamen formalagatik, baizik eta autoreak bere azalpenean gaingiroki erakutsitako esaldiak, testu erromatarretatik hartutakoak, erabiltzeagatik. Pasarteok
|
ikusita
, bazirudien autoreak jurista moduan zuzenbide erromatarra barneratu zuela. Tratatuari esker, zuzenbide erkide jaioberriak gutxieneko egitura teorikoa erdietsi zuen, gero koherentziaz garatu ahal izateko.
|
|
Zino Pistoiakoaren lanari esker, horien ikasketak Italiara zabaldu ziren; Zino olerkari noblea eta Danteren laguna zen, eta horrek herri zerbitzuaren eta irakaskuntzaren artean erdibanatu zuen bere karrera. Beraren lanik esanguratsuena Kodeari egindako iruzkin xehea izan zen, eta bertan Jacques Revignykoaren eragina
|
ikus
zitekeen argiro. Berorrek ekarri zituen Italiara metodo berriak, eta metodo horiek bereziki irakatsi zizkion Bartolo, bere dizipulu onari.
|
|
Enperadoreak Italiako hirien gain zuen botereari buruzko autuan, Bartolok zerbaitgehitu zien Azzoren iritziei. Zuzenbidearentzat enperadorea munduaren jabea bazen ere, Bartolok
|
ikusi
zuen praktikan herri askok ez ziotela obeditzen. Italiako estatu hirietan herriak ez zuen onartzen goiko aginterik, legeak nahi bezala egiten zituzten, eta, horretara, ondorioztatu zuen Bartolok, hiriok imperiuma zuten, enperadoreak orokorrean zuenaren parekoa, euren lurraldeen barruan.
|
|
Bartoloren joera praktiko hori
|
ikus
daiteke, gatazka batean arau desberdinak pilatzean sor daitezkeen arazoak aztertzeko orduan: gatazka izan daiteke zuzenbide zibilaren eta tokiko zuzenbidearen artean, tokiko bi legeen artean edota zuzenbide zibilaren eta kanonikoaren artean.
|
|
Bolognako arrakasta
|
ikusita
, arin imitatu zen eredu hori, eta Italiako beste hainbat tokitan ere zuzenbideko fakultateak eratu ziren. Modenan, esaterako, 1175 urtean sortu zen zuzenbideko fakultatea.
|
|
XIX. mendean Ingalaterran eztabaida izan zen legegintza eraldaketa tresna moduan
|
ikusten
zutenen eta horren kontra zeudenen artean, eta eztabaida hori zuzenbide erromatarraren esparrura ere heldu zen, neurri handi batean. Halaxe gertatu zen, arazo hori ageri agerikoa zelako Ingalaterrakoheziketa juridikoaren eraldaketan, XIX. mendearen erdialdean.
|
|
University College London deiturikoak Jeremy Benthami esker
|
ikusi
zuen argia, eta bertan, Ingalaterrako Common Lawaren eta jurisprudentziaren katedrak eratu ziren aldi berean, zuzenbidearen teoriaren esparruan kokatuta. 1826 urtean Benthamen dizipulua zen John Austin izendatu zuten azken hori betetzeko, eta berehala joan zen Bonnera, bertan ikasteko.
|
|
Gizarte egituretan izandako aldaketen froga zuzenbidearen aldaketetan aurki daiteke. Zuzenbide erromatarrak mila urtetan zehar etengabe aldatzearen marka erdietsi zuen, edozein agiri idatzitan
|
ikus
zitekeen bezala; horregatik, ulertu zen zuzenbide hori zela, aurrera egiten zuten gizarteen bilakaera aztertzeko gakoa.
|
|
Europako mugimenduaren eta horrek ekarritako erakundeen ondorioz, azken bi hamarkadetan berpiztu egin da Justinianoren zuzenbidearen inguruko arreta, zuzenbide hori antzinako Europa batuaren zuzenbide gisa
|
ikusten
delako; aldi berean, Erdi Aroko Ius communeren gaineko interesa ere indartu egin da, nazio mugak gainditu ostean zuzenbide hori modu eta hizkuntza berean agertzen delako leku guztietan. Europar Batasuneko erakunde juridikoak, maiz sarri, ius commune berriaren hasiera gisa deskribatu izan dira.
