Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten? Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala. Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan...
‎Bele berriz, suspertuago zegoen; bera izan zen, esate baterako, Xani, behar izan zuelarik, eskatu gabe ogi zati bat eskaini ziona. Bazuen Bele hark buru apepinatuaren tontorrean ile muilo bihurri bat, eta aldian aldian, itxurazko motiborik ez zela, irri egiten zuen: ustez irri gaixto bat, beti azio txarren bat barrundatzen ariko balitz bezala; zeinerako, bestalde, guztiz inkapablea zirudien.
2001
‎Beste aldea erakusten saiatuko zintzaizkion, entzungo zizun itxuraz behintzat, baina... bai, zera!: lehengo lepotik hark burua.
2002
‎Bost urtetik aurrerako neska mutikoentzat espreski osatua dagoen «Nire aita errege» Nekane Umerez Lazkanok euskaratu du. Goibel eta kezkati agertzen da bertako protagonista, bere aitatxo izugarri maite duen mutikoa, jaun tente potente batzuk bere aita maitea errege bihurtu dutelako, eta hark buruan koroa jantzi zuenetik bere etxean ez dagoelako giro. Izan ere, harrezkero egunetik egunera hazi eta hazi egin da bere aita hori, eta noski, etxez aldatu behar izan zuten, zeukatenean ez zelako hainbeste hazitako aitatxo kabitzen.
2004
‎Galdera hark buru barnean durundi egin zion Del Valleri une luze batez. Eta agentea harritu egin zen berehala erantzunik ez aurkitzeaz.
‎Bertan haraxeago, berari zorrotz begira kapelaño batez jantzitako tipo bizartxuri bat zegoen. Tapaxek" hola" esan eta, hark burua pixka bat makurtuz agurtu zuelarik, Tapaxek ere, begirunez, burua makurtu zuen.
2005
‎Apez hark burutik eragin behar zigun denoi, irakurri al duzue azkena, idatzi duela ederrik orain ere, Elizaren dotrina sozialaren zantzolaririk onena zen, halakoak ziren haren editorialak El Día egunerokoan zanpaketaren kontrako oporra jotzen genuen aldiro. Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek.
‎Gaitza zen hari barruko kirkila ateratzen, baina segurutik joko nuke nik hori, meta ostean edo pinudian edo artadian jarduna zela behin baino gehiagotan, gu ez bezala. Horregatik zen harrigarria emakume hark burua galdu eragitea, Cecilia Bolton ek ezinegon batean zeukan, Lekeition, Ziburun eta Londonen. Zenbat ibili ez ote genituen egin Tamisa bazterreko kaietan gora eta behera, Seven Seas Spray non ote zebilen galdezka!
2008
‎Reginak gogoan behar zuen bere nerabezaroko egun hura, noiz eta, Jainkoaren errukiberatasuna adierazteko edo, Ernestinak ebanjelioko emakume adulteriogilearen pasartea atera zuen etxekoen artean; gogora zezakeen, halaber, zeinen ados sentitu zen bai ahizparen iritziarekin eta bai Jesusen mezuarekin ere; geroztik, baina, izugarri aldatu ziren gauzak: une hartan, esate baterako, Nazarioz maiteminduta zegoen Regina, aise jar zitekeena markesa anderearen tokian, emakume irainduarenean, alegia, Faustik egindako galderaren haritik; orduan, ordea, burutakizun hark burutik erraietarako bidea egin balio bezala, maiteminduen eremua istantean hedatzen den suarena ere bada?, erraietatik erantzun zion, bizi bezain biribilki:
‎Ziurtzat jo nuen gizagaixo hark burua galdu zuela bere bakardade hartan, eta inondik ere antzeman egin zitzaidan aurpegian pentsamendu hura, kartsuki errepikatu baitzituen bere hitzak:
‎Reginak gogoan behar zuen bere nerabezaroko egun hura, noiz eta, Jainkoaren errukiberatasuna adierazteko edo, Ernestinak ebanjelioko emakume adulteriogilearen pasartea atera zuen etxekoen artean; gogora zezakeen, halaber, zeinen ados sentitu zen bai ahizparen iritziarekin eta bai Jesusen mezuarekin ere; geroztik, baina, izugarri aldatu ziren gauzak: une hartan, esate baterako, Nazarioz maiteminduta zegoen Regina, aise jar zitekeena markesa anderearen tokian, emakume irainduarenean, alegia, Faustik egindako galderaren haritik; orduan, ordea, burutakizun hark burutik erraietarako bidea egin balio bezala –maiteminduen eremua istantean hedatzen den suarena ere bada–, erraietatik erantzun zion, bizi bezain biribilki:
2009
‎–Ondo lo egin al du kapitalak, kar kar kar??? eta halaxe uzten zuten ilunabarreraino, zabalik edo erdi zabalik; bazirudien, beraz, horrelakoak zirela Nikolaik eta Grigorik jasotako aginduak; edo, agian, ez zuten era hartako agindurik jaso eta Nikolairen ekimena zen guztia, inorena izatekotan, ikustekoa baitzen zein atsegin handiz zuen hark burua noizbehinka goratzen, aurpegia ganbarari begira jartzen, ahoa zabaltzen eta bere ahots erlatsaz ozenki hitz egiten, bahituei bere predikuak eta mehatxuak jaurtitzeko asmo ezin garbiagoz, buruz ikasitako manifestu komunistaren zatiak, edo modako esaldiak: erlijioa herriaren opioa duk?
‎Orbetarrak elkarrekin zihoazen automobilerantz, guztiak pozik, ama izan ezik, susmo batek eta kezka batek jaten baitzuten barrutik; izena ere bazuen bere kezkak: Domingo; zer ote zuen, izan ere, mutil hark buruan?; eta, halere, ongitxo zekien amak ordurako zer zuen bere mutil hark buruan, bere artean ezetz eta ezetz esaten ahalegindu arren. Regina Aldasorok ongi gogora baitzezakeen nola bizi izan zuen berak, Domingok abioiaren atzetik egin zuèn lasterketa, Domingok zapaltzen zuèn lurra bere sabelekoa balitz bezala, Reginarena berarena, mutilaren pauso bakoitzak ikara eragiten ziola, eta ikarak buruaren erreakzio automatikoa, ez eta ez!?, ezezko haiekin erremediorik ez zuena estaltzeko eta ezabatzeko gai balitz bezala:
‎Orbetarrak elkarrekin zihoazen automobilerantz, guztiak pozik, ama izan ezik, susmo batek eta kezka batek jaten baitzuten barrutik; izena ere bazuen bere kezkak: Domingo; zer ote zuen, izan ere, mutil hark buruan?; eta, halere, ongitxo zekien amak ordurako zer zuen bere mutil hark buruan, bere artean ezetz eta ezetz esaten ahalegindu arren. Regina Aldasorok ongi gogora baitzezakeen nola bizi izan zuen berak, Domingok abioiaren atzetik egin zuèn lasterketa, Domingok zapaltzen zuèn lurra bere sabelekoa balitz bezala, Reginarena berarena, mutilaren pauso bakoitzak ikara eragiten ziola, eta ikarak buruaren erreakzio automatikoa, ez eta ez!?, ezezko haiekin erremediorik ez zuena estaltzeko eta ezabatzeko gai balitz bezala:
‎Bahitzaileek ganbarako atea goizetik ireki –Grigori herrena baitzen, Nikolaik irekitzen zien normalean, bere agur berezi bezain ironiko harekin: " Ondo lo egin al du kapitalak, kar kar kar?" – eta halaxe uzten zuten ilunabarreraino, zabalik edo erdi zabalik; bazirudien, beraz, horrelakoak zirela Nikolaik eta Grigorik jasotako aginduak; edo, agian, ez zuten era hartako agindurik jaso eta Nikolairen ekimena zen guztia, inorena izatekotan, ikustekoa baitzen zein atsegin handiz zuen hark burua noizbehinka goratzen, aurpegia ganbarari begira jartzen, ahoa zabaltzen eta bere ahots erlatsaz ozenki hitz egiten, bahituei bere predikuak eta mehatxuak jaurtitzeko asmo ezin garbiagoz –buruz ikasitako manifestu komunistaren zatiak, edo modako esaldiak: erlijioa herriaren opioa duk... krimena kapitalari deitzeko beste modu bat duk... edo antzekoren bat–, zeinei Nazariok eta Teofilo Mariak keinu itsusi banarekin erantzuten baitzieten beti, mihia ahotsa zetorrèn norabidean lotsagabeki atereaz edo beso bat bestearen azpitik katapultatuz.