|
|
Antzinako zuzenbide erromatarraren garapen orokorraz denaz bezainbatean,
|
ikus
H. E Jolowicz, eta B. Nicholas, Historical Introduction to the Study of Roman Law, Cambridge 1972; W. Kunkel, An Introduction to Roman Legal and Constitutional History, Oxford, 1966 [Historia del Derecho Romano, Bartzelona, 1988]; A. A. Schiller, Roman Law Mechanisms of Development, Haga/ Paris, New York, 1978; B. Nicholas, An Introduction to Roman Law, Oxford, 1988 XII. Taulen Legearen osteko arau erromatar guztien testu nahiz itzulpenari dagokionez, ikus M. H. Crawford (arg.), Roman Statutes, 2 lib., Londres, 1996 XII. Taulen Legearen, Pretoreediktuaren eta beste iturri batzuen itzulpen bat (ingelesez) kontsulta daiteke, A. C. Johnson, E R.
|
|
Antzinako zuzenbide erromatarraren garapen orokorraz denaz bezainbatean, ikus H. E Jolowicz, eta B. Nicholas, Historical Introduction to the Study of Roman Law, Cambridge 1972; W. Kunkel, An Introduction to Roman Legal and Constitutional History, Oxford, 1966 [Historia del Derecho Romano, Bartzelona, 1988]; A. A. Schiller, Roman Law Mechanisms of Development, Haga/ Paris, New York, 1978; B. Nicholas, An Introduction to Roman Law, Oxford, 1988 XII. Taulen Legearen osteko arau erromatar guztien testu nahiz itzulpenari dagokionez,
|
ikus
M. H. Crawford (arg.), Roman Statutes, 2 lib., Londres, 1996 XII. Taulen Legearen, Pretoreediktuaren eta beste iturri batzuen itzulpen bat (ingelesez) kontsulta daiteke, A. C. Johnson, E R. Coleman Norton eta E C. Bourneren, Ancient Roman Statutes lanean, Austin, Texas, 1961 [Ley de las XII Tablas (arg. eta itzulpena, C. Rascón eta J. M. García González, Madril, 1993].
|
|
|
Ikus
aurreko kapituluan aipatutako lanak; horrez gain: A. Watson, The Making of the Civil Law, Cambridge, Mass., 1981:
|
|
1650ean Aboko unibertsitatean (Turku) irakaslea zen Michael Wexioniusek Suediako zuzenbide zibil erromatarra ikertzeko sarrera argitaratu zuen (Iuris civilis Sveco Romani); unibertsitate hori hasieran Finlandian zegoen, gero Suediaren zati bihurtzeko. Zernahi den ere, Holandako irakasleek garatu zuten nazio zuzenbidea beste inork baino gehiago,
|
ikusi
dugun moduan. Van Leeuwenek 1664an idatzitako liburua legeria erromatar holandarra izenarekin ezagutu zen, bietariko oinarriak zituelako, hala zuzenbide erromatarrarenak, nola Holandako iturrienak.
|
|
Irakasle horien joera izan zen zuzenbide orokorra azaltzea, oinarri moduan eskualdean errotuen zeuden ohiturak hartuta; horrez landara, zuzenbide erromatarraren zenbait atal ere jorratu zituzten, eskualdeetako parlamentuek jasotako atalak, hain justu ere. Betebeharren zuzenbidean
|
ikus
zitekeen, bereziki, osagai erromatar horien eragina.
|
|
1713 urtean Gaztelako Kontseiluak agindu zuen unibertsitateetan zuzenbide erromatarra irakatsi beharrean nazio zuzenbidea irakatsi behar zela, baina irakasleek lepoa eman zioten dekretu horri. Zuzenbide erromatarraren balioa
|
ikusita
, 1741ean Kontseiluak beste dekretu bat eman zuen, zuzenbide hori eta nazio zuzenbidea, bibiak, irakasteko aginduz.
|
|
Codadent., Opera Omnia 1614, IV. 346). Edonondik begira dakiola ere, XVII. mendeko giro intelektuala kontuan hartuta, Papiniano bezalako jurista zuzenbidearen ezaugarri moral aldaezinen babesle moduan
|
ikusten
zen, paganoa izan arren. Sinesmenen ondorioz sufritzeagatik, Karakala enperadoreari ez zionean barkatu bere anaia hiltzea, Andreas Gryphius poetak drama moral baten heroi bihurtu zuen Papiniano 1659an.