‎Orbetarrak elkarrekin zihoazen automobilerantz, guztiak pozik, ama izan ezik, susmo batek eta kezka batek jaten baitzuten barrutik; izena ere bazuen bere kezkak: Domingo; zer ote zuen, izan ere, mutil hark buruan?; eta, halere, ongitxo zekien amak ordurako zer zuen bere mutil hark buruan, bere artean ezetz eta ezetz esaten ahalegindu arren... Regina Aldasorok ongi gogora baitzezakeen nola bizi izan zuen berak, Domingok abioiaren atzetik egin zuèn lasterketa, Domingok zapaltzen zuèn lurra bere sabelekoa balitz bezala, Reginarena berarena, mutilaren pauso bakoitzak ikara eragiten ziola, eta ikarak buruaren erreakzio automatikoa –ez eta ez! –, ezezko haiekin erremediorik ez zuena estaltzeko eta ezabatzeko gai balitz bezala:
‎Orbetarrak elkarrekin zihoazen automobilerantz, guztiak pozik, ama izan ezik, susmo batek eta kezka batek jaten baitzuten barrutik; izena ere bazuen bere kezkak: Domingo; zer ote zuen, izan ere, mutil hark buruan?; eta, halere, ongitxo zekien amak ordurako zer zuen bere mutil hark buruan, bere artean ezetz eta ezetz esaten ahalegindu arren... Regina Aldasorok ongi gogora baitzezakeen nola bizi izan zuen berak, Domingok abioiaren atzetik egin zuèn lasterketa, Domingok zapaltzen zuèn lurra bere sabelekoa balitz bezala, Reginarena berarena, mutilaren pauso bakoitzak ikara eragiten ziola, eta ikarak buruaren erreakzio automatikoa –ez eta ez! –, ezezko haiekin erremediorik ez zuena estaltzeko eta ezabatzeko gai balitz bezala:
‎Horrela sortu zen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea, 1982an, Eusko Legebiltzarrean jarlekua zuten alderdien artean eztabaidatu eta adostu ondoren. Geroztik, hogeita hamar urte hurbil igaro dira, eta ikusi dugu nola maldan behera zegoen hizkuntza apaletsi hark burua goratu zuela lehenik, gero eta jende gehiagoren artean kezka sortu zuela ondoren, eta ametsik beroenetan ere agertuko ez zitzaizkigun tokietara ere hedatzen hasi zela azkenekoz. Oinarrizko lege horrek bideratu du, neurri handi batean, Euskadiren gizarte eraikuntzaren ardatz nagusietako bat.
2012
‎Nitaz eduki nahi zuen iritzi onarengatik esker onik apalena adierazi nion jaun agurgarri hari; baina, aldi berean, sortzez jatorri apalekoa nintzela baieztatu nion, guraso zintzo eta xumeengandik jaioa, ozta ozta eman ahal izan zidatenak hezkuntza egoki samarra; gure arteko noblezia ez zela hark buruan zuena bezalakoa; gure aitoren seme gazteak alferkerian eta luxuan hezten direla haurtzarotik; adinak ahalbidetzen duenean beren sasoia hondatu eta eritasun higuingarriak hartzen dituztela eme lizunengandik; eta aberastasunak ia xahututa dituztenean, jatorri apal eta itxura desatsegineko emakume gaixokaren batekin ezkontzen direla, diruarengatik bakarrik, emazte hori gorrotatu eta mespretxa... Ezkontza hauetako emaitzak gehienetan haur gangailadun, hebain edo itxuragabetuak izaten direla, eta horrela familiak nekez irauten duela hiru belaunaldi baino gehiago, emaztea ez bada behintzat auzokoen edo morroien artean aita osasuntsu bat aurkitzeaz arduratzen, askazia hobetu eta iraun dezan.
‎Antolatuta zeukaten alukeria baten berri ematen zen papertxoan. Aldamenean zeukan Guillermok ere berarekin batera irakurri zuen hura; ezker eskuin mugitu zuen hark burua eta papertxoa atzekoari pasatzeko adierazi zion eskuarekin, isiltasuna ez urratzeko arduratsu. Inasi, berez, erakargarri gertatzen zitzaizkion halako zitalkeriak, egunei pipermin apurren bat emateko abagune eta emozio iturri izan zitezkeela iruditzen zitzaion, ongi pasatzeko modu bat, labur esanda.
‎Eusebiok ez zion lehenbizikoaz jaramonik egin; hirugarrenez ere deitu behar izan zion Galok hark burua jaso zezan.
‎Arreta erakarri zion bi ilara aurrerago zihoan neskatikoak zer nolako moduekin ematen zizkion azalpenak aldamenean zeraman emakumeari, ustez bere ama izan zitekeenari; burua emakumearenganantz zuzenduta, gozo gozo mugitzen zituen ezpainak eta, haiekin batera, baita bere eskutxo txikiak ere. Umearen soslaiak txundituta luzaz egon ondoren, hark buruan zeraman lorean pausatu zitzaion begirada Margaritari. Lorearen kolorea zen ederrena; lagunek zeramatzaten jantzien kolore beltz edo ilun eta inguruko gauza guztien kolore uherren artean argitsua zen neskatikoaren buruko lore urdina.
2013
‎Bogoak erantzuna hausnartu beharra daukala dirudi. Hara, Oraneko bilkura hark burua zeharo jan zidanan. Amona Xudra mintzatu zenean ohartu nindunan ni geure zoro sonagatik mendeetan eta mendeetan bizkar gainean jasan dugun gutxiespen zama astuna ezin geniela ondorekoei utzi.
‎Nicok lanpostua aipatu zuen egun berean Zer darabil hark buruan?
2015
‎bai zera! Lehengo lepotik hark burua. Berrogei urte hauetan ez dit berriro deitu.
‎Diaz 1991n atera zen Kubatik, Berlingo erbestera. . Ideia finko bat zuen hark buruan: aldizkari bat sortzea, non herrialdearen iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko eztabaida guztiz askea posible izango zen, modu horretan, gure herrialdearentzat desio dugun gizarte askotarikoa irudikatuz?.
‎kaiolak auzokoen leihoan zeuden, Animaliak bertan itxirik edo giltzapean edukitzeko alanbre, burdin barra, makila eta abarrez egiten diren kutxa moduko egitura itxiak; hiru egun zeramatzaten txir txir txir etengabean, auzoko jainkoxkoek emandako ogi papur ardoztatuen eraginez, kilkerren kantak euren harrokeria ergela elika zezan. Hirugarren gauean atera nintzen leihotik, eta txikitu egin nituen; eta orain, egoera hura gogoratzean, ez dakit ondo zergatik egin nuen; txir txir nekagarri hark burua hartzen zidalako, edo jainkoxko jarrera haren kontra egitearren.
‎Nola irabazi nuen Tourra minbizia garaitu ondoren. Gogoeta ugari zekarzkion hark burura. Bai baitzekien askoz gehiago zirela beren esperientzia kontatzeko denborarik izan ez zutenak.
‎Jendea onerako ere aldatzen ahal da, baita halako garaietan ere. Eta galeriakide hark burua altxatzeko indarrik kausitu izan bazuen. Ez zen harritzekoa izanen sei urteren buruan hura berriz ikustean nik ezagutu ez izana.