|
|
Zuzenbide natural arrazionalistaren filosofiari ekinez, lege multzo osatua modu soil eta arrazional batean antolatu behar zen, konplexutasunak baztertuz, eta hori aldarrikatzeko, nahikoa zen printzeak hala nahi izatea. Gobernadoreen kezka nagusia, aldiz, euren lurren gaineko boterea sendotzea baino ez zen, zuzenbide erromatarraren eta ohiturazko zuzenbidearen arteko nahaste maila desberdina zuten lurren gainekoa, alegia; hartara, begi onez
|
ikusi
zuten kode juridiko bakarra ezartzea, lurrok errazago batzeko. Ildo bertsutik, ulertu zuten kodeketa auzitegien independentzia mugatzeko modua izango zela, auzitegiok sarritan probintzietako aristokraziaren kontuzko interesak ordezkatzen baitzituzten.
|
|
Hasieran, zuzenbide zibilak leku nabarmena zuen kodetzaileen buruan, baina mendeak aurrera egin ahla, zalantzan jarri zen horren garrantzia. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen
|
ikusten
kasuan kasuko garaiari lotu gabeko Ius commune edo zuzenbide natural moduan, ezpada antzinako gizarte baten zuzenbide bezala, alegia, Argien Mendearekin zerikusi handirik ez zuen garai bateko zuzenbide bezala.
|
|
1714 urtea aldera, Prusiako Federico Guillermo I. erregeak oraindik lurralde sakabanatuen multzo hutsa zenaren tronua eskuratu zuenean, Halleko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatera jo eta bertako kiderik ospetsuenari, Christian Thomasiusi, eskatu zion hiru hilabeteko epean zuzenbide pribatuari buruzko agiri «ulergarria» egitea. Proiektu horrek ez zuen argirik
|
ikusi
, eta Federico Guillermo I.aren adoreak beste bide bat hartu zuen; hogeita lau urte beranduago, alabaina, justizia ministroa zen Samuel von Coccejiri txosten berria prestatzeko agindu zion. Thomasius ez bezala Cocceji eskarmentudun erromanista zenez gero, zuzenbide erromatarra gailentzen saiatu zen, baina herriaren iritzia horren kontra zegoen.
|
|
Kode horrek 19000 artikulu zituen, zuzenbide pribatuari ez ezik, zuzenbide publikoari, zigor arlokoari, zuzenbide feudalari, elizako zuzenbideari nahiz merkataritzakoari buruzkoak; eskuarki agindu juridikoetatik kanpo kokatu ziren gaiak ere arautu nahi ziren, besteak beste, senar emazteen arteko barne harremanak. Eragin erromatarra ere
|
ikus
daiteke, jabetza arautzen denean, batik bat.
|
|
Testu horretako 8367 artikuluak bertako hizkuntzan idatzi ziren, kategoria erromatarren arabera sailkatuta. Testu horrek erasoak jasan zituen alde guztietatik, hala kontserbadoreen aldetik, euren lurralde pribilejioak galtzeko arriskua
|
ikusita
testua urrunegi zihoalako, nola erreformisten aldetik, testu horrek ez zekarrelako aurrerapauso handirik. Azken horien kritikek azpimarratzen zuten osagai erromatarrek itxura zaharkitua ematen ziotela kodeari.
|
|
Zuzenbide pribatu erromatarraren alde garrantzitsu bati helduta, legeak ez zuen bereizketa handirik egin behar gizaki askeen artean, status desberdinak aipatzeko. Lege hori garai hartako sistema juridikoekin alderatuz gero,
|
ikus
zitekeen mailaketa gutxiago zituela. Hortaz, zuzenbide erromatarrari ezezkoa eman zitzaion, baina horren eskema batzuk berriro erabili ziren, zuzenbide naturalaren formarekin.
|
|
Edonondik begira dakiola ere, bazirudien zuzenbide erromatarraren betiko eginkizuna, alegia, ideia juridikoen iturri izatea, kodeak aldarrikatzean amaitu zela; are gehiago, zuzenbidea kodetzeke zegoen tokietan ere, garrantzirik gabeko zuzenbide zaharkitu gisa
|
ikusten
zen. Garai horretan, J. W.