2016
‎Galdeketa horiek ez dira aintzat hartzekoak izango, baina udalak biztanleria zabal baten irizpideen aurka egitea zailago izango duela uste du. Zezenketei buruzko kontsulta du hark buruan, besteak beste. Baina ez da bakarra izango:
‎Mila pezetako bat zilindro forman jarri eta marratxo zurietako bat sudurreratu zuen. Aitorri eskaini zion bestea, baina hark buruarekin ezetz egin zion. Zutitu, soinean zeraman soineko estua behetik gora atera eta zapaten gainera bota zuen.
‎Baieztapen keinu bat egin zuen hark buruarekin. Eskuin besotik heldu zion:
‎Baina bere pentsamendua ere umearekin zegoen. Zer ote zeukan ume hark buruan. Edo zehatzago, bere buruko zein lekutan ote zegoen pistolaren irudia gordeta?
2017
‎Beharbada, damututako etxe lapurtzat. Izan ere, esneagatik ordaindu nahi izan nionean, libera bat eskaini nion ez nuen hori baino txikiagorik, eta hark buruarekin ezetz egin," horretarako eskubidea zutenei eman" edo halako zerbait esan zidan. Horren kontra indartsu egin nion protesta eta, azkenean, zintzoa nintzela sinestarazi eta dirua onartu zuen.
‎Myrak bere besoaz Lennie inguratzen zuen eta hau gorri gorri eginda eta zeharo ikaratuta zegoen hark burua ferekatzen zion bitartean. Rose ondoan zeukan arduratu eta babesle agertu nahian.
2018
‎Amuma Maitek jagon zuen Izaro umetan, aitaren amak, beste amuma, amaren ama, familiarekin haserretu baitzen. Izarori kontatu ziotenez, andra hark burua galdu zuen, beti marmarrean ibiltzen zen eta berba txarrak baino ez zituen dezentzia eta manera onak berak bezala ulertzen ez zituzten beste guztientzat. Eta beraz ez egiteko kasurik amari buruz gaizki esaka entzuten bazuen nonoiz, ez zuela ezer jakin gura ez bere alabaz, ez bere ilobaz, ez familia drogadikto haregaz zerikusirik zuen ezeregaz.
‎Ez zeukan beste ezer buruan Iñakik. Mojen ikastetxe bateko neska ikusgarri hark burua galarazi zion azken hiru egunetan. Eduk, bere betiko lagunak, bere arrebaren gelako Marta izeneko neska batek berarekin atera nahi zuela esan zionetik, hain zuzen.
‎Ez zeukan beste ezer buruan Iñakik. Mojen ikastetxe bateko neska ikusgarri hark burua galarazi zion azken hiru egunetan. Eduk, bere betiko lagunak, bere arrebaren gelako Marta izeneko neska batek berarekin atera nahi zuela esan zionetik, hain zuzen.
‎Gizonak elizaren barruan zeudela ikustean, moja bat taldetik atera zen, guardien aurrean jarri, eta beloa altxatu zuen. Emakume hark buru oso bat kentzen zion Leori, bilo sarri samarra zuen ezpainen gainean, eta artaburuen moduko hortz horiak erakutsi zizkien, galdera purrusta antzera egin zienean.
2019
‎–Zertan zabiltza? ? hark burua ezin biratuta?. Eman iezadazu buelta!
‎Bubna gazteak, nahasturik eta galdetuz bezala egin zion begi keinu bat Sternberg kondeari; hark buruarekin baiezkoa adierazi zionean, Pater nostera errezatu zuen, eta hamabi apostoluen izenak esan, Tadeorena ahazturik baina Filiperena errepikatuta; gero, fedearen artikuluei ekin zien, eta trabatzen zenean, nola jarraitu ez zekiela, Cervenka gelariak laguntzen zion falta zuen hitza ahopean esanez, atzean baitzeukan.
‎–Egia esan behar duzu. . Txakurra trostan etorri zen Elirengana eta hark burua ferekatu zion. Gero nigana etorri eta muturra hanka artean sartu zidan.