|
|
Epealdirik kontuzkoena erdikoa (edo klasikoa) izan zen. Gotingako Gustav Hugok kapitulu hori alemanera itzultzean,
|
ikusi
zuen zuzenbidean aurretiaz gehien erabili zen metodoari ekin beharrean, Gibbonek Montesquieuren sistemaren alde egin zuela, erakunde juridikoak gizarte bakoitzaren inguruabar jakinekin lotuta.
|
|
XVI. mendean alemaniarren aukera bakarra izan zen zuzenbide erromatarra jasotzea. Nazio zuzenbidea ez ezik, nazioz gaindiko zuzenbidea ere bazen zuzenbide erromatarra, eta horrexegatik, adierazi zuen Savignyk, zuzenbide hori ezin da
|
ikusi
nazioaren edukitza huts moduan, erlijioa edo literatura ikusten diren bezala.
|
|
XVI. mendean alemaniarren aukera bakarra izan zen zuzenbide erromatarra jasotzea. Nazio zuzenbidea ez ezik, nazioz gaindiko zuzenbidea ere bazen zuzenbide erromatarra, eta horrexegatik, adierazi zuen Savignyk, zuzenbide hori ezin da ikusi nazioaren edukitza huts moduan, erlijioa edo literatura
|
ikusten
diren bezala.
|
|
Lege eraldaketa eta kodeketa mesfidantzaz
|
ikusten
zituztenek gogo biziz hartu zituzten Savignyren ideiak, bai Alemanian, baita Europako beste leku batzuetan ere. Haren jarraitzaileek herri espirituaren kontzeptua (Volkgeist) ekarri zuten hizpidera, eta horren kutsu mistikoak gizarte bateko lege espirituaren ideia arrazionalarekin zerikusi handirik izan ez arren, bat zetorren XIX. mendearen hasierako Erromantizismoarekin.
|
|
erromanistak eta germanistak. Germanistentzat zuzenbide erromatarra atzerriko zuzenbidea zen, eta horren eragina birus moduan
|
ikusi
zen, Zuzenbide germaniar garbia kutsatu eta horren garapena geldotzen zuen birus moduan, alegia. Heinrich Brunner zuzenbidearen historialariak inokulazio moduan kalifikatu zuen XII eta XIII. mendeetan zuzenbide erromatarrak Bracton eta Beaumanoir en gain izandako eragina, edo, zehatzago esanda, zuzenbide ingeles eta frantsesari erabateko jasotzetik ihes egitea ahalbidetu zien «inokulazio profilaktiko» moduan.
|
|
Bertan, erregeak ez zuen kodetzearen inguruko ezelako kezkarik, eta horrez landara, ez zegoen Frantziako egoeraren ezaugarri zen trebezia profesionalik ere. Ohiturazko zuzenbideari lotutako auzitegiak zeuden, Schöffenek osatutakoak; Schöffen deitutako horiek toki bakoitzeko erkidegoan begirunez
|
ikusitako
kideak ziren, zuzenbidean adituak ez zirenak. Zeregin juridikoa euren eguneroko lanaren zati bat baino ez zen eta ahoz zabaltzen zuten ohituren inguruan zekitena.
|
|
Irakasleen prestakuntza juridikoa hobea izateaz gain, uste zen euren jarduna guztiz inpartziala zela. XVI eta XVII. mendeetako garai nahasiak kontuan izanda, toki auzitegietako epaileek begi onez
|
ikusi
zuten kasu batzuetan euren ordez beste norbait agertzea, gustukoak ez ziren erabaki horien gaineko erantzukizuna bereganatuz. Zigor esparruan eginera horrek inperioko lege baten bultzada ofiziala jaso zuen.
|
|
Baziren zuzenbide zibileko testuak, enperadoreen erabateko boterearen oinarri zirenak, eta printzerrietako gobernadoreek hartutako funtzionarioek aipatzen zituzten halakoak, gehienbat; hala ere, printze germaniarrek begi onez
|
ikusi
zuten zuzenbide erromatarra. Zuzenbide zibilak estatu burokratikoa ezartzeko aukera ematen zuen, eta horri esker, printzeek izugarrizko lokabetasuna izan zezaketen, jaun feudalei begira.
|
|
Zuzenbide zibilak estatu burokratikoa ezartzeko aukera ematen zuen, eta horri esker, printzeek izugarrizko lokabetasuna izan zezaketen, jaun feudalei begira. Europa osoan zehar, zuzenbidea legeria bezala
|
ikusi
zen, eta ez ohiturazko arau tradizionalen multzo moduan; legeria hori printzearen izenean aldarrikatu zen, eta auzitegi gorenak interpretatu zuen, printzearen agintepeko lurraldeetan aplikatzeko.
|
|
Edozein uzi plazaratzen zenean, auzitegi profesionalek eskainitako baliabide aniztasunaz baliatzeko kontrargudioa aurkitzen zuten, argudio hori nahasgarria izan arren. Juristak, batetik, aberatsen pribilegio moduan
|
ikusi
ziren, aberatsek bakarrik ordaindu ahal zituztelako euren zerbitzuak, prozedura juridikoak etengabe luzatuz; aldi berean, txiroen maldizioa adierazten zutela baieztatu zen, gaizki prestatutako eta hitz jario handiko iruzurtiek bakarrik ordezkatu ahal zituztelako txiroak, euren burua jurista trebatu moduan aurkezten zuten iruzurtiek, hain zuzen ere. Klaseari zegokionez, esan ohi zen juristak eskrupulurik gabeko pertsonak eta kristau txarrak zirela (Juristen böse Christen), eta jendeak kontatzen San Pedrok zeruan alferrik itxaron zuela juristaren bat ager zedin.
|
|
Horren iritzirako, batetik, enperadoreak ezin erreklama zezakeen mundu osoaren gaineko subiranotasunik, eta, bestetik, aita santuaren subiranotasuna aldi baterakoa zen eta ez zitzaien hedatzen barbaroei. Vitoriak argudiatu zuenari helduta, ulertzen zen testu erromatarretan zuzenbidea berbera zela herri guztientzat eta testu horietan agertzen zen Ius gentiuma, ostera, Ius inter gentes bezala ere
|
ikusi
ahal zela, alegia, herri baten eta bestearen arteko harremanak arautzen zituen erregela multzo bezala. Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera.
|
|
Harrezkero, zuzenbide hori ez zen
|
ikusi
zuzenbide zibilaren eranskin moduan, ezpada ohitura germaniarraren eta zuzenbide erromatarren arteko nahaste gisa; horren inguruan legeak eman ziren, toki statutumeko muga hertsietatik kanpo aplikatuko zirenak. Doneauren tradizioari helduta, Grotiusek zuzenbide substantiboaz bakarrik arduratu zen, prozesukoa bazter utzita.
|
|
Zuzenbide naturaleko arauak bi modutara egin zitezkeen: a priori, oinarrizko printzipioetatik ondorioztatuta, logikaren bitartez; edota a posteriori, herri zibilizatu ororen zuzenbidean ohikoak ziren arauak
|
ikusita
. Arau bat bazter guztietan onartzen bazen zuzenbide moduan, horrek esan nahi zuen arrazoi naturalean zegoela arauaren jatorria, gizateria osoak onartu baitzuen arrazoi hori.
|
|
Erroman, monarkiaren ordez, patrizioek menderatutako errepublika ezarri zen, eta horiek Ius civile deiturikoa nola interpretatzen zuten
|
ikusita
, plebeioek XII. Taulak aldarrikatzea eskatu zuten. Mainek esperientzia erromatarra orokortu zuen, hauxe baieztatuz:
|
|
Aristokratek inork baino hobeto ezagutzen zituzten tradiziozko ohiturak, baina euren interpretazio ahalmenez abusatu zutenez gero, herri altxamenduak gertatu ziren ohiturak biltzerakoan; Mainek «antzinako kode» izena jarri zien bilduma horiei. Lehen kolpean
|
ikus
daiteke eskema hori erromatarra dela, baina beste gizarte batzuetan nekez identifika daiteke halakoa, batez ere Ingalaterran.
|
|
Lex Romana Visigothorum,
|
ikus
Alarikoren
|
|
Pelegrinak,
|
Ikus
herritar ez direnak, 13, 14,
|