‎Kolpe hark burua altxarazi zion Etxeberriari. Azukrea kafera bota, koilaratxoak irabiatu, zurrupada bakarrean irentsi eta, jarraian, berdin egin zuen patxaranarekin ere.
‎Nik ere hango aldapa pikoa aurrena bizikletaz eta hurrena oinez igotakoan, plazako Hiribarren jatetxera sartu nintzen. Barrako gizonari Contristenia ostatuari buruzko galdera egin niolarik, hark buruaz ezezkoa egin, eta bertara bildutakoei berritu zien galdera. Inork ez zuen izena ezagutzen, baina 1875 urtean derrigorrez ostatu huraxe izango zela erabaki zuten.
‎Basurdea erremata zezakeen berak huts egiten bazuen, edota, gauza okerragoa, gezia erdizka sartu eta zaurituta uzten bazuen. Baina behiak zeuzkan hark buruan, agian ez zuen nahiko.
2020
‎Martxoaren 12tik jada hasi ginen antolatzen. Erantzun ezin hobea eman zuen Algortako herriak, eta egun gutxiren buruan, talde txiki hark buruan zeukana baino ekimen handiagoa geneukan eskuartean. Ehunaka boluntariok eman zuten izena, laguntzeko prest.
‎Elainek ukondokadatxoak ematen dizkio Nialli harik eta hark burua aurreratu eta begiak zabaltzen dituen arte. Zer ordu den eta non dauden galdetzen du Niallek, eta Elainek esan egiten dio.
2021
‎Adibidez: Joseba gizon zarpail hark aurkeztu zizkizun haurrekin zihoan emakume argal hark buruan zeramatzan asmo guztiak kanporatzeko gai izango zela hain erraz konbentzituko gintuelakoan agureak esan zituen kontu haiek denak inork sinistu balitu ere, ez dut uste historian zehar izan diren hainbeste eta hainbeste zorigaitzen erantzuleen aipamena egiteko prest leudekeenetariko inortxok ere beste horrenbeste egingo lukeenik.
‎Ea zer pasatzen den (P. Zabala); Orduan, larri beste bateltxoetan datozenak, ito egin ote den abadea, eta handik tartetxo batera non ateratzen duen hark burua (Jimenez).
‎Legrandek proposatu zidan saioa aurkeztea —iaz ere egin zidan beste proposamen bat— Ohiko saio bat ez, bestelako zerbait zuen hark buruan: intimoagoa.
‎Kingsleyk ideia bera izan ez badu, behintzat. Nola jakin zer darabilen hark buruan. Nola egon seguru ez duela zure moduan jokatuko?
‎Zer esaten zion ahots hark? Zer esaten zion ahots hark burua urpean zuen bitartean?
‎Bazkaria eskaini zioten. Jonane aitaren bila irten zen, jatetxera sarrarazteko, baina hark buruaz ezetz egin zion.
2022
‎Beste teila bat bota nion, aurrekoaren atarramentu berberarekin. Gauza hark burua astindu zuen.
‎Eta urte haiek, zeren ni horrexegatik nago bakarrik: kontu hark buruan sartu zidalako gizonak deabrua bera zirela. Gizon batekin egon izan naizen bakoitzean gogoratzen dut nola suntsitu zion bizitza nire ahizpari haietako batek.
‎–Horrelako bat Pessoak eramaten zuen. Jakina, hark burua zuen...
‎Askotan, editorea bigundu egiten zen. Baina han, hoteleko korridorean, idazle ospetsuaren aurrean zutik zegoen aire galduko gizontxo zurbil hark burua astindu baino ez zuen egin, triste:
2023
‎Emazteari begiratu dio. Baietz egin du hark buruaz, eta deiari erantzun dio.
‎Musika talde handi baten mundu birari buruzko liburua idatziko du; eta Eric laguntzaile gisa hartu dute taldean. Laetitiak hasiberri bati eman dizkio agindu guztiak, eta hark burua makurturik eta beste galderarik egin gabe idatzi du agiria, isil isila.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia